BIZKAIKOHITZA
MARISOL RAMIREZ / FOKU
Herri arteko mugikortasunean bizikletari indarra emateko, bidegorri sarea sendotzeko asmoa dudiputazioak b Sare sendoa eta ondo komunikatua izan behar dela uste dute erabiltzaileek b 2-3
Bizikletak,bidegorri zain
Gaztelugatxe Biotopoarensarbidean aparkalekua egitea
kaltegarri litzatekeela salatu dute
8Ingurumena Klima aldaketarenaurkako borroka hauspotzeko,
Sukar Horia kolektiboa sortu dute
5Ostirala
2019ko azaroaren 22aX. urtea422. zenbakia
2BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2019ko azaroaren 22aAstekoa
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
Imanol Pradales Bizkaiko Azpie-
gituretarako eta Lurralde Kohe-
siorako diputatuak eta Aintzane
Urkijo Santurtziko alkateak joan
den astelehenean bisitatu zituz-
ten Santurtzi Zierbenarekin eta
Arenako hondartzara doan bide-
gorriarekin lotuko dituen bidego-
rri tarte berriak. Santurtzi eta
Zierbena lotuko dituena abendu
hasierarako egongo da erabilga-
rri. Santurtzi eta Arenako hon-
dartzara doan bidegorria lotuko
dituena, berriz, 2020ko otsailera-
ko egongo da prest. Bizkaiko Foru
Aldundiak egindako azken bide-
gorri tarteak izango dira. Baina
gehiago etorriko dira: datorren
urtean 3,5 milioi euro inbertituko
ditu Azpiegituretarako eta Lurral-
de Kohesiorako Sailak hainbat bi-
degorri egiteko: Gamiztik Fikara-
koa, La Herreratik Zallarakoa eta
Martiartutik Arrigorriagarakoa.
Horrez gainera, lehen bidegorri
ardatzen proiektuak abiatzeko
asmoa ere badu: Bilbo eta Zaldibar
artekoa, Bilboko itsasadarraren
eskumako ibarrekoa eta Ugaotik
Basaurira joango dena.
Bizikletentzako autobideak
ipini die izena Unai Rementeria
diputatu nagusiak. Mugikortasun
berriaren oinarria izango direla
esan du. Etorkizunean eraiki be-
harreko autobideakhoriek izan-
go direla uste du. «Bizikleta egu-
neroko joan-etorrietan lehen au-
kera izatea lortu nahi dugu. Hori
da gure erronka». Helburu horre-
kin Bidegorrien Lurralde Plan
Sektoriala osatu nahi du diputa-
zioak.
Gaur egun herri arteko hama-
lau ibilbide ditu diputazioak. Bes-
telakoan errepide arruntetatik
joan behar izaten dute txirrindu-
lariek. «Leku batetik bestera joa-
teko ez dugu beste alternatibarik,
eta, sarri askotan, arriskutsua iza-
ten da, ibilgailuen gidariak ez
daudelako konforme errepideak
txirrindulariekin partekatu be-
harrarekin. Iruditzen zaie euren
martxa moteltzen dugula», na-
barmendu du Javi Monederok.
Barakaldoko BarakaBizi txirrin-
dularien elkarteko presidentea
da. Salatu du Bizkaiko errepide-
ak, oro har, ez daudela bizikletan
ibiltzeko baldintza egokietan.
«Ibilgailuei lekua utzi nahi diegu
gehienok; gu bazterretik joan eta
errailak eurentzat libre. Baina
bazterrak ez daude egoki: harriak
egoten dira, istripuen aztarnak...
Eta errepide askotan estuegiak
izaten dira handik ondo joateko;
ez gara kabitzen, eta errailetik
joan behar izaten dugu».
Horregatik, bidegorriak ezin-
bestekoak direla iruditzen zaio.
«Egia da txirrindulari asko ez di-
rela bidegorrien zaleak. Gurago
izaten dute errailetatik joan, ez di-
relakoan bidegorrian taldean ka-
bitzen. Baina taldean ezin da joan
ez bidegorrietan ez errepidean»,
aitortu du Monederok. Berak se-
gurtasun berme modura hartzen
ditu; errepidean sentitzen ez
duen segurtasun bat sentitzen du
bidegorrietan. Eta badu horreta-
Bizikletak autobidea izango duBizkaiko Diputazioak datorren urtean abiatuko ditu ‘bizikletentzako autobideen’ lehen proiektuakb Mugikortasunaren oinarrian bizikleta jartzea da erronka b Txirrindulariek segurtasuna dute premia
Bi txirrindulari bidegorrian, Mungiatik
Plentziarako errepidean, Andraka
parean (Lemoiz). MONIKA DEL VALLE / FOKU
lukete. Eskoletan goiz eta arra-
tsaldero egoten diren auto pilake-
tak saihesteko modu ona izango
litzatekeela iruditzen zait».
Bidegorri sare sendo bat ezin-
bestekoa iruditzen zaio, bizikleta
mugikortasunaren ardatzetako
bat izatea nahi bada. «Herbehe-
reetan hala da. Bizikletak autoak
baino eskubide gehiago ditu;
ia-ia oinezkoek baino eskubide
gehiago dituzte txirrindulariek.
Baina beste kultura bat dute, gu-
rearekiko oso ezberdina. Guk ere
hobera egin dugu azken urteetan,
baina oraindik asko falta dugu
maila on batera iristeko». Moby-
con Herbehereetako mugikorta-
sun aholkularitza enpresako
aholkularia da Robin Kleine. Biz-
kaiko Diputazioak gonbidatuta
Bilbon egon da, bere herrialdeko
esperientzia azaltzera etorrita.
Ados dago Monederok esandako-
arekin: «Egungo mugikortasun
eredua aldatu nahi bada Bizkaian,
ezinbestekoa da bidegorri sare
handi samar bat osatzea, ondo sa-
retua dagoena, eta garraiobide
publikoekin lotura ona duena;
batez ere, metroarekin».
Bizkaiko hainbat herritatik ibili
da bidegorrien egoera ezagutzen.
Eta iruditzen zaio loturarik ez du-
ten bidegorri tarteak eraikitzea ez
dela eraginkorra. «Lehentasuna
izan behar da loturarik ez duten
tarteak elkarrekin lotzea, txirrin-
dulariak bizikleta hartu eta bide-
gorritik irten gabe bere helburura
joateko aukera izan dezan. Beste-
la, zertarako hartuko du?».
Erronka bat ipini du: auto gida-
rien %10 konbentzitu behar da
bere mugikortasun eredua bizi-
kletan oinarritzeko. «Herbehere-
etan lortu dugu hamar gidaritik
batek bizikletarako saltoa ema-
tea, eta horrekin hirigune askota-
ko auto pilaketak erabat desager-
tu dira. Bide batez, airearen kali-
tatea nabarmen hobetu da eta
tokian tokiko merkatari eta osta-
larien diru sarrerak hazi dira».
Errepidetik aparteBilboko itsasadarraren bi ertzek
komunikaziorako aukera aparta
eskaintzen dutela uste du Klei-
nek. Iritzi berekoa da Biziz Bizi
Bilboko txirrindularien elkarteko
kide Javier Umaran ere. Euren al-
darrikapen nagusietako bat da
Bilbo eta Getxo lotuko dituen bi-
degorria. «Gaur egun, herri bate-
tik bestera bizikletaz egiten diren
joan-etorriak aisialdiari lotuta
egoten dira. Eta normala da, egu-
neroko joan-etorrietarako behar
den konexiorik ez dagoelako. Be-
netan penagarria da Bilboren
egoera». Barakaldo eta Bilbo ar-
tean kilometro eta erdi dagoela
esan du. Baina ez dago bidegorri-
rik, errepidetik egin behar da
joan-etorria. «Auto artean etorri
behar duzu, eta tartean aldapa
handi bat igo behar duzu. Horrek
jende askori atzeraka eragiten
dio, normala den moduan. Itsasa-
darraren ertzetik bidegorri bat
egongo balitz, jende askok hartu-
ko luke bizikleta hiri batetik bes-
tera joateko, kilometro eta erdi ez
da distantzia handia eta».
Aukerarik egokiena hori irudi-
tzen zaio Umarani: bidegorriak
errepideetatik aparteko lekuetan
egitea. «Bidegorria errepide on-
doan badago, ibilgailuek isurtzen
duten karbono dioxido guztia ar-
nastu behar dugu». Iritzi bereko-
ak dira Monedero eta Klein ere.
Baina badakite beti ezingo dela
horrela izan. «Kasuan-kasuan
aztertu beharko litzateke zer den
teknikoki eta ekonomikoki egin-
garriena», esan du Umaranek.
Diputazioa gaur egungo egoera
zein den aztertzen ari da. Garraio-
ak eta Mugikortasun Jasangarria
Sustatzeko Saila txirrindularien
ohiturak, premiak eta eskaerak
zein diren ikertzen ari da, bere
politikak diseinatzeko. Datorren
urterako izango dituzte emaitzak.
Sail honena da erabilera sustatze-
ko neurriak hartzeko eskumena.
Helburu horrekin bizikletentza-
ko aparkaleku seguruak ipiniko
dira «leku estrategikoetan», bi-
zikletaren eta garraio publikoa-
ren arteko intermodalitatea ahal-
bidetzeko. Kleinen esanetan,
Herbehereetan metro geltoki
guztietatik gertu bizikletentzako
aparkalekuak dituzte, edozein le-
kutan utziz gero lapurtuko dioten
beldur izaten delako jendea.
Bizikleten alokairuaz ere ohar-
tarazi du Umaranek. Ondo balo-
ratu ditu Bizkaiko hainbat herrik
dituzten alokairu publikorako
zerbitzuak. Baina herri barruan
erabiltzeko izaten dira bizikletak.
«Ni Bilbon bizi banaiz eta Eran-
dion lan egiten badut, nire bizi-
kletarekin joan behar dut. Aukera
izan beharko nuke Bilboko bizi-
kleta publiko bat hartu eta Eran-
dion uzteko». Herri arteko joan-
etorrietarako kaskoa eskaintzea
ere ezinbesteko jo du. Uste du
erraztasun guztiak eman behar
direla, «bizkaitar asko» bizikle-
taz ibiltzeko gogoz daudelako.
rako arrazoirik. Eusko Jaurlari-
tzako Segurtasun Sailarenak dira
datuak: iaz, Bizkaiko errepidee-
tan, 26 txirrindulari zauritu ziren
larri; azken lau urteetan bikoiztu
egin da kopurua. Eta txirrindulari
bat hil zen. Istripuen %72 herri ar-
teko bideetan izan ziren.
Barakaldon bizi da Monedero,
eta Petronorren findegian egiten
du lan, Muskizen. «Gaur egun,
tarte batzuetan bidegorria dago,
baina ezin dut etxetik lanera bi-
degorritik joan. Gogotsu nago
noiz amaituko duten, bizikletaz
joan ahal izateko. Neguko egun
euritsuetan ez, baina giro ona da-
goenetan ni pozarren joango nin-
tzateke bizikletaz». Seme-alabak
ditu, eta oinez etxetik bost minu-
tura dute eskola. Bizikletaz ibili
zaleak diren arren, ez die uzten
eskolara bizikletaz joaten. «Ba-
dakit edozein egunetan auto ba-
tekin istripuren bat izan dezake-
tela. Ez dut arriskatu nahi. Agin-
tariek bizikletaren erabilera
sustatu nahi badute, erabiltzaile-
en segurtasuna bermatu beharko
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko arazoaren 22a Astekoa
Agintariek bizikletarenerabilera sustatu nahibadute, erabiltzaileensegurtasuna bermatubeharko lukete»Julen MonederoBarakaBizi txirrindulari elkartea
«Mugikortasun ereduaaldatzeko, bidegorrisare osatua behar da,eta garraio publikoariondo lotuta dagoena»Robin KleineMugikortasunerako aholkularia
«Bilbon bizi banaiz etaErandion lan egitenbadut, aukera edukibeharko nuke bizikletapublikoan joateko»Javier UmaranBizizBizi txirrindulari elkartea
‘‘
BILBO b Azaroaren 30era bi-
tartean, erosketak egiteko bi-
zikletaz mugitzen direnek sa-
ria izango dute BilbaoCentro
merkataritza elkarteko kide
diren dendetan. Izan ere, mer-
katarien elkarte horrek eta
Bilboko Udalak bizikleta bi-
dezko mugikortasuna susta-
tzeko kanpaina bat ipini dute
martxan. Erosleek zozketa
batean sartzeko txartela jaso-
ko dute.
Bi sari mota egongo dira.
Batetik, 50 euroko hogei opa-
ri txarteletako bat eskuratu
ahal izango dute. Txartel ho-
riek Gabonetako kanpainan
erabili ahal izango dira, mer-
kataritza elkarteko kide diren
dendetan. Hau da, urtarrilaren
6a arte gastatu ahal izango
dira. Bestalde, Euskadi Fun-
dazioak eta Bilboko Maestre
Bikes dendak emandako bizi-
kletan ibiltzeko lau material
sorta ere banatuko dituzte.
Abenduaren 2an egingo da
zozketa.
