GIPUZKOAKOHITZA
AITA MENNI
120 urte bete berri ditu Arrasateko Aita Menni ospitaleakbBuruko osasuna dauka ardatz Benito Menniapaiz italiarrak inauguratu zuen zentroakb900 langile ditu, eta 1.200 gaixori ematen die arreta b 2-3
Behar handiena
dutenei erantzunez
Arrauna Asteburuan jokatukodituzte Euskotren ligan aritzeko
kanporaketak, Sestaon eta Zierbenan
8Elkarrizketa MikelUnzurrunzaga ‘Makala’ DJarekin
hizketan, urteotako musika ibilbideaz
4Ostirala
2018ko ekainaren 29aIX. urtea359. zenbakia
Unai Zubeldia Arrasate
Bere horretan ja-rraitzen du bu-ruko gaixotasu-nen estigmak».Mikel Tellaetxe2013tik da Arra-
sateko Aita Menni ospitaleko zu-zendaria, eta eguneroko erreali-tate izaten du buruko osasuna ar-datz duen zentroa. «Jardun horinormala da guretzat, baina des-berdina den hori baztertu nahiakedo familian urritasunen batduen senideren bat izateak sor-tzen duen lotsa dago estigma ho-rren atzean. Bai, oraindik erebai». Angelo Hercules Menni Be-nito Menni apaiz italiarraren es-kutik, 1898ko ekainaren 1ean za-baldu zituen ateak Aita Mennizentroak —Santa Ageda osasunetxea izenez ezaguna zen garaibatean—, Gesalibar auzoan, eta
120 urte bete berri ditu, beraz.«Garai hartan ekin zioten lanarijarraipena ematen ari gara gu».Aita Menniko arduradunekemandako datuen arabera, Ara-ba, Bizkai eta Gipuzkoan, gauregun, herritarren %6-8k daukateburuko gaixotasunen bat.
Egun, Arrasateko ospitaleazgain, Aita Mennik buruko gaixo-tasunei aurre egiteko 25 egoitzaeta eguneko zentro dauzka Biz-kaian eta Gipuzkoan, eta munduosoko 26 herrialdetan lan egitendu. «Asian, Afrikan eta HegoAmerikan dauzkagu jarrita inda-rrak», zehaztu du Tellaetxek be-rak. Zuzendariaren hitzetan,«garaian garaiko egoeretara etapertsona bakoitzaren beharretaraegokitzea» izan da taldearen lor-penik handiena. «Izan ere, ez duarreta berbera eskatzen eskizo-frenia daukan pertsona batek, de-mentzia daukan adineko batek
edo urritasunen bat daukan per-tsona batek. Tratamenduak aha-lik eta zehatzenak eta pertsonali-zatuenak izan daitezen saiatzengara beti». Duela 25 urte, beharhoriei erantzuteko erronkari hel-duta sortu zuten, esaterako, garu-neko kalteei erantzuteko unita-tea.
Urte askoan «ghetto» bihur-tzeko arriskua izan dute AitaMenniren gisako zentroek.«Kasu gehienetan atzera buelta-rik gabea izaten zelako gaixoareningresoa». Baina, urteen pode-rioz, aldatu egin da errealitatehori. «1980ko urteetatik aurreraaldaketa bat gauzatu zen gizarte-an, eta pixkanaka indartzen hasizen gaixoek horrelako zentroetanitxita egon behar ez zuten ustea;ahal zen neurrian, gizarteratzeazen eta da helburua».
Osakidetza orduan hasi zen bu-ruko gaixotasunak artatzeko zen-
troak sortzen, errehabilitazio psi-kosozialeko zentroen aldekoapustua egin zuten aldundiek,adinekoen eguneko zentroak ire-kitzen hasi ziren gero... «Adine-koek ahalik eta denbora gehienfamiliaren ondoan irautea da bi-tarteko horien helburuetako bat,eta, buruko gaixotasunen batdaukatenen kasuan, ahal denneurrian, komunitatera itzul-tzea». Irune Galarraga Aita Men-ni ospitaleko erizain zuzendariakzehaztu duenez, Osakidetzak,egun, kontzertatuta dauzka epeertaineko eta epe luzeko egonal-diak, «San Juan de Diosekin [Do-nostian eta Arrasaten dauzkateospitaleak], Usurbilgo sendate-giarekin eta gurekin, Aita Menni-rekin».
Aita Mennik Arrasaten dauka,egun, egoitza nagusia, baina Es-koriatzakoa izan zen Benito Men-niren lehen apustua. 1872 eta 1876
artean lehertu zen Bigarren Kar-listaldia Hego Euskal Herrian, eta,orduko egoera larriaren jakitun,1973an Gurutze Gorri sortu be-rrian boluntario gisa sartzeko es-katu zuen Aita Mennik. Urtehaietan ezagutu zuen italiarrakDebagoiena, Arrasate eta Esko-riatza ingurua, bereziki, eta ho-rren ondorioz gauzatu zituenbere bi proiektu nagusiak.1875eko azaroaren 28an inaugu-ratu zuen Arrosario SantuarenOspitalea, Eskoriatzan, gaur egunMondragon Unibertsitateko Hu-manitate eta Zientzien Fakultateadagoen lekuan, gerraren ondo-rioz behar handiena zeukateneilaguntzeko helburuarekin. «Bai-na hainbat arrazoi tarteko, itxiegin behar izan zuen bi urterenburuan», zehaztu du zuzenda-riak.
Garai hartan, bainuetxe lekuazen Arrasate-Eskoriatza ingurua,
120 urte bete berri ditu Arrasateko Aita Menni ospitaleak. Angelo Hercules Menni ‘Benito Menni’apaiz italiarrak inauguratu zuen, 1898ko ekainaren 1ean, Santa Agedako bainuetxearen lurrakerosita. Gaur egun, 1.200 pertsonari ematen diete arreta zentroan lanean ari diren 900 profesionalek.
«Ghetto» izaerari ihesean
2GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 29aAstekoa
1
eta jende asko joaten zen bertara
atseden hartzera, Antonio Cano-
vas del Castillo Espainiako gober-
nuburua tartean. 1897ko abuz-
tuaren 8an, Santa Agedako bai-
nuetxean zela, Michele Angiolillo
anarkista italiarrak tiroz hil zuen
Canovas del Castillo, eta bainue-
txeak berehala galdu zuen ordura
arte zeukan izen ona. Etorkizunik
ez zeukala ikusita, lur haiek salgai
jarri zituzten Ramon, Sabina eta
Carlos Mendiak, bainuetxearen
orduko jabeek, eta aukera horri
heldu zion Benito Mennik. «Bi el-
karte sortu zituen berehala: Jesu-
sen Bihotz Sakratuaren Ahizpa
Ospitalarioen Kongregazioa, eta
San Joan Jainkoaren Anaien Or-
dena. Garai hartan generoaren
arabera banatzen zituzten egoi-
tzak», azaldu du Tellaetxek.
Familiaren garrantziaGainerako ospitaleetan bezala,
gaixoak artatzen dituzte Aita
Mennin ere. «Baina oso kontuan
hartu behar izaten da gaixoaren
inguruko errealitate edo komuni-
tate guztia», azaldu du Galarra-
gak. «Guk beti esaten dugu he-
men daudenak ez direla gaixoak,
gaixorik dauden pertsonak bai-
zik. Edozein gaixotasun eduki de-
zakegu guk ere, eta buruko gaixo-
tasunak dauzkate hemengoek,
besterik ez». Aita Menniko langi-
leek «gero eta argiago» daukate
gaixo dauden horien familiek
zenbateko garrantzia daukaten.
Tellaetxek garai bateko erreali-
tatera jo du egungoaz jabetzeko.
Duela urte batzuk, «eroetxe»
deitzen zitzaien buruko osasuna
tratatzeko ospitaleei. «Eta herri-
guneetatik kanpo egoten ziren,
normalean». Lehen urte haietan,
«gizarteak baztertutako emaku-
meak» izaten ziren gehienak.
«Pentsa, neskatoen pabiloiadei-
tzen zitzaion eraikinetako bati».
80 urte dauzka gaur egun. «Baz-
tertutako neskatoak sartzen zi-
tuzten bertan, buruko gaixotasun
oso larriak zeuzkatenak edo adi-
men urritasunen bat zeukatenak;
marjinazioan bizi ziren, erabat
baztertuta». Galarragak horrega-
tik eman dio hainbesteko garran-
tzia familiaren babesari. «Hiri
txiki bat da hau».
Eta, hiri guztietan bezala, or-
daindutako lanak ere egiten di-
tuzte bertan bizi direnetako as-
kok. «Gazteenen gaitasunak
kontuan hartuta, gizarteratzeko
zenbateko aukera dagoen azter-
tzen dugu, eta hainbat tailer anto-
latzen ditugu, eurak treba daite-
zen. Egindako lanaren araberako
onurak jasotzen dituzte gero, ka-
fetegian, dendan... baliatzeko».
Gureak enpresarekin elkarlanean
aritzen da Aita Menni. «Eta, mo-
mentu jakin batzuetan, babestu-
tako tailer horietara ere joaten
dira lanera. Guretzat Realaren
harrobiko jokalari bat lehen tal-
dera iristearen parekoa da zentro
honetan dagoen gaixo batek Gu-
reak-en lantegiren batera jauzia
egin ahal izatea».
Gaixoei behar bezalako arreta
eskaintzeaz gain, lana sustatzea
ere badelako Arrasateko zentroa-
ren erronka. «Buruko gaixotasu-
nekin desegituratu egiten dira
ohiturak, portaerak... eta senda-
gaiekin, diziplinarekin eta jar-
duerekin lan egiten dugu guk.
Normaltasunetik, pertsona ho-
rien egiturak hutsetik sortu behar
izaten dira berriz ere». Alde ho-
rretatik, gero eta boluntario eta
elkarte gehiago ari dira elkarlane-
an Aita Mennirekin.
120 urte atzera eginda, garai
hartan «120 bat moja, auto gidari
bat eta mantentze lanak egiten zi-
tuen gizonezko bat» aritzen ziren
lanean Arrasateko zentroan, bu-
ruko gaixotasunen bat zeukaten
gaixoak artatzeko Gipuzkoan ze-
goen erietxe bakarrean. Gaur
egun, berriz, hamar moja daude
zentroan, 900 langile inguru ari-
tzen dira lanean, eta, zerbitzu
guztiak kontuan hartuta, 1.200
bat gaixo artatzen dituzte egune-
ro —430-435 ohe dauzkate Aita
Mennin—. «Ia ehun boluntario-
ren laguntza ere izaten dugu
hainbat programa gauzatzeko».
Gizartearekin, aldatzenGizartea «egunero» ari da alda-
tzen, eta neurri berean aldatzen
dira herritarren beharrak ere.
«Adibide gisa, duela lau urte ez
zegoen buruko gaixotasuna dau-
katen eta espetxeetan dauden
pertsonei arreta emateko auzitegi
psikiatrikoko unitaterik, eta due-
la hamabi urte sortu zuten jokabi-
dearen nahasmendua dakarren
adimen urritasunerako unita-
tea». Tellaetxek onartu du egu-
neroko lanean ez dela erraza alda-
ketez jabetzea. «Baina atzera be-
gira jarritakoan jabetzen gara
zenbat pauso ematen ari garen».
Buruko gaixotasunen erreali-
tatea «gero eta gehiago gizartera-
tzen» ari dela uste du Galarragak.
«Nolabait esatearren, arazo hori
ezkutuagoan zegoen lehen, eta
gizarteak normalagotzat hartzen
du gaur egun». Eta, hain zuzen
ere, erizain zuzendariaren ustez
hori izan da aurrerapausorik ga-
rrantzitsuenetakoa, «1983an ha-
rresiak hautsi eta gizarteratzen
hastea». Denboraren poderioz,
arazoaren neurria gutxitzen ez,
aldatzen ari dela uste du Tellae-
txek. «Lehen, Downen sindro-
mea zeukatenak ez ziren iristen
40-45 urtera, baina gaur egun,
45-50 urteren langa igarota, ikusi
dugu pertsona horiek gaixorik ez
dagoenak 70 urte bete ondoren
izan dezakeen dementzia berbera
izan dezaketela. Errealitate berri
horrekin topo egin dugu».
«Pertsonen jokabidearen ara-
zoetan espezializatuta», osasun
sistema osatzen duen katearen
«katebegi bat gehiago» da Aita
Mennirena, eta Tellaetxek eta Ga-
larragak oso argi daukate «une
oro gizartearen beharrei erantzu-
tea» dela etorkizunerako erron-
ka. «Lehen, hiru auto istripu iza-
ten ziren iktus bakoitzeko, eta,
orain, hiru iktus izaten dira auto
istripu bakoitzeko. Zorionez, gero
eta seguruagoak dira errepideak,
baina iktus kopurua ugaritzen ari
da bizitza sedentarioaren eragi-
nez. Sortzen ari diren behar horiei
erantzun behar diegu guk».
Erronka horri helduta, Aita
Mennin eraberritze lanak egingo
dituzte laster, eta indartu egin
nahiko lukete eskolekin egiten ari
diren lana. «Neska-mutikoei
errealitate hau azaltzen jarraitu
behar dugu, gauza arrotza ez, ger-
tukoa dela erakusteko».
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29a Astekoa
1Aita Menni ospitalea.Mikel
Tellaetxe zuzendaria, Monserrat
Esparza ama nagusia eta Irune Ga-
larraga erizain zuzendaria, ospita-
learen atarian.
2Baratzea.Eraikin nagusiaren
ondoan dago, eta zenbait gaixo la-
nean aritzen dira bertan.
3Tailerrak.Txandatan banatuta,
eskulan tailerretan aritzen dira os-
pitalean dauden gaixoak.
