GURE KANTAK
1.KLIKA KORRIKA 2019
Mad Muasel - F.Muguruza - La Furia
2.MUGIMENDUAN TINKO Goazen
3.BALOREAK Netsanet, Kaiet,
Luna, Iradi eta Asier
4.GURE KAIOLA Glaukoma
5.ERRE ZENITUZTEN X. Solano
6.ZU ETA NI Flores
7.ENARAK Nogen
8.IÑUNDIK IÑORA Huntza
9.TRAKAMATRAKA
La Basu - Aneguria
10.EUSKARAREN TXANTXANGORRIA
Go!azen
11.ASKE MAITTE Gatibu – Izaro
12.MUSIKAREN DOINUA ETS
13.ENBATA DATOR Zea Mays
14.ALDAPAN GORA Huntza
15.EURITAN DANTZAN Gatibu
16.HONA GONA GORI
Eskean Kristo
17.HARITIK TIRAKA Glaukoma
18.NON ZAUDE Hesian
19.UDARAKO GAU LUZEAK
Vendetta
20.NAHI DUT Esne Beltza
21.ZARENA ZARELAKO Sugan
22.ITSASOA GARA Ken zazpi
Heldu da guztion andereñoa
a a adi, adi, pasatuko dut zerrenda
“je suis Mad Mua Sel ohlala!”
Faty faty den soinua zabaltzen dut mundura.
Guztiok bat egitea ezinbestekoa
bakoitzaren nortasuna errespetatzea
motorrak arrankatzeko momentuko aukera
gurea, herrikoa, KO RRI KA.
Tipi tapa tipi tapa lortzen merezi duguna
martxan jartzen hasteko eginzazu KLIKA
ez dugu presarik helburua argi dago ta
pausuz pausu, gure erritmora!
1.KLIKA KORRIKA 2019
Gure erritmora
gure, zure, gure erritmora
Hey Fermin, nola da?
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA!
Jai giroa, bero beroa
orain oraingoa gero gerokoa
oreka ez galtzeko oinarri sendoa
Hauxe da gure leloa:
PO-PO- PO- SIBLEA DA
KLIKA ALDATZEA
elkarren artean konektatzea
Pra- pra- praktikatzea
euskara gure artean bizitzea, ei...
Lan ta lan, banaka, taldean
aukeratu zure lekua bidean
herriaren arnasa sentitzen da
korrika datorrenean
zu gabe, zu gabe, hau ez da posible
orain gaur eta hemen dena da POSIBLE
Suaren erritmora, hitzari bide eman
arbasoen dantzak, kulturaren gorputzean
Kantauriko brisa, Bardetako ziertzoa
gure Borrokan tinko jarraitzeko hauspoa.
Pista argituko duen metxa piztu dadila
herri feminista eta askearen alde klika
lekukoa neskatxari emango dioten,
amamek ahotsa altxatu dezatela ozen.
Aterpea sentitzeko,
komunikatzen den herri bat ez da inoiz zatituko.
Erriberatik la Furia banator korrika
batu gaitezen guztiok arma tiro Klik a!
Mad Muasel, F. Muguruza, La Furia
Gure, gure... gure erritmora... nire, zure, gure erritmora
gure erritmora...Hey Fermin, nola da? Ezaiezu, nola da?
GURE ERRITMORA KLIKA KORRIKA KLIKA,
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA KORRIKA!
Klika, klika! Altxa ezkerreko besoa
klika klika! Orain altxa eskubikoa
Klika, klika! Antenak ditugu piztuta
Klika, klika! Gure sarea doa korrika
Klika, klika! Euskal planeta ari da dantzan
Klika, klika! Betikoak guri sermoika
Klika, klika! Euskaraz egingo diet zirika
Klika, klika! Ikimilikiliklik…kaaaa!!!
Gure erritmora
nire, zure,
gure erritmora
KLIKA KORRIKA KLIKA
GURE ERRITMORA
KLIKA KORRIKA KLIKA
KORRIKA (2 aldiz)
Ie ie io (4 aldiz)
Zure eskuetan dago
has zaitez hazia maitatzen
ingurune aske batean
Amalurra ereiten...
Eguzkia goizean,
agertu da mendien artean
agurtu zaituzte
ta hasi da dantza...
