Aurkibidea
Zer da bulego berdea?
Papera
Hondakinak
Birziklapena
Ura
Energia
Garraioa
Zer da bulego berdea?
“Bulego berde” terminoak bulego baten barruan baliabideak erabiltzeko moduari egiten
dio aipua. Txosten honetan sartutako praktika onen aholkuak bulego eraginkorra eta
errentagarria izaten lagunduko dizute, ingurumenari kalterik txikiena egingo diona.
Zergatik kezkatu behar dira bulego bateko langileak ingurumenari buruz? Negozio guztiek
sektorea edo neurria kontuan hartu gabe- bulego edo administrazioren bat daukate.
Dokumentu hau dirua aurrezten eta zure eraginkortasuna hobetzen laguntzeko prestatu da.
Kooperatiba askotan gastuaren %4 inguru hondakinak sortzearen ondorio da. Hori horrela
da, izan ere hondakinen kostua ez da soilik hura kentzeak eragindakoa, bere baitan hartzen
ditu, halaber, energia, ura, lehengaiak, kontsumigarriak eta erabilitako laneskua.
Hondakinen benetako kostua, hura kentzearekin alderatuta, 5 eta 20 bider tartean gehiago
izan daiteke, eta kooperatiba ertain batean hondakinak kentzeko kostuaren halako hamar,
gutxi gorabehera. Zure kooperatiban dirua aurreztu dezakezu baliabideak modu
eraginkorragoan erabiliz eta, ondorioz, hondakin gutxiago sortuz.
Bulegoak ez dira salbuespena. Gero eta hondakin gutxiago sortu eta baliabide gutxiago
erabili, bere eragina txikiagoa izango da. Txosten honek neurri praktikoak emango dizkizu
bulegoetan sortutako gaiak zuzen eta eraginkortasunez kudeatzeko. Txostenak gai hauek
ditu oinarri:
Papera
Hondakinak
Birziklapena
Ura
Energia
Garraioa
Bulego ertain bateko langile batek 100 paper orri arte erabil ditzake egunean, eta ohiko
bulego batean hondakin guztien erdia paperez osatuta dago. Hortaz, papera hartzea eta
kentzea da bulego ertain bateko gasturik handienetakoa, baina erraz gutxitu daiteke
murrizketa, berrerabiltze eta birziklapenaren bidez.
Sistema elektroniko informatikoak sarri berrikusi eta eguneratzen badira ere, gutxitan
egiten dira antzeko berrikusketak paper osagaiak hartzerakoan. Askotan gastu saihestezin
gisa jotzen da papera, eta erosketetan koordinaziorik ezak kontrol lanak zaildu ditzake.
Praktikak erakusten du erosketa zentralizatu batek onura handiak eragin ditzakeela eta
ohiko errebisioek etengabeko murrizketak ekar ditzakete.
Papera
1
Neurri
Praktikoak
MURRIZTU
• Fotokopia eta argitalpen guztiak bi aldetatik
eta paper birziklatuan egiten direla ziurtatu.
Papera bi aldetatik erabiliz gero, %50 murriztu
daiteke bere erabilera.
• Beharrezkoak ez diren posta ekoizpena gutxitu
banaketa zerrendak berrikusi zeta datu baseak
sarri-sarri eguneratuz.
• Ahal dela komunikabide elektronikoak erabili
inprimagailu eta faxen erabilera gutxitzeko.
• Ziurtatu fax guztiak eratuta daudela halako
moduan non ez diren inprimatuko goiburu eta
baieztapen txosten ez desiragarriak.
BERRERABILI
• Soilik alde batetik erabili den paper guztia
bildu eta berriro erabili zirriborroak
inprimatzeko edo ohar-blok gisa
erabiltzeko.
• Ahal den guztietan sobreak erabili, barne
informazioa bidaltzeko, bereziki.