4Korridorea.166 metro dauzka
ospitaleko korridore nagusiak.
ARGAZKIAK: JUANAN RUIZ / FOKU
Lehen, hiru auto istripuizaten ziren iktusbakoitzeko, eta, orain,hiru iktus izaten diraauto istripu bakoitzeko»Mikel TellaetxeAita Menni ospitaleko zuzendaria
«Guk beti esaten duguhemen daudenakez direla gaixoak,gaixorik daudenpertsonak baizik»Irune GalarragaAita Menniko erizain zuzendaria
‘‘
2 3
4
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29aElkarrizketa
Aitziber Arzallus Zarautz
Musikarik gabeko bizitzarik ezinlezake irudikatu Mikel Unzurrun-zaga Schmitz Makala-k (Zarautz,1970). «Behar dut, arnasten du-dan oxigenoa eta edaten dudanura behar ditudan bezala». Beste-ak beste, DJa da, musikaria, baxujotzailea, abeslaria, ekoizlea, kon-tzertu programatzailea, irratikoesataria, kolaboratzailea, surflariaeta nerabe baten aita. Duela hiru hamarkada hasi
zuen ibilbidean, AEBetan eta Eu-ropako herrialde gehienetan izanda musika jartzen, dozenaka aretoeta jaialdi entzutetsutan. Lan mor-doa ditu kalean: nola beste sortzai-le batzuen kantekin osatutako bil-dumak eta nahasketak, hala beraksortutako kantuekin egindakodiskoak ere. Ezinezkoa da harenmusika etiketa baten azpian sail-katzea, estilo asko jorratzen ditue-lako —jazza, swinga, soula, funka,discoa, afroa, reaggea...—. Dantzaegiteko moduko musika maiteduela aitortu du, soinu bero etatropikalak doinu elektronikoekinnahastea.Zer erantzungo zenioke Mikel
Unzurrunzaga Schmitz nor den
galdetzen duenari?
Musika maite duen tipo bat dela,musika pasio duena, eta pasio horilanbide bihurtzen asmatu duena.Ez da gauza makala!Denera iristen al zara?
Diruari dagokionean, irautekolain ateratzera, bai; denborari da-gokionez, ez. Egunak 48 ordu izanbeharko lituzke nahi nukeen denaegin ahal izateko. Norberak jarribehar ditu mugak eta nik ez dakit
muga horiek jartzen, ez dakit ezetzesaten. Nondik datorkizu musikarako
zaletasuna?
Etxean ez zen musikaririk, bainamelomanoak bai; ama eta anai-arrebak, batez ere. Bost anai-arre-betan gazteena nintzenez, eskuranituen haien kaseteak eta binilo-ak, eta beti ibiltzen nintzen saltse-
atzen. Irratia ere dezente entzutennuen garai hartan. 12-14 urtekonerabea nintzenerako, musikapasioa zen niretzat. Herrian baze-goen musika zentroa deitzen ge-nion gune bat eta denbora askopasatzen nuen han. Artean ez ze-goen CDrik, baina nik orduan ikasinuen pirateatzea zer zen.Gaur egun, musika duzu afizio
eta ofizioa. Baina, nola hasi ze-
nuen bidea?
15 edo 16 urte izango nituen Zarau-tzen Arraio Irratia sortu zutenean.Han saio bat egiterik ba ote geneu-kan galdetu genuen, eta baiezkoaeman ziguten. Hura poza! Musi-kari lotuta fundamentuzko zer-bait egin nuen lehen aldia izan zen. Eta DJ gisa, non egin zenituen le-
hen urratsak?
Malekoi zaharreko tabernetan.Marinan, Marmolen eta beste ta-berna batzuetan hasi nintzen dis-koak jartzen. Orduan ez ginenDJak, pintxadiskoakginen, eta bi-niloak ez genituen guk erosten, ta-bernek erosten zituzten. Ama ale-maniarra nuenez, ia urtero joatennintzen Alemaniara, eta taberna-riek eskatzen zidaten handik mu-
sika ekartzeko. 25.000pezeta ematen zizkida-ten, gaur egun 300 bat eu-ro izango liratekeena. Au-rreneko aldietan, eurekeskatzen zizkidaten bini-loak; baina, gerora, nahinituenak erosten uztenzidaten. Izugarria zen ni-retzat!Afizio hutsagatik aritzen
zinen diskoak jartzen ala
sos batzuk ateratzeko
ere balio zizun?
Saltsa hura asko gustatzen zitzai-dalako ibiltzen nintzen, ez diruaga-tik, baina, pozik hartu nuen lehensoldata. 1990eko udan izan zen, 20urte nituela. Marinako jabeak la-gun bati eta bioi eskatu zigun taber-nan musika jartzeko. Bi hilabetezaritu ginen, ia egunero. Orduan ezzegoen Internetik-eta, eta besteohitura batzuk genituen: eguneroirteten ginen kalera eta eguneroegoten zen parranda giroa. Hainbat taldetan jo duzu baxua.
Noiz ikasi zenuen?
Ikasi, inoiz ez. Instrumenturen batjotzen ikasteko gogoa piztu zitzai-dan eta baxua aukeratu nuen, etatxarrak ginenez eta musika esko-larik ez zegoenez, punkia egitenhasi ginen. Nire amaren etxekoganbaran entseatzen genuen ha-
sieran eta Vista Alegreko lokaletangeroago. Bi talde sortu genituen:Noise AM behin eta Tofu. Gipuz-koan barrena kontzertu batzukeman genituen eta pare bat make-ta grabatu ere bai. Elkarrekin ibil-tzen ginen herriko hiru taldek ha-mabost kantako bilduma bat eregrabatu genuen geuk sortutakoAza Rekords zigilupean, baina di-rurik ez genuen, eta han geldituzen. Egunen batean kaleratukodugu oraindik.Estilo bateko musika egiten ze-
nuen, beste estilo batzuetakoa
jarri... Dena gustatzen zitzaizun?
Garai hartan, punkiak punkiak zi-ren, heavyak heavyak... Baina es-tilo asko gustatzen zitzaizkidan ni-ri: atsegin nuen musika dantzaga-rria eta baita kontzertuetara joateaere. Inolako aurreiritzirik gabemugitzen nintzen.Musikaren bueltan, bai, baina
herrian eta inguruetan ibiltzen zi-
nen. Nola egin zenuen jauzia?
1995ean, Berlinera joan nintzenarreba bisitatzera, han bizi zelako.Kasulitatea: bere bikotea DJa zen.Bazekien ni ere hasia nintzela etaberekin batera saio bat egitea pro-posatu zidan; baiezkoa eman nionnik, noski. Flyer-ak egiteko izenbat behar zuela esan zidan. Nik eznekien hori zer zen ere.Eta, nolatan ‘Makala’?
Nahikoa izen absurduak zituztengarai hartan gustatzen zitzaizki-dan DJ batzuek: DJ Food [janari];DJ Shadow [itzal]... Nire izenarenkontsonanteei bueltaka nenbilela,Makalabururatu zitzaidan.Zer egin zenuen Berlinetik buel-
tan?
Hemen ere aukerak egongo zirelakonbentzituta, inguruan begirahasi nintzen, eta binilo denda battopatu nuen Donostian. Han nen-goela agertu zen Javi Pez, Donos-tiako DJ famatua eta musikaria.Hizketan hasi ginen eta oso harre-man ona egin genuen. Programa
«Aspalditik neukangogoa herrianmusika jaialdi batantolatzeko»Mikel Unzurrunzaga ‘Makala’ b Musikaria eta DJa
Hiru hamarkada daramatza musikan murgilduta eta oraindikez du ikasi ezetz esaten. Bi disko berri prestatzen ari da, DJ saioaketa emanaldiak egiten, eta irratsaio bat gidatzen du. Eta uztaileanZarautzen egingo den Adarretatik jaialdia ere berak antolatu du.
Musika dantzagarria atseginnuen eta baita kontzertuetarajoatea ere; inolako aurreiritzirikgabe mugitzen nintzen»
«90eko urteetan, jendeaklotzen zituen dj-ak gauarekin,technoarekin, drogekin; bainagu beste era batekoak ginen»
‘‘
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29a Elkarrizketa
bat zeukan Herri Irratian eta han
kolaboratzen hasi nintzen. Han-
dik Etxekaltera joaten ginen musi-
ka jartzera, eta, poliki-poliki, nire
lekua eginez joan nintzen. Beste
leku batzuetatik deitzen hasi zi-
tzaizkidan. Aldi berean, Pezek
Bartzelonako Txarly Brown lagu-
narekin zeukan Novophonic Dis-
kak disketxean hasi nintzen, eta
nire lana uztea eta afizio nuena ofi-
zio egitea erabaki nuen.
Ez zen erabaki erraza izango...
30 urte nituen ordurako, eta ez zen
erabaki erraza izan, ez; eskerrak
orduan eta orain nire bikote denak
bultzada eman zidan.
Ordutik, ez zara gelditu ere egin.
Hasieran, DJ aritzen nintzen, dis-
ketxean lan egiten nuen eta baita
Elektronikaldia jaialdia antola-
tzen ere. 2002an kaleratu nuen ni-
re lehen bilduma: Makala plays
Novophonic. Ez ziren nire kantak,
baina arrakasta izan zuen, eta Eu-
ropan barrena bira egiteko aukera
eman zidan. Amaitu nuenean, Ja-
vi Pez Orquestan baxua jotzen ari-
tu nintzen. Diskoa grabatu eta bi-
ratxo bat ere egin genuen.
Europan barrena asko ibili izan
zara. Etxean baino errazago mu-
gitu izan zara kanpoan?
90eko urteetan, hemen, DJ gutxi
ginen eta jendeak, oro har, aurrei-
ritzi asko zituen. DJak gauarekin
lotzen zituen, bakailauarekin,
technoarekin, egurrarekin eta
drogekin. Baina salbuespena gi-
nen gu, beste era bateko DJak.
Denborarekin, zabalduz eta alda-
tuz joan da jendearen ikuspegia.
Noiz hasi zinen kantak egiten?
Javi Pez Orquesta bukatu zenean
erabaki nuen neure bidea lantzen
hastea. Metakekoei disko bat gra-
batzeko asmoa azaldu nien eta
baietz erantzun zidaten; 2005ean
argitaratu genuen Hondartzan
diskoa, neure abestiekin. Aurkez-
penak egiteko Makala Banda osatu
nuen parte hartu zuten musikarie-
tako batzuekin, eta bi urte eta erdi
iraun zuen bira hark. 2008an iritsi
zen nire hurrengo lana, Madrilgo
disketxe baten eskutik. Singleak
kaleratu genituen aurrez, eta bil-
duma guztia 2011n: nazioartean
arrakasta handia izan zuen Unex-
pected Tapas lanak, eta Musika In-
dependientearen Sarietan, 2012an,
munduko musiken album onena-
ren sarirako proposatu zuten.
Etxera bueltatzea erabaki ze-
nuen horren ostean.
Bai, kanpoan nahikoa denboran
ibili nintzela eta, herrira itzuli, be-
rriz baxuari heldu eta 2012an Ma-
kala Jazz Funk Band sortu nuen
herriko jendearekin; talde instru-
mentala zen. Jazzaldiaren antola-
ketan ibiltzen nintzen garai hartan
eta han kontzertu bat ematea pro-
posatu zidaten. Ahots batek taldea
jantziko zuela pentsatuta, Oihan
Lopetegiri eskatu genion proba-
tzera etortzeko, eta gurekin geldi-
tu zen. Pare bat single kaleratu ge-
nituen aurrena eta 2015ean diskoa
ere bai: Xake!, sortu berri nuen
Orrua Diskak zigiluarekin.Aur-
kezpen bira egin genuen gero Eus-
kal Herrian, Katalunian eta Espai-
nian. Urtebetez aritu ginen eta
2016an taldea desegin genuen.
Uzta polita utzi genuen.
Gaztea irratian programa bat ere
gidatzen duzu duela hamahiru
urtetik.
Bai, 2005ean hasi nintzen Boom
Shaka Laka saioa egiten eta horre-
tan jarraitzen dut oraindik ere. Zir-
kuitu komertzialetik kanpoko
doinuekin osatzen dut saioa eta
saiatzen naiz esklusiban ematen;
alegia, lanak kaleratu aurretik.
Euskal Herriko hiriburuetan Glo-
bal Funkers festak ere antola-
tzen dituzu duela hamar urtetik.
Bai. Lehen, hilero antolatzen ge-
nituen; orain, noizean behin. As-
teburuko biratxoak izaten dira:
nazioarteko DJak eta artistak
gonbidatzen ditugu, asteburu be-
rean Euskal Herriko hiru aretotan
emanaldiak eskaintzeko. Horri
lotuta, beste proiektu bat ere ba-
dugu esku artean. Global Funk
kolektiboak aurten hamar urte
betetzen dituela eta, bururatu zi-
tzaidan polita izan zitekeela Denis
Barzaga perkusionista kubata-
rrak eta biok indarrak batzea eta
Global Funk Soundsystem sor-
tzea, kolektiboari omenaldi mo-
duko bat egiteko. Dagoeneko
zenbait emanaldi egin di-
tugu Espainian, Belgi-
kan, Herbehereetan...
Kantak jartzen ditut nik,
nireak eta beste batzue-
nak, eta haien gainean
perkusioa jotzen du De-
nisek. Kanta berriak sor-
tzen ari gara horrela.
Aurki aterako dugu le-
hen bideosinglea, seku-
lako kanta puska, irudi
eta guzti. Musika Euskal
Herrian sortu dugu eta
Londresen bizi den abeslari txile-
tar batek jarriko du ahotsa. Nire
asmoa da aurten EP bat ateratzea
eta datorren urtean zortzi kanta-
ko diskoa, gero aurkezpen bira
egiteko. Taldea ere osatu beharko
dugu ordurako.
