BIZKAIKOHITZA
JON URBE / FOKU
Duela 50 urte hil zuten Txabi Etxebarrieta bilbotarra, Tolosan, 23 urte besterik ez zuela b Francorenerregimenaren aurkako aktibista politikoa izateaz gain, zenbait poema bilduma idatzi zituen b 2-3
Historiarenbidegurutzeak
Galdakao Zalantzan dagoBilboko Metroaren 5. linea
egingo den, eta herritarrak kexu dira
7Azpiegiturak EkologistakMartxan-ek beste mugikortasun
eredu bat eskatu dio diputazioari
5Ostirala
2018ko ekainaren 8aIX. urtea356. [email protected]
Ainhoa Larrabe Arnaiz
Ikusmen zorrotzekoa
zela diote ezagutu zute-
nek; ameslaria zela, bere
heriotza aurrez ikuste-
raino. «Ezaguna da de-
nentzat nekez bukatuko
dugula 1968. urtea hilen bat izan
gabe». Txabi Etxebarrietak idatzi
zituen hitzok, 1968ko Aberri Egu-
naren testuinguruan ETAk kale-
ratutako agiri batean. Iragarrita-
koa bete zen handik gutxira, urte
hartako ekainaren 7an zendu bai-
tzen Etxebarrieta. ETAren eta
Euskal Herriaren historian mu-
garritzat jo da 1968ko ekaineko
gertakari hura, ziklo armatuaren
abiapuntutzat jotzen baita. Nora-
bide bikoitzekoa izan zen tiroke-
ta: Guardia Zibilak hil zuen lehen
etakidea izan zen Etxebarrieta;
eta, aldi berean, Etxebarrietak be-
rak egin zuen ETAren lehen hil-
keta.
«Lehengo batean, kalearen er-
dian Benta-Handi erdian, Xabier
anaia, hil zuten», abestu zion, ge-
rora, Telesforo Monzonek. Fran-
kismoaren aurkako borrokaren
ikur bihurtu zen Etxebarrieta, eta
hala mantendu da Euskal Herriko
oroimen kolektiboan. Etxeba-
rrieta Memoria elkarteak hainbat
ekitaldi antolatu ditu azken aste-
etan, 1968ko belaunaldi hura
omentzeko.
Atzo bertan, lore eskaintza egin
zioten Etxebarrietari Derioko hi-
lerrian; hain zuzen, 1968ko ekai-
naren 7tik mende erdia igaro de-
nean. Ezbairik gabe, testuinguru
berezian egin dituzte Etxebarrieta
omentzeko ekitaldiak, maiatzean
jakinarazi baitzuen ETAk «bere
egitura guztiak erabat desegin»
dituela, eta «bere ekinbide politi-
koa bukatutzat» jo duela. 23 urte
zituela hil zen Etxebarrieta, baina
itzal luzea utzi du. «Txabi lider
bat baino gehiago izan zen, lider
atsegina izan zen. Ez kalkulu hu-
tsagatik edo atsegin agertu nahia-
gatik, baizik eta biziki bihozbera
zelako». Hala deskribatu zuen
Jose Antonio Etxebarrietak anaia,
hil ondorenetan. Anaia nagusiak
eragin sakona izan zuen Txabi
Etebarrietaren pentsamendu po-
litikoan. EGIko kidea izan zen
Jose Antonio Etxebarrieta, baina,
EAJko zuzendaritzarekin izanda-
ko gatazken ondoren, ETAn sartu
zen. Ibilbide horrek zuzenean
eragin zuen Txabirengan.
Bigarren Mundu Gerra buka-
tzeko urtebete falta zela eta fran-
kismo betean murgilduta, 1944ko
urriaren 14an jaio zen Txabi Etxe-
barrieta, Bilboko Abando auzoan,
lau anai-arrebaren arteko hiru-
garrena. 13 urterekin hil zitzaien
aita, eta amak, Bilboko Udalean
zuen lanaren bidez, seme-alabek
ikasketak izan zitzaten ahalegi-
nak egin zituen.
Bilboko Eskolapioetan egin zi-
tuzten Lehen Hezkuntzako eta
Batxilergoko ikasketak etxeba-
rrietatarrek; hain justu, Franco-
ren erregimenaren aurkako ja-
rrera edukitzeagatik ezaguna zen
ikastetxean. Zientzia Ekonomi-
koko ikasketak egin zituen gero-
ra: Elkano kaleko eskolan lehe-
nik; Sarrikoko fakultatean gero.
Politika eta poesiaUnibertsitatean saretutako ha-
rremanek eragin zuzena izan zu-
ten Etxebarrietaren pentsamen-
du eta jardunean, baina, politika-
gintza ez ezik, literatura eta
zinema zituen gustuko. Horren
adibide da bilbotarrak utzitako
poesia sorta. Jardun politikoaga-
tik ezagun egin bazen ere, gutxia-
go ezagutzen da hark utzitako
ekoizpen literarioa. Whitman,
Neruda, Blas de Otero, Dostoievs-
ki eta Shakespeare zalea zen.
Hark idatzitako zenbait poema
bildu zituen Jose Maria Lorenzo
Espinosa historialari eta idazleak
Duela 50 urte, 1968ko ekainaren 7an hil zen TxabiEtxebarrieta ETAko kidea. Bi tiroketa izan ziren egunberean. Batean, guardia zibil bat hil zen, eta, bestean,bera hil zuten guardia zibilek, 23 urte zituela. Gazte hil bazen ere, itzal luzea utzi dute haren teoriapolitikoek. Hainbat poema bilduma idatzi zituen.
Erresistentziaren
behatxuloak
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a2 b Astekoa
1969. urtean, Txabi Etxebarrieta.
Poesía y otros escritos. 1961-1967
liburuan. Gaztelaniaz idatzi zuenEtxebarrietak. Euskara ulertzenzuen, eta, ikasten ibili zen arren,ez zuen menperatzen. Oraindikere euskaratu gabe dago harenlana.
«Zentzugabea da txoriek he-
gaz egitea, / eta arrain urdinek
igeri egitea / zentzugabea da bizi-
tzea, legez, hiltzen garenok».1961eko ekainaren 4ko data dupoema horrek, eta Ruido de la
vida izeneko liburuan bildu zuen,1962ra bitarte idatzitako bestehainbat poemarekin batera. Ger-man Etxebarria unibertsitatekolagunari eskaini zion orduko lanhura, orduko garaiek berarenganizan zuten aztarnaren seinale.Unibertsitateko egutegiaren
erritmoa dute Etxebarrietarenhasierako poemek, Lorenzorenarabera. Opor sasoian idatzitadaude gehienak, eta, udazkenaeta negua iritsi ahala, sorkuntzamoteldu zuela azpimarratu duhistorialariak. Hil zuten arte idaz-ten jarraitu zuen; eta, era bateanedo bestean, bere bizitzaren az-ken zortzi urteen biografiarenerakusle izan daitezke idatzitautzi dituen letrak.
Mugarri izan ziren teoriak1963. urtea mugarria izan zenEtxebarrietaren bizitzan. Voces
de amianto y calma izeneko oler-ki bilduma osatu zuen urte har-tan. Anaia Jose Antoniok hiru ur-tez ohean utziko zuen eritasunahartu zuen irailean. ETAren bile-retan parte hartzeko zuen ezinta-suna zela eta, Txabik ordezkatuzuen ETAko hainbat bileratan,harik eta azaroan taldean sartzeaerabaki zuen arte.Bien bitartean, unibertsitatean
aktibista nabarmena zen Etxeba-rrieta. Bartzelona, Madril eta Bil-boko Zientzia Ekonomikoetakofakultateetan SEU ikasle sindika-tu falangistaren aurkako mobili-zazioak izan ziren 1963-64koikasturtean. Bizkaiko hiriburukounibertsitateko protestetan,Etxebarrieta aritu zen gidari. Hitzegiteko eta ingurukoak konben-tzitzeko zuen gaitasunagatik na-barmendu zen. Facultad eta Sa-
rrico izeneko ikasle aldizkarietanere idazle aritu zen, eta azken ho-rren zuzendari izendatu zuten.Artean, ez zuen ardurarik ETAn.Zibernetika ikastaroak eman
eta etxean eta akademia bateanklaseak ematen ibili zen lizentzia-tu ondoren; militantziaren hasta-penekin uztartu zituen irakaslelanak. «Nire herriaren tristurak /
ibai emaritsu bat balitzan / ito-
tzen dizkit erraiak». 1964an
Adonais Olerki Sarian aurkeztu-tako En pie de pensamientopoe-maren azken lerroak dira horiek.20 urte zituen orduan, eta ETAngero eta indar handiagoz entzu-ten zen Etxebarrieta anaien aho-tsa. Hirugarren olerki bildumaosatzearekin batera murgildu zenETAren jarduera aktiboan:1966an ondu zuen Las Turbias
potestadesbilduma. Urte berekoabenduan egin zen ETAren V. bil-tzarraren lehen zatia.1966 eta 1967 bitarteko V. bil-
tzarra gakoa izan zen: bertan era-baki zuen ETAk ziklo armatuiraultzailea praktikara eramatea,Euskal Herriaren errealitate poli-tiko eta soziala erabat aldatuz.Etxebarrietak teoria politikoiraultzailea landu zuen anaiare-kin batera, «askapen nazionaleta soziala» oinarri gisa har-tuz, «ekintza-errepresioa-ekintza» espirala martxanjarriz. Harena da subjektupolitikoa izendatzekoEuskal Herri langilea
kontzeptua ere. V. batza-rrean nagusitutako ikus-pegiak haustura ekarrizuen ETAren lehenbelaunaldiko hainbatkiderekin. Jose Luis Alva-rez Enparantza Txillarde-
gi-k, adibidez, orduan utzi zuenETA, ez baitzuen bortizkeriarenespiralean sinesten.Kubako iraultza, Aljerko gerra,
Txinako Mao Zedongen IraultzaKulturala... Urte haietan testuin-
guru berezia zegoenmundu osoko askapenmugimenduei zegokie-nez, eta eragin nabar-mena izan zuen horrekEtxebarrietaren pentsa-menduan. Bilkurarenondoren, ETAren ba-tzorde exekutiboko ki-de izendatu zuten.1967a zen. Ekintza ar-matua areagotu zen, etaerrepresio giroa nabar-mena zen. Etxebarrie-tak berak ihes egitea lor-
tu zuen 1967ko azaroaren 7an De-rion Poliziarekin izandako tiroke-ta batetik. Sasian zegoen ordutik.Urte hartako urriaren 10ean
idatzi zuen azken poema. «Amo-
rruz desagerraraziko nituzke
gure bizitzak / gorpuen joate izu-
garrira / non zu maitatzeak esta-
liko ninduen / itsasoak bere bu-
rua estaltzen duen bezala, era-
bat. / Arratsaldearen mugak ez
dira / itsasbazterraren zabalera
baino ez». 1967 arteko sorkun-tzak Versos sueltos bilduman
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a Astekoa b 3
Txabi Etxebarrietaren irudia,
Zientzia Ekonomikoak ikasten
ari zen garaietan. BERRIA
daude jasota, Lorenzoren libu-ruan.
