1
2
AURKIBIDEA
SARRERA
1. EBALUAZIOA ETA HOBEKU�TZA PLA�A
2. KALITATEA
3. FORMAKU�TZA PLA�A
4. BERDI�TASU�A/HEZKIDETZA
5. BIZIKIDETZA
6. A�IZTASU�ARE� TRATAERA
7. TUTORITZA
8. OSASU�A ETA HEZKU�TZA
9. ATERALDIAK
ERA�SKI�AK
3
SARRERA
Dokumentu hau Malerrekako Herrietako Eskolak taldearen Urteko Plangintza Orokorra da. Sei eskolak osatzen dugu talde
hori: Legasa, Narbarte, Ituren, Saldias, Beintza-Labaien, eta Sunbilla.
Irakasleok astean behin Sunbillako eskolan biltzen gara, (asteartetan arratsaldeko 16’30etatik 18’30ak arte) gure Proiektu
Kurrikularra garatu eta eskola guzien arteko koordinazioa gauzatzeko. Gainera, asteazkenero 6 eskoletako zuzendariak eta
eskualdeko koordinatzailea biltzen dira Legasako eskolan, Saldias, Beintza-Labaien eta Legasako ikasleak asteazkenetan
eskola horretan biltzen direla aprobetxatuz. Aurten, lan horiek bideratu, bultzatu eta dinamizatzeko gure eskualdean 12
saioetako liberazioa eman dioten koordinatzailea ariko da.
1. EBALUAZIO ETA HOBEKU�TZA PLA�A
EBALUAZIOA
Irailean ikasleei hasierako ebaluazioa eginen zaie beraien ezagupen maila zehaztu eta horrela ikasturtearen planifikaziorako
behar den informazioa jasotzeko. Jarraian, hasierako ebaluaziorako ereduak proposatzen dira (gaztelania eta matematika
neurtzeko):
http://www.educacion.navarra.es/portal/Guia+del+Profesorado/Multiculturalidad/Publicaciones+Propias
Ikasleak ebaluatzeko erabiliko dugun tresna bat eguneroko behaketa izango da. Honela etenik gabeko eta eguneroko
ebaluazioa bideratuko dugu.
4
Matematika, Hizkuntza, Gaztelania, Ingurunea eta Ingeleseko ikasgaietan zehazki, hiruhilabeteko bakoitzean zehar ezagutza
frogak edo azterketak eginen zaizkie Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei.
KA�PO EBALUAZIOA
Ikastetxeek 2012ko maiatzean, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleei Ebaluazio Diagnostiko frogak egingo
dizkiete Ikuskaritza Zerbitzuaren zuzendaritzapean.
BAR�E EBALUAZIOA
Lehen eta hirugarren ziklo bukaerako ikasleei zuzendutako frogak prestatu beharko dituzte irakasleek, barne ebaluazioa
aurrera eramateko, beti ere hobekuntza planaren testuinguruan. Hurrengo puntuak hartuko dira kontutan:
� Lehen zikloa (2. maila):
� Irakurriaren ulermena
� Testu idatzien ekoizpena
� Problemen ebazpena
� Hirugarren zikloa (6. maila):
� Irakurriaren ulermena, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz
� Testu idatzien ekoizpena euskaraz , ingelesez eta gaztelaniaz
� Problemen ebazpena
� Inguruaren ezagutza
5
Barne ebaluaziorako erabiliko ditugun tresnak hauek izango dira:
• Aurreko ikasturteetan egindako kanpo frogen ereduak (Hezkuntza Departamenduko webgunekoa) gaztelania,
matematika, ingelesa eta euskara maila neurtzeko frogak dira:
http://www.educacion.navarra.es/portal/Informazio+interesgarria/Ebaluazioa/Nafarroako+Ebaluazioak/Haur+H
ezkuntza+eta+LH?languageId=6
• EIBZko (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) webgunean eskaintzen diren Hizkuntza Gaitasunak
Ebaluatzeko Probak (HGEP). Euskara gaitasunak neurtzen dira LHko 2.eta 3. Zikloetan:
http://irati.educacion.navarra.es/creibzw/web/index.php/hgep.html
Aipatzea nahi dugu aurten Sunbillako eskolan asteartetan sortutako lantaldetan lehentasuna eman zaiola Barne Ebaluaketa
lantzeari. Iazko ikasturtean hasi ginen eta aurten ildo horretan jarraituko dugu bukatu arte. Bertan, zikloka bildurik (ingeles
irakasleak aparteko lantalde batean), ziklo bakoitzeko gutxienezko helburuak, promozio irizpideak eta barne ebaluaketarako
frogak adostu eta zehaztuko ditugu.
6
DIAG�OSTIKO FROGARE� EMAITZE� BALORAPE�A
Hauek dira 2010-2011 ikasturtean gure eskoletako ikasleek Diagnostiko Frogan lorturiko emaitzen koadroa:
4. Mailako ikasle kopurua: 16 IKASLE
• Datuen arabera gure ikasleen erdiak edo gehiago 3-ra iristen dira neurtzen diren lau gaitasunetan. Halere, iazko
datuekin alderatuz, orokorrean, emaitzak okerragoak izan dira aurten, maila baxuagoetan dauden ikasle kopurua igo
baita.
• Aipagarria da, gure ikasle gehienak euskaldunak izanik, 3+ mailan bi ikasle bakarrik egotea. Horrek bereziki
kezkatzen gaitu.
• Ingeleseko gaitasunari dagokionez, ikasle gehienak 3 mailan kokatzen dira, neurtzen diren lau gaitasunetatik kopuru
altuena lorturik.
ERRENDIMENDU MAILA
MATEMATIKAKO GAITASUNA
IRAKURTZEKO GAITASUNA EUSKARAZ
IRAKURTZEKO GAITASUNA
GAZTELERAZ
GAITASUNA ATZERRIKO
HIZKUNTZAN (INGELESA)
1 1 2 3 2
2 6 4 5 2
3 8 8 8 10
3+ 1 2 2
GUZTIRA 16 16 16 16
7
2010-2011 ikasturterako Hobekuntza Planaren barruan zehaztutako ekintzen helburu nagusia, Hizkuntza eta Matematika
gaitasunak hobetzea zen:
• HIZKU�TZAK: Hiru hizkuntzetan (ezagutza mailaren arabera) lantzen diren testu genero eta mota
desberdinetan, hausnarketa eta interpretazioa lantzea eta iritzi propioa sortzea. Horretarako bi astetik behin
saio bat erabiliko dugu, hizkuntza bakoitzean. Saio horietan galdetegi baten bidez ikasleek testuei buruzko
iritziak emango dituzte.
• MATEMATIKAK: Buruketa baten aurrean hipotesien formulazioa sistematizatzea eta buruketa batean
lortutako emaitzen hausnarketa bultzatzea.
2009-2010 ikasturtean Diagnostiko Ebaluaketaren emaitza onak aztertu ondoren egindako Hobekuntza Planaren jarraipena
izan zen aurtengoa, eta badirudi lehen ongi joan zena aurten ez dela guk nahi izango genuke haina islatu emaitzetan. Horrek
hausnarketa eragin du taldean eta ondorioz zera adieraztea nahi dugu:
o Perspektiba luzeaz aztertu behar dira datu hauek. Aurreko urtean aurrera eramandako Hobekuntza Planak funtzionatu
baldin bazuen eta ildo horretan jarraitu ondoren aurten emaitza desberdina atera baldin bada ere, horrek ezin du gure
egunerokoa guztiz baldintzatu eta egindako guztia hankaz gora jarri. Urte batzuk beharko ditugu garbiago ikusteko
emaitza horien eboluzioa edo/eta froga beraren egokitasuna.
o Bestetan aipatu izan dugun moduan faktore ezberdinek baldintzatu dezakete froga horren emaitzak:
• Azterketen zailtasuna eta luzera.