BIRZIKLATU
• Papera biltzeko “edukiontziak” jarri. Sei
langileko edukiontzi bat jartzea
gomendatzen da, eta halako bat
fotokopiagailu edo inprimagailu bakoitzaren
ondoan.
• Langile guztiek birziklatze programa guztia
barneratu dutela ziurtatu eta birziklatze
edukiontzien hustuketa euren zereginetako
bat dela jabetu.
• Programa langileen artean zabaldu
bulegoetan eta edukiontzietan posterrak
jarriz, birzikla daitezkeen orri moten berri
ematen dutenak.
• Langileei programaren berri etengabe eta
sarri-sarri eman, bildutako paper kopuruari
buruzko datuak azalduz.
Hondakinak
2
Hondakinek kostu handia eragiten dute. Erabili honako araua bulegoko hondakinentzat:
Murriztu – Berrerabili – Birziklatu. Eta gogoan izan: hondakinen ekoizpena gutxitzen duzun
postua zenbat eta altuagoa izan, handiagoa izango da eragindako kostuen aurreztea.
Hondakinen gastuetan aurrezpen handiak egiteko eta kooperatiban hondakinen eragina
murrizteko modurik hoberena da hasieratik hondakinak gutxitzea erosketak optimizatuz
eta materialak hobeto erabiliz. Horren ondotik, berrerabiltzen ahalegindu beharko zinateke
eta, gero, zure bulegoko produktu ahalik eta gehien birziklatu beharko zenituzke. Azken
aukera behar luke hondakinak kentzeko zabortegia erabiltzea: aurretik, aipatu aukera
guztiak hartu beharko lirateke kontuan.
Praktika onen programak dituen bulegoak pertsonako eta urteko 200 kg. baino gutxiago
sortzen ditu. Bulego gehienak konturatu dira %20 inguru gutxitu ditzaketela hondakinen
ekoizpen kostuak, kostu baxuko edo kosturik gabeko neurrien bidez.
Neurri
Praktikoak
MURRIZTU
• Saiatu paper gehiegi ez erabiltzen, eskaera
sistema bat praktikan jarriz.
• Saiatu erabili eta botatzekoak diren
kateringeko produkturik ez erosten: esne
ontziak, azukre poltsak, paperezko platerak,
etab.
• Zure kontratistak egun eskaintzen dizkizun
edukiontzi guztiak behar dituzula ziurtatu.
Batzuk ez badira erabiltzen bere
osotasunean, zure kontratistari eskatu
edukiontziak kentzeko edo bilketa
maiztasuna murrizteko, eta kostuak
birnegoziatu. .
BERRERABILI
• Ekipo informatikoaren erabilera hobea egin,
potentzia gutxiago eskatzen duten
lanetarako ekipo zaharrak eguneratuz eta
berrerabiliz.
• Hornitzaile edo fabrikatzaile informatikoari
berhornikuntza kontratuak eskatu.
• Altzariak konpondu berriak erosi ordez.
Horrela, produktu berrien kostuen %50 arte
aurrezten da.
Birziklapena
3
Birziklapena egunetik egunera ezagunagoa den aukera da bulego bateko hondakinei aurre
egiteko orduan. Gutxi gorabehera bulego bateko hondakinen %70 birziklagarria da. Dena
dela, soilik bulegoko hondakinen %7,5 iristen da birziklapen instalazioetara. Ahal den
guztia birziklatzerakoan, nabarmen gutxitu ahali zango dituzu hondakinak kentzeagatiko
kostuak, batez ere hondakinak kentzeko kostu horiek handitzen ari direlako isurketa tasak
igotzeagatik. Paper, kartoi, beira, lata eta toner kartutxoak birziklatzeko plan eraginkorrak
dituen bulegoak %60 eta %70 arteko birziklatze tasak lor ditzake.
Neurri
Praktikoak
OROKORRA
• Konpromiso garbia hartu kooperatiban
birziklatzeari dagokionez. Kostuak
aurrezteko aukeran jarri arreta, onura
horietaz konbentzitu gaitezen.