Hil zuten lehen etakidea1968ko ekainaren 7an hitzorduazuen Beasainen (Gipuzkoa), JokinGorostidi ETAko kidearekin. Iña-ki Sarasketarekin zihoan, lapur-tutako Seat 850 Coupe batean.Adunatik Villabonara doan erre-pidean, bi guardia zibilek etaki-deen autoa geldiarazi zuten. Poli-ziak lapurtutako autoa zela kon-turatzean, guardia baten kontraegin zuen tiro Etxebarrietak: JosePardines izena zuen, eta bertanhil zen. Ihes egin, eta hainbat or-duz Tolosako etxe batean ezkuta-tuta egon ziren. Ondoren, herri-tik irteteko saiakera egin zutenetakide biek. Baina Benta Haun-din, Guardia Zibilaren kontrol ba-tean, Etxebarrieta harrapatu, lu-rrera bota, eta tiroz hil zuten. 23urte zituen orduan bilbotarrak.Sarasketak ihes egitea lortu zuen;Errezilgo elizan ezkutatu zen, ha-rik eta biharamunean Poliziakatzeman zuen arte.Kate luze baten lehen begia
izan zen Etxebarrietaren hilketa:hainbat tokitan hileta jendetsuakegin zituzten bilbotarraren ome-nez, eta hamaika mobilizazio an-tolatu ziren gertakaria salatzeko.Baina ekitaldien kontrako poliziajazarpena ere berehalakoa izanzen. Gipuzkoako Arantzazukohamalau apostoluen gainean da-goen Pietatea bukatzen ari zenJorge Oteiza eskultorea Etxeba-rrieta hil zenean, eta, diotenez,hari eskaini zion 1968an pieza.«Seme hila, amaren oinetan, hauzerura begira dagoela, erregu-ka...». ETAk Gure reboluzioaren
lenengo martiria izeneko esku-papera kaleratu zuen bere lehenmilitante hila gogoratzeko. Halazioen: «Intelektual baten errebo-luzio bide bakarra, herrian egoteazela, eta beragaz batean eta berta-tik jazita jokatzea zela ikusi eban;faxista biolentziak uzten digunbide bakarra. Herriagaz guztizbat egin zen, beste dena, berenahiez, alde batera itxita, berebizitza ere bai». Bi hilabete eska-sera hil zuen ETAk Meliton Man-zanas, Espainiako poliziaburua.Aurrez prestatutako ETArenlehen ekintza armatua izan zenordukoa. Francisco Franco dikta-dorearen agindupean atxilotuenaurka erabilitako tortura meto-doengatik ezaguna zen Manza-nas, eta «torturatzailea» izateaegotzita hil zuten.Frankismo garaian sortu zen,
eta frankismoa borrokatu zuenTxabi Etxebarrietak. Erresisten-tziaren ikur da horregatik.
Hainbat poema bilduma sortu zituen Etxebarrietak1961etik 1967ra bitartean:‘Ruido de la vida’ izan zen lehena
Zientzia Ekonomikokoikasketak egin zituen Sarrikon;‘Facultad’eta ‘Sarrico’ ikaslealdizkarietan idazten zuen
Guardia Zibilak hil zuen lehenetakidea izan zen Etxebarrieta,eta, era berean, bera izan zen hil zuen lehen militantea
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a4 b Iritzia
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Ametsak
Ametsak dira, Euskal-tzaindiaren Hiztegia-ren arabera: lotan,irudimenak sortzen
dituen gertaerak edo irudiak.Urte asko dira gauean, lotan,ditudan ametsak gogoratzen ezditudala. Tarteka-marteka batenbatekin akordatzen naiz; guztizesnatu aurreko loaldiaren hon-darretan egiten diren horietako-ren batekin. Baina gomutandauzkat, batez ere, umezarokohiru, errepikariak zirelako etabat-batean arnasestuka esnatze-raino estura eragiten zidatelako. Esango nuke bolada luze xa-
marrean amestu izan nituela,kronologikoki, hurrengo erren-kadan: batean, lehenengoan,
amets egiten nuen korrika egingura nuela baina ezin nuela, han-kak lurrera iltzatuta bezala nitue-lako. Geroago, altuera handi ba-tetik jausten nintzela amestenhasi nintzen —zorionez ez nintzenlurrera sekula heldu, kar-kar—.Azkenik, aurrekoaren eboluzioa-edo, ametsean hegaz egiten nueneta etxeko leihotik irteten nin-tzen, airean, planeatzen.Horrenbeste urte igaro eta
gero, gauza bat egin dut: haiekametsek zer esan gurako zutenbegiratu Interneten. Bada, aurre-nekoak, amesgaizto totala Inter-neten arabera, autoestimu arazobat erakusten du. Eta nahi duzu-na ez lortzearen beldurra ere bai.
Bigarrenak interpretatzekoproblema gehiago sortzen ditu,gauza bat baino gehiago adierazdezakeelako, antza. Dena dela,ohikoena ei da subkontzientea arizaizula ohartarazten konponbi-dea jarri behar diezula zeure bizi-tzan ondo ez «doazen» gauzei.Hirugarren ametsari buruz,
ñabardura bat: ez omen da berdi-na hegaz egitea txoria izanik alahegazkinez, parapentez.. altu,baxu, itsasoaren gainetik, mendiartean... Ametsean ni neu nintzenhegaz egiten nuena; egin ere, eza-gun nituen kale eta etxe artean.Kasu horretan esan gura du nahizenuena lortu duzula eta bizitzazgozatzen duzula; finean, zorion-tsu bizi zarela. «Hara, bejondeia-
la, Igor, zerbait lortu huen, an-tza», esan diot neure buruari ja-kin dudanean. Ametsak dira, baita ere, Eus-
kaltzaindiaren Hiztegiaren ara-bera, itzarririk eratzen den irudi-pena, bereziki desira biziak eragi-na; gertagaitza izanik ere, gertadadin nahi den gauza. Haurtzaro-tik hona, halakoetatik, batzuetan
bale eta askotan kale. Denok be-zala. Neure-neureak (izan) direnamets metaforikoak hemen par-tekatzeko motiborik ez dago. Bai,ordea, askoren amets errepikaga-rria ere badena. Akordatzen? Etziko giza katerako Aneguria
& La Basuk egin duten bideokli-paren hitzetan laburbiltzen da:«Aske gure herrian, aske etorki-zunean, aske ura bezala... Buruja-be. Hankak iltzatuta dauzkagulairuditu arren, batzuek amildegiraeroriko garela esan arren... Jakin-go dugu hegaz egiten». Bai, behintzat, ez badiogu amets
egiteari uzten. Zeren eta, ametsakbaitakar ilusioa —Euskaltzaindia-ren Hiztegiaren arabera: poza; go-goa, itxaropen bizia—, eta ilusioakitxaropena —EuskaltzaindiarenHiztegiaren arabera: nahi edo de-siratzen dena gertatuko delakoedo lortuko delako uste ona—.Ekin eta jarrai dezagun ametsare-kin, beraz, Euskaltzaindiaren le-loak ere badioen legez.
Ametsak dira,Euskaltzaindiaren
Hiztegiaren arabera,itzarririk eratzenden irudipena,bereziki desirabiziak eragina;
gertagaitza izanikere, gerta dadin nahi den gauza
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez
dituzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta BIZKAIKO HITZAk moz-
teko eskubidea du. Helbide ho-
netara bidali behar dira, izen-
abizenak eta herria adierazita:
Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea
18, 3-C, 480001 Bilbo.
Eskutitzak Internet bidez bidal-
tzeko bidaltzeko helbidea:
%
Euskara ikastekobonuak banatukoditu aldundiak
BILBO bBizkaiko Foru Aldundiak480.000 euro banatuko ditubonu bidez datorren ikasturtean,euskara ikasi eta A1 eta B1 mailakgainditu dituztela egiaztatzenduten ikasleentzat. Baldintzakbetetzen dituzten ikasleei 400euroko diru laguntza ematea au-rreikusi du aldundiak.
Irudia b Bilbo
Diputazioko garbitzaileak kalera atera dira berrizAstelehenetik asteazkenera bitarte, grebak egin dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileak diren Garbialdi enpresako langileek. LAB, ELA, UGT,
ESK eta CCOO sindikatuek bat egin dute protestetan, azken urteetan sektorean sumatu duten lan baldintzen «okertzea» salatzeko. «Lan zamaren
areagotzea, lanaldi murrizketak, hogei lanposturen amortizazioa, 2010. urtetik izoztutako soldatak... Egoera jasanezina da, eta Garbialdi enpresak
soldataren %0,3ko igoerarekin konpondu nahi du auzia», salatu dute. Beste alde batera begiratzea egotzi diote langileek aldundiari. ESK
120.000BIZKAIRA EKARRIKO DEN
ZABORRA, TONATAN
Gipuzkoako eta Bizkaiko foru al-
dundiek datozen asteetan sinatu-
ko dute lurralde batetik bestera
zaborra eramateko hitzarmena.
Mutiloako zabortegian kabitzen
ez den Gipuzkoako hondakin
guztia Bilboko Zabalgarbiko
plantara eramango dute, bertan
errausteko; errautsak Artigas foru
zabortegira eramango dituzte
gero.
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
Ekologistak Martxan-eko Juan
Pallaresek uste du Bilbo hegoal-
deko saihesbidea luzatzeak ez
duela zentzurik. «Hiru minutu
aurrezteko baino ez du balio, eta
horretarako hainbesteko dirutza
inbertituko da? Ez ditu auto pila-
ketak konponduko, eta kalte
egingo dio Bolintxuko natur gu-
neari». Bizkaiko Foru Aldundiak
saihesbidearen 1.b fasea aurkeztu
ondoren, talde ekologistak gogo-
eta egin du; txostena osatu dute,
diputazioak berak emandako da-
tuak erabilita. Uste dute agintari
politikoek egindako diagnostikoa
eta proposatu duten konponbi-
dea, biak direla «okerrak».
Paradigma aldaketa bat eskatu
dute. Uste dute kontuan hartu
behar dela Bilboko metropoliak
duen karga gaitasuna. «Zenbat
ibilgailu ibil daitezke metropoli-
tik, ingurumenari eta lurraldeari
kalte egin gabe? CO2 isuriek, za-
ratak eta gainontzeko kutsadurek
zenbatean eragingo dute herrita-
rren osasunean?», egin du gogo-
eta Enrique Antolin Ekologistak
Martxan-eko kideak. Hori guztia
neurtu eta kontuan hartu behar
dela ohartarazi dute. Beste mugi-
kortasun eredu bat gura dute.
Era berean, ordainpeko errepi-
deak ordaintzeko modua ere al-
datu gura dute. Bizkaiko Foru Al-
dundiak iaz ipini zuen martxan
gehienezko tarifa: Bizkaian, Bilbo
hegoaldeko saihesbidea, AP-8a
eta Artxandako tunelak erabiltze-
agatik, hilean, gehienez, 30 euro
ordaintzen dira. «Horrek erabile-
ra sustatzen du. Arazoa konpon-
du ordez, handitu egiten du. Mo-
du horretan, erabiltzaileek ez di-
tuzte benetan sortzen duten gas-
tua eta kaltea ordaintzen».
Bestelako bonu bat behar dela
uste dute: progresiboa. Autoan
bidaiari gehiago joanda gutxiago
ordainduko den eredu bat hobetsi
dute, ibilgailuak errepidetik ken-
tzen lagunduko duelako. Era be-
rean, gauez egunez baino gutxia-
go ordaintzea ere proposatu dute;
izan ere, egunez garraio publikoa
hartzeko aukera dago, baina
gauez ez. «Zigortu egin behar da
beste alternatiba batzuk daude-
nean ibilgailu pribatua erabil-
tzea», esan du Antolinek.
«Saihesbidearen arazoa sorre-
ran dago: bere neurriak puztu
egin ziren, 820 milioi euroren in-
bertsioa justifikatzeko», salatu
du Pallaresek. Datuak ekarri ditu
gogora. Azpiegitura aurkeztu ze-
nean, diputazioak esan zuen
24.000 ibilgailuk erabiliko zutela,
egunero. Horietatik 9.400 ibilgai-
lu astunak izango zirela aurreiku-
si zuten. Iazko datuei erreparatuz,
ordea, kalkuluak ez dira bete:
egunero 4.533 ibilgailu astunek
erabili zuten, batez beste. «Non-
dik aterako dituzte 9.400era iris-
teko falta diren kamioiak?». Hau
da, aurreikusitako ibilgailuen ia
%60 baino ez dira igarotzen, eta,
ibilgailu astunen kasuan, soilik
%48koa da portzentajea.
A-8a erabiltzen duten kamioie-
tako asko Bilboko Portutik irteten
dira. Horiek ere behera egin dute
nabarmen. Eta «askoz gutxiago»
izango dira Hegoaldeko Trenbide
Saihesbidea eraikitzen denean.
