BERRIA-KO DISEINU TALDEA
Osasun arloan ere heteroaraua da nagusi bGinekologoarenean izandako esperientzien berri eman dute hainbat lesbianak bKexa aurkeztu du batek, aniztasuna kontuan ez hartzeagatik b 2-3
Ginekologia,heteroarauarenmenpe
Hirigintza Iruñeko Udala«kontent» da autoak erdigunetik
ateratzeko planaren emaitzekin
5Arga Bizirik Plataforma sortu dute Iruñean, «oztoporik
gabeko» ibaia aldarrikatzeko
4Ostirala
2018ko irailaren 14aIX. urtea366. zenbakia
NAFARROAKOHITZA
PATRIARKATUA
2NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko irailaren 14aAstekoa
an, eta agerian utzi zuen lesbia-
nak gutxiago joaten direla gine-
kologoaren kontsultara, gisa ho-
rretako bizipenak saihesteko,
hain zuzen ere.
Nafarroan, egun, LGTBI kolek-
tiboaren eskubideak babestu eta
bermatu nahi dituen legea bada,
eta bada, halaber, sexu heziketa-
ren garrantzia nabarmentzea hel-
buru hartu duen foru dekretua.
Hala eta guztiz ere, paperean ja-
sotako aniztasuna berdintasune-
an artatzeko protokolorik ez
dago, eta profesional anitzen for-
makuntzarik eza agerian geldi-
tzen da, kontsultetan.
«Ginekologoak ziurtzat jotzen
ohi du artatzen ari den pertsona
heterosexuala dela; egiten dizki-
zun galderek horixe islatzen
dute», berretsi du Patriciak. Ho-
rixe nabarmendu nahi du gine-
kologoarenean ezberdintasuna
markatzen dutela erraten duene-
an. Dauden aukera guztiak kon-
tuan hartu beharrean, artatzen
ari den pertsona heterosexualen
multzoan sartzen duela profesio-
nalak, hasieratik, eta, ondorioz,
pazientea dela azalpenak eman
behar dituena, behar den bezala
arta dezaten. Kontsultan, baina,
beti ez da sortzen komunikazio
hori lasai eta eroso egiteko giroa,
eta aniztasuna ez da berdintasu-
nez artatzen, ondorioz.
Olaia ez zuten behar den bezala
artatu ginekologoarengana joan
zen azken aldian, eta Osasunbi-
dean kexa aurkeztea erabaki
zuen. «Tratuan sumatzen da osa-
sun alorrean heteroaraua oinarri
duen ikuspegi bat dutela. Horixe
Edurne Elizondo Iruñea
Aniztasuna ber-
matu beha-
rrean, ezber-
dintasuna na-
barmentzen
dute, ezber-
dintasuna markatu egiten dute».
Ginekologoaren kontsultan izan-
dako esperientziez ari da Patricia.
Gizartean nagusi den hetero-
arauak osasun sistemaren espa-
rruan ere badu isla, eta, horren
ondorioz, ginekologoarengana
joatea esperientzia ezeroso, bai
eta bortitz ere bilakatzen da les-
biana anitzentzat. Lesbiana, Gay,
Bisexual, Trans eta In-
tersexualen Nazio-
arteko Elkarteak
ikerketa plazaratu
zuen 2007. urte-
Gizartean nagusi den heteroarauak osasun sistemaren esparruan ere badu isla. Osasunbidean kexaaurkeztu du lesbiana batek, ginekologoarenean jasotako arretagatik. Formakuntzarik eza salatu, etaegiturazko aldaketa eskatu du. Hainbat emakumek eman dute izan dituzten esperientzien berri.
Aniztasuna bermatzeko zain
BERRIA
3NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Astekoa
idatzi nuen nire kexan. Ez dut
profesional zehatz baten kontra
egin nahi, ez baita hori arazoa.
Egiturazko aldaketak behar ditu-
gu, paperean ez ezik eguneroko
jardueran ere aniztasuna kon-
tuan har dezaten», erran du, argi
eta garbi.
Ginekologoaren kontsultan ez
zuen horrelakorik sumatu
Olaiak. Artatu zuen profesiona-
lak ez zuen aintzat hartu anizta-
suna. «Giro ezerosoa sortu zen.
Ginekologoak egin zizkidan gal-
deretan agerikoa zen ziurtzat jo-
tzen zuela heterosexuala naizela.
Antisorgailuak erabiltzen ohi ni-
tuen galdetu zidan, eta, ezetz
erantzun nioenean, haurdun gel-
ditzeko beldurrik ez ote nuen gal-
detu zidan, modu zakar batean».
Lesbiana dela azaldu zion
Olaiak medikuari, eta paziente
guztiak heterosexualtzat hartuko
ez dituen galdetegia egin beharko
luketela erran zion. «Esan nion
hobe zela galdetzea, deus ziurtzat
jo baino lehen. Medikuak eran-
tzun zidan galdetzea bortitza izan
zitekeela. Lesbiana zarenean he-
terosexualtzat hartzea ere borti-
tza izan daitekeela esan nion
nik».
Aldarrikatzeko beharraProfesionalak heteroarauaren es-
parrutik aritzen badira, artatzen
dituzten pazienteek egin behar
dute arau horretatik kanpo direla
azaltzeko ahalegina. «Beti egon
behar dugu geure burua aldarri-
katzen», azaldu du Amaia Barre-
nak. Lesbiana da, Kattalingorri
elkarteko kide. Olaiaren eta Patri-
ciaren gisako esperientziak izan
ditu ginekologoaren kontsultan
berak ere. Gogoratu du kontsul-
tara joan zen lehendabiziko al-
dian ez ziola medikuari erran les-
biana dela. «Kontsultara joan, eta
sumatzen duzu inork ez zaituela
ikusgarri bilakatzen. Hau da, zure
errealitatea ez dago islatuta gal-
detegietan, tratatzeko moduan.
Lehen aldi hartan, ez nintzen ar-
mairutik ateratzeko gai izan».
«Nik, orain, ez dut inolako ara-
zorik lesbiana naizela esateko.