Alemaniako 37 hiritan egin-
dako ikerketa bat aipatu du
Alfonso Gil Bilboko Mugikor-
tasun zinegotziak: «Frogatu
dute autoentzako aparkaleku
asko eraiki dituzten hirietan
baino nabarmen gehiago
kontsumitzen dela oinez, bizi-
kletaz edo garraio publikoz
joan-etorri gehien izan ohi di-
tuzten hirietan».
Erosketak bizikletaz egiteraanimatu nahi du Bilbok
BilbaoCentroko kide diren dendetan erosketakbizikletaz egiten dituzten erosleak sarituko dituzte
BilbaoCentro elkarteko eta Bilboko Udaleko ordezkariak. BIZKAIKO HITZA
211,6BIDEGORRI KILOMETROAK
Bizkaiko Foru Aldundiak herri arte-
ko hamalau bizikleta ibilbide edo
bidegorri ditu eginda gaur egun.
Guztira, 211,6 kilometro dira.
Barakaldo-Muskiz.27 kilometro.
Zailtasun ertain-txikia.
Muskiz-Itsas Lur.18 kilometro.
Zailtasun txikia.
Areeta-Bolue.14 kilometro.
Zailtasun txikia.
Gurutzeta-Ansio.12 kilometro.
Zailtasun txikia.
La Quadra-Zalla.14 kilometro.
Zailtasun txikia.
Zalla-La Mella.12 kilometro.
Zailtasun txikia.
Basauri-Atxuri.8,5 kilometro.
Zailtasun ertaina.
Arrigorriaga-Abusu.9,5 kilome-
tro. Zailtasun ertaina. Tarte batean
errepidetik joan behar da.
Lekeitio-Aulesti.14 kilometro.
Zailtasun ertaina.
Forua-Busturia.14 kilometro.
Zailtasun ertaina.
Gallarta-La Aceña.18 kilometro.
Zailtasun txikia.
Zeanuri-Areatza.14 kilometro.
Zailtasun ertain-txikia.
Areatza-Dima.14 kilometro.
Zailtasun ertain-txikia.
Galdames-Sopuerta-Artzentales.
22,6 kilometro. Zailtasun txikia.
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22aIritzia
RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria
Euskahaldundu
Bost urte atzera egin dut bat-batean eta 19. Korrikaren lemaetorri zait burura:
Euskahaldundu.Honezkero, ahalduntzeari bu-
ruz ari garenean badakigu, gutxigorabehera, zeri buruz ari gareneta, zorionez, mugimendu femi-nistak aspaldi horrenbestekoarrakastaz zabaldu eta garatuzuen kontzeptua bere egin duteminorizatutako hainbat kolekti-bok. Honakoa da, Euskaltzain-diaren Hiztegiaren arabera, ahal-duntzea: Pertsona edo talde ahuledo babesgabe bat indartsu edo
ahaldun egin. Sarritan gertatzenden moduan, azalpenak ematendio definizioari argitasun handia-goa: Eskubide baten alde borro-katzeak ahalduntzen gaitu,
eskubide hori mantentzeak
ahalduntzen gaitu. Beharrezkoa eta zuzena izana-
gatik (horrexegatik preseski),ahalduntzeak badauka bere aldetxarra, eta hori ere erakutsi digufeminismoaren aldeko borrokak.Kolektibo bat eta bere kideakahaldundu ahala, kontrako erre-akzioak gordindu egiten dira.Horren adibide da Irantzu Vare-lak azken aldian jasan behar izandituen eraso eta mehatxuak(bihoakio lerroon bidez nire el-kartasuna Irantzuri).Duela aste biko kontua da
orain azalduko dizuedana, hauteskundeen egunekoa, hainzuzen ere. Goizean EmakumeMaster Cup emakumeen pilota-txapelketaren kanporaketa, Zaratamon. Eguerdian mezu
elektronikoa jaso dute antolatzai-leek, kexa-mezua: «Egun on,Emakume Master Cup ikustenegon naiz Zaratamon eta umilia-tuta sentitu naiz euskara ez jakitehutsagatik. Komentario guztiak,berriro diot, komentario guztiak,euskaraz izan dira eta sentitzendut gogoraraztea, gustatu zein ez,Euskadiko hizkuntza ofizialagaztelania dela, eta jende piloadagoela, motibo bat dela edo bes-tea dela, euskaraz ez dakigunaeta, zintzotasunez, errespetu faltadezente handia iruditu zait nire-ganako. Oxala hurrengoan erres-petu nahikoa izatea eta, euskarazegitearen kontra ez banago ere,hitz egiten ez dugunok errespeta-tzea eta gaztelaniaz ere izatea».Imajinatuko duzuenez, gaztela-niaz jaso zuten mezu hori etaneuk euskaratu dut.Amorruz, ironiaz zein pedago-
gia eginez erantzun dakioke ha-lako bati, testuinguruaren arabe-ra (antolatzaileak, zentzuko, az-ken aukeraz baliatu dira).Oraintsuko txio honi, ostera,
erantzun aparta eman zioten iro-nia erabiliz (jarraian doazkizue,neuk euskaratuta biak ala biak):«Nire emaztea euskal herritarrada, Bilbon jaioa eta hazia. Maistrada eta ezin da han aritu euskarazez hitz egiteagatik, bere gurasoekLizeo frantsesean ikas zezan etafrantsesez egin zezan gurago izanzutelako (askoz baliagarriagoamunduan euskara baino)».Erantzuna: «Nire lehengusuak
Vienako filarmonikoan jo nahidu baina ezin du, ez dakielakoinstrumenturik jotzen; bere gu-rasoek Telekomunikazioa ikaszezan gurago izan zuten (askozbaliagarriagoa munduan biolinajotzea baino)». Laostiada azaldu beharra zer-
gatik den euskara frantsesa bainobaliagarriagoa eskolak euskarazemateko.Etorriko dira gehiago. Bide
onean goazen seinale. Egin die-zaiegun aurre, pedagogia eginezeta umorez, kasuan-kasuan;amorrua eta pena eurentzat gordeta.
‘Laostia’ da azaldubeharra zergatik den
euskara frantsesabaino baliagarriagoa
eskolak euskarazemateko
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez
dituzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak
barne, eta BIZKAIKO HITZAk
mozteko eskubidea du. Helbi-
de honetara bidali behar dira,
izen-abizenak eta herria adiera-
zita: Bizkaiko Hitza, Uribitarte
kalea 18, 3-C, 48001 Bilbo. Es-
kutitzak Internet bidez bidaltze-
ko aukera ere badago:
%
Aquariumekolangileak, grebamugagabean
GETXO bGetxoko Aquariumekolangileek greban jarraituko dutezuzendaritzak kaleratutako bilankideak berriz hartu eta gizarteesku hartzeko hitzarmen kolek-tiboa osotasunean aplikatu arte.Beharginek salatu dute enpresagreba eskubidea urratzen aridela.
Irudia b Plentzia
Pantalanen proiektuaren legezkotasuna, zalantzanPlentziako portuaren berrantolaketak hautsak harrotu ditu. SOS Itsasadarra plataformak deituta, elkarretaratzea egin zuten joan den igandean
—irudian—, eta giza katea deitu dute etziko; 12:00etan egingo dute, Plentziako Ontziola plazatik Barrikako San Telmo auzora. Txipio Bai elkarteak,
berriz, Plentziako eta Barrikako udalei eskatu die proiektua legezkoa den ebazteko txostena eskatu diezaietela euren idazkariei, arkitektoei eta ahol-
kulari juridikoei. Uste dute proiektua ez dagoela jasota hirigintza arauetan sistema orokor gisa; ezta Barrikako edo Plentziako portuko sistema oroko-
rren plan berezietan ere. Proa elkarteak batzarrera deitu ditu bazkideak biharko, proiektuaren aurrean zer jarrera hartu erabakitzeko. M. DEL VALLE / FOKU
Harrera eta hiletazibilentzako lekua,Galdakaon
GALDAKAO bHileta zibilak etajaio berrien harrerak egiteko es-pazioa izango dute galdakozta-rrek, aurrerantzean. Udaletxekobilkuren aretoa eta Torrezabalkultur etxeko areto nagusia es-kainiko ditu udalak ekitaldi ho-riek egiteko. Horietako bakoitzaerabiltzeko egun eta ordu batzukzehaztu ditu udalak.
Peru Azpillaga Diez Bilbo
Klima aldaketak azken hamarka-detan mundu osoko kontzien-tziak astindu baditu ere, neurrigutxi hartu dira hura ekiditeko.Hala uste dute Sukar Horia kolek-tiboko kideek, eta, horregatik,klima aldaketatik «klima larrial-dira» igaro garela ohartarazidute. Bizkaiko mugimendu eko-logistako zenbait kidek egungo-larrialdi egoera horri aurre egite-ko eratutako kolektiboa da SukarHoria. Hodei Rodriguez (Getxo,1994) da kide horietako bat. Aza-roaren 27ra bitartean jardunaldibatzuk egiten ari dira Bilbokozenbait tokitan; elkartea ezagu-tzera eman eta ekologismoareninguruan era zabalean hausnar-tzea da jardunaldien asmoa. On-doren, hilaren 28an, bilera irekibat egingo dute aurrera begirakopausoak era parte hartzaileanerabakitzeko.Klima aldaketatik klima larrialdi-
ra igaro garela diozue. Zer esan
nahi du horrek?
Kontua da urteak daramatzagulaklima aldaketari buruz berbetan,baina karbono dioxido emisioekgora egiten segitu dute, eta, orain,egoera larri batera heldu gara.Emisioen jaitsiera drastiko bategin ezean, klimaren aldaketabortitzek ondorio benetan ikara-garriak ekar ditzakete.Azkenaldian badirudi pil-pilean
dagoen gaia dela, eta politika-
riak ere sarri berba egiten dute
klima aldaketaren aurka. Ba al
dago benetan pausoak emate-
ko borondaterik?
Itxurakeria egon badago, bainaegia da, oro har, Europak betida-nik egin duela klima aldaketarenaurka. Hori bai, bere interes geo-politikoek bultzatu dute horreta-ra; izan ere, Europan apenas da-goen erregai fosilik. Gainera, due-la gutxi ateratako txosten batenarabera, Bruselatik 300 milioieuro inbertitu dira klima aldake-
taren aurkako neurriak geldituahal izateko.Euskal Herrian, zuen ustez, si-
nesgarria al da tokiko agintariek
azaldutako jarrera?
Hemen itxurakeria ikaragarriaizaten ari da. Zurikeria hutsa. Ba-tetik, klima aldaketaren kontraneurriak hartzen ari direla diote,baina, era berean, klima aldaketaareagotzen duten makroproiek-tuak sustatzen dituzte era naba-rian; hala nola Bilbo HegoaldekoSaihesbidea eta abiadura handikotrena. Hemen ere, badira larrialdihonen arduradunak, eta badaasko egiteko.Zer egin daiteke egoerari buelta
emateko?
Lehenik eta behin, oso garrantzi-tsua da lobby energetikoen etapetrolioaren aurkako kontrabo-tere bat eratzea. Haiek estutzendituzte gobernuak ezer egin ezdezaten. Horregatik, funtsezkoada herritarren mobilizazioak sus-tatzea horri aurre egiteko neu-rriak aldarrikatzeko.Sukar Horitik zer proposatzen
duzue?
Guk oraindik kolektibo moduanez dugu neurri zehatzik, hori28ko bilera irekian erabaki nahidugu, guztion artean. Dena den,argi dugu klima larrialdia amai-tzeko apurtu egin behar dugulaazken urteetako logika neolibera-la. Badirudi gizarte honetan in-porta duen bakarra kapitalarenmozkinak handitzea dela; kapita-laren etengabeko birbalorizaziohorretan bizitza alde batera uztenda, agintzen duen bakarra kapi-talaren legea delako.Nondik jaio da Sukar Horia ko-
lektiboa?
Bere garaian Tosu Betirako plata-forman egondako kideak gara.Ikusi genuen oraintxe bertan gaihau pil-pilean dagoela, eta pen-tsatu genuen bazela garaia haste-ko neurriak hartzen eta ekintzakegiten, bestela egoera oso katas-trofikoetara joan gaitezkeelako.
Horregatik erabaki dugu jardu-naldi hauek egitea, gogotsu dago-en jende gehiago batzeko borrokahonetara.Zergatik erabaki duzue jardu-
naldi batzuk antolatzea?
Asko hitz egin da klima aldaketariburuz, baina marko oso zabale-tan, jakin gabe zehazki zertaz hitzegiten den, testuinguru politiko-tik urrun. Guk gaiari behar duensakontasunarekin heldu nahi ge-nion, ikuspegi desberdinetatik.Guk mahai gainean jarri nahi du-gun gako bat da, gaur egun, gizar-te krisi bat dugula, eta ,horri aurreegiteko, ezinbestekoa da tresnaksortzea eta diskurtso honek gizar-te mugimenduetan eragina iza-tea.Klima larrialdiaren gaia alderdi
oso desberdinetatik landuko
duzue jardunaldietan: migra-
zioa, feminismoa... Zer dute
ikustekorik klimarekin?
