BERRIA-KO DISEINU TALDEA
Bardeako tiro eremuaren aurkako manifestazioa eginen dute igandean, 12:00etan, Tuteran bBardeaLibre taldeak deitu du, salatzeko hemen probatzen dituzten bonbak erabiltzen dituztela gerretan b 2-3
Trumoia hemen,zaparrada han
Artea Maiela Zurutuzaren‘Komorebi’ erakusketa
ikus daiteke Yamagutxi liburutegian
5Matxismoa Jardunaldia egin dute NUPen, indarkeria
instituzionala eta GIBa jorratzeko
4Ostirala
2018ko azaroaren 16aIX. urtea375. zenbakia
NAFARROAKOHITZA
Edurne Elizondo Iruñea
Soka luze batek
lotzen ditu Bar-
dea eta gerra su-
fritzen duten he-
rrietan jaurtitzen
dituzten bonbak;
Erriberako azpiegituran eta gisa-
koetan probatzen baitituzte gero
herri horietan lehertzen diren
gailuak. Soka luze horrek berak
lotzen ditu, gainera, Bardea eta
sorterritik alde egiten duten mi-
lioika migratzaileak; bonbak
atzean uzteko, edo iparraldeko
herriek hegoaldekoetan eragin-
dako espoliazioak bultzatuta egi-
ten baitute ihes.
Soka hori mozteko beharraz
hitz egiteko mahai ingurua egin
du Bardea Libre plataformak,
Iruñean. Igandean, gainera, ma-
nifestazioara deitu du, Tuteran.
12:00etan hasiko da protesta,
Erriberako hiriburuko Foruen
plazan. Bonbak eta Nafarroa lo-
tzen dituen tiro eremuko soka
behin betiko moztu nahi du Bar-
dea Libre plataformak. «Ez he-
men, ez inon ez dugulako gerrak
prestatzeko azpiegiturarik nahi»,
nabarmendu du Iñigo Jurado pla-
taformako kideak.
1951. urtetik dago martxan Bar-
deako tiro eremua. Azpiegitura
horri eusteko azken kontratua,
hogei urterako, 2008an sinatu zu-
ten Bardeako Komunitateko Ba-
tzar Nagusiak eta Espainiako Go-
bernuko Defentsa Ministerioak,
210 milioi euroren truke. Dato-
rren abenduaren 31rekin batera,
kontratu hori modu automatiko-
an berrituko da, bertze hamar ur-
tez. Aldaketa bakarra Bardeako
Komunitatean bat egiten duten
erakundeek jasoko duten ordai-
naren kopurua izanen da: bikoiz-
tu eginen da. «2008. urtetik, zazpi
milioi euro jaso dute erakundeok,
urtean; hemendik aurrera, berriz,
bikoiztu eginen da kopuru hori,
eta hamalau izanen dira», azaldu
du Andoni Romeok, Alternatiba
Antimilitaristako ordezkariak.
Bardeako Komunitatean he-
meretzi udalerri daude, Erronka-
riko eta Zaraitzuko ibarrak, eta
Olivako monasterioa; denera, 22
erakunde, alegia. Bakoitzak
108.000 euro inguru jaso ditu, ur-
tean, azken urteotan, Bardea Li-
bre plataformako kideek agerian
utzi dutenez. Bardeako Komuni-
tateak berak ere jasotzen du zati
bat.
Diru hori ez du ongi kudeatu
erakunde horrek, ordea, Kon-
tuen Ganberak txosten batean sa-
Erriberako tiro eremuaren aurkako manifestazioa eginen dute igandean, Tuteran. Bardea Libreplataformak antolatu du protesta. 2017ko martxoan sortu zuten, erakundeetan gertatutako aldaketabaliatzeko. Bidean izan dituen zailtasunak onartu, eta lanean jarraitzeko asmoa agertu du taldeak.
Bardean ere prestatzen da gerra
Benetako sua erabiltzen dute Bardeako tiro eremuan egiten dituzte ariketa militarretan. Irudian, bi helikoptero, artxiboko argazki batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko azaroaren 16a2 Astekoa
3Astekoa
Giza eskubideen auzian aditua da
Armendariz, eta argi eta garbi
erran du: «Bardean eta gisako az-
piegituretan benetako gerra pres-
tatzen da. Giza eskubideen urra-
keten %60 armen bidez egiten di-
tuzte, eta armak tiro eremuetan
probatzen dituzte. Gaur egungo
gerretan herritarrak militarren
jomugan dira».
Siria eta Yemen aipatu ditu ge-
rrek ekartzen duten suntsiketa-
ren adibide gisa. «Sirian, herrita-
rren erdiak egin dute ihes herrial-
detik kanpo; Yemenen, berriz,
6.000 herritar hil dituzte jada, eta
50.000 zauritu. Herrialde ba-
rruan toki batetik bertzera mugi-
tu behar izan dute hiru milioi per-
tsonak». Espainiako Gobernua-
ren ardura nabarmendu du:
«2015ean, Espainiak 400 doita-
sun bonba inguru saldu zizkion
Saudi Arabiari; armak bidaltzen
jarraitu du geroztik: 2015etik
2017ra saldutako armen truke
932 milioi euro jaso ditu».
Bonbak «ongi hiltzeko» pro-
batzen dituzte tiro eremuetan.
Horixe nabarmendu du Armen-
darizek, eta, horregatik, hain zu-
zen ere, igandean «Tuterako ka-
rrikak betetzera» deitu ditu he-
rritarrak. «Jendeak sorterritik
egin behar du ihes, armen nego-
zioak aurrera egin dezan», buka-
tu du.
SOS Arrazakeria erakundeko
ordezkari Beatriz Villahizanek
ihes egiten duten horiei egin die
so bere solasaldian. Bonben on-
dorioz edo bertze edozein kausa
dela-eta ihes egiten dutenei, hain
zuzen ere. «Migratzaileen eta
errefuxiatuen arteko bereizketa
maltzurra da. Gakoa da Europak
ez duela nahi bere gain hartu jen-
dea bere sorterritik aterarazten
duten arrazoien ardura». Migra-
zioen inguruko «begirada zaba-
la» eskatu du, ondorioz, Villahi-
zanek, eta gogoratu du herritar
orok baduela migratzeko eta nahi
duen tokian bizitzeko eskubidea.