• Ikasturte horretako ikasle taldea.
• Ikasleak horrelako frogak egitera trebatuak izatea edo ez izatea.
• Ikasle kopurua ( hau oso lotua baitago gure herrietako eskolen txiki izatearen berezitasunarekin eta horietatik
ateratzen diren portzentajeen esangurarekin).
8
2011-2012 IKASTURTERAKO HOBEKU�TZA PLA�A
ILDO �AGUSIAK:
Orokorrean ildo berdinetatik jarraitzea pentsatu dugu. Agian klabea izango da egiten dugunaren sistematizazioan enfasi
gehiago jartzea, gehiago konkretatzea sistematizazio hori nola gauzatuko dugun. Hizkuntzetan, irakurketaren hausnarketa
eta interpretazioa eta iritzi propioak lantzea. Eta horrekin batera testu batean esplizituki agertzen ez den informazioa
inferitzeko estrategiak lantzea, izan ere hori da gure ustez hizkuntzen emaitzetan zerikusi garrantzitsua izan dezakeen
faktoreenetariko bat. Matematiketan: hipotesien formulazioa sistematizatzea eta emaitzen hausnarketa bultzatzea.
Hitz klabeak:
• estrategien konkrezio eta sistematizazioa
• hausnarketa eta interpretazioa
• informazioa inferitzea
• hipotesien formulazioa
9
HOBEKU�TZA PLA�A MALERREKAKO HERRIETAKO ESKOLAK 2011-2012 IKASTURTEA
HIZKU�TZA
HELBURU OROKORRA-
*ZEHATZA
ESPARRUAK ETA
JARDUERAK DE�BORA ETA TOKIA
BALIABIDEAK
EBALUAKETA:
I�DIKAGAILUAK
1.Irakurriaren ulermena
hobetzea Curriculumeko
hizkuntza guztietan.
* Ulermen globala
hobetzea.
* Hausnarketa eta
interpretazioa lantzea eta
iritzi propioa sortzea.
- HIZKU�TZAko
saioak:
. Testu mota
desberdinetako irakurgaien
osagaiak, hiztegia,
ortografia……-en
azterketa.
. Irakasleak aukeratutako
testu mota desberdinekin
erreflexioa, iritzi
propioa… landu.
.Galdetegi baten bidez
ikasleek testuei buruzko
iritziak emango dituzte,
ahoz zein idatziz.
-Gainerak ARLOak
(Ingurunea, matematika,
Arte Hezkuntza):
. Baliabide desberdinen
erabilera: hiztegiak,
-EUSKARA eta
GAZTELERAZko 4
saioetatik 2 testu mota
desberdinak lantzeko
-INGELESA: Asteko bost
saioetatik batean diagnosi
froga ezberdinetan
azaldutako testuak edo
antzekoak landu.
- Ikasturte osoan zehar
Irakurritakoaren
interpretazioa eta iritziak
sortzen laguntzeko
estrategiak.
ERANSKINAK 1 ETA 2.
- Froga diagnostikoaren
ereduak eta A-Z books.
.Metodologia: Proiektuen
bidez , testu mota
desberdinak testuinguru
zehatz baten lantzen
saiatuko gara. Bertan,
hizkuntza, ingurunea,
plastika.. integratuz.
.Hiruhilabetean behin testu
berezi bat pasatuko zaie
ekintza berezi batzurekin.
Honetarako, Ebaluazio
Diagnostikorako erabiltzen
diren ariketak erabiliko
dira.
Baita ere, irakasleek
prestaturiko beste batzuk.
ERANSKINA 3.
10
entziklopediak, materialak
euskarri elektronikoan ….
. Hiztegitxoak prestatu,
definizioak eta azalpenak
landu…..
. Testu desberdinetan
informazioa bilatu, ideia
nagusiak, eskemak …
2.Irakurtzeko ohitura eta
zaletasuna hobetzea.
-IRAKURKETA
saioetan:
. Irakurketarako giro lasaia
bultzatu.
. Herriko liburutegitik
liburuak maileguan ekarri.
. Ikasleek idatzitako
ipuinak trukatu.
- Zikloen arteko irakurketa
trukaketa.
. Liburuak ozenki irakurri,
irakasleak edota ikasleek
zatika.
. Saio bereziak antolatu.
Bertan, ikasleek
irakurritako liburuen
iritzia emango dute eta
besteei aholkatu ala ez.
- Etxekoekin:
. Ikasturte hasieran
gurasoekin bilera bat egin
eta plan honetan
inplikatzen saiatu.
. Gabonetan, umeek
-Ikasturte osoan zehar.
Irakurritakoaren
interpretazioa eta iritziak
sortzen laguntzeko
estrategiak.
ERANSKINAK 1 ETA 2.
- Froga diagnostikoaren
ereduak eta A-Z books.
ERANSKINA 3.
11
2.Irakurtzeko ohitura eta
zaletasuna hobetzea.
beraiek idatzitako ipuin
bat oparituko die. Beraiek
umeei beste bat oparitzea
eskatuko zaie.
. Familiak eskolako
irakurketa saio batzuetara
gonbidatu ipuin bat
irakurtzera.
. Ipuin hoiek etxean,
denon artean irakurri eta
gero, eskolara ekarriko
dituzte trukatzeko.
-Errendimendu baxuzko
ikasleekin.
. Ikasturte hasieran
irakurtzeko zailtasunak
identifikatzeko froga
desberdinak pasatuko zaie.
(orientazio
departamentuaren
laguntzaz)
. Laguntza eta errefortzua
emango zaie eta beraiekin
egiteko ariketa bereziak
prestatuko dira:
beraientzako testu egokiak
aukeratu, ozenki irakurri,
ilustrazioak erabili…..
-Errendimendu altuzko
ikasleekin:
-Beraien mailari
dagozkien testu egokiak
eskainiko zaie.
12
HOBEKU�TZA PLA�A MALERREKAKO HERRIETAKO ESKOLAK 2011-2012 IKASTURTEA
MATEMATIKA
HELBURU OROKORRA-
*ZEHATZA
ESPARRUAK ETA
JARDUERAK DE�BORA ETA TOKIA
BALIABIDEAK
EBALUAKETA:
I�DIKAGAILUAK
Eguneroko arazoak
konpontzeko gaitasuna
hobetzea:
• Buruketak
ebazteko pausuak
sistematizatzea.
(Eranskina 4.)
• Irakurritakoaren
ulermena hobetzea.
- Problemak binaka edo
talde handian landuko
dira.
- Eguneroko egoera
errealak planteatuko dira.
- Bakarkako irakurketa
isilean egin eta gero eta
ikasle bikoteak elkarri
buruketa azaldu ondotik
irakasleari ozenki
kontatuko diote.
(Eranskina 4)
Lau saioetatik bat
erabiliko dugu gutxienez
buruketen ebazpena
lantzeko, eranskina 4an
aipatzen diren pausuak
segituz.
-Testu liburuak.
- 4. Eranskina.
- Buruketak lantzeko lan
koadernoak eta tailerrak.
- Aurreko urtetako
diagnostiko frogen
ariketak.
Honetarako, Ebaluazio
Diagnostikorako erabiltzen
diren ariketak erabiliko
dira.