Klima aldaketak gure gizartekoalderdi guztietan izango du eragi-na. Hori da agerian jarri nahidugun gauzetako bat. Larrialdiekologikoa terminoari lotutadago. Baliabideak mugatuak diramundu honetan, eta klima alda-ketak sistema ekonomiko osoaberregituratzea ekarriko du; nahieta nahi ez, langileriarengan era-gina izango du. Gaur egun, esate-rako, Afrikan edo Hego Amerike-tan milaka nekazarik berenlurrak utzi behar dituzte klimaaldaketak haien lurretan izanda-ko eraginagatik eta multinazio-nalen politikengatik; errefuxiatupolitikoez ari gara.Zeintzuk dira datozen egunetan
landuko dituzuen gaiak?
Azaroaren 26an ekofeminismoaizango dugu mintzagai, hots,ekonomia feminista klima la-rrialdiari aurre egiteko tresnamoduan. Azaroaren 27an, berriz,instituzioek eta herri mugimen-duek klima aldaketaren kontrazer egin dezaketen hausnartukodugu.
«Hemen ere badira klimakrisiaren arduradunak,eta asko dago egiteko»
Hodei Rodriguez b Sukar Horia kolektiboko kidea
Bizkaiko mugimendu ekologistako zenbait militantek Sukar Horiakolektiboa eratu dute, krisi ekologiko egoera dela-eta lanean hasteko.Kolektiboa aurkezteko jardunaldiak antolatu dituzte Bilbon.
ARITZ LOIOLA / FOKU
ATE IREKIAKUNIBERTSITATE GRADUAK
_2020/2021 ikasturtea
INGENIARITZAGOIERRI AZAROAK 28
OSTEGUNA 17:30
ARRASATE AZAROAK 30
LARUNBATA 10:30
ORONA IDEO ABENDUAK 14
LARUNBATA 10:30
BILBO URTARRILAK 15
ASTEAZKENA 18:00
HIRIETAN AURKEZPENAK:
DONOSTIA ABENDUAK 11 18:00
Kursaal Jauregia
ENPRESA KUDEAKETABIDASOA AZAROAK 23
LARUNBATA 11:00
OÑATI AZAROAK 30
LARUNBATA 11:00
BILBO ABENDUAK 14
LARUNBATA 11:00
EKINTZAILETZA BIDASOA AZAROAK 23
LARUNBATA 11:00
OÑATI AZAROAK 30
LARUNBATA 11:00
BILBO ABENDUAK 12
OSTEGUNA 18:00
HEZKUNTZAESKORIATZA ABENDUAK 14
LARUNBATA 11:00
BILBO OTSAILAK 8
LARUNBATA 11:00
KOMUNIKAZIOAARETXABALETA ABENDUAK 14
LARUNBATA 11:00
BILBO OTSAILAK 8
LARUNBATA 11:00
HUMANITATEAKBILBO OTSAILAK 8
LARUNBATA 11:00
GASTRONOMIA — Basque Culinary Center
DONOSTIA ABENDUAK 14
LARUNBATA 10:30
www.mondragon.edu/prest
Etorriko zarela jakinarazi!
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22a Berbetan
Ibai Maruri Bilbao Trapagaran
Trapagaranen, Ortuellan eta Zier-benan, Zugaztieta, Triano etaCampillo auzoetan, bizilagunak«haserre» eta «kezkatuta»dau-de. BI-2757 errepidean istripu«mordoa» egoten direla salatudute; batez ere ibilgailuek bidehorretan hartzen duten abiadu-ragatik. Berez, orduko 50 kilome-
troko muga dago jarrita, baina,bizilagunen arabera, inor gutxikerrespetatzen du. «Asko dira 110edo 120 kilometroko abiaduranpasatzen direnak», azaldu duJose Quintana abeltzainak. Ga-llartakoa da, baina Zugaztietanditu animaliak.Zugaztietako golf zelaiaren ko-
munikazioa hobetzeko eraikizuen Bizkaiko Foru Aldundiak
BI-2757 errepidea. 2005ean inau-guratu zen Zugaztieta inguruandagoen Meaztegi golf zelaia, etaordurako egin zuten bidea. Ez dutrafiko handirik: diputazioakemandako datuen arabera, egu-nero, batez beste, 2.411 ibilgailukerabiltzen dute; ordubetean ehunibilgailuk, horrenbestez. Errepidea eraikitzen hasi zire-
nean ere protesta egin zuten bizi-
lagunek eta talde ekologistek, in-guruko abere eta animalia basa-tientzat arriskutsua izan zitekeelauste zutelako. Diputazioak esandu urteotan guztietan ez duelaizan animalia basatiekin izanda-ko istripuengatik jarri diren sala-keten berririk. Quintanaren esanetan, «ero-
mena» izan da azpiegitura hauzabaldu zutenetik bizi izan dute-na. Eta azken aldian okerrera eginduela kexatu da. Urteotan izan-dako istripuek hildako bat eragindute; bi autoren artekotalka izan zen. Aurten,Ertzaintzak emandakodatuen arabera, bostzauritu izan dira auto is-tripuetan errepide ho-rretan; iazko urte osoanzenbatutakoak baino bigehiago. Quintanak uste du oi-
nezkoren bat edo txirrin-dulariren bat harrapa-tzeko arrisku handia da-goela. «Zeren zain daudeneurriak hartzeko? Ba-surtun ere [Bilbo] luzaro-an ibili ziren semaforoeske, baina ibilgailu batek harra-patuta neskatila bi hil ziren arteinork ez zien kasurik egin. Istri-puaren biharamunean han zeu-den semaforo berriak jarrita. He-men ere horrelako ezbehar batgertatu behar al da?». Autoen abiaduraz gain, errepi-
dearen iluntasuna ere arazo delaazpimarratu du abeltzainak. Esandu errepidea argiteria jartzekoprestatuta dagoela hasieratik,baina inork ez duela farol bakarbat ere ipini. Gallartatik Zugaztie-tara doan autobus linea bat dago-ela erantsi du: «Urte sasoi hone-tan oso goiz iluntzen du. Eta erre-pide hau oso iluna da. Edozer ger-ta daiteke, edozein egunetan».
Abeltzainen arduraInguru horretan abeltzaintza danagusi. Ganadua bazkatzen iza-ten dute abeltzainek. Quintanakeman du datua: BI-2757 errepideamartxan dagoenetik, behi, zaldi,ahuntz, ardi eta asto, 30 aberetikgora hil dizkiete. Azkena harenaizan da: istripu batean asto bat hilzioten urrian. Horrez gainera, do-zenaka animalia basati ere hil di-tuztela esan du: basurdeak, orka-tzak, azkonarrak... topatu dituz-te. «Halako lekuetan behartutadaude errepideetan pasabide zi-negetikoak jartzera, baina hemenez dute bakar bat ere jarri. Anima-lia basatiek errepidea gurutza-tzen dute, eta istripuak horrelagertatzen dira». Errepide bazte-rreko arbolak ere aterata topatudituzte behin baino gehiagotan,
azkarregi joandako auto batenkolpea jasota.Trapagaran, Ortuella eta Zier-
benako alkateek ere kezka agertudute. Xabier Cuellar Trapagaran-go alkatea da. Azaldu du ibilgai-luen abiadura dela arazoetakobat. «Jendeari asko gustatzenzaio abiadura. Errepide zabala da,tarte zuzen luzeak ditu, eta badi-rudi batzuek legez kanpoko las-terketak egiteko erabiltzen dute-la». Han inguruko aparkalekubatera autoarekin zibarena egite-
ra ere joaten direla kexatu da.Esan du Udaltzaingoarekin zain-tza lanak egiten dituztela, baiabiadura kontrolatzeko, bai ber-matzeko ez direla legez kanpokolasterketak egiten. Baina aitortudu gauero zaintzea ere ezinezkoadela. Bizkaiko Diputazioari eska-tu izan diote neurriak hartzeko,eta oraindik ez du ezer egin. Astehonetan, Cuellar bera berriro el-kartu da diputaziokoekin, eta gaihoni buruz ere egin dute berba.Dena den, Trapagarango alka-
tearen arabera, auto gidariak ezdira arazo sortzaile bakarrak.Abeltzainengan ere jarri du arre-ta. Horregatik, diputazioarekinegin beharreko bileretan, Azpie-gituratarako eta Lurralde Gara-penerako Saileko ordezkariek ezezik, Iraunkortasuna eta Inguru-ne Naturala Zaintzeko Sailekoekere egon beharko luketela dio.«Abeltzainek ez dituzte behar be-zala zaintzen euren abereak.Errepide horretan hesiak ipini ge-nituen horrelako arazorik ez sor-tzeko, baina abeltzainek ez dituz-te abereak biltzen gauetan eta ne-guan; orain hemen daude, gerohara doaz, eta errepidera irtetendira; istripuak eragiten dituzte». Cuellarren esanetan, Zierbena-
ko elkarte batek eta diputazioakganadua uzteko leku bat adostuzuten, baina abeltzain batzuek ezdute erabili gura. Quintanak esandu bere abereak eremu itxietandaudela, baina saihetsezina delagainetik salto egitea edo pasabi-deren bat zabalik geratzea.
Istripuen beldur diraTrianoko mendietanZugaztietako, Trianoko eta Campilloko bizilagunek salatu dute BI-2757 errepidean ez zaiola kasurik egiten abiadura mugari etaistripuak izaten direla bAzken hamarkadan 30 aberetik gora hil dituzte
Joan den urrian agertu zen hilik azken ani malia: Jose Quintana abeltzainaren asto bat. JOSE QUINTANA
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22aGaiak
Urteko sasoi honetan oso goiziluntzen du. Errepide hau oso iluna da, eta edozer gerta daiteke, edonoiz»Jose QuintanaAbeltzaina
«Errepidean hesiak jarrigenituen, baina abeltzainek ez dituzte abereak biltzengauetan eta neguan»Xabier CuellarTrapagarango alkatea
‘‘
Peru Azpillaga Diez
Bi urteko prozesu luze baten oste-
an, behin betiko geratu da bertan
behera Lezamako azken HAPO
Hiri Antolamenduko Plan Oro-
korra. Espainako Auzitegi Gore-
nak ez du onartu Lezamako Uda-
lak jarritako helegitea. 2018ko
otsailaren 15ean, EAEko Auzitegi
Nagusiak baliogabetu zuen hiri-
gintza plana eta epai haren aur-
kako helegitea jarri zuen udalak
Auzitegi Gorenean. Orain iritsi da
erantzuna. Hala, epaitegiek biga-
rren aldiz eman diote arrazoia Le-
zama Bizirik auzo elkarteari.
Udalak plan berri bat garatzeko
prozesua martxan jarriko duela
jakinarazi du. Izan ere, orain
1988ko arau subsidiarioa dago in-
darrean –HAPOen aurrekaria–.
Erabakiak eragina izango du Ath-
letic futbol taldeak Lezaman di-
tuen azpiegiturak handitzeko
zuen proiektuan ere.
Auzo elkartetik epaitegien era-
bakia txalotu dute. Hamar urte
baino gehiago luzatu den proze-
sua itxita, eskua luzatu diote uda-
lari HAPO aurrerakoi eta adostu
berri baten negoziazio eta trami-
teetan laguntzeko. «Urtarrilean
hasiko dira plan berri bat egiteko
tramiteak; luze jotzen duen pro-
zesua da. Begira zelan joan den
orain arte, ia hamabost urte dara-
matzagu arau urbanistikorik
gabe», hasi da azaltzen Txema
Pico Lezama Bizirik auzo elkarte-
ko kidea. «Espero duguna da
oraingoan benetako parte har-
tzea egotea eta kontuan hartzea
herritarron hitza garapen plan
egoki bat osatu ahal izateko; izan
ere, badakigu gure eredua ez da-
torrela udalaren garapen eredua-
rekin bat».
‘Déjà vu’ egoeraLezama Bizirik auzo elkarteak bi-
rritan salatu du Lezamako Udalak
aurkeztutako hirigintza plana.
«Berriro ere Lezamako herria-
rentzat guztiz eragin kaltegarria
izango zuen garapen plan bat gel-
ditu dugu». Hala ere, larrituta
azaldu dira badakitelako udalerri
txiki batentzat kaltegarria dela
arau urbanistikorik ez izatea, egi-
ten diren lanak «kontrolik gabe»
egiten direlako. «Dena den, ezin
genuen onartu neurriz kanpoko
etxebizitzak eraikitzea, eta espe-
kulazioa sustatzeko gure landa
lurren okupazioa helburu zuen
plan zentzugabe bat», argudiatu
du Picok.
Kontatu duenez, orain dela ha-
mabi urte hasi zen prozesu guztia:
2007. urtean, lehenengo plan ur-
banistikoa adostu zutenean; pla-
na baino gehiago, arau subsidia-
rioa zen. «Azkena 1988koa zen,
berez hamar urtero edo berritu
behar da, baina, Lezaman, ez zu-
ten 2007ra arte egin. Garai harta-
ra arte, egindako eraikuntza guz-
tiak arau horri moldaketak egi-
nez eraiki zituzten». Lezamak
3.000 biztanle baino gutxiago di-
tuenez, udalak 2007an onartuta-
ko arau subsidiarioak diputazioa-
ren oniritzia behar zuen aurrera
jarraitzeko, eta hala izan zen.
«Kontuan izan behar da 2007an
boomurbanistikoan murgilduta
geundela, eta gutxira etorri zela
krisia», ohartarazi du Picok.