Jimmy Bidaurreta Gasteizko Big
Bandaren zuzendariarekin ere
baduzu beste proiekturen bat
abian...
Bai, iaz sortu genuen Descarga Li-
bre proiektua. Latin, jazz, funk eta
deskarga doinuen nahasketa da.
Kontzertu batzuk emateko auke-
ra izan dugu eta diskoa prestatzen
ari gara orain, poliki-poliki, dato-
rren urtean kaleratzeko, aurretik
erotzen ez banaiz, behintzat.
Orain arteko guztia nahikoa ez
balitz bezala, Oier Aranzabalen
eta bion ekimenez, musika jaial-
di berri bat jaioko da aurten: Ada-
rretatik. Uztailaren 20tik 22ra
izango da, Zarautzen. Zergatik
eta zertarako antolatu duzue
jaialdi berri hori?
Zarauztarra izanda eta musikari
lotutako hainbeste saltsatan sar-
tuta egonda, aspalditik zintzilik
neukan zerbait zen herrian musi-
ka jaialdi bat antolatzea. Iaz, Lou
Topet taldeko Oier Aranzabal la-
gunarekin topo egin nuen batean,
asmoa komentatu nion hari, gus-
tatu egin zitzaion eta kontuari
buelta batzuk ematekotan gelditu
ginen. Urtebete geroago, sortuta
daukagu Enbor Akzio Kulturala
elkartea eta antolatuta Adarreta-
tik musika jaialdia.
Nolako jaialdia izango da?
Txikia, euskalduna, nazioartekoa
eta dohakoa. Hiru agertoki izango
ditu: eguerdietan, Merkatu Plazan
izango dira emanaldiak; arratse-
tan, Musika Plazan; eta gauetan,
itsas pasealekuan.
Zergatik Adarretatik izena?
Jaialdiak ertzetako musika gertu-
ratuko dielako herritarrei.
Hurrengo urteetan jarraipenik
izango al du jaialdiak?
Bai, guk nahi genuke datozen ur-
teetan jarraipena izatea. Are
gehiago, urtean zehar ere Enbor
Akzio Kulturalak herrian hainbat
musika emanaldi antolatzea da
gure asmoa.
GORKA RUBIO / FOKU
MOTZEAN
Gaua ala eguna?Gaua.
Musika entzuteko: biniloa,
CDa ala euskarri digitalak?
Denak.
Musikaz gozatzeko: DJ saio
bat ala kontzertu bat?Kon-
tzertua.
Musika jartzeko: areto bat
ala jaialdi bat?Aretoa.
Areto bat? Le Bukowski, Do-
nostian.
Zer eskatzen diozu disko
jartzaile bati?Publikoarekin
konektatu dezala.
Artista bat? Jorge Oteiza.
Markatu zaituen DJ saio bat
edota kontzertu bat?Bono-
bo, New Yorken, 2012an.
30 urteotan zuk egin ditu-
zun saio guztietatik bat hau-
tatu beharko bazenu?
1995ean Berlinen egin nuen
aurreneko hura.
Jaialdi txikia izango da,euskalduna eta nazioartekoa,eta dohakoa. Ertzetako musikaherritarrei gerturatuko die»
«Asmoa daukagu urtean zeharherrian emanaldiren batzukantolatzeko eta jaialdiarijarraipena emateko»
‘‘
RIRITZIALeire Narbaiza
Sofan etzanda,euskara bultzatzeko
Telebista aparatua as-palditik da egongela iaguztietako parte, ezin-bestekoa esango nuke,
gainera. Gurean, ni jaio eta gutxi-ra sartu zen Helmotz markakogailua, Eibarren bertan eginda-koa. Zuri-beltzeko trepeta hartanikusi genituen luzaroan kanal ba-karreko saioak. Hain zen gogorratresna, ezen ez zen hondatzen,eta, hondatu ezean, telebista be-rririk ez. Beraz, ETB1 ikusten osoberandu hasi ginen, etxeko gaz-teenok irrikan egon arren. Oraingo etxera bizitzera joan
nintzenean, ez neukan telebista-rik, eta lau urte eman nituen ho-rrela. Erosi nuenean eta kateaksintonizatu, militantziaz-edo,
ETB1 lehenengo postuan jarrinuen, orduan euskaraz ikus ne-zakeen telebista kate bakarra ze-lako. «Ikus nezakeen» esan dut,baina ez nuen ikusten. Askotanesan izan dut ETB1 ez zela nireta-ko, saio gutxi interesatzen zi-tzaizkidalako, saio gutxiegi.Beste alde batetik, esan beha-
rra dago pasa den asteburuanTrio Medianocheren emanaldiaizan zela Eibarko Untzaga pla-zan, San Juan jaien barruan.Honaino, dena normala, jakine-koa baita «hiri guziz ereduga-rrian» zaletasun handia dagoelahalako musikarekin. Ondo etaegoki deritzot estilo guztietakomusikak jartzeari festetako pro-graman. Baina emanaldi honek
lotuta daraman beste albisteakernegatu nau: ETBkoak TrioMedianocherekin harremanetanjarri ziren sanjuanetako kontzer-tua grabatzeko proposamenaegiteko. Beraz, badakizue, larun-bat gau batean, Oholtzan saioan,prime time-an izango duguemanaldi osoa! Bravo! Beste saiointeresbako bat!Hau da ETBk eskaintzen digu-
na euskaldunoi, euskal hiztunoi.Herrietako jaietako emanaldiakgrabatu eta eman, edozein tele-bista lokalek egingo lukeen beza-la. Penagarria, benetan! Izan ere,horrelakoez osatzen dute progra-mazioa. Oso ohituta gaude ma-riatxiak ikustera, eta dantza txa-pelketak, jota lehiaketak, kantu
afariak, kantuzale topaketak...Eta ez zait txarto begitantzen ha-lakoak ematea; eman behar dira,baina ez beti audientzia altuena-ren lekuetan, eta ez hain gordin,azalpen eta testuinguru barik,alegia. Horri guztiari betelanusain itzela dario!Bitartean, ETB2n filmak ema-
ten dituzte, edo eztabaida saioak.Pilotaz eta futbolez betetzendute, ostera, asteburuko euska-razko kanalaren parrila. Horrela,euskal hiztunoi telebista euska-raz ikusteko aukera lapurtzen di-gute, eta erdaretakoetan zappingegitera bultzatu. Euskararen pro-selitismo hutsa!Baina ezin gintezke harritu.
Izan ere, Maite Iturbe EITBko zu-
zendari nagusiak adierazpenhauek egin zituen pasa den aste-an: «Telebista, agian, ez da tres-narik egokiena kultura zabaltze-ko. Kultur eskaintzan sakonduahal izateko, Internet izan daite-ke bitartekorik egokiena». Ho-rrela doaz gauzak gure euskal erdian!Egia da telebista kontsumoa al-
datu egin dela, baina oraindik erebetiko telebista formatuak fun-tzionatzen du. Horregatik —etaberandu baino lehen— euskara-dunok ganorazko telebista batbehar dugu, gure informazio go-sea aseko duena, dibertituko gai-tuena, denbora-pasa emango di-guna. Era berean, argota sorra-razten lagunduko diguna, esaldieginak eta errepikakorrak bul-tzatuko dituelako. Gainera, eus-kal iruditeria zabaldu eta indar-tuko duena, bertako erreferente-ak sortu eta bultzatuko dituena.Herria mamituko duena, berbabaten esanda.
Irudiab Irun
Ordezkaritza ofizialik gabe berriz ere«Gogorra izan da bidea». Hala aitortu dute Irungo alarde parekideko kideek, baina egoera «baretzen» ari dela
gaineratu dute. Alarde parekideak hogei urte beteko ditu aurten, eta festa giroan abiatuko dira, bihar, 10:20an,
Urdanibiatik. Joan den astean ekitaldi jendetsu bat egin zuten Irungo Ficoba erakustazokan, alarde mistoaren
hogei urteak ospatzeko —irudian, bertaratutako hainbat agintari—. Herenegun, ordea, alarde parekidera or-
dezkaritza ofiziala bidaltzearen aurka bozkatu zuten EAJk, PSE-EEk eta PPk Batzar Nagusietan. A. CANELLADA / FOKU
Batzar Nagusiek gaitzetsi egin dituzteAltsasuko gazteen aurkako zigorrak
DONOSTIA bEAJ, EH Bildu eta Ahal Dugu-ren aldeko botoekin, Gi-puzkoako Batzar Nagusiek gaitzetsi egin zituzten, herenegun, Altsa-suko gazteei jarritako bi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak. Zigorrak «neurrigabeak» direla salatu dute hiru alderdiek.
«Ez gara ari N-1 errepidekobidesariaren inguruaninformazioa ezkutatzen;erabateko gardentasunezjokatzen ari gara gu»
Imanol LasaGipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea
25.000DONOSTIAKO GARBERA MERKATARITZA GUNEAREN
HAZKUNDEA, METRO KOADROTAN
Azaroan hasiko dituzte lanak Donostiako Garbera merkataritza gunean,
eta egungoak baino 25.000 metro koadro gehiago izango ditu: 61.000
metro koadro. EH Bilduk salatu du proiektua «legez kanpokoa» dela.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-
tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:[email protected].
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29aIritzia
Bietigheim Alemaniako txapeldunordeaizango du aurkari Bera Berak atarikoan
DONOSTIA bAurkari zaila egokitu zaio Super Amara Bera Berari Txa-peldunen Ligako atarikoan: BBM Bietigheim Alemaniako ligako etakopako txapeldunordea. Irailaren 7tik 9ra jokatuko dira atarikoko bifinalerdiak eta finala. Lublinek (Polonia) eta Salernok (Italia) jokatukodute beste atarikoa. Txapeldunen Ligan sartuko da irabazlea. Europa-ko Federazioak Bera Berari eman dio antolatzeko aukera.
Eider Goenaga Lizaso Mutriku
Deba eta Mutriku
arteko GI-638
errepidean obrak
hasiko dituzte las-
ter, eta hainbat hi-
labetez bidea guztiz itxi beharko
dute. Egunean, 6.000 ibilgailu in-
guru igarotzen dira hortik; ondo-
rioz, jende askori eragingo dio
itxierak. Alkolean tunel bat egite-
ko eta Ipitxarriko bihurgunean
mendi zati bat kendu eta galtzada
zabaltzeko egingo dituzte lanak.
Horrez gain, bi herriak batzeko
bidegorri bat egingo dute. Gipuz-
koako Foru Aldundiak uste du
errepidea bost hilabete egongo
dela itxita, baina obrak, bere oso-
tasunean, hamalau hilabete
iraungo du. 12 milioi euroko au-
rrekontua dute lanek.
Bidea itxita dagoen bitartean,
Mutrikura doazen autoek, De-
ban, Mendaro aldera jo beharko
dute, eta handik GI-3230 errepi-
detik barrena helduko dira Mutri-
kura, Astigarribia eta Kalbario-
gaina igaro ostean. Kamioiek, be-
rriz, Durango, Trabakua eta
Ondarroatik barrena joan behar-
ko dute.
«Errepide hau erabiltzen du-
ten guztiek izango dituzte kalte-
ak, baina Laranga auzoan bizi eta
lan egiten dugunok izango gara
bereziki kaltetuak», adierazi du
Iñaki Arinek. GI-638 errepidetik
50 metro eskasera dagoen Arbe
hotelaren jabea da Arin. «Orain
bost minutuan egiten dena egite-
ko, ordu erdi beharko da obrak
hasten direnean». Baserri bideak
eta asfaltatu gabeko bide zatiak
dira, GI-638 itxita, Arbe hotelera
iristeko modu bakarra. «Bide
hori 4x4 ibilgailuetan soilik egin
liteke orain. Bideak egokituko di-
tuztela esan digute, baina, halere,
bidea txarra izango da gero ere. Bi
auto gurutzatzen badira, ez dago
tokirik, eta, gauez, ni neroni ere
ez nintzateke ausartuko hortik
ibiltzen».
Laranga auzoan kezkatuta dau-
de errepidea ixteak izango dituen
ondorioekin. «Izan ere, hemen
bizi denak derrigor behar du au-
toa; edozertarako», azaldu du
Justo Pagolak, San Juan jatetxeko
nagusiak. «Nik etengabe erabil-
tzen dut autoa. Goizean, umeak
eskolara eramaten ditut, Debara,
eta, arratsaldean, jasotzera joaten
naiz. Horrez gain, egunero hain-
bat bider hartu behar izaten dut
autoa: jatetxerako erosketak egin,
banketxera joan... Errepidea ix-
ten badute, ia ordubete beharko
dut edozein enkargutarako», gai-
neratu du Manuel Loretok, Pikua
landetxeko nagusiak.
Hainbat datu jarri dituzte ma-
hai gainean, obrek auzotarren-
gan izango duten eragina azaltze-
ko: 140 lagun bizi dira Larangan;
eskolara joaten diren umeak dira
horietako 24; hamasei dira zaha-
rrak eta menpekotasunen bat du-
tenak; lau nekazaritza ustiapen
daude, jatetxe bat, nekazaritza
turismoko etxe bat, hotel bat, be-
hortegi bat... «Egunean, 400 mu-
gimendu inguru egiten ditugu
autoan», azaldu du Arinek. «Eta,
herriko ostalaritzari erreparatuta,
hemen daude Mutrikuko jatetxe
eta hotelen ia erdiak», gehitu du
Pagolak.