«Ze ibilgailu astunek erabiliko du
hegoaldeko saihesbidea, or-
duan?». Horregatik, Ekologistak
Martxan taldeak trenbide saihes-
bidea eraikitzeko eskatu du txos-
tenean. Beste trenbide bat ere
proposatu du Bilboko Portuaren-
tzat: Muskizetik Kantabriarantz
joango litzateke.
Bilbo Handian hamar merkata-
ritza gune daude, gehienak A-8
autobidearen inguruan.
Ballontikora metroz joan
daiteke. Gainontzekoe-
tara badago autobusa,
baina autoz joateko pen-
tsatuta daude, ibilgailu
pribatuarekin erosoagoa
baita erositakoa etxera
eroatea. Milioi bat joan-
etorri egiten dira astero
merkataritza gune ho-
rietara. Talde ekologista-
ko kideek uste dute gaiz-
ki kalkulatu dela trafiko
fluxua ere: diputazioak
AP-68arekin lotuko du
hegoaldeko saihesbidea,
baina joan-etorriak AP-8arekin
eta N-634 errepidearekin edo
Txorierriko lasterbidearekin lo-
tzeko izaten dira batez ere.
Ibilgailu gutxiagoOro har, errepide guztiak ibili dira
motel. Izan ere, krisialdi ekono-
mikoaren hasierarekin, gutxitu
egin ziren ibilgailuen joan-eto-
rriak. 2016an, gorako bideari ekin
diote berriro ere; 2017ko datuak
ez dira ezagutzen. Diputazioak
nahikoa iritzi dio hegoaldeko
saihesbidearen luzapena justifi-
katzeko. Antolinek ohartarazi du
oraindik ere urrun dagoela
2011ko kopuruetatik. Adibidez,
A-8an, Erletxeetatik Kantabriara
arteko tartean, eguneko 1.392
ibilgailu gutxiago ibili ziren iaz
duela zazpi urte baino. Gainera,
denbora gutxi iruditzen zaio:
«Joera aldaketa bat frogatzeko,
gutxienez, hiru urteko tarte bat
hartu behar izaten da. Urte bate-
an aldaketa egon izanak ez du
esan nahi joera horri eutsiko zaio-
nik datozen urteetan».
Handitik igarotzen diren ibil-
gailuen %5 baino ez dira paseko-
ak; hau da, metropoliko hirietan
sartzen ez direnak. «Diputazioak
berak proiektua aurkeztu zuene-
an, aitortu zuen %68 zirela
metropoliko herri batetik beste-
rako joan-etorriak. Horrek esan
nahi du bidaia horietako asko
garraio publiko bidez egin daitez-
keela». Horregatik, uste dute
mugikortasun politiketan garraio
publikoaren erabilera lehenetsi
beharko litzatekeela ezinbestean,
eta azpiegitura berriak baztertu.
«Arazoak errepide berriekin
konpontzen badira, erabiltzaile-
ek ez dute inoiz auto pribatua
etxean utziko».
Mugikortasuna aldatunahi dute ekologistek,saihesbidea luzatu ordezEkologistak Martxan taldeak Bilbo hegoaldeko saihesbideareninguruko txostena egin du b Bizkaiko Diputazioaren diagnostikoaokerra dela esan dute b Uste dute ez dela azpiegitura berririk behar
Auto eta kamioiak Bilbo hegoaldeko saihesbidean, goizean goiz. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Saihesbidearen arazoasorreran dago: neurriak puztu egin ziren, 820 milioireninbertsioak justifikatzeko»Juan PallaresEkologistak Martxan
«Zenbat ibilgailu ibil daitezkemetropolitik, lurraldeari kalteegin gabe? Nola eragingodiote isuriek osasunari?»Enrique AntolinEkologistak Martxan
‘‘
Gaiak b 5BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Joan den astean zabaldu zen albis-tea. Zorrotzaurre Talentuaren etaEzagutzaren irla bilakatu guranbeste pauso bat iragarri zuen Bil-boko Udalak: Kunsthal Goi Maila-ko Diseinu Zentroak adar berri batzabalduko du bertan. Papeleraeraikinean, hain zuzen. Irunen(Gipuzkoa) egoitza duen treba-kuntza zentro pribatua da Kunst-hal. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan,Arte eta Goi Mailako Diseinu Es-kola publiko bakarra Gasteizendago. Eskaintza zabaltzeko espa-zio eske ari dira aspalditik, bainaez dute lortu. Hala, Sorkunde Bil-bao Madariaga eskolako zuzen-daria «aho bete hortz» geratu zenKunsthali Zorrotzaurren lekuaegingo ziotela entzutean. Bilboko Udalak zentro priba-
tuaren alde egindako apustuakritikatu du. Hainbat denboradaramate eurek goi mailako es-pezialitate guztiak eskaini ahal
izateko leku eskean. «Gaur egunez daukagu ez moda eta ez pro-duktua espezialitateak eskaintze-rik. Ikasketa horiek egin nahi di-tuztenek Euskaditik kanporajoan behar dute». Graduondoakere eskaini nahiko lituzkete, bai-na, horretarako ere, arazo beradaukate: «Ez daukagu non. Gureikasleek Bartzelonara, Madrileraedo Londresera jo behar dute,besteak beste».Egoera hori dela eta, harriduraz
jaso dute zentro pribatu bati ateakzabaldu izana Bilbon, sormen,arte, diseinu edota trebakuntzaarloen gune bilakatu nahi duteneremuan. «Hauek iritsi dira, etaeraikina eta berau konpontzekodirua jartzen dizkiete eskura?Ezin dut sinetsi».Aukera pribatu edo publikoaz
harago doan afera planteatu duBilbaok. Eskaintzari buruz zehaz-tasunak egin beharraz mintzatuda, eta «engainua» ere aipatu du.Kunsthalek hainbat aukera es-
kainiko ditu zentro berrian. Bes-teak beste, orain arte ematen zi-tuen Lorategien Diseinu eta Pai-sajismoaren graduondokoak. Goimailako titulazio ofizial gehiagoere eskainiko dituzte; besteakbeste, moda edo produktu disei-nuenak.
Eskaintzak aztergaiZentro biek eskaintzen dute gau-za bera graduen pareko direnikasketei dagokienez: goi mailakoikasketak diseinuaren arloan.Gasteizko zentro publikoak «es-karmentu handiagoa» duelaekarri du gogora, ordea: «Lauga-rren promozioa atera dugu jada;eurek oraindik lehenengoa ere ez.25 ikasle dituzte matrikulatuaguztira: Barne Diseinuan, sei le-henengo mailan, eta bi bigarrenmailan. Eta Diseinu Grafikoan,hamabi ikasle lehenengo mailan,eta bost bigarrenean». Datuoi erreparatuta, ondoko
ondorio hau atera du Bilbaok:
«Ikasketak ez daude bermatuta,lehenengo promozioa ere ez bai-tute atera. Eta ezinezkoa da esatealan munduan murgiltzerik izangoduten ere, ezta zein portzentaje-tan ere». Izan ere, zentroa Zorro-tzaurrera eramateko iragarpena-ren berri eman duten hainbat ko-munikabidek azpimarratu dutebertako ikasleak lan munduanmurgiltzeko duten aukera han-dia.Hala, «engainagarritzat» jo di-
tu Bilbaok «diseinuaren uniber-tsitate» gisa aurkezten duten me-zuak. Besteak beste, adibide gisaaipatu du Ikus Identitateari bu-ruzko masterra ez dela ofiziala,zentro pribatuaren beraren titulubat baizik.«Guk badugu ziurta daitekeen
ibilbide bat, bermatutako ikaske-tekin», esan du. Gaur egun 258ikasle dituzte goi mailako ikaske-tetan matrikulatuta: 148 BarneDiseinuan eta 110 Diseinu Grafi-koan. Aurten izango dute uniber-
tsitateko erdi mailako titulazioaduten Barne Diseinatzaile eta Di-seinatzaile Grafikoen laugarrenpromozioa. Gainera, 80 ikasle di-tuzte goi mailako zikloetan: 38 Ar-gazkilaritzan eta 42 Ilustrazioan.Tituluen baliozkotasunari eta
Kunsthali hirian lekua egiteariburuzko eztabaida horrez gain,bada hautsak harrotu dituen bes-te konturik ere. Papelera eraikinaegokitzeko lanetan 500.000 eu-roko inbertsioa egingo du BilbokoUdalak. «Gure eskola prest etapozik egongo litzateke egoitza batBilbon izanda», esan du Bilbaok.«Katalunian, adibidez, Goi Mai-lako Diseinu Eskola bakarra dago,eta zazpi egoitza ditu». Era horre-tako proiektu publiko bat nahikoluke Bilbaok ere.
CCOOren kritikaCCOO sindikatuaren irakaskun-tza adarra ere kritiko agertu daerabakiarekin. Zentro pribatua-ren irekiera prozesua azkarregiegiten ari dela sinetsita dago.«Kontrastatutako informaziogutxi» ematea egotzi die admi-nistrazioei. Eta hainbat komuni-kabidek agertu dioten babesa etabultzada gaitzetsi ditu, Araba,Bizkai eta Gipuzkoan dagoen erahorretako zentro bakar gisa aur-keztu dutela salatuta. «CCOOrenirakaskuntza adarra ez dago egi-tasmo pribatuaren aurka. Halaere, beti defendatuko du zerbitzupublikoek hobeto asetzen dituz-tela berdintasun, meritu eta gai-tasun bermeak, bai ematen di-tuen eduki profesionalei bai har-tzen dituen ikasleei dagokienez».Publikoaren alde egiteko beste
arrazoi bat ere aipatu du Bilbaok:matrikularen zenbatekoa. «Ezbadut dirurik ezin dut egin disei-nu ikasketarik?», galdetu du.Matrikularen zenbatekoa 6.000eurokoa da Kunsthalen. Jaurlaritzara azalpen eske deitu
zuen Bilbaok, baina han ez omenzekiten ezer. Kunsthaleko zuzen-dari Gaizka Zuazoren ahotik ereez du informaziorik izan. Komu-nikabideen bidez izan dute ira-garpenaren berri.
2019an hasiko da martxan2019-2020ko ikasturtean zabal-duko ditu ateak Kunsthalek Bil-bon. Ibilbidea gutxienez 75 ikas-lerekin abiatzea aurreikusi du.Hala ere, 320ra arte iristea aurrei-kusi dute, orain arteko datuekbestelako errealitatea irudikatzenbadute ere.Udalak berak egingo ditu erai-
kina egokitzeko lanak. Udazke-nean emango diete hasiera Ma-nuel Andonzak 1958an egin zueneraikineko lan horiei.
Bilbok diseinu ikasketa pribatuenalde egindako apustua salatu dute Goi mailako diseinu eskola publiko bakarra dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoan b Harritutadaude Kunsthal zentro pribatua Zorrotzaurrera doala jakinda, eurak leku eske ibili baitira
Kunsthalek aurreratu ditu Bilboko Papelera eraikineko instalazioen diseinuaren irudi batzuk. KUNSTHAL
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a6 b Gaiak
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Ehun urte bete ditu Bilboko Muji-ka eskolak, Zazpikaleetako AndraMari kaleko bigarren zenbakian.Matrikulazioa gora doa, baina az-piegitura arazo larriak dituzte.Miren Exposito Llagunok (Bilbo,1982) 3 urteko alaba du bertan.Hark eman du arazoon berri. Azpiegitura aldetik Mujika es-
kolako egoera jasanezina dela
salatu duzue. Zer gertatzen da?
Zazpikaleetan dago eskola. Auto-ak eta furgonetak sartzen diragoizetan. Nahiz eta seinale batekadierazi ibilgailuak ezin daitezke-ela pasatu, ez diote egiten kasu-rik. Iaz, ehun kexa inguru jarri ni-tuen, udaltzainak egon zitezen.Aurten, ia egunero egoten dirabertan, gainerakoan ibilgailuakpasatzen direlako edo eskolarenatari aurrean aparkatzen dutela-ko. Arratsaldetan, 16:00etan ate-ratzen dira umeak. Orduan ez daegoten udaltzainik. Eta taxi gida-riak ibiltzen dira. Batzuk oso ha-rroputzak dira, eta pasatu egitendira, bai ala bai. Gurasook jarribehar izaten dugu horma bat osa-tuz, ez daitezen pasa. Bada bueltaemateko sartzen den autorik ere,umeak jolasean ari diren bitarte-an. Eta gurasook egon behar duguerrepidera begira une oro. Hori daarazo larriena.Horrez gain, teilatuan itoginak
dituzue.
