Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-ak
errekuperatutako lau ontzien
zaharberritze prozesua
OLABE Ontziola
2009
Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-ak
errekuperatutako lau ontzien zaharberritze
prozesua
OLABE1 Ontziola
1Juan Pablo Olaberria da OLABE ontziolaren akzionista bakarra. Ontziolaren zeregin nagusia, ontzi berrien eraikuntza da, bai material tradizionaletan, bai modernoetan ere. Ontzi hauen diseinua Juan Pablo Olaberriak egiten duelarik, ontzien forma eta maniobra tradizionalak errespetatuz. Aldi berean, "tradizional" atalean izendatu genitzake ontzien konponketetaz arduratzen da, bai arrantzarako edo eta aisialdiko nabigaziorako.
Laburpena
2008 urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, lehiaketa publiko baterako deialdia egin
zuen, Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-ak errekuperatutako lau ontzien
zaharberritze lanetarako. Ontzi horiek, Foru Aldundiko Kultur Ondarearen
Zuzendaritzaren Villabonako Sacem zenaren egoitzetan gorderik zeuden.
Ordurarte, Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-aren eta Gipuzkoako Foru
Aldundiaren aktibitate nagusia (ontzien kontserbazioaren arloan), ontziak erostea eta
gordetzea izan zen, galdu edo eta desagertu ez zitezen. Zaharberritze proiektu hau,
beraz, orain arte mantendutako bidearen aldaketa bat da, eta espero denez, gerora
jarraipena izango duena.
Lehiaketaren esleipeduna OLABE Ontziola izan zen, eta lanak 2009 urtearen zehar
egin dira. Lana hau izan da: lau ontzien zaharberritzea, museo inguru baterako, eta
bakoitzaren txosten tekniko sakon bat egitea.
Dokumentu honetan, Germancho eta Juan María arrantzontzien, eta Ala1 eta
Gabarra hondar-ontzien zaharberritze prozesua eta txosten teknikoen lantzea azaltzen
dugu.
Txostenarekin datorren CD-an, zaharberritze prozesuaren argazkiak eskaintzen
ditugu, garrantzitsuak iruditu zaizkigun komentarioak erantsi ditugularik.
i
iii
Eskerrak
Lan hau aurrera eramateko, Donostiako Untzi Museo-Museo Naval-eko pertsonalak
emandako laguntza, bereziki eskertu behar dugu, bere zuzendari Soco Romano
aurrean dagoelarik, zaharberritu beharreko ontzietaz beraien esku zegoen informazio
guztia eman bait ziguten. Informazioa eta baliagarri izan diren argazkiak emateaz
gain, Pedro Iridoy, urteetan (1968-1991) Juan Maria arrantzontziaren patroi zenarekin
harremanetan jarri ziguten. Honek, bisita benetan hunkigarri batetan, Juan Mariaren
zaharberritzerako informazio baliagarria eman zigun.
Fermin Leizaola etnografoari ere eskertu behar diogu, Ala1 ontziaz emandako
informazioa, bai ontzia OLABE ontziolara eramatean, bai geroago ontziaren
zaharberritze prozesuan eta txosten teknikoa egite prozesuan zehar egindako bisitan.
Juan Antonio Apraiz Zallo, etnografo eta itsas arloan espezializatutako ikertzaileari
ere eskerrak eman nahi dizkiogu, lan hau aurrera eramateko emandako
laguntzarengatik, eta, Juan Maria, Germancho, eta Donostiako Untzi Museoa-Museo
Navala-k errekuperatutako ontzietaz idatzita duen artikulu1 benetan
interesgarriarengatik.
Azkenik esker berezi bat Iñaki Olaizolari, proiektu honi dagokion guztietan
emandako laguntza etengabearengatik.
1 APRAIZ ZALLO J.A, "Las embarcaciones del Untzi Museoa-Museo Naval: estudio del patrimonio flotante recuperado", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 2, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia-San Sebastián, 1998, pp.487-505.
INDEX
Laburpena............................................................................................... i
Eskerrak.................................................................................................. ii
Zaharberritze prozesua ........................................................................... 1
Sarrera ................................................................................................. 1
Zaharberritzearen helburuak ..................................................................... 2
Zaharberritzearen metodologia ..................................................................4
Zaharberritze lanak ................................................................................ 7
Prestatutako dokumentazioa ...................................................................... 8
Lan taldea .............................................................................................. 9
ZAHARBERRITUTAKO ONTZIAK ..................................................................11
JUAN MARÍA ........................................................................................13
Ezaugarri nagusiak ................................................................................. 13
1. Litoraleko arrantzontziaren deskribapena ................................................ 14
2. Juan María-ren historia eta eboluzioa .................................................... 14
3 Juan María ontziaren deskripzioa zaharberritzearen aurreko konfigurazioan .. 16
4. Juan María ontziaren zaharberritzea ....................................................... 19
4.1 Aurreko egoera .......................................................................... 19
4.2 Egindako lanak ........................................................................ 23
4.2.1 Garbiketa eta pintura lanak .............................................. 23
4.2.2 Arotz lanak .................................................................... 27
4.2.3 Burdineri lanak ................................................................ 33
4.3. Zaharberritzearen ondorengo egoera ......................................... 34
5. Azterketa teknikoa ...............................................................................35
5.1 Datuen hartzea eta planoen errepresentazioa................................. 35
5.1.1 Formen planoa .............................................................. 35
5.1.2 Egitura planoa ......................................................... 36
iv
5.1.3 Antolamendu Jeneraleko planoa ..........................................36
5.1.4 Instalazioen planoa ......................................................... 36
5.2 Espezifikazioa ............................................................................ 38
5.2.1 Sistema konstruktiboa eta egituraren dimentsioak................. 38
5.2.2 Instalazioak eta ekipoa .....................................................40
5.2.2.1 Motorearen eta helizearen ardatzaren ...................... 40
5.2.2.2 Gobernatzeko ekipoa............................................... 41
5.2.2.3 Makinilla............................................................... 41
5.2.2.4 Instalazio elektrikoa................................................ 41
5.2.2.5 Ponpaketa eta xukatze instalazioa............................. 41
5.3 Karenaren azterketa.................................................................... 41
5.3.1 Kurba hidrostatikoak ........................................................ 42
5.3.2 Kurba pantokarenak....................................................... 45
5.4 Planoak...................................................................................... 46
GERMANCHO ....................................................................................... 47
Ezaugarri nagusiak ................................................................................. 47
1. Kostako arrantzontziaren deskribapena ................................................ 48
2. GERMANCHO-ren historia eta eboluzioa ................................................. 48
3 Germancho-ren zaharberritze lanen aurreko konfigurazioaren deskribapena... 49
4. Germancho-ren zaharberritze prozesua .................................................. 53
4.1 Aurreko egoera .......................................................................... 53
4.2 Egindako lanak ........................................................................ 55
4.2.1 Garbiketa eta pintura lanak .............................................. 55
4.2.2 Arotz lanak .................................................................... 60
4.2.3 Burdineri lanak ................................................................ 65
4.3. Zaharberritzearen ondorengo egoera ......................................... 66
5. Azterketa teknikoa ...............................................................................68
5.1 Datuen hartzea eta planoen errepresentazioa................................. 68
v
5.1.1 Formen planoa .............................................................. 68
5.1.2 Egitura planoa ................................................................ 68
5.1.3 Antolamendu Jeneraleko planoa ..........................................70
5.2 Espezifikazioa ............................................................................ 70
5.2.1 Sistema konstruktiboa eta egituraren dimentsioak................. 70
5.2.2 Instalazioak eta ekipoa .....................................................72
5.2.2.1 Motorearen eta helizearen ardatzaren ...................... 72
5.2.2.2 Gobernatzeko ekipoa............................................... 73
5.2.2.3 Biratze-troila ......................................................... 73
5.2.2.4 Instalazio elektrikoa................................................ 73
5.2.2.5 Ponpaketa eta xukatze instalazioa............................. 73
5.3 Karenaren azterketa.................................................................... 75
5.3.1 Kurba hidrostatikoak ........................................................ 75
5.3.2 Kurba pantokarenak.......................................................... 78
5.4 Planoak............................................................................................. 79
ALA1 ........................................................................................... 81
Ezaugarri nagusiak ................................................................................... 81
1. Urumeako ala baten deskribapena.......................................................... 82
2. Ala1-en historia ................................................................................. 83
3. Zaharberritzearen aurreko egoera........................................................... 84
4. Zaharberritze prozesua....................................................................... 85
4.1. Egoera finala ........................................................................ 86
5. AZTERKETA TEKNIKOA ........................................................................ 87
5.1 Datuen hartzea eta planoen errepresentazioa ................................... 87
Forma eta eraikuntza planoa ................................................... 87
5.2 Espezifikazioa: Kontrukzioa eta dimenstsioak................................... 87
5.3 Karenaren azterketa ..................................................................... 88
5.3.1 Curvas hidrostáticas ........................................................ 89
vi
5.3.2 Kurba pantokarenak .........................................................
90
6. FOTOGRAFIAK .................................................................................... 93
7. PLANOAK .........................................................................................
102
GABARRA .................................................................................
103
Ezaugarri nagusiak ................................................................................... 103
1. U Bidasoako gabarra baten deskripzioa.....................................................104
2. Gabarraren Historia............................................................................. 108
3. Zaharberritzearen aurreko egoera........................................................... 109
4. Zaharberritze prozesua....................................................................... 110
5. AZTERKETA TEKNIKOA ........................................................................ 112
5.1 Datuen hartzea eta planoen errepresentazioa ................................... 112
Forma eta eraikuntza planoa ................................................... 112
5.2 Espezifikazioa: Kontrukzioa eta dimenstsioak................................... 112
5.3 Karenaren azterketa ..................................................................... 115
5.3.1 Curvas hidrostáticas ........................................................
116
5.3.2 Kurba pantokarenak ..........................................................
118
7. PLANOAK ...........................................................................................
120
A ANEXOA: Kroskoaren formak dokumentatzeko metodoa
vii
ZAHARBERRITZE PROZESUA
1 Orrialdea
Zaharberritze prozesua
Sarrera
1991 urtean Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-a sortu zenetik, bere arduradunek
euskal kostako zenbait ontzien biltze prozesua hasi zuten. Ontzi hauen errekuperazio
esfortzuek, ontzien jabe eta agintarien sentsibilitate eza gainditu beharraz gain,
ontzien esposaketa publikorako leku ezaren ondorioak jasan behar zituzten, museoak,
Donostiako portuan duen leku txikia dela eta1.
Leku ezaren ondorioz, ontziak Foru Aldundiaren pabilioi ezberdinetan gordeta
mantendu dira, ontzien gordeketarako oso ongi egokituak ez zirenak. Egoera honek
ontziak bisitatzea eragozten zuen, bai espertoen aldetik, bai publiko jeneralaren
aldetik. Bestalde, gordetze kondizioak ez ziren egokiak, pabilioien leku ezarengatik.
Horren ondorioz ontzien narriadura2 kasu batzuetan nahiko nabarmena izan da.
2008 urtearen bukaeran, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondarearen
Zuzendaritza Nagusiak, Untzi Museoa-Museo Navala-ren ondareko lau ontzien
zaharberritzerako lehiaketa publikorako deia egin zuen. Proiektua OLABE Ontziolak
eskuratu zuen, 105.730€-tako kontratupean. Proiektua 2009 urteko Otsailetik
Abendura OLABEk Lasarte-Orian duen ontziolan egin zen.
Museotarako ontzien zaharberritzeak ez du inolako tradiziorik3 Gipuzkoan. Hori
horrela dela eta, OLABEn gure zaharberritze plana diseinatu behar izan dugu. Hori
egiteko, oso lagungarri izan ditugu, bai lehiaketa publikoko baseak, bai kanpoko
espertoekin izandako eztabaidak, eta bai eta ere Foru Aldundiko begiraleek hilero
egindako bisitetan esandakoak ere.
OLABEn egindako zaharberritze proiektuan, bi puntu izan ditugu buruan beti; bata
ontzien zaharberritze fisikoa, eta bestea ontzien errealitatea erakusten duten txosten
tekniko zehatz eta egiazko batzuk egitea. Txosten hauek, ontzien historia, ezaugarri
teknikoak, argazkiak e.a. jasotzen dituzte. Saiatu gera, erabilitako informazioa
1UNSAIN AZPIROZ, J.M., " El Untzi Museoa-Museo naval y la protección del patrimonio flotante", ItsasMemoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 2, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia-San Sebastian, 1998, pp. 483-486. Artikulo honetan, En este articulo, Untzi Museoa-Museo Naval-az emandako informazioez gain, ontzien errekuperaziorako izandako zailtasunak aipatzen dira, museoko leku ezarengatik eta agintariek inposatutako zailtasun burokratikoengatik.
2Adibide gisa: JUAN MARÍA ontzia gaizki diseinatutako oinarri batzuetan gorde zenez, txopako aldean bi bandetan deformazio iraunkor batzuk ditu. Antzeko arrazoiengatik, GERMANCHO ontzian antzeko deformazioak ikus ditzakegu.
3 Untzi Museoa-Museo Naval-ak errekuperatutako ontzi guztiak zaharberritu gabe gordeta jarraitzen dute.
ZAHARBERRITZE PROZESUA
2 Orrialdea
kontrastatutako iturrietatik hartzen, gure aldetiko hipotesi edo kontrastatu gabeko
ideiarik ez erabiliz.
OLABEN prestatutako dokumentazio honek, itsas tradizioaren ikertzaileei baliagarri
izatea du helburu.
Jarraitutako metodoen eta medioen azalpen bat egiten ez badugu, txosten honetan
azaltzen diren datuen fidagarritasuna oso murriztuta geldituko litzake, horregatik,
lanaren honako atal hauek deskribatzen ditugu, laburki bada ere.
�� Zaharberritzearen helburuak
�� Zaharberritzearen metodologia
�� Zaharberritze lanak
�� Prestatutako dokumentazioa
�� Lan taldea
Zaharberritzearen helburuak
Lau ontzien zaharberritze lehiaketaren plegu teknikoan, zaharberritzearen helburuak
azaltzen dira. Hona hemen horiek, literalki kopiatuta4:
[...]
El reto al que nos enfrentamos ahora es el de la difusión del
conocimiento; el dar a conocer este patrimonio presentándolo en su
contexto. Unido a este objetivo está el acometer un programa de
restauración de las embarcaciones que nos permita la exhibición de
las mismas.
[...]
El objetivo de la restauración a realizar es la recuperación de la
imagen de estas embarcaciones devolviéndolas al estado original,
entendido como tal el momento de plenitud de la actividad para las
que fueron creadas. Debemos señalar también que nuestro objetivo
es la exhibición/exposición de estas embarcaciones “en seco”. Así
4 Lehiaketaren plegu teknikoa gazteleraz besterik ez zuen atera Foru Aldundiak, beraz hizkuntza horretan jartzen dugu hemen.
ZAHARBERRITZE PROZESUA
3 Orrialdea
pues, no se pretende que tras el proceso de restauración éstas
puedan navegar o se conserven a flote.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako helburu hauek, zaharberritze lanen kontestua
erakusten dute, baina, lanari ekiteko orduan, helburu hauen xehetasunak handitu eta
zehaztu behar izan genituen.
Ala1 eta Gabarra, ibaiko bi ontzien egoera oso txarra5 zen Untzi Museo-Museo
Naval-ak jaso baino lehen jasan zituzten kondizioen ondorioz. Horrela, ez zen posible
zaharberritze lanen helburua, lehiaketako plegu teknikoan aipatzen direnak izatea,
hau da: momento de plenitud de la actividad para las que fueron creadas-era
zaharberritzea. Horregatik, txostenetan zehazten den bezala, ontzi horien egitura
konsolidatzea izan da gure helburua.
Germancho eta Juan María arrantzontziei buruz, Gipuzkoako Foru Aldundiek ez
omen zuen informaziorik (grafikoa ala deskriptiboa), eraikitzeko unean nolakoak ziren
erakusten dutenik. Zaharberritze prozesuaren aurretik zuten egoeran berritzea erabaki
zen, inongo justifikaziorik eduki zezaketen asmakizunetan oinarritutako berritze lanik
egin gabe.
Zaharberritze lanen osagai konplementagarri bat, proiektuaren helburuekin bat
datorrena, OLABEtik egin genuen proposamenarena da: ontzien dokumentazio tekniko
bat osatzea, zehazki eta egiazkotasunez. Esfortzu hau egitea komenigarri ikusi
genuen, kasu askotan informazio honek lana berak baino iraupen luzeagoa izan
zezakeelako. Gainera, uste dugulako adituen arteko eztabaida eta beste inongo edo
garaiko antzeko ontzien arteko konparaketarako, material nagusia argazki edo
bestelako material grafikoez gain, sortutako txostenak izango direla.
Ala1 eta Gabarra ibaietarako ontziak dira, eta ziurtatu genezake inoiz ez dutela
existitu, ez hauen planorik ala kalkulurik6. Ontzi hauek, garaian ohizkoak ziren
tipologietan oinarritutako eraikuntzak dira, eta hauek egiteko, esperientziaz ongi
5Dagokien txostenetan ikusiko den bezala, Ala1 eta Gabarraren egurra hain zegoen lehortuta, bere lan-garaiko itxura batetara zaharberritzea nahi izanez gero, jatorrizko pieza gehiengoaren aldaketara behartuko luke, eta bi ontzi berri izango lirateke, inongo baliorik gabe erreferentzi historiko bezala.
6Esan nahi duguna da, egindako marrazki edo kalkuluak ez dutela gaur egun informazio teknikotzat hartzen dugunaren itxura.
ZAHARBERRITZE PROZESUA
4 Orrialdea
frogatutako formak eta proportzioak jarraitu besterik ez zegoen7, aldaketa txiki
batzuekin.
Nahiz eta Germancho eta Juan María gertuagoko garai batekoak izan, 1950 eta
1965, baliozko informazio teknikoari dagokionez, beraien egoera Ala1 eta Gabarraren
berbera da.
Kontutan izan behar da, arrantzontzi biak egin ziren garaian, hauek inongo planorik
gabe eraikitzen zirela8, eta ondorioz ez dagoela dokumentazio zehatzik ontzi mota
hauei buruz. Planoak, zeudenean, eraikuntza baimena lortzeko besterik ez ziren
erabiltzen, eta ez egiazko ontzia eraikitzeko asmoarekin. Behin eraikitze baimena
lortuta, ontziolak bere txantiloiak eta modeloak erabiliz, ontzia eraikitzen zuen, bere
egiazko formak, egitura e.a. formalki dokumentatu gabe.
Eraikitzeko modu honi esker, existitu zezaketen egurrezko ontzien planoak, kontu
askorekin ikertu beharko genituzke, bere egiazko erabilkortasuna erabaki baino lehen.
Hau dena dela eta, gure reflexionen ordoren, eta beste adituekin ihardun ondoren,
helburu nagusi hartu genuen ontzietaz informazio tekniko bat prestatzea; arlo
historikoak, deskriptiboak eta teknikoak hartzen zituela.
Zaharberritzearen metodologia
Aipatu den bezala, Gipuzkoan ez zegoen inongo esperientziarik honelako proiektuetan.
Ziur aski, esperientzi eza horregatik, lehiaketan aipatzen zen "interbentzio minimoan"
zaharberritze lanen arlo asko irekita gelditzen ziren (ontzien barruak ez ziren aipatzen,
motorrak, instalazioak, e.a.). Ondorioz, lehiaketaren pleguan ezartzen ziren kondizioak
zehaztu beharra izan zen, lanak aurrera egiten zuten bezala, OLABEren ontziolan Foru
Aldundiko teknikariek eta OLABEko arduradun nagusiaren arteko bileretan.
Zaharberritze prozesuaren diseinutaz egin beharreko proposamenetarako,
OLABEtik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako zaharberritze kriterioez gain, honako
7Hau ez da ontzi hauek eraiki zituztenen meritu profesionalen mesprezu bat. Esan nahi duguna zera da, eboluzioa aldaketa tekniko handirik gabe egin denean, esperientziak jakin izan duela produktua gutxinaka hobetzen duen aldaketa txikiak egokitzen. Ezberdina da aldaketa teknologikoa handia denean, ontzietan propultsio mekanikoa sartzea izan zitekeen bezala; honek ekarri bait zuen teknika zaharrak erabilita eraikitako ontziak, teknika berriak erabiliz eraikitakoak baino txarragoak izatea.
8Informazio teknikoaren fidagarritasunaz eta balioaz, Juan Antonio Apraizek dio: “actualmente las embarcaciones de hasta 20 TRB, únicamente precisan una sección maestra con sus distintas especificaciones[ ...] Ahora bien, en el caso de los buques de madera, estos estudios técnicos son empleados casi exclusivamente, de cara a las exigencias de los organismos oficiales [...] Tanto las formas de los buques, como las líneas de trazado que se reflejan en los proyectos, apenas guardan relación con la nave que se construirá realmente en el astillero ya que corresponde a una embarcación tipo que no es común en nuestra costa". APRAIZ ZALLO J.A., Itsasoa (tomo 7). El Mar de Euskalerria. Etor 1989.
ZAHARBERRITZE PROZESUA
5 Orrialdea
komendazio tekniko hauetan oinarritutako proposamenak egin ditugu: “Standards for
Historic Vessel Preservation Projects”, Departement of the Interior, National Park
Service, National Maritime Initiative, USA.
Izatez, saiatu ginen lehiaketako pleguko helburuei, aipatutako komendazio
praktikoak aplikatzea. Laburpen modura Gipuzkoako Foru Aldundiko pliego teknikoko
kriterioak honela laburtu ditzakegu (Literalki hartuta)9:
Se trata de realizar una restauración de carácter patrimonial
entendida ésta como la recuperación de la imagen de la
embarcación despojándola de los aditamentos no significativos o
faltos de interés, marcas de trabajo10 …
[…]
En general, se mantendrán los elementos de interés, incluso los
añadidos.
[…]
El mantenimiento o no de las aportaciones modernas causadas
por cambios metodológicos de las faenas propias del barco será
motivo de análisis puntual con los técnicos de la Dirección General
de Patrimonio Cultural.
“Standards for Historic Vessel Preservation Projects” delakoek zaharberritze lanetan
adituek onartutako komendazioak aipatzen dituzte, eta itsas arloari dagokion
zaharberritze historikoan zer egin behar den eta zer egin behar ez den mugatzen dute.