«Eskubide horrek balio zuen eu-
roparrok mugitzen ginenean,
baina, orain, gurera etortzen dire-
nean bertze hainbat herritatik,
hutsean uzten dugu». SOS Arra-
zakeria taldeko kideak erantsi du
gerrak ez direla bakarrik hegoal-
deko hemisferioko herrialdeetan
gertatzen: «Europa, nahi ez duen
migrazioaren aurka ari da gerra
egiten».
Nahi ez duena. Horixe da bertze
gakoetako bat, Villahizanen erra-
netan. «Egungo garapen eredua
ez da iraunkorra, eta badu balia-
bideen espoliazioari eusteko be-
harra; behar du mugituko den
langileria, zaurgarria, arautu ga-
bekoa. Horrek ekarri du hegoal-
deko herrien independentzia
prozesuak baldintza zehatzetan
garatzea; prozesu horiek ez dira
amaitu, eta hegoaldeko herriak
kanpo zorren bidez lotu dituzte
iparraldekoek. Ustez, iparraldeko
herriek askatasuna eta demokra-
zia badute. Errealitatea bertzela-
koa da: egungo ordenari eusteko,
gatazkak eragiten dituzte, bertze
herrietan egiten dituzten esku
hartzeak justifikatzeko, eta he-
rriok ustiatzen jarraitzeko».
Dena aldatzeko laneanEuropako mugak «espazio mili-
tar» bilakatu dituztela salatu du
Villahizanek, eta gainditzen di-
tuztenentzat ere, egunerokoa ez
dela erraza. «Nazioarteko babesa
emateko hamaika oztopo daude;
babes hori eskatzen duen pertso-
nak erakutsi behar du babes hori
behar duela. Nafarroan, babesa
eskatzeko lehendabiziko elka-
rrizketa lortzeko itxaron zerren-
da bada; hamahiru hilabetez egon
behar dute zain». Hori guztia al-
datzeko beharra nabarmendu du
Villahizanek.
Eta hori guztia aldatu nahi du-
telako ari dira Bardeako tiro ere-
muaren aurka lanean Bardea Li-
bre plataformako kideak. Iñigo
Juradok onartu du iaz sortu zire-
nean zehaztutako helburuetan ez
dituztela nahi zituzten urrats
guztiak egin, oraindik ere, baina
lanean jarraitzeko konpromisoa
berretsi du.
Herri kontsultena da oraindik
bete gabe duten helburuetako
bat. «Argi dugu herritarrei eman
behar diegula erabakitzeko auke-
ra». Juradok azaldu du Nafarroa-
ko Gobernuan eta hainbat udale-
tan 2015eko hauteskundeen on-
dotik sortutako aldaketa giroak
bultzatu zuela plataformaren so-
rrera. Lan egin nahi dute borroka
«Nafarroa osora» zabaltzeko, eta
auzia erakundeen agendetan jar-
tzeko. Ari dira.
latu duenez. Bardeako Komuni-
tatearen gastuak ikertu ditu Kon-
tuen Ganberak, eta ondorioa da
Bardeako Komunitateko kideek
dirua «xahutu» egin dutela.
2006tik 2012ra, adibidez, Egipto,
Argentina, Senegal eta Costa Ri-
cara egin zituzten bidaiak Barde-
ako ordezkariek. Egiptora 34 per-
tsona joan ziren, eta 64.000 euro
gastatu zituzten. Senegalera, be-
rriz, 29, eta 72.000 euroren gastua
izan zuen bidaiak.
2001eko aukera galduaBardeako Komunitateko Batzar
Nagusiari egin dio so Bardea Libre
plataformak, erakunde hori dela-
ko tiro eremua alokatzeko kon-
tratua sinatzen duena. Julian Isla
da egungo presidentea; aurretik,
eta, urte luzez, Jose Antonio Gaia-
rre izan zen kargu horretan. «Pri-
batuan, bai eta jendaurrean ere,
Gaiarrek onartu zuen tiro ere-
muaren aurkako mugimenduak
mesede egiten ziela, horrek ekar-
tzen zuelako ordain gisa jasotako
diru kopuruak gora egitea»,
erran du Romeok.
Alternatiba Antimilitaristako
kidea duela hogei urte baino
gehiago hasi zen Bardeako tiro
eremuaren aurka lanean. 2001.
urtean, borroka hori irabazteko-
tan izan zirela gogoratu du. «Urte
horretan berritu behar zuten
kontratua; lauzpabost urte lehe-
nago hasi ginen gaia jorratzen.
Bardea Armagabetua izeneko
plataforma sortu genuen, eta he-
rri mobilizazioa lantzen aritu gi-
nen». Romeok uste du huts egin
zutela ez zirelako gai izan borroka
erakundeen esparrura eramate-
ko. «Ez genuen asmatu udalekin
lan egiten; berandu hasi ginen
gaia haiekin jorratzen». Azkene-
an, 2001ean, zazpi urterako sina-
tu zuten kontratua Espainiako
Gobernuak eta Bardeako Komu-
nitateak, orduko 600 milioi peze-
taren truke.
Martxan jarraitu du urteotan
guztietan Bardeako tiro eremuak.
«Egunero ari dira ariketak egiten,
Bardeako Komunitatearen web-
gunean edo hedabideetan jardue-
ra horren berri ematen ez badute
ere», zehaztu du Iñigo Juradok.
Bardeakoaren gisako tiro eremu
bateko jarduerak ondorio zeha-
tzak ditu, eta horiek jarri dituzte
mahai gainean Fernando Armen-
darizek eta Beatriz Villahizanek.