2.MUGIMENDUAN TINKO
Banan banan elkartu gara bidean
milaka ale baso bihurtu zale.
Banan banan elkartu gara bidean
milaka ale baso bihurtu zale.
Ie ie io (4 aldiz)
Ei ei oh… MUGIMENDUAN TINKO
Ei ei oh… MUGIMENDUAN TINKO
Ei ei oh… MUGIMENDUAN TINKO
Ei ei oh… MUGIMENDUAN TINKO
Ei ei oh…
Goazen
Hodeietan, zeru garden infinituan
itsasoaren marea bizian.
Taupadaka hasi zait bihotza
naturan aurkitu dut melodia.
Banan banan elkartu gara bidean
milaka ale baso bihurtu zale
Banan banan elkartu gara bidean
milaka ale baso bihurtu zale.
Haizean da arnasa,
belarren dantzetan
euriaren malkotan
busti itzazu tristurak
ur zipriztinetan
saltoka bihotzak...
Hostoetan tantak
kolorez basoak
keinu bat bada ere
mundua aldatu dezake.
Ilargi betea
zure irribarrea
zure argi izpia
gure eguzkia!
Kalera atera ta plazan naiz
lagunen esperoan
bostekoa eman ta indartsu sentitzen naiz
Luna agertu zaidan momentuan.
3.BALOREAK (Elkartasuna)
Uoooooooo
Batera indartsuago gara
arazorik baduzu zatoz gurekin
denok izango gara baloreak.
(2 aldiz)
Utz ditzagun gailuak etxean
ta eraiki txabola bat
ametsen jaioterria izango da
ta zu ere ongi etorria izango zara.
Netsanet, Kaiet, Luna, Iradi eta Asier
Uoooooooo
Batera indartsuago gara
arazorik baduzu zatoz gurekin
denok izango gara baloreak.
(3 aldiz)
Irribarre handi hau zuena da
mila esker benetan
sor dezagun ba mundu berri bat hemen
denontzat lekua izango duena.
Bakarrik ikusi dut mutil bat
berria omen da herrian
enuke nahi nik leku berri batean
adiskiderik izan gabe bizi.
1, 2, 1, 2, 3, 4!
Uoooooooo
Batera indartsuago gara
arazorik baduzu zatoz gurekin
denok izango gara baloreak.
Ze guapa zauden. Ze guapo zauden.
Zer da narratsa hemen ta zer da elegantea?
Zeinek esan behar dizu oain itsusia zeala?
Zeinek marraztu digu koadrantea?
Zein dao erotuta zein da kabala?
Ilusio bat da errealitatea,
ta gizonen bizio bat denai araua jartzea.
Norbeantzako horma bat da normalitatea,
baino nik ez det izan nahi normala
ta zuk ezta re!
Etzealako artalde hontako zifra bat,
etzea sartzen trajen gezurren saren
eroitzeie makina bat,
goitik datorren papila jaten.
Beldurren aurren, heldu makila ta goazen,
pareta mila dauzkeu ta gure paren
eta erreza ez dan arren,
kareta kenduta zaudenen...
ai! Ez dakizu ze sexy zauden.
4.GURE KAIOLA Ze guapo zauden mozorroik gabe,
ta artaldek esan dezala beeee
Ze guapa zauden horren lotsagabe,
estereotipo danak hausten.
Ze guapo zauden mundu hau aldatzen,
zure rola zalantzan jartzen.
Ze guapa zauden. Ze guapo zauden.
Gizontasun eredu nik izan nun Action Man,
zure emetasun modelo Barbie bat zan.
Eztao generorik genitaletan, egitura mentala da,
aber sartze zaigun gaztan, an an...
Horregatik jartzen gaitue dietan,
ta danak die Barbie ta Ken telebista ta aldizkarietan.
Hitzeite ez dun haurran begietan Disney-en maitasunaren fabula
ipuin honen hasieran.
Nortasunen banaketan, zu woman eta ni man, bakoitza bere ziegan,
nere heziketan dauden urrezko hesietan
zure etiketak dauzken gezur ariketak (wai).