Zentzu honetan, komendazio nagusiak hauek dira11:
9 Lehiaketaren plegu teknikoa gazteleraz besterik ez zuen atera Foru Aldundiak, beraz hizkuntza horretan jartzen dugu hemen.
10Lan markeri buruz bereiztu behar izan genuen, inolako interes berezirik ez zutenen artean, eta, bere ezaugarriengatik, ikertzaileei baliagarri izan daiteken informazioa ematen dutenen artean. Lan markek informazio balioduna eman dezakete, ontzien erabilerari buruz, mantenimenduari buruz, e.a. Izatez, zaharberritze lanen zehar marka horiek ez ezabatzea izan da gure helburu, ontziek gerora izan dezaketen balio historikoa ez gutxitzekotan.
11Komendazioak ingelesetik itzuli ditugu.
ZAHARBERRITZE PROZESUA
6 Orrialdea
Hondatzea egonkortu12: Egonkortzeak berrezarriko du
ontziaren integritate estrukturala, elementu estrukturalen
berrindartzearen bitartez edo akats estrukturalera daraman
hondatze materiala etenduz.
Preserbatu: Ahal den guztietan integritatea eta existitzen diren
materialak mantenduko dira.
Birgaitu: Ontzi historiko baten alterazio edo modifikazioak
gauzatuko dira, soilik alterazio edo gehitze horiek, ontziaren
bilbadura historikoan inpaktu seriorik ez dutenean, eta esklusiboki,
alterazio hauek ontziaren tamaina, eskala, kolore, material, eta
izaerarekin konpatible direnean. Posible denean, alterazioak
burutuko dira modu honetan, hau da, alterazioak etorkizunean
desmontatuak izan behar balira, ezaugarri esentzialei eta bere
integritateari eragin gabe.
Zaharberritu: Zaharberritze lana oinarrituko da ebidentzia
egiaztagarri, historiko, piktoriko, edo fisikoetan, uste sinpletan
baino. Horregatik, zaharberritzearen erabakiak hartuko dira soilik,
zaharberritzeak islatzen duen garai konkretuko ontziaren tipo eta
konfigurazioari buruz egindako informazio historiko mamitsuari
buruz kontuz egindako kontsiderazio baten ondoren; aukeratutako
periodoan ontziaren esanahi historiko, kultural eta teknologikoa; eta
ontzien trama historikoak izan duen eragin gradua, denbora
partikularreko periodo batetara egin den zaharberritzearengatik.
Zaharberritze kriterio hauez gain, Arne Emil Christensen13 Jr-ek ontzi ez-arkeologikoek
museotarako zaharberritze prozesuan jasan beharreko tratamendua definitzen du, eta
lan hauek izan dezaketen arriskuetaz ohar arazten du. Hau da, ontziek pieza historiko
12Hondatzearen egonkortzea helburu izan duten lan guztietan saiatu gara, jatorrian erabilitako materialak eta teknikak erabiltzen.
13Arne Emil Christensen Jr-ek , (University Collection of National Antiquities, Oslo, Noruega), komendatzen duenez, “Non-archaeological boats coming into museums may often be in need of extensive repair [...]. In such cases it is necessary to stress that a museum boat is a historic source, and all repair work is "tampering with the evidence". [...] When in doubt, do nothing". CHRISTENSEN A.E. Jr. “Some thoughts on boats as museum objects", The international Journal of Nautical Archeology and Underwater Exploration (1973), 2.2, p.351.
ZAHARBERRITZE PROZESUA
7 Orrialdea
bezala duten balioa desager litekeela, ontzien zaharberritze lanetarako kriterioak ez ba
daude balio horiek mantentzeko diseinatuta.
Zaharberritze lanak
Behin zaharberritze lanen helburuak eta metodoak erabakita, lana era ordenatu eta
metodiko batetan egin zen, honako fase hauek jarraituz, Foru Aldundiko teknikarien
ardurapean.
�� Ontzien egoeraren lehen ebaluazioa.
�� Pintura kentze eta garbitze lehen lanak
�� Egituren estabilizazioa, gerorako narriadura gelditzeko
�� Zaharberritu beharreko elementuen balorazioa
�� Zaharberritze eta bukatze lanak
Lehiaketaren baseetan zera aipatzen zen: zaharberritutako ontziak lehorrean gordeko
zirela, museo inguru batetan. Horregatik, ontzien egitura eta izakera fisikoa
zaharberritzean, inguru horretan irautea eta mantentzea izan da helburu. Ez da bilatu,
nabigazioa jasateko egin beharko litzakeen zaharberritze lana, honek lanak askoz ere
zabalagoak izatera bultzatuko bait luke.
Saiatu gara, egindako lanek, ontzien egitura fisikoa zenbat eta gutxiago aldatu
zezaten, aipatutako kriterioen esanak jarraituz. Ontziek gerora erreferentzi moduan
balio dezaten egin dugu hau, publiko jeneralarentzat bai adituentzat. Horregatik,
zenbaitetan, egoera txarra azaltzen zuen piezaren bat aldatzea proposatu denean, eta
lan horren helburua estetika mantentzea besterik ez zenean, gehienetan jatorrizko
pieza mantentzea erabaki dugu, behar bezala indartuz.
Erabilitako materialak, jatorrizko materialen antzeko ezaugarriak dituztenak izan
dira. Jatorrizko materialetatik ezberdinak erabili badira, edo garaian existitzen ez
zuten materialak erabili badira, dagokin txosten teknikoan aipatu dugu.
Prestatutako dokumentazioa
OLABEn, informazio teknikoari eman diogun garrantzia dela eta, ontzietaz egindako
dokumentazio laneri, zaharberritze laneri ainako atentzioa eman diegu. Proiektua
hastean, ulertu genuen, museo baten barruan mantendutako ontzi batzuk,
ZAHARBERRITZE PROZESUA
8 Orrialdea
dokumentazio grafikorik edo idatzitakorik gabe, ez eta definitzen duten datu teknikorik
gabe, ez lirakela oso erabilkorrak izango euskal itsas ondarearen ikertzaileentzako.
Ontzien arteko konparaketarako, irudiz edota ikusiz jaso daitekeena baino
informazio sakonagoa behar da. Informazio hau izateko, dokumentazio tekniko zehatz
bat ezin bestekoa da, eta honek estudio zorrotz baten ondorioa behar du izan.
Dokumentatze lanak datozen atal hauetan zatitu ditugu:
��Ontzi bakoitzaren eta bere tipologiaren ikerketa eta datu
historikoen bilakaera.
��Ontzien dokumentazio grafikoa (argazkien bidez, kotadun
krokisen bidez, eta ondorioz planoak marraztuz)
��Ontzi bakoitzaren estudio teknikoaren lantzea
Ontzi bakoitzari buruzko informazioa lortzeko, ontzien estudioaz gain, kanpoko zenbait
iturri kontsultatu ditugu, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariek, itxuraz, ez bait zuten
ontziei buruzko inolako informaziorik.
Ontzi bakoitzari buruzko txostenean, emandako datuen iturriak aipatzen dira. Datu
asko ontzien estudio zuzenetik lortu dira. Beste kasu batzutan, registro ofizialetatik
lortu dira, edo euskal itsas ondarearen adituek publikatutako zenbait artikuluetatik,
eta Juan Maria-ren kasuan, urtetan ontziaren patroi izan zen Pedro Iridoy-ek OLABE
ontziolara egin zuen bisita baten izan genuen elkarrizketa batetik. Informazio hori
dena ontzi bakoitzari dagokion txostenean azaltzen da.
A-ANEXOan Germancho eta Juan Maria ontzien formak lortzeko prozesua argitzen
da. Planoak eskuz marraztu dira. Honek, gaur egun anakronismo bat ematen badu
ere, ontziak ahalik eta zehatzen marrazteko egin dugu. Ontzien diseinurako
programek, forma batzuek mantentzera behartzen dute, bestalde, eskuzko
marrazketak, nahiz eta denbora gehiago behar, askatasun gehiago ematen du.
Aurretik existitzen duen forma konplexu bat marrazteko orduan, eskuzko marrazketak
flexibilitate handiagoa ematen du.
Planoen ediziorako eta azken konposaketarako programa informatikoak erabili ditugu.
Ontzi bakoitzari dagokion txosten teknikoetan azaltzen den informazioa, ziur aski,
publiko orokorraren ulertze ahalmenetik kanpo geldituko da, baina ezinbesteko
informazioa ematen du, ontzien analisia eta konparaketarako, Itsas Arkitekturaz
oinarrizko konozimenduak dituenari.
ZAHARBERRITZE PROZESUA
9 Orrialdea
Lan taldea
Lan honek lan talde berezi eta multidisziplinar bat eskatzen zuen, proiektuaren
helburuak, ontzien zaharberritze edo konponketa fisiko bat baino zabalagoak bait
ziren.
OLABE ontziolak lan hau egiteko erabili duen lan taldea honako pertsona hauek
osatzen dute:
Proiektuaren zuzendari eta arduradun bezala, Juan Pablo Olaberria Egiguren, Naval
Architect (S.I.H.E. ,Southampton, U.K.), bere kualifikazio akademikoaz gain,
egurrezko ontzigintzan urtetako esperientzia praktikoa duelarik; Christian Ondicola,
egurrezko ontzietan esperientzi handiko ontzigilea, eta itsas arkeologian aritutakoa,
baita ere replika edo ber-interpretazio historikoen eraikuntzan14 parte hartutakoa;
Mikeldi Olaberria Egiguren, egurrezko ontzietan esperientzia duen ontzigilea; eta Mikel
Enparantza Agirre, Arkitektua eta Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País
Vasco (EHU/UPV)-ko irakaslea, proiektuko plano eta krokis gehienen egilea.
Aipatutako OLABEko pertsonalez gain, kanpoko laguntzaileen kolaborazioa izan
dugu, eta haien artean aipamen berezi bat egin behar dugu Iñaki Olaizola Eizagirreri
buruz. Olaizola jauna, Dr. Ingeniero Naval-a da (Universidad Politécnica de Madrid)
eta Antropología Social-ean lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del
País Vasco (EHU/UPV)).
14Proiektua hau zen: hiru baleontzi eraikitzea, Ternuako hiru herri desberdinetan, lekuko ontzigileak erabiliz. C. Ondicolak proiektua Ternuan koordinatu zuen, Canadan aurkitutako baleuntzi euskaldun baten hondakinetatik lortutako informaziotik planoak marrazteaz gain. Baleuntzien datuak Parks Canadak emandako datuetatik marraztu zituen. Proiektua Ternua eta Labradorreko gobernuaren babesarekin egin zen. Ternuan egindako hiru euskal baleontzien informazio gehiago nahi duenak Itsas Begia-ren web orria bisita dezake:
http://assoc.pagespro-orange.fr/itsas.begia/
ZAHARBERRITUTAKO ONTZIAK
11 Orrialdea
ZAHARBERRITUTAKO ONTZIAK:
Datozen ataletan, ontzi hauen zaharberritze lanak eta txosten teknikoen egitearen
prozesua azaltzen da:
�� JUAN MARÍA
�� GERMANCHO
�� ALA1
�� GABARRA
Zaharberritze lanen zehar, argazki kopuru handia atera dugu, baina ez dugu posible
izan argazki guzti hauek dagokien txostenean sartzea. Horregatik, argazki guztiak
dokumentu honekin batera doan CDan sartu ditugu. CD honetan zehazki ikus
ditzakegu zaharberritze prozesuaren xehetasunak. Argazki batzuetan interesgarriak
iruditzen zaizkigun komentarioak sartu ditugu, prozesua errazago uler dadin.
JUAN MARÍA
13 Orrialdea
Juan María
Ezaugarri nagusiak
Ontzi mota: Litoraleko arrantzara dedikatzen den
arrantzontzia, legatz zalea.
Folioa: 3ª SS-1-2102
Rejistroko dimentsioak: Luzera: 11,30 m
Zabalera: 2,75 m
Puntala: 1,50 m
T.R.B: 10,10
Egiazko dimentsioak: Luzera maximoa: 11,65 m
Zabalera (guztira kanpotik):: 2,74 m
Puntala: 1,44 m
Desplazamendua (arin): 8.600 kg.
Propultsioa: Diesel motora, BADOUIN DK-2-M-,
36,76 Kw (50 HP)
Egite urtea: 1965
Egilea: Juan Iridoy Michelena (Hondarribia)
Materiala: Zura
JUAN MARÍA
14 Orrialdea
1. Litoraleko arrantzontziaren deskribapena
Ontzi baten diseinua ulertzeko, bere erabilera ulertzea beharrezkoa da.
Arrantzontzien sailkatzea ez da erraza, beraz, hau da Juan Antonio Apraiz
Zallo1 itsas etnografoak litoraleko arrantzontziaz emandako definizioa:
Pesca Litoral: Es la practicada por embarcaciones de medio porte (entre 10
y 20 m) que se dedican casi exclusivamente a la pesca mediante aparejos
de anzuelo y en especial a la captura de merluza, besugo, caballa y
túnidos, con mareas de 1 a 20 días de duración. Es también conocida como
pesca de merluceras, pesca artesanal o pesca de embarcaciones pequeñas.
Fotografia 1: Fotografian ikus dezakegu Juan María ontzia, Donostiako Untzi Museo-
Museo Naval-eko langileei entragatu zitzaien egunean. ( Fotografia Untzi Museoa-
Museo Naval, Donostia-San Sebastián)
2. Juan María-ren historia eta eboluzioa
Juan María ontzia guztiz zurez egindako ontzia da, Hondarribiko Juan Iridoy
Michelena-ren ontziolan, 1965 urtean, Hondarribiko Juan María Iridoy Miranda-rentzat.
Kroskoaren balio guztira 140.000 pta izan zen. Marka Badouin motorearen,
1 APRAIZ ZALLO J.A., "El Museo Naval de Donostia y la conservación del patrimonio flotante del ámbito pesquero. Marco conceptual-tipológico y embarcaciones recuperadas", Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía 15, 1997, 283 orr.
JUAN MARÍA
15 Orrialdea
goardakalorearen, biberoen, instalazio elektrikoaren eta abarren montatzea, Félix
Pérez Ecenarro-k egin zuen, eta 400.000 pta-tan2 baloratu zen.
Bizkarra edo kubierta duen ontzi da, branka zuzenarekin, eta traineru moduko
txoparekin, eta errifadura nabarmenarekin, garai horretako alderdi horretako
ontzietan tipikoa zen bezala.3
Egitura, haritzezko zuaker zerratutakoa da, beraien artean 68cm inguruko tartea
dagoelarik. Zuaker zerratu pare bakoitzaren artean, egitura errefortzatu egiten da hiru
egositako akaziazko zuakerren bitartez.
Jatorrian bizkarra korritua zuen ondorengo elementuekin: zurezko tosta bat torlojo
bidez karelera lotua, eta honen barne dago brankako mastaren euskarrirako balio
duen torlojoz lotuko zurezko pieza bat ere; eskotilla bat bizkarrean, brankako lotegira
akzeditzeko; aluminiozko bibero bat, beita biziarentzat zubitik brankarantz; zurezko
tosta bat karelera torlojuz lotua, makinillaren euskarrirako balio duena; goardakalore-
aginduen zubi bat luzeraren 2/3-etara ezarria; aluminiozko bibero bat beita
biziarentzat zubitik txoparantz; akzesu eskotilla bat txopako sotora; zurezko tosta bat
torlojoz lotua karelera, mastazulo zirkular batekin txopako mastarako. Bi saihetsetan,
Juan María ontziak badarama zurezko eskubanda bat, karelera finkatuta zurezko
zutikoen bitartez. Bi mastak zurezkoak ziren eta desmontagarriak.
Juan María ontzia egunoroko irteeretarako egin zen, horregatik ez darama izotz
sotorik.
Brankako lotegiak hiru kamaina zituen bere barnean, beraien artean leku minimo
bat geratzen zelarik barne horretan mugitzeko. Barneko altuera murritza dela-eta
(1,05m) lotegian mantendu daitekeen postura bakarra kukubilkoa da. Kamainak oso
dimentsio murritzekoak4 ziren. Tunidoen arrantza sasoian, irteerak astebeterainoko
iraupenekoak izatera hel zitezkeen.
Urteen poderioz, eta beita biziko arrantza abandonatu ondoren, beitarako biberoak
kendu egin ziren, altzairuzko xaflaz egindako gasoil tankeak jarri ziren haien ordez.
Gasoil tanke berriak instalatzerakoan kendu ziren saihets bakoitzean zeuden tanke
2 Kroskoaren eta instalazioen muntatzearen kostua, Pasaiako Itsas Erregistro-ko asentuko orritik lortu dugu 3 Juan María ontziaren arrantza ihardueraren deskripzioa eta bere historiako elementu batzuk, lortu ditugu Juan Antonio Apraiz Zallo-ren artikulu honetatik: "Las embarcaciones del Untzi Museoa-Museo Naval: estudio del patrimonio flotante recuperado", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 2,Untzi Museoa-Museo Naval, Donstia-San Sebastián, 1998, 487-505 orr. 4 Juan María ontziaren zaharberritze lanak hasterakoan, ez zen besterik geratzen, kamainek bere egituran utzitako markak baizik. Marka hauek, 1969 urtetik 1991ra Juan María ontziaren armadore Pedro Iridoy-en testigantzarekin batera, balio izan zuten oinarri gisa kamainak errekonstruitzeko. Txopako kamainak, motorearen konpartimentuko manparoaren kontra kokatua, barne zabalera 0,43m-koa du, eta luzera 2,1m-koa. Beste bi kamainak estuagoak dira, eta 1,65m-ko luzerakoak.
JUAN MARÍA
16 Orrialdea
originalak, eta honek, espazio pixka bat gehiago edukitzea permititu zuen motorearen
inguruan. Kubiertako oholen parte bat ordezkatu zen txopan, txopako biberoak
utzitako hutsunea estaltzeko. Brankako biberoak utzitako hutsunea, kubiertara
tirafondoz lotu zen tapa kontratxapatu batez estali zen.
Juan María ontziaren diseinua 1960 hamarkadaren hasierako5 zirkunstantzia
partikularren emaitza da. Garai hartan eta atuna kostatik hurbil ugari zenez, eta
prezioa faborablea zuenez, ontzi kopuru inportante bat egin zen, nagusiki
Hondarribian, eta horietan beita bizirako biberoei prioritatea ematen zitzaien,
harrapaketen biltzerako izotz-bodegak baztertuz6.
Lehen urtetan zehar, Juan María ontzia tunidoen arrantzara dedikatu zen udan, eta
legatza eta bisigua neguan. Ondoren, tunidoen arrantza utzi eta gero 70 hamarkadako
bukaeran, legatzaren arrantzara dedikatu zen, egunerako irteeretan. Bere
ihardueraren bukaeran, Juan María ontziak legatzaren arrantza algen bilketarekin
(aloketan) konpaginatu zuen.
3 Juan María ontziaren deskripzioa zaharberritzearen aurreko
konfigurazioan
Juan María ontzia zurezko arrantzontzia da, litoraleko arrantza dedikatua, 11,65m
luzerakoa, 1965ean egin zuen Hondarribiako Juan Iridoy Michelena-k, línea
klasikotakoa branka zuzenarekin, eta txopa traineru motakoa, eta makurdura
nabarmena, ekialdeko euskal kostaldeko alderdiko konstrukzioek karakteristikoa
dutena.
Kubierta edo bizkarra korritua du, eta ondorengo ekipamentua brankatik txopara:
Amarratzeko zutoina brankan; tosta bat karel gainean, mastarako mastazulo
batekin brankako bere aldean; zurezko mastazoko bat kubierta gainean mastarako;
brankako sotora sartzeko eskotilla bat, non arrastoak bait dauden hiru kamaina kokatu
izana; torlojoz lotutako tapa bat kubiertan, han egon bait zen antzinako biberoa, eta
haren azpian dago egundoko gasoil tankea; apareilu biratzailea edo makinilla; tosta
bat karelaren gainean, makinillaren euskarri gisa; aginduen zubia-goardakalorea
finkaketa batekin ababorreko bere bandan, masta-bibieta baterako alga bilketa
lanetarako; akzesu eskotilla bat txopako sotorako; tosta bat karel gainean; tosta bat
karel gainean mastazulo zirkular batekin txopako mastarako; kubierta gainean, lema
5APRAIZ ZALLO J. A.: "Las embarcaciones del Untzi Museoa-Museo Naval: estudio del patrimonio flotante recuperado", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 2, Untzi Museoa-Museo Naval, Donstia-San Sebastián, 1998, 498 orr. 6 APRAIZ ZALLO J. A.: Op.cit, 498 orr.
JUAN MARÍA
17 Orrialdea
ardatzaren muturra, mekanizatu batekin larrialdirako lemakanarako; kubierta gainean
burdineria bat, bela estabilizatzailearen mastaren oinerako, eta zurezko pieza bat karel
gainean bela horren ezpeleta eusteko.
Ontziaren zona zentral guztian, banda bakoitzean zurezko eskubanda bat du, eta
horren zutikoak amulara finkatzen dira torlojo galbanizatu pasanteen bitartez.
Instalatua du, Badouin DK-2-M-, 36,76 kW (50 HP) diesel motorea, aire
konprimituzko bi tankeen bitartez arrankatzen dena, bana motorearen banda
bakoitzean. Konbustible tankeak motorearen brankara eta txopara kokatzen dira.
Zubi-goardakaloreak bi nibel ditu. Brankako nibelak gutxi gora behera 0,8m-ko
altuera du, eta bi akzesu ditu motorera, bana bandako. Txopako nibelak aginduen
zubia du barne, eta bertara sartzen da, zubiko txopako itxieran instalatu den ate
irristatzaile baten bidez. Zubiko zorua 0,3m inguru dago altzata kubiertatik brankarako
bisioa erraztearren. Bisioa 5 guillotina-leihoren bidez egiten da, hiru zubiaren parte
frontalean kokatuak, eta bana banda bakoitzean. Idibegi bat ere badu ababorreko
bandaren aldean. Estriborreko bandan zeraman idibegia kondenatu egin zen zunda
instalatzerakoan. Zubiaren zorua ohol soltez egina dago, erraz desmontagarriak izan
daitezen, eta horrela motorera akzeditu. Zubiaren txopako partean, bere kanpoaldeko
partetik, “armairu” txiki bat zeraman eta bertan gas sukaldea zegoen. Fotografia 2-n,
atzematen da “armairu” horrek utzitako marka, ate irristatzailearen estriborrera.