Iaz Tuteran tiro eremuaren aurka egindako protesta bat. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16a
«Migratzekoeskubideak balio zueneuroparrok mugitzenginenean; orain, hutsean uzten dugu»Beatriz VillahizanSOS Arrazakeria erakundeko kidea
«2001ean kontratuaberritu behar zutenean,ez genuen asmatuudalekin lan egiten;berandu hasi ginen»Andoni RomeoAlternatiba Antimilitaristako kidea
«Bardean etagisakoetan benetakogerra prestatzen da;herritarrak militarrenjomugan dira»Fernando ArmendarizGiza eskubideetan aditua
«Egunero ari diraariketak egiten,hedabideetan jarduera horren berriematen ez badute ere»Iñigo JuradoBardea Libre plataformako kidea
Edurne Elizondo Iruñea
Desberdinkerian oi-
narritutako siste-
ma orok behar du
indarkeria dosi bat
eutsi ahal izateko;
zenbat eta aurrerago egin emaku-
meen eskubideek, orduan eta in-
darkeria handiagoa dago, bere
burua defendatzen duelako siste-
mak». Horixe nabarmendu du
Sare erakundeko buru Julia Mu-
narrizek, elkarte horrek Creacion
Positivarekin eta Nafarroako
Unibertsitate Publikoarekin ba-
tera egindako Indarkeria Matxis-
tei eta GIBari Buruzko Jardunal-
dian. Laugarrenez antolatu dute,
eta indarkeria instituzionalaren
gaia jarri dute mahai gainean.
Blanca Fernandez Viguera so-
ziologo eta ekintzaile feministak
aurretik errandakoak dira Muna-
rrizek bere solasaldiaren hasieran
erabilitako hitz horiek; haien bi-
dez, dagokion testuinguruan jarri
nahi izan du indarkeria institu-
zionalaren gaia. Gehiago erran
du: «Sistema patriarkalak inda-
rrean jarraitzen du; jada ez du
bertze garai bateko forma autori-
tarioa, baina paperean jasotako
eskubideak ez dira gauzatzen. Pa-
triarkatuak eta kapitalismoak,
gainera, elkarri egiten diote me-
sede. Feminismoa behar dugu,
denontzat gizarte bizigarriago bat
lortzeko».
Nafarroako Probintzia Auzite-
giko presidente Esther Erizek
parte hartu du NUPen egindako
jardunaldian. Iaz, sexu indarke-
rien auziari buruz antolatutakoan
aritzera deitu zuten, baina ezez-
koa eman zuen. 2016ko sanfer-
minetako talde bortxaketaren in-
guruko epaiketa egin zuten, hain
justu, garai hartan.
Egiturazko arazo batIaz eta aurtengo jardunaldian ari-
tu diren bertze adituetako bat da
Montse Pineda. Iazkoan, hain zu-
zen ere, Iruñeko talde bortxake-
taren epaiketari egin zion so, argi
baitzuen Pinedak epaileen lana
zein den: «Epaileen eta hedabi-
deen erantzuna behar zuena iza-
ten ari da: sistema patriarkalari
eusten ari dira. Beren funtzioa be-
tetzen ari dira», erran zuen.
Ideia hori da Munarrizek na-
barmendutakoa, eta Pinedak ere
eutsi egin dio aurtengo bere sola-
saldian: «Indarkeria instituzio-
nalaz ari garenean, sistemaren
egituran bertan dagoen indarke-
riaz ari gara. Sistemak berezkoa
du indarkeria hori. Sistema hete-
ropatriarkalaz ari garenean, era-
kundeez ari gara, baina gero kos-
ta egiten zaigu instituzio horiek
ikustea eta identifikatzea», erran
du Pinedak.
Instituzio horietako batetik ari-
tu da Esther Erize NUPeko jardu-
naldian, Nafarroako Probintzia
Auzitegiko presidentea baita.
Bere solasaldian legeak jasotako
eskubideez eta laguntzez mintza-
tu da. Zehazki, gorroto delituari
buruzko artikuluak aztertu ditu
Erizek, eta agerian utzi du figura
hori gaur egun ez direla erabiltzen
ari sortu zuten kasuetarako.
«Hainbat kolektibo kaltebera ba-
besteko sortu zen, baina egiten
den interpretazioa hagitz zabala
da, eta, ondorioz, egun, sare so-
zialetan txisteak egiten dituzte-
nen edo rap abeslarien aurka ba-
liatzen dute», nabarmendu du
auzitegiko kideak.
Erizek argi du gorroto delitu-
tzat jo daitekeela indarkeria
matxista, eta uste du figura
hori indarkeria matxistari aurre
egiteko dauden lege zehatzekin
batera erabili beharko litzatekee-
la, jardunaldian agerian utzi due-
nez.
Pinedaren aburuz, ordea,
«motz» gelditu da Esther Erizek
NUPeko ekinaldian egindako
analisia. Ikuspuntu kritikoagoa
erakutsi du Creacion Positiva tal-
deko kideak erakundeen lanare-
kiko. Jardunaldiaren inaugura-
zioan parte hartu dute Iruñeko
Udaleko eta Nafarroako Gober-
nuko ordezkariek, hain zuzen.
Haien babesa eskertu du Pinedak;
ez, ordea, ekinaldia hasteko hi-
tzaldian parte hartu eta gero alde
egin izana.
Legeak beteOsasun Departamentuko kide
Lazaro Elizaldek hartu du hitza
jardunaldian gobernuaren izene-
an, eta nabarmendu du, batetik,
2017ko bukaeran erakunde arte-
ko akordioa sinatu zutela, indar-
keria matxistari aurre egiteko as-
moz; eta, bertzetik, gobernuak
ikerketa egin duela azken hilabe-
teotan eta laster mahai gainean
jarriko dituztela emaitzak. Asmoa
da osasun zerbitzuetatik indarke-
ria mota sotilak antzeman ahal
izateko tresnak garatzea. Elizal-
dek erantsi du koordinazioa sus-
tatzeko asmoz ekintza protokoloa
prestatzen ari direla.
«Erakundeek protokoloak eta
planak egiten dituzte legeak ez
betetzeko. Duten helburua bene-
tan beteko duten politika publi-
koak egiten badituzu, ez duzu
planen edo protokoloen beha-
rrik», erantzun du Pinedak.