Eredu bezela euki diteun figura patriarkalak
pornografia izan da gure heziketa sexuala
heteroarau honen aizkorakaden ezpala
hau ez da gizarte naturala, ta ez du izan nahi.
Kapitalai halaxe komeni zaio, dominazio sistema bereizketan jaio da
testikulo gutxigo ta sentimendu gehio
gizonezko bezela hautsi nahi det gure kaiola.
Ze guapo zauden mozorroik gabe... (2 aldiz)
Glaukoma
Erre zenituzten sorgiñen
oinordeak gara gu
erre zenituzten sorgiñen
erratzak guk dauzkagu
erre zenituzten sorgiñen
arima ez da galdu
erre zenituzten sorgiñen
irrifarra gara gu.
Sasien gainean
oihu ta irrintzi
lainoen azpian
aske nahi dugu bizi.
Sasien gainean
oihu ta irrintzi
lainoen azpian
aske nahi dugu bizi.
Erre zenituzten sorgiñen
irrifarra gara gu
erre zenituzten sorgiñen
arima ez da galdu
erre zenituzten sorgiñen
erratzak guk dauzkagu
erre zenituzten sorgiñen
oinordeak gara gu.
Erre zenituzten sorgiñen
oinordeak gara gu
erre zenituzten sorgiñen
erratzak guk dauzkagu
erre zenituzten sorgiñen
arima ez da galdu
erre zenituzten sorgiñen
irrifarra gara gu.
Xabi Solano
5.ERRE ZENITUZTEN
6.ZU ETA NI
Flores
Zu eta ne bi ipar ta bi arge
ni eta zu datorrena genuen habe
zu eta ni gezurra zen,
bai badaket
ni eta zu oraindik sinisten dizut
Maindireak jaso eskuak batuz,
irribarre bat
tabakoa ta lurrina
nahasten zenituen bezala
pozoindu zenidan bihotza.
Hotzikarak sartzen zaizkit
lehen bero zenituen izkinetan
isiltasun harrabotsa
hustasuna beruna bezala da.
Ez dakit zer izan ginen
eta etxeko zidor bakoitza
ginen horren kondar hutsa
isladako ispilua bihurtu da
Zu eta ne bi ipar ta bi arge
ni eta zu datorrena genun habe
zu eta ni gezurra zen,
bai badaket
ni eta zu oraindik sinisten dizut
Itxi ditut begiak ta irentsi dut malkoa
itxi ditut begiak ta ez esan inora ez banoa.
7.ENARAK
Zaila dena ez dela ahazten,
atzean gelditu gabe
Zure begirada azkena bada
non galduko gera enarak bezela
hego haizeari itxoiten?
Ze nondik etorriko zaren
oraindik ez dakiten arren,
ni leihoak hausten enao zure zain.
Ze nondik etorriko zaren
oraindik ez dakiten arren,
ni leihoak hausten enao zure zain
ni leihoak hausten enao inoren zain. Itxi ditut begiak ta irentsi dut malkoa
itxi ditut begiak ta ez esan inora ez banoa...
Ze nondik etorriko zaren,
oraindik ez dakiten arren
Ni leihoak hausten
enao zure zaaain
Ni leihoak hausten
enao zure zaaain
Ni leihoak hausten...
Behin esan zenidan ezerk ez duela itxoiten ta galdu
nintzen, baina aurkitu naiz poltsikoan erlojurik gabe.
NOGEN
8.IÑUNDIK IÑORA
Mozkortzeko ez egin zalantza
ai ai badator gaueko arrantza
kalimotxoz pasa gera antza
bilintzi-balantza,
hori da triskantza!!
HUN-TZA!
Txispa batek
sortzen du sugarra
doinu honen
berezko indarra
ta ez galdu inoiz irrifarra
barra-barra,
heldu gera Itziarra.
Hasi nahasi,
horrek zenbat grazi
gero ikasi eta irabazi
mila hesi eta mila gezi
izan berezi,
berezi denak merezi!!
Sentimendu begiraden alde
esku ta hanka
jarri parez-pare
trikitixa gure dantzan jabe
hoiek gabe
iñundik iñoare!!