Negozio horientzat errepidea
ixtea amaiera izan daitekeela
ohartarazi dute hirurek. «Errepi-
dea bost hilabetez itxiko dutela
diote, baina ziur luzatu egingo
dela. Ipitxarrin, mendiari puska
bat kendu behar diote, eta oso
eremu ezegonkorra da; behera
eror daiteke dena. Atzerapen
handia eragingo luke horrelako
zerbaitek. Zer gertatuko da, or-
duan, gure negozioekin, gure bi-
zibidearekin?», galdetu du Pago-
lak.
Arinen arabera, errepidea
abendu inguruan itxiko dutela
aurreikusten dute. «Epeak bete-
tzen badira, gaitz erdi; baina edo-
zein luzapenek uda galtzea eta,
ondorioz, urtea galtzea ekarriko
luke. Diru sarrerarik gabe geldi-
tuko gara, eta banketxeak ez du
barkatzen. Gure akabera izango
da», gehitu du.
Urteak daramatza Arinek hote-
larekin, eta GI-638ko obrak bere
ametsaren amaiera ekarriko due-
la uste du. «Kostako hotel bat
dela kontuan hartuta, nola esan-
go diot nik bezero bati mendi bide
batetik ordu erdiko bidea egin be-
har duela hona iristeko, eta ber-
din hoteletik ateratzeko? Ez da
inor etorriko». «Eta gure kasuan,
berdin, nork egingo du ordubete-
ko joan-etorria menu bat jate-
ko?», esan du Loretok, Pagolak
buruarekin ezetz egiten duen bi-
tartean. Euren egoera kontuan
izango duen konponbide bat es-
katu dute hirurek.
Obrak, bereizitaHiru ostalarien arabera,tuneleko
obrak eta Ipitxarrikoak bereizita
egitea litzateke irtenbide bat. Gi-
puzkoako Foru Aldundiko Bide
Azpiegituretako Departamen-
tuak, baina, dena batera egiteko
arrazoia eman du: «Egia da obra
bi fasetan eginda Laranga auzo-
koentzat eramangarriagoa izango
litzatekeela; ez, ordea, gainerako-
entzat. Hala egingo balitz, denbo-
ra bikoitzean egongo litzateke
itxita GI-638 errepidea, eta Mutri-
kuko herria eta inguruko indus-
tria osoa nabarmen kaltetuko lu-
ke horrek». Bi obrak batera egitea
«interes orokorraren mesede-
tan» hartutako erabakia dela dio-
te foru aldundikoek.
Auzotarrekin bilerarik ez egitea
eta haien egoerari konponbidea
jartzeko interesik ez izatea ere
egotzi diote foru aldundiari. Eta
iritzi bera dute Gipuzkoako Ba-
tzar Nagusietako EH Bildu eta Po-
demos-Ahal Dugu taldeek ere.
«EAJ-PSEren gobernantza be-
rriak ez ditu entzun nahi GI-
638ko lanetan kaltetuko diren
Mutrikuko bizilagunak», adiera-
zi zuten bi taldeek, prentsa ohar
batean. Lehengo astean eskaera
aurkeztu zuten bi taldeek, Laran-
gako auzotarrek Azpiegitura Ba-
tzordean agerraldia egin dezaten.
Bide Azpiegituretako Departa-
mentuak esan duenez, auzotarre-
kin lau bilera egin dituzte aldun-
diko hainbat ordezkarik. Horrez
gain, errepidea konpontzea mu-
trikuarren aspaldiko eskaera dela
nabarmendu dute, eta obra guz-
tietan daudela kaltetuak. Kalteak
ahalik eta arinenak eta kaltetuak
ahalik eta gutxien izan daitezen
saiatu direla azpimarratu dute.
Deba eta Mutriku arteko GI-638 errepidea aldi batez itxi beharko dute obrak egiteko,eta Laranga auzoko ostalariak kezkatuta daude, horrek amaiera ekarriko dielakoan.
Irtenbide bat bide itxiari
Justo Pagola, Manuel Loreto eta Iñaki Arin, Ipitxarriko bihurgunean. Mendiari puska bat jan behar diote zati horretan, errepidea zabaltzeko. GORKA RUBIO / FOKU
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29a Gaiak
Epeak betetzen badira,gaitz erdi; baina edozeinluzapenek uda galtzeaeta, ondorioz, urteagaltzea ekarriko luke»Iñaki ArinArbe hotelaren jabea
«Bidea bost hilabetezitxiko dutela diote,baina ziur luzatuko dela.Zer gertatuko da orduangure negozioekin?»Justo PagolaSan Juan jatetxearen jabea
«Egunero hainbat biderhartu behar dut autoa.Errepidea ixten badute,ia ordubete beharko dutedozein enkargutarako»Manuel LoretoPikua landetxearen jabea
‘‘
8GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 29aGaiak
betako ordezkariak gogotsu dau-de denboraldiari ekiteko.
ITZIAR EGUREN
Arraun Lagunak-eko ordezkaria
«Guretzat kolpealitzateke Euskotrenligan ez sartzea»
1 «Dezentek utzi dute taldea,eta bi neska ekarri behar izan di-tugu Galiziatik, beste bi Ondarro-atik, Arkoten ibilitako bat...».
2 «Iazkoa berdintzea, gutxie-nez: Euskotren ligan eta Kontxa-ko ohorezko txandan sartzea. Gu-retzat kolpea litzateke Euskotrenligan ez sartzea».
3«Orio eta San Juan argi samardaude, eta akatsak garesti ordain-duko dira gero; Deusto, gu, Hibai-ka, Hondarribia... Gure akatsenzain egongo dira asko».
4 «Helburuak beteta eta taldelan on bat eginda; eta ez emaitzeidagokienez bakarrik. Ea gai garentalde indartsu bat sortzeko».
ALBERTO LOPEZ
Donostiarra Kaiarribako presidentea
«Hemezortzi hilabetedaramatzagu, eta ikastenjarraitzea da helburua»
1«Blokeari eutsi diogu. Ez dutesegituko Alacanteko bi neskak etaTarragonako batek. Euskal Herri-koak dira denak, bi bizkaitar etaOriok utzitako lau tartean».
2 «Hemezortzi hilabete dara-matzagu proiektu honekin, etaikasten jarraitzea da helburua».
San Juan, olatu artean, iaz, Kontxako Banderako bigarren jardunaldian, Orio atzean duela; bi ontzi horiek dira faborito argiak denboraldi honetarako. J. C. RUIZ / FOKU
1Aurreko denboraldiarekin
alderatuta, zein aldaketa
izan dituzue taldean?
2Zein helburu dauzkazue
denboraldi honetarako?
3Zein dira faboritoak
Euskotren ligan sartzeko?
4Zerekin geldituko
zinateke gustura
denboraldi amaieran?
Asteburu honetan jokatuko dituzte Euskotren ligarako sailkatzeko kanporaketak,Portugaleten eta Zierbenan. Hamabi ontzi ariko dira lehian, Gipuzkoako zortzitartean, eta laurentzat bakarrik dago lekua. San Juan eta Orio dira faborito argiak.
Lehenengo galbahe serioaUnai Zubeldia
Ez da giro izango, ezestropadaren ata-riko orduetan etaezta uretan bertanere. Arraun klu-bek asteburu ho-
netako palakaden arabera egitu-ratu beharko dute denboraldiguztia, eta dezenteko presioa sor-
tuko du horrek. Denboraldi ho-netan hamabi ontzik egon nahikolukete Euskotren ligan, arrauna-ren maila nagusian, baina lauren-tzat bakarrik dago tokia. Horieta-ko batek ia ziurtatuta dauka le-kua, San Juanek, iazko txapeldu-nak, nahikoa izango duelakobihar edo etzi bosgarren amaitu-ta. Portugaleten (Bizkaia) izangodute, bihar, lehenengo estropada
(18:00), eta Zierbenan (Bizkaia)bigarrena, etzi (11:45). Erlojuarenaurka ariko dira ontzi guztiak.Euskotren ligan ariko dira astebu-ru honetako lau ontzirik azkarre-nak, eta ETE Emakumeen Traine-ru Elkarte sortu berriaren ligangainerakoak.Arraun Lagunak, Deusto, Do-
nostiarra, Hernani, Hibaika,Hondarribia, Kaiku, Lea Artibai,
Orio, Puebla-Cabo, San Juan etaTolosaldea ariko dira lehian bihareta etzi, eta, Euskotren ligara sail-katzen diren ontzientzat puntua-garriak izango dira bi saioak. ETEligan, berriz, uztailaren 8an joka-tuko dute lehenengo estropadapuntuagarria, Donostian —ekai-naren 17koa eta 23koa ez dira izanpuntuagarriak—. Neguko lanakamaituta, Gipuzkoako zortzi klu-
9GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 29a Gaiak
3«Orio eta San Juan; eta Arraun
Lagunak, Hondarribia, Deusto
eta galiziarren artetik, bi».
4 «Gehienek hurrengo urtean
ere jarrai dezaten lortuta, eta
Kontxan lan ona eginda».
XABIER ZABALA
Hernani Arraun Elkarteko prestatzailea
«Iaz Kontxan titularizan zirenen artetik bikbakarrik jarraitzen dute»
1 «Azken bi urteotan 30 bat
arraunlarik utzi dute taldea; iaz,
Kontxan titular izan zirenen arte-
tik bik bakarrik jarraitzen dute,
eta azken unera arte ez dugu izan-
go aukerarik multzoa osatzeko».
2«Larri gabiltza helburuak ze-
hazteko. Hogei bat egun-edo be-
harko ditugu gure mailarik txu-
kunena emateko. Guretzat goize-
gi datoz kanporaketak».
3 «Aurretik dabiltza San Juan
eta Orio, eta, ezustekoren bat izan
badaiteke ere, iazko laurak sartu-
ko direla uste dut: San Juan, Orio,
Hibaika eta Arraun Lagunak».
4«Gustura egongo naiz astero-
ko pausoak aurrera ematen badi-
tugu. Pasatutako urtearekin, ona
izango da lortzen dugun guztia».
ELI PESCADOR
Hibaikako arraunlaria
«Oso negu gogorra izanda; trainerua ez genuelaaterako uste zuten askok»
1«Iaztik, hamabost arraunlarik
utzi dute taldea, eta erabat berria
da proiektua. Arraunlari asko igo
dira harrobitik, eta etxekoekin
ibili gara neguan; orain iritsiko
dira fitxaketaren batzuk».
2 «Euskotren ligan sartzea da
helburua, nahiz eta zaila izango
den. Aurten, hala ere, bi ligetan
egongo da ikuskizun handia».
3«San Juan eta Orio dira fabori-
toak, eta lehia handia izango da
gero: Deusto, Hondarribia, Do-
nostiarra, Arraun Lagunak, gu
geu, Kaiku...».
4 «Gauza guztiak ondo atera-
tzearekin. Oso negu gogorra izan
da; trainerua ez genuela aterako
uste zuten askok. Gozatzea eta
sentsazio onekin amaitzea da hel-
burua».
IKER CORTES
Hondarribia Arraun Elkarteko
prestatzailea
«Zazpi talde gaudeEuskotren ligarako azkenbi postuetarako lehian»
1 «Nirea izan da aldaketarik
handiena, eta sei-zazpi arraunlari
fitxatu ditugu».
2«Trainerua uretan egotea zen
hasierako helburua, eta, hori lor-
tuta, Euskotren ligan sartzea da
erronka, nahiz eta badakigun oso
zaila izango dela».
3 «Orio eta San Juan barruan
egongo dira, ziur, eta, ondoren,
zazpi talde gaude azken bi pos-
tuetarako lehian. Hibaika eta gu
sartzea gustatuko litzaidake».
4 «Proiektuari jarraipena
emanda; ez dadila izan urte baka-
rreko kontua».
XANTI ZABALETA
Orio Arraun Elkarteko prestatzailea
«Oso adi ibili beharkodugu, ezustekoakizan daitezkeelako»
1 «Taldearen %75-80ri eutsi
diogu, eta lauzpabost aldaketa
egin ditugu. Ondo lan egin dugu
neguan, eta lehiaketari ekiteko
gogotsu gaude jada».
2 «Euskotren ligarako sailka-
tzea eta bertan finkatzea litzateke
lehenengo helburua, eta, ondo-
ren, Kontxako Banderan beste
pauso bat ematea. Ea gai garen
San Juanengana inguratzeko».
3 «Orain arteko emaitzak az-
tertuta, egia da San Juanek eta
Oriok barruan behar luketela,
baina oso adi ibili beharko dugu,
ezustekoak izan daitezkeelako.
Uste dut traineru batzuek, orain-
dik, ez dutela eman euren maila-
rik onena, eta kontuz».
4 «Onenekin parez pare lehia-
tzeko gai izanda, eta, tartean-tar-
tean, banderaren bat irabazita».
JOSUNE UGARTE
San Juan Arraun Elkarteko arraunlaria
«Gure lana ondo eginizanaren sentsazioarekinamaitu nahi dugu»
1«Urtero bezala, arraunlari ba-
tzuek taldea utzi dute aurten ere,
baina blokea mantentzea lortu
dugu. Pare bat arraunlari berri iri-
tsi dira taldera».
2 «Goian ibiltzea da helburua.
Azken urteak aztertuta, badakigu
zaila izango dela, baina aurreko
postuetan ibiltzeko erronka dau-
kagu».
3«Gu ia sailkatuta gaudela esan
daiteke, nahikoa izango dugula-
ko bi estropadetako batean bos-
garren amaitzea. Orio ere sailka-
tuko dela uste dut, baina ez nuke
jakingo beste bi ontziren izenak
ematen; Hondarribia, Deusto, ga-
liziarrak, Arraun Lagunak...».