«Egiten dituzten politikak kohe-
rentziaz betearaztea da gakoa;
horrela sortuko dira koordinazio
sare eraginkorrak», erantsi du.
Iruñean, hain zuzen ere, udalak
antolatuta, indarkeria sexistei
buruzko biltzarra egin zuten
urrian, eta arlo juridikoan nabar-
mendutako arazoetako bat izan
da koordinaziorik ezarena, indar-
keria matxistaren auzian.
Legeak betetzeko eskatu du Pi-
nedak. Eta, horrekin batera, lege-
ak bete ahal izateko baliabideak.
Errealitateak erakusten du ahale-
gin anitz paperean baino ez direla
gelditzen, Pinedak salatu duenez.
GIBa duten pertsonak artatzen
dituzten gobernuz kanpoko era-
kundeek egiten duten lana jarri
du adibide gisa; jasotzen dituzten
diru laguntzen kopuruari egin dio
so, zehazki: «Estatu osoan dau-
den gobernuz kanpoko erakun-
deek, denera, 1,4 milioi euro bai-
no ez dute jasotzen; zenbatekoa
da kopurua Nafarroan?», galdetu
du. Sareko Julia Munarrizek
erantzun dio: «300.000 eurora ez
da ailegatzen».
Sarek, Creacion Positiva elkarteak eta NUPek Indarkeria Matxistei eta GIBari BuruzkoJardunaldia egin dute; Nafarroako Probintzia Auzitegiko buru Esther Erize aritu da.
Sistemari eusteko indarkeria
Nafarroako Probintzia Auzitegiko presidente Esther Erizek –argazkian, eskuinean– parte hartu zuen NUPeko joan den asteko jardunaldian. IDOIA ZABALETA / FOKU
«Patriarkatuak eta kapitalismoakelkarri egiten diotemesede; feminismoabehar dugu»Julia MunarrizSareko kidea
«Indarkeriainstituzionalaz arigarenean, sistemarenegituran bertan dagoenindarkeriaz ari gara»Montse PinedaCreacion Positivako kidea
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16aGaiak
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16a Gaiak
Edurne Elizondo Iruñea
Erakusketa bat, Nafa-
rroaren eta Japonia-
ren arteko harrema-
na ospatzeko. Maiela
Zurutuzak Komore-
bi izenburupean egindako lanak
hartu ditu Iruñeko Yamagutxi
plazako liburutegiak. Hilabetea
amaitu arte ikusi ahal izanen dira.
Zurutuzak Josu Jimenez Maiaren
haikuak oinarri hartuta osatu
ditu bere obrak. Bisitari bereziak
izan ditu azken egunotan, gaine-
ra, Japoniako Yamagutxi hiritik
etorritako ordezkaritzako kideak
izan baitira Iruñean.
Nafarroako hiriburua eta Ya-
magutxi duela hamabost urte se-
nidetu ziren, eta Japoniako hiriko
ordezkaritzako kideak adiskide-
tze akordioa berritzera etorri dira
orain.
«Polita eta berezia da Japonia-
tik etorritako bisitariek erakuske-
ta ikusi izana», erran du Maiela
Zurutuza artistak. Gas-
teiztarra da, eta hiri ho-
rretan erakutsi zituen
bere lanak lehendabizi-
koz, joan den otsailean,
artista gazteentzako
lehiaketa batera proiektua aur-
keztu eta irabazi ondoren.
Komorebihitza izan zuen Zu-
rutuzaren proiektuak abiapuntu.
«Interneten aurkitu nuen, eta bi-
txia iruditu zitzaidan», gogoratu
du. Japonierazko hitz horrek
zuhaitzen hostoen artean pasa-
tzen den eguzki izpia izendatzeko
balio du, hain zuzen ere.
Eta Zurutuzak horixe egin du
bere erakusketaren bitartez: led
argiak eta arroz papera baliatuz,
Yamagutxiko liburutegi barrura
eraman ditu artelan bilakatutako
bere eguzki izpiak. Lau osatu ditu,
denera, bat urtaro bakoitzeko.
Piezak prestatzeko, Josu Jimenez
Maiak idatzitako haikuak erabili
ditu artista gazteak.
Euskarazko haikuak erabili
nahi zituela erabaki eta gero, Josu
Jimenez Maiaren Gerezi garaiko
haikuak izenburuko liburuare-
kin egin zuen topo Zurutuzak.
«Interesgarria iruditu zitzaidan,
liburuko haikuak urtaroen ara-
bera banatuta zeudelako», azal-
du du artistak. Egindako pieza
bakoitzean Jimenezen bost haiku
jaso ditu.
Haiku tailerreko arduradunJosu Jimenez Maiak «kontent»
hartu zuen, hasieratik, Maiela Zu-
rutuzak bere haikuak erabiltzeko
proiektua. Nafar Ateneoko eus-
kara eleduna da, eta erakunde
horrek egiten duen haiku taile-
rreko arduraduna, hain zuzen
ere. «Tailer irekia da; bost pertso-
na inguruk egiten dugu bat, eta
gustura aritzen gara».
Iaz, Zurutuzak egin zuen bisita
haiku tailerrera. Han ezagutu zu-
ten elkar artistak eta idazleak. Ji-
menez Maiak bi liburutan jaso
ditu bere haikuak. Lehendabizi-
koa duela zazpi urte plazaratu
zuen, Maiatz argitaletxearen bi-
dez. Lan horretakoak dira Zuru-
tzak erabilitakoak. «Egindako
egiturak erakutsi zizkidanean,
txundituta gelditu nintzen!»,
erran du Jimenez Maiak.