Hori dela eta, plan urbanistiko
hura hazkundeari begira egina
zegoela nabarmendu du. «He-
men 1.000 etxebizitza daude erai-
kita, eta horietatik 200 inguru
hutsik daude. 2007ko arauan
beste 1.000 eraikitzea aurreikus-
ten zen», salatu du. Horrekin ba-
tera, 600.000 metro karratu lan-
da lur, lur industrial bihurtu nahi
zituztela jakinarazi du. «Hori se-
kulako galera litzateke gurea be-
zalako herri batentzat. Gainera,
ez zion eskaera zehatz bati eran-
tzuten». Picok dioenez, Lezaman
2.000 metro karratuko eremu in-
dustrial bat dago, 30 urte dara-
matzana egoera horretan, eta
oraindik ez dago beteta. «Ez du
inolako zentzurik».
Plan urbanistiko bat garatzeko
orduan, beharrezkoa da herrita-
rren iritzia jasoko duen prozesu
bat martxan jartzea. Lezamako
Udalak halakorik egin ez zuenez,
Lezama Bizirik auzo elkartetik
epaitegietara jotzea erabaki zu-
ten. 2009an EAEko Auzitegi Go-
renak arau subsidiarioa bertan
behera utzi zuen. «Argudio zo-
rrotzak erabili zituen. Bata parte
hartze faltari lotuta, eta bestea in-
gurumenarekin zerikusia zuten
zenbait tramite ez egiteagatik».
Udalak helegitea jarri zuen Au-
zitegi Gorenean eta, bi urte be-
randuago, 2011n, EAEko Auzitegi
Nagusiaren epaia berretsi zuen.
«Urte hartan bertan hasi ziren
HAPO berri bat garatzen –lege
berriarekin izena aladatu zi-
tzaion, arau subsidiario barik, hi-
rigintza plan izango zen–, baina
eduki bera mantendu zuten». Pi-
cok azaldu duenez, udalak argu-
diatu zuen aurreko planean izan-
dako arazoek formarekin soilik
zutela zerikusia, eta, beraz, edu-
kiak «egokiak» zirela. Emaitza
ordea, berbera izan da. «Berriz
baztertu zuten prozesu parte har-
tzailea, eta, etxebizitza berrien
kopurua zertxobait murriztu ba-
zuten ere, plan urbanistikoa bere
horretan mantendu zuten».
2018an, EAEko Auzitegi Nagusiak
bertan behera utzi zuen hirigintza
plan berria eta, orain, Espainiako
Auzitegi Gorenak baztertu egin
du berriro ere Lezamako Udalak
jarritako helegitea.
Athletic taldeari kalteHirigintza plana bertan behera
geratu denez, 1988ko arauak ja-
rraitzen du indarrean, eta horrek,
besteak beste, Athletic futbol tal-
deak Lezaman dituen instalazioe-
tan ere eragina du. Planean futbol
taldeak bere azpiegiturak handi-
tzeko zuen proiektua ere biltzen
zen: 3.200 metro karratuko erai-
kin bat altxatu nahi zuten. Baina
orain, plana bertan behera geratu
denez, ia erdira murritzu beharko
dute eraikin berria, 1988ko
arauetara moldatu ahal izateko.
«Orain arte nahi duten guztia
egin dute Athleticekoek, eta uda-
lak ez die inolako trabarik jarri.
Legez kanpokoak ziren obrak egi-
tera ere heldu dira», salatu du Pi-
cok. Gainera, zenbait hedabidek
albistea argitaratzerakoan haien
elkarteari emandako trataera ere
jarri du ezbaian: «Badirudi uda-
lak dena ondo egiten duela, eta gu
agintariak izorratzea beste asmo-
rik ez duten lau zoro baino ez ga-
rela; eta ez da hala!».
Hamabi urtean bigarrenez utzi duteLezama hirigintza planik gabeGorenak ez du onartu udalak EAEko Auzitegi Nagusiaren 2018ko epaiari jarritako helegitea
Lezamako Udalak HAPO berri bat sortzeko prozesua jarri beharko du martxan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22a Gaiak
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22aGaiak
Natalia Salazar Orbe Bakio
Ukaezina da: Game of Thrones
telesailean agertu zenez geroztik,izugarri areagotu da bisitari ko-purua Gaztelugatxeko Donie-nen. 6.000 baino gehiago elkartuziren egun bakarrean, udan. Ho-rretan bat datoz Bermeoko etaBakioko herriak eta BizkaikoForu Aldundia. Egoera berri ho-rrek sortzen dituen arazoei kon-ponbidea emateko orduan sortudira desadostasunak. Aldundiak51 autorentzako aparkalekuaegiteko proiektua dauka. Horiauto pribatuen erabilera bultza-tzeko bidea dela uste du, berriz,Bakion sortu berri den SOS Gaz-telugatxe plataformak, eta ga-rraio publikoaren alde egiteaproposatu du. Aparkalekuarenaurkako sinadurak biltzen aridira change.org-en. 20.000 in-guru lortu dituzte. IngurumenSailarekin batzartu nahi dutebestelako pausorik eman aurre-tik. Hala ere, irtenbiderik ezean,mobilizazioak iragarri dituzte.
Bakiotik Gaztelugatxera doanBI-3101 errepidea eta Eneperi ja-tetxerako bidea elkartzen direneremuan egin nahi du aparkale-kua Aldundiak. Urizarreta izenazezaguna den inguruan, hain zu-zen. 1.600 metro koadroko plata-forma bat kokatuko dute bertan.Gaur egun inguru horretan da-goen autoentzako aparkalekua,berriz, egokitu egingo dute: 24autorentzako aparkaleku horikendu, eta bi autobusentzako le-kua egingo dute. Horrez gain, bi-zikletentzako toki bat ere iragarridute, 14 metro koadrokoa.SOS Gaztelugatxe plataformak
uste du egitura berri horrek ezduela ezer konponduko. LibeArenaza bertako kidea da: «Al-dundiaren arabera, helburuatrafikoa gutxitzea eta ordenatzeada. Baina beste aparkaleku bate-kin autoa bultzatuko dute». Bio-topora iristeko bestelako mo-duen aldeko apustua indartu be-harraz mintzatu da. «Garraiopublikoaren bidez irits daitezelabisitariak bertara».
Dena den, bisitarien kopuruaere kontrolatu beharrekoa delauste du Arenazak. «Gazteluga-txeko Doniene leku txikia da,baina, bi hilabete eta erdian,255.000 bisitari zenbatu dituzte.Ezin da jasan», kritikatu du. Horidela eta, sarrera mugatzeko neu-rriak aldarrikatu ditu. «Urede-rran [Nafarroa] 450 lagun egondaitezke aldi berean. Ordutegiaketa bisitarako txandak finkatu di-tuzte». Antzeko neurriak eskatuditu Bermeoko biotoporako.Eraikuntza berriak ingurume-
nean izango duen inpaktuagatikere kezka azaldu du plataformak.«Hormigoizko horma itzelak ja-rriko dituzte: bat, 105 metro luzeeta 3,55 metroko garaierakoa;beste bat, 34 metro luze eta 6,5metroko altuerakoa; eta hiruga-rrena, 15 metroko garaierakoa».Horrez gain, 3.000 metro kubikolur hondeatuko dituzte, eta9.500 metro kubiko betegarribota. Horietatik 6.500 metro ku-biko Foruko eta Ereñoko harro-bietatik ekarriko dituzte.
Betegarri horrekin aparkale-kuaren azpian dagoen baso batestaliko dutela salatu du Arena-zak. Bertako espezieekin birlan-datu zuten baso hura. «Bermeo-ko bide berria egin zutenean lan-datu zituzten arbolak, inpaktuakonpentsatzeko. Basoa haztenari da; denetariko espezieak dau-de bertan. Baita txoriak ere. Au-rreko batean izan ginen han, eta,besteak beste, urretxindorrak,txepetxak, kaskabeltzak etatxantxangorriak entzun geni-tuen. Zuhaitzei dagokienez, de-netarik dago: urkiak, haritzak,hurrondoak, arteak... Hori guz-tiori estaliko dute».Aparkalekua egin asmo duten
tokia hiru babes eremuk muga-tuta dago: Gaztelugatxeko Do-nieneko Biotopo Babestua, Gaz-telugatxeko Donieneko Kontser-bazio Bereziko eremua eta Urdai-baiko Itsasadarreko Hegaztien-tzako Babes Bereziko eremua.«Aparkalekuen ingurua ez dagobabes eremu horien barruan,baina hiruren mugan dago. Al-
Gaztelugatxerako proiektuak autopribatua sustatuko duela salatu duteAldundiak 1.600 metro koadroko aparkalekua egin nahi du Gaztelugatxerako sarbidean b BakiokoSOS Gaztelugatxe plataforma proiektuaren aurka dago b Bermeotarrei bat egiteko deia egin diete
Ohikoa bihurtu da
Gaztelugatxerako
eskaileretan gora eta behera
turista kopuru handia
aurkitzea. LUIS TEJIDO
3.000 metro koadrobaino gutxiago duenez,ez dute egin beharingurumen inpaktuarenazterketarik»
«[Proiektua] Ez du inorkonartu. Sintesi batbesterik ez zutenaurkeztu BakiokoUdalean»
«Mundua aldatu eginda, badakit, bainadatozen belaunaldiekez dute ezagutukoGaztelugatxe»Irene ArenazaSOS Gaztelugatxe plataformako kidea
‘‘
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22a Gaiak
dundiak agindutako txostenak
esaten du baso hori ez dela berezi-
ki garrantzitsua, berria delako.
Zein da tranpa? Aprobetxatu dute
ingurua ez dela sartzen babes ere-
mu horien barruan, eta 1.600 me-
tro koadroko aparkalekua plan-
teatu dute. Izan ere, 3.000 metro
koadro baino gutxiago duenez, ez
dute egin behar proiektuak ingu-
rumenean izango duen inpaktua-
ri buruzko azterketarik. Nortzuk
dira eurak esateko ez duela izango
inpakturik?».
Horren harira, gogora ekarri du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak
finkatzeko orduan aurreikusi
duela hainbat milioi euroko sai-
lak bideratzea klima aldaketaren
aurkako neurrietara. «Ikerketa
guztien arabera, kalterik handie-
nak jasango dituzten inguruetako
bat Urdaibaiko biosfera da. Padu-
rak galtzeko arriskua dago. Urak
gora egiten duenean eta padurak
desagertzen direnean, nora joan-
go dira hango hegaztiak? Eremua
gero eta artifizialago bihurtzen
badugu, ez da egongo lekurik.
Natura suntsitzen ari gara, eta gu
ere natura garela konturatu be-
har dugu».
Horrez gain, salatu du aldun-
diak proiektua ez duela inon aur-
keztu: «Itxaropena genuen azke-
nean zerbait itxurosoa egingo
zuela. Pozik geunden denok, esa-
te baterako, Bakiotik Bermeora
doan bide zaharrean pasealeku
ederra egin dutelako. Bermeora
arteko oinezkoentzako bidea egi-
teko proiektua dago. Baina, gero,
Deloitte enpresari agindu zion
plan hau egiteko. Ez dute inon
erakutsi; ez du inork onartu. Sin-
tesi bat besterik ez zuten aurkeztu
Bakioko Udalean. Eta bertan tu-
rismoaren alorra besterik ez zu-
ten aipatzen».
Turismo jasangarriaAldundiak Gaztelugatxe aurkez-
tu du turismo jasangarria erakarri
eta ekonomia sustatzeko bide
gisa. Plataformako kideak ez da-
toz bat planteamendu horrekin:
«Sustatzen den turismoa da
orain arte egin den turismo mota
berbera: autoz doana bertaraino,
argazkia atera, ‘non dago Roca-
dragon?’ galdetu, ikustean ‘a ze
kaka zaharra!’ esan, eta buelta
eman eta joan egiten dena. Turis-
mo mota hori ez dugu nahi».
Inguruaren balio historiko eta
kulturala babestu eta sustatu be-
har dela sinetsita dago. «Arran-
tzaleak santuari kanpaina ona es-
katzera joaten ziren; seme-alaba-
rik izan ezin zuten emakumeek
ere hara jotzen zuten. Erromesal-
diak egiten zituzten. Leku hori
bere testuinguru historiko, kul-
tural eta naturalean ezagutu be-
harko litzateke».
Plataformak argi esan du ez da-
goela turismoaren aurka. Eta bes-
te eredu bat sustatu behar dela
uste du Arenazak. «Jendeak, eto-
rri, eta herrian geratu behar du.
Orain, argazkia atera, eta bado-
az». Turismo iraunkorra nahi
dute, «jasangarria urteetan ze-
har, beste belaunaldi batzuek ere
aukera izan dezaten Gazteluga-
txera joateko. Turismo eredu ho-
nekin eremua hormigoiz beteko
bada, balio naturala galdu egingo
du. Gaztetan hainbat aldiz egon
naiz han bakarrik. Mundua alda-
tu egin da, badakit, baina datozen
belaunaldiek ez dute ezagutuko
Gaztelugatxe».
Lagun talde baten ekimenez
sortu den plataforma hazten ari
da. Joan den ostiralean bilera egin
zuten, eta Bakioko Txakolingu-
neko aretoa bete egin zuten. Ber-
meotarrak ere egon ziren, eta egi-
tasmoarekin bat egiteko dei egin
diete. Bizkaiko Batzar Nagusieta-
ra joateko asmoa dute orain. Jaso-
tzen duten erantzunaren arabera
erabakiko dute mobilizazioak an-
tolatuko dituzten ala ez.