JUAN MARÍA
18 Orrialdea
Fotografia 2
Zubiaren barnean zeuden: konpasa, lema gurpila, eguneko gasoil tankea, zerbitzu
bateria, panel elektrikoa, irratia eta zunda. Zubiaren gainean masta txiki bat zeraman,
nabigazio argientzat.
Juan María ontziaren zaharberritze momentuan kenduak zituen: konpasa, lema
gurpila, bateriak, zunda, irratia, eta nabigazio argien masta.
JUAN MARÍA
19 Orrialdea
4. Juan María ontziaren zaharberritzea
Kapitulu honetan deskribatuko dugu Juan María ontziaren zaharberritze prozesua.
Prozesu hau modu askoz ere grafikoan deskribatzen da lan honekin batera doan CDan.
4.1 Aurreko egoera
Kroskoaren egoera:
Juan María ontziak kanpoaldeko itxura nahiko defizientea azaltzen zuen zaharberritze
lanari ekin aurretik. Zikinkeria kantitate handia zuen bilduta denbora luzean
egonagatik, eta pintura guztia altzata zegoen. Uretatik kanpo pasatako urteak, eragin
zuten Juan Maríaren zura guztiz lehortu zedin, forruaren eta kubiertaren oholen arteko
juntura guztiak guztiz irekiak egon zitezen. Honen ondorioz ontziak zurruntasun
handia galdu zuen.
Zuraren lehortzeak zirrikitu inportanteak eragin zituen gilan eta korastan.
Fotografía 3
1995 urtean Juan María bildu zenetik, bere zaharberritzerarte 2009an, Juan María
diseinu desegokiko ohe metaliko batean bermatua egon zen7. Honek deformazio
7 Bermea altzairuzko ohe baten gainean burutu zen, 80 mm-ko UPN bidez egina. Ohe honek, Juan María-renpisua jasateko erabat insufizientea, deformazioak jasan zituen denboran zehar, eta honek eragin zituen karga lokalizatu inportanteak Juan María-ren kroskoaren gainean. Karga hauek, denbora luze baten zehar aplikatuak, kroskoa modu permanentean deformatu dute. Ontziak horrenbeste urtetan egoki eusteko
JUAN MARÍA
20 Orrialdea
permanenteak eragin zituen kroskoan (fotografiak 4 eta 5), zeinek eragin zioten ez
soilik forruari, baizik eta zuakerrei ere, eta horien artean hiru errefortzatu behar izan
ziren.
Fotografia 4
Fotografia 5
Ababorreko aldean antzeko deformazio bat azaltzen zuen.
Berme desegokiaren ondorioz, ababorrean bi zuaker hausteaz gain, palmejarea
askatu egin zen zuakerretatik ontziaren erdialde guztian.
beharraren prebisio faltak permititu du ez zitezen tamaina handiagoko profilak erabili oheak egiteko, edo ontziaren pisua gilak eutsi zezan, eta ez kroskotik ohe metalikoen bitartez.
JUAN MARÍA
21 Orrialdea
Baziren kroskoaren forruko zonak ustelkeriak eraginda zeudenaren seinaleak, hau
zenbaterainokoa zen determinatzen zaila zela, kroskoa estaltzen zuen pintura geruza
lodia zela-eta. Pintura kendu ondoren, erabaki zen ondorengo oholak ordezkatzea
ustelkeria zela-eta: ohol bat ababorreko amulan, bi ohol estriborreko amulan, hiru
ohol ababorreko aletan, eta bi ohol estriborreko aletan.
Txopako oholetako bat kentzean bere ordezkapenerako, ikusi genuen brageraren
atzean dagoen zona guztia onddo batek jota zegoela.
Fotografia 6 : fotografian atzematen da onddoak jotako zura,
bere kolore zuriskak bereizten duela.
Zur hau guztia tratatu zen hiru esku likido fungizidarekin, Bondex markakoa.
Onddoen afekzio honen jatorriaren zergatia izango litzateke, zuakerren arteko betelan
piezak ezarri zirenean ez zirela pintatu, eta horregatik edozein ur filtraziok, kubierta
eta amuladaren artean, eragin zuen hezetasun gradu altu baten agertzea, onddoen
agerpena erraztu zuena. Suposatu zen brageraren gainontzekoa antzeko kondiziotan
egongo zela, eta horregatik tratamentu beraren hiru esku zipriztindu ziren, goitik,
likidoa juntura irekien artean aplikatuz, eta behetik, brageraren atzean zipriztinduz.
Zubiaren egoera:
Zubiaren egoera oso defizientea zen. Zubiaren beheko partearen eta goikoaren
lotura hautsia zegoen, zementuzko txaplata handi baten bidez egindako erreparazio
batekin egina. Gainera, kontratxapatua ustela zegoen. Kontserbazio egoera txar hau
dela-eta, juntura hau ez zen estankoa, eta ur sartzea saihesteko ezartzen ziren gomen
bitartez eutsitako toldo batzuk.
JUAN MARÍA
22 Orrialdea
Fotografia 7 Fotografia 8
Fotografia 7 eta 8-en atzematen da problema, eta eman zen soluzioa toldo batzuen
bidez.
Guillotina leihoak guztiz gogortuak zeuden, eta ez ziren praktikagarriak.
Barnean, lema gurpilaren mekanismoaren azpian dagoen habea hautsia zegoen, eta
horregatik berak eusten duen apala erorita zegoen. Leihoak bere posizio baxuan
babesten zituen tablex panela puskaturik zegoen.
Nabigazio instrumentu guztiak falta ziren, eta kableak zintzilik zeuden deskonektatu
edo moztuak izan ziren lekuan.
Fotografia 9
Bizkarraren egoera:
Ontziaren gainontzekoa bezala, bizkarraren zura guztiz lehortua zen, hori bai,
junturen irekidura txikiagoa zen.
Juan María-ak ez du trankanilik, eta horregatik zuakerren arteko hutsuneak
kubiertako planoan, zurezko piezen bidez daude beteak. Hauek, bizkarraren puntu
JUAN MARÍA
23 Orrialdea
batzutan ustelak edo askatuak zeuden. Txopako zonan pieza hauek ia desagertuak
ziren ustelkeria zela-eta.
Instalazioen egoera:
Juan María-ren instalazioak egoera nahiko defizientean zeuden. Ekipo elektroniko
guztiak kenduak zeuden, kable moztuak zintzilik utziz, beren erabilera zein izan zen
adierazpenik gabe. Kableak modu desordenatuan zintzilik zeuden zubian eta barnean.
Motoreak kanpoaldeko itxura herdoildua eta zikina azaltzen zuen.
Motorearen abiatzerako aire konprimituzko tanketako batek bere presioa
mantentzen zuen. Manometroak 29 bar adierazten zituen, eta bere oxidazio egoerari
erantsiz, potentzialki peligrosoa zen egoera sortzen zuen8.
4.2 Egindako lanak
Juan María-ren zaharberritze lanak hiru lan motetan bana daitezke:
�� Garbiketa eta pintura lanak
�� Arotz lanak
�� Burdineria lanak
4.2.1 Garbiketa eta pintura lanak
Pintura kentzeko lanari ekin aurretik, urtetan zehar bilduta egon ondoren metatuta
zuen zikinkeria garbitu zen. Lan hau minuziositate handiz egin zen.
Pinturen dekapatu prozesuan kontu berezia eduki zen, neketsuagoa bazen ere,
teknika destruktiboak ez erabiltzen, teknika manualago eta arduratsuagoen alde.
Garbiketa eta pintura lanak ondorengo moduan laburtu daitezke:
�� Urgaineko aldeko eta zubiko pintura aire beroko pistolaz kendu zen, kontu
berezia jarriz aterako balira beste koloreko pinturak, interesa zuten beste
marka batzuk e.a.
8 Zirkunstantzia honek, zaharberritutako beste ontziko, hau da, GERMANCHOko tanketan zegoen gasoilarekin batera, erakusten du ontzien zaharberritzearen eremuan, aurretik dagoen esperientzia gutxia Gipuzkoan, ez bait dago protokolo minimo estableziturik asegura dezan ontziak biltzen direla, garbitu ondoren eta material kontaminatzaile edo peligroso, eta abarrez hustu ondoren.
Depositoa guztiz hustu ondoren, manometroak 9 bar adierazten segitzen zuen.
JUAN MARÍA
24 Orrialdea
Fotografía 10
�� Ur azpiko aldeko patentea, errazagoa askatzen, arraspa metalikoaren eta
lixadore roto-orbitalaren bitartez kendu zen.
�� Bizkarreko eta honen gainean dauden elementuetako pintura aire beroko
pistolaz eta arraspa metalikoz kendu zen.
�� Ontziaren barneko parteak, egoera hobean zegoen pintura zuten, eta eskuilaz
eta arraspa metalikoz prestatu ziren, pintatzeari ekin aurretik.
�� Pintura kentzean atzeman zitekeen Juan María-k lerro zuri bat izan zuela
flotazio lerroaren gainean. Juan María ontziolatik lerro zuri honekin atera zen.
Hau flotazio lerro errealetik hurbilegi pintatu zen9. Motibo honetatik itsas
belarra errazegi hazten zen ur gaineko aldean. Hau dela-eta, eta ontzia
pintatzen zen bakoitzean lerro hau pintatzeak ekartzen zuen lanagatik,
armadoreek erabaki zuten, oso azkar Juan María-ren historian, patentea
pintatzea lerro horren gainean, ur azpiko aldea patentez pintatzen zen altuera
altxatuz, egun duen posizioraino.
Juan María-ren zaharberritzean lerro zuri originala pintatu dugu, markatu bazen
ere kroskoan, urte guzti hauetan zehar patentea pintatu den altuerainoko
lerroa.
9 Juan Maria-ren patrio eta jabe (1969-119) izandako Pedro Iridoy-ek emandako informazioa.
JUAN MARÍA
25 Orrialdea
�� Pintatze lanen aurretik, urazpiko aldea, urgaineko aldea, eta bizkarra
zurarentzako inprimazioz inprimatu zen.
�� Urazpiko aldean, urgaineko aldean, eta bizkarrean jarritako zurezko pieza
berriak, berunezko minioz inprimatu genituen10.
Zubian jarri ziren zurezko pieza berriak, zurerako inprimazio arrosaz inprimatu
ziren.
�� Kotoizko metxaz istinkatu ziren krosko eta kubierta osoak, gainetik,
tradizionalki erabili den linazazko masilla erabiliz.
�� Istinkatze lanetarako ez dugu masilla modernorik erabili, Sikaflex edo
antzekorik, hauek, gerora, Juan María-ren gain lanak egitea zaila egingo
luketelako, ia ezinezkoa bait da material hauekin itsatsitako bi pieza askatzea,
piezak hautsi gabe11.
�� Juan Maria, sei margo desberdinetan pintaturik zegoen. Urgaineko aldea, eta
zubiaren kanpoaldea, Hempel markako Verde Hierba, berde kolorez margotu
ziren. Zubiaren barnealdea, Hempel markako Azul Luminoso urdin kolorekoa
da. Beste koloreak ez zetozen bat kolore estandarrekin, beraz, kolore
originalen berdinak izateko formulaturiko koloreak erabili ziren.
�� Ontziaren barrualde osoa, gris kolorez margotu zen, kolore originalaren berdina
izateko formulatutako pinturaz.
�� Ontziaren urazpiko aldea pintatzeko orduan, patente toxikoa erabili beharrean,
Hempel patentearen kolorea duen pintura mate bat erabiltzea erabaki zen.
Honela, efektu toxikoak kentzeaz gain, pinturaren iraunkortasuna bermatzen
zen.
�� Metalezko piezak, herdoilaren pasibatzaileen bidez tratatu ziren (azido
fosforikoa), eta honen gainetik metaletarako inprimazioa eman zitzaien,
pintatze aurretik.
11 eta 12 fotografietan ikus daiteke, Juan Maria-k pintaketa lanen ondoren zuen
itxura, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Pasai San Pedroko Ondartxoko ontziolara eraman
ondoren.
10 Berunezko minioaren erabilera, kroskoak jota zuen onttoaen aurka babes gehiago ematearren izan zen.11 Zaharberritze lehiaketaren base teknikoetan esaten zenez, ontziak Sikaflex edo antzeko produktuz istinkatuko zirela esaten zen. OLABEtik, zaharberritze proiektuarekin errespetagarria izango zen teknika hau proposatu genuen.
JUAN MARÍA
27 Orrialdea
4.2.2 Arotz lanak
Juan Maria-ren zaharberritze prozesuan egindako arotz lanak hiru zona desberdin
hauetan banatu ditzakegu:
�� Kroskoa eta barrua
�� Bizkarra
�� Kontrol zubia
Kroskoa eta barrua: Lehen esan den bezala, Juan Maria-ren egoera zehatza
baloratzea ez zen erraza zaharberritze lanen aurreko kokapenean, batez beste,
kroskoak zuen pintura geruza lodiaren ondorioz.
Pintura kendu ondoren, kroskoko zortzi oholen egoera benetan txarra ikusi zen, eta
beste hainbat oholen ertzen egoera eskasa ere nabarmendu zen. Jatorrizko oholtza
zur tropikal batetaz eginik zegoen, ziur aski Samanguila. Kasu bakoitza aztertu
ondoren, egoera txarreko oholak aldatzea erabili zen, horretarako Sapeli-a erabiliz.
Aldatutako oholak hauek dira: ababorreko amulako ohol bat, bi ohol estriborreko
amulan, ababorreko aletako hiru ohol eta bi ohol estriborreko aletan.
Fotografia 13
JUAN MARÍA
28 Orrialdea
Fotografia 14
Jatorrizko oholak egiturara josteko, galbanizatutako altzairuzko iltzeak eta kuprezko
errematxeak erabili ziren. Itxuraz, urazpiko aldean kuprezko errematxeak erabili ziren,
eta urgaineko alderako iltze eta errematxeen konbinaketa bat erabili zen. Zuekerren
egoera zela eta iltzeek ez zuten ongi eusten eta ondorioz ez zen gomendagarria iltzeak
erabiltzea. Kasu horietan herdoilgaitzeko altzairuzko torlojoak erabili ziren.
Urteetan gaizki bermatuta egoteagatik ohe metalikoaren diseinu eskasarengatik,
kroskoaren egiturak kalteak jasan zituen.
Berme txar honengatik hautsitako hiru zuaker indartu ziren, bere alboan beste
zurezko pieza bat jarriaz. Kasu hauetan, pieza berria zuakerrera eta kroskora josi
ziren.
Palmejarea, zuakerretatik askatu egin zen, ababorreko erdiko alde osoan.
Jatorrizko zuakerretara eta indartze pieza berrietara josi zen. Ez zen posible
palmejarea bere jatorrizko posiziora eramatea, eta honek behartu zuen, zuakerren eta
palmejarearen artean, betetze falka batzuk jartzera.
Txopaldean, kroskoa eta bizkarra aurkitzen diren lekuan, zerratutako zuaker
guztiak ustelkeriak jota zeuden. Kasu batzuetan, brageraren atzean gelditzen den
zuaker zatiko zur guztia desagertu zelarik. Kroskoaren oholen aldatze lani esker,
inguru honetarako akzesua ona zen, eta hiru zuaker indartu ziren, hauen alboan beste
zur pieza bat josiaz. Pieza berri hauek kroskoko ohol berriak josteko erabili ziren.
Txopako estriborreko adarpikoa eusten duen zuaker baten burua falta zen.
Hasieran jasotako instrukzioa zera zen, zuakerra aldatzea. Honek bizkarraren zati bat
JUAN MARÍA
29 Orrialdea
desmontatzera behartuko luke. Gainera, egindako zuaker berria, originalaren kalitate
desberdineko zur batez eginda egongo litzake. Arrazoi hauengatik, konponketa
estetiko bat egitea erabaki zen, inguru honetako egitura ahalik eta originalena
mantentzeko asmoz. Konponketarako, pieza berri bat itsatsi zen zuaker originalera,
Sikaflex-a erabiliz. (fotografia 15).
Fotografia 15
Antzeko zerbait egin zen brankako zuaker batekin, honen konponketarako zuraren
zaharberritzerako erretxinezko masilla bat erabiliz.
Bizkarra: Bizkarraren egoera nahiko egokia zen, zuakerren arteko betetze-piezak
kenduta.
Zuakerren betetze-piezak aldatu behar izan ziren, ontziaren erdialdean eta branka
aldean. Hauetan ez zen bizkarreko oholik aldatu beharrik izan.
Txopa aldean, zaharberritze lanak inportanteagoak izan ziren, zerratutako
zuakerren arteko betetze-piezak desagertuta edo zeharo ustelduta bait zeuden. Denak
aldatu behar izan zen. Bestalde, bizkarreko zortzi oholen buruak usteldurik zeuden,
eta honen ondorioz ohol hauek aldatu egin ziren.
JUAN MARÍA
30 Orrialdea
Fotografia 16
Fotografia 17
Bizkarraren eta kroskoaren oholtza desmontatzean, zuakerren arteko betetze-
piezen aldatzea nahiko erraza izan zen.
Guardakalorearen eskotillaren txopako habeak, bi pitzadura longitudinal paralelo
zituen. Hauek konpontzeko kolaz bete eta sargentaz itxi ziren. Indar gehiago emateko,
14mmtako diametrozko bi zurezko ziri sartu eta kolatu ziren.
JUAN MARÍA
31 Orrialdea
Zubia: Zubiaren egoera orokorra oso txarra zen, hau, jatorrizko diseinu eskaseko
kontratxapatuzko egitura bat bait zen. Diseinu eskas honek bere funtzionaltasuna eta
iraunkortasuna mugatu dituelarik.
Zubiaren brankako erdian -altuera gutxieneko aldean- izkinatako junturak,
bastidorerik edo barne egiturarik gabe eginik zeuden, irekita eta aske zeudelarik.
Honen ondorioz, neurri desberdinetan, ustelkeriak jota aurkitzen ziren. Perimetro
osoan, kontratxapatuaren ertza deseginda zegoen, konsistentzi gutxikin. Ertzak
indartzeko, oso disolbatutako poliester erretxina esku bi eman zitzaizkion.
Kontratxapatuak erretxina zurgatu ondoren honek erresistentzi mekaniko nahikoa
lortu zuen hiltzeak sartu ahal izateko. Junturen barnekaldean, zurezko piezak jarri
ziren fijazio tirafondoak sartu ahal izateko (fotografia 19).
Ababorreko bandan, zubiaren azpiko aldea zeharo usteldurik zegoen, eta bi pieza
aldatu ziren. (fotografiak: 18 eta 19)
Fotografia 18
JUAN MARÍA
32 Orrialdea
Fotografia 19
Zubiaren zona berean, zubiaren alde altuaren aurrealdea eta alde baxuaren arteko
juntura zeharo irekita zegoen. Iraganean, hau konpontzeko porlanezko betetze handi
bat erabili zen. Soluzio hau ez zen nahikoa (fotografiak 7 eta 8), eta toldo baten
beharra zuen honi estankitatea emateko. Porlana kendu genuen, eta juntura
konpondu zen, azpian azaldu zen moldura berrituz.
Zubiaren barrenean, zaharberritu beharrezko hainbat gauza aurkitu genituen:
�� Lemagurpilaren oinarrizko apala hautsita zegoen, hau eusten duen habea
hautsita bait zegoen. Habea eta apalaren zati bat aldatu zen.
�� Iraganean, leihoak bere posizio baxuan estaltzen zituen Tablex-eko pieza
bat zegoen, zubiaren behealde guztia estaltzen zuena barrutik. Konpasaren
apala zubiaren egiturara josteko, honen oinarri diren ukondoak Tablexaren
gainean bermatzen ziren. Apala kendu zen, eta Tablexa berriro jarri ondoren
berriro bere lekuan kokatu zen.
�� Gullotina moduko leihoak trabatuta zeuden, eta hauen zurezko gida-piezak
aske zeuden. Leihoen uztaiak, eta zurezko gida-piezak konpondu ziren,
barruko barnizatutako uztaiak ere konpondu zirelarik. Uztai hauek eusteko,
jatorrizko tirafondoen antzeko latoizko tirafondoak erabili ziren.
Juntura
indartzeko barne-
piezak.
JUAN MARÍA
33 Orrialdea
Fotografia 20
Fotografia 21
4.2.3 Burdineri lanak
Juan Maria-k, bere karelaren inguru osoan, burdinezko erdibiribil bat zeraman. Hau,
herdoila zela-eta, lau puntutan hautsita zegoen. Kasu hauetan, aske edo hautsita
zeuden zatiak soldadura elektrikoz konpondu ziren. Txopa aldean, ababorreko
karelean, herdoilak desegindako erdibiribilaren zati bat falta zenez, altzairuzko janta
zati bat erabili zen hau konpontzeko.(fotografia 22)
JUAN MARÍA
34 Orrialdea
Fotografia 22
4.3 Zaharberritzearen ondorengo egoera
Juan Maria-ren zaharberritze lanen ondorengo egoerak erakusten du, honek bere
bizitza operatiboaren gehiengoan izan zuen konfigurazioa; erakusten bait du, beita
biziarekin tunidoen arrantza utzi zuenetik izandako konfigurazioa.
Juan Maria zaharberritu ondorengo deskribapena bat dator, 3 Juan María ontziaren
deskripzioa zaharberritzearen aurreko konfigurazioan izeneko atalean ematen
denarekin, zaharberritze lanek ez bait dute hor ematen den elementuen deskribapena
aldatu, aurreko sotoan hiru kamaina jartzearen salbuespenarekin. Kamainen
diseinurako, kamaina zaharrek pinturan utzitako markez gain, Juan Maria-ren patroi
izandako (1963-1991) Pedro Iridoyen informazioetan oinarritu ginen.
Pintaketarako, lanen aurreko pintura eskema berdina jarraitu zen, aldaketa txiki
batekin: leiho gaineko izena, fondo berde gainean margotu zen, jatorrian zen modura.
JUAN MARÍA
35 Orrialdea
5. Azterketa teknikoa
5.1 Datuen hartzea eta planoen errepresentazioa
Apartatu honen barne dauden planoak, ez dira Juan Maria-ren ilustrazio grafiko huts
gisa kontsideratu behar, baizik eta egin ahal izan dugun ontziaren errepresentaziorik
fidelena.
Juan María xedeaz errepresentatu ahal izateko, proiektu honek eskatzen duen
prezisio eta rigurositatez, forma plano bat marrazten hasi zen eta honek oinarri gisa
balio izan zuen ondorengo planoetarako.