Baita ere, irakasleek
prestaturiko beste batzuk
(testu liburutakoak…)
13
2. KALITATEA
Aurtengoa hirugarren ikasturtea izango da kalitatea kudeatzeko sistemen hedapen programan parte hartzen dugula.
Bi helburu ditugu nagusiki:
� Batetik, dagoeneko definituta dauden prozesuak hedatzen jarraitzea (aniztasuna, bizikidetza, ikasle zein irakasle
berrien harrera, gelako jarduerak, ebaluazioa, programazioa, …)
� Bertzetik prozesu berriak definitzea (plan estrategikoa, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak, ekintza osagarriak,
…)
Aurten Sunbillako eskolak bakarrik parte hartuko du eta formakuntza saioetara kalitate arduraduna soilik joango da.
3. FORMAKU�TZA PLA�A:
Iazko kurtso bukaeran hartutako talde erabakiaren ondoren, aurten ez dugu talde osorako formazio berezirik eskatu ezta
planteatu ere. Bi dira erabaki hori hartzera eraman gintuzten arrazoiak:
- Aurreko ikasturtetan jasotako formazioa praktikan jarri eta garatu eta sakontzen joateko aukera eta horretarako
denbora izatea.
- Talde handian sortu izan diren gaiei lehentasuna ematea: Barne Ebaluaketaren gaian zentratu, landu eta bukaera
ematea.
Halere, aipatu beharra dago etengabeko formazioari jarraituz, irakasle bakoitzak, indibidualki, berea egiten duela eta aurreko
ikasturtetan bezala bakoitza bere interesguneei jarraituz hainbat ikastarotan parte hartzen duela, besteak beste CSICekoa,
ingelesekoak, proiektuak…etab.
14
Hasieran planteatu genuen taldeko beste formazioren baten sartzea, eta besteak beste Emozioen Hezkuntzaz solastu genuen.
Interesgarria iruditu zitzaigun gai moduan, baina partaide guztien konpromiso handia eskatzez gain, eguneroko
funtzionamenduko hainbat alderdi birplanteatzea suposatzen zuen. Horregatik, erabaki genuen orain arte irekitako gaiekin
(hizkuntza idatziaren trataera eta testu idatziak hobetzeko estrategiak garatzea, barne ebaluazioa, bizikidetza…) jarraitzea
beste formazio sendo batean sartu baino lehenago.
Honekin loturik doa irakurketaren ulermena hobetzeko hiru hizkuntzatan (bakoitzaren ezaguera eta ikasleek horretan duten
gaitasunaren arabera), planteatu eta kontutan izango ditugun irizpide nagusiak lantzen jarraitzea:
- irakurketaren interpretazioa bereziki landu eta horretan sakondu.
- irakurritakoari buruzko iritzi propioak sortzeko estrategiak erabili eta sistematizatzen saiatu.
4. BERDI�TASU�A / HEZKIDETZA
Aurten, aurreko ikasturtetan planteatu genituen helburuekin jarraituko dugu, horiek ez baitira egun batetik bestera lortzen eta
etengabeko arreta eta egokitzapena eskatzen dituzte:
• Hizkuntzaren erabilera ez sexista. Instituzio eta familiekin harremanetan jartzeko erabiltzen dugun hizkuntza
idatzia zuzentzea. Eta baita ere, ikasleek ekoiztutako testuen hizkuntza idatzia zaintzeko estrategiak lantzea.
• Estatistikan agertzen diren datu guztiak sexuaren arabera bereiztea.
• Gelan erabiltzen diren materialak aztertu, batez ere lanbideei eta kirolei dagozkien gaietan, bi sexuetako
ereduak ikustarazteko helburuekin.
15
• Konstrukto soziala den generoaren kontzeptua eta horrek dakarren rolen banaketaren kontzientzia suspertzen
hastea. Emakumeak gizartean duen presentzia indartu. Lanbide desberdinetako emakumeak eskolara ekartzen
saiatu beraien garrantzia azpimarratuz.
• Norberaren autonomia eta zainketaren etikaren ikasketarekin jarraitzea, horretarako ezinbestekoa den familien
parte-hartzea ziurtatuz.
Iaz etxetara galdetegi batzuk igorri genituen eta horietatik inferitutako diagnosian oinarriturik aurten ere etxeko lanak eta
norberaren autonomia eta ardurekin loturiko ekintza desberdinak planteatuko ditugu familiekin batera landu eta jarraipena
egiteko:
• norberak bere ohea egin
• jantzi eta bere gela txukundu
• hondakinak birziklatze ontzietara eraman
• erosketak egin
• mahaia jartzen edo kentzen lagundu
• ………..
5. BIZIKIDETZA
Bizikidetza gaiarekin aipatu beharra dugu zentro guztiak ez gaudela puntu berean, nahiz eta denok batera lanean hasi ginen.
Tamaina eta errealitate ezberdinak ditugunez, bakoitza bere beharren arabera mugitzen eta lan egiten ari baita.
Eskoletako Barne Arautegi amankomuna adostu genuen baina ikastetxe bakoitzak bere berezitasunak zehaztu zizkion, ez
baita gauza berdina 60 ikasle dituen eskola batena edo 7 ikasle dituen beste batena.
Bestalde, Bizikidetza Batzordeak eratuak daude (zailagoa da unitate bakarreko eskoletan eta horiek Batzorde bakarra
osatzeko lanetan dihardute) eta zentro bakoitza bere eguneroko errealitateak markatzen dion erritmora doa.
16
Aurten markatzen ditugun erronkak eta helburuak:
� Arautegiak berrikusi eta adostu egiteko baldin badaude.
� Arautegien ondorioak jorratzea. Hau da, arautegiko puntu bat betetzen ez denean zer egingo dugu? Zein neurri
hartuko dugu?
� Bizikidetza Batzordeak lanean hasteko pausuak ematea:
• eratuak ez badaude eratzea.
• gutxienezko lehentasunak ezarri eta horiek aurrera eramateko egutegi bat zehaztea. Noiz, zer eta zertarako
jorratuko ditugun kezkatzen gaituzten gaiak.
• elkarbizitza hobetu eta gatazkak aurreikusi eta kudeatzeko estrategia batzuk adostu, martxan jarri eta
jarraipen bat egitea gero, aurrerago, horiek ebaluatu eta hobekuntzak planteatu ahal izateko.
6. A�IZTASU�ARE� TRATAERA
A�IZTASU�Aren trataera bermatzeko, ikasleria guztia hartu behar da kontutan. Izan ere, aniztasuna ume bakoitzarengan
ematen da, ikasle bakoitza errealitate BAKAR, BEREZIA eta DIFERE�TEA delako, alegia IKASLE GUZTIAK
DESBERDI�AK direlako (ikasteko estilo desberdinak, ahalmen desberdinak, garapen eta aurre-ezagutza desberdinak,
motibazio desberdinak...). Beraz, aniztasuna kontutan hartzea guretzat ez da soilik laguntza berezia behar duten haurren
kasuan eragitea, baizik eta egunerokotasunean ikasleen ezaugarri eta erritmoetara egokitzea.
Gainera, gure geletako ERRATIOA txikia izanik (kurtso bat baino gehiago batera izan arren), are eta ageriago gelditzen
zaigu ideia hori, eguneroko lanean haur bakoitzaren behar desberdinetara egokitzen saiatzen garelarik, inzidituz, guztiek eta
bakarka dituzten zailtasun, hutsune e.a.etan.