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
«Gizon eta emakumeen arteko
desberdintasunean oinarritutako
gizarte batean bizi gara, adieraz-
pen ugari dituen desberdintasun
batean», ohartarazi du Teresa La-
espada Enplegua, Gizarte Inklu-
sioa eta Berdintasuna Sustatzeko
diputatuak. Horri buelta emateko
asmotan, beste kanpaina bat
abiatu du Bizkaiko Diputazioak,
Indarkeria Matxistaren Kontrako
Nazioarteko Egunaren harira.
Tipo apartak nahi ditugu leloa
ipini diote, gizontasun eredu bati
aipamen eginez.
Laespadak azaldu du zelakoa
den kanpainak aintzatesten duen
gizon eredua: «Errespetatzen,
baloratzen eta babesten duten gi-
zonak, partekatzen eta aintzates-
ten dutenak, eta, aldi berean,
kontrolatzen ez dutenak, umilia-
tzen, iraintzen, erasotzen eta hil-
tzen ez dutenak dira. Berdintasu-
na babesten dute, indarkeria ma-
txistaren aurka daude maila
guzitetan, ez dira heroi erroman-
tikoak, baina ezta sexu harrapa-
riak ere, berdintasunezko afekti-
bitatea eta sexulitatea garatzen
dutelako. Ingurukoak zaintzen
dituzte, zainduak izan behar dire-
la onartzen dute eta zaurgarriak
direla onartzen dute».
Kanpaina honekin gizonek du-
ten jokabidean eragin nahi du di-
putazioak. Izan ere, modu horre-
takoak diren gizonek «pauso bat
ematea» lortu nahi dute, Laespa-
daren esanetan. Horretarako kar-
telak ipiniko dituzte Bizkaiko
hainbat tokitan —autobus eta me-
tro geltokiaetan, kaleko iragarki
paneletan, ikastetxeetan, denda
eta tabernetan...—, eta iragarkiak
herrialdean kontsumitzen diren
hedabideetan. Horrez gainera,
kanpainaren materiala sortu
dute: 3.000 kamiseta, 250.000
eranskailu, 16.000 kartel, 1.500
koaderno, 1.500 motxila, 1.500
poltsa, 41.000 txapa eta mila trip-
tikotik gora. Azaroaren 25ean
bertan banatuko dituzte Bilboko
Emilio Campuzano Lanbide He-
ziketa Institutuan eta Guggen-
heim museoaren atzeko aldean.
Baita abenduaren 6tik 8ra Bara-
kaldoko BEC erakustazokan
egingo den Fun & Serius bideo jo-
koen jaialdian. Helburua gizarte
osora iristea da, baina, batez ere,
beladunaldi gazteenetara.
Horrez gainera, Enplegua, Gi-
zarte Inklusioa eta Berdintasuna
Sustatzeko Sailak antolatzen
duen Gizartegune foroaren 14.
ekitaldia gizontasun ereduari es-
kainiko diote. Azaroaren 28an
egingo da, Bizkaia aretoko Mitxe-
lena gelan, Gizonak, begirada fe-
minista emakumeen ikuspegitik
lelopean. Besteak beste, Amparo
Tome soziologoak ikerketa baten
emaitzak aurkeztuko ditu. Hona-
koa da bere berbaldiaren izena:
Hezkidetzaren erronkak XXI.
mendean. Nola gehitu ume, gaz-
te eta gizonak gizarte berdinago
bat lortzeko.
Bizkaiko Batzar Nagusiek, bes-
talde, adierazpena onartu zuten
eguaztenean, Gernika-Lumon
egindako osoko bilkuran. Besteak
beste, indarkeria matxistaren
biktimen erreparazioaren ga-
rrantzia azpimarratu dute, «ko-
munitateko bizitza berrezartzen
laguntzeko». Era berean, bikti-
men eskubideak politiken erdian
jartzeko ere eskatu dute.
Diputazioak gizontasunereduari erreparatuko dioAzaroaren 25aren hariraKanpaina bat abiatu du ‘Tipo apartak nahi ditugu’ lelopean b Mutil etagizonak berdintasunera zelan erakarri aztertuko du 14. Gizartegunean
Komunikazio kanpainaren aurkezpena, joan den astelehenean. BIZKAIKO HITZA
10 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22aGaiak
Bizkaiko zahar etxeen kudeaketapribatua salatu du LAB sindikatuak
BILBO bLAB sindikatuak ohar bat kaleratu du aste honetan Bizkaiko
zahar etxeen sistema salatzeko: gaitzetsi du diputazioak diru publikoa
erabiltzen duela zahar etxe berriak egiteko, baina gero haien kudeake-
ta enpresa edo fundazio pribatuen esku uzten duela. Hain zuzen ere,
sindikatuak emandako datuen arabera, herrialdean dauden 186 zahar
etxeetatik soilik 33 kudeatzen ditu Gizarte Ekintza Sailak zuzenean.
Maren Goienaga Galeako entrenatzaileakjasoko du Argia Ereiten Euskara Saria
GETXO bAzaroaren 26an banatuko du Getxoko Udalak aurtengo Ar-
gia Ereiten Euskara Saria. Maren Goienaga entrenatzaileak jasoko du.
16 urterekin hasi zen futbolean jokatzen, eta 24 urterekin entrenatzai-
le lanetara pasatu zen. 27 urte ditu, eta Galeako senior mailako A tal-
dea entrenatzen du egun. Klubeko arduradunen esanetan, Goienagak
egindako lanari esker taldeak gero euskara gehiago erabiltzen du.
Milioi bat janari kilo bildu nahi ditu Elikagaien Bakuak
Gaur eta bihar urteko bilketa nagusia egingo dute Bizkai osoko 300 denda eta supermerkatutan
BILBObUrteko bilketa nagusia
egingo du Bizkaiko Elikagaien
Bankuak gaur eta bihar artean.
Iaz milioi bat elikagai kilo bildu
zituzten, eta aurten ere kopuru
horretara iritsi nahi dutela esan
du Miguel Angel Fernandinok,
elikagai bankuko presidenteak.
«Hainbatetan erakutsi dugu
Bizkaia herrialde solidarioa
dela, eta berriro ere argi geratu
behar da hala dela».
Azken unera arte boluntario
bila ibili dira. Izan ere, milaka
bizkaitarren laguntza behar du
elikagaien bankuak gaur eta
bihar herrialde historikoko 300
denda eta supermerkatu baino
gehiagotan elikagaiak biltzen
ibiltzeko. Bereziki, Ezkerralde-
an, Gernika inguruan eta Bilbo-
ko zenbait barrutitan daude la-
guntza premian. Boluntarioen
garrantzia azpimarratu du, eta
ez soilik egiten duten lan fisiko-
agatik. «Supermerkatura sartu
eta boluntarioak ikusteak jen-
dea animatzen du elikagaiak
ematera. Boluntariorik ez dago-
enetan baino askoz gehiago
biltzen da boluntarioak daude-
netan»
Fernandinok elikadura bono-
en garrantzia azpimarratu du.
Erosleak elikagaia eman ordez,
diru kopuru bat uzten du den-
dan, harekin elikagaien ban-
kuak jatekoa eros dezan premia
dutenean. «Elikagai asko behar
dugu, baina iraungitze tarte la-
burra dutenak oso gaitzak dira
ondo kudeatzeko. Halako ka-
suetan egokiago izaten dira eli-
kadura bonoak, elikagai horien
falta dugunean guk geuk zuze-
nean erosteko».
«Bilboko kaleetan egunerosufritzen ditugu lapurretak eta erasoak, eta gure udalakarazoari ematen dion erantzunbakarra zergak igotzea da»Raquel Gonzalez PPren bozeramailea Bilboko Udalean
«Ez da logikoa 20.000 biztanlepasatxo dituen eskualde batean[Lea Artibain] udalez gaindiko bi erakunde izatea. Eztabaidatuegin beharko genuke»Koldo GoitiaLea-Artibai Amankomunazgoko presidentea
Eider Mugartegi
Liburu, eskutitz, agiri,
artikulu, mapa eta
margolan zaharren
hautsak astindu, eta
argazkiak egon au-
rreko Lekeitio berreskuratu du
Aitor Iturbe Gabikagogeaskoak,
Lekeitio, idatziak eta irudiak:
1325-1884 liburuaren bidez. His-
torialari lekeitiarrak argitaratu
berri duen Kresaletatik bilduma-
ren lehen liburuak iraganeko Le-
keitiora hurreratzeko bidea ema-
ten die herritarrei, hiribildua sor-
tu zenetik 1884ra arte.
55 artikulu eta era askotako in-
formazioarekin osatu du «nahie-
rara» eratu duen lana. Urteka an-
tolatu ditu gaiak. Horietako ba-
tzuk etxean zituen gordeak,
«horrelako liburu bat noiz atera-
ko zain». Maketazioa ere zaindu-
ta dauka erabat; hamar hilabete
behar izan dituzte zehatz-mehatz
amaitzeko. Azaleko irudia Ibai Si-
licato marrazkilari lekeitiarrak
egin dio; eta txisteak, Markuesek.
Lanaren izenburuak aditzera
ematen duen modura, 1325 urte-
tik 1884 urte bitartean Lekeitiori
buruz idatzi, kontatu edo irudi-
katu dena bildu du lanean Itur-
bek; batez ere, liburu eta egunka-
rietatik aterata. Azaldu duenez,
artxibo lana ez dago horrenbeste,
eta ahal izan duen neurrian Inter-
netera bideratu du irakurlea libu-
ruan gaineratu dituen begien bi-
tartez, informazioa osatzeko edo
gehiago lortu ahal izateko.
Bildumaren bigarren liburuki
bat aterako duela argi dauka, eta
seguruenik 1936ra arteko epea ja-
soko du. Liburuak osatuz joan
ahala, momentu batetik aurrera
ezin izaten da informazio gehiago
gehitu; horrek liburuki gehiago
ateratzea eskatuko diola esan du.
Hala ere, bere asmoa beste istorio
batzuk ere kontatzea bada.
Bildumako lehen lanean, ar-
gazki aurreko Lekeitio agertzea
nahi izan du; horrela, irudi, koa-
dro, akuarela eta litografiak dau-
de, baina argazkirik ez. Hurren-
goan hasiko da argazkiekin. Ar-
gazki asko eta, batez ere, orain ar-
te ezagutzen ez direnak gehitu
nahi ditu, kristalen ostetik atera
eta bigarren liburukian barnera-
tu. Jada argazki «dotore eta eder»
batzuk baditu esku artean, baina
gehiagoren bila dabil. «Beti eza-
gutzen ditugu berdinak: portua,
eliza... baina kaletxoenek ere egon
behar dute». Lekeitioko postale-
kin eta beste artikulu batzuekin
osatuko du lana, eta jada baditu
«ia prest» artikulu batzuk.
Bigarren liburukia datorren ur-
tean argitaratzeko asmoa dauka,
baina hirugarrenak zalantzak
eragiten dizkio. Alde batetik, ez
dauka 1936tik aurrerako ezer
eginda, eta horrek «lan handia»
eskatuko dio. Bestalde, gertu gel-
ditzen diren urteak izanik, histo-
riatzat ere ez dira hartzen ia, eta
material gehiegi ere badago; be-
raz, esan du zaila izango dela era-
bakitzea liburuan sartzea zerk
merezi duen edo zerk ez.
AldizkariakKresaletik bildumako liburua ez
da Iturbek idatzitako lehenengoa
lekeitiarrak herriaren iraganera
hurreratu asmoz. Kurik izeneko
aldizkariarekin hasi zen Lekeitio-
ko historia ezagutarazten, beste
historialari eta historiazale ba-
tzuekin batera. Orain dela bede-
ratzi urte ondare batzordea sortu
zuten Lekeition, eta bertan batzen
zirenetako batzuek erabaki zuten
herriko historiari buruzko aldiz-
kari bat ateratzea, Lekeitioko his-
toriari kurik egin asmoz—ate zu-
lotik edo leihotik disimuluarekin
begiratu—.
Ondarea modu arin eta diberti-
garri batean ezagutaraztea du
helburu aldizkariak. «Jakiteaz
gain, dibertitzea ere badelako
gure nahia». Katu bat dago has-
teko, eta katua noizean behin
agertzen da. Harenak dira edito-
rialak, esate baterako, eta katu
horrek badauka askatasun pixka
bat lantzean behin testuetan
agertzeko eta gaiari umore apur
bat jartzeko, baina betiere histo-
ria ardatz hartuta.
2014an argitaratu zen Kurikal-
dizkariaren lehen zenbakia.
«Made in Lekeitio da, baina on-
darroar ukitua ere badauka, Iñigo
Zabala ondarroarrak diseinatuta-
koa da-eta izena». Aldizkariak
harrera ona eduki du herritarren
artean. Izan ere, urteak aurretik
egin ziren aldizkari batzuk, baina
ez horrelako itxurako aldizkaririk
eta ez horren zaindurik.