A ANEXOA-n adierazten da modu detailatuz forma planoaren garapenerako erabili
den prozedura.
5.1.1 Formen planoa
Formen planoa da ontziaren karena errepresentatzen duen planoa, eta horrek
balioko du oinarri gisa azterketa hidrostatiko guztietarako, eta gainontzeko planoen
lantzeko. Hainbat metodo dago existitzen den ontzi baten formak ateratzeko, baina
Juan Maria-ren tamaina murritza dela-eta, metodorik detailatuena erabili zen, hau da,
neurtu nahi den sekzioa bakoitzaren txantiloi fisiko bat lantzea.
Formen planoa modu landu batean marraztu zen, eskuz, karenetarako diseinurako
programa erabili ordez, azken hauek ez bait dira oso erosoak erabiltzeko existitzen
den forma bat exaktuki imitatzeko, eta joera bait dute halako forma batzuetara
“behartzera”. Eskuz egindako marrazketak permititzen dio delineatzaileari existitzen
den edozein forma modu libreagoa batean errepresentatzen.
A ANEXOA-n deskribatu den metodoari jarraituz, sekzio transbersalen egiazko
eskalako planotik trazatu karta bat lortu zen, eta honek oinarri gisa balio izan zuen
Formen Planoa eskalan marrazteko. Formen planoa marrazterakoan Juan Maria-k
deformatuta azaltzen zituen bi zona leundu ziren (txopaldean); bertan apoiatzen ziren
urtetan zehar ontzia jasan zuen ohe metalikoaren hankak.
Formen planoa eskuz landu ondoren, lehenik arkatzez eta gero tintaz, eskaneatu
egin ziren bere azken ediziorako, edizio grafikoko programa batean, eta bertan
testuak intsertatu ziren, planoa konposatu e.a.
JUAN MARÍA
36 Orrialdea
5.1.2 Egitura planoa
Formen plano definitiboa erabili zen bere gainean kroskoaren elementu bakoitzaren
posizioa markatzeko. Horretarako ezarri zen lehenik zuaker bakoitzaren posizioa
origen komun batetatik (Brankako pieza karelean kasu honetan). Ondoren ezarri ziren
gainontzeko elementuak origen komun honekiko, baina konprobatuz zuakerrekiko
posizio erlatiboak errespetatzen zirela. Neurri hauetako edozein desadostasun, lan
fase honetan zuzendu ziren.
Barnealdeko egitura neurtu da zuakerrak erreferentzia gisa erabiliz.
Juan María-ren egitura erreala definitu ahal izateko akzesu inposiblea zuten bi zona
zeuden: bularraren oina eta korasta- gila lotura.
Bi zona hauek porlanez beterik daude barnealdetik, eta horregatik ezin izan ziren
begiratu loturaren detaileak barnealdetik. Horregatik, lotura hau puntuz marraztu zen
egitura planoan, soluzio estruktural posible bat adieraziz.
Krokisak bukatu ondoren, egitura planoa marraztu zen, edonola ere konprobatuz
jadanik bukatu zen formen planoarekin zuen kointzidentzia
Egitura planoa lantzerakoan errepresentatu ziren, sekzio longitudinal bat kruxia
planotik (zubia barne), eta bista bat plantan, azken honetan errepresentatzen zirela,
estriborrean kroskoaren egitura, eta ababorrean kubiertaren egitura. Bi bista hauez
gain, zuaker nagusitik sekzio transbertsal bat errepresentatzen da.
Egitura planoa eskuz landu ondoren, lehenik arkatzez eta gero tintaz, eskaneatu
egin ziren bere azken ediziorako, edizio grafikoko programa batean, eta bertan
testuak intsertatu ziren, planoa konposatu e.a.
5.1.3 Antolamendu Jeneraleko planoa
Plano honek Juan Maria-ren itxura erreala errepresentatzen du bere kanpoaldeko
bistan. Juan Maria osatzen duten elementu guztiak errepresentatu dira krokis eta
neurri errealen arabera.
Antolamendu Jeneraleko planoa eskuz landu ondoren, lehenik arkatzez eta gero
tintaz, eskaneatu egin ziren bere azken ediziorako, edizio grafikoko programa batean,
eta bertan testuak intsertatu ziren, planoa konposatu e.a.
5.1.4 Instalazioen planoa
Plano honek erakusten du, zaharberritze unean Juan Maria-k zituen instalazioen
egoera. Plano honetan ez da instalazio elektrikoa marraztu, hau, Foru Aldundiak Juan
JUAN MARÍA
37 Orrialdea
Maria gorde baino lehen desmontatua izan bait zen, kable mordoa zintzilik utziz,
beraien erabileraz inongo adierazpenik utzi gabe.
Plano honetan hurrengo instalazioak marraztu dira era eskematikoan:
�� Motorra eta helizearen ardatza
�� Makinillaren instalazioa
�� Gasoil tankeak
�� Motorraren abiatzerako aire konprimitutazko instalazioa
�� Refrigerazio eta xukatze ponpak
�� Gobernurako instalazioa
JUAN MARÍA
38 Orrialdea
5.2 Espezifikazioa
5.2.1 Sistema konstruktiboa eta egituraren dimentsioak
Juan Maria egiteko, garairako eta ontzi motarako ohizkoa zen konstrukzio
transbersal sistema jarraitu zen.
Juan Maria-ren egitura transbersala, kroskoan zerratutako eta egositako
zuakerren konbinazio batek osatzen du, eta bizkarrean habeek osatzen dute.
Zerratutako zuakerrak haritzezkoak dira, beraien artean 0,68m inguruko distantzia
dagolarik. Ontziaren erdialdean, zerratutako zuakerren arteko tartea, akaziazko hiru
egositako zuakerrez indartuta dago.
Zerratutako zuakerrak bikoitzak dira, ontziaren muturretan ezik. Hemen sinpleak
dira.
Egositako akaziazko zuakerrak, kareletik aurkako bandako palmejarearaino
luzatzen dira, honela, bi palmejareen artean, zuaker bakoitza bikoiztuta dago.
Habeak, era irregular batetan banatuta daude. Itxura emanaz, eskotillen habeak
jarri ondoren, utzitako hutsuneak betetzeko gainontzeko habeak jarri zirela.
Juan Maria-ren egitura longitudinala honako elementu hauetaz osatzen da: gila,
gilagaina, palmejareak, bragera eta barne-bragera. Hauetako elementu bakoitza,
pieza bakarrekoa da inongo junturarik gabe.
Bragera, habeen oinarri dena, barnekaldetik barne-bragera batez indartuta dago,
eta honek kanpoko zintoiarekin kointziditzen du, bai luzeran eta bai posizioan. Barne-
bragera eta zintoiaren arteko lotura torlojo pasanteez egiten da.
Gila, bularra eta korasta haritzezkoak dira. Karela haritzezkoa da.
Kroskoaren forrua edo oholtza, samanguilazkoa da, eta zaharberritze lanen
aurretik, kotoiz eta porlanez istinkaturik zegoen.
Bizkarraren forrua edo oholtza, pinuzkoa da, eta zaharberritze lanen aurretik kotoiz
eta linazazko masila tradizionalez istinkaturik zegoen.
Oholak, egositako zuakerretara josteko, kuprezko errematxeak erabili zituzten,
sekzio borobilezkoak, material bereko arandela lauak erabiliz. Hau batez ere urazpiko
aldean, urgaineko aldean batez beste galbanizatutako iltzeak erabili bait ziren,
zuakerra zeharkatzen zituztenak, gero barnealdean tolesturik.
Oholen buruak bularrera eta korastara josteko, galbanizatutako altzairuzko iltze
lerro bi erabili ziren ohol bakoitzeko.
JUAN MARÍA
39 Orrialdea
Zuakerren buruak karelera josteko, galbanizatutako altzairuzko iltze bana erabili
zen zuakerreko.
Bizkarraren oholtza habeetara josteko, bi galbanizatutako altzairuzko iltze erabili
ziren ohol bakoitzeko.
Juan Maria egitean erabili ziren iltze galbanizatu guztiak sekzio borobildunak dira.
Juan Maria-ren bizkarrak ez du trankanil-ik, beraz betelan pieza batzuk daude
zuakerren arteko hutsuneetan. Egositako zuakerren tartea betetzen duten pieza hauek
orientatuak daude halako forman, testako zura kanpoaldera esposatuta gelditzen dela.
Hauen kanpotik, eta zerratutako piezen tartea betetzeko, beste pieza batzuk daude,
eta hauen aurka datoz bizkarraren oholak.
Zubia kontratxapatuz forratutako pinuzko bastidore batek osatzen du. Honen
egitura nahiko arina da, emaitza nahiko ahula izanda, batez ere zenbait junturen
diseinu eskasaren ondorioz.
Elementu estruktural nagusien dimentsioak ondorengoak dira:
�� Bizkarraren egitura: (altuera x zabalera)
Oholak 3 x 7 cm
Habeak 8 x 6 cm
Guardakaloreren eskotilla habeak 12 x 8 cm
Barrotinak branka 6 x 5 cm
Barrotinak erdia 10 x 7 cm
Barrotinak popa 7 x 6 cm
Eskotillako barrotinak (branka) 6 x 5 cm
Eskotillako barrotinak (erdia) 8 x 6 cm
Eskotillako barrotinak (txopa) 6 x 6 cm
Bragera 18 x 3,5 cm
�� Kroskoaren egitura: (altura x zabalera)
Oholak (lodiera) 2 cm
Egositako zuakerrak 2,5 x 4,5 cm
Zerratutako zuakerrak 6 x 4 cm
JUAN MARÍA
40 Orrialdea
Palmejarea 11 x 3,5 cm
Gilagaina 10 x 12 cm
Gila 17 x 10 cm
Bularra (zabalera) 10 cm
Korasta (zabalera) 12 cm
Polinak 26 x 17cm
5.2.2 Instalazioak eta ekipoa
Juan Maria arrantzontzia, , bere tamaina eta arrantza, eta nabigazio mota dela-eta,
instalazio xinple eta konbentzionalak dituen ontzia da.
5.2.2.1 Motorearen eta helizearen ardatzaren instalazioa
Motorearen instalazioa guztiz konbentzionala da garaiko ontzi baterako, eta osatzen
da, diesel motor batez Badouin DK-2-M-, 36,76kW (50 HP), zuzenean polinen gainean
montatuta apoio zurrun batez bidez.
Helizea, 600mm-tako diametroko hiru paletakoa, eta paso finkokoa, 50mm-ko
altzairu herdoilkaitzezko ardatz baten gainean muntatua dago. Ardatza bi piezetakoa
da, eta hauek torlojodun brida metalikoen bitartez daude konektatuta.
Prentsaeztupa eta txopako kojinetea brontzekoak dira.
Motorraren abiatzea, aire konprimituz egiten zen. Airea bi depositoetatik lortzen
zen, motorraren banda bakoitzeko bana.
Bi gasoil tanke ditu motorraren zerbitzurako. Bata motorraren aurrealdean, 430
litrotakoa, bestea, motorraren atzealdean, 350 litrotakoa. Tanke bakoitzak betetze
tutu independenteak dituzte, eta komunikazio tutu batez konektaturik daude.
Komunikazio tutu honetatik, eguneko tankera doan tutu bat irtetzen da, motorraren
ponpan zehar. Tanke bakoitzaren irteera, ixte giltza batez egiten da.
Eguneko tanketik irtetzen dira, bai motorraren hornidurarako tutua, bai eguneko
tankearen gainezka-tutua, txopako tankera doana.
5.2.2.2 Gobernatzeko ekipoa
Juan Mariaren gobernua lema pala konpentsatu baten bitartez egiten da,
altzairuzko xaflaz egina. Pala brida metalikoen bitartez altzairu herdoikaitzeko ardatz
JUAN MARÍA
41 Orrialdea
batetara finkatua dago, eta hori bizkarretik atera egiten da, eta bere goiko muturrean
larrialdietarako lemakana finkatu ahal izateko mekanizatu bat darama.
Palaren akzionamendua, zubian dagoen lemagurpil baten bidez egiten da.
Lemagurpil honek, kate baten bidez, ardatz horizontal bat akzionatzen du, honek,
serboa eragiten duela. Serboak lemakana txiki baten bidez lema ardatzari
mugimendua transmititzen dio.
5.2.2.3 Makinilla
Motore propultsoreak potentzia irteera bat du brankarantz, enbrage baten bitartez
ardatz horizontal bat akzionatzen duena. Ardatz honek, motorearen potentzia
transmisio kaxa batetara transmititzen du, eta era berean honek 90ºtara dagoen
ardatz bertikal baten bitartez biratze makilillara brankan. Enbragearen konexioa eta
deskonexioa palanka sistema mekaniko sinple baten bitartez kontrolatzen da, zubitik
brankarantz dagoen tostatik kontrolatzen dena.
5.2.2.4 Instalazio elektrikoa
Juan Maria-ren instalazio elektrikoa sinplea da. Zubi gaineko nabigazio argi batzuk eta
bi iluminaziorako argi ditu. Zubi barruan koadro elektrikoa du. Juan Maria
zaharberritzeko unean, bere instrumental elektriko guztia falta zuen, eta hau
dismuntatu zenean, gerorako inolako arreta gabe egin zen, eta gelditzen ziren kableen
erabilpenetaz ez zegoen inolako informaziorik. Honengatik, ez zen posible izan Juan
Maria-ren instalazio elektrikoa berregite fidel bat egitea inolako garantiarik gabe.
5.2.2.5 Ponpaketa eta xukatze instalazioa
Saiaren ponpaketa eta xukatzerako Juan Maria-k enbolo ireki bertikaleko eskuzko
ponpa bat du zubiaren txopaldean. Gainera, motorearen ondoan, honek inertzia
bolantez eragindako xukatze ponpa mekaniko bat du. Ponpa hau, transmisio uhalez
eragiten da, eta motorra pizturik dagoen bitartean, ponpa ere lanean ari da. Urik gabe
lanean ibili ez dadin, motorearen ur gaziko zirkuitoko irteera tututik, diametro txikiko
tutu batez ura jasotzen du.
5.3 Karenaren azterketa
Ontzi diferenteen arteko azterketa konparatiboak, bere flotabilitate eta estabilitate
ezaugarriak ezagutzea eskatzen du. Karenaren azterketa teknikorik gabe ez da posible
ontzi baten ezaugarriak ezagutzea, bere kanpoko itxura eta bere dimentsio nagusiak
ez badira. Karenaren azterketaren emaitzak bi grafikotan errepresentatu ditugu: kurba
JUAN MARÍA
42 Orrialdea
hidrostatikoak eta kurba pantokarenak. Grafiko hauek bere estabilitateari eta
flotabilitateari buruzko informazio baliotsua ematen diote ontzi arkitekturaren
ezaguerak dituen estudiosoari.
Azterketa hau lantzeko, Juan Maria-ren geometria deskribatzen duen modelo
numerikoa sortu dugu, Aerohydro karenen analisirako programan prozesatua izan
dena.
5.3.1 Kurba hidrostatikoak
Kurba hidrostatikoek, karenaren formarekin eta bere ezaugarriekin erlazionatutako
balio multipleak azaltzen dituzte modu grafikoan. Balio hauek zingo diferentetan
errepresentatzen dira, trimatze finkoarekin eta grabitate zentro batekin, balizkoa eta
finkoa. Juan Mariaren kasuan gila horizontala suposatu da, eta grabitate zentro
bertikalaren posizioa base linean suposatu da.
Kurba hidrostatikoetatik ondorengo balioak lor ditzakegu zingo diferentetan:
�� Bolumena (�):
Ontziak desplazatzen duen ur bolumena metro kubikoetan.
�� Desplazamentua (�):
Ontziaren pisua tonatan.
�� Kg inmertsio cm-ko:
Ontzia 1 cm urperatzeko beharrezkoa den pisua adierazten du, zingo balio
diferenteei dagokiona.
�� 1 cm trimatzeko beharrezkoa den momentua:
Flotazio planoko grabitate zentrotik ontziari aplikatu behar zaion momentua da
(Tonak x metro), ontziaren asentamentuan 1 cm-ko aldaketa eragiteko.
Momentu hau izan daiteke ontzi gainean pisu bat gehitu edo kentzeagatik edo
jadanik existitzen den pisu baten mugimenduagatik.
�� Flotazio planoaren grabitate zentroa:
Ontzi gainean pisu bat sentidu longitudinalean mugitzerakoan, ontziak asentu
aldaketa bat egingo du, eta mugimendu hau flotazio planoan dagoen ardatz
transbersal baten inguruan izango da, hau da, flotazio planoaren grabitate
zentroaren inguruan.
JUAN MARÍA
43 Orrialdea
�� Inertzia transbertsala eta longitudinala:
Balio hauek flotazio planoaren geometriari buruz informatzen dute, eta
beharrezkoak dira ontziaren estabilitatearen kalkulurako. Inertzia transbertsala
kruxia planoari dagokio, eta inertzia longitudinala flotazio planoaren grabitate
zentroari.
�� KM transbertsala eta longitudinala:
Altuera metazentriko transbertsal eta longitudinala; karenaren geometriari
buruz informatzen duten balioak dira, eta beharrezkoak dira ontziaren
estabilitatearen kalkulurako.
�� KB:
Karenaren grabitate zentroaren altuera base lineatik; karenaren geometriari
buruz informatzen duen balio da, eta beharrezkoa da ontziaren estabilitatearen
kalkulurako.
JUAN MARÍA
44 Orrialdea
0.600.65
0.80
Zingoa (m) Calado (m)
0.70
0.75
KB (m)KB (m)
5.7
5.8
5.9
6.0
KB
(m
)K
B (
m)
0,30
0,40
0,50
I tra
nsve
rsal
(m
4)I t
rans
bers
ala
(m4)
Mom
. par
a tr
imar
1cm
(kg
x m
)1
cm tr
imat
zeko
mom
entu
a (k
g x
cm)
I lon
gitu
dina
l (m
4)I l
ongi
tudi
nala
(m
4)
kg por cm de inmersion
kg inmertsio cm-ko
KM longitudinal (m)
KM longitudinala (m)
Mom. para trimar 1cm (kg x m)
1 cm trimatzeko momentua (kg x cm)
I longitudinal (m4)
I longitudinala (m4)
volu
men
(m
3) b
olum
ena
(m3)
KM
long
itudi
nal (
m)
KM
long
itudi
nala
(m
)
desp
laza
mie
nto
(ton
elad
as)
des
plaz
amen
tua
(tona
)
I transversal (m
4)
I transbersala (m
4)
desp
lazam
iento
(ton
elada
s)
desp
lazam
entu
a (to
na)
KM
tran
sver
sal (
m)
KM
tran
sber
sala
(m
)
KM transversal (m)
KM transbersala (m)
2,0
1,15
2,5
11,5
12,0
12,5
13,0
kg p
or c
m d
e in
mer
sion
k
g in
mer
tsio
cm
-ko
160
170
180
190
Centroide del plano de flotación(m desde proa) Flotazio planoaren zentroidea (m brankatik)
Cen
troi
de d
el p
lano
de
flota
ción
(m d
esde
pro
a) F
lota
zio
plan
oare
n ze
ntro
idea
(m
bra
nkat
ik)
volu
men
(m3)
bol
umen
a (m
3)
6,0
7,0
8,0
9,0
5,5
6,0
6,5
7,0
7,5
7080
9010
011
012
0
10,0
11,0
Kurba hidrostatikoak
Irudi 1
JUAN MARÍA
45 Orrialdea
5.3.2 Kurba pantokarenak
Kurba pantokarenak, beso adrizatzaileak desplazamentu diferntetan lortzeko balio
dute, hiru angelu predeterminatuetan, eta kasu honetan horrela definitu ditugu: 10º,
15º eta 20º.
Pantokarenen kalkulua 0º-ko asentu konstante bat suposatuz egin da, eta grabitate
zentroaren posizioa base linean.
KN
(m
)
0.20
desplazamiento (toneladas) desplazamendua (tona)
97 8 10
15°
0.25
0.30
10°
0.35
0.4020°
0.45
Irudi 2
Kurba pantokarenak
JUAN MARÍA
46 Orrialdea
5.4 Planoak
5.4.1 Plano 1 ....................... Formen planoa
5.4.2 Plano 2 ....................... Antolamendu Jenerala
5.4.3 Plano 3....................... Egitura planoa
5.4.4 Plano 4....................... Instalazio Planoa
GERMANCHO
47 Orrialdea
GERMANCHO
Ezaugarri nagusiak
Ontzi mota: Arrantzontzia; kostako arrantzan aritua.
Folioa: 3ª SS-1-1722
Jatorriko portua: Hondarribia
Erregistroko dimentsioak: Luzera: 10,86 m
Zabalera: 2,05 m
Puntala: 1,08 m
T.R.B: 4,15
Egiazko dimentsioak: Luzera: 8,97 m
Zabalera (guztira kanpotik): 2,28 m
Puntala: 1,08 m
Desplazamendua (arin): 3600 kg.
Propultsioa: Diesel motorra, BARREIROS A-24-M, 33,09
Kw. (45 HP).
Egite urtea: 1950
Ontzigilea: J. Garin (Donostia-San Sebastián)
Materiala: Zura
GERMANCHO
48 Orrialdea
1. Kostako arrantzontziaren deskribapena
Ontzi baten diseinua ulertzeko, bere erabilera ulertzea beharrezkoa da.
Arrantzontzien sailkatzea ez da erraza, beraz, hau da Juan Antonio Apraiz Zallo1 itsas
etnografoak kostako arrantzontziaz emandako definizioa:
La pesca costera es la que se realiza en aguas costeras, generalmente desde
pequeñas embarcaciones de 4 a 12m, en salidas diarias y mediante todo tipo de
artes de pesca: artefactos, aparejos y redes. Capturan esencialmente especies
destinadas a consumo local como cefalópodos, marisco, salmonetes, pescadilla, etc.
Se la conoce también como “pesca de bote” en clara alusión al tipo de
embarcaciónes que la practicaban.
2. GERMANCHO-ren historia eta eboluzioa
GERMANCHO 1950 urtean Donostiako Javier Garinen ontziolan egin zen,
Hondarribiako Sebero Alcainentzat, eta 12 HPtako CLM motor bat jarri zioten Gabriel
Aizpuruaren tailerrean. Ontziaren balioa, Pasaiako erregistroko “hoja de asiento”-an
dionez, 25.000 pezetakoa izan zen.