4 «Gure lana ondo egin izana-
ren sentsazioarekin bukatuz
gero, gustura nengoke. Ondo lan
eginda irabazten badugu, prime-
ran; baina ondo lan eginda ere bi-
garren amaitzen badugu, gurea
eginda edukiko genuke».
MALEN OIARZABAL
Tolosaldea Arraun Klubeko arraunlaria
«Gustura zerekin? Liganmaila ona emanda etaKontxarako sailkatuta»
1 «Traineru berria da gurea.
Oso gazteak gara denok, harrobi-
koak, eta etorkizuneko taldea da
gurea».
2 «Non gauden ikustea, guk
geuk ere ez dakigulako. Lehen
pauso sendoak eman nahiko ge-
nituzke».
3 «San Juan eta Orio barruan
egongo dira, eta akats gutxien
egiten duten bi ontziak sailkatu-
ko dira gero. Hondarribia, Donos-
tiarra, Arraun Lagunak, galizia-
rrak... Gertu gabiltza denok, eta,
gure kasuan, presiorik, behintzat,
ez daukagu. Hori daukagu alde».
4«Ligan maila ona emanda eta
Kontxarako sailkatuta. Azken
hori da arraunlari guztien helbu-
rua. Zazpirentzat soilik dago le-
kua, baina saiatuko gara».
Beñat Alberdi Antzuola
Lurrei dagokienez, An-
tzuola ez da Gipuzkoako
herririk handiena. Biz-
tanleak ere 2.000 pasa-
txo ditu, handienetatik urrun.
Baina udalak pauso handia eman
du herritarrek erabakietan parte
har dezaten. Urtarriletik martxan
dute Antzuola Eitten prozesua,
Aztiker soziologia ikerguneak di-
namizatuta. 2030eko herria di-
seinatzea da helburua. Makina
bat proposamen jaso dituzte jada;
triptiko batean bildu dituzte ho-
rietatik ehun, eta etxez etxe bana-
tuko dute orain. Boto bidez, herri-
tarrek erabakiko dute nolako An-
tzuola eraiki nahi duten.
Udalbatzak aho batez onartu
zuen prozesua. Historia askok
izaten dute hasiera bitxia, eta
kasu honetan ere hasiera ez zen
izan ohikoena. «Oposizioak ezta-
baida batean esan zigun parte
hartze plan oso bat nahi zutela
eurek», azaldu du Beñardo Kor-
tabarria Antzuolako alkateak.
«Hitza hartu genien guk, eta pro-
zesuari ekin genion».
Oinarrira joanda, herritarren
hitza alderdien gainetik jartzea
litzateke prozesuaren gakoa.
Egun, EH Bilduk, EAJk eta PSE-
EEk osatzen dute udalbatza, eta
EH Bilduk dauka gehiengoa. Hala
ere, alderdiak alderdi, herritarrek
proposatutakoa eta onartutakoa
garatuko dute etorkizunean.
Alkateak begi onez ikusten du
aukera zabalak eskaintzea:
«Posible da prozesutik guk berez
egingo ez genukeen zerbait atera-
tzea, baina herriak erabakitakoa
litzateke, eta bete egingo genu-
ke».
Halaber, Kortabarriak uste du
prozesuak herritarren boronda-
tea ezagutzeko balioko duela;
neurri batean bai, behintzat.
Oinarri edo ekintza zehatz
batzuk definituta, ezingo da pro-
posatu gai bererako beste egitas-
morik, «ordurako herria hitz
egina egongo delako».
Lau fase ditu Antzuola Eitten
parte hartze prozesuak: herriaren
diagnosia egin zuten lehenengo-
an, erronka nagusiak zehaztu zi-
tuzten bigarrenean, helburuak
gauzatzeko ekintzak hirugarre-
nean, eta proposamenak lehene-
tsiko dituzte laugarrenean. Azken
fase horretan daude gaur egun.
Proposamenak bilduta, herrita-
rrek gaur arte dute aukera bozka-
tzeko. Antzuolarrek gertutik ja-
rraitu ahal izan diote prozesuari.
Erabaki politikoa izan zen parte
hartzeko sistema martxan jar-
tzea, eta udalbatzako kideek ha-
sieratik argi izan dute herriak ze-
haztu behar dituela proiektuaren
nondik norakoak. Bilera horiek
guztiak Aztikerrek dinamizatu
dituela argitu du Xabi Luke en-
presako kideak. Talde eragilea eta
jarraipen batzordea sortu zituzten
herritarren parte hartzea susta-
tzeko eta erronka horiei heltzeko.
Prozesuaren inguruko eraba-
kiak hartzea eta prozesua bera
sustatzea izan dira talde eragilea-
ren lanak, eta hamabost-hamasei
herritarrek osatu dute egitura. Ja-
rraipen batzordea, berriz, politi-
kariek osatzen dute eta prozesua-
ren inguruan informatuta egotea
izan du helburu nagusi. «Fun-
tsezkoa izan da talde eragilearen
lana. Prozesua herrira egokitzen
lagundu digu eta gainerakoan
inoiz iritsiko ez ginen tokietara
iristen», nabarmendu du Lukek.
Bileraz bilera eta eztabaidaz ez-
tabaida, erronka nagusiak eraba-
ki zituzten lehenengo; hots, diag-
nosiaren ondorioen berri eman
zieten herritarrei, eta hutsune na-
gusiak identifikatu zituzten ja-
rraian. Bost ildotan banatu zituz-
ten landu beharreko gaiak: eko-
nomia eta ingurumenaren jasan-
garritasuna, pertsonaren garape-
na, bizikidetza, zerbitzu sozialak
eta herriaren kudeaketa.
Aukerak lehenetsi beharLan horiek eginda, helburuak eta
helburu horiek gauzatzeko ekin-
tzak zehaztea izan zen hurrengo
pausoa. Bi bilera egin zituzten alor
bakoitzean, proposamenak jaso,
aztertu eta batzeko. Azken pauso-
ra iritsita, aukerak lehenestea da-
gokie orain. Ehun ideiak atalka
banatuta, parte hartzaile bakoi-
tzak bost proposamen aukeratu
behar ditu ildo bakoitzetik; 25
guztira. Aztikerrek batuko ditu
emaitzak, eta, aztertutakoan, or-
duan zehaztuko dute herriak zein
lan ezarriko dizkion udalari.
«Badakigu parte hartze proze-
su luzeek beren kostua izaten du-
tela», aitortu du Lukek. «Gihar
hori ezin da mantendu denbo-
ran». Horregatik, saio gehiago
egitea baino nahiago izan dute
beste bide batzuk bultzatzea.
«Eztabaidak bukatuta daude,
gainera. Herriaren iritzia jaso be-
har dugu; zenbat eta gehiagok
parte hartu, orduan eta hobeto».
Prozesu horretan, triptikoa etxez
etxe banatzea erabaki dute, eta
herritarrek webgunean ere bozka
dezakete nahi izanez gero.
Antzuolarren iritziak jasota,
emaitzak jarraipen batzordera iri-
tsiko dira, eta herritarrek nahi du-
tena nola bideratuko duten azter-
tuko dute bertan. «Proiektuari
abizena jarriko diogu; prezioa,
alegia. Erabaki egin beharko dugu
zeri heltzeko gaitasuna daukagun
eta zein lehenetsi». Herriari aho-
tsa emateak herritarrek nolako
Antzuola nahi duten ikusteko ba-
lio izan die agintariei, eta halaxe
igartzen da proposatutako ekin-
tzetan. «Nekazaritza bultzatu
nahi dute herritarrek, eta bidego-
rriak sustatzeko hainbat proposa-
men ere jaso ditugu. Industria he-
rria izan arren, ingurumena zain-
du nahi dugula nabaritzen da pro-
posamen horietan».
Antzuolako Udalak martxan dauka Antzuola Eitten parte hartzeprozesua, herritarrek eurek erabaki dezaten nolako herria nahi duten.Boto bidez aukeratuko dute proposatutako ideietatik zeintzuk lehenetsi.
Herriak aukera dezala
Herritarren parte-hartze prozesua sustatzeko egindako saioetako bat. AZTIKER
Posible da prozesutikguk berez egingoez genukeen zerbaitateratzea, bainabete egingo genuke»Beñardo KortabarriaAntzuolako alkatea
‘‘
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29aGaiak
Olatz Mitxelena Hondarribia
Ez dago edozein elkar-
teren esku musika
alternatiboa progra-
matuz mende laur-
dena betetzea, eta,
horretaz jabetuta, lorpen hori me-
rezi bezala ospatzeko, Hondarri-
biko Psilocybek egitaraua ondu
du udararako. Asteartean aurkez-
tu zuten programa, Psilocybene-
an bertan, Txomin Sagarzazu
Hondarribiko alkatea bertan zela.
Laudorio sorta izan zuen Sagarza-
zuk Psilocyberentzat, eta, urteu-
rrenean egin antzera, etorkizune-
an ere lankidetzan aritzeko kon-
promisoa agertu zien elkarteko
kideei.
Psilocybeko arduradun Egoitz
Alkarazek eman zuen egitaraua-
ren berri, aurretik elkarteko kide-
ei urteurrenaren antolaketarako
egindako lan mardula eskertuta.
«Hau guztia ezinezkoa litzateke
elkartean lan boluntarioa egiten
dutenen ekarpenik gabe», aitor-
tu zuen. Alkarazek aurreratu zue-
nez, uztailaren 20tik aurrera
egingo dituzte urteurrenari lotu-
tako ekitaldi guztiak, asteburue-
tan, eta abuztuaren 24an eta
25ean izango dira ospakizun
nagusiak, Mighty Diamonds
eta Belako taldeen kontzer-
tuak tartean.
Psilocybeneatik kanpo
eskainiko dituzte progra-
matuta dauzkaten kon-
tzertu denak, Hondarri-
biko hainbat txokotan,
«ospakizuna ez delako
Psilocyberena soilik, Hon-
darribiko herritar guztiena
baizik». Horrek, nola ez, egita-
rauan ere izango du isla. Etxeko
talde eta DJ asko aterako dira jen-
daurrera: Marmoka, Velozet,
Horzdun, Afamada Orquestina
DJ... Ezin bestela izan eta, Psilocy-
beren itzalean hazi eta hezitako
taldeek protagonismo berezia
izango dute urteurrenean.
Doan izango dira kontzertu
guztiak, bat izan ezik: uztailaren
29an Eilen Jewellek Itsas Etxea
auditoriumean eskainiko duena.
«Aretoa alokatzeak dituen gas-
tuak ordaintzen laguntzeko ko-
bratuko dugu sarrera». Country
eta blues estiloak jorratzen ditu
AEBetako abeslariak, eta, Alkara-
zen hitzetan, «jende askoren gus-
tukoa» izango da kontzertu hori.
Izan ere, «hain gazteak ez diren
horiek» ditu jomugan uztailaren
29ko kontzertuak.
Doakoak izango dira gainon-
tzeko kontzertuak, baina, Psi-
locyberen egitasmoa lagundu
nahi duten guztientzat, 0 ilara
izeneko sarrerak jarriko dituzte
salgai, 5 euroan. Kontzertu are-
torako urte osorako sarrerak
zozkatuko dituzte 0 ilarako
sarrera erosten dutenen
artean, eta baita 25. ur-
teurrenerako propio
sortu dituzten elastiko-
ak, biserak eta garagar-
do sortak ere. Bidasoa
Basque Breweryk egin
ditu lan horiek guztiak.
Beroketa lanak egin on-
doren, Gernikako Arbola
plazaren inguruan egingo du-
te abuztuaren 24 eta 25eko jaial-
dia, Harresilandako berdegune-
an. Reggae Gaua izango da lehe-
na, eta Hondarribiko rap abeslari
Acto Messiek zabalduko du eki-
taldia. Stepi DJa ere bertan izango
da —Irungo Bad Sound System tal-
dearekin egin zen ezagun—, eta
Mighty Diamondsena izango da
gaueko emanaldi nagusia; Jamai-
kako reggae taldea da azken hori.
Manu Chaorekin biran ibilitako
Chalart58 Feath Matah DJak itxi-
ko du eguna.
Abuztuaren 25ean, berriz, Be-
lakok erakarriko du, ziurrenik,
jende gehien, baina aurretik ere
izango da zer hautatua. Afamada
Orquestina DJa hasiko da festa gi-
rotzen, eguerdian, eta herri baz-
karia egingo dute ondoren. «Nahi
duten guztiek eman ahal izango
dute izena», zehaztu du Alkara-
zek. Marmoka eta Velozet taldee-
nak izango dira lehen kontzer-
tuak, eta Buenos Airesko Capsula
taldeak disko berria aurkeztuko
du ondoren. Belakori dagokionez,
Alkarazen ustez horixe da gaur
egun Euskal Herrian dagoen «tal-
derik garrantzitsuenetakoa».
Disco Bambinos Donostiako DJ
bikoteak emango dio amaiera
ekitaldiari.
Emakumeek «presentzia na-
barmena» izango dute emanaldi
horietan. «Psilocybek hasieratik
egin zuen emakumeek rock
munduan daukaten garrantzia
ikusarazteko hautua», adierazi
zuen Alkarazek aurkezpenean.
Ibilbide oparoa Aurkezpen ekitaldian, elkartea
1996an sortu zutela gogoratu
zuen Ortzi Alonso Hondarribiko
zinegotzi eta sorreratik Psilocybe
elkarteko kide izan denak, eta
txosnetan lortutako diruarekin
ordura arte tailerrak ziren lokalak
egokitu zituztela gogoratu zuen.
Psilocybek ordutik «Hondarri-
bian eta inguruko herrietan»
eduki duen presentzia goraipa-
tzeaz gain, gaur egun «erabat
sendotutako proiektua» dela gai-
neratu zuen.