Baina, agian, ginekologoarenga-
na lehen aldiz joaten den 16 urte-
ko pertsona batentzat zaila da ar-
mairutik ateratzeko urratsa egi-
tea», berretsi du Olaiak. Eta
heteroarauaren ikuspegitik ari-
tzen den ginekologo batek urrats
hori egitera behartzen ditu pa-
zienteak, behin eta berriz.
Artatu zuten zentroan aurkez-
tu zuen Olaiak bere kexa. Nafa-
rroako Osasun Departamentua-
ren erantzuna jaso du. Irakurri
eta gero, Olaiaren sentsazioa da,
batetik, sistemak ez duela ulertu
aldarrikatutakoa, eta, bertzetik,
kontsultan izandako esperientzia
ezeroso eta zakarraren ardura be-
rari egotzi diotela. «Profesiona-
lak giro atsegin eta enpatikoa sor-
tzen saiatzen direla esan didate;
eta artatu ninduen profesionalak
uste duela gure artean ez zela ko-
munikazio eraginkorrik sortu».
Osasunbideak emandako
erantzunarekin ez da kontent
gelditu Olaia. Kattalingune zen-
troan ere salatu du gertatutakoa,
eta kexak esparru horretan egi-
nen duen bidearen zain da. «Es-
katu dudan gauza bakarra da pa-
perean hainbeste nabarmentzen
duten aniztasuna kontuan har-
tzea, benetan, eta hori lortzeko
baliabideak jartzea profesionalen
esku».
Nafarroako Hitza-k ere galde-
tu dio gobernuari gertatutakoaz.
Osasun Departamentukoek
onartu dute lesbianak artatzeko
protokolorik ez dagoela. Nabar-
mendu dute, hala ere, «salbues-
penak salbuespen, eta, benetan,
salbuespen horiek existitzen ba-
dira», zerbitzuan «sentsibilitate
handia» dagoela. Departamen-
tuak erran du ez dela egia profe-
sionalek ziurtzat ematea paziente
guztien heterosexualitatea.
Ez dira ados Olaia, Patricia eta
Barrena. «Beti ematen dute ziur-
tzat heteroa zarela». Gauza bera
erran du Erika Salvatierra sexolo-
goak ere. Ez hori bakarrik: «Sexu
heziketarik eza nabarmena da
sisteman. Ginekologoak harre-
manetaz galdetzen dizunean, pe-
netrazioaz ari da, zakil baten pe-
netrazioaz». Behin kontsultan
egin zizkioten galderak ekarri
ditu gogora Barrenak, Salvatie-
rraren hitzak entzun dituenean:
«Sexu harremanik izan ote nuen
galdetu zidan; zakilaz eta pene-
trazioaz ari zen, argi eta garbi. Ha-
serretu egin nintzen». «Sexu ha-
rremanak mota askotakoak izan
daitezke, baina ginekologoek za-
kila eta penetrazioa baino ez dute
buruan, kontsultan», berretsi du
Salvatierrak.
Infantilizatzeko joera«Lesbianen arteko sexu harre-
manak infantilizatu egiten dituz-
te, etengabe», erantsi du Lunak.
Olaiak, Patriciak, Barrenak eta
bertze hainbat lesbianek izanda-
ko antzeko esperientziak izan
ditu Lunak ere ginekologoaren
kontsultan. «Formakuntzarik
eza nabarmena da, eta, askotan,
jokoz kanpo gelditzen dira galde-
rak egiten dizkiezunean». Lunak
agerian utzi nahi izan du, batez
ere, sexu bidezko eritasunen in-
guruko informazioa emateko
profesional anitzek dituzten ga-
beziak.
Patriciak bat egin du Lunare-
kin. «Giza papilomaren birusa
kutsatzeko arriskuaz galdetu
nion behin ginekologoari, baina
ez zen gai izan informazio zehatza
emateko». Barrenak uste du gi-
nekologoaren kontsultan infor-
mazio anitz «bazter» gelditzen
dela: «Lesbiana zarela erraten
duzunean, zakil bat bagina bate-
an kondoirik gabe sartzen denean
kutsatzen ahal diren gaixotasu-
nak kanpo uzten dituzte profesio-
nalek. Horri ematen diote lehen-
tasuna, eta ez dute bertzelako in-
formaziorik ematen», erran du.
Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans
eta Intersexualen Nazioarteko El-
karteak egindako ikerketak ere
agerian utzi zuen gabeziak nabar-
menak direla sexu bidezko erita-
sunen inguruko informazioa
ematerakoan, pazienteak lesbia-
nak direnean. Txostenak jaso
zuen, bertzeak bertze, profesio-
nalek ez ohi dutela galderarik egi-
ten lesbianek erabil ditzaketen
jostailuei buruz, ezta jostailu ho-
riek erabiltzeko eta babesteko
moduaz ere. Lunak kezkagarri-
tzat jo du lesbianen arteko harre-
manetan egon daitezkeen arris-
kuak gutxiestea. Joera hori gine-
kologia zerbitzuetatik kanpo ere
sumatzen dela gaineratu du.
«Hiesaren aurkako herritarren
batzordean, adibidez, hori gerta-
tu zait. Hiesaren aurkako borro-
kak lortu du arrisku praktikak
jartzea mahai gainean. Behin, ba-
tzordeko kideengana jo nuen, eta,
lesbiana naizela esan eta gero,
ematen zuen gure kolektiboak
inolako arriskurik ez duela».
TransbideHasieran errandako ideia nabar-
mendu nahi izan du Erika Salva-
tierra sexologoak. Sexu heziketa-
ren esparruan urrats anitz badela,
oraindik ere, egiteko. Eta, ondo-
rioz, aniztasunak ez duela izan
beharko lukeen isla osasun siste-
man. Egiturazko aldaketak eska-
tu ditu, eta esparru guztietan, gai-
nera. «Ginekologia zerbitzuak
hartzen dituzten zentroak ema-
kumeentzako zentrotzat jotzen
dituzte. Zer pentsatuko du bulba
duen gizon batek, joaten denean?
Hori ere hartu behar dugu kon-
tuan».