Komorebihitzaren eta Zurutu-
tzaren lanaren artean sortu den
lotura nabarmendu du Jimenez
Maiak. Idatziz jasotako haikuak
artelan bateko parte bilakatu iza-
na ere «pozgarritzat» jo du. Libu-
ruaren bidea luzatzeko modu bat
izan dela uste du idazleak. «Libu-
ru asko argitaratzen dira, eta las-
ter gelditzen dira bazter». Era-
kusketaren bidez, ordea, bidea
egiten jarraitzen du lanak. «Lite-
ratura beste esparru batean jar-
tzeko sormen lan bat da», erran
du idazleak, Maiela Zurutuzaren
obrei buruz.
Yamagutxitik etorritako or-
dezkariek gertutik ikusi ahal izan
dituzte obra horiek. Zortzi pertso-
nak osatutako taldea etorri da, ze-
hazki, Japoniatik. Tartean izan da
Tsugumasa Muraoka, Yamagu-
txiko prefekturako gobernado-
rea. Yamagutxi parkea eta liburu-
tegia bisitatu ez ezik, Nafarroako
Gobernuko presidente Uxue Bar-
kosekin ere bilera egin dute Japo-
niako ordezkariek. Nafarroako
Parlamentuan ere izan dira, eta
energia berriztagarrien inguruko
hainbat proiektu ezagutu dituzte,
gainera.
Maiela Zurutuzaren erakuske-
ta hilabete bukaerara arte egonen
da ikusgai Yamagutxiko liburute-
gian. Astelehenetik ostiralera
izango da zabalik, 15:00etatik
21:00etara. Eguna hodei artean
ernatzen bada ere, eguzki izpiak
eraikin barruan izanen dira Ko-
norebierakusketako obren bidez.
Ez edozein eguzki izpi, ordea:
zuhaitzen hostoen artean pasa-
tzen diren eguzki izpiak, zehazki.
Komorebi.
‘Komorebi’ izenburuko erakusketa jarridu Maiela Zurutuza artista gazteakIruñeko Yamagutxi plazako liburutegian;Josu Jimenez Maiak idatzitako haikuakoinarri hartuta osatu ditu bere lanak.
Eguzki izpiakliburutegian
Komorebi erakusketa osatzen duten lanetako bat. IDOIA ZABALETA / FOKU
Yamagutxitik ordezkaritza batetorri da senidetze akordioaberritzera; bisita egin duteZurutuzaren erakusketara
RHURBILDU ETA LAUJon Barberena Ibarra
Ordu aldaketa
Urriko azken astebu-
ruan ordua aldatzen
da, eta ondorioz, ja-
rraian datorren hila-
beteari giroa belzten zaio. Erlo-
juaren orratzak atzerantz mugi-
tzen ditugu eta haiekin batera
atzean utzi ezin ditugun arrangu-
rak enegarrenez ahoratu. Udan
gozatutako arratsalde amaiezi-
nen nostalgiaren ondorioz, ahoa
aienez betetzen zaigu. Mingainak
dantzan jartzen ditugu orratzak
dantzan jartzearekin batera. Bai-
na aurten, inoiz baino gehiago
astintzen dihardugu gorputzeko
organo zorrotzena, berrikuntza
handi batekin baitator ordu alda-
ketaren gaia. Udako eta neguko
ordu aldaketak kentzea proposa-
tu zuen berriki Bruselak eta ho-
nek ikaragarrizko oihartzuna
hartu du eguneroko solasaldie-
tan. Batzuek neguko ordutegia-
rekin gelditzea proposatzen dute
eta bertze batzuek udakoarekin.
Iruditzen zait puri-purian dau-
den zenbait gairi ere lekua egin
beharko geniekeela eguneroko
hitz-aspertuetan. Nafarroa Ga-
raian, aspaldiko kontuak dirudi-
ten zenbait gertaera tamalgarrik
arnasa hartu dute azkenaldian,
eta interesgarria litzateke gure
iritzia partekatzea. Ardura era-
kustea behinik behin.
Gurean, zenbaitek atorra urdi-
na ongi garbitua eta lixatua ar-
mairuan zintzilik zeukatela age-
rikoa zen. Baina kezkagarria da
ikustea nola euren pentsamendu
ultraeskuindarra hedatzen dabil-
ko botere eta ikuspuntu hegemo-
nikoa kolokan nabaritzen dute-
nean, inposatueta doktrinatuhi-
tzak erabiltzen baitituzte inongo
zentzurik gabe.
Espainian ere lehengo lepotik
daukate burua. Pablo Casadok,
PPko presidente berriak, 1985eko
abortuaren legea berriz ere inda-
rrean jarri nahiko lukeela adiera-
zi du eta Francoren gorpua dago-
en tokian utzi beharko genukeela
aholkatu. Jose Maria Aznarrek,
Espainiako Gobernuko presiden-
te ohiak, Santiago Abascal Vox
alderdi ultraeskuindarraren bu-
rua laudorioz bete du.
Gai kezkagarri eta garrantzitsu
anitz ditugu hitz egiteko. Norbai-
tek pentsatuko du gai transzen-
dentalek eta potoloek gure begi-
tartea ilundu bertzerik ez dutela
eginen hilabete beltz honetan.
Zabal dezagun solasaldirako
gaien abanikoa. Ordua aldatzeko
baino, aldatzeko ordua izan dai-
teke azaroa. Gauzei dagokien
garrantzia emateko ordua.
tzan inongo lotsarik gabe. Adibi-
dez, Daniel Rodriguez Lopezek,
Espainiako Poliziaren Nafarroa-
ko buruak, Twitter bidez irainak
egiteagatik kargua utzi behar
izan du.