Alonsoren arabera, Psilocybek
bi lorpen garrantzitsu izan ditu
bide horretan. «25 urteotan Psi-
locybetik pasatu direnen kopu-
rua eta bertan sortu diren siner-
giak eta harremanak, batetik, eta
espazioa bera, bestetik». Zinego-
tziaren ustez, «izugarria» da he-
rrian bertan entsegu lokalak, gra-
bazio estudioa eta kontzertu are-
toa edukitzea.
Ospakizunak ospakizun, etor-
kizunera begira lanean ari da el-
kartea, eta, alde horretatik, le-
hentasun bat zehaztu du Alon-
sok: «Musika egin nahi duten
gazteak espaziora erakarrita, le-
kukotza bermatzea». Erronka
horri heltzeko gonbidapena ere
bada urteurren festa.
25 urte bete ditu aurten Hondarribiko Psilocybe elkarteak, eta, urteurrena ospatzeko,musika egitarau oparoa landu dute udara honetarako, aretotik herrira jauzi eginez.
Psilocybe, haria eten ez dadin
Elkarteko kideak, Psilocybenean, 25. urteurrenerako antolatu duten egitarauaren aurkezpenean. OLATZ MITXELENA
Psilocybenearen sarreran
dagoen ikur handia.
ASIER PEREZ-KARKAMO
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29a Gaiak
Izugarria da herrianbertan entsegu lokalak,grabazio estudioaeta kontzertu aretoaedukitzea»Ortzi AlonsoZinegotzia eta Psilocybe elkarteko kidea
‘‘
ikastolen mugimenduaren bul-tzatzaileetako batek. Haren hitze-tan, Iparragirrek beste ezeren gai-netik jarri zituen askatasuna etaarte sorkuntza —musika eta poe-sia—. Urretxuarra guztiz pertsonaperiferikoa zen, Setienen esane-tan. Gitarra bera, Iparragirrerenirudian gerora ezinbestekoa izanden musika tresna, ez zen batereohikoa garai hartan; ez, behin-tzat, txistuarekin, txirularekin,
albokarekin edo txalapartarekinalderatuta. «Gitarra herritartuegin zuen Iparragirrek, eta aitzin-dari izan zen zentzu horretan,egungo kantarien gisan, gitarra-ren bidez arnasberritu zuelakoherriaren giroa», idatzi zuen Se-tienek.
Familia utzita, etxeraUruguain familia utzita —AnjelaKerexeta emaztea, alegiarra, etazortzi seme-alabak— 1877an Eus-kal Herrira itzuli zenekoa, horixeda Iparragirreren biografian uler-tzeko zaila den pasarteetako bat.Familia ez zen sekula berriro el-kartu. Euskal Herriari foruakkendu zizkiotela-eta, haiek de-fendatzera itzuli zen koblakariaherrira; eta baita Ameriketan he-rriminak jota bizi zelako ere.Hainbat idatziren arabera, familiaosoa Euskal Herrira ekartzea izanzuen helburu; ez zuen lortu, or-dea. 1881ean hil zen Iparragirre,Ezkioko Zozabarro-Txiki base-rrian, eta Uruguain hil zen Kere-xeta, 1920an.Iparragirre2020 proiektuaren
barruan, Urretxuko Udalak ibil-bide bat egingo du datorren udaz-kenean, Kerexetaren biografiaaletzeko. Urteurrena iritsi bitar-tean, material ugari biltzen aridira herrian: eskulturak, margo-lanak, zigiluak, liburuak... Gerni-kako Arbola, Ara nun diran, Gi-tarra zahartxo bat, Trapu zaha-rrak eta beste zortziko ugari sortuzituen koblakari urretxuarrari ai-torpena egiteko guztiak. Ezinez-koa izango da poliedroaren piezaguztiak batzea, eta beti gelditukoda galdera markaren bat bidean.Baina Iparragirreren abestiekdenboraren galbahea pasatudute, eta hori da garrantzitsuena.
Miriam Luki Urretxu
Urretxuko SantaAnastasia jaietan,irailean, bada kan-tuagatik bereiztenden une bat. Igan-
dean, Euskal Jai egunean, BentaZaharreko Mutiko Alaiak taldeaosatzen duten musikariek gel-
dialdia egiten dute, eguerdi parte-an, Jose Maria Iparragirre kobla-karia (Urretxu, 1820-1881) jaiozen etxearen parean —Alde Zaha-rrean, garai bateko Kale Nagusianeta gaur egungo Iparragirre kale-an—. Geldialdia egin, eta jendezinguratuta daudenean, kantuanhasten dira den-denak elkarre-kin. Kantuz kantu, momentu ba-
tean kale zaharrean barreiatzendira Iparragirreren Trapu zaha-rrak abestiaren doinuak. Urre-txuarrek orduan bizi izaten dutetxinparta baten moduko une be-rezi hori; neurri batean eurenaden ondareaz harro, ahots bakarbat irudikatuz bezala kantatzendute herriko semearen kantuezagun hori.
Iparragirre jaio zela 200 urtebeteko dira 2020an, eta urteurre-na ospatzeko proiektu zabalaprestatzen ari dira UrretxukoUdalean. «Mendeurrena zetorre-la jakinda, jaialdi bakar eta handibat antolatzeko aukera zegoen,batetik, eta denboraz landutakoegitasmo zabalago bat sortzekoa,bestetik», azaldu du Maialen Fi-dalgo Kultura zinegotziak. Biga-rrenari heldu zioten azkenean,eta orain gutxi abiarazi dute Ipa-rragirre2020 proiektua. «Hain-bat arlo landuko dituen proiektuanahi dugu; Urretxutik mundurairtenda, eta, bide batez, gurean,Iparragirreren ondarea oinarrihartuta, zer edo zer eraikitzekobalioko digun lanketa egin nahidugu».Hasteko eta behin, urretxua-
rrek Jose Maria Iparragirre norizan zen jakin dezaten nahi dute.«Hari buruzko informazio asko-rik ez daukagula konturatu gara,eta, are gehiago, dakigun horrekIparragirreren ustezko ospe txa-rra duela oinarri». Proiektu po-liedrikoa izan dadin nahi dute.«Horrelakoxea zelako Iparragi-rre bera», zehaztu du Fidalgok.«Mundura zabaldu nahi duguharen izena, hark Euskal Herria-rena eta Urretxurena zabaldu zi-tuen bezala».Baina ez dituzte jorratu nahi
kulturaren, musikaren edo eus-kararen esparruak soilik. «Urre-txuko arkitekturari, turismoari,ekonomiari eta merkataritzaribultzada emango dion proiektuaizan dadin nahi dugu». Finean,2020ko ospakizunek geroraarrastoa uztea da helburua. Ma-hai gainean dago Urretxuko AldeZaharra biziberritzeko aukera,eta baita ikasmaterialetan Iparra-girre nor izan zen transmititzekoerremintak txertatzea ere, belau-naldi berriei historiaren berriemateko.Victor Hugo eta Henri Beyle
Stendhal frantziarrek idatzitakoeleberrietako heroietatik gertudago Jose Maria Iparragirrerenbiografia. Alabaina, Erromanti-zismo garaiko eleberri haietakoheroiekin gerrak, zauriak, erbes-tealdiak, aberriarekiko maitasu-na, askatasun gosea eta espetxeal-diak partekatzen baditu ere, an-tiheroitik asko izan zuen urre-txuarrak. Beharbada, diru goserikez eduki izanak, negozioetarakogaitasun eskasak eta orduko kon-bentzioetatik urrun ibili izanakitzalez bete zuten Iparragirrerenospea.Argirik gabe ez dago itzalik, or-
dea, eta Iparragirre liburuan bes-telako soslaia egin zuen JaxintoFernandez Setien urnietarrak,
Jose Maria Iparragirre koblakaria jaio zela 200 urte beteko dira2020an, eta hari aitorpena egiteko proiektu zabala mamitzen arida Urretxuko Udala. Iparragirreren izena mundura zabaltzekoeta haren izana herrian bertan gordetzeko xedea du proiektuak.
‘Gitarra zahartxo bat’hartuta, bidaian
Jose Maria Iparragirre eta Anjela Kerexeta, 1877an, Mercedes hirian, Uruguain, zortzi seme-alabekin. URRETXUKO UDALA
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29aGaiak
Urretxuarrek Iparragirrenor izan zen jakitea dahelburuetako bat,eta proiektuakgerora arrastoa uztea
Beste ezeren gainetikaskatasuna eta artesorkuntza jarri zituelazehaztu zuen Setienek‘Iparragirre’ liburuan
Eider Goenaga Lizaso
Uztailaren 30ean
beteko dira 750 ur-
te Bergarak hiri gu-
tuna jaso zuela, eta
dozenaka lagunek
ia bi urte daramatzate lanean ur-
teurren horri begira. Ez dira urte-
ro betetzen 750 urte; gogoratu be-
harreko urteurrena da. «Duela
pare bat urte-edo, ideia horrekin
etorri zen udaletxera Gotzon Ar-
tzelus. Urteurrena gogoratzea
proposatu zigun udaletxeko al-
derdi guztiei. Bere proposamena
zen gogoratzea nondik datorren
Bergara eta nola sortu zen, baina
baita aurrera begiratzea ere, nora
goazen eta nora joan nahi dugun
aztertzea. Oso ideia ona iruditu zi-
tzaigun denei», azaldu du Maite
Agirre Bergarako kultura zinego-
tziak.
Herritar guztiei zabaldutako
batzar ireki batekin jarri zuten le-
hen harria, eta bertatik sortutako
batzordeak lanean aritu dira hor-
tik aurrera. Historia eta Zientzia
Mahaia da horietako bat. «Ho-
rren helburu nagusietako bat zen
Bergarako historiaren laburpen
bat egitea, herritar guztiek irakur-
tzeko modukoa». Liburuxka bat
kaleratu dute, eta udalaren web-
gunean ere deskargatu daiteke,
750. urteurrenari buruzko atale-
an. «Historia adituak diren kide-
ak elkartu ziren talde horretan,
eta oso erraz irakurtzeko moduko
testu bat ondu dute, guztien ados-
tasunarekin».
Historia eta Zientzia Mahaiak,
halaber, uda ostean Laborato-
rium museoan izango den era-
kusketa atondu du. «Haiek ze-
haztu dute erakusketaren oina-
rria eta ildoa». Uda osterako, ha-
laber, hainbat hitzaldi antolatu
dituzte, hainbat gairen inguruan:
Bergara eta Ilustrazioa, euskara-
ren presentzia, baserria...
Kultura eta Kirol Mahaia izan
zen sortutako bigarren taldea. Ki-
rolaren arloan, emakumeen pre-
sentziari eman diote garrantzia.
«Bergaran tradizio handiko kirol
txapelketa bat egiten da: Bergara
Hiria. Gizonezkoen txapelketa
izan da orain arte, baina, urteu-
rrenaren aitzakian, emakumeen
parte hartzea sustatzea jarri zuen
helburu Kirol Mahaiak». Herriko
futbol, saskibaloi, eskubaloi, pilo-
ta, irristaketa eta txirrindularitza
taldeekin hitzarmena sinatu zu-
ten, eta txirrindularitza eta pilota
txapelketak egin dituzte jada,
emakumeek parte hartuta. Hala
egingo dute beste lau kiroletan
ere. Pol Pol mendizale elkarteak,
berriz, Bergarari Bira antolatu du.
«Herriko mugarriak lotzen di-
tuen ibilbidea da; hainbat etapa
ditu, eta sei asteburutan egingo
da. Hiru falta dira: uztailaren 8an
bat, eta irailean beste biak».
Kulturari dagokionez, berriz,
gaur gauean egitekoak ziren kon-
tzertua zen mahai horren emai-
tzarik adierazgarriena. Eguraldi
txarraren eraginez, ordea, bertan
behera utzi behar izan dute azke-
nean —ekaitz giroa dago emanda
gaur iluntzerako—. Irailean egin-
go dute kontzertu hori; eguraldi
ona bada, San Martin Agirre pla-
zan, eta, bestela, pilotalekuan.
Datozen egunetan zehaztuko du-
te eguna. «Bergarako ia talde guz-
tiak ariko dira kontzertu horre-
tan», zehaztu du Agirrek.
330 musikari, dantzari eta ar-
tistak parte hartuko dute iraileko
kontzertuan. Bergarako Txistula-
ri Taldeak, Xamatz dantza taldeak
eta Bergarako Musika Eskolako
dantza taldeak Ikurrin Dantzare-
kin emango diote hasiera ekital-
diari, eta, ondoren, hiru ataletan
banatuko dute kontzertua. Ber-
garako Musika Bandak Jose Maria
Usandizagaren bi pieza joko ditu
lehenengoan; Aitzol Mujika ba-
karlariak, Bergarako Orkestrak,
Aritzeta abesbatzak, Bergara Or-
feoiak eta Orfeoi Gazteak hiru
euskal kantautoreren lanak inter-
pretatuko dituzte bigarrenean;
eta guztiak elkarrekin ariko dira
hirugarrenean.
Etorkizunera begiraGazteen mahairik ez zuten sortu
hasieran, baina, Gotzon Artzelu-
sen bidez, haiek ere hasi ziren par-
te hartzen. Hiru sare sozialetan
—Facebook, Instagram eta Linke-
din— jarri dute martxan VerBer-
gara dinamika. «Munduan zabal-
duta dagoen izena da Bergara edo
Vergara, eta komunitate bat sor-
tzeko helburuz jarri dute martxan
egitasmoa». Horrez gain, LHko 5.
eta 6. mailarako Bergarako herri
curriculuma landu du Hezkuntza
Mahaiak, herriko ikastetxeekin
batera. Datorren ikasturtean ja-
rriko dute martxan.
