Post on 07-Mar-2016
description
transcript
6. GAIA 1.DBH
HERNANI BHI Zorione Santiago
EZAUGARRIAK •Jaio eta hil egiten dira
•Antzeko konposizio kimikoa dute
•Zelulaz osaturik daude
•Hiru bizi-funtzio egiten dituzte: NUTRIZIOA, HARREMANA eta UGALKETA
KONPOSIZIOA Bi motatako substantziak dituzte izaki bizidunek:
•Ez-organikoak: Izaki bizidunez gain, beste batzuek ere badituzte substantzia horiek. Ura eta gazt
mineralak dira.
•Organikoak: Izaki bizidunek soil-soilik dituzte substantzia organikoak: gluzidoak, lipidoak, proteinak
eta azido nukleikoak
ZELULAK
Zelulak unitate bizidunik txikienak dira. Izaki bizidun guztien egiturazko unitateak
eta unitate funtzionalak dira zelulak.
Elementu hauek dituzte:
•Mintz plasmatikoa:zelula biltzen du
•Zitoplasma: barneko gunea da. Organuluak ditu.
•Nukleoa:Material genetikoa du zelulen funtzioak kontrolatzeko
Bi motatako zelulak daude:
•Prokariotoak: ez dute nukleorik
•Eukariotoak: nukleoa dute. Animalia-zelulak eta landare-zelulak desberdinak
dira, biak eukariotoak izan arren.
Zelula kopurua zenbatekoa, honela sailkatzen dira organismoak:
•Zelulabakarrak: Zelula bakar batez osatuta daude.
•Zelulaniztunak: Hainbat zelulaz osatuta daude. Zelula horiek elkartu egiten dira,
eta ehunak, organoak, sistemak eta aparatuak eratzen dituzte.
IZAKI BIZIDUNEN SAILKAPENA
Izaki bizidunak taxon izeneko talde hauetan banatzen dira: erreinua, tipoa, klasea,
ordena, familia, generoa eta espeziea.
ESPEZIEAK
JARDUERA PRAKTIKOA: LABORATEGIAN. MIKROSKOPIOZ
ZELULAK BEHATU