Bertzalde, Skolae hezkidetza
programaren kontura, alderdi
politiko erregionalista eskuinda-
rrek haurrak doktrinatzea lepo-
ratu diote Hezkuntza Departa-
mentuari. Gauzak horrela, PP,
UPN, Ciudadanos eta Vox alder-
diak gogor mintzatu dira berdin-
tasuna bilatu nahian sortutako
hezkidetza programa honen
kontra. Ana Beltranek, PPko Na-
farroako parlamentariak, 0 eta 6
urte bitarteko umeei joko eroti-
koak inposatuko zaizkiela adie-
razi du. Emakume honek dire-
nak eta ez direnak botatzen ditu
bere gustukoa ez den erabaki ba-
ten bat lauko gobernuak propo-
satzen duenean. Halere, ez diz-
kiogu astakeria guztiak Beltrani
leporatuko. Nafarroa Garaiko
erregionalistek urteetan izanda-
Irudiab Iruñea
Nafarroa Beherea artxibo nagusianNafarroako Artxibo Nagusiak erakusketa bat hartu du Nafarroa Beherearen garapenari buruz. Urrian inaugura-
tu zuten, eta urtarrilaren 13ra bitarte egonen da zabalik. Egunero bisitatu ahal izanen da. Susana Herreros da
erakusketako komisarioa. Baxenabarre, lurralde berezia izenburupean, espazio horren sorrera eta garapena
kontatzen du erakusketak, 1789ko Frantziako Iraultzarekin batera, erresuma gisa desagertu zen arte. Astebu-
ruetan bisita gidatuak eginen dituzte. IÑIGO URIZ / FOKU
Altsasuko auziari buruzko jardunaldiakeginen dituzte gurasoek, gaur eta bihar
IRUÑEA bAltsasuko Gurasoek eta Altsasukoak Aske batzarrak jardu-naldiak antolatu dituzte herriko gazteen auziari buruz. Gaur eta bihar
eginen dituzte, Iruñeko Katakraken. Batetik, ikuspegi juridikotik hel-
duko diote gaiari; bertzetik, kazetariek eta eragile sozialek ere hartuko
dute hitza. Europatik auziak izan dezakeen erantzunari buruz ere ari-
ko dira. Mobilizazioak ere izanen du bere tartea jardunaldietan. Bihar,
17:00etan, elkarretaratzea eginen dute, Gazteluko plazan.
22,8ELIZAK NAFARROAN JASOTAKO DIRUA, MILIOI EUROTANElizak iaz jasotako diruari buruzko datuak plazaratu ditu: 22,8 milioi euro
hartu zituen, denera; kopuru horren erdia fededunek zuzenean egindako
ekarpenak ziren. Elizak, gainera, 4,7 milioi euro jaso zituen fededunek
errenta aitorpenaren bidez bideratuta, eta ia milioi erdia diru laguntzatan.
Rozalejon jarraituko du gaztetxeak; EHBilduk «kezka» agertu du erabakiarekin
IRUÑEA bMaravillas gaztetxeko kideek Rozalejotik ez mugitzea eraba-
ki dute. Halaxe azaldu dute asteburuan plazaratutako ohar baten bi-
dez. Bi hilabetez aritu dira Iruñeko gaztetxeko kideak EH Bildurekin
eta bizilagunekin negoziatzen, baina ez dute akordiorik lortu. Kezka
agertu du EH Bilduk. Oscus-en eraikinera mugitzeko aukera jarri zu-
ten mahai gainean negoziazioetan, baina bazter utzi dute gaztetxeko
kideek. «Errepresioaren bidea» baztertzeko eskatu diote gobernuari.
«Gai izan behar dugu bizitzekomodu orekatu eta kolektiboakaurkitzeko, lurrarenbaliabideak agortu gabezoriontsu izan ahal izateko»
Mabel CañadaLakabe herri okupatuko bizilaguna
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16aIritzia
Ordua aldatzekobaino, aldatzeko
ordua izan daitekeazaroa; gauzei
dagokien garrantziaemateko ordua
MUSIKA
ALTSASUManez eta Kobreak.
bBihar, 19:00etan, Iortia kultur etxean.
ARANTZATxamukos.
bGaur, 21:00etan, Burlada jatetxean.
BERASanta Zezilia eguneko saioa.
bAstelehenean, 18:00etan,
Isidoro Fagoaga musika eskolan.
BURLATAMielotxin.
bGaur, 20:00etan, kultur etxean.
BURLATADanserie Ensemble.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
IRUÑEA Iruñeko Orfeoiko haurrak.
bGaur, 20:00etan, Asuncion elizan.
IRUÑEATooth.
bGaur, 21:00etan, Infernu tabernan.
IRUÑEADorian.
bGaur, 21:30ean, Zentral aretoan.
IRUÑEAGriseras haur abesbatza.
bBihar, 19:30ean, Jus La Rotxan.
IRUÑEAChaman.
bBihar, 20:00etan, Indara aretoan.
IRUÑEATaburete.
bBihar, 21:30ean, Zentral aretoan.
IRUÑEAL’Orfeo opera.bAsteartean, 17:00etan,
Nafar Ateneoan.
IRUÑEA Ifrim-Llorente bikotea.
bAsteartean, 20:00etan, Fernando
Remacha auditoriumean.
IRUÑEACoque Malla eta
El Cuarteto Irrepetible.
bAsteartean, 20:30ean, Gaiarren.
IRUÑEA Jorge Sanchez.
bAsteazkenean, 17:00etan,
Kondestablearen Civivox aretoan.
IRUÑEASofia Esparza & Michel
Reynoso, Alicia Griffiths, Mielotxin,
Javier Lopez Jaso eta Marcelo
Scrich Duo.
bAsteazkenean, 18:00etatik aitzina,
Musika Kontserbatorioan.
IRUÑEALa Mala Pecora, Lur-J,
Rolan & Loop, Los Hollister eta
Liher.
bAsteazkenean, 19:00etatik aitzina,
Zentral aretoan.
IRUÑEAElena Setien, La Niña Hilo
eta Gussy.
bAsteazkenean, 20:30etik aitzina,
Indara aretoan.
IRUÑEANafarroako Orkestra
Sinfonikoa.
bOstegunean, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEALa taberna fantástica.bAstelehenean, 20:00etan,
Gaiarre antzokian.
TAFALLASiria entre amores quematan. Hainbat diziplina uztartzen
dituen ikuskizuna.
bGaur, 20:30ean, kulturgunean.
TAFALLATercer Sector:Un jurado
sin piedad.
bBihar, 19:00etan, kulturgunean.
ZIZUR NAGUSIATanttaka Teatroa:
Soka.
bGaur, 20:00etan, kutur etxean.