Nafarroako Gobernukoek ze-
haztu dute Transbide zerbitzua
jarri dutela martxan, transak ar-
tatzeko protokolo zehatzekin. As-
moa da arreta integrala eskain-
tzea, hain zuzen ere.
Nora Gomez emakume transa
da, eta Andraize zentroko profe-
sionalek artatu dute, azken hiru
urteotan. «Hasieratik erran nien,
argi eta garbi, emakume transe-
xuala eta lesbiana naizela. Duela
hiru urte ebakuntza egin nuen.
Pentsatzen dut ni bezalako anitz
ez dituztela artatuko, eta zentro-
ko kideei erran nien aukera apro-
betxatzeko, nire trans baginaren
bidez ikas dezaten».
Ahaldundutako emakumea da
Gomez. Argi du «gauzak diren
bezala azaltzea» dela arretarik
egokiena lortzeko bidea. «Nik ez
dut inolako arazorik izan. Alde-
rantziz, hagitz ongi artatu naute
beti. Mediku anitzentzat, pazien-
teak zenbaki hutsak gara. Hori
apurtzeko gaitasuna izan behar
dugu».
Ginekologoaren kontsultan,
halere, beti ez da erraza hori lor-
tzea. Horixe uste du Salvatierrak.
Egoera ezberdina izan daitekeela
pertsona batentzat edo bertzea-
rentzat. «Aurreiritzi asko daude,
oraindik ere. Gure bulba ere, tabu
baten modukoa da, neurri handi
batean. Ez dugu ezagutzen. Eta
ezagutu beharko genuke». Lane-
an jarraitzeko arrazoiak badira.
Pertsona bat, ginekologoaren kontsultan, artatzeko zain. NAFARROAKO HITZA
Aniztasuna bermatubeharrean,ezberdintasunanabarmentzen etamarkatzen dute»PatriciaGinekologia zerbitzuko erabiltzailea
«Egiturazko aldaketakbehar ditugu, papereanez ezik egunerokoan ereaniztasuna kontuan har dezaten»OlaiaGinekologia zerbitzuko erabiltzailea
«Kontsultan sumatzenduzu ez zaituztelaikusgarri bilakatzen;zure errealitatea ez dagoislatuta tratatzeko eran»Amaia BarrenaKattalingorriko kidea
‘‘Gure bulba ere tabubaten modukoa da; ezdugu ezagutzen, etaezagutu beharkogenuke»Erika SalvatierraSexologoa
«Lesbianen artekoharremanakinfantilizatu egitendituzte; formakuntzarikeza nabarmena da»LunaGinekologia zerbitzuko erabiltzailea
«Zentroko ginekologoeierran nien aukeraaprobetxatzeko, niretrans baginaren bidezikas dezaten»Nora GomezGinekologia zerbitzuko erabiltzailea
‘‘
Edurne Elizondo Iruñea
Arga ez dago kon-
tent. Gutuna hela-
razi die ibaiak
iruindarrei, Urbi-
ziko kide Fito Ji-
menezen bitartez, eta, batetik,
onartu du Santa Engraziako presa
bere urek «nahita» bota zutela
neguan, eta, bertzetik, Iruñeko
Udalari eskatu dio ez dezala kon-
pon. Arga ibaiaren aldarriak bere
egin ditu Iruñean sortutako Arga
Bizirik plataformak. Oztoporik
gabeko ibaia nahi dute, hirian Ar-
gak bere tokia eta bidea har dezan.
«Europan ibaietako oztopoak
kentzen ari dira, oztopo horiek
gabe ibaiek aurretik zituzten di-
namiketara itzultzeko aukera du-
telako; espazio bizi bilakatzen di-
relako, berriz ere», azaldu du
Arga Bizirik taldeko kide Daniel
Garciak. Argak dituen oztopoeta-
ko bat, Santa Engraziako presa,
alegia, ibaiak berak bota zuen be-
hera, neurri batean, joan den ne-
guan. Presaren erdian zulo bat
eragin du uraren indarrak, eta,
horren ondorioz, galdutako abia-
dura eta bizitasuna lortu ditu Ar-
gak, berriz ere. Arga Bizirik talde-
ko kideek argi dute presa dagoen
bezala uztea dela ibaiak behar
duena. Eta, esku hartuz gero, pre-
sa osorik botatzeko izan beharko
lukeela.
Iruñeko Udalak, baina, bertze-
lako asmoak ditu. Iruñeko alkate
Joseba Asironek erran du presa
konponduko dutela, «behin-
behinean». Asironek onartu du
Argan egin beharrekoari buruz bi
jarrera ezberdin eta argi daudela
hirian: bat presa kentzearen alde-
koa, oztopo artifiziala delako ibia-
rentzat, eta bertzea, berriz, presa
behin betiko konpontzearen al-
dekoa, «hala behar delako hain-
bat jarduera egin ahal izateko».
Alkateak erabaki du erdiko bide-
tik egitea aurrera: behin-behine-
an konponduko du, aurrerantze-
an auziari buruzko «eztabaida
sakon bat» egin eta behin betiko
erabakiak hartu ahal izateko.
Asironek aipatutako jardueren
kontua da Santa Engraziako pre-
saren inguruko auziko gakoetako
bat, Arga Bizirik plataformako ki-
deek nabarmendu nahi izan du-
tenez. Izan ere, presa konpondu
behar dela defendatzen dutenen
artean nagusi da Nafarroako
Arraun Elkartearen ahotsa. Pre-
sarik gabe, taldea «desagertu»
eginen dela erran du elkarteko
buru Alberto Garaikoetxeak,
arraunean aritzeko bertze tokirik
ez luketelako. Presa konpontzeko
eskatu diote taldeko arduradu-
nek Iruñeko Udalari, eta 5.000 si-
nadura inguru aurkeztu dituzte,
eskaera horren alde.
Arga Bizirik taldeko kideek
«zilegizkotzat» jo dute arraun el-
karteak bere jarduera garatzen ja-
rraitu nahi izatea. Konponbidea-
rekin, halere, ez dira ados. «Sek-
tore zehatz baten interesak ezin
ditugu ibaiak behar duenaren
gainetik jarri», erran du Garciak.
