Date post: | 22-Jul-2015 |
Category: |
Documents |
Upload: | pluisarrieta |
View: | 1,366 times |
Download: | 1 times |
Egileak: Andrea Anton eta Andrea González.
Haizea, ibaiak, lurpeko urak, glaziarrak eta olatuak kanpo-eragile geologikoak dira, eta eguzki-energiari esker egiten dute beren lana .
Eguzkiak itsasoko ura eta aire-masak berotzen ditu. Horren ondorioz, depresioa eta antizikloiak sortzen dira, eta haiek haizeak eta prezipitazioak eragiten dituzte .
Ibaiak: Ur korronte jarraiak dira, ibilgu finko eta emari egonkortuekin.
Ibaiadarrak: Ibaiak laku batera edo beste ibai batera ateratzen direnean da.
Lautada-alubial: Sedimentazioaren ondorioz, erdiko ibilguan haranaren profila zabaldu egitean sortzen den lautada da.
Sare-hidrografikoa: Eskualde bateko ibai nagusiak eta bere ibaiadarrek osatzen duten sareari deritzo.
Oinarrizko maila: Ibaiaren bokalea da, sedimentazioaren ondorioz sortua.
Estuarioak: Marearen eta olatuen eragina jasotzen duen ibai-bokalearen zatia, normalean zabala dena.
Gipuzkoa
Ibaietan hiru zati bereizten dira:
Goi ibilgua : Malda handiko eremua da, eta higadura eta garraioa dira nagusi . Haran estuak sortzen dira, ibaI-laster, ur-jauzi, arroila eta haitzarteekin.
Ibaien modelatze-lanak:Ibaiek hiru erliebe forma sortzen ditu :
1. V itxurako haranak : Ibai batek higatzeko ahalmen handia duenean lurrean guztiz ahokatzen denean sortzen dira . Ibaiak lurra ebakitzen du eta paretak leundu egiten dira ur baltsen eta erreken bitartez .
2. Hondo lauko haranak : Ibai batek lurra ebakitzen duenean , batzeko ahalmena galtzen du, gero eta gehiago murrizten delako ubidearen eta itsasoaren mailaren arteko aldea .
Gehiago hondoratu ezin denean, abiadura txikiagoa izaten du, eta meandroak sortzen dira.
3. Peniordokiak : Ibaietako higadura, prozesuaren amaierako emaitza da. Ibaiek haranak handitzearen ondorioz , zenbait haranek bat egiten dutenean sortzen dira. Ibaien higadurarekin batera edo ondoren, bi altxatze modelatze mota sortzen ditu :
Muino lekukoak : Hondar-erliebe bakartuak dira . Garai batean, muinoaren gailur lauaren garaiaren ordoki bat zegoen.
Terrazak : Erliebe mailakatuak dira, harana batu eta zabaldu egiten denean, eremu horiek altxatu egiten dira.
Meandroak : Higadurak eta sedimentazioak sortutako ibaiaren ibilbidearen bihurguneak dira .
Erdiko ibilgua : Malda txikiagoa du, goi-ibilguko sedimentuak pilatzen ditu. Higadura eta sedimentazio-konbinazioak meandroak eta ibai-terrazak sortzen ditu .
Ibai-terrazak : Higadurak eta sedimentazioak sortutako ibaiaren alboetan sortzen diren, sedimentu metaketa mailakatuak dira.
Behe ibilgua : Malda oso txikia denez , ibaiak ez du higatzeko ahalmenik eta sedimentuak jalkitzen ditu, ondorioz, alubio-ordokiak sortzen dira, ibai-jatorriko sedimentuz eratuak. Delta ordoki horien adibide bat da.
Estuarioa :Marearen eta olatuen eragina jasotzen duen ibai-bokalearen zatia, normalean zabala dena.
Delta:ibai bokaleetan sedimentuen pilaketaren ondorioz, eratzen diren triangelu formako lur-mihiak dira.
Ibaia, isurtzen ari den bitartean, ibai-urak arroko materiala higatu eta garraiatu egiten du eta, poliki-poliki, arroaren erliebea aldarazten du.
Horrela, mendikateak higatu, ibai-lautadak sortu edota hainbat aintziraren hondoak eta itsas hondoak sedimentuz betetzen dituzte.
Ibaien garraioa eta sedimentazioa:
Ibaiaren goialdean : ibaiek energia dute tamaina handiko klastoak (harri pitzatuak) eramateko.
Ibaiaren erdialdean : ibaiek, energi txikiagoa dutenez, harea eta lohia bakarrik garraiatzen dute .
Ibaiaren behealdean : urek material xeheenak bakarrik garraiatzen dituzte : lohia eta buztina .