ZIZUR NAGUSIAGlobal: Misterio
Bufo.
bOstegunean, 20:00etan, kultur
etxean.
ZINEMA
BAZTANPetit paysan.b Igandean, 19:00etan, Iruritako
Damaso Zabalza aretoan.
BERTZELAKOAK
BERA 1936ko biktimei omenaldia.
Lore eskaintza egin, eta oroigarri
bat inauguratuko dute. Petti musi-
kariak parte hartuko du.
b Igandean, 11:00etan, Argaizko
harrobian.
IRUÑEA948 Merkatua arte azoka.
bHilaren 21etik 23ra, Baluarten
eta bertze hainbat egoitzatan.
Gure proposamenab Iruñea
948 Merkatua, bigarrenez948 Merkatua arteen azoka eginen dute, bigarrenez, Iruñean. Gobernuak
antolatu du, artearen eta kulturaren esparrua bultzatzeko asmoz. Profe-
sionalentzako topagune izan nahi du, formakuntza sustatu, eta, aldi bere-
an, herrialdeko taldeen lanaren erakusleiho izan. IÑIGO URIZ / FOKU
LEITZASiroka.
bGaur, 23:30ean, Torrea
herriko tabernan.
ZANGOZA Iruñeko Orfeoia.
bBihar, 20:00etan, Carmengo
auditoriumean.
BERTSO SAIOAK
DONEZTEBE Bertso afaria: Uxue Alberdi eta Sustrai Colina.
bBihar, 19:00etan, Belbieretxea
aterpetxean.
DONEZTEBE Uxue Alberdi eta Julio Soto.
b Igandean, 18:30ean, zineman.
IRUÑEA Irati Alcantarilla, Txaber Altube, Idoia Granizo, Ane Zuazu-
biskar eta Joanes eta Xabat Ilarregi.
bAsteartean, 20:00etan,
Kondestablearen jauregian.
LESAKA Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso.
bOstegunean, 13:00etan,
Plaza Zaharrean.
DANTZA
IRUÑEADani Pannullo:Work in
progress.
bGaur, 19:30ean, Nafarroako
Unibertsitatearen Museoan.
IRUÑEAElephant in The Black
Box:Romeo y Julieta.
b Igandean, 20:00etan, Gaiarren.
ANTZERKIA
ALTSASUNueveuno: Sinergia 3.0.
Haurrentzat
b Igandean, 17:00etan, Iortian.
ATARRABIAAdos:Dublineses.
b Igandean, 19:30ean, kultur etxean.
IRUÑEABirjiñe Albira ipuin konta-
laria:Kolore ipuinak.
bOstegunean, 18:00etan, kultur
etxean.
BERRIOZARTxalo: Ergela.b Igandean,19:00etan,
auditoriumean.
BURLATAMaintomano: Ekilibua.
b Igandean, 18:00etan, kultur etxean.
IRUÑEAGeneración Why.
bGaur, bihar eta etzi, 20:00etan,
Nafarroako Antzerki Eskolan.
IRUÑEAEl sexto sentido. Indarke-ria matxistaren inguruko musikala.
b Igandean, 19:00etan, Baluarte
auditoriumean.
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 16a Agenda
Ane Eslava Iruñea
Amiantoa zuntz mikroskopikoe-tan desegiten den mineral bat da:oso toxikoa da, eta, arnastuz gero,minbizia eta halako eritasunaksor ditzake. XX. mendean,amiantoa AEBetatik ekarri, etalantegietan inolako babesik gabeerabiltzen zuten. Amiantoak kal-te egindakoen artean dago MariaAsun Fernandez (Iruñea, 1960),Ananar Nafarroako AmiantoarenBiktimen Elkarteko presidentea.Orain, kalte-ordain bat jasoko duamiantoa saltzen zuten AEBetakoenpresek sortutako funtsetakobatetik. Halako bigarren kasua daNafarroan: iaz, Ananar elkartekobeste kide batek jaso zuen.Zer kalte eragiten du osasunean
amiantoa arnasteak?
Amiantoa ileak baino askoz eretxikiagoak diren zuntzetan des-konposatzen da. Zuntz horietakobakar bat arnastuz gero, biriketanitsatsita geratzen zaizu, eta 30 baturteren ostean, gaixotasun batagertzen zaizu; gehienetan, min-bizia. Egun ez da amiantoarekinlan egiten, baina toki guztietandago: eskoletan, lantegietan,etxeetan... Eta, deskonposatuzgero, edonork arnas dezake. Gukeskatzen dugu amianto guztiaken dezatela; baina, oraingoz, ezdute ezer egin.Zuri, zein kalte eragin dizu?
Senarrak Nafarroako enpresa ba-tean lan egin zuen, Superserren,eta 2016an pleurako mesoteliomadiagnostikatu zioten: amiantoa-rekin lotutako minbizia. Hama-lau urtez aritu zen enpresaren ka-litate kontrolean, eta ez zuenamiantoa ukitzen. Baina kate ba-tean zegoen, eta hor amiantoa za-titzen, kardatzen eta orrazten zu-ten; giroan zegoen. Iazko azaroanhil zen, AEBetako kalte-ordainajasotzeko izapideak egiten ari gi-nela. Bere garaian, babesik gabe ma-
neiatzen zuten amiantoa?
Bai, inolako babesik gabe. Diru-dienez, lantegietara eramaten zi-tuzten kutxek arriskuaz oharta-razteko zigiluak zituzten; baina,kutxak sartzean, zigilu horiekkentzen zituzten. Eta jendeak jan,erre, eta denetarik egiten zuenamiantozko plaken gainean.Mediku kontrolik egiten zuten?
Gure kasuaz hitz egingo dizut: en-presen eta langileen zerrenda ba-tzuk daude, eta horietan daude-nei mediku kontrolak egin behardizkiete. Bada, Superser zerrendahorretan dago, baina senarra ezzegoen zerrendan. Ez zuen inola-ko kontrolik izan, minbizia diag-nostikatu zioten arte. Areago,azaroaren 19an hil zen, eta urta-
rrilean jaso zuen mediku azterke-ta egiteko lehenbiziko gutuna.Oso gogorra da.AEBetako kalte-ordaina jaso
duzu. Garrantzitsua da zuretzat?