• Itxi zikloa ahal den guztietan produktu
birziklatuak erosiz.
BEIRA ETA LATAK
• Toki administrazioekin harremanetan jarri
inguruan dauden beira eta latak biltzeko
zerbitzuei buruz informazioa lortzeko.
• Edukiontzi berezituak erabili latak eta beira
jasotzeko eta, hala, bilketa errazteko.
BULEGOKO BESTE MATERIAL BATZUK
• Birziklatutako toner kartutxoak erosi –
kalitate handiko kartutxoak daude berrien
errendimendu berekoak eta prezio
baxuagoarekin.
• Erabilitako toner kartutxoak birziklatzeko
itzuli horiek birziklatzeko espezializatua
dagoen enpresa baten bidez.
• Hodi fluoreszenteak birziklatu edo kendu
kopuru txikietan segurtasunez.
• Telefono mugikorrak eta horien bateriak
birziklatu.
Ura
4
Azken hamarkadan ur eskaerak aurrekaririk gabeko mailak lortu ditu.
Etorkizunean, baliteke erakundeek ur kontsumoan murrizketak eta ur
horniduragatiko tarifetan igoerak jasatea. Nolanahi ere, enpresa asko dago
kontsumitzen duen ur kopuruaz jabetzen ez dena. Bulego ertain bateko ur
kontsumoaren bi heren baino gehiago bainugelan suertatzen da, eta hor
asko aurreztu daiteke.
Neurri
Praktikoak
• Kanilak erabat itxi – 5 mm-ko ur
korronteak 528.000 litro (528 m3)
xahutzen ditu urtean. Ondorioz,
eragindako kostua 400€ eta 1.150€
artean koka liteke.
• Gailu bat jarri komunetako zisternetan
ur bolumena murrizteko - zisterna
poltsa bat edo urez betetako litro
bateko ur botila, esaterako-. Horrela,
erabiltzen diren bakoitzean ur kopurua
gutxituko litzateke.
• Pastilla desodoranteak jarri komunetan
zisterna etengabe erabili behar ez
izateko.
• Bertako tutuak begiratu isuririk egon ez
dadin.
Energia
5
Energia kontsumoa da bulego batean gehien kontrolatu daitekeen atala. Ekipo
elektrikoen geroz eta erabilera handiagoaren ondorioz, faktura energetikoek igotzen
jarraituko dute neurririk hartu ezean. Esperientziak erakutsi du praktika onen neurri
errazak aplikatuz %50 arte aise murriztu daitezkeela bulegoko ekipoen energi kostuak.
Asko aurreztu daiteke, halaber, eskuratze zentralizatuen bidezko erosketa ahalmenari ahalik
eta etekin handiena atereaz. Asko aurreztu daiteke soilik tarifak birnegoziatuta.
Neurri
Praktikoak
ENERGI ESKURATZEAK
• Ziurtatu energia modu zentralizatuan
eskuratzen dela eta urtero hornitzailearen
eskaintza eskatu.
• Energia bere osotasunean edo portzentaje
batean iturri berriztagarrietatik edo “tarifa
ekologikoen” bidez eskuratu ote daitekeen
aztertu.
BEROKUNTZA ETA HOZTE-SISTEMA
• Berokuntza: gelako tenperatura gradu bat
gutxitu. Zaila da inor konturatzea eta
berokuntzaren faktura %10 arte murrizten
da. Aire girotua: programatu aire girotua
22º C.tik ez jaisteko.
• Deskonektatu berokuntza eta hozte-sistema
okupatu gabeko gelatan, eta ziurtatu
aireztapen egokia dagoela kondentsazioa
eta lizuna ez sortzeko.
• Ziurtatu ateak eta leihoak itxita daudela
berogailuak eta aire girotua piztuta
daudenean.
• Ziurtatu hozkailuek-eta A edo B kalifikazio
energetikoa dutela.