17
Behaketa etengabe horri esker, edozein motatako arazo detektatzerakoan, ORIE�TATZAILEarekin komentatuta,
protokoloa martxan jartzen da, kasuistikaren araberakoa akitzen ahal dena AZTERKETA OROKOR BATEA� soilik,
edota LAGU�TZA BEREZIAREKI� edo ERREFORTZU programa batekin. Laguntza berezia beharrez gero (eskolan
berandu hasiak diren haurren kasuan, behar bereziko haurren kasuan edo ahalmen handiko haurren kasuan), P.T. eta
hizkuntza eta mintzairako irakaslearen aktuazioarekin ere kontatzen dugu, une oro, TUTOREARE� iritzia, jarraipena
eta parte hartzea ezinbestekoa delarik. EGOKITZAPE� KURRIKULARren kasuan ere, irakasle, tutore edo behar
bereziko kasuan, P. T. beraren aktuazioarekin kontatzen dugu, beti orientatzailearen onespenpean. Gainera, beharrezkoa
suertatzen denean, beste instituzio batzuen laguntzaz kontatzen dugu edo kontsulta partikularretara deribatzen ditugu
haurrak, azterketa sakon baten ondorioz (optometristak esaterako).
Azkenik, aipatzea, familiarekin kontaktua etengabea dela BETI eta bereziki, orientatzailearen laguntza beharrezkoa izan den
kasuetan, ahalmen edota emozionalak diren arazoengatik, behar bereziengatik edo atzerritik etorritako umeen kasua izan
dela eta.
Hau guztia aurrera eramateko BALIABIDEAK behar ditugu. Hau da, teoriatik praktikara ZUBI ERREALAK eraikitzea,
guzien kolaborazioarekin; Hezkuntza Saila, guraso, irakasle,ikasle H.L.U…
Gure lantaldean bi orientatzaile eta bi HLU (Hezkuntza Laguntza Unitatea) ditugunez, aurtengo ikasturterako hauen
plangintzak azaltzen ditugu ondoren:
18
HEZKU�TZA LAGU�TZA U�ITATEKO LA� PLA�GI�TZA. 2011/12
HERRIAK: SU�BILLA, ITURE�, LEGASA eta �ARBARTE
1. PARTAIDEAK:
Herri horiei erantzuna emateko Hezkuntza Laguntza Unitate bat dago osatuta: Pedagogia Terapeutikoko irakasle bat,
Entzumena eta Mintzairako irakasle bat eta orientatzaile bat. Aurtengo kideak:
• Pedagogia Terapeutikako irakaslea: Ainhoa Etxezarreta (Sunbilla, Narbarte, Ituren eta Doneztebe).
• Entzumena eta Mintzairako irakasleak: .- Oihana Abuin (Sunbilla eta Ituren)
.- Amaia Alvarez (Narbarte eta San Miguel IP Doneztebekoa)
• Orientatzailea: Ana Indaburu (Sunbilla-Ituren-Legasa-Narbarte eta Doneztebeko Mendaur DBHI).
2. LA�ALDIA ETA ORDUTEGIA
Partaideen lanegunak, Hezkuntza Departamentuaren aginduak betez, honako hauek izanen dira:
• Ainhoa Etxezarreta:
Jornada osoa emanen du herrietan: 7 ordu Sunbillan, 8 ordu Iturenen, 4 ordu Narbarten eta 3 ordu Donezteben.
• Oihana Abuin:
5 ordu emanen ditu Sunbillan eta 7 ordu Iturenen.
• Amaia Alvarez:
19
3 ordu ematen ditu Narbarten eta beste gainerako guztiak Doneztebeko San Miguel IP-an.
• Ana Indaburu:
Asteartean, asteazken eta ortzegunetan Doneztebeko Mendaur Institutuan, astelehenetan Sunbillan, ortziraletan
Iturenen eta beharren arabera Legasa eta Narbarten.
3. FU�TZIO�AME�DUA:
Sunbilla-Ituren-Legasa-Narbarte ikastetxeei zuzendutako HLUko bilera astelehenetan eginen dugu, Sunbillan, 11:10-12:00.
Kontutan izan behar dugu batak zein bertzeak Doneztebeko orientatzailearekin ere bildu behar dutela, han bertze HLU bat
osatzen dutelako.
HLUko bilera honetan denbora gehiena haurren edota taldeen laguntza antolatzen eta prestatzen emango dugu (irizpideak,
ordutegiak, materialak, aniztasunaren trataera…
• Laguntza antolatzeko irizpide orokorrak:
Ikasle batek PT irakaslea edo Entzumena eta Mintzairako irakaslearengandik laguntza zuzena jasotzeko, honako
lehentasunak izango dira kontutan:
1. Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak (CREENA-ko erroldan daudenak); Curriculumaren Egokitzapen
esanguratsua egitea eskatzen dutelarik.
2. Ziklo bateko edo gehiagoko atzerapena dutenak (nahiz eta erroldatuak ez egon)
3. Ikasteko zailtasunak dituztenak; atzerriko ikasleak (etorkinak); eta aparteko gaitasunak dituzten ikasleak laguntza
berezirik beharko balute, tutoreek emango diete laguntza hori, eta posible denean PT edo E.M. irakasleak.
20
4. Prebentzioa Haur Hezkuntzan, batez ere ahozko hizkuntza lantzeko edo ahoskeran zailtasunak dituzten ikasleekin
prebentzio lan bat egiteko (arreta ez zuzena).
Laguntzak emateko irizpideen artean, ikasleak zein eskola, talde edo mailan kokatua dagoen eta bertako egoera eta
ezaugarriak izango dira kontutan ere bai. Horretarako eskola eta taldeko egoera aztertuko da: ikasle kopurua, maila
ezberdinak edo ziklo ezberdinak elkarrekin dauden, ikasleen ezaugarriak edo beharrak, tutoreak dituen ordu libreak, tutoreak
taldea banatzeko dituen aukerak, zenbat ikaslerekin gelditzen da Ingelesa saioetan, etab. Horrela, kasu hauetan tutoreak
errefortzua emango du.
• Ikasturte hasieran, Zonaldeko giza-baliabideak eta beharrak aztertu ondoren, laguntza zuzenaren antolaketa
planteatuko da. Hala ere, ikasturte hasieran egiten den kasuen banaketa malgua izango da, ikasturtearen zehar sortzen
diren beharren arabera aldaketak egin daitezke.
4. HLU-KO PARTAIDEE� EGI�KIZU�AK:
4.1.Laguntzaren antolaketa eta jarraipena:
Hezkuntza Premia Bereziak edo zailtasunak dituzten ikasleei erantzuna emateko honako lanak egingo ditugu:
• Eskaera berriak aztertu eta orientazioak eta laguntza antolatu.
• Iazko txostenak aztertu eta hauen jarraipena bideratu.
• Hasierako ebaluaketa burutu.
• Laguntzarako ordutegiak antolatu.
• Tutoreekin bildu eta koordinatu.
• Gurasoekin bilerak egin eta koordinazioa bultzatu.
• Lan programak eta behar diren materialak prestatu.
21
• Bertze zerbitzu batzuekin koordinatu (CREENA, Osasun Zentroa,...).
• Hiruhilearen bukaeran eta ikasturte bukaerako txostenak bete.
4.2.Taldeko lana:
• Ikasturte hasieran atzerapena edota Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei buruz informatzeko eta jarraipena
egiteko tutoreekin bildu.
• Ikasturte hasieran Laguntza Unitateko materiala berritzeko beharrak aztertu eta materiala ezberdina kontsultatu eta
aukeratu.
