Hitzaurrea: Ertzilla Dorrea, Bermeoko Portu zaharraren
gainean dago. Monumentu nazional
izendatua, 1948. urtetik aurrera Arrantzaleen
Museoko aretoak hartzen dauz bere baitan.
Bi urtez zaharberritze lanak dirala eta
zarratuta egon eta gero, 2014ko Azaroan
barriz ireki zan, guztiz barriztatutako
eraikuntza eta eguneratutako erakusketa
eskainiaz.
Erakusketa egonkorrean, arrantzaleen eta
euren familien bizitza eta ohiturekaz erlazioa
daukaten gaiak ikusi ahal dira, gremio-
elkarteak, itsasontziak eta historian zehar
arraina harrapatu eta saltzeko erabili diran
teknika desbardinak. Honetaz gain, museoko
lau solairuetatik batek Euzko Itsas
Gudarosteari buruz datza, gehienbat
arrantzale euskaldunez osatuta egon zana.
Arrantzaleen Museoko edukiak adin eta mota
guztietako publikoari helarazteko helburuagaz,
bisitari heldu zein txikitxoenei zuzendutako
bisita eta ekintza egitaraua diseinatu da.
Taldeentzako BISITAK:
Urte guztian zehar, martitzenetik barikura, bisita gidatuak eskaintzen dira 10 pertsonatik gorako taldeentzat.
Ezinbestekoa da bisitak aurretiaz adostea, bai telefonoz zein posta elektronikoz: 94 688 11 71 edo [email protected] Gidariek azalpena talde motari egokitzen dabe: eskola taldeak, elkarteak, etab.
Euskaraz zein gazteleraz egiten dira.
Gaia, bisitari kopurua eta bisitaren salneurria, taldearen ezaugarrien araberakoa izango da.
Museoa euren kabuz, gidari gabe, bisitatu nahi daben taldeentzako museoko gelei buruzko material pedagogikoa dago, nahi izanez gero aurretiaz bisita prestatzeko. Material hau, euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago.
4 – 16 urte Helduak
1. Arrantzaren mundua, arrainaren merkaturatzea eta balearen ehiza.
2. Euzko Itsas Gudarostea (12 urtetik gora)
1. Ertzilla Dorrea eta Bermeoko hiribildua.
2. Arrantza jarduera, modalitateak eta merkaturatzea.
3. Euzko Itsas Gudarostea
4. Museoko Bisita Orokorra.
*Oharra: Bisitaren edukia taldearen beharrizanetara moldatu ahal da, gitxienez 2 aste lehenago abisatu behar da horretarako.
GAIAK aukeran:
Bisita gidatuen ezaugarriak talde motaren arabera izango dira:
IRAUPENA: 4-10 urte: 30 minutu.
Gainontzekoak: 45 minutu.
BISITARI KOPURUA TALDEKO: 4-16 urte: 25 pertsona Helduak: 30 pertsona *Oharra: Bisita egin ahal izateko gitxienez 10 pertsona behar dira.
Hezkuntza Arautua Gainontzekoak
- Ikasle bakoitza: 1€
- Irakasle eta laguntzaileak: doan
- Bisitari bakoitza: 1,75€
- 12 urtetik beherakoak: doan.
SALNEURRIA:
FAMILIentzako EKINTZAK:
TAILERRAK: Euskal arrantza mundua familian eta era dibertigarrian ezagutzeko asmoz, Arrantzaleen
Museoak, neguko zapatu arratsalde batzutan, guraso, atxitxe-amuma, osaba-izeko, edo
nahi dan helduekin lagunduta, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer didaktikoak
eskaintzen dauz.
Tailer honetan, Museoko gelak bisitatzen dira,
ondoren landutako gaiari buruzko joko edo
ekintza plastikoren bat egiten da.
Ordu biko iraupena dute, 16:30-tik 18:30-ra.
Doako zerbitzua da.
Ezinbestekoa da aurretiaz apuntatzea,
partaide kopuru mugatua baitago.
Data eta gaiak Museoan bertan edo Interneten kontsulta daitezke:
www.bizkaikoa.bizkaia.eus
www.facebook.com/Arrantzaleenmuseoa
ZINEA:
Neguko domeka goiz batzutan, Arrantzaleen Museoan, umeei zuzendutako itsas
munduarekin lotutako filmak proiektatuko dira.
Zerbitzu hau doakoa da eta ez da lekua aurretiaz gorde behar.
Filma bakoitzaren iraupena eta zein adinetako umeei zuzenduta dagoen egitarauaren
araberakoa izango da.
TAILERRAK oporretan:
Gabonak, Aste Santua eta Udako oporretan, Arrantzaleen Museoak, 5etik 12
urterako neska-mutilentzako tailerrak antolatzen dauz (umeak bakarrik,
laguntzaile barik).
Ordu biko saioak dira, 11:00-tik 13:00-ra, martitzenetik barikura.
Ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea, plazak mugatuak baitira.
Oporretako Tailerren salneurria: € 1 ume eta egun bakoitzeko izango da.
EGUTEGIA: GABONAK: 2017ko abenduaren 26, 27, 28 eta 29 ASTE SANTUA: 2018ko apirilaren 3, 4, 5 eta 6 UDA: 2018ko uztailaren 10, 11, 12 eta 13
Beste ekintza batzuk:
Urte guztian zehar, Arrantzaleen Museoak adin eta
ezaugarri guztiei zuzendutako ekintza bereziak
antolatzen dauz. Ekintza honek, beti ere itsasoa,
arrantza edota Bermeorekin erlazionatutako hitzaldi,
kontzertu, ikastaro, dokumentalen proiekzio, etab.
izaten dira.
Ekintza hauen egitaraua urtean zehar osatzen joango
da, hori dala eta, informazio eguneratua lortzeko
Museoko web orrialdea begiratzea gomendatzen da:
www.bizkaikoa.bizkaia.eus
www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa
Data bereziak:
Badira kontutan izateko data batzuk, urtero ospatzen direnak Arrantzaleen Museoan:
IRAILAK 9 eta 10: Museoa zarratuta
• Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia Jaiak.
URRIA:
• Europako Ondarearen Jardunaldiak (bisita bereziak, hitzaldiak, etab.).
• Bermistoria (sarrera doan).
• Mareak Jaialdia.
MAIATZA:
• Museoen Nazioarteko Eguna (Maiatzak 18; sarrera doan,…)
• Arrain Azoka (bisitak, sarrera doan,…)
UZTAILA:
• ITSAS BATAIOA. Museora bisita eta Hegaluze itsasontzian irteera.
ABUZTUAK 12:
• 1912ko Galarrenaren urteurrena (sarrera doan)
Eta beste hainbat ekintza gehiago urtean zehar…
ARRANTZALEEN MUSEOA Ertzilla Dorrea.
Torrontero Enparantza – 48370 Bermeo
Tf. 94 688 11 71
www.bizkaikoa.bizkaia.eus
www.facebook.com/arrantzaleenmuseoa
Informazioa eta Erreserbak