Huntza
Traka, traka, trakamatraka (3aldiz) Bihotza taupadaka nire soinua bultzaka (2 aldiz)
Non da? Zein da? Nik zer? Nor? Zu Herriaren erantzuna badakigu Non da? Zein da? Nik zer? Nor? Zu Trakamatraka izerdian daramagu (2 aldiz)
Dena doa presaka, nire burua biraka Lainoak nire zeruan, gorputza dardarka Hauxe nire marka, azken guda dantza Dantzak bihotzean, Aizu!, eizu dantza! Nik zure zalantza, asmakizunen tranpa Kanta berrien Andra Mari mamuen aurka Txakurrak zaunka, txerriak oinka Kalean borrokarako prest gure erronka.
Ahotzak argi, ideiak garbi Gure ekimenak bidean ozenki jalgiz Letrak gure tresna, zuk zure jarrera Egunerokotasunean zenbat zuk zer? Bertan ugari, antsion eskas, kezkaz beteta egongela berotan zure aldare ederra tabernaz - taberna, dilemaz - dilema noizbait kalera.
Non da Bilbo? Euskal Herria da Zein da sentitzen duzun mugimendua? Hemen edo han, hor lan eta lan Bakoitzak bere platerrean jan eta jan. Tan, tan, tan, tantaka xiri-miria Pin, pun, pan, gora gazteria! Kolpez - kolpe egiten da bidea Trakamatraka eutziz gure askatasuna.
Mahai inguruko islari sutsuak gehienak Besteen kontzientzia epaitzen ausartzen direnak Bakoitzak bere borrokaren jaun jabea Nik nirea, nik gurea, zuk, zuk zeinena? Non da? Zein da benetan betetzen zaizun erronkan izena? Non da? Zein da besteen zentsurara eramaten zaituen? Lehenengo praktika, gero berriketa.
Tran, tran, tran, tran… Non da? Zein da? Nik zer? Nor? Zu Traka, traka, trakamatraka (3 aldiz) Bihotza taupadaka nire soinua bultzaka. (2 aldiz)
9.TRAKAMATRAKA
Non da? Zein da?...
La Basu eta
Aneguria
Non da? Zein da?...
10.EUSKARAREN TXANTXANGORRIA
Sortaldeko argi berriari
ari zaio aspaldi
arratseko azken izpiari
egun ta gizaldi.
Bular gorri, hegaka da arin
lur hauetan da emari
erreka eta ibai zabalaren,
itsasoaren egarri.
Go!azen
Lau haizetara hegan
bera dabil airean
ahotan, belarritan
su epelean
kalearen bizia
herri honen irria
euskararen txantxangorria
(3 aldiz)
Lau haizetara hegan
bera dabil airean
ahotan, belarritan
su epelean
kalearen bizia
herri honen irria
euskararen xantxangorria
Haizearen magal leunean
hedatu da oihua
bihotzaren taupadetan hitzak,
sortu du doinua.
Olatuek beren solasean
aukeratutako harria
denboran zehar dute jolasean
eten ez dadin haria.
11.ASKE MAITTE
DOINUA
Gatibu
Suziri bi baño ez gara gu
bata bestien aurrien.
Melodi bat entzuten da urrunien
hurbiltzen zara esanez:
Gaba deike dekogu
ta bere sekretuek
geu bixontzat dire ie, ie, ie,ie
gabien... uo,uo,uo (2 aldiz)
Suaren inguruen
gorputz bi bat eginda
bata bestearena
ze polittek garen
dantzan biluzik
ta izerrak...
Burue bero
begixek gorri
zu eta ni
gau txori bi uo...
ez dago katerik.
Nahi dogunien
nahi dogulako
aske maitte
aske bizi
bizitza zoro hau.
Suaren inguruen
ixil-ixilik gaba,
itzal bi ikusten dire
Venuserako txartela
elkarregaz hartunde.
A ze gozoa zaren
izerditan
ur gazi zaporie.
Ta ze ondo nagoen
izerran ganien
zugaz kantetan
dodanien,
gabien... uo,uo,uo
(2 aldiz)
Burue bero
begixek gorri
zu eta ni
gau txori bi
ez dago katerik.
Nahi dogunien
nahi dogulako
aske maitte
aske bizi
bizitza zoro hau.