• Gure lanerako behar ditugun tresnak prestatzeko edota interesa dugun gaien inguruan sakontzeko bilerak egin.
• Ikastetxeetako Hezkuntza Proiektua eta Curriculum Proiektuen esparruan, gure aholkularitza eta partehartzea
eskatzen denean parte hartu.
• Hiruhilearen bukaeran ebaluaketa egin eta laguntzarako beharrak aztertu eta jarraipena egin. Beharrezkoa denean,
ordutegian aldaketaren bat sartu ahal izango da.
• Ikasturte bukaeran laguntzarako prebisioak antolatu eta lanaren memoria egin.
22
ORIE�TATZAILEARE� LA�-PLA�GI�TZA
HERRIAK: SU�BILLA, ITURE�, LEGASA eta �ARBARTE
Orientatzaileak honako herrietan esku hartzen du:
- Malerrekako eskolak: Narbarte, Ituren, Legasa eta Sunbilla.
- Doneztebeko Mendaur DBHI institutua.
Doneztebeko Mendaur Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua izanen da orientatzailearen oinarrizko ikastetxea.
Hezkuntza Orientazioa bi zonaldetan banaturik dago. Hori dela eta, Hezkuntzarako bi Laguntza Unitate osatzen dira: alde
batetik, Sunbilla, Ituren, Legasa eta Narbarteko HLU eta bertzetik, Doneztebeko HLU . Bilerak beraz 2 ikastetxeetan eginen
dira: Sunbillan eta Donezteben.
Orientatzaileak, bi Laguntza Unitateen koordinatzailea izanik, Orientazioa arautzen duen Dekretuan (153/1999 Foru
Dekretua) aipatzen diren eginkizunak beteko ditu:
a) Hezkuntzarako Laguntza Unitateen jarduera plana eta ikasturteko azken Memoria idaztea.
b) Hezkuntzarako Laguntza Unitateak esleiturik dituen eginkizun guztien ardura hartzea eta Unitate horren jarduerak
zuzendu eta koordinatzea.
c) Hezkuntzarako Laguntza Unitateko arduraduna izanik, ikastetxeko erakundeen plangintzako tresnak prestatu eta
gaurkotzeko lanetan parte hartzea.
d) Hezkuntzarako Laguntza Unitateko bileratarako deia egin eta haien buru izatea, eta bilera bakoitzeko akta egitea.
Egokitzat joz gero, hezkuntza berezia sostengatzen duten langileek, hots, irakaskuntzakoak ez direnek, bilera horietan
parte hartzeko deia jaso dezakete.
23
e) Ebaluazio psikopedagogikoaren prozesuan, hezkuntza premiak dituzten ikasleen irakasleekin batera koordinatzea
eta, beharrezkoa denean, txosten teknikoa idatzi eta sinatzea.
f) Eskolatze modalitateari dagokion proposamena idaztea eta, ikasleak izena eman duen ikastetxeko orientatzaileari
igortzea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, aurretik ebaluazio psikopedagogikoa eginik, eskolatze
modalitaterako txosten-proposamena egitea. Horretarako ikaslearen etorkizko ikastetxeko Hezkuntzarako Laguntza
Unitateko koordinatzailearen proposamena beharko da.
g) Ekipamendu eta materialari dagokionez, Hezkuntzarako Laguntza Unitatearen mantenuaz arduratzea eta ikasleen
txostenak erregistratzeko, zaintzeko eta lekuz aldatzeko lanen ardura hartzea, bereziki hezkuntza premia berezien
erroldan izena eman dutenena.
Aipatutako eginkizun horiek garatzeko, honako lanak burutuko dira:
• HLUak osatu eta laguntza saioak antolatu iazko aurreikuspenetan oinarrituz.
• Hezkuntzarako Laguntza Unitateko kideekin eta tutoreekin batera ikasleen lan programak finkatu, egindako
ebaluaketa eta balorapenaren arabera.
• Laguntza jasotzen duten ikasleen programazioak edo curriculumerako egokitzapenak errebisatu eta ikasleen
jarraipena egin (tutore, guraso, espezialista edota kanpoko zerbitzuekin koordinatuz).
• Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleen irakasleekin koordinatu, ikasle hauen irakas-ikasteko prozesuaren
jarraipena egiteko eta beharrezkoak diren egokitzapenak burutzekotan.
24
• Hezkuntzarako Laguntza Unitateko kideekin eta ikasleen tutoreekin batera, hiruhilearen bukaeran balorapena egin,
hala nola egindako lan-programak errebisatu eta hurrengo hiruhilerako lana finkatu egindako ebaluaketa eta
balorapenaren arabera.
• Inguruko osasun zerbitzuekin harremanetan jarri elkarlanean aritzeko.
• Gurasoekin bilerak prestatu eta burutu.
• Beharrezkoa denean ebaluaketa psikopedagogikoa egin, txostena idatzi eta sinatu. Honekin batera interbentzio bide
bat irekitzen delarik (irakasleekin eta gurasoekin koordinazio bilerak burutuz, kanpoko espezialistekin informazioa
elkartrukatuz, orientabideak eta konpromezuak zehaztuz, ...) hau da, inplikaturik dauden guztiekin lan-plangintza bat
garatu egiten da.
• Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak Educan islatu.
• Zenbait kasutan, ikasleak ikastetxez aldatzean, etapa bukaerako txostena egin.
• Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleei eta hauen gurasoei, DBHri buruzko informazioa eta orientabideak eman.
• Ikas orientazioa garatzeko DBHko Institutuetako orientatzaileekin koordinatu (Eskola Barrutiko Bilerak).
Orientatzailearen lanaren atal nagusi bat bai tutore baita beste zerbitzuetako espezialistekin koordinazioa mantentzea
denez, bilera hauek burutzeko klaseko orduak ez direnak erabiliko dira. Osasun Zentroko langileekin (pediatra edo
psikologoa) kontaktuan jartzeko eguerdiko orduak izaten dira.
Plangintza instituzionalerako tresnak prestatzeko ezarritako denboraren erdia irakaskuntza lanari lotutako prestakuntza
jardueretan emanen da. Horrela, ikasturte honetan orientatzaileak zenbait ikastarotan parte hartuko du.
25
Orientatzaileen eginkizunen barruan Orientazioa Koordinatzeko Planan parte hartzea dagokio, Eskola Orientabiderako
Bulegotik (EOB / NOE) bideratuta. Horrela, zonaldeko orientatzaileok lan-talde bat osatzen dugu eta ikasturtean zehar lan
batzuk burutu behar ditugu. Lan hauek burutzeko hilean behin eta egun alternotan bilerak egingo dira, Lekarotzeko ILZan
edo Iruñan (ikastetxetan zuzendariek jasotako egutegian zehaztutakoaren arabera). Ikasturte bukaeran egindako lanaren
memoria burutu eta Eskola Orientabiderako Bulegoari igorriko zaio.
Doneztebeko eskolako klaustrokide bezala bertze eginkizun batzuk izanen ditut herrietako plangintzan agertzen ez
direnak.
DO�EZTEBE- SALDIAS ETA BEI�TZA-LABAIE�GO HLUa.
o LAGU�TZA TALDEARE� LA� PLA�GI�TZA
Herrietako eskoletako HLUko partaideak aurten hamabortzean behin elkartuko gara, astelehenetan 11.10etatik 12ak arte
Doneztebeko eskolan.