Bai. Eskolak ez dauka kanpokopatiorik. Horren ordez, goiko so-lairuan estalitako patio bat dago.Iaz, konponketa txiki bat egin zu-ten, petatxuak jarrita. Baina, bes-teak beste, euriaren ondorioz, ito-ginak agertu dira berriro. Gaine-ra, teilatuko materiala uralitarenantzeko zerbait da. Beraz, udanbero handia egiten du, eta, hotzegiten duenean, hotz handia.Azpiegiturak txiki geratu zaizki-
zue?
Bai. Besteak beste, jantokia. Eus-ko Jaurlaritzak ratioak ezarri ditu:
23 ume Haur Hezkuntzan, eta 25Lehen Hezkuntzan. Lehen Hez-kuntzako geletan ez dira sartzen25 ume, ordea. Inondik inora. Bi-garren mailan, esaterako, 22 umedaude, eta goizetan biribileanesertzen direnean, hankak guru-tzatuta eseri behar dute; hankakluzatzen badituzte ez direlakosartzen. Motxilak eta jakak ere sa-rrerako hallean utzi behar dituz-te, gelan ez direlako sartzen. Ge-lak txikiak dira. Zenbat ikasle daude Mujika es-
kolan?
192 ume daude matrikulatuta.180 inguru geratzen dira janto-kian. Jateko bi txanda egon be-harko lirateke, baina, jantokiatxikia denez, lehen eta bigarrentxanden artean haur hezkuntza-ko 4 urteko umeak sartzen dituz-te. Beraz, jantokiko ordua esprintbat da umeentzat: 25 minutudauzkate bazkaltzeko. Denbora
hori pasatuta kanpoan egon be-har dute. Ezin dute jan lasai, eztaleku nahikoarekin ere. Zer konponbide eskatu duzue?
Teilatua behar bezala konpon de-zaten eta beste material bat erabildezaten, ez dadin izan hain hotzaeta hain beroa. Horrez gain, trafi-koa kontrolatzeko piboteak fin-koak izan daitezen nahi dugu. La-rrialdi zerbitzu batek pasatu be-har badu, aukera izango lukemandoari eman eta pibotea jais-teko. Gainerakoan, egunero egonbehar dute udaltzainek goizetan.Baina, larrialdiren bat gertatuzgero, joan egin behar dute, eta gugeratzen gara arriskuan. Eta arra-tsaldetan ez dira egoten inoiz.Gertatu izan zaigu umeak atera-tzeko ordua zela taxilari bat sar-tzea; gu aurrean jarri ginen, egoe-
ra azalduz. Eta berak esan zigunez zitzaiola inporta eta aurreraegingo zuela. Era horretako egoe-rak sarri izaten ditugu.Eta leku faltari aurre egiteko
zein konponbide ikusten du-
zue?
Eskola ondoan lokal bat dago hu-tsik. Lokal hori Eusko Jaurlaritza-rena eta udalarena da. Guraso el-kartetik haren eskean joan ginenudalera. Banan-banan joan ginenlokalagatik galdetzera. 327 metrokoadro inguru ditu. Eskolarakoaukera handia emango ligukejantoki handia edo psikogela egi-teko. Niri neuri erantzun zidatenlokala okupatuta dagoela. Bainajakin badakigu hutsik dagoela. Jarrera horren aurrean badauka-
zue zerbait egiteko asmorik?
Bai, bilera bat eskatu genuen Kol-do Narbaiza Hezkuntza zinego-tziarekin. Datorren astean ba-tzartuko gara berarekin, astearte-an. Gure asmoa da hurrengoegunean, asteazkenean, kalejirabat egitea eskolatik udaletxerai-no, 16:15 inguruan. Umeak etagurasoak kalejiran elkartukogara, eta udaletxe aurrean batukogara, protesta egiteko. Ea era ho-rretan ikusi eta entzuten gaituz-ten.Gainera, matrikulazio kopurua
handitu egin da.
Bai, eta A eredua desagertu da, etadenak daude D ereduan. Duela biurte bazegoen oraindik A eredua,eta orain osorik D eredua dago.Aurten, seigarren mailan, esate-rako, sei ume besterik ez dago.Baina seiren ordez 25 baleude, ezlirateke sartuko. Azpiegitura ho-beak izanda ikasle gehiago egonahalko lirateke.Hala ere, teorian ikasle gehiago
hartzeko gai omen da.
Nik esango nuke gehienez har de-zakeen ikasle kopurua ezartzekoorduan halla eta eskailerako me-troak ere zenbatuta egin zituztelakontuak. Gainerakoan, aurreiku-sitako kopuruak ez dira sartzen.
«Gurasook horma batosatu behar izaten duguautoak ez pasatzeko»
Miren Exposito Llaguno b Mujika eskolako gurasoa
Debekatuta egon arren eskola aurrean autoen joan-etorria pairatubehar dutela salatu du Expositok. Horrez gain, leku falta dute, etateilatuko itoginak konpontzeko eskaera ere egin diote Bilboko Udalari.
MARISOL RAMIREZ / FOKU
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a8 b Berbetan
«Umeak eta gurasoakkalejiran elkartuko gara,eta udaletxe aurreanbatuko gara protestaegiteko»
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Hamabi urtez landutako proiek-
tua baztertzeko aukera aztertzen
ari dira orain Eusko Jaurlaritza eta
Bizkaiko Foru Aldundia. Metroa-
ren lineari jarraipena eman eta
garraio hori Usansolora arte iris-
tea aurreikusten zuen bosgarren
linearen proiektua bertan behera
uztea aztertzen ari dira, hain zu-
zen. Unai Rementeria ahaldun
nagusiak eman zuen asmo alda-
keten berri, joan den astean, Ba-
tzar Nagusietan: «Metro sarea eta
Galdakao eta ospitalea lotu nahi-
ko genituzke, baina modu eragin-
korrean, gaur egun dauden az-
piegiturak aprobetxatuta». Hala,
azpiegiturak ez bikoiztearen alde
mintzatu zen. Eusko Legebiltza-
rrak trenbide trazaturako alter-
natiben azterketa bukatzeko es-
kaera egin berri dio Eusko Jaurla-
ritzari. Egoera horren aurrean,
EH Bilduk bere proposamena
aurkeztu du. Metroaren bosga-
rren linearen proiektuaren zati
bat aprobetxatu bai, baina Eusko-
trenen zerbitzuarekin lotzea da
haren asmoa.
Ibilbidea Usansolon bukatzea
aurreikusten zuen metroaren
bosgarren lineak. Lanen kostu
handiak eta aurreikusitako era-
biltzaile kopuru eskasiak eragin
dute, itxuraz, proiektua birpen-
tsatzeko erabakia. EH Bilduko ba-
tzarkide Zigor Isuskizak eman du
emaitzon arrazoietako bat: «Me-
troa Usansolon bukatuta, norma-
la da erabiltzaile kopurua txikia
izatea».
Iragarpen ofizialik ez dagoen
arren, komunikabide talde batek
eman du administrazioek buruan
izan dezaketen alternatibaren be-
rri: Euskotrenen Galdakaorako
ibilbidea hobetu eta herrigunera
sartuko den desbideratze bat au-
rreikusi dute. Zuatzotik Galdaka-
oko bihotzera eta handik Usanso-
lorako bidea lur azpitik joango li-
tzatekeela aurreratu dute.
EH Bilduk asteon aletu du urte-
betetik gora lantzen aritu den
proiektua. Sarratu, Galdakao eta
Usansolo lotuko dituen zortzi ki-
lometroko metro linea proposatu
du. Orain artean mahai gainean
egon den metroaren bosgarren li-
nearen proiektuaren zati handi
bat aprobetxatuko lukete; Galda-
kaora artekoa, hain zuzen. Han-
dik Usansolora arteko lotura ze-
lan egin aztertzear dute.
Galdakaon irteera bat izango
luke metroak, eta Usansolon, bi:
bata, herrigunerako, eta bestea,
ospitalerako. Hala, Sarratun ko-
nexioa egingo luke metroaren hi-
rugarren linearekin; eta, Usanso-
lon, Euskotrenekin. Sarratukoa
geraleku intermodal bihurtuko
litzateke. Bizkaibus zerbitzuare-
kin eta metroaren lehenengo eta
bigarren lineekin lotzeko aukera
ere eskainiko luke.
Proiektu osatuaProiektu integrala da planteatu
dutena, Durangaldetik, Bustu-
rialdetik eta Arratiatik iritsitako
bidaiariek Usansoloko ospitale-
rako zein Bilborako sarbide zuze-
na izatea aurreikusten duena. Eta
galdakoztarrentzat, «beharrez-
koa». Hala iritzi dio, Isuskizak ez
ezik, Bea Ilardia Galdakaoko EH
Bilduren bozeramaileak ere:
«Argi daukagu Galdakaok me-
troa behar duela». Ez edozelan,
ordea. Hasieratik azaldu dituzte
zalantzak bosgarren linearen tra-
zatuak jasotzen zuen ibilbideari
buruz. «Ez genuen ulertzen nola
hain garestia zen azpiegitura ba-
tek ez zuen inolaz ere Euskotre-
nen linearekin lotura zuzena au-
rreikusten».
Hala ere, jakin badakite Galda-
kaora metroa iritsita ez direla bu-
katuko mugikortasun arazoak.
Hori dela eta, proposamen inte-
grala osatu dute. Metro lineaz
gain, beste bi planteamendu egin
dituzte: N-634 errepidea atsegin
egiteko plana, eta bidegorri eta
bide berdeen sarea.
«Errepide honek beldurra
ematen du». Hala laburbildu du
egoeraren analisia Isuskizak.
Egoera hori iraultzeko hainbat
arlo kontuan izan behar direla
uste du koalizioak: oinezkoek es-
pazioa berreskuratzea eta garraio
pribatua murriztea, hain zuzen.
Hala, errepidearen formatua al-
datuko dute. Hainbat proposa-
men egin dituzte: espaloi zabala-
goak jarri, bidegorri zentral bat
ipini, ibilgailu pribatuentzako
bide bakarra utzi eta beste bat au-
tobusentzako bide bilakatu...
«Ibilgailu pribatuaren erabilera
zailduko dugu herritarrek garraio
publikoaren alde egin dezaten».
Gainera, Larrabetzutik zein
Arratiatik iristen diren autobuse-
tako bidaiariek metroaren hiru-
garren linea hartzeko geralekuak
aurreikusi dituzte proiektuan.
Konexio puntu horiei esker, «ga-
rraio aldaketa azkar, doako eta
erosoak» aurreikusi dituzte. Ho-
rretarako, txartel bakarraren al-
deko aldarrikapena ekarri dute
gogora.
Lotura gune horiei esker, Txo-
rierritik eta Arratiatik Bilbora do-
azen autobusek A-8 hartu eta bi-
dea azkarrago egingo lukete, eta
N-634 arinduko litzateke. Errepi-
de hori atsegin bihurtzeko lanak
berehala egin daitezkeela azaldu
dute EH Bilduko kideek, metroa-
ren lanei itxaron gabe.
BidegorriakBidegorri eta bide berdeen sareek
osatuko lukete proposamena.
Besteak beste, Atxurira arteko
trenbidea zerbitzutik kanpo gera-
tzen denean, erabiliko ez den ere-
mu guztirako aurreikusi dute sa-
rea.