Europak zehaztutako bideaArga Bizirik taldeak gogoratu ditu
herrialdeko bertze hainbat presa
kentzeko auzietan gertatutako-
ak. Beran, adibidez, San Martingo
eta Endarlatsako presak kendu
zituzten, 2016. urtean. Endarla-
tsakoaren kasuan, eztabaida piz-
tu zuen proiektuak, arrantzaleek
presari eutsi nahi ziotelako, izoki-
nak harrapatzen jarraitu ahal iza-
teko.
Europatik sustatutako Irekibai
Life proiektuaren barruan kendu
zituzten San Martingo eta Endar-
latsako presak. Europan, hain zu-
zen ere, 2000. urtetik dago inda-
rrean Uraren Zuzentaraua. Espa-
rru horrek ekarri du herri
anitzetan ibaiari ezarritako pre-
sak kentzea. Irekibai Life proiek-
tuaren barruan aritu zen lanean
Nafarroako Ingurumen Departa-
mentuko Ur arloko teknikari Luis
Sanz, eta Endarlatsakoa bota zu-
tenean, argi eta garbi erran zuen
oztopoak kentzeak «on» egiten
ziola Bidasoa ibaiari.
Iritzi berekoak dira Arga Bizirik
taldeko kideak, hain zuzen. Na-
barmendu dute Nafarroako Go-
bernua Europako diru laguntzak
jasotzen ari dela presak botatze-
ko, eta, ondorioz, Iruñeko Udalari
eskatu diote gogoeta egin dezala
Argakoa konpontzeko hartutako
erabakiari buruz. Argi dute Argari
«on» egin diola Santa Engrazia-
ko presan urak berak eragindako
zuloak. Txostena osatu dute, hain
zuzen ere, eta hainbat arlo jarri
dituzte mahai gainean: paisaia,
landaretza, fauna, zaborra eta
uholdeak, bertzeak bertze.
Iruñeko Udaleko hainbat al-
derdirekin bilerak egin dituzte
jada Arga Bizirik plataformako
kideek, presa konpontzeko lanak
geldiarazteko asmoz. Garciak go-
goratu du, hain zuzen ere, Argan
obrak egiteko Nafarroako Gober-
nuak txostena egin beharko luke-
ela, lehendabizi, eta Ebroko Ur
Konfederazioak ere eman behar-
ko lukeela baimena.
Joseba Asironek proposatuta-
koari buruz, Garciak erran du
«logikoena» izanen litzatekeela
Iruñeko alkateak bultzatu nahi
duen eztabaida obrak hasi aurre-
tik egitea. «Ez du zentzurik ezta-
baida egin aurretik diru publikoa
gastatzeak», berretsi du platafor-
mako kideak. Argaren gutuna
kontuan hartzeko eskatu dio tal-
deak Asironi.
Arga Bizirik plataforma sortu dute Iruñean, hiriko udalak Santa Engraziako presakonpontzeko agertu duen asmoa salatzeko, eta oztoporik gabeko ibaia aldarrikatzeko.
Bidea eman nahi diote ibaiari
Santa Engraziako presan zuloa eragin zuen Argako uraren indarrak, neguan. IDOIA ZABALETA / FOKU
Arga Bizirik taldeko kideak, ibaiaren ondoan. IDOIA ZABALETA / FOKU
4 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14aGaiak
Nafarroako ArraunElkarteak 5.000sinadura aurkeztu dituudaletxean, presakonpontzeko eskatzeko
Iruñeko Alkate JosebaAsironek onartu egin dueztabaida behar delagaiari buruz, baina lanakegin nahi ditu
Edurne Elizondo Iruñea
Helburuak betetzen
ari gara». Horixe
nabarmendu dute
Iruñeko Udaleko
arduradunek, hi-
riko erdigunea atseginago bilaka-
tzeko planari buruz. Urtebete
joan da plan hori martxan jarri
zutenetik, eta hartutako neurrien
emaitzekin «kontent» dira. He-
dabideen aurrean agertu dira Hiri
Bizigarri eta Etxebizitza zinegotzi
Joxe Abaurrea eta Herritarren Se-
gurtasunerako eta Bizikidetzara-
ko zinegotzi Itziar Gomez, Jesus
Estanga udaltzainarekin batera.
«Herritarrek izan behar dute
protagonista», nabarmendu
dute.
Abaurreak eta Gomezek hain-
bat datu jarri dute mahai gainean.
Batetik, zirkulazioak behera egin
duela. Zabalguneko karriketan,
adibidez, %70-90 egin du behera
autoen kopuruak, eta, Alde Zaha-
rrean, berriz, %50. Aita Moret eta
Jose Alonso karriketan hartutako
neurriek izan dituzten ondorioak
nabarmendu ditu udalak. Bi kale
horietatik 10.000-14.000 auto
pasatzen ziren, egunean, plana
martxan jarri aurretik. Kopuruak
%90 egin du behera Jose Alonso
karrikan, eta %87, berriz, Aita
Moret kalean.
Bertzalde, garraio publikoaren
alde egin duten erabiltzaileen ko-
puruak gora egin duela azaldu du
udalak. Batez beste, %4,5 egin du
gora garraio publikoaren erabile-
rak, hain zuzen ere. Planaren bi-
dez, oinezkoei, bizikletei eta ga-
rraio publikoari eman diete le-
hentasuna hiriko erdigunean.
Billabesen geltoki gehiago jarri
dituzte hor, eta horrek ekarri du
herritarrek zerbitzua gehiago
erabiltzea. Igoera are nabarme-
nago izan da asteburuetan:
%9,5ekoa larunbatetan, eta
%7,3koa igandeetan, alegia. Hila-
beteko bonuen kopuruak ere
egin du gora: 7.500 ziren plana
martxan jarri baino lehen, eta,
orain, berriz, 10.000.
Herritar anitzek autoa utzi eta
bertzelako garraioen alde egin
dutela nabarmendu dute udaleko
kideek, eta erdigunean hartutako
neurriek ez dutela ekarri zirkula-
zioak gora egitea eta pilaketak
sortzea hiriko bertze eremuetan.
