Sexu-ezaugarriak
ZER DIRA SEXU-EZAUGARRIAK?
Gizon eta emakumeen desberdintasun fisikoak
dira.
Bi mota daude:
-Lehen mailako sexu-ezaugarriak:
ugaltze organoak dira.
- Bigarren mailako sexu-ezaugarriak: ugalketarekin lotura zuzena ez
dute. Ezaugarri fisikoak dira eta gizonak eta emakumeak bereizten
dute.
Gizonen ezaugarriak: bizarra,ahots baxua,ilea gorputzean eta gihar
handiagoak.
Emakumeen ezaugarriak: ahots altua,titiak eta aldaka zabalak.
Pubertaroa
Jaiotzean, pertsonek badituzte
sexu-organoak, baina garatu
gabeak.
Adin jakin batetik aurrera hasten
dira garatzen
bigarren mailako sexu-
ezaugarriekin batera.
Gizakiaren aro horri pubertaroa deritzo.
Nesken eta mutilen gorputzak ez dira adin
berean aldatzen; izan ere, neskak 11 urtetik
aurrera hasten dira aldatzen, eta mutilak,
berriz, askoz beranduago, 13 urtetik aurrera.
Emakumeen ugaltze-
aparatua
Emakumeen ugaltze-aparatua hainbat organoz osatuta dago.
-Obulutegiak: obuluak obulutegietan sortzen dira.
-Umetokia: organo huts malgu bat da,
eta bertan haurra garatzen da haurdunaldian.
-Falopioren tronpak: obulutegiak eta
umetokia lotzen dituzten hodiak dira.
-Bagina: umetokia eta kanpoaldea
lotzen dituen kanala da.
-Alua: ugaltze-aparatuaren kanpoko
aldea da. Ezpain izeneko 2
larruazal-tolesturaz osatuta dago.
Gernubidearen zuloa ere aluan dago.
Gizonen ugaltze-aparatua
Gizonen ugaltze-aparatua sexu organo hauek osatzen dute:
-Barrabilak: ezpermatozoideak sortzen dituzten organoak dira.
-Hodi deferenteak: espermatozoideak gernubideraino eramaten
dituzten hodiak dira.
-Gernubidea: bertatik espermatozoideak
kanporatzen dira.
-Guruinak: semen-besikulak eta prostata
dira. Espermatozoideak elikatzen eta garra-
iatzen dituen likidoa sortzen dute.
-Eskrotoa: barrabilak babesten dituen ehun-poltsa da.
-Zakila: espermatozoideak kanporatzen dituen organoa da.
Obulu bat ateratzen denean obulategitik,espermatozoide bat aurkitu
behar du. Obulua eta espermatozoidea elkartzen badira,zigoto
deritzo zelula bat sortzen da baina zelulak banatzen hazten dira eta
horrela haurren, hainbat zelulaz osatutako, bola txiki bat sortzen da
eta hori enbrioia deritzo.
Enbrioiak Falopioaren tronpa pasatzen du
eta umetokira iristen da, pareta batean
itsasten da eta hor jarraitzen da hazten.
Ernalketa eta sexu-zelulak
Sexu-zelula emea
Emakumeen sexu-zelulak obuluak
dira.
Nesken obulutegiek obulu heldugabe
ugari dituzte. Pubertaroan obuluak
heltzen hasten dira.Emakumeek
berrogeita hamar urte
dituztenean,gutxi gorabehera,ez
zaizkie obuluak heltzen.
Aldi horri menopausia deritzo.
Sexu-zelula arra
Gizonen sexu-zelula espermatozoideak dira.
Pubertarotik aurrera espermatozoideak
etengabe sortzen dira barrabiletan.
Espermatozoideak barrabiletatik ateratzen
dira, eta hodi deferenteetan eta
gernubidean zehar ibiltzen dira,
kampoaldera atera aurretik. Nahaste
horretatik likido bat sortzen da: semena
ENBRIOIAREN GARAPENA
Enbrioia likido amniotikoz betetako poltsa
batean egoten da eta enbrioia babesten du.
Enbrioiak plazentaren bidez jasotzen dute
oxigenoa eta mantenugaiak
amarengandik.Enbrioia zibor-hestearen bidez
dago lotuta plazentara.Enbrioia,denbora
pasatzen denean hazi eta aldatu egiten da.
zilbor-hestea likido anmiotikoa
enbrioia
plazenta
umetokia
Haurdunaldia eta ernalketa
Fetuaren garapena
3.hilabetean,enbrioiaren organo guztiak
osatuta daude. Hortik aurrera,enbrioiari
fetu esaten zaio.Fetua hazi eta heldu
egiten da etengabe, bederatzigarren
hilabetera arte. 9 hilabete dituenean,
fetua guztiz osatuta dago, jaiotzeko
moduan:50 cm luze eta 3.300 g ko
pisua du gutxi gora bera.
Haurnaldia
Ernalketa gertatzen denetik haurtxoa jaio arteko tarteari haurdunaldia
esaten zaio; bederatzi hilabete inguru irauten du.Haurdunaldian
amaren gorputzak hainbat aldaketa izaten ditu:
- ez du obulurik sorzen,hortaz,ez du hilekorik izaten
- sabela hazi egiten zaio
- gizendu egiten da
- titiak handitu egiten zaizkio
Haurdunaldian,amak zaindu behar du bere burua:
- ezin du edozer gauza jan.
- ezin ditu alkohola eta tabakoa kontsumitu behar.
Erditzea
Haurtxoa amaren baginatik kanpora ateratzeari esaten
zaio erdizea. Erditu aurretik,likido amniotikoa duen
poltsa apurtu egiten da. Urak botatzea esaten zaio.
Erditzearen lehen fasea dilatazio fasea deritzo.
Hurrengo fasea,egozte fasea deritzo,haurtxoa baginatik kanpora
ateratzen da. Haurtxoa jaio ondoren,zibor estea mozten da.
Edoskitzea
Lehendabiziko hilabetean,haurtxoek esnea soilik edaten dute.Aldi
horri edoskitzaro esaten zaio.
Erditu ondoren,haurtxoak bularra hartzen duen
bitartean sortzen da esnea amaren titietan.
Haurtxoak behar dituen elikagai guztiak ditu
gaixotasun askoren kontrako defentsak ere.
Egileak:
¡¡¡Eskerrik asko arretarengatik!!!
Irati
Imanol
Iñaki
Iranzu
Ekaitz