Kalte-ordainak oso garrantzi-tsuak dira: ez digute galdutakopertsona itzuliko, baina aitorpenaemango digute. Ez da diruarenga-tik; nik dirua elkarteari emangodiot; aintzatespenarengatik da.Nolakoa izan da kalte-ordaina
lortzeko prozesua?
Houstongo [AEB] abokatu bulegobaten bidez eskatzen da. Beteki-zunak dira amiantoarekin 1983baino lehen lan egin izana, pleu-rako mesotelioma izatea, eta zureenpresak AEBetan amiantoa erosiizana. Gure kasuan, iazko uztaile-an, Houstongo abokatuak gure-kin harremanetan jarri ziren, etaesan ziguten eska genezakeelakalte-ordaina, eta ez genuela di-
rurik aurreratu behar: irabazizgero, haiek kalte-ordainaren%25-40 kobratuko zuten. Xehe-tasun guztiak aztertu genituen,eta aukera ona iruditu zitzaigun;ez genuen ezer galtzekorik. Bainaprozesua luzatu da: bi urte kosta-tu zaigu.
Zergatik sortu zituzten konpen-
tsazio funts horiek amiantoare-
kin lotutako enpresek?
AEBek amiantoa aurkitu zuten,eta mundu osoan saltzen hasi zi-ren. 1989an debekatu zuten, bai-na askoz lehenago bazekitenarriskutsua zela: OsasunarenMundu Erakundeak 1940anohartarazi zuen amiantoak arnas
aparatuko arazoak sortzen zitue-la, eta heriotza eragiten zuela. Be-raz, amiantoarekin lotutako en-presa estatubatuarrek bazekitenarriskutsua zela, eta funts horie-kin beren burua babesten zuten. Nafarroatik kanpo, kalte-ordain
gehiago eman dituzte?
Espainia mailan ez dioteinor gehiagori eman, etagainontzeko herrialdee-tan, ez dakit. Uste dugugure elkarteak aurreka-ria ezarri duela, eta eska-
era egitera animatu nahi ditugubaldintzak betetzen dituztenak.Kutsatutako jendearen zerren-
darik ba al dago?
Hutsune izugarria dago: portzen-taje batzuk baino ez daude. Guhasi gara hildako pertsonenerrolda zehatz bat egiten, pertso-nen eta enpresen datuekin, bainalan handia dugu.
Tratamendurik dago amiantoak
sortutako gaixotasunentzat?
Ez dago ezer: minbizi horiek sen-daezinak dira. Gaixoei kimiotera-pia ematen diete, minbizia mote-lago hazteko, baina horrek ez ditusendatzen.Eta ikertzen ari dira?
Gizarte Segurantzak ez du ezer ereikertzen. Zerbait egiten ari denbakarra Nafarroako Unibertsita-tea klinika da: bizi kalitatea hobe-tzeko zerbait lortu du, eta entsegubat egin behar du amiantoarenminbiziarentzako tratamenduzehatz bat lortzeko. Gure elkarte-tik ere ikerketa bultzatzen dugu,CIMArekin [Medikuntza Aplika-tuko Ikerketa Zentroa]. Bestalde,Frantzian, ikerketa garrantzitsubat abian da: txerto bat aurkitudute, ez duena minbizia senda-tzen, baina gelditu egiten duena,eta orain probatuko dute ea fun-tzionatzen duen. Urrats txiki batda, baina, aldi berean, oso handia. Amiantoak eragindako minbizia
gaixotasun profesional gisa
hartzen dute?
Minbizi mota asko daude, bainaGizarte Segurantzak lau hartzenditu gaixotasun profesionaltzat:laringekoa, biriketakoa, urdaile-koa eta pleurakoa. Ez dituzte guz-tiak onartzen, ez dutelako onartunahi haiek izandako errua. Izanere, Espainiako Gobernuarenaizan zen errua, materiala sartzenutzi zuelako; enpresena, sartu zu-telako; eta Gizarte Segurantzare-na, ez zuelako ezer egin gober-nuak segurtasun neurriak jartze-ko agindu zuenean.Horiek ez dute onartu izandako
errua?
Epaiketak daude, baina oso zailada. Izan ere, epaiketan zerbait es-kaintzen dizute, eta ez baduzuonartzen, urte askotan ibili beharduzu epaiketa batetik bestera.Horregatik, jendea, normalki, es-kaintzen diotenarekin konfor-matzen da. Izan ere, urte batekobizi itxaropena baduzu, ez duzuatsekaberik nahi... Eta horrekinjolasten dira. Zuri zertan lagundu dizu Ananar
elkarteak?
Elkarteko kide guztiok familia batgara, arazo bera pairatu dugula-ko. Gaixoarentzat oso lagungarriada egoera berean daudenekin hitzegitea. Eta atzean gaudenoi askolaguntzen digu elkarri begiratze-ak, besarkatzeak, elkarrekin ne-gar egiteak... Azalpenik eman be-har ez izateak. Nik liburu txiki batidatzi dut, uste dudalako oso ga-rrantzitsua dela sufrimendua el-karri azaltzea: norberarena, biko-tearena, familiarena... Nik konta-tzea erabaki dut. Kostatu zait,baina niretzat lasaitu bat izan da.
«Aitorpena emangodigute AEBetakokalte-ordainek»
Maria Asun Fernandez b Ananar elkarteko presidentea
Amiantoak haren senarrari eragindako kalteengatik, AEBetako funts bateko kalte-ordaina jasoko du Maria Asun Fernandezek. Bigarrenkasua da Nafarroan, eta Fernandezek uste du aurrekaria ezarri dutela.
IÑIGO URIZ / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko azaroaren 16a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
«Amiantoarekin lotutakoenpresek bazekiten amiantoaarriskutsua zela, eta funtsekinberen burua babesten zuten»