Batez ere hiruren artean egiten
dute lan, bakoitzak bere ekarpe-
na eginez. Kurik-en lehen zenba-
kian, Iñaki Madariaga Valle, Iñaki
Goiogana Mendiguren eta Aitor
Iturbe Gabikagojeaskoa bera zeu-
den lantaldean, Maite Garamendi
Lekeitioko artxibozaina ere
ondoan zutela. Horrela, Iñaki Ma-
dariagak utzitako lekua Gara-
mendik hartu zuen bigarren eta
hirugarren zenbakietan. Eta his-
torialari, arkeologo, eta idazle en-
tzutetsuek ere idatzi dute aldizka-
rirako: Miren Agur Meabek, Jose
Julian Bakedanok, Igone Etxeba-
rriak, Eduardo Berganzak, Jose
Luis Arribasek, Amaia Apraizek,
Sabin Salaberrik, Iñaki Irigoie-
nek, Koldo Lenizek, Mikel Onain-
diak, Alfredo Morazak, Patxi Jua-
ristik, Koldo San Sebastianek,
Oier Gorosabelek eta beste askok.
Marrazkilari bikaina ere aurkitu
zuten: Jon Zubiaur. Eta berak egin
ditu Kurik guztietako azaletako
zein barruko orrialdeetako ma-
rrazkiak.
Era askotako kontu eta irudiak
argitaratu ditu aldizkariak: lan
landuagoak eta arinagoak, aspal-
dikoak eta oraintsuagokoak, he-
rritarrenak eta herriarenak, istorio
kuttun-kuttun eta polit-politak,
artikulu edota gertaera bitxiak eta
txantxaren bat ere bai, betiere datu
eta argazkiekin lagunduta eta do-
kumentatuta. Haietako bat Aero-
plano bi pasata abestiaren ingu-
rukoa da. Abesti hori Euskal Herri-
ko kostaldeko hainbat herritan
abesten da, baina ez zegoen hegaz-
kina benetan non erori zen froga-
tzen zuen datu edo dokumenturik.
Halako batean, Lekeitioko etxe ba-
teko album batean galduta, non
aurkitu zuten hegazkina-
ren argazkia Lekeitioko
barran, aireplano hori az-
kenik Lekeition erori zela
egiaztatuz.
Baliteke 2021ean argi-
taratzea laugarren aldiz-
karia. Baliteke azkena
izatea ere. Horregatik,
«inoizko alaiena eta gan-
berroena» izatea nahi du
Iturbek. Jaiak, kantak... Antzarak
ere kolpe egin nahi ditu, guztia
azaldu eta datuekin biribildu. Bi-
dean daude, badituzte artikulu
batzuk eginak eta erdi presta-
tuak, bai eta eskatuak ere.
Dena dela, Iturbek komiki eran
ere kontatu nahiko luke historia:
umorez eta irudien bitartez azal-
duta. Hori, hala ere, aurreragoko
kontua izango da.
Aitor Iturbe historialari lekeitiarrak 1325etik 1884ra arteko Lekeitioren historiajasotzen duen liburu bat argitaratu du. ‘Kurik’ aldizkaria ere ateratzen du, lantaldean.
Argazkien aurreko Lekeitio
Lantaldean argitaratu dituzten hiru Kurik aldizkariak eta Iturbek idatzitako Lekeitio, idatziak eta irudiak: 1325-1884 liburua. EIDER MUGARTEGI URIZARBARRENA
55 artikulu eta era askotakoirudi, koadro, litografia etaplanoekin osatu du lana Aitor Iturbek, «nahierara»
Ondarea modu arin eta dibertigarri bateanezagutaraztea du helburu‘Kurik’ aldizkariak
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22a Gaiak
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22aProposamena
Txotxongilo jaialdiaren 38. edizioan mota eta estilo askotako emanaldiak egingo dira Bilboko hainbat tokitan, aste osoan. BILBOKO NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA
Peru Azpillaga Diez Bilbo
«Bizitzarik ez duten objektuei
arima ematean datza txontxongi-
loen artea». Hala deritzo Juanjo
Corrales Bilboko Nazioarteko
Txotxongiloen Jaialdiko 38. edi-
zioko antolatzaileetako batek.
Haren esanetan, objektuei bizitza
emanez hamaika istorio konta
daitezke, errealak zein fikziozko-
ak. «Egungo material eta tekni-
kei esker, gainera, kontaezinak
dira txotxongilogintzak eskain-
tzen dituen aukerak». Hori dela
eta, besteak beste, arte diziplina
horrek duen balioa aldarrikatze-
ko eta berriz ere kulturaren lehen
lerrora ekartzeko antolatu dute
txotxongiloen jaialdia, beste
behin ere. Bihar bertan emango
diote hasiera, eta hurrengo asteko
igandera arte iraungo du. Bedera-
tzi egunotan, hainbat emanaldi
eskainiko dituzte Bilbon zehar sa-
kabanatutako sei tokitan: Deus-
tu, Errekalde eta Otxarkoagoko
udaltegietan eta Pabiloi 6, Fabri-
ka eta Campos Eliseos antzokie-
tan. Hain zuzen ere, Campos Eli-
seosekoa izango da agertoki na-
gusia, eta hantxe egingo dira
programazioaren barruan or-
Txotxongiloei garai bateanizan zuten entzutea emannahi diete, bihartik, BilbonNazioarteko jaialdia bederatzi egunez egingo da, hurrengo igandera arteb Aurten, lehenengo aldiz, hiriburutik kanpo ere izango dira emanaldiak
13Proposamena
dainpekoak izango diren ikuski-
zun bakarrak. «Txotxongiloen
antzerkia sustatu nahi dugu, bere
garaian izan zituen zaleak berres-
kuratu ditzan berriro ere», na-
barmendu du Corralesek.
Azaldu duenez, 1982. urtean
sortu zen Bilbon txotxongiloen
jaialdia, eta garai hartan bazego-
en egun hori «irrikaz» espero
zuen publiko zabal bat. «Zale
haiek berreskuratu nahi ditugu,
eta erreferentzia bat
bilakatu txotxongiloen
munduan, hango eta he-
mengo konpainien gara-
tzeko eta profesionalta-
sun minimo bat lortzeko
aukera izan dezaten».
Era berean, txotxongilo-
gintzak arte eszeniko
gisa duen balioa aldarri-
katu nahi dutela ere go-
gorarazi du Corralesek.
«Bai arte estetiko mo-
duan zein tresna pedago-
giko legez duen balioa
aldarrikatu nahi dugu;
txotxongiloen alde estetikoa eta
alde soziala kontuan izanik, indar
handia duen tresna pedagogikoa
izan daitekeelako».
Corralesek gogora ekarri due-
nez, txotxongiloak antzinako arte
bat dira, historian zehar gizartea-
ren garapenean presente egon di-
renak. «Ezin da esan zehazki noiz
sortu ziren, baina, zenbait teorien
arabera, lehenengo itzal jokoak
historiaurrean ere kokatu daitez-
ke». Azkenaldian, ordea, txo-
txongiloen arteak indarra galdu
duela onartu du Corralesek Bere
garaian, jaialdia martxan jarri ze-
nean, egitasmo berritzaile bat ba-
zen ere, aitortu du gaur egun, pu-
blikoarentzat ez dela hain ezagu-
na. Batez ere, azken urteetan hau-
rrentzat bideratu izanari leporatu
dio egungo egoera. «Arte eszeni-
koen barruan duen nortasun kul-
tural eta artistikoa galdu ditu az-
ken urteetan». Bere historia oso-
an, ordea, publiko helduari zu-
zendutako artea izan dela azpima-
rratu du.
Jende gehienak uste duenaren
aurka, Corralesek adierazi du
txotxongiloen artearen barruan,
teknika eta mekanismo askori es-
ker, mota guztietako diziplina eta
ikuskizunak daudela. «Ez dago
soilik eskularruko txotxongiloa,
edota hari bidezkoa, beste asko
ere existitzen dira; zaharrak zein
garaikideak, gainera».
Euskal Herrian txotxongiloen
artea oso hedatuta ez dagoen
arren, Corralesek esperientzia
«politak» daudela azaldu du. To-
losako Topic jaialdia jarri du adi-
bidetzat. «Guretzat, horiek dira
erreferentzia nagusia, programa-
zioaren zati bat haiekin batera el-
karlanean osatzen dugu». Izan
ere, Topic jaialdia Bilbokoa baino
gazteagoa den arren, komunitate
zabal bat osatzea lortu duela
erantsi du Corralesek. «Garran-
tzitsua da batera lan egitea, Eus-
kal Herrian ere txotxongiloen ar-
tea normalizatu eta garatzeko au-
kerak zabaltzeko».
Aurtengo egitarauari lotuz,
zenbait herrialdetako artistak bil-
du dituzte Bilboko Nazioarteko
Txotxongiloen Jaialdiko 38. edi-
zioan: Grezia, Italia, Espainia, Bra-
sil, Herrialde Katalanak, Galizia...
«Oso programa oparoa osatu
dugu. Eskaintza benetan zabala
da, eta askotariko proposamenak
egongo dira aukeran: pantomi-
matik hasi eta antzerki musikale-
raino, paperezko, irudi bidezko
edota itzal bidezko antzerkietatik
igaroz». Eskaintza zabal horren
artean, Veronica Gonzalezen obra
azpimarratu du Corralesek. «Ha-
ren proposamena benetan berezia
da; oinekin egiten du antzerkia
Gonzalezek, eta munduan artista
oso gutxik eskaintzen dute halako
proposamen bat».
Hedapenari bultzadaHirugarren urtez jarraian, Bilbo-
ko Nazioarteko Txotxongiloen
Jaialdiak zabalpen prozesu bate-
an murgilduta jarraitzen du.
Hala, toki bakarretik, Bilboko
hainbat auzotara hedatu ostean,
aurten, Bizkaiko beste zenbait
udalerritara zabaltzeko apustua
egin dute. «Iaz oso ondo joan zen,
eskolekin egindako saioek arra-
kasta handia izan zuten, eta saio
irekietan ere audientziak gora
egin zuen». Corralesek esplikatu
duenez, 2017az geroztik jaialdia
deszentralizatzeko ahalegina egi-
ten dabiltza. Auzoetatik igaro
ostean, oraingoan Bizkaiko zen-
bait herritara zabalduko dira.
«Arratiako eta Txoriherriko
eskualdeekin saiatuko gara aur-
ten, eta, ondoren, are gehiago
zabaltzea da asmoa».
Hala ere, jaialdiaren muinean
dagoen Campos Antzokia man-
tenduko dutela gogorarazi du Co-
rralesek. «Zentro hori manten-
duko dugu, Bilboko erdigunean
dagoelako; bertara bideratzen
dugu programazioaren atalik ga-
rrantzitsuena, arratsaldero ema-
naldi bat eskainiz». Gainontzeko
saio guztiak doan direla gogorara-
zi du Corralesek. «Jaurlaritzak eta
diputazioak ematen dizkiguten
diru laguntzak herritarrengan in-
bertitzen ditugu zuzenean, uste
dugulako oso garrantzitsua dela
zaleak sortzea eta kultura herrita-
rrengan hurbiltzea». Horregatik
erabaki dute, besteak beste, kul-
turak eta arteak presentzia gutxi
duen tokietara hedatzea jaialdia.
Ideia berari jarraituz, hiru ikas-
taro jarri dituzte martxan, nazio-
arteko formakuntza ziklo bat osa-
tuz. «Formakuntza ikastaroen
helburua txotxongiloen mun-
duan aktore lanetan dabilen per-
tsonei zabaltzea da, arte mota ho-
nek dituen ezaugarriak ezagutu
ditzaten», azaldu du Corralesek.
Baliabide askorik ez duten
arren, gutxinaka aurrera doazela
uste du, eta urte batzuen bueltan,
jaialdiak presentzia eta garrantzi
gehiago izatea espero du Corrale-
sek. «Oso eskertuta gaude urte
gutxi hauetan egindako ibilbide-
az eta eskura ditugun baliabideez.
Horiek erarik eraginkorrenean
baliatu eta denborak aurrera egin
ahala, jaialdia Bizkaia osora heda-
tzea espero dugu». Corralesek
ohartarazi duenez, Euskal He-
rrian oraindik ez dago Herrialde
Katalanetan edota Andaluzian
duten txotxongiloen kultura eta
tradizioa, baina «bidea egiten»
ari direla deritzo. «Sortu egin dira
zenbait konpainia. Ez da oso he-
datuta dagoen arte mota bat, be-
raz, oraindik badugu egiteko lan
asko, Gure jaialdiak bultzada
eman behar die hazten ari diren
artista guzti horiei».
NABARMENTZEKOAK
‘Kantukantari II’
La Enana Naranja konpainia.
Bilboko konpainia honek egune-
rokotasuna era kritikoan lantzea
du helburu. Txotxongiloak balia-
tzen dituzte familiako antzerki
garaikidea garatzeko. Kontukan-
tari ikuskizunak oroimenean di-
tugun abestiak bildu eta erritmo
ezberdinetara eroanda berrikusi-
ko ditu.
‘No toquen mis manos’
Teatro de sombras chinas de
Valeria Guglietti. Ikuskizun ho-
netan itzal txinatarrek bat egiten
dute beste hainbat elementure-
kin: hitzik gabeko zinea, txotxon-
giloa, komikia, musika... Elemen-
tu guztiak Valeria Gugliettik be-
rak eginak dira eta istorio bildu-
ma bat osatzeko baliatuko ditu.