Hala ere, Ilardia sinetsita dago
Unai Rementeria ahaldun nagu-
siaren asmoak bestelako bidean
Galdakaorakometroarenasmoa, geldiMetroaren bosgarren linea ezbaian dago, etaalternatibak aztertzen ari dira b Mugikortasunproposamen integrala aurkeztu du EH Bilduk
Metroaren hirugarren linearekin egingo luke lotura zuzena bosgarren lineak, EH Bilduren proposamenean, Sarratun. FOKU
Gaiak b 9BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a
TS
TEATURAS019 IK2-0182
TUNIBER
TEATSIT
4AINAK 1EK
AINFORMAZIO SAIO
R
TS
ogik
u dit
an t
ear
eta z
TERMAS
TUNIBER
egtatrse eorteko sorkizuneket
ango du ahal iztaealak gauzerr
etse, enprerr, enprsk eedu dualarirE
?azabiltz
sionalefoazio prspezialize
t izao enplegu bezktaalitK
AKR
TEASITA
anoet
uzu,
utoiek pr
en bila
o ek
ogik
zantukzHe
aetudeaken KsenprE
akzngeniaritI
.anika izero aukekzgiltmur
egtatrse eorteko sorkizuneket
anoet
ziak
edagon..mondrwww
tonomia ZientrGas
zantukzHe
akerrtemastatsituniberdu/
doazela. «Jadanik ibilgailu priba-
tuaren erabileraren aldeko apus-
tua egin du, Lamiakoko ibai azpi-
ko tunela eta Supersurra luzatze-
ko iragarpenekin. Guztiok or-
dainduko ditugun 600 milioi ho-
riek zalantzan jartzen dute me-
troa Galdakaora iritsiko denik».
Dituen asmoei buruz argi hitz egi-
teko eskatu diote, herritarrek zein
proiektu babesten duten erabaki
dezaten.
Ibai Maruri Bilbao Getxo
Hamazortzi hilabete
ditu Gominola-k.
Bobtail arrazako
txakur iletsu bat
da. Getxon bizi da,
Bizkaian, Lantegi Batuek duten
lantegietako batean. Bertako be-
harginak elbarriak dira. Eta eure-
tako batzuekin olgetan egiten du.
Adimen urritasuna dutenen za-
hartze goiztiarra atzeratzeko tai-
lerretako batzuen protagoniste-
tako bat da. Parte hartzaileek esti-
mu handitan dute txakurra.
Gomideitzen dute eurek.
«Bizkaiko Foru Aldundia
ohartu da adimen urritasuna du-
ten pertsona batzuk goizago za-
hartzen direla. Horrek arazoak
sortzen dizkie lanean eta bizitzan.
Horri aurre egitea izango da dato-
zen urteetan edukiko dugun
erronka handietako bat», azaldu
du Bizkaiko Gizarte Ekintza dipu-
tatu Isabel Sanchezek. Horrega-
tik, 2015ean, Lantegi Batuekin
harremanetan jarri ziren, elkarla-
nean zahartze goiztiar horri aurre
egiteko programa bat probatzeko
asmotan. Lantegi Batuetako or-
dezkariek onartu zuten erronka.
Getxoko lantegi honetan eta
Lantegi Batuek herrialde histori-
koan dituzten beste hirutan ibili
dira lanean: Basauri, Zalla eta
Otxarkoagako zentroetan. Emai-
tzarekin pozik daude. Balantze
positiboa egin dute bi erakunde-
ek. Horregatik, Gizarte Ekintza
Sailak berarekin ituna duten eta
elbarriei enplegua ematen dieten
beste enpresa eta elkarte batzue-
tara zabalduko du egitasmoa.
Bost izen aipatu ditu Sanchez Ro-
blesek: Usoa, Ranzari, Gallereta,
Gaude eta Rafaela Maria. Orotara,
sei enpresa eta elkarte horiek lu-
rralde osoko 1.410 elbarriri ema-
ten diete enplegua, diputazioak
diruz lagunduta.
Adimen urriko pertsonen bizi
itxaropenak gora egin du azken
urteetan. Gaur egun, Lantegi Ba-
tuetan urritasuna duten pertso-
nen %59,8k 40 urtetik gora dituz-
te, eta %35,2 50 urtetik gorakoak
dira. «Normalean, pertsona
hauek mende erdia betetzen du-
tenean hasten dira zahartzaroa-
ren sintomak igartzen, baina ger-
ta daiteke narriadura sintomak
arinago ere agertzea». Kasu ho-
rietan ezinbestekoa da prebentzio
lanak egitea. Tailer hauek horre-
tarako balio diete. Hartara, erreti-
roa hartu arte jarraitu ahal izango
dute lanean, horrek ematen dien
autonomiari eutsiz. Gainera, lana
gizarte harremanak mantentze-
ko modu aproposa da pertsona
hauentzat.
Artea, musika eta dantzaGomi-ri esertzeko agintzen diote,
eta eseri egiten da. Lurrean etza-
teko esaten diote, eta luze-luze
jartzen da. Zerbaiten bila joateko
eskatuz gero, berehala ekartzen
du. Ariketaren helburua txakurra
heztea da. Baina horrek progra-
man parte hartzen duten elbarriei
egiten die mesede. Txakurra ai-
tzakia bat da ariketa fisikoa egin
dezaten. Hartara, mugitzera be-
hartzen dituzte, olgetan eginez.
Eta, era berean, rolak aldatzen di-
tuzte. Izan ere, normalean adi-
men urritasuna dutenei besteek
esaten diete zer egin. Gomi-rekin,
ordea, eurak dira aginduak ema-
ten dituztenak. Esperientzia era-
bat berria da eurentzat.
Tailerreko protagonista txaku-
rra izateak badu beste abantaila
bat. Pertsona hauetako batzuek
berba egiteko zailtasunak dituzte.
Horren ondorioz, kosta egiten
zaie ezezagunen aurrean komu-
nikatzea. Gomi-k, ordea, ez ditu
auzitan jartzen, ez du haiek esan-
dakoa eta esateko modua epai-
tzen: agindutakoa betetzen du,
besterik ez. Horrek konfiantza eta
segurtasuna ematen die tailerre-
tan parte hartzen dutenei.
Gomi-rekin jolastea ez da ari-
keta bakarra. Adibidez, kamiseta
eta eskularru zuriak aldean, argi
ultramoreak dituen areto batean
sartzen dira, musikaren erritmo-
ra mugitzera. Hartara, oin eta es-
kuetako mugikortasuna lantzen
dute. Feldenkrais metodologia,
biodantza, musika terapia, errea-
litate birtuala, mindfulness, arte
terapia, serious games... Askota-
riko tailerrak daude programan.
EHUko Fisioterapia sailak Fel-
denkrais metodoaren eraginkor-
tasuna frogatu du. Ikerketa bat
egin du, eta Research in Develop-
mental Disabilities aldizkarian
argitaratu ditu emaitzak.
Adimen urriko pertsonei zahartzarogoiztiarra atzeman eta atzeratzekoproiektu bat probatu dute diputazioaketa Lantegi Batuek. Emaitzarekin pozik,beste enpresa batzuetara hedatuko da.
Zahartzaroa
atzeratzeko
Txakurrari hainbat ariketa egiten irakasten diote tailerretan. BIZKAIMEDIA
Gomi taldeko beste kide bat da Lantegi Batuen fabrikan. BIZKAIMEDIA
«Pertsona hauek 50 urtebetetzean hasten dirazahartzaroa igartzen;narriadura sintomakarinago ager daitezke»Isabel Sanchez RoblesBizkaiko Gizarte Ekintza diputatua
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a10 b Gaiak
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
Antonio Trueba
kronikagilearen
arabera, XIV eta
XV. mendeetan,
Bizkaiko Batzar
Nagusietarako deia herrialde his-
torikoko bost gailurretatik egiten
zuten: Sollube, Kolitza, Ganeko-
gorta, Oiz eta Gorbeiatik. Deiadar
mendi horietan adarra jotzen zu-
ten, eta sua pizten zuten batzarki-
deek batzarra egingo zela jakin
zezaten. Azken urteetan, Deiadar
Mendien Eguna egiten da ekaine-
ko lehen domekan; txandaka, ur-
tero mendietako batera igotzen
dira, adarrak jotzera. Joan den as-
teburuan egin zuten aurtengoa.
Irailean, pauso bat gehiago egin-
go da: Deiadar Xtreme lasterketa
egingo da; bost gailurrak lotuko
dituen mendiko lasterketa. Aur-
tengoa lehenengoa izango da, eta
aurrerantzean bi urtean behin
egitea izango da asmoa.
«Deiadar mendien historia
hartu, gaurkotu, eta lasterketa
bihurtu dugu. Bizkaiko mendiza-
leen artetik jaio da ideia, euren ar-
tean badirelako ibilaldi hau egi-
ten duten batzuk». Antolatzaile
taldeko Fernando J. Perezek esan
du ahalegindu direla ahalik eta
ibilbide laburrena antolatzen,
baina ezin izan dutela 200 kilo-
metrotik behera jaitsi. «Mendiak
dauden lekuan daude. Azken ba-
tean, Bizkai osoa zeharkatzen
duen lasterketa bat da». Gogora
ekarri du badela herrialde histori-
koa inguratzen duen ibilbide bat,
Bizkaiko kanpoko eraztuna ize-
nez ezaguna dena: GR-123. Las-
terketa hau «barruko eraztuna»
izan daitekeela esan du. «112 uda-
lerrietatik herenak zeharkatuko
ditu, bi parke natural, biosfera
erreserba... Daukagun natura eta
kultura ondare guztia ezagutzeko
aukera egongo da».
Gernika-Lumoko batzar etxe-
tik abiatuko da lasterketa, arbola-
ren oinetatik, eta bost deiadar
mendietara bidean, beste biak ere
bisitatuko ditu: Gerediagakoa eta
Abellanedakoa. Bizkaiko Batzar
Nagusietako presidente Ana Ma-
dariagak esan du ateak «parez
pare» zabalduko dituztela laster-
karientzat, antolatzaileentzat eta
lasterketa ikustera joango dire-
nentzat. «Gure parlamentu ho-
nentzat esangura handia dauka
mendi mitiko hauek eta hiru ba-
tzar etxeak lotzeak. Gainera, kul-
tura, tradizioa, historia, inguru-
menarekiko errespetua eta nor-
bere ezinak gainditzeko ahalegi-
na uztartzen ditu proba honek,
eta balio horiek oso interesgarriak
iruditzen zaizkigu».
Aitortu dute goi mailakoentza-
ko lasterketa dela. Hainbesteko
luzera duenik ez dago penintsu-
lan; soilik beste bi, Europan. Ho-
rregatik, hainbesteko gaitasuna
ez duten lasterkarientzat beste
lasterketa bi antolatu dituzte: 105
kilometroko Deiadar Ultra, eta 45
kilometroko Deiadar Maratoia.
Abuztura arte egongo da izena
emateko epea. Dagoeneko dor-
tsalen erdiak banatuta daude.
Bost mendi martxaParte hartzeko beste modu bat
ere egongo da. Lasterketak egingo
diren egunetarako, deiadar men-
dietarako martxa bana antolatu
dute. Hau da asmoa: lehen laster-
kariak igaroko diren ordurako
iristea gailurretara, haiek anima-
tu ahal izateko. Hala, lasterketa
ikusi eta mendiaz gozatu ahal
izango da. Bariku goizean igoko
dira Sollubera, eta zapatu arra-
tsaldean Oizera. Ganekogorta,
Kolitza eta Gorbeia, berriz, bariku
ilunabarretik zapatu goizera arte-
an igaroko dituzte. Hau da, mar-
txak ere gauez egingo dira.
Bereziak izango dira, ez baita
ohikoa mendira gauez joatea.
Mendia gustuko duten guztiak
parte hartzera animatu ditu. Ada-
rrak eroateko gonbita ere egin
dute, Erdi Aroan legez, tontorre-
tan batzarrerako deia egiteko. In-
gurumena zainduko dutela hitze-
man dute antolatzaileek, eta ber-
din jokatzeko eskatu dute.
Bizkaiko bost deiadar mendiak batuko dituen lasterketa egingo da irailean. 200 kilometroko ibilbidean bi parke natural eta 32 herri zeharkatuko dituzte.