Horixe utzi du agerian Udaltzain-
goak egindako txostenak, hain
zuzen ere. Txosten horren arabe-
ra, aparkaleku publikoen erabile-
rak ere gora egin du, erdigunea
atseginago bilakatzeko plana in-
darrean sartu zenetik: 2018ko
maiatzaren 1a bitarte, 20.810 era-
biltzaile izan zituzten aparkaleku
publikoek; 2017 osoan 20.317 izan
ziren.
Urrian, bigarren faseaIruñeko Udalak hiriko erdigunea
atseginago bilakatzeko planare-
kin aurrera jarraituko du, dato-
zen hilabeteotan. Asmoa da
urrian plan horren bigarren fasea
martxan jartzea, bertzeak bertze,
Navas de Tolosa karrikan eta Ta-
coneran. Bi espazio horietan egi-
nen dituzte bigarren faseko lanen
%85, hain zuzen ere. Obrek uki-
tuko dituzte ere Basotxoa eta Aita
Moret karrika. Basotxoan, zehaz-
ki, jada oinezkoentzat irabazitako
espazioa atontzea da helburua,
karrika hori «erakargarriagoa eta
funtzionalagoa» izan dadin. Oro
har, bigarren faseko lanen asmoa
da oinezkoentzako eta txirrindu-
larientzako espazioak hobetzea.
Hasierako aurrekontua 1,2 milioi
eurorena da.
Erdigunea atseginago bilaka-
tzeko planeko bigarren faseko la-
nak ez dira martxan diren baka-
rrak, hiriburuan. Udan, Pio XII.a
etorbideko obrak hasi ditu Iruñe-
ko Udalak ere. Pio XII.a etorbide-
ko proiektu horrek erdigunean
egindako lanei eman nahi die se-
gida, hain zuzen ere.
Etorbidea berrantolatzeko
proiektua da jada martxan den
hori. Asmoa da oinezkoei, garraio
publikoari eta bizikletei ematea
lehentasuna. Egun, autoak apar-
katzeko bandaz gain, hiru bide
ditu karrikak, norabide bakoitze-
ko. Xedea da aparkatzeko banda
bizikletentzako bide bilakatzea;
kanpoko bideak espazio malgu
eta askotarikoak izanen lirateke,
eta balioko lukete, adibidez, billa-
besen geltokiak eta edukiontziak
jartzeko, bai eta zamalanetarako
ere; gainerako bi bideak izanen
dira zirkulaziorako bide, eta haie-
tako batean garraio publikoak
izanen du lehentasuna.
Gaur egun etorbidearen erdian
dagoen espazio erdibitzaileari eu-
tsi dio proiektuak. Bidegurutzee-
tan nola lan egin zehaztea izan da
Mugikortasunerako Talde Tekni-
koko kideen kezketako bat. As-
moa da, batez ere, abia-
dura murriztea. Proiek-
tuak biribilguneak
baliatu nahi ditu, hain
zuzen, zirkulazioa lasai-
tzeko. Zehazki, sei bide-
gurutzeri eraginen diete lanek.
Oraingoak baino «trinkoagoak»
izanen dira, eta oinezkoek eta txi-
rrindulariek irabaziko dute espa-
zioa, autoen aurrean. Txirrindu-
larientzat «bide seguruak» eraiki
nahi dituzte.
Etorbideko lanen berri eman
zuenean, auzokideen kexa jaso
zuen udalak. Plataforma ere osa-
tu zuten, proiektuaren kontra. Bi-
lerak eta informazio kanpainak
eginen dituztela erran du udalak.
Iruñeko Udaleko arduradunek ontzateman dute erdigunean autoen zirkulazioamurrizteko eta garraio publikoaren aldehartutako neurrien emaitza. Uztailetik,martxan dira Pio XII.a etorbideko lanak.
Gero etaatseginagoa
Uztailean hasi zituzten Pio XII.a etorbideko lanak. Garraio publikoak izanen du lehentasuna. IDOIA ZABALETA / FOKU
5NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Gaiak
Autoen kopuruak %70-90 egin du behera Zabalgunekokarriketan, eta %50, berriz,hiriko Alde Zaharrean
RHURBILDU ETA LAULohizune Amatria
«Egin nazazuindartsu»
Supermerkatuko ilaranordaintzeko zain nen-goela, gauza bitxi batgertatu zitzaidan, au-
rrekoan. Denetarik duen dendahorietako bat da; haurrentzakojolas parkea ere baduena. Eta ber-tatik iritsi zen atentzioa eman zi-dan oihua. Haur baten ahotsa zen:«Gora bizitza!». Barregura eragin zidan aldarri-
kapen euforiko hark. Ironikoaizan zen, noski, nire barregura.Izan ere, nire erreakzioak gehia-go izan zuen inbidiatik eta triste-ziatik, poztasunetik baino. «Ja-kingo balu», pentsatu nuen.Azken uda honetan, behin bai-
no gehiagotan, haurrekin egoteaegokitu zait. Gauza politak gertatuzaizkit beraiekin; baina bizi izan-
dakoetatik bat geratu zait iltzatu-ta. Aurpegiak margotzeko margo-ekin jolasten ari ziren, bata beste-ari tatuajeak egiten. Horietako ba-tek, bost urteko mutil batek,elastikoa erantzirik zuen, eta tripaeta bularra margotzen hasi zi-tzaion laguna. Gustatuko litzaida-ke generoa aipatu gabe kontatzeagaurko istorio hau; baina, tama-lez, generoa garrantzitsua da kon-takizun honetan.«Egidazu indartsu», iradoki
zion margotzen ari zenari. Rolakerrepikatzen ari dira. Neskek pin-pilinpauxak eta bihotzak eska-tzen dituzte; mutilek spidermanedota marrazo tatuajeak. Mutilekurdina nahi dute; neskek, arrosa.Baina mutilak ez zuen amaitu.Arrazoi bat zuen: «Egin nazazu
Eta badakit ez dela guztiz gezurra;baina hura ikusita kosta egitenzait sinestea. Segur aski, txikianintzenean, nik ere egin nituenhorrelakoak. Beste askok bezala,orain ditudan jarrera, ohitura edoesaten ditudanak berriz aztertzenari naiz eta.Hezkuntza matxista jaso dugu,
eta erabat barneratuta ditugu jo-kabide horiek guztiak, baita haurhoriek ere. Beraz, kontzientziahandiagoa dutenean berdin egin-go dute haiek ere. Lehenago edoberanduago, prozesu hori biziizango dute haiek ere -badakit ezduela zertan, baina pentsatu nahidut baietz, gertatuko dela-. Etxe-an, telebistan, eskolan, kalean…ikusi dutena berriz aztertu behar-ko dute. Eta orduan, agian, ezdute hain euforiko oihukatuko«Gora bizitza!». Baina hori ez da nahikoa. Ez da
ezer aldatuko, errotik ez bada. Ezlitzateke zentzuzkoagoa izangobetaurreko moredun hezkuntzabat eskaintzea?