Ikus daiteke, urteetan zehar, ontziak hainbat transformazio jasan dituela, bai
motorraren aldaketarengatik, sare-troilaren instalazioarengatik, eskubanden
aldatzearengatik, eta ziur asko guardakalorearen aldaketarengatik2.
1959 urtean, jabez aldatu zuen, Hondarribiako Felix Aristizalarena izatera pasa
zelarik. Garai horretan jatorrizko motorra aldatu zioten, eta Barreiros markako, A-24-
M modeloko, 4 denboratako, 4 zilindrodun, 45 zalditako motor berri bat jarri zioten.
Gainera aparailuetarako sare-troila bat jarri zioten, gaur egun duenaren posiziotik oso
gertu (125 mm inguru, estriborreruntz zegoen).
Ontzia ikuskatu ondoren, behin pintura zaharra kendu ondoren, ikusi ahal izan
dugu, bere historiaren zehar Germancho hiru zingo ezberdinekin erabili dela. Honen
azalpena hau da: izandako aldaketen ondoren ontziaren zingoa handitzen joan zela,
eta beraz karelaren altuera gutxiagotzen joan zela. Egoera honi konponbide bat
aurkitzeko, bere historiako une batetan, karelaren altuera handitu zen karel-gain bat
jarriz, honek 6tik 18rako loditasuna du, eta karel zaharrera torlojuz josita dago.
1980ko hamarkadaren hasierako argazkietan ikus daiteke karel-gain hori.
1 APRAIZ ZALLO J.A., "El Museo Naval de Donostia y la conservación del patrimonio flotante del ámbito pesquero. Marco conceptual-tipológico y embarcaciones recuperadas", Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía 15, 1997, p. 283.2 Egungo guardacalorra aluminiozkoa da, eta ez dago egoera txarrean. Honek pentsa arazten digu, ez dela jatorrizkoa, eta ohizkoa zen bezala, jatorrizko guardacalorra altzairuzkoa izango litzakela.
GERMANCHO
49 Orrialdea
Azken garaiko eskubanda metalikoa ez da jatorrizkoa, eta karelera eusten duten
torlojoak ikusita, ikus daiteke jarri zenerako karel-gaina jarrita zegoela.
Jatorrizko eskubandaren materialaz ez dugu informaziorik, baina kroskora eltzeko
metodoa ikusita (kroskoaren albora torloju pasanteak erabiliz), ziur aski egurrezko
eskubanda bat zen. Hau kroskoaren albora jositako egurrezko zutoinez eginda egingo
zen, eta honen gainean garai hartan ohizkoa zen egurrezko eskubanda. Zutoinaren
torlojoentzako zuloak, gaur egungo metalezko ekubandaren zutoinen posizio
berdinean daude.
Hasieran legatzetan ibili zen, eskuzko aparailuen bitartez legatz eta bixigutara
ibiltzen zen neguko hilabetetan, udan kazan atunetara zebilela3. Eskifaia hiru
pertsonetakoa zen, patroi-jabea alde batetik eta bi marinel. Egunerako irteerak egiten
zituzten Hondarribia inguruko kaletara.
Legatzetarako amu bakarreko eskuzko apareiluak erabiltzen zituzten; atunetarako
hiru apareilu kazan (bat banda bakoitzeko eta bat txopatik), eta bost apareilu
hegaluzetarako (bi banda bakoitzeko eta bat txopatik)
19704 urtean, Getariako Felipe Andoneguiri saldu ondoren, Germancho-k portuz
aldatu zuen, eta arrantza modua ere, ordundik aurrera mailasarezko arrantzan jardun
zuelarik, bere jabea ontziko marinel bakarra izanik. Ababorreko bandan duen gida
arrabola garai horretakoa da ziur aski, sare-troilaz sarea jasotzeko beharrezkoa den
elementu bat baita.
1994 urtean, Germancho Getariako Jesús Campo Telleriak erosi zuen, arrantza
mota berdinarekin jarraituz, eta 1996 urtean ontziaren baja eskatzean arrantzontzi
berri bat egiteko asmoz, Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-ari donazioan eman
zion.
3 Germancho-ren zaharberritze lanen aurreko konfigurazioaren
deskribapena.
GERMANCHO forma klasiko eta U formako sekzioak dituen egurrezko arrantzontzi
bat da; hegaldura gutxiko branka zuzenarekin, abaniko eskasa, traineru moduko
txopa eta errifadura gutxikoa.
3 Germancho-ren arrantza aktibitatearen deskribapena, eta bere historiaren hainbat datu, Juan Antonio APRAIZ ZALLOren artikulutik lortu ditugu:, “Las embarcaciones del Untzi Museoa-Museo Naval: estudio del patrimonio flotante recuperado", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 2, UntziMuseoa-Museo Naval, Donstia-San Sebastián, 1998, pp. 487-505. 4 Jabetza aldaketeri buruzko datuak Pasaiako Itsas Erregistrotik datoz. (Registro Marítimo de Pasajes)
GERMANCHO
50 Orrialdea
Kubierta osoa du, ez du zubirik, eta eskifaiarentzako ez du inolako babeslekurik
eskaintzen.
Germancho-k ekipamendua minimoa du, eta brankatik txopara honako elementu
hauek osatzen dute:
Amarrerako kabiltzarra brankan; karelgaineko tosta bat; bodegarako eskotilla;
sare eta apareiluentzako troila; sare eta apareiluentzako gidarako arrabola bat,
ababorreko karelean; brankako bodegarako eskotilla bat; karelgaineko tosta bat;
altzairu herdoilgaitzeko masta bat, nabigazio argiak eusten dituena, eta aldi berean
sareak brankatik txopara mugitzeko orduan gida gisa egiten duena; aluminiozko
guardakalore bat, bi tapekin; altzairu herdoilgaitzeko masta bat, sareak brankatik
txopara mugitzeko orduan gida gisa egiten duena, eta aldi berean irratiaren
antenarentzako oinarri dena; karelgaineko tosta bat, lema palankaren eta
instrumentu panelaren oinarri dena; kubiertagaineko eskuzko xukatze ponpa,
estriborrezko bandan; txopako sotorako eskotilla; karelgaineko tosta bat;
karelgaineko tosta bat, lema ardatzaren eta lemakanaren euskarri dena, eta
txopako belarentzako burdineriazko mastazuloa duena; kubierta gaineko burdineria
txopako belaren masta baserako eta karelgaineko egurrezko pieza bat, belaren
ezpeleta finkatzeko.
Ontziaren erdialdean, banda bakoitzean, karelera torlojuz jositako metalezko
eskubanda bat du. Eskubandek, bere txopako muturrean tutuzko kaskillo bana dute
soldatiurik. Hauetan finkatzen zen sareak botatzeko maniobran gida gisa erabiltzen
zen H formako metalezko egitura.
Txopaldean, sarea gordetzeko espazio bat mugatzen duten lau panel mugikor ditu.
GERMANCHO
51 Orrialdea
Fotografia 1. (Itsasoa, El Mar de Euskalerria(tomo 4), Etor, 1989, 190 Orr.)
1 Fotografian ikus dezakegu GERMANCHO 1980 hamarkadaren hasieran. Bertan
ikus dezakegu sarea brankatik txopara mugitzeko gida masten erabilpena. Bai eta ere
ikus dezakegu sarea botatze lanean erabiltzen de H formako egitura tubularra.
GERMANCHO
52 Orrialdea
Fotografia 2. (Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino, www.mapa.es)
2 fotografian ikus dezakegu GERMANCHO 1980 urteetan. Bertan ikus ditzakegu,
sarea txopan gordeta panel dismuntagarrien artean; egungo baino diametro
handiagoko troila bat; ababorrezko mandako gida arrabola; sare gidarako bi masten
diseinua egungokoaren berbera da, baina diametro txikiagoko tutuz egindakoak dira
eta pintaturik daude; txopan ikus dezakegu sareen botatze lanetarako H forma duen
egitura tubularra.
GERMANCHO
53 Orrialdea
4. Germancho-ren zaharberritze prozesua
4.1 Zaharberritzearen aurreko egoera
Germancho-ren aurreko kanpoko itxura txarra zen batez ere urtetan gordeta
egonaren ondorioz zuen itxura zikinarengatik, eta batez ere pinturaren egoera
txararengatik, zeharo altxata bait zegoen.
Ontzia uretatik kanpo egon zen urte askotan, eta horregatik oholen arteko junturak
guztiz irekiak zeuden, bai kroskoan eta kubiertan, zurak lehortzean sortzen duen
kontrakzioa dela-eta. Hau dela eta, Germancho-k zurruntasuna galdu zuen, eta
egurraren lehortzeak pitzadura handiak sortu zituen gilan eta korastan.
Fotografia 3
GERMANCHO
54 Orrialdea
Fotografia 4
Egituraren egoera orokorra, bai kubiertarena, kroskoarena edo oholtzarena,
jeneralki nahiko egokia zen, ontziaren erdialdean ez beste. Hemen, motorra eta gasoil
tankeak kokaturik daudenez, ezinezkoa da sartzea, eta honek, mantenimendu eza
ekarri zuen, bereziki bragera eta zuakerren arteko loturena. Ondorioz, ababorreko
mandako kubierta aske zegoen bragera eta zuakerren arteko iltzeria eten bait zen.
Arazo hau argi ikusten da ababorreko kubiertako urzuloak begiratzean, hauek kubierta
baino zenbait zentimetro altuagoak daudenez. Kubierta gainean ibiltzean, hau eta
kroskoaren arteko mugimendua nabarmena zen.
Habeak nahiko egoera onean zeuden, bi ezik, hautsita edo pitzatuta zeudenak. Era
berean txopako eskotillaren ondoko habexka bat erdibituta zegoen.
Metalezko eskubanda zeharo herdoildurik zegoen, eta inolako esfortzurik gabe
desegin egiten zen.
Germancho eusten zuen oinarri metalikoaren kontaktuko lau puntuetan, kroskoak,
deformazio permanenteak zituen, brankako ababorreko aldeko herenean inguruan, eta
neurri txikoago batetan txopako bi bandetan.5.
5 Oinarria 80mm-tako UPN perfilez egina zegoen. Oinarri hau ez zen nahikoa ontziaren zama ongi jasateko eta ondorioz deformazioak jasan ditu, GERMANCHOren gain karga puntual handiak sortuz, eta, denbora luzearen ondoren kroskoaren deformazioa eraginez. Ontziak ongi eustearen beharraren prebisio faltak perfil handiagoak ez erabiltzea izan du emaitza.
GERMANCHO
55 Orrialdea
4.2 Egindako lanak
GERMANCHO ontziaren zaharberritze lanak hiru ataletan zatitu ditzakegu:
�� Garbitze eta margotze lanak
�� Arotz lanak
�� Burdineri lanak
4.2.1 Garbitze eta margotze lanak:
Pintura kentze lanari ekin baino lehen, urtetan jasotako hauts eta zikinkeri guztia
kendu zitz60aion, lan hau egiteko ahalik eta arreta gehien jarriaz.
Pintura kentze lanetan, arreta handia jarri genuen, eskuzko teknikak erabiltzeari,
nahiz eta lan gehiago izan, ontziarekin errespetagarriagoak bait ziren.
Garbitze eta margotze lanak honela laburtu genitzake:
�� Urgain aldeko pintura guztia kendu genuen, aire berozko pistola erabiliz. Kontu
berezia izan genuen pintura kentzeko lanetan, azpian intereseko aztarnak
azalduko balira: beste pintura batzuen aztarnak, beste intereseko markarik eta
abar.
Fotografia 5
GERMANCHO
56 Orrialdea
�� Urazpi aldeko patentea, kentzen errazagoa, arraspa metalikoz eta lixadora
roto-orbitalez kendu genuen.
�� Bizkarra eta bizkargaineko elementuen pintura, aire berozko pistolaz eta
arraspa metalikoz kendu genuen.
�� Ontziaren barnealdea hari metalikozko zepiloz eta arraspa metalikoz prestatu
genituen, pintaketa lanen aurretik.
�� Krosko osoa, bai urgain eta urazpiko aldeak, berunezko minioz inprimaturik
zeuden. Kubiertak ez zuen minioz inprimatua izanaren arrastorik, eta
inprimazio zuriz pintaturik zegoela zirudien.
�� Germancho osoa, bai urgaineko aldea, kubierta, guardakalorea, motorra eta
barrualdea, kolore bakar batetan margoturik zegoen, berdea. Beste margo
batez (zuria) pintatutako elementu bakarrak, begiak eta folioa6 ziren. Pintura
kentzean ordea, brankan, ababorreko bandan, flotazio gainean azaldu ziren
aztarnei esker, ikusi genuen, iraganean Germancho-k triangelu formako bibote
zuri bat eduki zuela.
�� Era berean, pintura kentzean ikusi genuen, ababorrean landuta daraman izena,
Germancho, garai batean ere zuriz margotuta egon zela, eta beraz margo hori
mantentzea erabaki zen.
�� Patentea kentzean, kroskoan markatutako hiru flotazio marra azaldu ziren.
Azken flotazio marra kroskoan markatu genuen, eta beste biak planotan
markatu genituen.
�� Margotu aurretik, urgaineko eta urazpiko alde eta kubiertari egurrerako
inprimazioa eman genion.
�� Egurrezko pieza berriak, berunezko minioaz inprimatu ziren.
�� Kotoizko metxaz istinkatu ziren krosko eta kubierta osoak, gainetik,
tradizionalki erabili den linazazko masila erabiliz.
6 Ontziaren izena ere ez zeukan pintaturik, eta ababorreko bandan besterik ez zuen landuta.
GERMANCHO
57 Orrialdea
Fotografia 6
�� Istinkatze lanetarako ez dugu masilla modernorik erabili, Sikaflex edo
antzekorik, hauek, gerora, Germancho-ren gain lanak egitea zaila egingo
luketelako, ia ezinezkoa bait da material hauekin itsatsitako bi pieza askatzea,
piezak hautsi gabe7
�� GERMANCHO pintatzeko, urgaineko aldea, amulak, guardakalorea eta motorra
Hempel markako Verde Hierba izeneko esmalte sintetiko berde bat erabili zen.
Bizkarrerako marka eta kolore berdineko esmalte sintetiko mate bat erabili zen.
�� Folioa,izena, bibotea eta begiak Hempel markako esmalte zuri bat erabiliz
pintatu ziren.
�� Barnealdea pintatzeko orduan, kelarra eta koipeak8 zailtasun ugari sortu
zituzten, egurra hauez estalirik bait zegoen (fotografia 7). Horregatik, inguru
hau disolbagarriz desengrasatu ondoren, lehortze azkarreko Verde Hierba
7 Zaharberritze lehiaketaren base teknikoetan esaten zenez, ontziak Sikaflex edo antzeko produktuz istinkatuko zirela esaten zen. OLABEtik, zaharberritze proiektuarekin errespetagarria izango zen teknika hau proposatu genuen. 8 Motorraren eskape tutuak bi zulo zituen, eta hauetatik motorraren keek ihes egiten zuten.
GERMANCHO
58 Orrialdea
koloreko inprimazio bat erabili zen akaberako pintura gisa. Barruko panelak
urgaineko aldearen pintura berarekin pintatu ziren.
Fotografia 7
�� Ontziaren urazpiko aldea pintatzeko orduan, patente toxikoa erabili beharrean,
patentearen kolorea duen pintura mate bat erabiltzea erabaki zen. Honela,
efektu toxikoak kentzeaz gain, pinturaren iraunkortasuna bermatzen zen.
�� Metalezko piezak, herdoilaren pasibatzaileen bidez tratatu ziren (azido
fosforikoa), eta honen gainetik metaletarako inprimazioa eman zitzaien,
pintatze aurretik.
�� Garbiketen atalean sartu litekeen beste lan bat, gasoil tankeen hustutzea izan
zen. Lana nahiko aurreratuta zegoenean, tankeetako bat zulatu egin zen, eta
gasoil isuri bat zegoela ikusi ahal izan genuen. Tankeak hustutzean 120l inguru
zeudela ikusi zen, Germancho 1996 urtean lehorrean gorde zenetik.9.
8 eta 9 fotografietan, ikus daiteke Germancho pintatu ondorengo emaitzak,
Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pasai San Pedroko Ondartxoko ontziolara eraman
aurretik.
9 Egoera hau ere, ontzien kontserbazioan Gipuzkoan dagoen esperientzi gutxiaren eredu da, eta erakusten du, ez dagoela ontziak, gorde baino lehen, garbiketaz, material kutsagarrietaz hustutzeaz e.a. arduratzen den gutxieneko protokolorik.
GERMANCHO
60 Orrialdea
4.2.2 Arotz lanak:
Germancho-ren egoerari esker, ez zen zaharberritze lan inportanterik behar izan
bere egitura estabilizatzeko, ez eta kaltetutako elementuen zaharberritzerako. Lan
nagusiena egituraren errefortzu lanak izan dira, Germancho-ren egituran inongo
aldaketarik behar izan gabe. Germancho, publikoki esposatuko da, lehorrean eta
babespean, beraz, bilatu den integritate estrukturala ez da nabigaziorako izan, bere
gerorako kontserbazioa bermatzeko moduko indartzea baizik. Hori egitean, ahalik eta
aldaketa gutxien izanda.
Aldaketak murrizteko beste motiboetako bat zera izan da, gerora, Germancho-k,
erreferentzi historiko bezala eduki dezakeen balioa mantentzea.
Germancho-n egin ziren arotz lanak hauek dira:
�� Karel azpiko lehenengo oleko 1m inguru aldatu egin zen, hau korastarekin bat
egiten den lekuan, ababorreko bandan (fotografía 10), berri bat jarriz. Hau
egiteko arrazona, ohola zeharo ustela zegoela izan zen. Aldatutako ohola
lehenagoko konponketa bat zen.
Fotografia 10
�� Estriborren, txopa aldera, karelgainaren zati bat aldatu zen. Usteldutako oholak
utzitako hutsunea porlanez beterik zegoen, eta usteldutako sekzio hau aldatzea
GERMANCHO
61 Orrialdea
erabaki zen, haritza erabiliz. Honek 0,75m inguruko luzera du, eta
eskubandaren zutoinarekin kointziditzen du. (fotografiak 11 eta 12).
Fotografia 11
Fotografia 12
�� Bi habe eta habexka bat konpondu ziren, hauen ondoan beste bat josiaz.
Elementu berri hauek ez ziren brageran sartu, hautsitako elementuetara
herdoilgaitzeko altzairuzko torlojoz josi ziren. (fotografia13).
GERMANCHO
62 Orrialdea
Fotografia 13
�� Urazpiko aldeko oholtza, kobrezko errematxez josi zen. Motorra eta gasoil
tankeak direla-eta barrura sartzerik ez zegoen lekuetan, oholak kanpotik josi
dira zuakerretara, brontzezko tirafondoak erabiliz. Erabilitako errematxeak ez
dira jatorrizkoen berdinak, zaharrak sekzio borobilekoak eta arandela
zapalezkoak diren bitartean, berriak, sekzio karratuzkoak eta arandela
konikozkoak dira. Bai zaharrak bai berriak kuprezkoak dira.
�� Puskatutako edo oinarri gabeko oholak zeuden bizkarreko zenbait puntu
konpondu ziren. Guardakalorearen aurreko ababor aldeko ohol bat, eta hiru
ohol, 0,5m takoak gutxi gora behera, lemazainaren inguruan. (fotografia14).
GERMANCHO
63 Orrialdea
Fotografia 14
�� Zuakerren buruak karelera josi ziren, brontzezko tirafondoak erabiliz, jatorrizko
altzairu galbanizatuzko iltzeak erabiltzeak arazoak ematen zituenez, iltzeek ez
bait zuten ongi eusten kareleko egurraren egoerarengatik.
�� Kubiertako oholak berriro josi ziren habeetara, jatorrizko iltze galbanizatuen
berdinak erabiliz. Hainbat lekuetan, habeen egurraren egoera eskasaren
ondorioz altzairu herdoilgaitzeko tirafondoak erabili dira.
�� Ababorrezko amulako bragera zuakerretara josi zen, brontzezko tirafondoak
erabiliz. Germancho-ren erdialdean, barrura sartzea ezinezkoa da, gasoilezko
tankeak eta motorra direla-eta, beraz, tirafondoak kanpotik sartu ziren,
kroskoko oholak, zuakerrak eta bragera pasatzen zituztelarik. Kasu hauetan
tirafondoak 80mmtakoak izan dira, eta herdoilgaitzeko altzairuzkoak.
�� Germancho-k ez du trankanilik, eta kubiertaren planoan zuakerren arteko
hutsunea betetzeko pieza batzuk ditu (fotografia 15). Pieza hauek, bragerara
iltzez josiak, hainbat eta hainbat lekuetan askaturik zeuden, bereziki
ababorreko aldean. Berriro jarri eta galbanizatutako altzairuzko iltzeen bitartez
bragerara josi ziren.
GERMANCHO
64 Orrialdea
Fotografia 15
�� Branka aldeko zuakerren arteko egurrezko betetze piezak berriro josi ziren,
zahartutako hainbat pieza aldatuz.
�� Eskotillen tapak eta bere uztaiak konpondu ziren.
�� Herdoilgaitzeko altzairuzko mastak askatu eta dismuntatu egin ziren, hauek
bizkarrean oinarritzen diren puntuak indartuz, egurrezko pieza bana erantsiz
bizkarraren azpialdetik.
�� Krosko osoa eta bizkarra istinkatu ziren, linazazko masilak erabiliz.
GERMANCHO
65 Orrialdea
4.2.3 Burdineri lanak
�� Germancho-ren metalezko elementu guztiak pikatu ondoren, eskuz eta
mekanikoki zepilatu ziren, metalezko ileak dituzten zepiloen bitartez. Behin lan
hori eginda, herdoilaren pasibatzaileez tratatu ziren (azido fosforikoa).
�� Brankak, korastak eta karelak metalezko erdibiribil formadun babesle bat
daramate, eta herdoiltzearen eta kolpeen ondorioz, zenbait puntutan hautsita
zegoen. Puntu hauek konpontzeko burdina eta soldadura elektrikoa erabili
ziren: korastaren behekaldea, karelaren erdibiribila txopan estriborreko aldean,
eta karelaren eta brankaren erdibiribilak aurkitzen diren puntua.
�� Metalezko tutuz egindako eskubandak zeharo herdoildurik zeuden, eta beraien
zaharberritzea ezinezkotzat hartu zen. Diseinu eta material (35mm kanpoko
diametroko tutu galbanizatua) berezko batzuengatik aldatu ziren, lekuan
egindakoak, eskubanda zaharrak txantiloi gisa eta erreferentziarako erabiliaz.