‘Cocina en punta de pies’
Il teatrino dei piedi di Veronica
Gonzalez.Musika, olerkia, errit-
moa, grazia eta edertasuna dira
lan honen osagaiak. Zartagin eta
lapiko artean, fruta eta barazki er-
dian, ametsak eta errealitatea ia
bereizgaitzak diren parajean,
Gonzalezek sukaldeetako arteak
tindatutako ikuskizuna sortu du.
‘Chopatelicos’
Titiriteros de Binefar.Maria Lui-
sa Gefaello idazlearen liburu ba-
tean oinarritutako lana da Cho-
patelicos. Artista ibiltarien aben-
turak kontatzen dira, Anton
ipotxaren ikuspegi samur eta
atseginetik.
‘Cocina en punta de pies’
El retrete de Doryan Gray. Ikus-
kizun handiak sortzen dituzte ob-
jektu txikiak baliatuz. Paperezko,
latexezko eta oihalezko mun-
duak eraikitzen dituzte, txotxon-
giloak maneiatzeko teknika pro-
pioak garatzuz. Hitzik gabeko
ikuskizunak egiten dituzte, iru-
dien poetika nabarmenduz haien
lanetan.
‘Esos días azules’
Accidental Company.Antonio
Machadok idatzitako azken ber-
tsoa da lan honen izenburua.
Izan ere, gitarra flamenkoak la-
gunduta baina, hitzik baliatu
gabe, objektu eta txotxongilo an-
tzezlan honek Machadoren bizi-
tzan murgilaraziko ditu umeak
zein helduak.
Txotxongiloen antzerkiasustatu nahi dugu, beregaraian izan zituen zaleakberreskuratu ditzan»
«Oso programa oparoa osatudugu; eskaintza benetanzabala da, eta askotarikoproposamenak egongo dira»Juanjo CorralesTxotxongilo jaialdiko antolatzailea
‘‘
MUSIKA
ARRIGORRIAGAAnder Marzana
eta Sofia Martin.
bGaur, 20:00etan, Lonbo aretoan.
BARAKALDOLa Cosa Nostra.
bGaur, 19:30ean, Retrokafen.
BARAKALDOChaman.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOBlue Hole
eta La Banda de Jalber.
bGaur, 21:30ean, Mendigon.
BARAKALDOFaltons
eta Artaza Combat.
bBihar, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOAmaral.
bBihar, 21:00etan, BEC-eko
Cubec aretoan.
BARAKALDO Indrid eta Chaman.
bBihar, 21:30ean, Mendigon.
BARRIKANashville 5.0.
bBihar, 20:00etan, Golfo Norten.
BASAURIMy Bastard Friend.
bGaur, 22:15ean, Ezetzen.
BASAURIAlbert Pla: Miedo.
bBihar, 20:30ean, Social antzokian.
BASAURIBrothers Till We Die,
Worth It eta Sin Mas.
bBihar, 22:00etan, Txarraska
gaztetxean.
BERMEOOld Eskool Festibala:
Grip, Gatazka 2.0 eta Rat-Zinger.
bGaur, 22:00etan, Nuntxakun.
BERMEOCapsula eta Moonshakers.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BERMEOOld Eskool Festibala:
Sta. Cruz, Hexen eta The Capaces.
bBihar, 22:00etan, Nuntxakun.
BILBOContra Viento y Marea,
My Bastard Friend, Taide Harpa,
Eskolan Kantari Atxuri, Bilboko
Txistulariak, Lur Soinuak eta
Ibon Ajuria bertsolaria.
bGaur, 17:00etan, Atxuriko
tren geltokian.
BILBOMusicalmente Konpainia
eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa:
Soinu belusatuak.
bGaur, 18:00etan, bihar, 12:00etan
eta 17:30ean, eta etzi, 10:30ean eta
12:00etan, Euskalduna jauregian.
BILBO Infiniteloop, La Nevera
Vacia eta The Shiny Souls.
bGaur, 18:30ean, Shaken.
BILBOAnder Garcia Trio.
bGaur, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBOEl Chojin.
bGaur, 20:00etan, Stage Liven.
BILBORosoinuak.
bGaur, 20:00etan, Muellen.
BILBOLa Carroceria.
bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOGeoff Farina.
bGaur, 21:00etan, Azkuna
zentroan.
BILBORafael Basurto Lara:
Una leyenda llamada Los Pan-
chos.
bGaur, 21:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOMeridian eta Samoah.
bGaur, 21:30ean, Azkenan.
BILBOLomoken Hoboken.
bGaur, 21:30ean, Irish Stonen.
BILBOLa Fuga.
bGaur, 22:30ean, Kafe Antzokian.
BILBOMr. Klin.
bGaur, 22:30ean, Ambigun.
BILBOTxufo Wilson eta Karba DJ.
bGaur, 00:00etan, Muellen.
BILBOPers.
bGaur, 02:00etan, Kremlinen.
BILBOWOP Festival: Los Delto-
nos, Fakeband, El Inquilino Comu-
nista, El Deseo del Doctor, Gari,
Zea Mays, The Kleejoss Band,
Moonshakers, Basurita, Santiago
Delgado y Los Runaway Lovers
eta William (Los Brazos).
bBihar, 12:00etatik 23:00etara,
Euskalduna jauregian.
BILBOPedro F. Razkin (La Fuga).
bBihar, 14:00etan, Brixton Dendan.
BILBOLe SuperHomard, AK/DK,
Airu eta DJak.
bBihar, 20:00etan, Muellen.
BILBOBlas Canto.
bBihar, 20:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOTria.
bBihar, 20:00etan, Konpartitun.
BILBOSacred Reich
eta Night Demon.
bBihar, 20:00etan, Santana 27n.
BILBO Iker & Ruth Discofagia.
bBihar, 20:00etan, Abusun,
Rock’n’Ron aretoan.
BILBOTecanela.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOThe Longboards, La Mafia
del Baile eta Los Retumbers.
bBihar, 21:00etan, Azkenan.
BILBOEven Mud.
bBihar, 21:00etan, Shaken.
BILBOThe Cowboy.
bBihar, 21:00etan, Skullsen.
BILBOGarry.
bBihar, 21:30ean, Vespa Cafen.
BILBOXabi Aburruzaga.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOMaria Ruiz.
bBihar, 22:00etan, Via de Fugan.
BILBOMai et Moi.
bBihar, 22:30ean, Ambigun.
BILBOTommy Stinson.
bBihar, 23:00etan, Crazy Horsen.
BILBO J. Psycho.
bBihar, 02:00etan, Kremlinen.
BILBODom la Nena.
b Igandean, 19:00etan, BBK aretoan.
BILBOThe Waterboys.
b Igandean, 21:00etan, Santana 27n.
BILBOD_A_D.
bAsteartean, 19:30ean, Stage Liven.
BILBOHolygram.
bAsteartean, 20:30ean, Shaken.
BILBOUdal Txistulari Banda
eta Araba Txistu Taldea.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Euskalduna jauregian.
BILBOTamed Rock.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Sarean elkartean.
BILBOTania Martin.
bOstegunean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOBilboko Orkestra Sinfonikoa:
Bidaia Eskoziara.
bOstegunean eta ostiralean,
19:30ean, Euskalduna jauregian.
BILBOKuve, Lorelei Green,
Maren eta Travis Birds.
bOstegunean, 19:30ean,
Bilborocken.
BILBOTxozas.
bOstegunean, 19:30ean,
Satelite T-n.
BILBOMausoleo eta Serpiente.
bOstegunean, 20:00etan, Muellen.
BILBOLichis & Ruben Pozo:
Mesa para dos.
bOstegunean, 20:30ean,
Cotton Cluben.
BILBOPetti.
bOstegunean, 20:30ean, Biran.
BILBOOlatz Salvador & Xabi
Bandini.
bOstegunean, 22:00etan,
Kafe Antzokian.
ELORRIOTrizak.
bGaur, 22:30ean, Arriola antzokian.
ELORRIOAnthony Stelmaszack.
bBihar, 22:30ean, Arriola antzokian.
ELORRIOMicky & The Buzz.
b Igandean, 20:00etan, gaztetxean.
ERMUAAlboka musika eskola
eta Txindurri dantza taldea.
bGaur, 22:15ean, Ermua antzokian.
GALDAKAOAle & The Hops.
bBihar, 22:00etan, Urkin.
GERNIKA-LUMOTobaco Road
eta Xabi Señor No.
bGaur, 22:00etan, Aterpen.
GERNIKA-LUMOTukatukada
batukada, Bad Sound System
eta DJ Kool Thing & TPR.
bBihar, 22:00etan, Astran.
GETXOLand Rover Band.
bGaur, 21:00etan, Igeretxeko
Terrazan.
GETXOSonic Free Station.
bGaur, 22:30ean, Zear Biden.
GETXOSabes Muy Bien.
bGaur, 22:30ean, Barria billarretan.
GETXOSpace Jam.
bGaur, 23:30ean, El Comercion.
GETXOGolden Wood.
bBihar, 13:00etan, Txinuken.
GETXOLos Malditos.
bBihar, 22:30ean, Barria billarretan.
GETXONoran.
b Igandean, 13:00etan, Txinuken.
GETXOLos Muy Panchos.
b Igandean, 21:00etan, Igeretxeko
Terrazan.
MARKINA-XEMEINLos Cosmeticos
eta The Owl Project.
bBihar, 20:30ean, Uhagonen.
PORTUGALETEArgia zortzikotea.
bGaur, 20:00etan, Santa Klara
kultur etxean.
PORTUGALETELa Burbuja Warp.
bGaur, 22:00etan, La Perdizen.
PORTUGALETEBlossoms Street
Singers.
bBihar, 20:00etan, Santa Klara
kultur etxean.
PORTUGALETESin Legado,
Diversion Rock eta Spartans.
bBihar, 20:30ean, Adimusiken.
PORTUGALETEMuñatones
eta Errobi Kanta.
b Igandean, 12:00etan,
Alde Zaharrean.
PORTUGALETETwin Room.
b Igandean, 13:30ean, La Perdizen.
SOPELAPatricia Kraus: Pioneras.
bGaur, 20:00etan, kultur etxean.
SOPELAZanibar Aliens.
bGaur, 22:00etan, Gardokiko
Atalaian.
SOPELABlanco y en Botella
eta Eztandap.
bBihar, 21:30ean, Plaza Beltzan.
ZALDIBARSeñor No
eta The Renegados.
bBihar, 20:00etan, gaztetxean.
Bilbo b WOP Festival
Musika, gaitzak osatzekoWalk On Project fundazioak antolatuta, WOP Festival egingo dute bihar,
12:00etatik 23:00etara, Bilboko Euskalduna jauregian. Los Deltonos, Gari,
Fakeband, Zea Mays —argazkian— eta beste hainbat talde ariko dira, eta
gaitz degeneratiboei aurre egiteko baliatuko dute biltzen den dirua. FOKU
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22aAgenda
ANTZERKIA
AREATZADromocosmicas:
Vagor & Bellavita.
bAstelehenean, 12:00etan, eskolan.
ARRIGORRIAGATomaxen
Abenturak: Azken balea.
bGaur, 18:00etan, Abusu zentroan.
BARAKALDOXirriquiteula: Laika.
b Igandean, 18:00etan, Barakaldo
antzokian.
BASAURIGlu Glu: Mari Errauskin.
b Igandean, 12:30ean, Social
antzokian.
BERANGOSalto Sorkuntzak: Lau.
b Igandean, 18:00etan, antzokian.
BERMEOGlu Glu: Pinotxo.
bGaur, 18:00etan, Nestor
Basterretxea aretoan.
BERRIZA Panadaira:
Elisa y Marcela.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
BILBOPablo Allende: En espera.
bGaur, 19:30ean, Castañoseko
udaltegian.
BILBOLosdadae: Juana.
bGaur eta bihar, 19:30ean, eta
igandean, 19:00etan, Arriagan.
BILBOAizpea Goenaga: Esquinas.
bGaur, 19:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOMEM Urbanbat:
Yak42-ren Différence et Répétition,
Amas-en Pearls, Ignacio Galilearen
Mardideta Jessica Llorenteren
La indescriptible.
bGaur, 20:00etan, Bilborocken.
BILBODromocosmicas:
Vagor & Bellavita.
bBihar, 17:00etan, eta igandean,
12:00etan, Pabiloi 6an.
BILBO Jamming On Tour.
bBihar, 18:30ean eta 21:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOLa Pacheca Collective:
Lo que fue de ellas.
bBihar, 19:00etan, Buiako
udaltegian.
BILBOPabiloi 6: Sabias ellas.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Pabiloi 6an.
BILBOFlo & Mota & Segura:El
sentido del humor. Dos tontos y yo.
bBihar, 21:00etan, Euskaldunan.
BILBOSovint: En el pais de las
sombras.
b Igandean, 10:30ean, Pabilioi 6an.
BILBOOpera Divertimento:
La flauta mágica.
b Igandean, 12:00etan eta
18:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOLa Enana Naranja:
Kantukantari II.
b Igandean, 18:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOLida Varvarousiren Lost
Loveeta Vivirdelaire Peppet-en
Miramar, altrament dit Althea.
b Igandean, 19:00etan, Fundicion
aretoan.