indartsu; horrela, neska guztiekmaiteko naute». Alarma guztiak piztu zitzaizki-
dan. Bost urteko ume batek esandu hori. Ikasi du hori. Halako ba-tean, beste haur baten ahotsa en-tzun nuen: «Bada, ez, ez zaitugumaiteko!». Zer-nolako lasaitua.Esperantza badagoela pentsatunuen; badira haurren artean an-drozentrikoa, heteronormatiboaeta matxista ez den bestelako hez-kuntza jasotzen dutenak. «Indartsu» margotzeaz amaitu
zutenean, neska bati zuzendu zi-tzaion mutila: «Indartsu nago?Maiteko nauzu?». Neskak baiez-koa erantzun zion; eta gelaren er-dian jarriz, bere gorputza erakutsizigun guztiei mutilak. Bat-batean,oihuka hasi ziren neska guztiak(maiteko ez zuela esan zuen huraere bai): «Guapo! Guapo! Gua-po!». Desodorante marka bateniragarkia nuen begi aurrean; Malumaren azken bideoklipa. Azkenaldian, gizartean aurrera
pausoak eman direla entzun dut.
Ez da ezer aldatuko,errotik ez bada; ez
litzatekezentzuzkoagoa
izango betaurrekomoredun hezkuntza
bat eskaintzea?
Irudiab Iruñea
Batasunaren pribilegioa ospatu duteErraldoiak, buruhandiak, kilikiak eta dantzariak karrikara atera ziren, larunbatean, Iruñeko Batasunaren Pribile-
gioa ospatzera. 1423. urteko irailaren 8koa da agiria, Karlos III.a Prestua-k hiriari emana. Agiri horren bidez bat
egin zuten egungo Iruñea osatzen zuten burguek. Erraldoien konpartsako kideek eta dantzariek hiriko udalba-
tza lagundu zuten, larunbatean, ohiko desfilean. Egunak izan zituen bertze hainbat protagonista: Iruñeko Orfe-
oiak eta Pamplonesa udal musika bandak kontzertu berezia eman zuten. IDOIA ZABALETA / FOKU
Gobernuak 1936ko gerrako biktimakomenduko ditu, memoriaren parkean
SARTAGUDA bNafarroako Gobernuak 1936ko gerrako biktimak etahaien senideak omenduko ditu, bihar, 12:00etan hasita, Sartagudakomemoriaren parkean. Gobernuko presidente Uxue Barkosek partehartuko du. Gobernuak nabarmendu nahi izan du biharko omenal-dian memoria historikoaren esparruan lanean ari diren talde guztekizanen dutela beren tokia. 1936ko altxamenduak eragindako errepre-sioak gogor jo zuen Sartaguda.
270ZENBAT IKASTARO EMANEN DITUZTEN CIVIVOX ZENTROETANIruñeko Civivox sareko zentroek astelehenean jarri zuten martxan kan-
paina, hasi berri den ikasturteko ikastaroetan izena emateko. Denera,
270 emango dituzte. Euskaraz eta gaztelaniaz izanen dira, eta gaiak as-
kotarikoak: musika, teknologia, ingurumena eta moda, bertzeak bertze.
Uso ehizarako postuei eraso egin dieAnimalien Askapenerako Fronteak
AÑORBE bAñorbeko uso ehizarako postuei eraso egin die AnimalienAskapenerako Fronteak, ohar baten bidez jakinarazi duenez. Zehazki,herriko zazpi postuetatik sei hondatu dituzte. Gainera, ehiztarienetxolan sartu, eta pintaketak egin dituzte, ehizaren aurka. AnimalienAskapenerako Fronteak hainbat eraso egin ditu Nafarroan, azken hi-labeteotan: bertzeak bertze, Iruñeko Zezenzaleen Klubean eta hirikoGaseko eskortetan.
«Guztiak Euskal Herriandaudela esateak pozten gaitu,baina oso garbi dugu zera delaesan beharko genukeena:etxean daudela, aske»
Bel PozuetaAltsasuko Gurasoen bozeramailea
6 NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14aIritzia
MUSIKA
BAZTAN Txamukos mariatxiak.
bGaur, 20:30ean, Elbeteko plazan.
BAZTAN Fan&Go.
bBihar, 23:00etan, Elbeteko plazan.
BAZTAN Doneztebeko Mendi
abesbatza.
b Igandean, 18:30ean, Bertizko
lorategian.
ESA Loic Mallie organo jotzailea.
bBihar, 19:45ean, Leireko
monasterioan.
IRUÑEA Skund DF eta
V3rtigo Rising.
bGaur, 21:00etan, Zentral aretoan.
IRUÑEA Ayax.
bBihar, 21:30ean, Zentral aretoan.
IRUÑEA Bakearen aldeko kon-
tzertua: Marwan.
b Igandean, 19:00etan, Baluarte
auditoriumean.
IRUÑEA Nicole Crespo.
bOstegunean, 20:00etan,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA Gaetano Donizettiren
L’elisir d’amore opera.
bOstegunean, 20:00etan,
Baluarte auditoriumean.
LESAKA Olatz Zugasti.
bBihar, 19:30ean, Harriondoa
kultur etxean.
BERTSO SAIOAK
BERA Amets Arzallus, Alaia
Martin, Alazne Untxalo eta Iker
Zubeldia. Gai jartzailea: Ainhoa
Larretxea.
bBihar, 19:30ean hasita, kultur
etxean.