Karelera eusten zituzten torlojuetara soldatu ziren zutoin berriak, hauek
aprobetxatuz.
Fotografia 16
�� Nabigazio argiak eusten dituen herdoilgaitzeko altzairuz egindako masta
konpondu zen, bere tutu bertikala pitzatuta eta okertuta bait zegoen.
Diametro bereko tutu batengatik aldatu zen.
�� Burdin-lan inportante bat, Germancho-ren garraiorako prestatutako oinarri
metalikoaren egitea izan da. Honi esker, OLABEren Lasarteko ontziolatik,
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondartxoko (Pasai San Pedro) ontziolarako
GERMANCHO
66 Orrialdea
garraioan ontziek ez du inongo kalterik jasan, ez garabiaren ez eta
garraiatzearen maniobren ondorioz.
Fotografia 17
4.3. Zaharberritzearen ondorengo egoera
Germancho-ren zaharberritze lanak bukatu ondorengo egoerak, honek bere
biziaren gehiengoan izan zuen konfigurazioa erakusten du, erakusten bait du,
sarearekin arrantzan hasi zenetik, 1970 urtearen inguruan, izan zezakeen
konfigurazioa.
Zaharberritu ondorengo deskripzioa, bat dator 3 Germancho-ren zaharberritze
lanen aurreko konfigurazioaren deskribapena puntuan emandakoarekin, zaharberritze
lanek ez bait dute deskripzio hori aldatzen duten edozein elementu aldatu.
Erabilitako pintatze eskema berbera da, bi ezberdintasun kontuan izanik. Pintura
kentzean ikusi zen, Germancho-k noizbait bibote zuria izan zuela brankan flotazioaren
gainetik. Baita ere ikusi zen izena zuriz pintaturik egon zela iraganean.
Horregatik, Germancho osorik berdez pintatu da, bibotea, begiak eta izena
kenduta, hauek zuriz pintatu direlarik.
Bizkarra berdea da, baina akabera matearekin.
GERMANCHO
68 Orrialdea
5. Azterketa teknikoa
5.1 Datuen hartzea eta planoen errepresentazioa
Apartatu honen barne dauden planoak, ez dira Germancho-ren ilustrazio grafiko
huts gisa kontsideratu behar, baizik eta egin ahal izan dugun ontziaren
errepresentaziorik fidelena.
Germancho xedeaz errepresentatu ahal izateko, proiektu honek eskatzen duen
prezisio eta rigurositatez, forma plano bat marrazten hasi zen eta honek oinarri gisa
balio izan zuen ondorengo planoetarako.
A ANEXOA-n adierazten da modu detailatuz forma planoaren garapenerako erabili
den prozedura.
5.1.1 Formen planoa
Formen planoa da ontziaren karena errepresentatzen duen planoa, eta horrek
azterketa hidrostatiko guztietarako oinarri gisa balioko du, eta gainontzeko planoen
lantzeko. Hainbat metodo dago existitzen den ontzi baten formak ateratzeko, baina
Germancho-ren tamaina murritza dela-eta, metodorik detailatuena erabili zen, eta
hau, neurtu nahi den sekzioa bakoitzaren txantiloi fisiko bat lantzea da.
Formen planoa modu landu batean marraztu zen, eskuz, karenetarako diseinurako
programa erabili ordez, azken hauek ez bait dira oso erosoak erabiltzeko existitzen
den forma bat exaktuki imitatzeko, eta joera bait dute halako forma batzuetara
“behartzera”. Eskuz egindako marrazketak permititzen dio delineatzaileari existitzen
den edozein forma modu libreagoa batean errepresentatzen.
A ANEXOA-n deskribatu den metodoari jarraituz, sekzio transbersalen egiazko
eskalako planotik trazatu karta bat lortu zen, eta honek oinarri gisa balio izan zuen
Formen Planoa eskalan marrazteko. Formen planoa marrazterakoan Juan Maria-k
deformatuta azaltzen zituen bi zona leundu ziren (txopaldean); bertan apoiatzen ziren
urtetan zehar ontzia jasan zuen ohe metalikoaren hankak.
Formen planoa eskuz landu ondoren, lehenik arkatzez eta gero tintaz, eskaneatu
egin ziren bere azken ediziorako, edizio grafikoko programa batean, eta bertan
testuak intsertatu ziren, planoa konposatu e.a.
5.1.2 Egitura planoa
Formen plano definitiboa erabili da bere gainean kroskoaren elementu bakoitzaren
posizioa markatzeko. Horretarako ezarri da lehenik zuaker bakoitzaren posizioa origen
GERMANCHO
69 Orrialdea
komun batetatik (Brankako pieza karelean kasu honetan). Ondoren ezarri dira
gainontzeko elementuak origen komun honekiko, baina konprobatuz zuakerrekiko
pisizio erlatiboak errespetatzen zirela. Neurri hauetako edozein desadostasun lan fase
honetan zuzendu da.
Barnealdeko egitura neurtu da zuakerrak erreferentzia gisa erabiliz.
Germancho-ren egitura erreala definitu ahal izateko akzesu inposiblea zuten bi zona
zeuden: bularraren oina eta korasta-gila lotura.
Brankako piezaren oina porlanez betea dago barnealdetik, eta horregatik ezin izan
zen begiratu bularra-gila loturaren detailea barnealdetik. Horregatik, lotura hau
puntuz marraztu da egitura planoan, soluzio estruktural posible bat adieraziz. Era
berean, ez da posible izan kontra-rodaren lodiera jakitea (kroskoko oholen bat
desmontatuz egin zitekeen soilik) eta beraz bularra kontra-roda multzoa pieza bakarra
bailitzan marraztu da.
Korastaren eta txopako etzanaren arteko lotura ongi definitu eta ulertu ahal
izateko, existitzen den porlana pikatu egin da lotura deskubritu asmoz. Detailea
neurtu ondoren porlana betetzeari ekin zaio, porlan betelan hau bitala bait da
bozinako inpermeabilizazio egokirako (fotografia 20).
Fotografia 20
Egitura planoan hiru porlan zona errepresentatu dira, porlan honen funtzioa
inpermeabilizazio hobe bat proportzionatzea bait da, eta horregatik kontsideratzen
dugu Germancho-ren diseinuan parte fundamental direla:
�� Korastan zehar pasatzen den lema-tutuaren taladroaren
inpermeabilizazioa.
GERMANCHO
70 Orrialdea
�� Korastan zehar pasatzen den helize-ardatzaren brontzezko bozinaren
taladroaren inpermeabilizazioa.
�� Bularreko oinaren loturaren inpermeabilizazioa.
Saian arrasto ebidenteak daude, zuakerren arteko hutsuneak porlanez beteak egon
direna, egia bada ere porlan honek garbiketa funtzioa besterik ez duela konplitzen,
hutsune horien artean arrastoen eta zikinkeriaren pilaketa saihestean. Betelan hauek
desigualak ziren, ez ziren Germancho-ren azpialde guztian, eta horregatik ez dira
planoetan errepresentatu.
Krokisak bukatu ondoren, egitura planoa marraztu da, edonola ere konprobatuz
jadanik bukatu zen formen planoarekin zuen kointzidentzia.
Egitura planoa lantzerakoan errepresentatu dugu: sekzio longitudinal bat kruxia
planotik, eta bista bat plantan, estriborrean kroskoaren egitura, eta ababorrean
kubiertaren egitura errepresentatzen direlarik. Bi bista hauez gain, sekzio transbertsal
bat zuaker nagusitik errepresentatzen da, korasta--gilaren loturaren detaile bat, eta
Germancho-ren detaile konstruktibo bat, kroskoa-kubierta lotura eta bere
konstrukziorako erabili diren finkaketak errepresentatzen dituena.
Egitura planoa eskuz landu ondoren, lehenik arkatzez eta gero tintaz, eskaneatu da
bere azken ediziorako edizio grafikoko programa batean eta bertan testuak intsertatu
egin dira, planoa konposatu da e.a.
5.1.3 Antolamendu Jeneraleko planoa
Plano honek Germancho-ren itxura erreala errepresentatzen du bere kanpoaldeko
bistan. Germancho osatzen duten elementu guztiak errepresentatu dira krokis eta
neurri errealen arabera.
Antolamendu Jeneraleko planoa eskuz landu ondoren, lehenik arkatzez eta gero
tintaz, eskaneatu egin ziren bere azken ediziorako, edizio grafikoko programa batean,
eta bertan testuak intsertatu ziren, planoa konposatu e.a.
5.2 Espezifikazioa
5.2.1 Sistema konstruktiboa eta egituraren dimentsioak
Germancho zurezko ontzi bat da, eta akaziazko zuaker egosiko egitura du
kroskoaren parte zentralean, eta haritzezko zuaker zerratuak branka eta txopan. Gila,
GERMANCHO
71 Orrialdea
bularra eta korasta haritzezkoak dira. Kroskoaren forrua eta bizkarra Iparreko
pinuzkoak. Karela haritz zurezkoa.
Oholak zuakerretara lotzen dira sekzio borobilezko kobrezko errematxeen bitartez
eta material bereko arandela lau batez.
Oholen buruen lotura bularrera eta korastara, iltze galbanizatuzko bi ileren bitartez
egiten da.
Zuakerren buruen lotura karelera, zuaker bakoitzeko iltze galbanizatu baten
bitartez egiten da.
Kubiertako forruaren lotura habeetara, ohol bakoitzeko bi iltze galbanizatuen
bitartez egiten da.
Germancho-n erabiltzen diren iltze galbanizatu guztiak sekzio borobilekoak eta
burua laua dutenak dira.
Karelaren karelgaina zurezko pieza diferentez osatzen da, karel originalera roska
metrikoko torloju galbanizatuen bidez finkatzen direnak. Altzairu galbanizatuzko
eskubanda torloju pasante baten eta azkoin baten bitartez finkatzen da, karel originala
eta karelgaina zeharkatuz.
Forrua eta kubierta tope moduan jarritako oholen bidez egina dago, kotoi metxaren
eta linazazko masilla tradizionalaren bidez istinkatuak daudenak.
Germancho-ren bizkarrak ez du trankanil-ik, beraz betelan pieza batzuk daude
zuakerren arteko hutsuneetan (foto 14). Betelan pieza hauek orientatuak daude
halako forman, testako zura kanpoaldera esposatuta gelditzen dela.
Elementu estruktural nagusien dimentsioak ondorengoak dira:
�� Bizkarraren egitura: (altuera x zabalera)
Oholak 2,5 x 7 cm
Habeak 6 x 5 cm
Barrotinak 4 x 2,5 cm
Eskotillako barrotinak 6 x 5 cm
Bragera 14 x 3,5 cm
�� Kroskoaren egitura: (altuera x zabalera)
Oholak (lodiera) 1,8 cm
GERMANCHO
72 Orrialdea
Zuaker egosiak 3 x 4 cm
Zuaker zerratuak 6 x 4 cm
Palmejarea 2 x 7 cm
Gilagaina 5 x 7 cm
Gila 13 x 10 cm
Bularra (zabalera) 10 cm
Korasta (zabalera) 12 cm
Polinak 11x11 cm
5.2.2 Instalazioak eta ekipoa
Germancho instalazio minimoak dituen ontzia da, bere tamaina, eta arrantza eta
nabigazio mota dela-eta.
5.2.2.1 Motorearen eta helizearen ardatzaren instalazioa
Motorearen instalazioa guztiz konbentzionala da garaiko ontzi baterako, eta osatzen
da diesel motor batez, Barreiros markakoa, modelo A-24-M lau denboretakoa, 4
zilindro eta 45 HP, zuzenean polinen gainean muntatuta apoio zurrun batez bidez.
Helizea, 406 mm-tako diametroko hiru paletakoa, eta paso finkokoa, 35 mm-ko
altzairuz herdoilkaitzeko ardatz baten gainean muntatua dago. Ardatza bi piezetakoa
da, eta hauek torlojudun brida metalikoen bitartez konektatuta daude.
Prentsaeztupa eta txopako kojinetea brontzekoak dira.
Motorearen abiatze mekanismoa abiatze-motore elektriko baten bidez egiten zen,
eta bateriak estriborko gasoil tanketik txoparantz kokaturik zeuden. GERMANCHOk ez
zuen bateriarik bere zaharberritze momentuan.
Altzairuzko bi tanke ditu gasoilerako, 190 litroko kapazitatekoa. Bi tankeek
betetzeko aho independenteak dituzte, eta komunikazio konduktu batez lotuta daude,
eta horretatik irteten da motorrera hornitze konduktua. Tanke bakoitzeko irteera
komunikazio konduktura, ixte giltza baten bitartez egiten da.
Tanke bakoitzak kanpoko tutu transparente bat du, gasoilaren nibelaren
konprobatzeko.
GERMANCHO
73 Orrialdea
Motorearen itzultze konduktua ababorreko tankearekin soilik komunikatzen da.
5.2.2.2 Gobernatzeko ekipoa
Germancho-ren gobernua lema pala konpentsatu baten bitartez egiten da,
altzairuzko xaflaz egina. Pala brida metalikoen bitartez altzairu herdoilgaitzeko ardatz
batetara finkatua dago, eta hori kubiertatik eta txopako tostatik atera egiten da, eta
bere goiko muturrean altzairuzko L formadun lemakana motz bat darama.
Palaren akzionamendua gobernu palanka batez bitartez egiten da, goardakaloretik
txoparantz dagoen tostan. Palanka honek bizkarrean pibotatzen du eta lemakanaren
mugimendua kontrolatzen du, altzairu herdoilgaitzeko gida tubular batzuen barnetik
gidatzen diren soka batzuen bitartez, eta amuradan finkatuak dauden berbidaltze
polea batzuen bitartez.
5.2.2.3 Biratze-troila
Motore propultsoreak potentzia irteera bat du brankarantz, transmisio lokarri
batzuen bitartez ardatz horizontal bat akzionatzen duena.,Ardatz honek transmititzen
du motoreren potentzia transmisio kaxa batetara, eta era berean honek 90ºtara
dagoen ardatz bertikal baten bitartez biratze makilillara brankan. Lokarri sistemen
konexioa eta deskonexioa palanka sistema mekaniko sinple baten bitartez
kontrolatzen da, goardakaloretik brankarantz dagoen tostatik kontrolatzen dena.
5.2.2.4 Instalazio elektrikoa
Germancho-ren instalazio elektrikoa oso sinplea da. Mastan dauden nabigazio argi
batzuez osatzen da, eta instrumentu panel txiki bat goardakalorearen txoparantz
dagoen tostan. Panela hutsik zegoen, beraz instalazioa VHF irratia eta zunda minimoz
izango zela suposa dezakegu soilik. Badu ere motorearen konpartimentuan iluminazio
lanpara bat.
Alimentazio bateriak estriborreko bandako gasoilaren tankearen txoparantz
kokatzen ziren.
5.2.2.5 Ponpaketa eta xukatze instalazioa
Saiaren ponpaketa eta xukatzerako Germancho-k enbolo ireki bertikaleko ponpa
manual bat du, estriborreko bandan, lemaren aldamenean, eta gainera xukatze ponpa
elektriko bat saian motorearen aldamenean. Fotografia 20-en atzematen dira ponpa
manualaren irteera eta bere hustutze tutua (diametro handiagoko tutua), eta ponpa
elektrikoaren hustutze tutua (diametro txikiagoko tutua).
GERMANCHO
75 Orrialdea
5.3 Karenaren azterketa
Ontzi diferenteen arteko azterketa konparatiboak, bere flotabilitate eta estabilitate
ezaugarriak ezagutzea eskatzen du. Karenaren azterketa teknikorik gabe ez da posible
ontzi baten ezaugarriak ezagutzea, bere kanpoko itxura eta bere dimentsio nagusiak
ez badira. Karenaren azterketaren emaitzak bi grafikotan errepresentatu ditugu: kurba
hidrostatikoak eta kurba pantokarenak. Grafiko hauek bere estabilitateari eta
flotabilitateari buruzko informazio baliotsua ematen diote ontzi arkitekturaren
ezaguerak dituen estudiosoari.
Azterketa hau lantzeko, Germancho-ren geometria deskribatzen duen modelo
numerikoa sortu dugu, Aerohydro karenen analisirako programan prozesatua izan
dena.
5.3.1 Kurba hidrostatikoak
Kurba hidrostatikoek, karenaren formarekin eta bere ezaugarriekin erlazionatutako
balio multipleak azaltzen dituzte modu grafikoan. Balio hauek zingo diferentetan
errepresentatzen dira, trimatze finkoarekin eta grabitate zentro batekin, balizkoa eta
finkoa. Germancho-ren kasuan suposatu da asentu bat txopatik 0,85º-takoa, eta
grabitate zentro bertikalaren posizioa base linean suposatu da.
Asentu angelua lortzeko, urak zaharberritzearen aurretik Germancho-ren urazpiko
aldean utzi dituen marketan oinarritu gara.
Kurba hidrostatikoetatik ondorengo balioak lor ditzakegu zingo diferentetan:
�� Bolumena (�):
Ontziak desplazatzen duen ur bolumena metro kubikoetan.
�� Desplazamentua (�):
Ontziaren pisua tonatan.
�� Kg inmertsio cm-ko:
Ontzia 1 cm urperatzeko beharrezkoa den pisua adierazten du, zingo balio
diferenteei dagokiona.
�� 1 cm trimatzeko beharrezkoa den momentua:
Flotazio planoko grabitate zentrotik ontziari aplikatu behar zaion momentua da
(Tonak x metro), ontziaren asentamentuan 1 cm-ko aldaketa eragiteko.
GERMANCHO
76 Orrialdea
Momentu hau izan daiteke ontzi gainean pisu bat gehitu edo kentzeagatik edo
jadanik existitzen den pisu baten mugimenduagatik.
�� Flotazio planoaren grabitate zentroa:
Ontzi gainean pisu bat sentidu longitudinalean mugitzerakoan, ontziak asentu
aldaketa bat egingo du, eta mugimendu hau flotazio planoan dagoen ardatz
transbersal baten inguruan izango da, hau da, flotazio planoaren grabitate
zentroaren inguruan.
�� Inertzia transbertsala eta longitudinala:
Balio hauek flotazio planoaren geometriari buruz informatzen dute, eta
beharrezkoak dira ontziaren estabilitatearen kalkulurako. Inertzia transbertsala
kruxia planoari dagokio, eta inertzia longitudinala flotazio planoaren grabitate
zentroari.
�� KM transbertsala eta longitudinala:
Altuera metazentriko transbertsal eta longitudinala; karenaren geometriari
buruz informatzen duten balioak dira, eta beharrezkoak dira ontziaren
estabilitatearen kalkulurako.
�� KB:
Karenaren grabitate zentroaren altuera base lineatik; karenaren geometriari
buruz informatzen duen balio da, eta beharrezkoa da ontziaren estabilitatearen
kalkulurako.
GERMANCHO
77 Orrialdea
Mom
. par
a tr
imar
1cm
(kg
x m
)1
cm tr
imat
zeko
mom
entu
a (k
g x
m)
6055
5045
4035
I lon
gitu
dina
l (m
4)I l
ongi
tudi
nala
(m
4)
KB
(m
)K
B (
m)
0,25
0,30
0,35
4,5
Cen
troi
de d
el p
lano
de
flota
ción
(m d
esde
pro
a) F
lota
zio
plan
oare
n ze
ntro
idea
(m
bra
nkat
ik)
Volu
men
(m3)
Bol
umen
a (m
3)
KM longitu
dinal (m
)
KM long
itudinala
(m)
0.5
Zingoa (m)
KM transversal (m)
KM transbersala (m)
0.35
1,0
10
3,0
0.45
0.4
Calado (m)
Centroide del plano de flotación(m desde proa) Flotazio planoaren zentroidea (m brankatik)
1,1
11110
3,5
KM
tran
sver
sal (
m)
KM
tran
sber
sala
(m
)
12 1,2
120
4,0
kg por cm de inmersion
kg inmertsio cm-ko
0.55
Mom. para trimar 1cm (kg x m)
1 cm trimatze
ko momentua (kg x cm)
Des
plaz
amie
nto
(tone
lada
s)
Des
plaz
amen
dua
(tona
)
KM
long
itudi
nal (
m)
KM
long
itudi
nala
(m
)
desp
laza
mie
nto
(m3)
des
plaz
amen
dua
(m3)
peso
(to
nela
das)
pi
sua
(ton
a)
kg p
or c
m d
e in
mer
sion
k
g in
mer
tsio
cm
-ko
I tra
nsve
rsal
(m
4)I t
rans
bers
ala
(m4)
13130
2,5
5,0
3,0
3,5
5,5
I transversal (m4)I transbersala (m4)
I longitudinal (m4)
I longitudinala (m4)
KB (m) KB (m)
Kurba hidrostatikoak
Irudi 1
GERMANCHO
78 Orrialdea
5.3.2 Kurba pantokarenak
Kurba pantokarenak, beso adrizatzaileak desplazamentu diferntetan lortzeko balio
dute, hiru angelu predeterminatuetan, eta kasu honetan horrela definitu ditugu: 10º,
15º eta 20º.
Pantokarenen kalkulua 0º-ko asentu konstante bat suposatuz egin da, eta grabitate
zentroaren posizioa base linean.
3,5 4,0 4,5 5,0
10°
15°
20°
0.25
0.30
0.35
peso (toneladas) pisua (tona)
0.15
KN
(m
)
0.20
Kurba pantokarenak
Irudi 2
GERMANCHO
79 Orrialdea
5.4 Planoak
4.4.1 Plano 1 ....................... Formen planoa
4.4.2 Plano 2 ....................... Antolamentu Jenerala
4.4.3 Plano 3....................... Egitura planoa
ALA 1
81 Orrialdea
ALA11
Ezaugarri nagusiak
Ontzi mota: Ala: ibaiko ontzi tradizionala, hondarraren
erauzketan eta beste nekazaritza lanetan
erabilia.
Folioa: -
Portua: Goikoene Baserria, Martutene, Urumea
ibaia, Gipuzkoa
Dimentsioak: Luzera: 8,56 m
Zabalera: 2,25 m
Puntala: 0,57 m
Desplazamendua (arin): 1100 kg.
Zama ahalmena: 5 Tona inguru.
Propultsioa: Arrauna, haga.