Historia, naturan lasterka
Bizkaiko gailurrik garaienetatik igaroko da mendi lasterketa. DEIADAR XTREME
HIRU LASTERKETAK
Deiadar Extrem
Irteera.Gernika-Lumon, irailaren
14an, 10:00etan.
Helmuga eta denbora muga.
Gernika-Lumon, irailaren 16an,
18:00etan (56 ordu).
Distantzia.200 kilometro.
Parte hartzaileen muga.200.
Desnibel positiboa.11.000 m.
Desnibel negatiboa.11.000 m.
Gehieneko garaiera.1.482 me-
tro, Gorbeian.
Gutxieneko garaiera.10 metro,
Gernika-Lumon.
Nondik igaroko da.Gernika-
Lumo, Abellaneda eta Gerediaga-
ko batzar etxeak, Gorbeia eta Ur-
kiolako parke naturalak, hamar
mendilerro, 27 gailur eta 32 herri.
Anoa guneak.Sollube, Fika, Za-
mudio, Bilbo, Eretza, Abellaneda,
Kolitza, Ridagas gaina, Sodupe,
Krutziaga, Arakaldo, Bikotzgane,
Arrabako aterpea, Urkiola, Gere-
diaga, Oiz eta Albiz.
Bizi oinarriak.Balmasedan (90.
kilometroa) eta Barazarren (156.
kilometroa).
Deiadar Ultra
Irteera.Gernika-Lumon, irailaren
14an, 23:00etan.
Helmuga eta denbora muga.
Gernika-Lumon, irailaren 15ean,
00:00etan (25 ordu).
Distantzia. 105 kilometro.
Parte hartzaileen muga. 350.
Desnibel positiboa. 5.200 m.
Desnibel negatiboa. 5.200 m.
Gehieneko garaiera.1.026 me-
tro, Oizen.
Gutxieneko garaiera.Metro bat,
Kortezubin.
Nondik igaroko da.Hamahiru
gailur, Urdaibaiko biosfera erre-
serba, bost mendilerro eta heme-
retzi herri.
Anoa guneak.Sollube, Almika,
Altamira, Kortezubi, Akorda, Au-
lesti, Ganbe eta Albis.
Bizi oinarriak.Ereñon (61. kilo-
metroa).
Deiadar Maratoia
Irteera.Gernika-Lumon, irailaren
16an, 09:00etan.
Helmuga eta denbora muga.
Gernika-Lumon, irailaren 16an,
18:00etan (Bederatzi ordu).
Distantzia.45 kilometro.
Parte hartzaileen muga. 500.
Desnibel positiboa.2.200 m.
Desnibel negatiboa.2.200 m.
Gehieneko garaiera.684 metro,
Solluben.
Gutxieneko garaiera.Sei metro,
Bermeon.
Nondik igaroko da.Lau gailur,
hiru mendilerro eta hamar herri.
Anoa guneak.Zallobante, Sollu-
be, Almika, Altamira eta Forua.
Bizkaiko mendizaleenartetik jaio da ideia,euren artean badirelakoibilaldi hau egiten duten batzuk»Fernando J. PerezAntolatzailea
«Ingurumenarekikoerrespetua, historia eta norbere ezinakgainditzeko ahaleginauztartzen ditu»Ana OtaduiBatzar Nagusietako presidentea
‘‘
Gaiak b 11BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a12 b Proposamena
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Hirigunetik eta
ohiko aretoe-
tatik alde egin
dute, aurten
ere, arte esze-
nikoek. Beste-
lako eremuen bila, izaera propioa
duten lekuetan lurreratzen ha-
siak dira Bilbon. Auzoz auzo, ka-
lean, denen esku aurkezten ari
dira gogotsu prestatutako lanak.
Denetarikoak: zirku garaikidea,
clown-ak, magia, ikus-entzuleen
parte hartzea eskatzen duten jar-
duerak zein kaleko antzerki ikus-
kizunak. Hiri osoko oihala maiatz
hasieran altxatu ostean, martxan
jarraitzen du Eszena Kalera pro-
gramak.
Urtetik urtera handituz doa
eskaintza. Aurten, 24 konpainiak
58 emanaldi eskainiko dituzte,
denera. Maiatzean hasita, irailera
arte izango dira saioak. Iaz,
hemezortzi taldek 50 emanaldi
programatu zituzten.
«Kalitatea, originaltasuna eta
berrikuntza». Horiek dira dato-
zen hiletan Bilboko auzoetan
ikusi ahalko diren lanen ezauga-
rri nagusiak. Hala ekarri du gogo-
ra antolatzaile lanetan aritu den
udalak. Asteburuan bertan aur-
kituko dituzte ikus-entzuleek lan
berritzaileon zenbait eredu.
Ume, gazte eta heldu asko ere
erakartzen dituzten bideo jokoak
ditu oinarri horietako batek. Pac-
man dantz ikuskizuneko prota-
gonistek dantzan jarriko dituzte
ikus-entzuleak. Ameztu Produk-
zioak konpainiako aktoreak
agertokiaren gainean zein ikusle-
ekin bat eginda ariko dira, gora
eta behera.
Pantailako bola guztiak jatea
helburu zuen Pac-man bideo
joko ospetsuan parte hartuko du
Txema Forok. Joko horrek bere-
zitasunak ditu, ordea. Bolatxoak
jateko dantzan egin behar da.
Egin beharko dituen dantza
proba guztiak gainditzeko, DJ
Casetteren laguntza izango du,
baita bertaratzen diren ikus-
entzuleena ere.
Familia osoarentzako emanal-
di gisa aurkeztu dituzte denak.
Hortzmuga konpainiak Femmes
eramango du, gaur, Zorrotzako
Azoka plazara. Neoaktibista
sozial bilakatu diren adineko
emakume batzuen aldarrikapen
kantua dakar ikuskizunak. Poli-
tikoki egokitzat jotzen ez den
aldarrikapen bat egingo dute goi-
tik behera beltzez jantzitako
antzezleek. Kalean zein espazio
publikoetan esku hartzeko pen-
tsatuta dago, sorreratik bertatik,
ikuskizuna. Publikoaren parte
hartze aktiboa bilatuko dute pro-
tagonistek.
Zientzia fikzioa ekarriko du
asteon taularatuko duten hiruga-
rren ikuskizunak. Espazio zaba-
laren eremu txiki bat bihurtuko
da Atxuriko Enkarnazio plaza,
Areto barruko emanaldiei lekukoa hartu die Eszena Kalera programak, eta, haren barruan, hiruikuskizun eskainiko dituzte asteburuan, Atxurin, Zorrotzan eta San Adrianen. Auzoak kalekoikuskizunen agertoki bihurtuta daude maiatzaz geroztik, eta hala segituko dute irailera bitartean.
Espazioaren konkista
Primatium, un tropiezo en la carrera espacial ikuskizun mutuak bi astronauta ditu protagonista. EL MONO HABITADO
Proposamena b 13BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8aIKUSKIZUNAK
Auzoz auzo barreiatuko dira,
Bilbon, Eszena Kalera progra-
man prestatutako saioak.
Gaur
18:00.Primatium. Un tropiezo
en la carrera espacialantzezla-
na, El Mono Habitado konpai-
niaren eskutik. Atxurin, Enkar-
nazio plazan.
18:30.Hortzmuga konpainiak
Femmes taularatuko du, Zorro-
tzako Azoka plazan.
Bihar
13:00.Pac-man dantz taulara-
tuko du Ameztu Produkzioak
konpainiak. San Adriango fron-
toian.
Ekainak 13
18:30.Kantu Kolorek Far West
aurkeztuko du, Iralako Eskurtze
parkean.
Ekainak 16
12:30.Txapela buruan eta dan-
tza munduan, Eidaberekin. Zo-
rrotzako Azoka plazan.
18:00.El Gran Rufusek Pink
Impacteramango du Masus-
tegiko futbol zelaira.
Ekainak 17
12:30.Pink Imact. El Gran Rufus
konpainiaren eskutik, Otxarko-
agako Ugarte plazan.
13:00.Dramagia y Toni La Sal
konpainiak La famiglia Toron-
boleaurkeztuko du. Zurbaran-
go Panera plazan.
Ekainak 22
18:30.Primatium. Un tropiezo
en la carrera espacial. El Mono
Habitadoren eskutik, Boluetan,
metroaren irteeran dagoen
plazan.
19:00.Sudurkeriak konpainiak
Amama Lutxirekin Saltsa Pla-
zandantza saioa eskainiko du,
Matikoko Uzturren plazan.
19:00.El Gran Rufusen Pink
impact,Abusuko Ibaizabal pla-
zan.
Ekainak 23
17:00.Ordu magikoa, Hodei
magoarekin. San Ignazion.
18:00.La famiglia Toronbole,
Dramagia y Toni Salen eskutik.
18:30.Far west, Kantu Kolore-
ren eskutik. Olabeagako udal-
tegian.
18:30.Malicia konpainiaren
Bienvenidos al paraíso si pue-
des soportarlo, San Ignazio pla-
zan.
20:00.Aimar & Ciaren Etxea /
Casa / Home, San Ignazion.
20:30.Nimu konpainiaren Ni
pies ni cabeza, Peñaskalen.
Ekainak 24
17:00.Aimar & Cia taldearen
Etxea / Casa / Home,Abusun.
gaur. Bi espaziontzi batetik beste-
ra ibiliko dira, hegan, bakoitza
bere aldetik. Oinezkoei espazioko
mapak aurkeztu eta norantz egin
behar duten galdetzen ariko dira,
eta asko eta asko ezustean harra-
patuko dituzte astronauta lane-
tan ariko diren antzezleek.
Hegan doazela, bi espazion-
tzien ibilbideak gurutzatu egingo
dira, eta Enkarnazio plazan topo
egin eta elkar joko dute. Ordura
arteko egoera are bitxiago bilaka-
tuko da handik aurrera.
Trafiko istripuetan gertatu ohi
den legez, aseguruaren kontuak
konpontzeko agiriak aterako
dituzte astronautek. Eztabaidan
hasiko dira. Elkar ulertzerik ez
dutenez izango, kaskoak kendu-
ko dituzte. Eta orduan iritsiko da
ezusterik handiena. Primate
bana azalduko da kasko bakoi-
tzaren azpitik; baina bata espezie
batekoa da, eta bestea, beste
batekoa.
Uztail eta irailean ere baiHoriexek dira asteongo saioetan
ikus-entzuleek aukeran izango
dituzten emanaldiak. Hala ere,
aukera handia eta zabala dute
oraindik. Orain artean, maiatzera
eta ekainera mugatzen zen pro-
grama. Aurten, uztailean eta irai-
lean ere eskainiko dituzte ikuski-
zunak. Saioak euskaraz edo
gazteleraz zein mutuak izango
dira, eta gaiak eta estiloak ere
askotarikoak izango dira.
Berritasuna ez da auzoak kul-
tur arloko sormen lan ugariren
agerleku bilakatzea. Azken urte-
etako berritasuna da zirkuitu
baten gisa diseinatuta datozela
aspaldion emanaldi horiek. Eus-
kal Herriko kale arteen zirkuitu-
rik handiena bilakatuta dago,
hala, Bilboko Eszena Kalera pro-
grama.
Kale Nagusia eta Areatza kale-
ko emanaldi handien taula
bihurtuta ikustera ohituta daude
bilbotarrak zein bisitariak.
Oraingo honetan, Olabeaga,
Abusu, Masustegi, Peñaskal,
Bolueta, Uretamendi, Elorrieta,
San Ignazio, Irala, Ibarrekolanda
eta Atxuri hartuko dituzte kaleko
artistek. Horixe da-eta progra-
maren helburua: «Zenbait pro-
posamen eszeniko auzoetara
hurbiltzea, bertako kaleak ani-
matzea eta auzokideen parte har-
tzea eta era horretako ikuskizu-
nekiko harremana bultzatzea».
Horrez gain, arte eszenikoetako
bertako profesional eta taldeei
euren lanak ikus-entzuleei hur-
biltzeko aukera ere eskaintzen
diete.