ARGIZTAPENA
• Tungstenozko bonbillak kontsumo baxuko
lanpara fluoreszente konpaktuengatik eta
tutu fluoreszente finengatik ordeztu. %50
arte aurreztu ahal izango da eta, iraupena,
berriz, hamar bider handiagoa izan daiteke.
• Erabili argi naturala ahal den neurrian. Utzi
leihoak garbi eta bultzatu jendea pertsianak
irekitzea argiak piztu beharrean.
• “Itzali” kanpaina jarri abian. Merkeagoa da
beti argiak itzaltzea, epealdi oso laburretan
ere bai.
• Kontuan hartu epe luzerako energia
aurrezpenak; epe luzera aurreztea lor
daiteke hasieran gehiago ordaindu arren,
lanpara fluoreszenteen kasuan, esaterako.
BULEGOKO EKIPOAK
• Ordenagailuak "Energy Star" edo “energia
aurreztea” aukerak izanez gero, ziurtatu
aktibatuta daudela; sarri ekipoek,
konfiguratzen direnean, desaktibatuta
dituazte aukera horiek.
• Pantaila babesgarriek ez dute energia
aurrezten. Aktibatu deskonexio aukerak eta
jendeari behin eta berriro gogorarazi
gutxienez euren ordenagailuetako
monitoreak deskonektatzeko erabiltzen ari
ez direnean edota mahatik altxatzen
direnean bileretara edo bazkaltzera
joateko.
Garraioa
6
El coste del transporte para las cooperativas es cada vez mayor. Se calcula que para el año
2025 circularán por las carreteras un 50% más de coches de los que lo hacían en 1997, lo
que originará más atascos, una reducción de la eficacia y un impacto cada vez mayor sobre
el medio ambiente.
Muchas cooperativas están poniendo en práctica planes de transporte voluntarios para
reducir el coste y los impactos asociados con los transportes de las cooperativas. Un plan
de transporte es un conjunto de iniciativas para reducir el uso del coche y mejorar la
eficacia.
Posiblemente el mayor beneficio de un plan de transporte lo constituye la reducción de los
costes de los transportes de las cooperativas a través de medidas que reducen la necesidad
del mismo y que mejoran la eficacia de los sistemas ya existentes.
Neurri
Praktikoak
• Desarrollar un plan de transporte para su
cooperativa. El compromiso de la dirección
resulta imprescindible, y el plan deberá
comunicarse a toda la organización.
• Todos los viajes deberán planificarse de
acuerdo con la siguiente jerarquía:
Paso 1. REDUCIR LA NECESIDAD DEL
TRANSPORTE
• Utilizar lugares accesibles para las
conferencias para así reducir la necesidad
de transporte.
• Analizar la viabilidad del trabajo en casa o
del teletrabajo con determinados
empleados. No es necesario que lo aplique
todos los días laborables y de este modo se
podrá reducir de manera significativa el
número de viajes que deben hacer los
empleados y maximizar su eficacia laboral.
• Aumentar el uso de tecnologías de
comunicación como el correo electrónico y
el uso de videoconferencias.
Paso 2. FOMENTAR EL USO DE MEDIOS DE
TRANSPORTE EFICACES
• Mejorar las instalaciones para ciclistas y
peatones. Es imprescindible la instalación
de aparcamientos para bicicletas, duchas y
taquillas.
• Facilitar a los empleados información
actualizada sobre el transporte público.
• Fomentar el que los empleados compartan
sus coches. Establecer una base de datos o
una reunión informal para gente dispuesta
a compartir sus coches.
Paso 3. HACER UN USO MÁS EFICAZ DE LOS
COCHES DE LA COOPERATIVA
• Proporcionar formación sobre prácticas de
conducción avanzada - el consumo de
combustible se puede reducir en un 25%.
Grupo ULMA S.Coop.
Garagaltza auzoa 51 – 22PK
20560 Oñati – Guipuzkoa –
Tel. 943 250 300
Fax. 943 780 917