BAZTAN Bertso bazkaria:
Uxue Alberdi eta Julio Soto.
bBihar, 14:00etan, Iruritako Olari
ostatuan, eta 17:45ean segida,
Jauregiarte ostatuan.
ZINEMA
BAZTAN Emakume erraketistak
dokumentala.
bGaur, 21:15ean, Iruritako gizarte
bilgunean.
IRUÑEA Mission Blue.
bGaur, 20:00etan, Nafarroako
Filmotekan.
RUÑEA Como en un espejo.
bBihar, 19:30ean,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA Ainhoa, yo no soy esa.
bAsteartean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
IRUÑEA Sarasate, el rey del vio-
lín.
bAsteazkenean, 19:00etan
hasita, Kondestablearen
jauregian.
IRUÑEA Días de sueños.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
DANTZA
ATARRABIA Nafarroako Dantza-
rien Biltzarra izanen da: Iruñerria
Dantzabira. Berriozarko Txuri
Zuri taldeak antolatua da biltza-
rra.
b Igandean, 12:30ean hasita,
Udaletxe plazan. Toki berean,
13:15ean hasita, karrika dantza
herritarrentzat.
ANTZERKIA
IRUÑEA La comedia de las men-
tiras.
bBihar, 20:30ean, eta igandean,
19:00etan hasita, Gaiarren
ZANGOZA Amico Teatro: Amico
on the beach.
bGaur, 18:00etan, Vallesantoro
jauregian.
ERAKUSKETAK
IRUÑEA Eguzkia, hondartza,
itsasoa izenburuko erakusketa
kolektiboa.
bAsteazkenera arte, Michel
Menendez galerian.
IRUÑEA Marta Mendez Garatea-
ren marrazkiek osatutako era-
kusketa.
bHilaren 27ra bitarte,
Sanduzelaiko Civivox aretoan.
IRUÑEA Iñaki Bergeraren lanak.
bDatorren urriaren 14ra bitarte,
Nafarroako Unibertsitatea
Museoan.
BERTZELAKOAK
IRUÑEA Bat-Night: saguzarren
gaua. Juan Tomas Alcalde eta
Iñaki Martinez adituen hitzaldia
eta behaketa.
bGaur, 19:00etan,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA Nafarroako IX. Komiki
Azoka.
bDatorren urriaren 10era bitarte,
Kondestablearen jauregian.
IRUÑEA Iñaki Gabilondorekin
solasaldia.
bOstegunean, 19:00etan,
Baluarte auditoriumean.
7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko irailaren 14a Agenda
Gure proposamena b Iruñea
Saguzarrak ezagutzeko gaua, hiriburuanSaguzarren gaua antolatu du Iruñeko Udalak, gaurko. 19:00etan hasita, animaliok hobeki ezagutzeko aukera izanen dute parte hartzaileek.
Saguzarrak hirian bizi dira, baina ikusezin izaten ohi dira gizakiontzat, gehienetan. Saguzarrei buruzko oinarrizko informazioa zabaltzeko saioa-
rekin hasiko da gaurko gaua, Kondestablearen jauregian. Juan Tomas Alcalde eta Iñaki Martinez adituak arituko dira hizlari, eta argazkiak eta
bideoak erakutsiko dituzte. Gero, inguruko karriketara aterako dira saguzarrak gailuen bidez bilatzera eta identifikatzera. JUAN TOMAS ALCALDE
eta gero, senarrarekin joan nin-tzen haren hilobia ikustera. Aran-zadiko Paco Etxeberriarekin joannintzen. Ama ere espetxean sartuzuten, 1936ko gerra piztu zenean.Ondarretan egon zen preso. Nireama maistra zen. Baina Iruñeanez zuen inoiz lanik aurkitu, ez ze-lako karlista. Haren ama bazen,karlista amorratua. Ama, berriz,komunista. Ardanatzen izan zennire ama maistra, 1919an.Gero Pasaiara joan zen?
Aitak Luzuriagan egiten zuen lan,Pasaian. Ama Pasaiara joan zenbizitzera, ezkondu zenean. Mais-tra zenez, harengana joan ziren,hauteskundeetara aurkezteko,eta Fronte Popularreko zinegotzihautatu zuten, 1936an.Zenbat denbora izan zuten pre-
so zure ama?
Ia bi urtez egon zen. Saiatu zirenni umezurztegian sartzen. Espe-
txetik atera zenean, ez zuen bereamarengana joan nahi, karlistaamorratua zelako. Ez zioten Pa-saiara itzultzen utzi, eta horrega-tik etorri zen Iruñera. Aske zego-en, baina baldintzapean. Ni amo-narekin egon nintzen amakartzelan egon zen bitartean. Go-
rriak pasatu nituen. Nik bederatziedo hamar urte baino ez nituenama preso hartu zutenean. Sena-rrak erraten zidan, bizi izandakoesperientzia gogorren ondorioz,
inguratzen nauenari so egitekogaitasun handia dudala. Lehen eznuen anitz hitz egiten, ezin nuela-ko. Begiratu bertzerik ez nuenegiten.Mendian hasi zinenean, emaku-
me gutxi aritzen ziren?
Bai. Ni lau lagunekin ateratzennintzen mendira, guz-tiak gizonak. Behin, ze-harkaldi bat egin ge-nuen, eta Lekunberrinamaitu genuen bidea.Han ezagutu nuen An-gel, gero nire senar bila-katu zena. Emakumeokezin ginen tabernetansartu. Kanpoan gelditubehar nuen, eta lagunek
atera behar zidaten edan nahinuena. Angelek bete zidan kan-tinplora behin, eta horrela ezagu-tu genuen elkar. Orhi mendirajoan ginen, utzi zigutenean.
Zergatik ezin zineten joan?