Bilboko Zirkuitua areto barru-
ko emanaldien programari leku-
koa hartu dio, hala, Eszena Kale-
ra programak. Programazio
deszentralizatua eta arte eszeni-
koak indartzeko beste bultzada
baten gisara aurkeztu du udalak.
Uda eta haren ostekoakProgramak eten bakarra izango
du: abuztuan. Hiria hustu ohi den
garaian, kaleko emanaldiak ere
eten egingo dituzte. Irailean itzu-
liko da, kaleko giro biziaren parte
gisa. Besteak beste, Trapu Zaha-
rra konpainiak Sefini eramango
du Olabeagara. Euren atrezzo
guztia saltzera kalera aterako
diren bi komikoren istorioa pla-
zaratuko dute. Konpainia zahar
bateko bi aktore beterano dira.
Kontratu prekarioak besterik lor-
tzen ez dutela eta, konpainia itxi
behar dute. Material guztia sal-
tzen duten bitartean, euren ibil-
bide artistikoaren errepasoa
egingo dute.
Arte eszenikoetako sektorea-
ren egoera ezegonkorraren isla
izan daiteke, beraz, antzezpena.
Errealitatetik gertu egon zitekeen
istorio hori fikzioa eta zientzia
fikzioa ardatz dituzten beste isto-
rio batzuekin nahastu edo tarte-
katuko da. Kalitatea eta umorea
ez dute faltako antzokiko sabaia
zerua izango duten ikuskizunek.
Sefini emanaldia irailean taularatuko dute, abuztuko etenaldiaren ostean. TRAPU ZAHARRA
Ikus-entzule guztiak aztoratuko ditu Femmes ikuskizuneko protagonisten zalapartak. KIÑUKA
Saioak euskaraz edogazteleraz zein mutuakizango dira; gaiak etaestiloak ere,askotarikoak
Euskal Herriko kale arteen zirkuiturikhandiena bilakatutadago Eszena Kaleraprograma
MUSIKA
ABANTOTremenda Jauria.
bGaur, 22:00etan, Gallartako
plazan.
AMOROTOTxapelpunk, Gozategi
eta DJ Txurru.
bBihar, 23:00etan, plazan.
BAKIORosebud.
bBihar, 22:00etan, Irubiden.
BALMASEDAEllas.
bGaur, 20:30ean, Skamtan.
BARAKALDORednik.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDONorte Flamenco.
bGaur, 20:30ean, Ria de Murosen.
BARAKALDOWi Bouz.
bBihar, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDO 7 Almas eta
Ad Eternum.
bBihar, 20:30ean, Mendigon.
BARAKALDORabino Arana,
Vomitando Desperdizios eta
Ajako Pako.
bBihar, 21:30ean, Edaskan.
BARAKALDOSabes Muy Bien
eta Brad New Sinclairs.
b Igandean, 13:00etan, Pormetxeta
plazan.
BASAURI Izaro.
bGaur, 20:30ean, Social antzokian.
BASAURINorthern Psycho Fest:
Motorzombies, Breakin’ Bones,
Dirty Boogies eta The Reverendos.
bBihar, 21:00etan, Txarraska
gaztetxean.
BERMEODemonio de Niño.
bBihar, 20:30ean, Lorea Rocken.
BILBOUdal Txistulari Banda:
Herri baten soinuak.
bGaur, 19:00etan, Areatzan.
BILBO Iñaki Basabe.
bGaur, 19:30ean, Bidarte
kafetegian.
BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa:
Ravel, 80 urte.
bGaur, 19:30ean, Euskaldunan.
BILBOCris Mendez eta
Lino Suricato.
bGaur, 20:00etan, Cotton Cluben.
BILBOThe Proud Outsiders eta
Rum for All.
bGaur, 20:00etan, Shaken.
BILBOPery Fly.
bGaur, 20:00etan, Goiri Ederren.
BILBOEmays eta Andre Berri
abesbatzak.
bGaur, 20:15ean, Ibaizabalgo
Artzain Onean.
BILBOKnock Knock Jokes.
bGaur, 20:30ean, La Campa
de los Ingleses tabernan.
BILBOLong John.
bGaur, 20:30ean, Eguzki tabernan.
BILBOTxapel Reggae:
General Levy eta Heartical Sound.
bGaur, 21:00etan, Stage Liven.
BILBOLos Blues Morning
Singers.
bGaur, 21:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOAlberikola.
bGaur, 21:30ean, Hacerian.
BILBOThe Rebels eta Libe.
bGaur, 21:30ean, Azkenan.
BILBOFyahbwoy & Forward Ever
Band.
bGaur, 21:30ean, Santana 27n.
BILBOThe Owl Project, Nazca
eta Imimuri DJ.
bGaur, 22:00etan, Itsas Museoan.
BILBOArt After Dark: Andhim,
Zombies in Miami eta Galiano.
bGaur, 22:00etan, Guggenheim
museoan.
BILBOEmpty Files eta Ksus Belly.
bGaur, 22:00etan, Iralako jaietan.
BILBOMud Candies eta Noa Voll
Damn & The Hell Drinkers.
bGaur, 22:30ean, Kafe Antzokian.
BILBOLast Fair Deal.
bGaur, 22:30ean, Atxuriko jaietan.
BILBOUnai Eps.
bGaur, 22:30ean, Ambigun.
BILBOXatiro.
bGaur, 23:30ean, Artxandan.
BILBO Juan Zelada.
bGaur, 00:00etan, La Riberan.
BILBOGoiuri & Ismene.
bGaur, 01:00ean, Kremlinen.
BILBORiverside Underdogs.
bBihar, 12:30ean, La Riberan.
BILBOPaul Arambula, Myriam
RZM eta Passion Farolas.
bBihar, 20:00etan, Le Larraskiton.
BILBOTrees Will Tell, Killerkume,
Backbone eta Holy Txala.
bBihar, 20:00etan, Shaken.
BILBO Jonathan Yelamos.
bBihar, 20:00etan, Itxas Biden.
BILBOLa Ley de Mantua.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOSharif.
bBihar, 21:00etan, Santana 27n.
BILBO 747 Federales eta Fakeba.
bBihar, 21:30ean, Azkenan.
BILBOWAS, Za!, Mazmorra, Twist
eta Shout Djs.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOAtasko eta Ready Aim Fire.
bBihar, 22:00etan, Mytho aretoan.
BILBOAnita Parker eta Koban.
bBihar, 22:00etan, Iralako jaietan.
BILBO Jonathan Merino.
bBihar, 22:00etan, Basoan.
BILBOTodos los Fuegos.
bBihar, 00:00etan, La Riberan.
BILBOPlay The Game: Queen
taldeari gorazarre.
b Igandean, 12:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOLa Pompe.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOGeneral Lee.
b Igandean, 13:00etan,
Crazy Horsen.
BILBOMoreno Ochotegui.
b Igandean, 18:30ean, Coppolan.
BILBOPokey Lafarge eta
Gill Landry.
b Igandean, 20:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOEl Cuarteto de Nos.
b Igandean, 21:00etan, Azkenan.
BILBO1968.
bAsteartean, 21:00etan, La Nuben.
BILBOTomatito.
bAsteazkenean, 20:00etan,
BBK aretoan.
BILBOThe Troy Redfern Band.
bOstegunean, 21:00etan,
La Nuben.
BILBOEli Paperboy Reed Meets
The High & Mighty Brass Band.
bOstegunean, 21:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOMariampolleta.
bOstegunean, 00:30ean,
Kremlinen.
DURANGOOrion Child, Taken
eta Incursed.
bGaur, 22:00etan, Plateruenan.
DURANGOPatxi Dinamita.
bBihar, 18:30ean, CNTren egoitzan.
DURANGOSilboberri Txistu
Elkartea: Durango hiria.
bBihar, 20:00etan, San Agustinen.
DURANGOTrigger Prototxelo.
bOstegunean, 20:00etan,
Intxaurren herriko tabernan.
ERANDIOGarilak 26 eta
DJ Markelin.
bBihar, 23:30ean, Goiherrin.
ERMUAStorbais: 25 urte.
bBihar, 23:00etan, Orbe plazan.
GETXORafa Arnau.
bBihar, 19:00etan, Ereagako
tabernan.
GETXOFeel Acoustic.
bBihar, 21:00etan, kirol portuan.
GETXOProud Oursiders
eta Sully Riot.
bBihar, 22:30ean, Zear Biden.
GETXORed Clover.
b Igandean, 13:00etan, Ereagako
tabernan.
GETXOGuda Dantza.
b Igandean, 20:00etan,
Andres Isasi musika eskolan.
IGORRE Jai Alai Orfeoi Jarrilleroa,
Luis Iraurrizaga abesbatza eta
Zamudioko Kamara Korala.
bBihar, 20:00etan, Lasarte aretoan.
JATABEDekot.
bGaur, 22:00etan, kultur etxean.
MUNGIABohemian Soul.
bBihar, 22:00etan, Zubikoan.
MUXIKATooth, Dientes de Luna,
Urrats, Revolta Permanent eta
Kool Things.
bBihar, 21:30ean, Gazte Egunean.
Bilbo b Antzerkia
Gazteen bihotzak, punpa lasterreanPilotalekuan topo egiten duten neska eta mutil gazteen istorio eta jolasak bildu ditu Agerre Teatroak Frontoia,
begiz eta hotsez lanean. Maite Agirreren gidaritzapean, dantzak eta musikak leku handia hartuko dute agerto-
kiko frontoian, eta gazteen gorputzak, ahotsak eta bihotz taupadak punpa lasterrean ibiliko dira asteazkenean,
EHUren Antzertiola faktoriaren eskutik, Bizkaia aretoan. Sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte. ANTZERTIOLA
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a14 b Agenda
Agenda b 15BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 8a
OTXANDIOAnita Parker eta
State Alerta.
bGaur, 22:30ean, Mekoletan.
PLENTZIAThe Bilbobillies.
b Igandean, 13:00etan, Boutique
Bahia hotelean.
PORTUGALETEFear Crowd, Kobra & The Lotus eta Unset.
bGaur, 21:00etan, Grooven.
PORTUGALETEHowlers.bGaur, 21:30ean, Rock Volatinen.
PORTUGALETEMeridian, Atlantida eta Huts.
bBihar, 20:30ean, Grooven.
SANTURTZIEuskal Beer Fest: Colajets.
bGaur, 20:00etan, Gernika
parkean.
SANTURTZIEuskal Beer Fest: Cloverwind.
bBihar, 19:30ean, Gernika parkean.
SOPELAPutakaska eta
Subversion X.
bGaur, 21:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELA Jonathan Merino.
bGaur, 22:00etan, Peñon jatetxean.
SOPELAAle & The Hops.
bGaur, 22:30ean, La Triangun.
SOPELARadio Revolucion eta
Northern Lions.
bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELAoao Tomba.
b Igandean, 13:00etan, La Triangun.
ZALDIBARMississippi Queen.
bOstegunean, 21:00etan,
gaztetxean.
ZIERBENACharlie Cosh & Mikel
Gaztañaga.
bBihar, 23:30ean, Skull Barren.
ANTZERKIA
BARAKALDOGran Cabaret
Pachon.
bGaur eta bihar, 21:00etan,
Arimaktoren.
BILBOEl Mono Habitado:
Primatium. Un tropiezo en
la carrera espacial.
bGaur, 18:00etan, Atxuriko
Enkarnazio plazan.
BILBO 7 Grados: Y todo por amor.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Pabiloi 6en.
BILBODavid Caiña: El Chef.
bGaur, 20:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOCalixto Bieito: The String
Quartet’s Guide to Sex and Anxiety.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Arriaga antzokian.
BILBOAmeztu: Pac-Man Dantz.
bBihar, 13:00etan, San Adriango
frontoian.
BILBOMussik Eskola: Un jurado
sin piedad, Angelina y el honor
de un brigadiereta Las flores.
bBihar eta igandean, 17:00etan,
Bilborocken.
BILBO Jamming on Tour.
bBihar, 18:30ean eta 21:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOTxalo: Etxeko saltsak.
bBihar, 20:00etan, Campos
Eliseos antzokian.