Izaro
Andres
12.MUSIKAREN DOINUA
ETS (En Tol Sarmiento)
Musikaren errotik
sortutakoa,
azaldu ezinezko
sentimendua.
Musikaren itzalean
dantzalekua.
Musikaren doinua...
Herri arteko loturan,
eragin dezala,
gure barneko grinak
konpondu ditzala.
Azaleko liskarretan
laguntzazkoa.
Musikaren doinua...
Mundu libre bat dago
zure aurrean,
erabaki anitzezko
aukera sorta.
Emozio sortzaile
badugu alboan,
musikaren doinua...
Irabazi edo galdu beti zurekin doa.
Alde egin edo geratu beti zure barnean.
Punk doinua, zein blusa edo ska musika.
Berdin du erabakia musikaren zentzua...
Irabazi edo galdu beti zurekin doa.
Alde egin edo geratu beti zure barnean.
Punk doinua, zein blusa edo ska musika.
Berdin du erabakia musikaren zentzua...
(2 aldiz)
13. ENBATA DATOR Itxi begiak, arin joango da …
itxi begiak, bukatuko da
itxi begiak, ezin gaitu eraman …
itxi begiak, beldurrik ez izan.
Ahhh….
Enbata dator ustekabean
itsaso barea aldatu egin da.
Itxi begiak, arin joango da …
itxi begiak, bukatuko da.
Ahhh….
Enbata dator ta ni prest naiz
orain badakit nola egin kontra …
goizetik gauera oinak lurrean …
inork ez dizkit erahilgo ametsak.
Enbata dator ta lotu egin naiz
haize zakarrak eramango ez nau
gorputz osoaz saiatuko naiz
ez nau ekaitzak itoko oraingoan.
Zea Mays
Itxi begiak, arin joango da …
itxi begiak, bukatuko da
itxi begiak, ezin gaitu eraman …
itxi begiak, beldurrik ez izan.
Itxi begiak.
Zea
Aldapan gora… pausoz pauso…
gora… aldapan gora…
Mendian gora,
burua galtzen dut maiz
herriko kaletan sarritan
galdu izan naiz.
Nork bereizi zituen
kultura, lurra sua ta ura?
Gizakion arteko lotura,
ere ez al da natura?
Berriro galduta gabiltza,
hau da hau marka
ezin da ulertu
aurrean daukagun mapa.
Euskaldun peto peto
bai, baina ardi galduen pare
nahiago det ibili halare,
norabiderik gabe!
Aldapan gora,
pausorik pauso
aldapan behera,
auzorik auzo
gaztainondo ta pago
eskultura arraro,
kaleak edo mendiak
zerk galtzen gaitu
gehiago? (2 aldiz)
Aldapan gora,
pausorik pauso
aldapan behera,
auzorik auzo
gaztainondo ta pago
eskultura arraro,
kaleak edo mendiak
zerk galtzen gaitu gehiago?
(2 aldiz)
14.ALDAPAN GORA
Huntza
15.EURITAN DANTZAN
Bizirik nau
ta holan sentitzen naz
topera nau
geur inork ez nau geldituko.
Egun goibel hau
egun argi bihurtu nahi dot
geurkoan gogoa dekot eta.
Kale erdixen
ez dot inoren baimenik biher
dantzan hasten naz, ie…!
Dantzan kalien
danak begireeee
dantzan kalien.
Eurixe da ah, ah, ah!
Eurixe da ah, ah, ah!
Zaparrada goitik behera
ta saltoka potxingoan
aske sentitzen naz ni
busti-bustite
ta ur tantak goitik behera
Ustaritzen zein Gasteizen
bardin-bardin jauzten dire.
Gatibu
kalien…
euritan dantzan
euritan dantzan (2 aldiz)
Dantzan kalien
danak begire
dantzan kalien
Eurixe da ah, ah!
Eurixe da ah, ah!
Zaparrada goitik behera
ta saltoka potxingoan
aske sentitzen naz ni
busti-bustite
ta ur tantak goitik behera
Santurtzin zein Iruñean
bardin-bardin jauzten dire.
kalien…
euritan dantzan
euritan dantzan (2 aldiz)
Kalien...
Udazkena
eta erropa zaharrak
zer gehixau bide
zorixontsu izeteko.