Mugan ziren mendietara ezin gi-nen joan, guardiek ez zuten uz-ten. 1947an-edo, lehendabizikozizan nuen aukera joateko. Iruñe-an autobusa hartu genuen. Nirelagunek Angeli eskatu zioten niautobus geltokira laguntzeko,goizean goiz atera behar genuela-ko, 06:00etan edo. 1953. urteanezkondu ginen. Ez genuen besta-rik egin. Goizean, 07:30ean ez-kondu ginen! Mendiko lagune-kin, amarekin eta nebarekin ha-maiketakoa egin genuen gero,Baztan tabernan. Horixe izan zengure ezkontza.Mendiko giroa anitz aldatu da?
Aldatu da anitz, bai. Ni hasi nin-tzenean, gogoan dut galtza-gona-rekin joaten nintzela mendira.Pentsa, orain inork ez luke horre-lakorik eginen! Behin, galtza-gona eta galtzerdiak jantzi nituen,baina mendian elur anitz zegoen,eta gorriak pasatu nituen. Amakerran zidan hobe nuela galtzakjantzi mendira joateko, eta halaxeegin nuen, azkenean.Pirinioa ederki ezagutu duzu.
Bai. Astero ibiltzen ginen. Angele-kin ere, hamaika txango eginakditut. Pirinio guztiak zapaldu di-tut. Gero, 50 urterekin, Mont-blanc ere igo nuen. Ikurrina txikibat eraman genuen gailurreanjartzeko. Eguraldi txarra izan ge-nuen.Asteburuan, mendia. Eta aste
egunetan?
13 urte nituenean hasi nintzen la-nean, ezkondu arte. Gortari etxe-an aritu nintzen, dendari. Gal-tzerdiei puntuak hartzen nizkien,gainera. Ezkondu ginenean, amagurekin etorri zen bizitzera.Oraingo etxea erosteko, laneanhasi nintzen, berriz ere, Kcikersetxean. Horri esker badut egundudan pentsioa. Kontua da Gor-tari etxean ez nintzela hasi kotiza-tzen lanean hasi eta berehala, bai-zik eta bikotea izan nuenean. Ho-rren berri gero izan nuen!Mendia ez duzu utzi. Gozatzen
segitzen duzu?
Bai. Mendia maite dut, eta lagu-nekin jarraitzen dut joaten. Ez dutlehengo gaitasuna, baina orain-dik banaiz mendian ibiltzeko gai.Eta maite dut. Oraindik ere gaigara ezagutzen ez genituen txo-koak ezagutzeko. Toki zoragarrianitz ditugu inguruan. Urbasa etaAndia artean, adibidez, mila urte-ko harizti bat dago. Sei emaku-meren artean ere ez gara gaizuhaitz horietako batzuen enbo-rrak besarkatzeko. Toki zoraga-rria da. Hori da mendiak duenederrena. Igandero ateratzennaiz. Zortzi edo hamar kilometroinguruko txangoak egiten ditugu.
«Belaguara joateariutzi nion aterpea itxizutenean; tristea zen»
Paquita Bretos b Mendizalea
Abuztuko azken egunean jarri zuten Belaguako aterpea berritzeko lanenlehendabiziko harria. 2020an zabaldu nahi dute, berriz ere. Han izan zenPaquita Bretos mendizalea. 91 urte ditu, eta igandero egiten du txangoa.
IÑIGO URIZ / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko irailaren 14a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
Edurne Elizondo Iruñea
Mendia izan da, eta bada, PaquitaBretosen bizitzako ardatz nagu-sietako bat (Pasaia, Gipuzkoa,1927). Kontrabandoan aritu zene-an zaletu zen. 1936ko gerrako etaondorengo urteak latzak izan zi-ren Bretosentzat. Aita fusilatu zu-ten, eta ama, berriz, preso era-man. Mendiak eman dio haizea.Kontent zaude Belaguako ater-
pea berritzeko lanekin?
Aterpea itxi zutenean, Belaguarajoateari utzi nion, hagitz tristeazelako eraikina utzita ikustea. Be-raz, orain hagitz kontent nago.Gauza handia izan da niretzat ja-kitea zabalik izanen dela, berrizere. Nik jada ezin izanen dut ani-tzetan joan, baina goza dezatelabertze mendizaleek. Pozgarria dahori.Zer da zuretzat aterpe hori?
Anitz. 1971. urtean inauguratuzuten. Egiten ari ziren bitartean,igandero joaten ginen senarra etabiok. Hasieran, asmoa zen bertzetoki batean egitea, beheko alde-an. Errepiderik ez zegoelako. Bai-na Izabatik Belaguara igotzekoerrepidea eginen zutela jakin etagero, bide bazterrean egitea era-baki zuten. 1993. urtean, moldatueta gero, berriz ireki zuten, etaurte hartan, nire senarra zenarenizena jarri zioten aterpeari, AngelOloron. Guretzat, beti izan da tokiberezia. Mendizale anitzentzat ere bai,
ezta?
Nik uste dut baietz, baduela zer-bait berezia mendizale guztien-tzat. Goitik ikusten baduzu, ater-peak kanpin denda baten itxuradu. Europatik eman dute orainaterpea berritzeko dirua, eta jarriduten baldintza horixe izan da,eraikinak bere itxura horri eutsibehar diola. Itxura horrek bakarbilakatzen du Belaguako aterpea,eta ez dute galdu nahi.Noizkoa duzu mendizaletasu-
na?
Kontrabandoan aritzen nintzengaraikoa. Amarekin hasi nintzen.Kintoan aritzen ginen. Galtzer-diak eta gisakoak pasatzen geni-tuen. Iheslariak ere laguntzen ge-nituen muga pasatzen, errepre-sioari ihes egin ahal izateko.Lehen aldiz aritu nintzenean ta-bakoa pasatu nuen. Gogoan ditutordukoak!Zer gertatu zen?
Tabakoa nire gorputzera lotu, etaberoki batekin tapatu nuen! Ta-bakoaren usaina ikaragarria zen!1936ko gerrakoak eta ondoren-
goak urte latzak izanen ziren,
ezta?
Hagitz latzak. Aita fusilatu eginzuten. Trujillon hil zuten. Ama hil
«Galtza-gonarekin joatennintzen mendira, hasinintzenean; amak erran zidanhobe nuela galtzak jantzi»
«Galtzerdiak eta gisakoakpasatzen genituenkontrabandoan; iheslariak erelaguntzen genituen»