BILBOLuna Llena: La gran
depresión.
b Igandean, 19:00etan, Pabiloi 6en.
BILBO J.P. Abellan eta Sergio
Arrospide: Ni con tres vidas
que tuviera.
b Igandean, 19:00etan, Hacerian.
BILBOMarkeliñe: Euria.
b Igandean, 19:00etan, Campos
Eliseos antzokian.
BILBOGorka Garde: Rendezvous,
1938.
b Igandean, 19:30ean, Fundicion
aretoan.
BILBOKantu Kolore: Far West.
bAsteazkenean, 18:30etan, Iralako
Eskurtze parkean.
BILBOMaite Agirre & Agerre
Teatroa: Frontoia, begiz eta hotsez.
bAsteazkenean, 19:30ean,
EHUren Bizkaia aretoan.
BILBOShakespeare’s Globe
Theatre: Shakespeare on Tour.
bAsteazkenean eta ostegunean,
20:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOZurekin: Cocktail: agitar
y servir templadoperformancea.
bOstegunean, 20:00etan,
Bilbo Arten.
DURANGOOlatz Gorrotxategi:
43º 13’44N.
bBihar, 17:00etan, CNTren egoitzan.
GERNIKA-LUMOEneritz Artetxe:
Karramarroa.
bGaur, 21:30ean, Trinkete
antitxokoan.
GETXOGanso & Cia: Babo Royal.
bGaur, 19:00etan, Itzubaltzetako
Santa Eugenia plazan.
GETXOZirika Zirkus:
Ondorengoak.
bBihar, 13:00etan, Itzubaltzetako
Santa Eugenia plazan.
GETXO Imaginaciones Nai:
Bola va.
bBihar, 19:00etan, Itzubaltzetako
Santa Eugenia plazan.
GETXODramagia eta Toni La Sal:
Bole Bole Toronbole.
b Igandean, 13:00etan, Santa
Eugenia plazan (Itzubaltzeta).
GETXOTrapu Zaharra: Sefiní.
b Igandean, 19:00etan, Santa
Eugenia plazan (Itzubaltzeta).
LEIOAPirritx, Porrotx eta
Marimotots: Borobilean.
bGaur, 17:00etan eta 19:30ean,
Kandelazubieta kiroldegian.
MARKINA-XEMEINMarkeliñe:
Andante.
bGaur, 19:00etan, Arkupen.
MUNGIALuis Piedrahita:
Las amigdalas de mis amigdalas
son mis amigdalas.
bGaur eta bihar, 20:30ean, Olalde
aretoan.
PORTUGALETECarolina Noriega:bakarrizketa.
bGaur, 21:00etan, Santa Clara
kultur etxean.
PORTUGALETECirco Los: Vintage Brothers.
b Igandean, 19:00etan, San Roke
plazan.
Galdakao b Bizkaiko Abesbatzen Eguna
Egun bat kantuari emanaIgandean, 49 abesbatza eta 1.000 kantari inguru batuko dira Galdakaon,
Bizkaiko Abesbatzen Egunean. 11:30 aldera irtengo dira kalejiran, eta
12:15ean hasiko dituzte kantaldiak Iturrondo plazako agertokian. Herri
bazkaria Gurutze plazan egingo dute, kanturako indarrak biltzeko. HITZA
SESTAOCEAR & Fore: La zanja.
bGaur, 20:00etan, Musika Eskolan.
DANTZA
BARAKALDOErreka-Ortu dantzan
kantu eta dantza paseoa.
bGaur, 21:30ean, Errekaortun.
BARABALDOErreka-Ortu dantzan:
dantza alardea.
bBihar, 22:30ean, Galsua plazan.
BILBODenis Santacana:
Encuentros.
bGaur, 20:00etan, Fundicion
aretoan.
BILBOBreak On Stage jaialdia:
Mazarredo Fat Crew, Blaze,
Powder, Hula Hop, Boom Shock
eta Harmony.
bBihar, 19:00etan, BBK aretoan.
BILBOAngela Peris & Koldo
Arostegi: Un cuerpo sinvergüenza.
bBihar, 20:00etan, Fundicion
aretoan.
BILBOAskoa La Pulga, Lidia de
Lorenzo eta Eli Belmonte: La Presy
bailaorari omenaldia.
bBihar, 20:00etan, Hacerian.
BILBOKanpai Natalia de Miguel
& Jorge Jauregui Allue: Clara.
b Igandean, 19:00etan, Fundicion
aretoan.
BILBONatxo Montero Danza:
Barbecho.
bOstegunean, 20:00etan,
Azkuna zentroan.
DURANGONoe eta Asier:
Dantza Eskolaren ikasturte
amaierako emanaldia.
bBihar, 20:00etan, Plateruenan.
GETXOTio Teronen Semeak:
Festamentua.
bBihar, 22:00etan, Itzubaltzetako
Santa Eugenia plazan.
PORTUGALETEFolklore Azoka.bBihar eta etzi, Orube plazan eta
merkatuan.
BERTSOLARITZA
ABADIÑOAitor Mendiluze eta
Anjel Mari Peñagarikano.
bAsteazken eguerdian, Urkiolan.
BILBOPotto bertso bazkaria:
Uxue Alberdi eta Sustrai Colina.
bBihar, 13:00etan eta 14:30ean,
Kafe Antzokian.
HITZALDIAK
BILBO John Verdon idazlearen
solasaldia.
bAsteartean, 19:30ean, Azkuna
zentroan.
BILBOOroimen historikoa eta
antifaxismoakafe solasaldia eta
Antifaxista egunakbideoa.
bOstegunean, 19:00etan, Karmelan.
DURANGOManu Muner eta
Endika Alabort Amundarain:
Enplegua hurrengo hamarkadetan.
bGaur, 19:00etan, CNTren egoitzan.
GALDAKAOEneko Bidegain:
Lurraldea eta Herria.
bAsteartean, 19:00etan, kultur
zentroan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
DURANGOMemoria Viva,
una historia cargada de futuro
dokumentala.
bBihar, 11:00etan, CNTren egoitzan.
BESTELAKOAK
BILBOBLV-ART arte eta sorkuntza
bisita gidatuak.
bGaur, 18:00etan, euskarazko
ibilbidea Marzana tabernatik, eta
gaztelerazkoa Fleming doktorearen
plazatik; eta bihar, 18:00etan,
gaztelerazkoak, Mariaren Bihotza
plazatik eta Bilbo Zaharra plazatik.
BILBOAutumautu: Koloretako ipui-
nakkontakizuna.
b Igandean, 17:00etan, Biran.
LEKEITIODorleta Kortazar ipuin
kontalaria.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Galarrenan.
sBIZKAIA MAITE
Ane Maruri Aransolo Ea
Denboraren joanakarrastoak uzten dituedonorengan eta edo-zein lekutan. Bizipen
askoko pertsona, etxe, kale edomonumentuetan arrakalak ikusdaitezke; eta marka horiek begibistakoak zein barnekoak izandaitezke, kasuan-kasuan. Den-bora guztiontzat igarotzen denkontzeptua da, aukera ezberdinbezain askotarikoak eskaintzendituena. Arrakalek bizipenei egi-ten die erreferentzia, urte luzekoeraikinek egin berriek baino zaurigehiago dauzkate eta. Hori daEako Urtubiaga burdinolari ger-tatutakoa. Sasiek estalita urteasko igaro dituen arren, herrita-rren auzolanarekin bere horretanikus daiteke orain. Urtubiagaburdinola ola izenarekin ezagu-tzen dute orain. Bere garaian, burdingintzak se-
kulako garrantzia izan zuen Biz-kaian, eta ibai bazterretan zeudenburdinoletatik burdin preziatua
lortzen zen. Denborarekin gerta-tutako aldaketek, baina, burdi-nolen lanak gutxitzea ekarrizuen, eta beren funtzioa betetzea-ri utzi zioten. Ez dago argi zenbat urtez ibili
zen lanean Urtubiagako burdino-la hau. Jakin badakite 1725. urte-an ekin ziola lanari. Burdinolakoekoizpena noiz eten zen ziur ezbadakite ere, 1830eko hamarka-dan izan zela uste dute HerrijeriEmon Arnasa kultur elkarteko ki-deek. Ondorioz, mende oso batez
ibili zen lanean. Urteak igaro on-doren, Bizkaiko burdinola guz-tien artean, «oso eredu interesga-rria» da Eako burdinola hau. Izanere, 1725. urteko burdinola etaantzinako errota aurki daitezkebertan oraindik ere.Urteen joanean «ondo» man-
tendu den ola bat da, «ikusga-
rria». Urtubiaga burdinolak olahandi bat dauka, bulego txiki batere badu, biltegi bi eta tunel hi-drauliko bat. Burdinolaren ondo-an dagoen errota 1960. urtera arteerabili zela frogatu dute. Eta, kul-tur elkartekoen hitzetan, balitekearrazoi horrengatik egoera oneankontserbatu izana.Olak, gainera, urtegi «berezia»
dauka, arkuduna. Mota horreta-ko presak Pedro Bernardo Villa-real de Berrizek asmatu zituen ga-rai hartan. HEAko kideek uste
dute berak diseinatuzuela Eakoa. Hala ere,ezin ziurta dezakete ho-rrelakorik.Egitura aldetik, eraiki-
na «oso ondo» dago,HEA kultur taldekoen arabera.Azterketa sakona egin zioten. Biz-kaiko burdinolen artean, ondoenkontserbatu diren burdinolentaldekoa dela ondorioztatu zuten;batik bat, burdinolaren hormaketa tunel hidraulikoa dira urteenjoanarekin egokien mantendu di-ren ezaugarriak.
Zutik dagoen burdinola horrenlanak 1725. urtean hasi ziren, bai-na Urtubiaga baino lehen lekuberean beste bat bazegoela ondo-rioztatu dute arkeologoek; ErdiAroko burdinola bat.
Burdinolaren sorreraOla sortzeko gutuna ere topatuzuten elkartekoek. Idazkian, bes-teak beste, udalerria burdinolaegiteko oso leku aproposa zela ar-gudiatu eta burdinola egitekohainbat argudio zerrendatu zi-tuzten: bakarra zela errekan, ma-teriala biltzeko erosoa zela, baso-ak zein portua hurbil zituela... Eako kultur taldekoek bilduta-
ko informazioaren arabera, bi fa-miliaren artean eraiki zuten bur-dinola; bata Catalina del PuertoUriberena zen, eta bestea, Josef
Larizolaeta eatarrarena. Dituztenagirien arabera, elkartekoek ba-dakite, esate baterako, bertakoburdina Bordelera ere (Okzitania)eraman zutela itsasoz.Ondare hau babestu eta ezagu-
tarazteko lanak orain hamar urtehasi zituzten HEA kultur taldeko-ek. Bizkaiko Foru Aldundira jo etalortutako diru laguntzekin eraiki-naren egitura egonkortzeko la-nak bukatuak dituzte jada. Onda-rearen balioa agerian uzteko la-netan dabiltza orain, zer izan zenezagutzeko. Sasi artetik auzolanarekin be-
rreskuratutako burdinolak arra-kala asko ditu agerian, mendeeta-ko bizitzaren ondorioz agertuta-koak. Orain, bere garaian izanzuen itxura irudika dezakete ber-taratzen direnek.
Herritarren auzolanarekin berreskuratu den ondarehistorikoa da Eako Urtubiaga burdinola. Burdinolak ola handibat dauka, bulego txikia, biltegi bi eta tunel hidrauliko bat.
Urtubiaga, urtez urtezutik kontserbatua
Eako Urtubiaga burdinola kanpoaldetik, herritarren auzolanagaz berreskuratua. AINTZINA MONASTERIO MAGUREGI
Urtubiaga burdinolaren urtegia, Ean. AINTZINA MONASTERIO MAGUREGI
1725. urtean ekin zion lanariburdinolak, eta mende batezmartxan egon zela zehaztudute HEA kultur taldekoek
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko ekainaren 8a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]