Joan etorri bet da gure bizixe,
ta une honek
hostixek dire, beraz
denbora txarrari
aurpegi ona jartzen badakit,
holan nabil ni ie... ie!
16.HONA GONA GORI
Hona gona gori
Hona gona gori
nora joan zoazen baneki
ta bazeneki
nora joan zoazen
urrutira nigandik.
Ezin bizi nigaz, ezta ni barik
ezin egon batera, ezta bakarrik.
Hemen nozu, ondakinak
beti jateko prest,
beti jan gura.
Hemen nozu, zuri begira,
borondatezko esklabuuu... eh!
Baii eeesklabuuu
Hona gona gori
Hona gona gori
Eskutik helduta
ginen moneda, beste bateri.
Bihotz zabaltza asmo garratzak
suge korri gerri dantzak,
Bihotz zabaltza goaz oli
jauzika guran edozeineriii
Hemen nozu ondakinak
beti jateko prest
beti jan gura.
Hemen nozu, zuri begira,
borondatezko esklabuuu
esklabuuu uuuuuuuuu
esklabuuuu...
Hona gona gori
Hona gona gori
Ezin bizi nigaz,
ezta ni barik
Ohhhh
Esklabu...
Eskean kristo
17. HARITIK TIRAKA
Bakarrizketan, bizitzan betitik,
tik tak, haritik tiraka jada badakik,
laba dakarkit, mara mara zure arimara
sumenditik, ene bihotzaren hilerritik.
Ez dago berririk, musak ez dabiltza herritik,
etorrin autobusak aspaldi galdu nizkian nik.
Izaran erdin, rap². Izerditan blai,
like Aranburu in derby.
Idazten kaladak x 2,
hitzen atzetik gabiltza gauerdiz gauerdi.
Kontzertun aurretik beti kardi, nerbi,
baino beti puntual like Ikurriña in San Fermin.
Beti berdin! Beti berdin, berpizten,
eguzkia atera da with Bad Sound System.
Selektah! Egun berri bat argiz pizten,
ilunpetan ez dakigu etxera iristen. Hor kanpoan euri gehiegi,
ta hemen barrun ez dao ateri.
Eskerrak bazterrak nahasten dituztenak
erosotasunaren sofan ez diren eseri.
Jarri eskela bat nere barruko min hauei,
musika daukat buruan night and day.
I sing what I think and I think what I say.
Aldare bat jartzekotan ez jarri nei.
Bota! Oraindik ez gaudelako lokatzetan itota,
fokoen argitik kanpo benetako “protak”.
Musu-truk egindako lanaz bustita gure notak,
zuei esker dirau burujabetzaren errotak.
Zuek gabe ez rock, ez reggae ta ez
fandango.
Gracias a vosotros dejé de bailar un tango.
Piromano: zu gabe hau ez da berdina izango.
Eskerrik asko Andu. Eskerrik asko Sambo.
Eta euri gehiegi, eta ez dao ateri.
Eskerrak bazterrak nahasten dituztenak...
Froga lan eskerga, sorkuntzaren zerga,
hezkuntza sistemak ulertzen ez duen jerga.
Ume baten arima daukan amaren berba,
tarimara igo aurreko nerbioen juerga.
Musika zer da? Jolas bat da,
Atila y los Unos-en azken kanta.
Musika ez da David Guetta in Bata,
musika da Humus: Mantxi ta Nata.
Glaukoma
Hor kanpoan euri gehiegi
eta hemen barrun ez
dago ateri...
Eskoletan ez digute bizitza
erakutsi,
Haiengatik balitz leudeke
gure arimak biluzik,
gure koadernoa hutsik.
Kliperrari klik.
Munduko piromano
guztientzako,
segi sua pizten!
Alredy! Oh, oh, oh...
18.NON ZAUDE?
Oraindik ume bat zinen
agertu zinenean
Eta oraindik laino batean,
noren zain?
Zure gelako leihotik
mundura begira
Han urrun zure ametsa bizi da
Gezur hau bizitzea
ez da zure patua
Beste biderik ez al da?
AIZU, NON ZAUDE?
NON ZAUDE?
AIZU, NON ZAUDE?
NON ZAUDE?