Orientatzailearen urteko lan plangintza
Orientatzaileak 3 ikastetxetan eginen du lan: Doneztebeko “San Miguel”en eta Saldias eta Labaiengo unitarietan
(Eratsungoa aurten itxi bait dute). Doneztebeko klaustrokidea izanen naiz. Astelehen, astearte, asteazken eta ortziraletan
Donezteben arituko naiz eta ortzegunetan eskola txikietan eta beharren arabera Donezteben ere bai.
Orientatzailearen eginkizunak Beintza-Labaien eta Saldiasko eskoletan hauek izanen dira:
• Hizkuntza premia bereziak eta zailtasunak dituzten ikasleen interbenzioa eta jarraipena:
26
- Ebaluaketa psikopedagogikoaren prozesua koordinatu.
- Behar denean eskolatze modalitateko txostenak berrikusi edo/eta egin (aurten printzipioz ez dira
aurreikusten).
- Currikulumaren egokitzapen eta errefortzuen plangintzan eta hauen jarraipenean parte hartu, tutore eta
irakasleekin lana koordinatuz (bi kasu direla eta hiruhilabetero irakasle guztiekin elkartu naiz eta honetaz
gain ortzegunetan edo asteazkenetan, Legasan, beharra ikusten denean). Gainerako kasu guztietan
(zentsatuak ez direnak baina laguntza eta errefortzua behar dutenak) puntualagoa izanen da.
- Behar bereziak dituzten ikasleen gurasoekin elkarrizketak antolatu, informazio trukaketa eta lan koordinatua
egiteko. Behar bereziak ez dituztenen gurasoekin ere arituko naiz beren eguneroko heziketa beharrak
atenditu ahal izateko.
- Ikasleen hezkuntza premiak direla eta hezkuntza, gizarte eta osasun zerbitzuekin kolaboratu (Osasun Etxea,
Gizarte Zerbitzua, Creena, Csm, Gabineteak...). Kolaborazio hau hemengo pediatra eta gizarte
zerbitzuarekin izanen da, bertzeekin printzipioz ez dut beharra ikusten.
- Premia bereziak dituzten ikaslen informazio trukaketa zihurtatu, zikloz edo ikastetxez aldatzen direnean.
- Etapa aldaketan behar diren kasuetan txosten laburtua egin eta BHIko orientatzailearekin koordinatu.
Maiatza aldean Ana Indabururi (DBHko orientatzaileari) dagokion informazioa pasako diot.
- Aurtengo 6. mailako ikasleekin DBHrako informazio pasaketa eta eskola bisitaldia San Migueleko 6.
mailako ikasleekin batera eginen da
• Distritoko orientatzaileekin bildu eta elkarlanean aritu. Aurten ere hilabetean behin elkartuko gara orientatzaile
guztiok honako gai hauei buruzko formazioa jasotzeko eta gure lan egiteko moduak adosteko:
- “Fracaso escolar en l@s chic@s”
- “Inclusión: marco teórico y experiencias en EI, EP y ESO”
- “Bizikidetza orientaziotik”
- ”Sareko lana”
- “Eskola inklusiboa: aniztasunaren trataera”
27
- “Aprendizaje a través de Proyectos”
- “Proiektuka gure eskolan”
-“ Talde-lanak eta aprendizaje kooperatiboa”
- “HLUko lana eskola inklusiboan”
- Ondorioak eta memoria
Honetaz gain nire kabuz egindako formazioa hau izanen da:
- “Estrategias educativas para el desarrollo de competencias socio-afectivas y conductuales”.
- “Hacia una educación inclusiva. metodologías alternativas para la atención a los alumnos con
necesidades educativas específicas”. Kurtso hau saiatuko gara egiten LHUko guztiok.
• Eginkizun hauetaz gain, orientatzaileak HLUko koordinatzailea bezala beste eginkizun hauek izanen ditu:
- HLU jarduera plana eta ikasturteko azken Memoria idatzi.
- HLU dituen eginkizunen ardura hartzea, horren jarduerak zuzendu eta koordinatzea.
- HLU bileratako buru izan eta bilera bakoitzeko akta egin.
7. TUTORITZA
Atal hau hasi aurretik, erran beharra dago gure eskolak eskola txikiak direla eta hau beraien ezaugarri garrantzitsua dela.
Guraso- irakasleen arteko hartu emana zuzen zuzenekoa dela.
Gure ordutegian, astelehenetan 4etatik 5ak arte jarria dago eta guraso guztiek badakite ordu honetan zentroan gaudela.
Ikasturteko tutoretza plana aurrera eramango dugu normaltasunez gurasoei dagokienez (bilerak, elkarrizketa pertsonalak…).
28
• Egokitzapen kurrikularraren beharra duten haurren tutorea, logopeda edo heziketa bereziko irakaslea eta orientatzailea
koordinatuko dira beharraren arabera. Beharra denean gurasoei emanen zaie informazioa beraien seme-alaben
aldaketak azaltzeko.
• Aldi berean bizikidetza plangintza martxan paratuko dugu orientatzaileak lagundurik.
• Hiruhilabete bukaera bakoitzean, gela bakoitzeko irakasle guztiak elkartuko gara, ikasleek banan-banan ebaluatzeko.
Ebaluaketa jarraia eta globala izanen da. Honen ondoren, tutoreak ikasle bakoitzaren gurasoekin elkarrizketak eginen
ditu eta emaitzak komunikatuko dizkie.
• Antolatzen ditugun ekintzak haur guztiak taldean integratzeko asmoz pentsatuak daude eta elkar bizitza armonikoa
izan dadin.
• Saiatuko gara baita ere eskola herrian integratzen eta bertako ohiturak ezagutzen.
Ikasleekiko tutoretzari dagokionez ez da hori lantzeko ordutegirik kontenplatzen ez HHn ezta LHn. Halere, irakasle batzuk
oso esperientzia ona izan dute tutoretza ikasleekin lantzen eta oso emaitza aberasgarriak eta balorazio baikorra jaso dute
gurasoen aldetik. Horregatik, uste dugu ezinbestekoa dela tutoretza saioak normalizatzeko denbora eskaintzea gure ikasleen
ordutegitan, bertan landu daitezkeen hainbat gai erabat loturik baitoaz bizikidetzarekin, hezkidetzarekin eta gatazkei aurre
egiteko baliabide eta estrategiekin.
Ondorengo lotura hauetan tutoretza lantzeko material interesgarriak daude eskuragarri:
• http://bertamares.blogspot.com/2008/01/tutoretza-lehen-hezkuntza-materialak.html
• http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-
573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTUAK_Dw/AURKIBIDEA.htm
29
• http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-
2459/es/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/es_5495/adjuntos/tutoretza/DOKUMENTUAK_Dw/ATAL
A_BI.htm
8. OSASU�A ETA HEZKU�TZA
Eskola inguruan dauden beste aspektuen artean “osasuna eta ohitura osasungarriak” landuko ditugu.
Lehenbiziko prebentzioa lantzea izanen da eta horretarako ohitura osasungarriak landuko ditugu, hala nola higienea,
atsedena, kirola, jarrera egokiak, elikadura osasungarria, heziketa sexuala,...
Gure eskoletan, txikiak izanik, aspektu hauetan arazoak sortzen badira, berehala antzematen ditugu eta behar diren neurriak
hartzen ditugu segituan. Esate baterako, higiene pertsonalean, elikaduran eta abar.
Elikadura aldetik aktibitate ezberdinak antolatuko ditugu emaitza positiboak ateratzeko: elikagaien piramidea landu,
menuak, horma irudiak, eta abar.