Egite urtea: ca. 1940
Ontzigilea: Etxarri anaiak, Goikoene Baserria,
Martutene, Urumea ibaia, Gipuzkoa
Materiala: Zura
1 Zaharberritu den ala motako ontziak izen identifikatibo ofizial gisa ALA1 du
ALA 1
82 Orrialdea
1. Urumeako ala2 baten deskribapena:
ALA1 ibaiko ontzi da, ala motakoa, hondarraren erauzketarako erabili zena, Urumeako
bokalean, XX mendeko 60ko hamarkadaren bukaerarte.
Ontzi hauek egiten zuten nabigazioa beti ibaian zen, eguraldi onarekin (haizerik
gabe eta ibaiaren ur-goraldirik gabe), olaturik3 gabe, eta korrontearen alde, bai ibaian
behera nahiz gora joaterakoan, azken honetan gora zihoan itsasaldia aprobetxatzen
bait zuten.
Itsas beheran, hondarra ibaiaren hondotik erauzten zuten (Zurriola eta Santa
Katalina zubien artean), ontzia halako moduan kargatuz, Donostiako Loiola auzoko
deskarga puntura itzulera segurua izateko frankobordo minimoa izan zedin. Han,
hondarra ur gezaz garbitzen zen, eta eraikuntzara destinatzen zen. Oso maiz, bi ala
lotzen ziren heien artean (txopa txoparekin) Loiolarako itzulbiderako.
Alaren tamainaren arabera, 8-10raino Tona hondar4 karga zezaketen. ALA1-ek
(azterketa teknikoan ikusiko denez) 5aino Tona hondar karga izan zezakeen.
Ontzi mota hauen beharrak dira, karga ahalmen handia eta estabilitate handia,
karga maximoan frankobordoa minimoa bait zen, eta eskora txiki batek ekar zezakeen
ontzia urperatzea. Gainera batzuetan karga mobilak garraia zitzaketen, ganadua,
pertsonak eta abar bezala.
Hondartzale gisa zuen erabileraz gain, ala honek segur aski beste nekazaritza
erabilerak izango zituen, eta horietarako bere forma eta proportzioak oso egokiak
izango ziratekeen. Ontziaren formak karga ahalmen handia permititzen dute,
estabilitate inportante batekin, pantoke biziari eta zabalera nahiko zabalari esker.
Ontzi orok estabilitatea modu oso inportantean galtzen du hondoan apoiatu ezkero.
Fenomeno hau oso argi nabaritzen da, branka adibidez hondartzaren gainean, edo
arranpa baten edo-eta abarren gainean apoiatu duen, U sezioak dituen bote batean,
brankatik lehorreratzen saiatzerakoan. Azpialdea laua duten pantoke biziko formek
ontziak hondoa jotzea permititzen dute, estabilitatea galdu gabe; horrela, alaren karga
eta deskarga (ganadua, nekazaritza materiala e.a.) segurtasun osoz permitituz.
Alaren formak bere erabileraren beharretatik datoz, eta ez berau egiteko itxurazko
sinpletasunetik. Pantoke biziko sekzioek estabilitate handia ematen dute hondoa
jotzen denean, eta honek plataforma segurua ematen dio hondar kargarako, zingo
2 Erabilera ohiko terminoa Euskaraz ibai erabilera duen azpialde laua duen ontzia definitzen duena.3 Ohikoa da olatuak hausten ikustea, egun Amara Plaza Hotela dagoen kurbaraino, ibaiaren bokaletik 2 km-tara.4 AGUIRRE SORONDO Antxon, "Las embarcaciones fluviales de Gipuzkoa", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 4, Untzi Museoa-Museo Naval Donostia, 2003, 647 orr.
ALA 1
83 Orrialdea
murriztua duen ontzia sortzeaz gain. Arranpa forma duen brankak, oso hegalean, ibaia
ertzera joateko akzesu ona errazten du, branka honek lehorreratze-ibaiaratze
pasarelarena egiten bait du.
Alatik lehorrerako akzesua brankatik egingo litzateke, alak ibai ertzeko edozein
puntuan hondoa jota. Oso hegalean dagoen arranpa formako brankak permitzen du
akzesu zuzena alaren barnetik ibai ertzara, ibaietan egoten den lehen lohi zerrenda
salbatuz5 .
Alaren propultsioa bere tripulantearen bultzadaren bidez egiten zen, eta
horretarako zurezko haga bat erabiltzen zuen, eta horrekin ibaiaren hondoa bultzatzen
zuen. Bultzatzeko, hondar zaleak, brankan zutik egonik, haga ibaiaren hondoan
apoiatzen zuen, eta sorbaldarekin butzatuz segitzen zuen, ala brankatik txopara
ibiltzen zuen bitartean6.
Argazki zaharretan ikus daitezke ala hondar zaleak beren edukiera maximoraino
kargatuak, frankobordo erresidual minimoz. Azken hau, gure kalkuluetarako dossier
teknikoan, 7cm direla suposatu dugu.
2. Ala1-en historia:
ALA1, XX mendeko 40ko hamarkadaren inguruan egin zuten Martuteneko Goikoene
baserriko Etxarri anaiek7. Ez ziren erriberako arotz profesionalak8, hondarraren
erauzketara dedikatzen zirenak baizik, eta behar zenean beren ontzi propioak egiten
zituzten.
Ontzi hau zerbitzuan mantendu zen XX mendeko 60 hamarkadaren hasierarte9,
orduan bukatu bait zuen hondar erauzketan zeraman aktibitatea.
Alaren kontserbazio egoeratik ondorioztatu daiteke, ala, hondar zale gisa izan zuen
erabileraren ondoren, beste garraio mota batzuetarako erabili zela ibaian. Erabilera
berri hauek ez zuten errekeritzen ontziak karga ahalmen handia eduki zezan.
Horregatik, urazpiko aldean egindako erreparazio guztiak oso kalitate baxukoak dira,
eta ez lukete beharrezkoa den estankeitatea emango ere ur azpian sartuko balira.
5 Kontuan izan behar da itsasaldiek Urumea ibaiari eragiten diotela Martutenetik ibaian gora, beraz jaisten den itsasaldiak uzten duen lohi zerrenda salbatzeko beharra, diseinu ezaugarri prioritarioa dugu motako honetako ibai ontzi batean. 6 AGUIRRE SORONDO Antxon, "Hondartzaileak: los areneros guipuzcoanos", Anuario de Eusko Folklore-ren zbk. 37, Joxe Miel Barandiaran Fundazioa, 1991, 24 orr. 7 Fermin Leizaola etnografoak emandako informazioaren arabera. 8 AGUIRRE SORONDO Antxon: "Las embarcaciones fluviales de Gipuzkoa", Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 4, Untzi Museoa-Museo Naval Donostia, 2003, 647 orr. 9 Fermin Leizaola etnografoak emandako informazioaren arabera.
ALA 1
84 Orrialdea
Horietako erreparazio batzuk iltzez lotutako xafla zatiez (fotografia 12) eginak ziren,
iltzez lotutako gomazko lamina bat (fotografia 11), zurezko txaplata (fotografia 17)
e.a.
Fotografia 1 : Fotografian ikus daiteke ALA1 Martuteneko Goikoene baserriaren aurrean
(AGUIRRE SORONDO Antxon, Tierra y Gentes, Colección Estudios, Elkar, 2002, 166 orr.)
1989 urtean, Donostiako Untzi Museo-Museo Naval-ek errekuperatu zuen ala
ibaiaren hondotik ateraz, eta beren fondoetara inkorporatu zuen bere
kontserbaziorako pieza historiko gisa.
3. Zaharberritzearen aurreko egoera:
ALA1-en aurreko egoera itxuraz txarra zen, ohol hautsi ugari azaltzen zuen, eta
txopako ohol bat eta honen gainean dagoen tosta falta zitzaion.
Ontzia uretatik kanpo egon zen urte askotan, eta horregatik oholen arteko junturak
guztiz irekiak zeuden, zurak lehortzean sortzen duen kontrakzioa dela-eta.(fotografia
7)
Itxuraz zuen hondatze estrukturalaz gain, itxura oso zikina ematen zion lokatz
lehorrezko geruza batez guztiz estalia zegoen.(fotografia 8)
ALA 1
85 Orrialdea
Zintoi perimetrala inkonpletua zegoen, banda bakoitzean zati bat izan ezik.
Garraioak garabiaren bitartez egindako karga eta deskarga maniobra oso konplexua
errekeritu zuen. Momentu batez, ala puntu batean zintzilik edukitzera behartu zuen.
Maniobra honek deskubritu zuen alaren erresistentzia, bere kanpoko itxuragatik
espero zena baino askoz ere handiagoa zela.
4. Zaharberritze prozesua:
Presio txikiko ura eta xaboiaren bitartez kroskoaren garbiketa exhaustibo baten
ondoren, ontziaren egoera ebaluatu zen, halaber bere zaharberritzerako erabiliko zen
kriterioa.
Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikoekin kriterio interkanbio baten ondoren, erabaki
zen, interbentzioa ontziaren egoerarekin ahal zen errespetuosoen egingo zela. Falta
ziren elementuak konpletatzea erabaki zen eta existitzen zen egitura kontsolidatzea.
Horretarako erabaki zen txopa eta bere gainean asentatzen den tosta zaharberritzea
(fotografia 9), haritz tintauzko materiala erabiliz, egun alak duen kolorearekin ahal
den gutxien kontrastatzearren.
Txopa eta bere gaineko tostan OLABEk egindako zaharberritzeak bi saio behar izan
zituen Diputazioko teknikoek espero zuten emaitza lortzeko. Azken soluzioa izan zen,
haritz zura landugabe erabiltzea, zerraren markak ezabatu gabe. Tinte beltzez tintatu
zen, galipot tratamentuaren kolorearen itxura izan zezan. Zerra markak uztearen
xedea Diputazioko teknikoen arabera, itxura latz eta akabera zakarraren itxura izatea
izan zen.
Ohol baten parte bat ordezkatu zen brankan (fotografia 10), Ipar pinua erabiliz
horretarako. Era berean ordezkatu edo konpondu ziren antzinako konponketak
zurezko txaplata formakoak, eta erretiratu ziren gomazko zati baten eta zinkeko xafla
baten bitartez egindako konponketak (fotografiak 11 eta 12).
Zaharberritzean erabilitako iltze guztiak, jatorrizkoen ezaugarri berdintsukoak dira
(fotografia 13), azidoen bidez tratatuak, existitzen diren iltzeekin berdinduko dituen
oxido geruza bat sortu asmoz.
Zintoi perimetrala konpletatu zen pinu zur tratatua erabiliz (fotografia 14). Hasieran
altza zura erabiltzen saiatu zen zintoi berrirako, baina zur ez komertziala zenez, moztu
berri zen zuhaitz batetik lortutakoa, ezin izan zen modu egokian landu, eta horregatik
erabaki zen pinua erabiltzea.
ALA 1
86 Orrialdea
Zintoi perimetrala konpletatu ondoren, eta Diputazioko teknikoekin ados, toletera
berria jarri zen estriborreko bandan (fotografia 15) eta U formako burdineria
ababorreko bandan (fotografia 16), suposatzen bait da bi elementuak modu
simetrikoan disposaturik egongo zirela.
Zurezko pieza guztien zaharberritzearen ondoren, zurerako-olio bi esku aplikatu
ziren.
4.1. Egoera finala
Foru Aldundiaren esku utzi ondoren, Ala1, kanpoan gorde zen luzaro, eguraldiarekiko
inongo babes efektiborik gabe. ( fotografia 18).
Fotografian ikus dezakegu, ondalki berria, Foru Aldundiko teknikariek eskatutako
akabera zakarrarekin.
ALA 1
87 Orrialdea
5. AZTERKETA TEKNIKOA
5.1 Datuen hartzea eta planoen errepresentazioa
Apartatu honen barne dauden planoak, ez dira ALA1-en ilustrazio grafiko huts gisa
kontsideratu behar, baizik eta egin ahal izan dugun ontziaren errepresentaziorik
fidelena.
ALA1-en ezaugarriak direla-eta plano bakarra marraztu da.
Forma eta eraikuntza planoa
Plano honetan errepresentatzen dira bai ALA1-en formak eta halaber bere eraikuntza.
Bere eraikuntzatik Untzi Museoa-Museo Naval-era bere donaziora egon diren egitura
aldaketak minimoak izan direnez (konponketa txikietara mugatu dira), planoak ALA1
errepresentatzen du bere jatorrizko konfigurazio posiblean.
ALA1-en zintoi perimetrala inkonpletua zegoen. Honek inkorporatzen zuen tolete
bat eta U inbertitu forman egindako burdineria bat. Bi kasuetan, zintoiaren sekzio
simetrikoa falta zen. Planoko errepresentaziorako suposatu zen ALA1-ek inkorporatuko
zuela banda bakoitzean bai toletea eta toletera, halaber U formako burdineria,
zaharberritzerako kriterio bera segituz.
5.2 Espezifikazioa: Kontrukzioa eta dimenstsioak:
ALA1 8,56 m luzerako ontzia da, azpialde lauekoa, arranpa formako branka oso
hegalean, txopa laua, pantoke biziko sekzioak, eta puntal gutxikoa.
Azpialdea 3,5cm lodierako 7 haritz oholez egina dago. Erdiko 5 oholak dimentsio
identikokoak dira. Ohol hauek ziri formakoak dira, bere zabalera aldatuz 26tik 23cm-
tara. Alboetako 2 oholak diferenteak dira kroskoaren kurbaturara moldatzen direnez.
Alboak 3,5cm lodierako pinuzko 4 ohol paraleloz eginak daude.
Bai alboko oholak eta bai azpikoak pieza bakarrekoak dira beren luzeran.
Oholen arteko lotura tope moduan da, istinkatu gabe.
Armazoia 11 zuakerrez osatzen da. Hauetatik 6 bikoitzak dira.
Zuaker-barenga multzoa zurezko pieza bakarrekoa da, zuhaitz baten enborra eta
adarra aprobetxatzen zituen ohol batetik lortua. Zuaker-barengek armazoi-zulo batzuk
inkorporatzen dituzte alan ur metatzea saihesteko eta xukatzea errazteko.
ALA 1
88 Orrialdea
Bere perimetro guztian zurezko babes zintoi bat zeraman. Zintoi hau erregularitatez
aldatuko zen, eta horregatik ibai ertzetan erraz lortu zitekeen zur batez zegoen egina,
seguraski altzaz.
Zur osoa galipot tratamentu batez estalia dago, eta honek tonu beltza ematen
dio.(fotografia 2)
Txopan burdineria metalikoa du bere amarratzerako, albo bakoitzean azkeneko
zuakerrean.(fotografia 3 eta 4)
U inbertitu formako burdineria du (fotografia 5) erabilera ezezagunekoa, erdi zonan
zintoiaren gainean, estriborreko bandan. Suposatzekoa da burdineia hau existituko
zela ababorrean, nahiz eta ezin den konfirmatu, ez bait da zintoiaren sekzio hau
ababorrean.
Brankako zonan ababorreko alboan txatael bat darama,(fotografia 6) tolete
metaliko batekin, tamaina handiko torloju handi batez egina. Suposatzen dugu
estriborreko bandan tolete bat egongo zela nahiz eta ez den zintoiaren arrastorik
banda horretan, gauza normala bi arraunekin arraun egitea bait da, arraun bat
bandako.
Alaren egungo imaginak ez du islatzen bere konstrukzioaren erregularitatea, egin
zenean eduki zuena baino imagin askoz ere zakarragoa emanez. Armazoiaren neurrien
erregularitateagatik, distribuzioaren eta konstrukzioarengatik, ontziaren
simetriarengatik, eskuadrien erregularitateagatik e.a. esan ondoriozta daiteke bere
jatorrizko itxura soila izango zela, baina inola ere latza ezta zakarra. Gaizki bukatutako
itxura azaltzen duten jatorrizko pieza bakarrak zintoi perimetralak dira, eta arestian
esan denez, desgastatze piezak bait dira.
5.3 Karenaren azterketa:
Ontzi diferenteen arteko azterketa konparatiboak, bere flotabilitate eta estabilitate
ezaugarriak ezagutzea eskatzen du. Karenaren azterketa teknikorik gabe ez da posible
ontzi baten ezaugarriak ezagutzea, bere kanpoko itxura eta bere dimentsio nagusiak
ez badira. Karenaren azterketaren emaitzak bi grafikotan errepresentatu ditugu: kurba
hidrostatikoak eta kurba pantokarenak. Grafiko hauek bere estabilitateari eta
flotabilitateari buruzko informazio baliotsua ematen diote ontzi arkitekturaren
ezaguerak dituen estudiosoari.
Azterketa hau lantzeko, ALA1-en geometria deskribatzen duen modelo numerikoa
sortu dugu, Aerohydro karenen analisirako programan prozesatua izan dena.
ALA 1
89 Orrialdea
5.3.1 Kurba hidrostatikoak:
Kurba hidrostatikoek modu grafikoan azaltzen dituzte karenaren formarekin eta bere
ezaugarriekin erlazionatutako balio multipleak. Balio hauek zingo diferentetan
errepresentatzen dira, trimatze finkoarekin eta grabitate zentro batekin, balizkoa eta
finkoa. ALA1-en kasuan suposatu da, gila beti flotazio planoari paralelo mantentzen
dela, karga egiten bait zen, alek nibelatuta flotatu zezaten, bai sentidu longitudinalean
eta bai sentidu transbertsalean. Grabitate zentro bertikalaren posizioa base linean
suposatu da.
Kurba hidrostatikoetatik lor ditzakegu ondorengo balioak zingo diferentetan:
�� Bolumena (�):
Alak desplazatzen duen ur bolumena metro kubikoetan. Ur geza denez, metro
kubikoetan desplazatutako ur bolumena ekibalentea da alaren desplazamentuarena
(�) Tonatan.
�� Karga ahalmena:
Kurba honetatik irakur dezakegu zuzenean alaren karga ahalmena, Tonatan, zingo
diferentetan. Ontziaren desplazamentuari deskontatu zaio 1,1 Tonako desplazamendu
arina (hau da ontziak hutsik duen desplazamendua).
�� 1 cm trimatzeko beharrezkoa den momentua:
Flotazio planoko grabitate zentrotik alari aplikatu behar zaion momentua da (Tonak
x metro), ontziaren asentamentuan 1 cm-ko aldaketa eragiteko.
�� 1 cm eskoratzeko beharrezkoa den momentua:
Kruxia lineatik alari aplikatu behar zaion momentua da, ontziaren eskora 1 cm-ko
aldaketa eragiteko.
�� Tonak inmertsio cm-ko:
Ontzia 1 cm urperatzeko beharrezkoa den pisua adierazten du, alaren zingo balio
diferentetan.
ALA 1
90 Orrialdea
0.2
0.1
0.22
m
0.4
0.3
0.5
Calado (m)Zingoa (m)
kg in
mer
tsio
cm
-ko
kg p
or c
m d
e in
mer
sión
desp
laza
mie
nto
y c
arga
(Ton
elad
as)
desp
laza
men
dua
eta
zam
a(To
na)
zam
aca
rga
1cm
esk
orat
zeko
mom
entu
a (k
g x
m)
Mom
ento
par
a es
cora
r 1c
m(k
gx m
)
2,0
10
0
15
0,5
1,5
20
1,0
25
100
30
2,5
35
3,0
110
120
40
3,5
45
4,0
1cm eskoratzeko momentua
Momento para escorar 1cm
kg inmerts
io cm-ko
1cm
trim
atze
ko m
omen
tua
(kg
x m
)M
omen
to p
ara
trim
ar 1
cm(k
gx
m)
6,5
60 140
130
5550
4,5
5,0
150
65
5,5
70
6,0
160
7580
8590
desp
laza
men
dua
kg por cm de in
mersión
desp
laza
mie
nto
Momento
para
trim
ar 1cm
1cm trim
atzeko
momentua
9,5
Figura 1 Kurba hidrostatikoak
Kurbak erabiltzeko, zingo balio batekin sartu (kasu honetan zingoa 22 cm da) eta
irakurri balio bakoitza dagokion eskalan.
5.3.2 Kurba pantokarenak:
Kurba pantokarenak permititzen dute, ontziaren pare adrizatzailearekin zuzenki
erlazionatuako KN balioak lortzea, desplazamentu diferenteekin, eskora gradu finko
batzuekiko.
Ala1-en kasuan, ez gara ari bere ohiko erabiltzean modu esanguratsuan eskoratuko
duen ontzi bati buruz, bere nabigazioa modu exklusiboan ur bareetan egiten bait da.
Karga deszentratuei zor zaien eskora minimoa izango da forma estabilitate handia
duenez.
ALA 1
91 Orrialdea
Desplazamiento (Toneladas)
Escora 5°
2,221,81,61,41,210
10
20
Desplazamendua (Tona)3,63,43 3,22,62,4 2,8 44 4,23,8
Escora 15°
Escora 10°
Bes
o ad
rizan
teak
(cm
)B
razo
s ad
rizan
tes
(cm
)
30
40
50
Trimado fijo a 0°KG = 0 m
Gila 0° trimatutaKG = 0 m
Figura 2 Curvas pantocarenas
Adibidean aztertzen da alaren estabilitatea 1,7 tonako desplazamentu batez:
Irudi 2-tik lortuko ditugu beso adrizatzaileen balioak 5º, 10º eta 15º-tan.
Balio hauekin marraztu dezakegu beso adrizatzaileen kurba (momentu
adrizatzaileak) adibideko desplazamentuarekiko (1,7 Tona)
ALA 1
92 Orrialdea
Mom
ento
s ad
rizan
tes
( To
n. x
m)
00
0,10
0,20
10
0,30
0,40
20
105Escora (grados)
15Eskora (Graduak)
Mom
ento
adr
izan
teak
(To
na x
m)
Bes
o ad
rizan
teak
(cm
)B
razo
s ad
rizan
tes
(cm
)
0,5030
0,60
0,7040
0,80
0,90
50
Gila 0° trimatutaKG = 0 m
Trimado fijo a 0°KG = 0 m
����1.700 kg
Irudi 3 Beso adrizatzaileen kurba
GABARRA
103 Orrialdea
Gabarra 1
Ezaugarri nagusiak
Ontzi mota : Gabarra: ibaiko ontzi tradizionala, hondarraren
erauzketan eta beste nekazaritza lanetan
erabilia.
Folioa: -
Portua: Hondarribia, Gipuzkoa
Dimentsioak: Luzera: 9,57 m
Zabalera: 2,04 m
Puntala: 0,55 m
Desplazamentua (arin): 1100 kg.