Atzera begirakoa egin du Histo-
ria eta Zientzia Mahaiak, eta au-
rrera begirakoa Ekonomia eta Ga-
rapen Mahaiak. «Oso garrantzi-
tsua da nora goazen jakitea; ga-
rrantzi handia ematen diegu ba-
lioei, eta duela hogei bat urte
Bergarako garapen ekonomikoa-
ri buruz egindako ikerketa berriro
mahai gainean jartzea eta berri-
tzea da helburuetako bat».
Urteurrenaren balorazio bat
egiteko goizegi dela dio Agirrek,
urtea amaitu arte itxaron behar
dela horretarako. «Baina jende
asko mugitu da urteurrenaren in-
guruan: parte hartzea oso handia
izan da, eta oso pozik gaude».
750 urte dira Bergarak hiri gutuna jaso zuela, eta urte osoko jarduerak prestatudituzte. Eguraldiaren eraginez, atzeratu egin dute gaur egitekoa zuten kontzertua.
750ak gogoratzekoak direlako
750. urteurrenaren harira lanean ari diren batzordeen aurkezpen ekitaldia, ekainaren 13an. BERGARAKO UDALA
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29a Gaiak
Jende asko mugitu daurteurrenaren inguruan:parte hartzeaoso handia izan da, eta oso pozik gaude»Maite AgirreBergarako Kultura zinegotzia
‘‘
MUSIKA
AIA Itzeder eta Asier.bGaur, 22:30ean, Elkanon.
AIAKupela.bBihar, 23:00etan, Elkanon.
AIA Izer eta Alabier.b Igandean, 20:00etan, Elkanon.
ALTZOHodeiertz abesbatza, Aitor Furundarena, Garikoitz
Mendizabal eta Andoni Aleman:
Kristalezko bihotza ipuin musikatua.
b Igandean, 12:00etan,
Andre Maria parrokian.
ARRASATEArrasate MusikalekoBig Banda.
bGaur, 22:30ean, Monterron
parkean.
ASTEASULaket.bGaur, 22:30ean, plazan.
ASTEASUWillis Drummond
eta Liher.
bBihar, 23:30ean, plazan.
AZKOITIAUdal Musika Banda.bBihar, 19:00etan, Plaza Berrin.
AZPEITIA Julian Barrenetxea eta Kantaka abesbatzak.
bGaur, 19:00etan, Sanagustin
kulturgunean.
AZPEITIAGipuzkoan Gazte Festa:Brisa Fenoy, Ane Jurado eta
Iban Garcia DJ, eta La Basurekin
masterclass-a.
bBihar, 16:00etan, Sanagustinen.
BEASAINAnari.bGaur, 22:00etan, Igartzako
jauregian.
BERGARASan Martzialgo erromeria.
b Igandean, San Martzialen.
DEBALos Garrapata.bGaur, 20:00etan, Ondargainen.
DEBAMice.bGaur, 20:00etan, Itziarko
Burugorri aretoan.
DONOSTIASiete C.bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIASur Le Feel.bGaur, 20:00etan, El Muron.
DONOSTIAShinigami, Kamorrah,Pato Pato, Urgull eta H & M.
bGaur, 20:30ean, Añorgako
gaztetxean.
DONOSTIALa URSS eta Ttun Ttun Brigade.
bGaur, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIANonguayaz.bGaur, 21:30ean, Altzako
San Martzial plazan.
DONOSTIAAndoni Oilokiegi, Bidelapurrak, Pelax eta Cowboys
Orchestra.
bGaur, 22:00etan, Intxaurrondoko
jaietan.
DONOSTIABideoaldia: DZ dj-a.bGaur, 22:30ean, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIAFan & Go.bGaur, 23:30ean, Igeldoko plazan.
DONOSTIADJ Esther.bGaur, 23:30ean, Igeldoko
kultur etxean.
DONOSTIACrystal Fighters DJ Seteta Arbi Squad DJs.
bGaur, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIACalavera eta Jon Jon Jon.
bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAWAS.bBihar, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIADJ RU.bBihar, 23:00etan, Altzako
San Martzial plazan.
DONOSTIAArby Squad.bBihar, 23:30ean, Covent Gardenen.
DONOSTIALaiotz, DJ Hoolitas eta DJ Min.
bBihar, 23:30ean, Igeldoko plazan.
DONOSTIAForbidden Colours:Balza, El Txef A, Kastil, Katza eta
Willy Kasper.
bBihar, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAAdrian Oblanca etaJon Costas.
bBihar, 01:00ean, El Andenen.
DONOSTIAMaria Berasarte &Pepe Rivero: Delirio.
b Igandean, 19:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIAZozo.b Igandean, 19:00etan,
Guardetxean.
DONOSTIADeRobert & The Half-Truths.
b Igandean, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIALa Jodedera.b Igandean, 22:00etan eta
23:00etan, Igeldoko plazan.
DONOSTIA Izer eta Alabier.bAstelehenean, 23:00etan,
Igeldoko plazan.
DONOSTIAAna Popovic.b Igandean, 00:00etan,
Convent Gardenen.
DONOSTIADBDB 2.0: inaugura-zio festa.
bAsteartean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIATexas.bAsteartean, 21:00etan,
Kursaalean.
DONOSTIAChico y Chica: Notario. Un concierto hablado.
bOstegunean, 20:00etan,
Tabakaleran.
EIBARGospel Bilbao.bGaur, 12:00etan, Karmengo Ama
parrokian.
EIBARLas Fellini.bBihar, 22:00etan, Untzaga plazan.
EIBARBoloñesa Vegana DJa.bBihar, 23:30ean, Untzaga plazan.
ELGETASkasti eta DJ Bull.bGaur, 22:00etan, plazan.
ELGETA Jainaga eta Narbaiza.bBihar, 16:00etan, plazan.
ELGETA Ingou.bBihar, 20:00etan, plazan.
ELGETAMugi Panderoa.bBihar, 23:00etan, plazan.
ESKORIATZANiko Etxart eta Dom Earl & Kiki Graciet.
bGaur, 22:30ean, Gorosarri
plazan.
ESKORIATZAPuro Relajo.bGaur, 00:00etan, plazan.
ESKORIATZASonidos de Mexico.bBihar, 13:00etan, plazan.
ESKORIATZASan Peters Oi! Vol.2,Mareo, Newroz eta Rude Pride.
bBihar, 22:30ean, Santa Marina
plazan.
ESKORIATZAWood Strings.
b Igandean, 19:30ean, Inkernun.
ESKORIATZAGarilak 26.b Igandean, 20:00etan, plazan.
EZKIO-ITSASOTrikuarri.
bGaur, 22:00etan, Santa Luzian.
IRUN Irun Hiria Musika Banda.bGaur, 12:30ean, San Juan plazan.
IRUNRomance Latino & Reynaldo y Amaia.
bBihar, 23:00etan, Zabaltza plazan.
LASARTE-ORIA Ibai Berriak.bGaur, 23:00etan, Jaizkibel plazan.
LASARTE-ORIAVendetta.bGaur, 00:00etan, Okendo plazan.
LASARTE-ORIASu Ta Gar.bBihar, 22:00etan, Okendo plazan.
LASARTE-ORIA Iceberg Orkestra.bBihar, 00:00etan, Isla plazan.
LASARTE-ORIAMojitos Escozios.bBihar, 00:30ean, Okendo plazan.
LASARTE-ORIASon Kandela.b Igandean, 23:00etan, Jaizkibel
plazan.
LASARTE-ORIALos Caligaris.b Igandean, 23:30ean, Okendo
plazan.
LEABURUElizagoien Ahizpak.bBihar, 22:30ean, plazan.
MUTRIKUGuda Dantza.bGaur, 22:30ean, portuan.
MUTRIKUUdal Musika Banda.bBihar, 23:00etan, parrokian.
OÑATIGanbara Faktoria: Euskal mitologia, gure historia
musika ikuskizuna.
bGaur, 22:30ean, Kirrukua zelaian.
OÑATIDJ Jabi Sound.bBihar, 19:00etan, Torreauzon.
OÑATIGauargi.bBihar, 19:30ean eta 22:00etan,
Zubillaga auzoan.
OÑATI Itziarren Semeak, Gadafiste Brothers, Gorpuzkings,
Broken Legazy eta DJ Elvis Caino.
bBihar, 20:30ean, Fan Hemendik
Egunean.
OÑATIOlatz Salvador.b Igandean, 19:00etan, Zubillaga
auzoan.
OÑATIGari & Maldanbera.bAsteazkenean, 19:00etan,
Lizarraga lorategian.
Oñati b Fan Hemendik Eguna
Festa giro umoretsuan, aldarrikapenaGuardia Zibilak Euskal Herritik alde egin dezala eskatzeko, Fan Hemendik Eguna ospatuko dute, bihar, Oñatin
—irudian, iazko ekitaldia—. Trikipoteoarekin ekingo diote egunari, 12:30ean, eta bazkaria egingo dute gero,
15:00etan. Ohiko manifestazioaren ondoren (19:00), kontzertuen txanda iritsiko da iluntzean: Itziarren Seme-
ak, Gadafiste Brothers, Gorpuzkings, Broken Legazy eta DJ Elvis Caino taldeak ariko dira. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29aAgenda
ORIOBidean.bGaur, 23:00etan, plazan.
ORIONogen.bBihar, 23:00etan, plazan.
PASAIABerzosax.bGaur, 20:00etan, 3 t’erdi tabernan.
PASAIA Jo Ta Tiro, Four Rooms eta Garinbo.
bGaur, 23:00etan, San Pedroko
kaian.
PASAIADenbora Makina Musikala.
bBihar, 22:30ean, San Pedroko
plazan.
PASAIANorte Vikingo, Ziribulio Sound System
eta Disco Bambinos DJ.
bBihar, 23:00etan, San Pedroko
kaian.
PASAIAModesto.b Igandean, 21:00etan,
San Pedroko frontoian.
TOLOSATofol Martinez.bGaur, 19:30ean, Ilargin,
eta bihar, 13:00etan, Karelan.
TOLOSAAnika Chambers.bGaur, 22:30ean, Euskal Herria
plazan.
TOLOSAEdu Big Hands.bBihar, 19:00etan, Saikinen,
eta igandean, 13:00etan, Solanan.
TOLOSAQ & The Moonstones eta Laurence Jones.
bBihar, 22:30ean, Plaza Berrian.
TOLOSAQ & The Moonstones.b Igandean, 20:00etan,
Txurrerian.
VILLABONA-AMASAUrval Ensemble.
bBihar, 20:00etan, Amasako
San Martin elizan.
ZUMAIAUdal Musika Banda.bGaur, 13:00etan eta 23:30ean,
Eusebio Gurrutxaga plazan.
ZUMAIARockalean.bBihar, 20:15ean, kalejiran
Kofradiatik.
ZUMAIAOihan Vega.bBihar, 22:00etan, Amaia plazan.
ZUMAIAMexico Lindo ¡Si Señor!mariatxia.
b Igandean, 22:30ean,
Eusebio Gurrutxaga plazan.
ZUMARRAGAGoiargi abesbatza.bBihar, 20:00etan, Mertzedariatar
Lekaimeen elizan.
ZUMARRAGAKobrazulo.b Igandean, 20:00etan,
Areizaga-Kalebarren plazan.
ZUMARRAGAOne Way eta Schizophrenic Spacers.
b Igandean, 23:30ean,
Areizaga-Kalebarren plazan.
ZUMARRAGALos Brazos eta Alice Jayne.
bAstelehenean, 20:00etan,
Areizaga-Kalebarren plazan.
ZUMARRAGAVulkano orkestra.bAstelehenean, 23:00etan,
Euskadi plazan.
ANTZERKIA
DONOSTIAGautena: Congreso de adicciones.
bGaur, 18:00etan, Lugaritzen.
DONOSTIAPixkol@(bis): Siete mujeres.
bGaur, 19:00etan, Etxarrienen.
DONOSTIAMarkeliñe: Chef Nature.bBihar, 17:00etan, Altzagainan.
DONOSTIAMireia Gabilondo,Garbi Losada, Jokin Oregi eta
Fernando Bernues: Strip-Tease.
bBihar, 20:00etan, Viktoria
Eugenia antzokian.
DONOSTIAKantu Kolore: Far West.
b Igandean, 17:30ean, Sagastieder
plazan.
DONOSTIATrapu Zaharra: Etsiak.b Igandean, 19:30ean, Igeldon.
DONOSTIABorobil: Jokoz kanpo.bOstegunean, 20:00etan,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIARafael Alvarez El Brujo:¡Cómico!.
b 20:00etan, Viktoria Eugenian.
EIBARPirritx, Porrotx eta Marimotots: Borobilean.
bBihar, 19:00etan, Amaña auzoan.
ESKORIATZANiño Costrini: The Crazy Mozarts.
bGaur, 19:30ean, plazan.
HERNANIKulunka: Taxidermia de un gorrión.
bGaur, 20:00etan, Biterin.
IRUNCoria Castillo eta Felix el Gato: bakarrizketak.
b Igandean, 23:15ean, Zabaltza
plazan.
PASAIAPatata Tropikala: Kalean otso, etxean uso.
bGaur, 17:00etan, Salbion.
TOLOSAFunes Troup: Aukerak.bGaur, 18:30ean, Amarotzen.
TOLOSADikothomia: Spazi-O.b Igandean, 13:00etan, Amarotzen.
ZARAUTZPez Limbo: Oxido.Umore garratza.
bAsteazkenean, 19:00etan
euskaraz, eta 20:30ean gazteleraz,
Villa Mundan.
ZARAUTZTrapu Zaharra: Etsiak.bOstegunean, 19:00etan,
Udaletxeko plazan.
ZARAUTZShakti Olaizola: Baldinbada.
bOstegunean, 20:00etan,
Frontoi Txikin.