Kirola eta ariketa fisikoa behar bezala egitea izanen da helburua lesiorik ez izateko.
Jarrera egokiak eserita gaudenean, oinez ibiltzerakoan,...
Higiene gomendio batzuk erabiliko ditugu: hortzak eta eskuak garbitzea otorduetan; gordinak jaten ditugun gauzak (frutak
esaterako) ongi garbitzea, dutxatzea,...
Familiekin bereziki ondokoak lantzen ditugu:
• Atsedenaldiko gosariak ahalik eta osasuntsuenak izatea.
• Urtebetetzetan eta irteeretan goxokien kontrola.
30
• Lo egiteko ordu kopurua egokia izatea.
• Telebista ikustearen kontrola.
• Garbiketarako ohitura osasungarriak.
Berrikuntza moduan aurten lehenengo aldiz Sunbillako eskolako HHko ikasleek “Fruta banaketa eskola gosarientzat
/Reparto de frutas para almuerzos escolares” programan parte hartuko dute. Hauek dira programaren helburua orokorrak:
• Ikasleen fruta eta barazki kontsumoa handitzea.
• Kontsumo ohitura osasuntsuak txikitatik bultzatzea.
• Obesitatea eta berari loturiko gaitzen prebentzioa eta aurre egiteko estrategietan laguntza eskaintzea.
Astean behin, 3 egunetan banatzeko fruta eta barazkiak jasoko ditu eskolak HHko ikasle guztientzat.
9. ATERALDIAK
Hauek dira ikasturte honetarako programatu diren irteerak:
IKASTETXE GUZTIAK BATERA:
1. HIRUHILABETEKOA:
Urriak 28, ostiralean JOKU TOPAKETAK antolatu ditugu Sunbillako pilotaleku eta udaletxeko aretoan. Hauen helburua
bikoitza da: alde batetik ikasleak ongi pasatzea kirol eta jolasetan parte hartuz eta beste aldetik sei eskoletako ikasleen arteko
harremanak sustatzea eta indartzea, beraien arteko interakzioa bultzatuz.
Hiru taldetan banaturik, ikasleek hiru ekintza desberdinetan parte hartuko dute txandatuz:
31
� Kirol Jarduerak KULKI talderen eskutik
� Tailerrak:
• Globoflexia
• Aurpegi margoketa
• Mural margoketa
• Mahai jokoak
� Zinea
2. HIRUHILABETEKOA:
2012ko martxoaren 29, ostegunean Donostiara joango gara bi taldetan banaturik:
- HH eta 1. Zikloko taldea: Donostiako Aquariuma bisitatuko dute goizez eta Txikipark jolasparkea arratsaldez.
- 2. eta 3. Zikloen taldea: San Telmo museoa bisitatuko dute goizez eta Txuri-urdin izotz patinaje aretora arratsaldez.
-
3. HIRUHILABETEKOA:
2012ko maiatzaren 14 eta 15ean Hondarribiko Elkano aterpetxera joango gara gau bat pasatzera. Bi egunetan jarduera
ezberdinak antolatuko dira (itsasontzian paseatzea, bainua hondartzan…). Ekintza honetan eskola guztietako (Legasako
eskola ezik) ikasleak parte hartuko dute.
- Ituren: 12 ikasle (2. Zikloa) + irakasle 1
- Saldias: 6 ikasle + irakasle 1
- Beintza-Labaien: 5 ikasle + irakasle 1
- Narbarte: 13 ikasle + irakasle 2
- Sunbilla: 46 ikasle + irakasle 5
� 4 urteko 8
� 5 urte eta 1. mailako 13
32
� 2 mailako 12
� 3. eta 4. mailetako 13
GUZTIRA 92 : 10 IRAKASLE ETA 82 IKASLE
BESTELAKO IRTEERAK ETA EKI�TZA OSAGARRIAK:
Hezkuntza Departamenduak egiten ohi dituen bi deialditan parte hartzeko asmoa dugu aurten ere talde bateratua bezala,
betiere gure ezaugarri propioak baldintzatzen gaituztenen arabera :
- English Week (Irunberrin udaberrian)
- Eskola Ibiltariak /Escuelas Viajeras (udaberrian)
Horietaz gain beste irteera eta ekintza hauek ere aurreikusita ditugu urtean zehar gure zentroetan:
SALDIAS eta BEI�TZA-LABAIE�:
Donezteben zinema emanaldia / liburutegia eta
txokolatada.
2011ko abenduko azken astean
Beintza- Labaien eta Saldias herrietan zehar
iñauteriak kalejira
2012ko bigarren hiruhilabetekoan
Azken eguneko festa Bertizko parkean 2012ko ekainaren 21ean
Hiruhilabete bakoitzean egun pasako irteeratxoak
egingo ditugu (hostoak bildu, herria ezagutu….)
Data zehatzik gabe
33
ITURE�:
Mendaur mendi irteera 2012ko udaberrian
Zuhaitzaren eguna 2012ko udaberrian
Inauterietako kalejira 2012ko neguan
Haur Kantari Txapelketa 2012ko udaberrian
Ateraldia hondartzara 2012ko ekainean
Hiruhilabete bakoitzean egun pasako
irteeratxoak egingo ditugu (hostoak bildu,
herria ezagutu, bizikletan herri inguruko
ibilaldiak…)
Data zehatzik gabe
LEGASA
Eguberrietako jaia (eskolan bertan) Lehenengo hiruhilabetekoan
Inauteri jaia (eskolan bertan) Bigarren hiruhilabetekoan
Bertiz parkera egun pasa Hirugarren hiruhilabetekoan
�ARBARTE
Narbarteko ateraldia Guraso Elkartekoekin
batera LACTURALEra - Uharte Arakil
Azaroaren 22an
Udazkeneko ateraldia Bertizera Azaroan
ORTZEGUN BAKOTX- Herrian zehar kalejira
mozorroturik, bazkaria eta jokoak plazan.
2012ko otsailaren 17an
34
Udaberriko ateraldia Bertizera 2012ko martxoan
ASTE KULTURALA: Irratia, margo
erakusketa, gurasoentzako emanaldia,
tallerrak…..
2012ko maiatzaren 23, 24 eta 25ean
Ibilaldia Bertizera 2012ko ekainean
SU�BILLA
Ostoak biltzera mendira. 2011ko udazkenean
Harriak biltzera ugaldera. 2012ko udaberrian
Udaberrian Bertizera. 2012ko martxoan
Arbolak landatzera. 2012ko udaberrian
3. Zikloa Roboticsera Iruñera lineako
autobusean.
Bigarren hiruhilabetekoan
35
ERA�SKI�AK
36
1. ERA�SKI�A
IRAKURRITAKOAREN INTERPRETAZIOA
1. Zergatik dago (pertsonaia) hain (sentimendua)? 2. Zein pista aurkitzen duzu istorioan non esaten dizun … 3. Zein motatako pertsona dela uste duzu (pertsonaia)?
Azaldu zergatik uste duzun horrela dela. 4. Sortu ezazu istorioarentzat beste izenburu bat. 5. Zenbat pista aurkitzen dituzu istorioan non erakusten
digun … 6. Zenbat urte dituztela uste duzu pertsonaiek? Zergatik? 7. (Pertsonaiari) gustatzen zaio (pertsonaia)? Nola dakizu
hori? 8. Zein arrazoi ematen dizkizu idazleak … pentsa dezazun? 9. Zer nahi du idazleak (pertsonaia/ekintza/gertakizuna)-
ren inguruan pentsa dezazun? Arrazoitu zure erantzuna. 10. Zergatik (pertsonaiak) egin du (gertakizuna)? 11. Sortu ezazu izenburu “hobeago” bat istorioarentzat. 12. Eman hiru arrazoi zergatik … 13. Zer nahi du idazleak zuk sentitu dezazun ….-ren
inguruan? ZER PENTSATZEN DUZU ZUK?