BILBOValeria Guglietti: No toquen
mis manos.
bAstelehenean, 18:00etan,
Campos Eliseos antzokian;
eta asteartean, 18:00etan,
San Frantziskoko udaltegian.
BILBO Il Teatrino dei Piedi
di Veronica Gonzalez: Cocina
en punta de pies.
bAsteartean, 18:00etan,
Campos Eliseos antzokian;
eta asteazkenean, 18:00etan,
Errekaldeko udaltegian.
BILBOTartean: Simplicissimus.
bAsteartean eta asteazkenean,
19:30ean, Arriaga antzokian.
BILBO Javier Aranda: Vida.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOTxurdinaga Behekoa
Institutua: Esperando a Federico.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Basurtuko udaltegian.
BILBOA la Sombrita: El tesoro
de Barracuda.
bOstegunean, 18:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOEl Retrete Cabarete:
El retrete de Dorian Gray.
bOstegunean, 18:00etan,
Deustuko udaltegian.
BILBOBanarte: Comunicado
de muerte.
bOstegunean, 19:30ean,
Errekaldeko udaltegian.
DURANGOPabiloi 6ko Gazte
Konpainia: ¿Qué fue de Ana García?.
bBihar, 19:00etan, San Agustinen.
DURANGOEnrique San Francisco:
La penúltima.
b Igandean, 20:00etan, Plateruenan.
ELORRIOPabiloi 6ko Gazte
Konpainia: Zer gertatu zitzaion
Ana Garciari?.
bGaur, 20:30ean, Arriola antzokian.
ERANDIOTartean: Ghero.
bOstegunean, 20:00etan,
Josu Murueta kultur etxean.
ERMUAAnita Maravillas: Jon Braun.
bBihar, 17:00etan, Ermua antzokian.
GERNIKA-LUMOArtedrama, Axut
eta Dejabu: Zaldi urdina.
bGaur, 20:30ean, Lizeo antzokia.
GERNIKA-LUMOLa vida nos da
sorpresas.
bAsteartean, 17:00etan, Elai-Alai
aretoan.
GERNIKA-LUMOMicu y Ticu,
Entre rejas, Año nuevo vida nueva
eta Auto escuela Fitipaldi III.
bAsteazkenean, 17:00etan,
Elai-Alai aretoan.
GERNIKA-LUMORamon Batista
el trapero.
bOstegunean, 17:00etan, Elai-Alai
aretoan.
Getxo b ‘Getxoko islak’
Funtzio erraldoi batPablo Viarren zuzendaritzapean eta Javier Liñera, Jose Luis Raymond, Unai
Elorriaga, Haizea Baiges, Matxalen Bilbao eta Getxoko abesbatza eta talde
ugari parte direla, atzo estreinatu zuten Muxikebarrin Getxoko islak funtzio
erraldoia. Gaurtik igandera, beste bost alditan emango dute. HITZA
GETXOPablo Viar & Javier Liñera:
Getxoko islak.
bGaur, 19:30ean, bihar, 12:00etan
eta 19:30ean, eta igandean,
12:00etan eta 18:30ean,
Muxikebarriko Ereaga aretoan.
GETXOKalamua: Amama mia.
bBihar, 20:00etan, Erromoko
kultur etxean.
GETXOEstigma: Los primeros
de Europa.
bBihar eta etzi, 20:00etan, Utopian
aretoan.
LARRABETZUPirritx, Porrotx
eta Marimotots: Bizi dantza.
bGaur, 18:00etan, frontoian.
LEIOALos Sueños de Fausto
& Factoria Urogallo: Gugu ¡Tras!
Feliz despertar.
bBihar, 12:00etan eta 17:00etan,
Kultur Leioan.
LEIOAArena en los Bolsillos:
Max txikia.
b Igandean, 12:00etan eta
17:00etan, Kultur Leioan.
LEIOA 7 Grados: Y todo por amor,
Confluenceren musikarekin.
bAsteazkenean, 20:00etan,
EHUren campusean.
PORTUGALETELas Amigas
elkartearen antzerki amateurra.
bBihar, 19:00etan, Santa Klaran.
SANTURTZIKamikaze: Jauría.
bGaur, 20:30ean, Serantes aretoan.
SANTURTZICie. LMP: Piti Peta
Hofenshow.
bBihar, 19:30ean, Oinezko bidean.
SANTURTZICarlos Saura & Okapi:
El coronel no tiene quien le escriba.
bBihar, 20:30ean, Serantes aretoan.
SOPELAEngruna: Loops.
b Igandean, 18:00etan, Kurtzion.
UGAOTxalo: Zoaz pake santuan.
bGaur, 20:00etan, Jane jauregian.
DANTZA
BARAKALDOSol Pico: Dancing
With Frogs.
bGaur, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BERANGOBilbo Goth Dark.
bBihar, 19:00etan, antzokian.
BILBOSigi Saga taldea.
bGaur, 18:00etan, Atxuriko plazan.
BILBOMarco Flores: Extrema.
bBihar, 19:00etan, Guggenheim
museoan.
ZORNOTZALa Pulga & Berriketan:
Berriketan.
bBihar, 20:15ean, Zornotza aretoan.
BERTSOLARITZA
AJANGIZBertso afaria:
Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal.
bGaur, 21:30ean, Kanpantxuko
txokoan.
GERNIKA-LUMOBertso bazkaria:
Amets Arzallus eta Andoni Egaña.
bBihar, 14:00etan, Gerizpe txokoan.
GETXOBertso Irish Fest:
Aitor Sarriegi eta Jone Uria,
Gloverwind taldearen musikarekin.
bGaur, 21:00etan, Silver’s Tavernen.
JATABEBertso afaria: Sebastian Li-
zaso eta Aitor Mendiluze.
bBihar, 21:00etan, Jatazpi txokoan.
PORTUGALETEBertso afaria:
Iñaki Apalategi eta Iratxe Ibarra.
bGaur, 21:00etan, Alkartetxean.
HITZALDIAK
AULESTI June Prieto: Ekuador.
Urre beltza urre berdearen aurka.
bGaur, 20:00etan, liburutegian.
BERRIATUA36ko gerraren
eragina Asterrikan eta Berriatuan.
bBihar, 11:30ean, Asterrikako
eskolan.
BILBODorleta Guarde, Javier
Pradini eta Ignacio Quintana:
Ekonomia zirkularra, betebeharra
eta aukeramahai-ingurua.
bGaur, 11:00etan, Burtsan.
ONDARROAAne Murueta-Goiena:
Begiak garunari begira.
bAsteartean, 18:30ean, Beikozinin.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
GERNIKA-LUMOVolar, Bertha
Gaztelumendiren filma.
bBihar, 19:00etan, Lizeo antzokian.
LEKEITIOEuskal Zine Bilera.
bBihartik azaroaren 30era arte,
Ikusgarri aretoan.
BESTELAKOAK
ARRIGORRIAGASun magoa:
Bat, 2, hiru Magia!.
b Igandean, 18:30ean, Lonbon.
BERRIZErika: Nirekin bidaiatu
ipuin musikatua.
bBihar, 12:15ean, kultur etxean.
BILBOLi Qingzhao: Caudal
de poesíaerrezitala.
bAstelehenean, 19:00etan,
Idatzi-Irakurri elkartean.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22a Agenda
June Prieto
Bezeroen jakin-mi-
nak bultzatu zuen
Maribel Egizabal
irakurketa talde bat
osatzera. Gernika-
Lumoko Inurri Gorria liburu den-
daren jabea da, eta feminismoa oi-
narri duen irakurketa taldean di-
namizatzaile lanak egiten ditu.
Taldera elkartu direnek feminis-
moa eta literaturarekiko zaletasu-
na dituzte amankomunean.
Urrian egin zuten aurkezpena,
eta hamabi emakumek eman zu-
ten izena. Aurretik egindako bes-
te irakurketa saio batzuetan, zor-
tzi bat pertsona bildu izan dira,
baina oraingoan gaiak arrakasta
handia izan du. «Emakumeak
gara denak, 30 urtetik gorakoak.
Feminismoak batzen gaitu, eta
hainbat arrazoirengatik etorri ga-
ra taldera. Batzuek ezagutu berri
dute feminismoa, eta horren in-
guruan eztabaidatzeko leku ba-
ten bila datoz. Beste batzuek lite-
ratura feministan jarri dute inte-
resa», kontatu du Egizabalek.
«Ez da feminismoan maila ona
eduki behar, baizik eta interesa»,
gehitu du liburu saltzaileak.
Lehenengo saioetarako auke-
ratutako liburuek lotura estua
daukate Afrikako emakumeekin.
Ghanakoa da lehenengo idazlea:
Ama Ata Aido. Haren herrialdea
deskolonizatuta dago, baina
haren bizipenek ez dute gauza
bera kontatzen Our Sister Killjoy
liburuan. Bigarren liburua ezagu-
nagoa dela dio Egizabelek:
«Americanah liburua Chima-
manda Ngozi Adichiek idatzi
zuen, eta Estatu Batuetara ailega-
tzerakoan izandako esperien-
tziak kontatzen ditu; besteak
beste, bere burua arrazializatuta
ikustearena lehenengo aldiz».
Euskara eta gazteleraAukeratutako liburuak gaztele-
raz irakurriko dituzte; halere, tal-
deko eztabaidak euskaraz egite-
ko asmoa daukate. Azaroaren
29an eztabaidatuko dute lehe-
nengoa, eta urtarrilerako utziko
dute bigarrena —Americanah—.
Azken hori 700 orrialde baino
gehiagoko liburukotea da, eta,
Gabonak tartean daudenez, bi
hilabeteko epea hartzea erabaki
dute taldeko kideek.
Eztabaidak pizteko, metodolo-
gia berezia erabiliko dute, talde-
kide guztiak gustura egon daite-
zen eta parte hartzea ahalik eta
handiena izan dadin. «Idazleak
eta liburuak kontuan hartuta,
ildo batzuk markatuko ditugu ja-
rraitzeko asmoz; alegia, eztabaida
gidatzeko». Gizon batzuek inte-
resa adierazi dute, baina azkene-
an ez dute parte hartuko. «Ira-
kurketa talde bat gara, eta gizon
baten iritzia beti zango da emaku-
me batena bezain aberasgarria».
Liburutegian bertan egingo
dituzte saioak, Egizabalek esan
duenez, horretarako erabili izan
duten txoko batean. Aulkiak
borobil batean jartzeko bezain
beste leku dago bertan.
Inurri Gorria ez da ohiko liburu
denda bat; nortasun handiko
edukiek betetzen dituzte haren
hormak, eta liburuek ere gai bere-
ziak jorratzen dituzte: feminis-
moa, sozialismoa, 36ko gerra eta
internazionalismoaren gisakoak.
«Liburu denda espezializatua da,
baina, aldi berean, literatura oro-
kortuago bat ere eskaintzen dugu.
Gernikaren moduko herri batean
beharrezkoa da biak uztartzea».
Hormetan jarrita daude Aizan
erakunde feministaren kartelak,
36 gerrari buruzko koadroak,
Giuseppe Pellizza da Volpedoren
Il Quarto Statokoadroa eta Zu-
metaren Gernika, besteak beste.
«Bezeroak etxeko egongelan
egongo balira bezala sentitzea
nahi genuen. Sartzen zarenean
konturatzen zara horretaz».
Deskatalogatutakoak Egizabalek dokumentazio zentro
bat ere badauka, non feminismo-
ari buruz deskatalogatutako libu-
ruak gordetzen dituen. «Nire li-
buruak dira gehienak, aspaldi ira-
kurritakoak edo, batzuetan,
Interneten lortzen ditudan biga-
rren eskukoak».
Irakurketa tailerrean parte
hartzeko epea amaitu da, eta,
bertan parte hartzeko, kideek
hamar euroko kuota bat ordain-
du beharko dute. Liburua Inurri
Gorria dendan erostekotan, ez da
kuota hori ordaindu beharko.
«Liburu ez oso garestiak propo-
satzea pentsatu dut, hogei euro
baino gutxiagokoak, ahal bada».
Beste irakurketa talde batzuetan
ere hala egiten dela baieztatu du
Egizabalek.
Liburu denda ezagutarazteko
aukera bat da horrelako taldeak
sortzea. Duela urtebete zabaldu
zuen, eta, ordutik, ia hilabetero
liburu baten aurkezpena edo
hitzaldi baten emanaldia egin du.
«Uste dut ezaguna banaizela,
baina egia da beste gauza batzuk
eskaintzen badituzu jende ezber-
dina hurbiltzen dela».
sBIDELAGUNAK
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2019ko azaroaren 22a
Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
Besteak beste, sozialismoan, internazionalismoan eta 1936ko gerran espezializatu daGernikako Inurri Gorria liburu denda. Irakurketa talde feminista sortu dute aurten.
Afrikako andereak irakurgai
Inurri Gorria liburu dendan egindako hitzaldi bat. INURRI GORRIA
Bi liburu aukeratudituzte azaroan etaurtarrilean irakurtzeko:‘Our Sister Killjoy’ eta‘Africanah’
Hamabi emakumebilduko dira irakurketataldean. Gizonek baduteaukera tailerrean parte hartzeko