Iluntasunaren deiadar goxoak
Amaiera onik ez dauka
Apurtu katea,
ez izan beldurrik
Ez esnatu oraindik
Hesian
Askatasunaren bila,
oihu baten jabe
Astindu arren baretuz,
nahi gabe
Maitasunaren usaina,
itxurakeria
Argazki baten atzean estalia
Dena amaitu dela
pentsatzen urduri
Eta oraindik ez da hasi
AIZU, NON ZAUDE? NON
ZAUDE?
AIZU, NON ZAUDE? NON
ZAUDE?
19.UDARAKO GAU LUZEAK
Ta zure eskutik bidean aurrera egin
Negarrez bizi direnen irrifarrea ikusi
Zeruko hodei grisen artean
Argi izpi berriak ikusi
Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak
Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
Zutik gaudenaren seinaleak.
Ez utzi malkorik ezpainetara iristen…
Irri hori lausotzen duen zauririk zabaltzen…
Uuuuuuuhh…
Ta zure eskutik
Udarako gau luzeak…
Ta zuretzat…
Ta zure eskutik kilometroak egin
Herriaren begietan ospatzerik ikusi
Gose direnen izenean
Batikanoa erortzen ikusi
Ta zure eskutik debekaturikoa egin
Tiroka dabiltzan haurrak jolasetan ikusi
Preso direnen izenean
Harresiak sutan ikusi
Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak
Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
Zutik gaudenaren seinaleak.
Ta zure eskutik beldurrik gabe bizi
Aldaketa bat munduan hil aurretik ikusi
Herri zapalduen izenean
Buruak erortzen ikusi
Vendetta
20.NAHI DUT
Esne Beltza
“Gehio, gehiago balio du milak egiten duten apur banak batek egiten duen mila baino”.
…
Euskaraz bizi nahi dut goizean goiztik!!
…
Ez da amets bat nire nahia baizik!! (2 aldiz)
Gau eta egun euskeraz bizi nahi dut
ta gauza bera egin dezakezu zuk
euskaraz bizi nahi dut goizean goiztik
ez da amets bat nire nahia baizik.
Etxean, kalean, lanean, lagun artean
mendira joatean eta ohean sartzean,
egin ginen bizitzarik gabe nortasuna eta
eta izaera gorde gabe
kaleetan bat egin genuen
elkar maite genuela erakuste arren.
Uooooooohh!! Oh!!
euskaraz bizi nahi (4 aldiz)
Eutsi, borroka bakarrari
izatera heltzeko, zarena zarelako
hutsez, bakar bat gehiago.
Nagusitu zaitez, zeure lekua baduzu
bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu.
Zuk, zeure kabia hornituz
hitz merke ta txiroez at
jaten eman buruari, ez inori, zeuri beti.
Jakin zuloan topatzen,
barnetik ateratzen,
zeharka, itzulita, garrasika.
Eutsi...
21.ZARENA ZARELAKO
Segi, zuzen bide ertzean
Gaztigatu dizugu, aurrera
jarraitzeko
atzera ez begiratzeko.
Egunez egun zihur
nahita ikusten dugu
ez arduratu, irtenbiderik ez badu.
Ustez jakin badakizu
nolakoa zaren zu
galdetuz gero akabo,
mututu ta ixilik, zero.
Jakin ezean onartu
uste ere ezin dena
izan, sinestu,
aitortu, ezagutu
Eutsi...
Segi...
Sugan
22.ITSASOA GARA
Begiratu atzean
hortzimugak sutan
gure begiek zerutan
begiratu maitea
amildegi ertza
biziak hila ametsa
ez bilatu gauean izar hura
zure begitan piztu da.
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean
malko haiei esker
orain itsasoa gara, orain itsasoa gara!
Orain hemen gaudela, bidegurutzean
utz ditzagun beldurrak atzean
ez gara izan onenak, beharbada
baina gure bizitza izan da
mendeetako kanta erditu da
gure ordua heldu da.
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean
malko haiei esker
orain itsasoa gara, orain itsasoa gara!
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
gure ametsaren bidean
izan garelako
oraindik ere ba gara, ta beti izango gara!
Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean
malko haiei esker
orain itsasoa gara, itsasoa gara!
Ken Zazpi