37
2. ERANSKINA:2. ERANSKINA:2. ERANSKINA:2. ERANSKINA:
ISTORIO PIRAMIDEAISTORIO PIRAMIDEAISTORIO PIRAMIDEAISTORIO PIRAMIDEA NORI ZUZENDUA: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako maila guztiak. ARLOAK: Euskara, Ingelesa eta gaztelera. ZERTARAKO: Ikasleek istorioa ulertu dutela zihurtatzeko erabiltzen da estrategia hau. Pertsonaien ezaugarriak eta beraien arteko harremanak aztertzeko ere balio du. HELBURUAK: Ikasleak gai izango dira:
- Istorioaren argumentua irakurri eta ulertzeko. - Istorioaren arazo/gatazka zein den adieraztea. - Arazo/gatazkaren konponbidea zein den adieraztea.
MATERIALAK: Arbela, piramidea fitxa, arkatza. EKINTZA: Hasierako saioetan gela osoak lantzeko ekintza bezala antolatu daiteke arbolaren laguntzaz eta irakaslearen gidaritzarekin. Ondorengo saioetan ikasleek bere kasa egin dezakete istorio piramidea.
Marra bakoitzean idatzi dituzten hitz isolatuekin esaldiak eraiki daiezke esaldi piramide berri bat sortuaz. Piramidearen laguntzarekin istorioaren laburpena egin daiteke.
38
ISTORIO PYRAMIDEAISTORIO PYRAMIDEAISTORIO PYRAMIDEAISTORIO PYRAMIDEA
1.1.1.1. _________________________ (Pertsonaia nagusiaren izena idatzi)
2.2.2.2. _____________________________ (Pertsonaia nagusia deskribatzen duten bi hitz idatzi)
3.3.3.3. _________________________________ (Lekua deskribatzen duten hiru hitz idatzi)
4.4.4.4. _____________________________________ (Istorioaren arazoa adierazten duten lau hitz idatzi)
5.5.5.5. _________________________________________ (Istorioaren gertakizun bat deskribatzen duten bost hitz idatzi)
6.6.6.6. _____________________________________________ (Istorioaren bigarren gertakizun bat deskribatzen duten sei hitz idatzi)
7.7.7.7. _________________________________________________ (Istorioaren hirugarren gertakizun bat deskribatzen duten zazpi hitz idatzi)
8.8.8.8. _____________________________________________________ (Arazo/gatazkaren konponbidea deskribatzen duten zortzi hitz idatzi)
39
STORY STORY STORY STORY PYRAMIDPYRAMIDPYRAMIDPYRAMID
1.1.1.1. _________________________ (Write the name of the main character)
2.2.2.2. _____________________________ (Write two words describing the main character)
3.3.3.3. _________________________________ (Write three words describing the setting)
4.4.4.4. _____________________________________ (Write four words stating the story problem)
5.5.5.5. _________________________________________ (Write five words describing one event in the story)
6.6.6.6. _____________________________________________ (Write six words describing a second event)
7.7.7.7. _________________________________________________ (Write seven words describing a third event)
8.8.8.8. _____________________________________________________ (Write eight words describing the solution to the problem)
40
LA PIRÁMIDE DE LA HISTORIALA PIRÁMIDE DE LA HISTORIALA PIRÁMIDE DE LA HISTORIALA PIRÁMIDE DE LA HISTORIA
1.1.1.1. _________________________ (Escribe el nombre del personaje principal)
2.2.2.2. _____________________________ (Escribe dos palabras que describan al personaje principal)
3.3.3.3. _________________________________ (Escribe tres palabras describiendo el lugar donde se desarrolla la historia)
4.4.4.4. _____________________________________ (Escribe cuatro palabras que espliquen el problema de la historia)
5.5.5.5. _________________________________________ (Escribe cinco palabras que describan un acontecimiento de la historia)
6.6.6.6. _____________________________________________ (Escribe seis palabras que describan un segundo acontecimiento)
7.7.7.7. _________________________________________________ (Escribe siete palabras que describan un tercer acontecimiento)
8.8.8.8. _____________________________________________________ (Escribe ocho palabras que describan cual es la solucion del problema de la
historia)
41
ERANSKINA 3. IKASLEEN EBALUAZIOA IRAKURKETA
MAILA
IKASLEA:
TALDEA: HARTU
GABEA
HARTZEN
ARI DA
LAINGUNTZ
AREK
HARTUA
OHARRAK
ZEHAZTAPENA • Ongi deskodetzen du.
�Erritmo onarekin irakurtzen du. ABIADURA
�Irakurritakoa ongi adierazten du.
�Hiztegia ulertzen du.
�Testu mota bat baino gehiago ulertzen du.
�Testuan berariazko informazioa lokalizatzen du.
�Testua bere osotasunean ulertzen du.
�Testua interpretatzen du eta ideiak elkarren artean
lotzen ditu.
�Testuko baieztapenak testuaz aurretik dakienarekin
eta bestelako iturrietako baieztapenekin egiaztatzen
ditu.
�Testuaren ezaugarri linguistikoei erreparatzen die.
ULERMENA
�Irakurketa estrategiak aplikatzen ditu: iragarri,
egiaztatu, birkapitulatu, inferentziak egin,...
�Irakurtzeko zaletasuna du.
�Ikasgelan arretaz irakurtzen du.
MOTIBAZIOA
�Proposatutako liburuak edo testuak ikasgelatik
kanpora irakurtzen ditu.
42
ERA�SKI�A 4
1. BURUKETA ULERTZEA.
• Buruketako datuak eta galdera azpimarratzen ditut.
• Nire buruari buruketa “telegrafikoki” kontatzen diot.
Dakidana: ... eta ... eta... (Datuak)
Datu hauen bidez hauxe kalkulatu behar dut... (Galdera)
2. EBAZTEKO PLA�A EGITEA.
• Pentsatzen dut ea zer kalkulatzen ahal dudan buruketaren
datuekin.
• Pentsatzen dut kalkulatu beharko dudana
eta zein ordenatan eginen dudan, emaitzara iritsi arte.
3. PE�TSATUTAKO PLA�A EGITEA.
• Kalkulu bakoitza zertarako egiten dudan idatzi behar dut.
• Lehenbizi, hau kalkulatuko dut...
• Gero, hau kalkulatuko dut...
• Gero, hau kalkulatuko dut...
• Azkenean, buruketaren galderaren erantzun osoa idatziko dut.
4. EMAITZA EGIAZTATZEA
• Plan osoa nola burutu dudan berrikusiko dut.
• Erantzuna buruketaren testuan txertatuko dut eta...
pentsatuko dut ea ateratzen den istorioa logikoa den... Zentzurik al du?
buruketa mota hauek ebaztean, soilik pauso horietako hirugarrena idatzi behar duzu ordenan txukun eta garbi.
• Egin zure kalkuluak zirriborroan eta gogora ezazu zein den
laugarren pausoa, zure arrazoiketak koadernoan idatzi baino
lehen.
• Garrantzitsuena ez da emaitza, baizik eta zure arrazoiketak
baliagarriak izatea, zure arrazoiketak argi egotea.