ZESTOAAtx Teatroaren Tomiriseta Kamikaz & Ttak Teatroaren
Agur eta Dolore.
bGaur, 20:00etan, kultur aretoan.
ZESTOAZestoako InterpretazioEskola: Errege gaua.
bBihar, 18:00etan, kultur aretoan.
ZUMAIATomaxen Abenturak.bBihar, 17:00etan,
Eusebio Gurrutxaga plazan.
ZUMAIATrapu Zaharra: Etsiak.bBihar, 19:00etan, Erriberan.
BERTSOLARITZA
AIAAndoni Egaña, Maialen Lujan-bio, Aitor Mendiluze eta Julio Soto.
bBihar, 22:30ean, Aristerrazun.
ANTZUOLABertso afaria: EnekoAraiztegi eta Aratz Igartzabal Potto.
bBihar iluntzean, San Martzialen.
Zarautz b Kalerki kaleko antzerki jaialdia
Kaleko gertutasunean25. urteurrena izango du aurten Zarauzko Kalerki kaleko antzerki jaial-
diak, eta egitarau zabala daukate prest uztailaren 4tik 7ra. Ohiko emanal-
diez gain, aurten antzezlan bat prestatu dute hainbat herritarrek, eta
akrobazia tailerra ere eskainiko diete 14 urtetik gorakoei. ARITZ MUTIOZABAL
ASTEASUBertso bazkaria: MillanTelleria eta Sebastian Lizaso.
bBihar, 12:00etan.
BERGARAMaddalen Arzallus eta Sebastian Lizaso.
b Igandean, 11:00etan,
San Martzial auzoan.
LASARTE-ORIAAndoni Egaña,Igor Elortza, Beñat Iguaran, Ane
Labaka, Maialen Lujanbio eta
Unai Muñoa.
bGaur, 22:30ean, kultur etxean.
USURBILNerea Ibarzabal, OihanaIguaran, Jexux Mari Irazu eta Unai
Iturriaga.
b Igandean, 22:30ean, frontoian.
ZEGAMABertso bazkaria: Jon Gurrutxaga eta Aratz Igartzabal.
bBihar eguerdian, Tartalon.
DANTZA
DEBAErtza: Hariak.bGaur, 22:00etan, Plaza Zaharrean.
DONOSTIATrisquele taldea.bBihar, 12:00etan, Gaskuña plazan.
DONOSTIAAlkartasuna taldea.b Igandean, 13:00etan, Altzan.
DONOSTIAAurresku herrikoia eta Ttonttorroen jaitsiera.
bAstelehenean, 00:00etan,
Igeldoko plazan.
ELGETATio Teronen Semeak.bGaur, 19:00etan, plazan.
ESKORIATZAOinkari & Hika: Sagartu.
bBihar, 22:00etan, Gorosarri plazan.
EZKIO-ITSASOGoruntz taldea.bGaur, 12:00etan, Santa Luzian.
IRUNErromeria.bBihar, 11:00etan, San Martzial
mendian.
IRUNFandango eta arin-arin txapelketa, eta herri erromeria.
b Igandean, 18:00etan, Urdanibian.
LEABURUOinargi taldea.bGaur, 23:00etan, plazan.
PASAIAMuxikoak.bBihar, 12:00etan, Santiago plazan.
ZARAUTZAnezkaren Revolucióneta Maduixaren Mulïer.
bOstegunean, 22:00etan, Munoan.
ZUMARRAGA Irrintzi taldea.bBihar, 18:00etan, Zelai Arizti
pilotalekuan, eta 00:00etan,
Euskadi plazan.
ZUMARRAGAEzpata dantza,ohorezko aurreskua, gizon dantza
eta erromeria.
bAstelehenean, 11:00etatik aurrera,
egun osoan, Antioko baselizan.
HITZALDIAK
AZPEITIANapar Zuzterrak:1615eko euskal baleazaleen
sarraskia.
b Igandean, 11:00etan,
Sanagustinen.
PASAIABeatriz Rodriguez: Indarkeria matxista jaietan.
bGaur, 18:00etan, Antxon,
Bekoz Bekoren egoitzan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
DONOSTIA29. Bideoaldia. Sei ekoizpen ikusteko aukera.
bGaur, 20:00etan, Antzoki
Zaharrean.
BESTELAKOAK
AMEZKETAGure Zirkua.bGaur eta igandean, 19:00etan,
eta larunbatean, 19:00etan eta
21:30ean.
AZPEITIAGau mexikarra eta karta,dardo eta futbolin txapelketak.
bGaur, 19:00etan, gaztetxean.
EIBAR Jugger erakusketa.b Igandean, 11:00etan, Untzaga
plazan.
OÑATITxan magoa.bBihar, 17:30ean, Torreauzon.
URNIETAMarisa Tabernero: ipuinak igerilekuan.
bBihar, 18:00etan, kiroldegian.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko ekainaren 29a Agenda
Eider Goenaga Lizaso
Ezkio-Itsasoko Adaki publizitateagentziaren sortzailea eta proiek-tuen kudeatzailea da Andoni La-rrañaga (Antzuola, 1969), TomasMendizabalekin batera. Zazpi la-gun aritzen dira lanean enpresan,eta Larrañagak garrantzi handiaematen dio taldeari. Ikusmen
murriztua dutkanpainarekin Sa-ludFestival publizitate jaialdianjasotako bi sariak talde lanarenemaitza direla dio.Nola azalduko zenioke publizi-
tate munduan ez dabilen bati sa-
ri hauek zer garrantzi duten?
Osasunaren eta elikaduraren in-guruko nazioarteko publizitatesariketa bat da SaludFestival. Etazer esango dizut? Gustura hartzendira sari guztiak; azkenean, taldelana da gurea; lan asko dago kan-paina baten atzean, eta sariak betiizaten dira ongi etorriak. Erreti-nosi pigmentarioa duten gaixoenBegisare elkartearentzat eginda-ko Ikusmen murriztua dutkan-paina aurkeztu genuen sariketa-ra, eta niretzat oso berezia da kan-paina hori.Zergatik da hain berezia?
Urte asko daramatzagu haiekinlanean. Begisarekoak gurekin ha-rremanetan jarri ziren, eta lagun-tza eskatu ziguten euren izena za-baltzeko. Laguntzeko modukoproiektu bat zela pentsatu ge-nuen, eta lankidetzan aritu garaordutik, musu-truk gehienetan.Bestetik, proiektu oso polita da,eta oso gustura gaude egindakoa-rekin. Nola lantzen duzue halako eska-
era bat iristen zaizuenean?
Proiektu bat kudeatzen dugune-an, helburua izaten da elkarte ba-ten edo enpresa baten izena edoproduktua zabaltzea. Asko eragi-ten diogu buruari bide tradiziona-letatik ateratzeko; betiko ikus-entzunezko iragarki edo prentsa-ko iragarkiez aparte, komunika-tzeko beste bide batzuk bilatzenahalegintzen gara. Begisarek es-kuak libre utzi zizkigun —norma-lean hala izaten da bezero gehie-nekin—, eta Ikusmen murriztua
dutkanpaina atera zen hortik.Kanpaina horretarako sortuta-
ko aplikazioak jaso du sarietako
bat. Zertarako da aplikazio hori?
Erretinosi pigmentarioa duenjendeak osatzen du Begisare, etahaiek beti esan izan digute jende-ak ez dituela ulertzen sentitzendutela; gaitz oso minoritarioa de-nez, jende askok ez dakiela zerden ere. 20-30 urte artean diag-nostikatzen den gaitza da: tunelbaten barruan egongo balitz beza-
la ikusten du gaixoak, eta tunele-ko zuloa estutuz joaten da poliki-poliki, itsu gelditzen diren arte.Haien lekuan jartzea izan zen gurelehen ahalegina; kono batzukegin genituen, haiek zer sentitzenduten ulertu nahian. Eta hori aplikazio bihurtzea era-
baki zenuten?
Bai, zerbait teknologikoa egiteapentsatu genuen, eta ez bakarrikerretinosiarekin, baita ikusmena-ren beste gaixotasun batzuekinere: glaukoma, erretinopatia dia-betikoa, Stargardten gaixotasuna,aniridia... Erakundeen eta enpre-sen atea jotzen dugu horrelakoe-tan, ea diru laguntzarik eskuradezakegun. Esan beharra dagoEuskal Herrian enpresek-eta askolaguntzen dietela halako erakun-de eta proiektuei. Kasu honetan,laguntzak lortu genituen, tarteanEusko Jaurlaritzarena eta Gipuz-koako Foru Aldundiarena, eta
App bat egitea pentsatu genuen.Sei bat sintoma edo gaixotasun ja-sotzen ditu aplikazioak, eta auke-ra ematen dute haiek nola ikustenduten ezagutzeko. Bi bertsiotan dago aplikazioa.
Zein da ezberdintasuna?
RV bertsioa da bat, eta bertsio nor-mala bestea. Bertsio normalarenhelburua da horrelako gaixotasu-
nak dituzten pertsonek senideeieta gertukoei erakustea haiek no-la ikusten duten; alegia, besteaknolabait ere beraien tokian jar-tzea. Sakelakoan ikus daiteke ho-ri, eta interesgarria da, baina pau-so bat harago joan nahi genuenguk.
RV bertsioan lortu duzue hori?
Konplexua zen, baina lortu dugu.Zer egiten du RV bertsioak? Irudiabi pantailatan banatzen du, eta sa-kelakoa RV betaurrekoetan sar-tzean, eurek ikusten duten bezalaikusten da. Bestalde, sintomak la-rriagotuz joaten direnez, aukerahori ere ematen du; erretinosia-ren kasuan, adibidez, gaitzarenhainbat fase igaro daitezke, itsugelditu arte.Publizitate agentzia batek badi-
tu baliabideak halako egitasmo
bat garatzeko?
Erantzun baino lehen, DonostiFrame eta Akting enpresek egin-dako lana aipatu nahiko nuke.Aplikazioa garatzeko ezinbestekolaguntza ematen digute haiek.Guk proiektu bat hartzen dugu-nean, ideia pila bat botatzen ditu-gu, askotan gauzagarriak direnere jakin gabe. Arlo horretan ari-tzen diren profesionalengana jo-
tzen dugu halakoetan, eta jendeaskorekin kolaboratzen dugu.Zazpi laguneko talde batek osa-tzen du Adaki, eta, hori egingo ezbagenu, oso mugatuta geundeke,publizitatearen diseinu klasikoramugatuta. Adakiren lelo nagusie-tako bat da ezin diogula mugarikjarri guk egin dezakegun horri;gauza asko egin daitezke, eta gubeti ahalegintzen gara beste bidebatzuk, beste lankidetza batzukbilatzen, helburua bete ahal izate-ko. Oraingo honetan, lortu dugu.Proiektu asko egiten ditugu, bai-na gutxitan sentitzen zara guztizgustura eta harro, eta, honekin,ni, behintzat, oso harro nago.Bi sari jaso dituzue: aplikazioa-
gatik bat, eta bestea?
Teknologikoki garatutakoproiektu onenaren saria jaso duaplikazioak, eta Ikusmen murriz-
tua dutkanpainari bere osotasu-nean emandakoa da bestea. Lanasko egin ditugu kanpaina horre-tan, publizitatearen arlo klasikohorretan ere bai, eta modu globa-lean saritu dute lan hori.Modu altruista batean eginiko
kanpaina da hau. Nolako lanak
egiten dituzue gainerakoan?
Zorte handia dugu, mota askota-ko kanpainak egiten ditugulako.Adibidez, asko mugitzen gara in-dustria sektorean. Beren irudiahobetzeko eta zabaltzeko deitzendigute. Enpresara joan, eta zer be-har dauzkaten ikusten dugu: bi-deoak, marketin arloa, webgu-nea, katalogoa... Gu hasi ginene-an, arlo horretan hutsunea zegoe-la ohartu ginen, hemengo enpre-setan, historikoki, irudiarenkontuari ez zaiola garrantzi han-dirik eman; orain, zorionez, alda-tu egin da. Administrazioarentzatere aritzen gara, eta prentsa kabi-nete lana ere egiten dugu; eta lanasko egiten dugu Interneteko po-sizinamenduan, SEO, Google etabeste bilatzaileen kokatzean ere.Nolakoa da euskal publizitate
agentzien osasuna?
Agentzia asko dago. Krisiak era-gin handia izan zuen, eta agentziaasko itxi ziren, publizitatea izatenbaita lehenengo kentzen den gas-tua. Dibertsifikazioari esker, irau-tea lortu genuen guk. Orain berri-ro ari dira sortzen agentzia be-rriak. Maila dezente onean gaude-la esango nuke nik. Herrialde txi-kia garen arren, ondo kokatutagaudela uste dut. Agentzia han-diak ere badauden arren, ez garairisten Madril eta Bartzelonakomailara, baina agentzia txiki askodaude. Lehia badago, eta konpe-tentzia ona dela uste dut; hobetze-ko akuilua da.
«Bide tradizionaletikirteteko, asko eragitendiogu buruari»
Andoni Larrañaga b Adaki-ko proiektuen kudeatzailea
Adaki publizitate agentzia saritu dute, ikusmen murriztua duten gaixoeknola ikusten duten simulatzen duen aplikazio bat sortzeagatik. AndoniLarrañagak adierazi du proiektu horrek «oso harro» sentiarazten duela.
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko ekainaren 29a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]
sELKARRIZKETA
Andoni Larrañaga eta Tomas Mendizabal, Adaki publizitate agentziako proiektuen kudeatzaileak. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
«Krisiak eragin handiaizan zuen. Orain ari dirasortzen agentzia berriak.Esango nuke mailadezente onean gaudela»