Karga kapazitatea: 4,8 Tona.
Propultsioa: Arrauna, haga.
Egite urtea: Ca. 1900
Ontzigilea: -
Materiala: Zura
1 Zaharberritu den gabarra motako ontziak izen identifikatibo ofizial gisa du GABARRA.
GABARRA
104 Orrialdea
1. Bidasoako gabarra baten deskripzioa
Antxon Agirre Sorondo-k Gipuzkoako ibai ontziak aztertu ditu, eta bere idatzietatik2
lortu dugu dokumentu honetan islatzen den informazioaren parte handi bat.
Bidasoan lau mota ontzi hondartzaile existitzen zen, eta txikitatik handira
ondorengo izenen bitartez klasifikatu zitezkeen: txalanta, kabarra, draga eta
chupona3.
Zaharberritu den GABARRA gabarra edo kabarra motako ontzia da, hondarraren
erauzketarako erabilia Hondarribian.
Fotografia 1: Gabarrak Hondarribiko Santa Engrazi auzoan (Fotografia:
Hondarribiko Udal Artxiboa)
Azpialde laueko ontzi bat da, eta azpialde horretan kurbatura oso arina du, eta
pantoke bizikoa. Branka oso hegalean, puntan bukatua, defentsa modura aurreratzen
den zurezko pieza batez errematatua.
Bere kopurua oso handia izan zen iraganean, baina murrizten joan zen ia gabarra
gehienen desagertzeraino XX mendeko 60ko hamarkadan.
Ontzi hauek egiten zuen nabigazioa beti eguraldi onarekin zen, itsas-adarrean,
olaturik gabe, eta korrontearen alde, bai ibaian behera nahiz gora joaterakoan, azken
honetan gora zihoan itsasaldia aprobetxatzen bait zuten.
2 AGIRRE SORONDO A., Anuario de Eusko Folklore zbk. 37, Joxe Miel Barandiaran Fundazioa, 1991, 9-38 orr.3 AGIRRE SORONDO A., Op. cit, 23 orr.
GABARRA
105 Orrialdea
Gabarra zaleak, Bidasoako bokalean zeuden hondartza diferentetara nabigatzen
zuten, hauen gainean hondoa joaz, marea jaisten ari zela. Gabarraren karga palen
bitartez egiten zuten zuzenean hondarretik. Gabarra kargatu ondoren, marea igo zedin
itxaroten zen, eta honek flotarazi egiten zituen, eta permititzen zuen itzulbidea hasi
zezaten hondarra deskargatzeko.
Beste ibai batzuk ez bezala, Bidasoako gabarra zaleak ez zuten ohikoa uretatik lan
egitea.
Gabarren propultsioa bere tripulatzaile bakarraren indar fisikoaren bitartez egiten
zen. Normalean, tripulatzaileak ontzia bultzatzen zuen txopan zuen bere posiziotik,
ontzian zehar ibili gabe. Horretarako sakonera txikiko uretan zurezko haga bat
erabiltzen zuen, eta horrekin bultzatzen zuen hondoaren gainean, eta sakonera
handiagoko uretan, arraun luze eta estu bat, eta horrekin egiten zuen arraun txopan
apoiatuz; arrauna 8 baten antzeko irudi batekin mugituz, gabarra aurrerantz
bultzatuz. Arraun bakar batekin arraun egiteari singatu esaten zitzaion, eta arraunari
borta esaten zioten. Aipatu dugun idazlanetik lortu dugu borta-ren definizioa
Borta : [...] que siempre era de madera de fresno por su sólida
rectitud, de unos 5 metros de largo para mareas bajas, y 7 u 8 para
las altamares, con uno de los lados romo y el opuesto tipo pala al que
llaman ARRAUNA (en castellano remo). La punta con un remate de
hierro o BORTA-BURNIA. 4
Foto 2-an, atzeman daiteke lehen planoan dagoen gabarrak daraman haga bat, eta
borta edo pala estu eta luzeko arrauna.
Batzuetan, itzultzerakoan haizea zebilenean, bi makil jartzen zituzten hondarrean
sartuta zaku bat zutela beraien artean belarena egin zezan, eta pala ere sartzen
zuten, txuku-pala, eta eskura zuten guztia asmo berarekin, (si de regreso soplaba
viento, ponían dos palos clavados en la arena con un saco entre ellos para que hiciera
de vela, y clavaban la pala, la txuku-pala y todo lo que tenían a mano con idéntico
propósito 5)Garbi dago bela mota honen errendimentua oso txikia izango zela, baina
lanaren gogortasuna zela-eta, aldeko bultzada orori ongi etorria emango ziola gabarra
zaleak.
4 AGUIRRE SORONDO A., Op. cit, p. 25
5 AGUIRRE SORONDO A., Op. cit, p. 30
GABARRA
106 Orrialdea
Ontzi mota honen beharrak dira karga ahalmen handia, eta estabilitate oso handia,
karga maximoan frankobordoa minimoa bait zen eta eskora txiki batek ontzira ura
sartze eta hondoratzea suposatu zezakeen, gainera batzuetan ganadua e.a. garraia
zezaketen.
Fotografia zaharretan ikus daitezke gabarra hondartzaileak bere ahalmen maximora
kargatuta, frankobordo erresidual minimo batez, eta gure kalkuluetarako suposatu
dugu 10cm baino gutxiago.
Fotografia 2: Hondarrez kargatutatuko gabarrak Hondarribiako Zumardian. (Fotografia:
Hondarribiako Udal Artxiboa)
Batzuetan, gabarra bat baino gehiago lotzen ziren, aurreko gabarraren txoparen
gainean branka apoiatuz. Lotura egiteko, hondar karga lanetan zehar fondeatzeko
eraman ohi zituzten aingurak erabiltzen zituzten.
GABARRA
107 Orrialdea
Fotografia 3: Aurreko fotografiaren detailea non atzematen den bi gabarren
artean aingura bitartez egindako lotura. Atzeman daiteke ere frankobordo oso
txikia. (Fotografia: Hondarribiko Udal Artxiboa)
Ontziaren formek hondar kantitate handiaren karga permititzen dute, pantoke
biziko formei esker estabilitate oso inportante batez.
Hondar zale gisa zuen erabileraz gain, GABARRAk segur aski beste nekazaritza
erabilerak izango zituen eta horientzat bere forma eta proportzioak oso egokiak ziren.
Fotografia 4: Gabarrak horma baten konstrukzio errepazioan lanean
Mendelu-n, Hondarribia. (Fotografia: Hondarribiko Udal Artxiboa)
GABARRAtik lehorrerako akzesua, maiz, brankatik egingo zen, GABARRAk ibai
ertzeko edozein puntutan hondoa jota. Hegal handiko arranpa formako brankak
permititzen du akzesu zuzena GABARRAren barnetik ibai ertzera, oinak uretan, edo
ibai ertzeko lohietan e.a. sartu beharrik gabe.
Ontzi orok estabilitatea modu oso inportantean galtzen du hondoan apoiatu ezkero.
Fenomeno hau oso argi nabaritzen da, branka adibidez hondartzaren gainean, edo
arranpa baten edo-eta abarren gainean apoiatu duen, U sezioak dituen bote batean,
GABARRA
108 Orrialdea
brankatik lehorreratzen saiatzerakoan. Azpikaldea laua duten pantoke biziko formek
permititzen dute ontziak hondoa jotzea, estabilitatea galdu gabe, permitituz horrela
Gabarra-ren karga eta deskarga (ganadua, nekazaritza materiala e.a.) segurtasun
osoz.
Gabarren pantoke biziko formak, hondoa jotzean duen estabilitatetik deribatuak
datoz, eta ez berau egiteko itxurazko sinpletasunetik, itxaron zitekeen bezala.
2. Gabarraren Historia6
Gabarra Bidasoako bokaleko gabarra tipikoa dugu, 1900 urte inguruan egina, eta
bere egilea ez da ezagutzen.
Hondarraren erauzketarako eta beste nekazaritza lanetarako erabili zen, bere jabe
José Agirre-k, Jaizubiako errekaren hondoan abandonatu zuen arte.
1993an, Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-eko langileek, errekuperatu zuten
errekako hondotik atereaz eta handik trasladatuz bere konserbaziorako.
GABARRAren erauzketa operazio neketsua izan zen lohian guztiz hondoratua bait
zegoen.
Fotografia 5: Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-eko kide eta koraboratzaileak
ontzia errekuperatzen erakusten duen imagina (Fotografia: Donostiako Untzi Museoa-
Museo Naval)
6 Donostiako Untzi Museoa-Museo Naval-ak emandako informazioaren arabera.
GABARRA
109 Orrialdea
3. Zaharberritzearen aurreko egoera:
Gabarra lohian egon zen denbora luze baten zehar, eta horrek erraztu zuen lohi
berde geruza fin bat hazi izana, halaber krustazeo txikiak zirripedoak (balanoak), eta
gainera lohi zarakar bat bere azalera osoan.
Gabarra bere kontserbaziorako bildu zen, aurretik garbitua izan gabe, eta
horregatik bere itxura oso zikina zen eta krustazeoz beteta zegoen. Lohi berdearen
arrastoak ere oso ebidnteak ziren.
Fotografia 6
Zaharberritzearen aurretik, uretatik kanpo egon zen urte askotan zehar, eta
horregatik oholen arteko junturak guztiz irekiak zeuden, lehortzerakoan ematen den
zuraren kontrakzioa dela-eta, eta ohol guztiek zirrikitu handiak azaltzen zituzten
motibo berarengatik.
Zuakerrak oso hondatuak deuden, bereziki jatorrizkoak (edo geratzen ziren hauen
arrastoak).
Momenturen batean gabarra pintura lanen baterako erabili zen, lehen garbiketaren
ondoren, pintura berdearen eta berunezko minio laranjaren aztarnak ageri bait ziren
(fotografia 7).
GABARRA
110 Orrialdea
Fotografia 7
4. Zaharberritze prozesua
Hasierako lana, eta ordu gehien dedikatu zitzaiona garbiketa lana izan zen. Hasieran
krustazeoak (balanoak) kendu ziren arraspa metaliko baten bitartez. Prozesu hau
banan bana kenduz egin zen, beste modu batera egingo balitz kroskoa estaltzen zuen
galipot geruza altxako zen-eta. Erortzerakoan, krustazeoak arrasto zirkular zuri txiki
bat uzten zuen, eta hau ere banan bana kendu beharra zegoen. Lan hau burutu
ondoren, kroskoa garbitu zen presio gutxiko uraren bitartez. Garbiketa sistema honek
ez zuen lortzen lohi berdearen arrastoak kentzea, beraz Diputazioko teknikoekin
kontsulatu ondoren erabaki zen presio handiagoko ura erabiltzea. Presioko ura eta
xaboi bitartezko kroskoaren garbiketa sakon baten ondoren, ontziaren egoera
ebaluatzen bukatu zen, halaber bere zaharberritzerako erabiliko zen kriterioa.
Balanoen kentzearen eta kroskoaren garbitzearen prozesua, hiru astetara luzatu zen
OLABEko taldeko kide baten dedikazio esklusibarekin.
Gipuzkoako Diputazioko teknikoekin kriterio interkanbio baten ondoren, ontziaren
egoerarekin ahal zen errespetuosoen zen interbentzio bat burutzea erabaki zen,
existitzen zen egitura kontsolidatuz, bere egoerak ez bait zuen posible egiten, jada
zaharberritua, gabarrak azaldu zezan, operatiboa zen garaietan azaltzen zuenaren
antzeko itxura edukitzea.
Gabarrak bere azpialdean azaltzen zuen hainbat konponketa, denboraren poderioz
askatu zirenak. Pieza bakoitza bere lekuan jarri zen berriz ere. Zuakerren eustea
nahiko defizientea zen, eta horregatik altzairu herdoilgaitzeko tirafondoak erabili ziren,
piezak egiturara finkatzeko.
GABARRA
111 Orrialdea
Falta ziren elementuak konpletatzea erabaki zen: azpialdean konponketa zahar bat,
ohol baten buruaren konponketa zahar bar estriborreko bandan txopan, zurezko pieza
bat txopako planoan, zuaker bat brankako zonan estriborreko alboan. Horretarako
Diputazioko teknikoek hornitutako demoliziotako zura erabili zen, beren iritziz
Gabarrari emango bait zioten, beren zaharberritze kriterioarekin adosago zegoen
itxura.
Altzairu galbanizatuzko iltzeak erabili ziren beren buruak bistan geratzen zirenean,
eta zuakerraren konponketan existitzen ziren torlojuen antzeko bat erabili zen,
aurretik oxidazio tratamentua emanez.
Oholen arteko junturetatik zintzilik zeuden iztupa eta galipot arrastoak, eta puntu
batzuetan finkatu ziren Sikaflex tanta txiki batzuen bitartez, ez zitezen galdu, eta
beren azterketarako eskura egon zitezen etorkizunean.
Zura, olio berezizko hiru eskuz bukatu zen.
Fotografia 8
GABARRA
112 Orrialdea
5. AZTERKETA TEKNIKOA
5.1 Datuen hartzea eta planoen errepresentazioa
Apartatu honen barne dauden planoak, ez dira Gabarra-ren ilustrazio grafiko huts gisa
kontsideratu behar, baizik eta egin ahal izan dugun ontziaren errepresentaziorik
fidelena.
Gabarra-ren ezaugarriak direla-eta plano bakarra marraztu da.
Forma eta eraikuntza planoa
Plano honetan errepresentatzen dira bai Gabarra-en formak eta halaber bere
eraikuntza. Bere eraikuntzatik Untzi Museoa-Museo Naval-era bere donaziora egon
diren egitura aldaketak minimoak izan direnez (zuakerren gaineko konponketara eta
txopako plataformaren transformazioetara mugatu dira), planoak Gabarra bere
jatorrizko konfigurazio posiblean, halaber egungo egoeran errepresentatzen du.
Txopako plataformaren eta, hagaren eta arraunaren errepresentaziorako, gabarra
mota hauek errepresentatzen dituzten fotografia zaharretan oinarritu gara.
5.2 Espezifikazioa: Kontrukzioa eta dimenstsioak
GABARRA 9,57 m-ko luzerako ontzia da, azpialde lauekoa, eta azpialde horren
kurbatura longitudinal oso arin batekin, branka oso hegalean dagoen arranpa
formakoa, txopa planoa, sekzioak pantoke bizikoak, eta puntal txikikoa. Branka
puntan bukatzen da, eta zurezko pieza batez errematatzen da, defentsa modura
aurreratzen dena.
Karelak ez du errifadura edo makurrera-rik7 azaltzen.
Gabarraren konstrukzioan erabilitako oholek oraindik zerratuak izan ziren zinta
zerrak egin zizkion markak azaltzen zituzten. Marka horiek bereziki erraz atzematen
ziren urgaineko aldean kanpoaldetik (fotografia 9).
7 Foto 3an ikus daiteke, bi gabarrek nolabaiteko errifadura edo makurrera dutela. Zama guztia erdialdean kontzentratu denez, eta gabarrak ez duenez inolako egiturarik honen karela irekitzearen eragozterako (habeak e.a) ikusten den errifadura, karga kontzentrazioak eragiten duen deformitatearen ondorioa da.
GABARRA
113 Orrialdea
Fotografia 9
Lokatzaren eta inkrustatutako algen garbiketa dela-eta, zuraren azaleko geruza
askatu egin zen kroskoaren parte handi batean, horrela zerraren markak oso modu
leun batean geratuz, baina oraindik ikusgai.
Azpialdea tope moduko forruaren teknikarekin forratuta dago, 4 cm-ko lodierako
haritzezko lau oholez. Azpialdeko oholak forma kurbokoak dira, eta horietako bi falka
kurbatukoak direla. Oholen arteko junturak iztupa eta galipotez istinkatuak daude.
Azpialdeko oholak gabarraren armazoiera zurezko zirien bidez finkatzen dira, bi
diametro diferentetakoak. Ziri hauek, haritzezkoak, zepilatuak daude, zirkuluari
hurbiltzen zaion sekzio poligonala lortzeko, 2,5 cm eta 1 cm-ko sekzioekin.
Jeneralean, ohol bakoitza barenga bakoitzari bi zirien bidez finkatzen zaio: bata 2,5
cm-koa eta bestea 1 cm-koa. Aldameneko barengetan, tamaina bakoitzeko ziriak
hiruzuloka jartzen dira.
GABARRA
114 Orrialdea
Fotografia 10: fotografian ikus dezakegu ziri bat bere espantsio
falkarekin. Falkaren orientazioa atzematen da, oholaren zainari
transbertsalki.
1cm-ko ziriak, azpialdeko ohola eta barengaren parte bat zeharkatzen dute, 2,5cm-
ko ziriak ordea zeharkatzen dituzte bai ohola eta bai barenga. Azken hauek, espantsio
falka bat dute beren beheko partean, azpialdeko oholaren zainaren sentidu
transbertsalean jarria, falkaren espantsio efektuak oholak hautsi ez ditzan. Zirien
disposiziotik ondoriozta daiteke, gabarra posizio inbertituan konstruitu zela. 1cm-ko
diametroko ziriak balioko zuten konstrukzio prozesuan finkaketarako, 2,5cm-ko
diametroko ziriak ordea ondoren ezarriko ziren, presioz aseguratuak eta haritzezko
espantsio falken bidez, kroskoaren finkaketa estruktural gisa.
Alboak haritzezko hiru ohol paraleloen bidez daude konstruituak, tingladillo
moduko forruaren teknika jarraituz.
Beheko ohola 29 cm-tako zabalerakoa eta tartekoa 21 cm-tako zabalerakoa, 3 cm
lodierakoak dira, haritzezkoak, eta goikoa 13 cm zabalerakoa, 5 cm-ko lodierakoa da.
Beheko bi oholen lotura, lodiera bariableko gainjartze baten bidez egiten da, 7,5-tik
12cm-rakoa.
Beheko oholak ez du ontziaren luzera osoa estaltzen, baizik eta txopako planotik,
1,1m-ko distantzia batera brankatik gutxi gora behera heltzen da.
Goiko eta tarteko oholen lotura, goiko oholean egin den hozkadura baten bidez
egiten da, bere barneko aldeak enrasatuta geratzen direla.
Goiko oholak errefortzu zintoiaren eta karelaren funtzioa egiten du. Bere goiko
aldean iltzez lotuta darama desgaste pieza bat, 5 cm zabalera eta 2 cm altuerakoa.
Oholak armazoiarekin horrela lotzen dira, 14 mm inguruko diametroko azkoina
duen torloju baten bitartez, goiko ohola zuakerren buruetara finkatzen duena, eta
GABARRA
115 Orrialdea
burdinezko iltzeen bidez, sekzio zirkularrekoak, beheko eta tarteko oholen
teilakatzean.
Zuakerren arteko tarteetan, beheko eta tarteko oholak bere gainjartzean finkatzen
dira, sekzio zirkularreko iltzeen bitartez. Sekzio zirkularreko eta 8 cm inguruko
luzerako iltze hauek, bi oholak zeharkatzen dituzte, eta barnean tolestu egin dira.
Beheko ohola azpialdeko oholetara finkatzen da, sekzio zirkularreko burdinezko
iltzeen bitartez, 15 cm-ro gutxi gora behera.
Armazoia 13 zuaker bikoitzez osatzen da.
Zuaker-barenga multzoa zurezko pieza bakarrekoa da, zuhaitz baten enborra eta
adarra aprobetxatzen zuen ohol batetik lortua. Gabarra-ren adina dela-eta, honek
konponketa nahiko jasan du armazoian, eta horregatik zuaker gehienak
konponketaren bat azaltzen dute.
Brankan uztai metaliko bat darama, eta horri kate bat finkatuko zitzaion lehorrera
lotzeko.
Zur guztia galipot tratamentu batez dago estalita eta horrek tonu beltz bat ematen
dio.
GABARRAren egungo imaginak ez du islatzen bere konstrukzioaren erregularitatea,
egin zenean eduki zuena baino imagin askoz ere zakarragoa emanez.
5.3 Karenaren azterketa
Ontzi diferenteen arteko azterketa konparatiboak, bere flotabilitate eta estabilitate
ezaugarriak ezagutzea eskatzen du. Karenaren azterketa teknikorik gabe ez da posible
ontzi baten ezaugarriak ezagutzea, bere kanpoko itxura eta bere dimentsio nagusiak
ez badira. Karenaren azterketaren emaitzak bi grafikotan errepresentatu ditugu: kurba
hidrostatikoak eta kurba pantokarenak. Grafiko hauek bere estabilitateari eta
flotabilitateari buruzko informazio baliotsua ematen diote ontzi arkitekturaren
ezaguerak dituen estudiosoari.
Azterketa hau lantzeko, Gabarra-en geometria deskribatzen duen modelo
numerikoa sortu dugu, Aerohydro karenen analisirako programan prozesatua izan
dena.
GABARRA
116 Orrialdea
5.3.1 Kurba hidrostatikoak:
Kurba hidrostatikoek modu grafikoan azaltzen dituzte karenaren formarekin eta bere
ezaugarriekin erlazionatutako balio multipleak. Balio hauek zingo diferentetan
errepresentatzen dira, trimatze finkoarekin eta grabitate zentro batekin, balizkoa eta
finkoa. Gabarra-ren kasuan suposatu da, gila beti flotazio planoari paralelo
mantentzen dela, karga egiten bait zen, alek nibelatuta flotatu zezaten, bai sentidu
longitudinalean eta bai sentidu transbertsalean. Grabitate zentro bertikalaren posizioa
base linean suposatu da.
Kurba hidrostatikoetatik lor ditzakegu ondorengo balioak zingo diferentetan:
�� Bolumena (�):
Gabarra-k desplazatzen duen ur bolumena metro kubikoetan. Ur geza denez, metro
kubikoetan desplazatutako ur bolumena ekibalentea da alaren desplazamentuarena
(�) Tonatan.
�� Karga ahalmena:
Kurba honetatik irakur dezakegu zuzenean alaren karga ahalmena, Tonatan, zingo
diferentetan. Ontziaren desplazamentuari deskontatu zaio 1,1 Tonako desplazamendu
arina (hau da ontziak hutsik duen desplazamendua).
�� 1 cm trimatzeko beharrezkoa den momentua:
Flotazio planoko grabitate zentrotik alari aplikatu behar zaion momentua da (Tonak x
metro), ontziaren asentamentuan 1 cm-ko aldaketa eragiteko.
�� 1 cm eskoratzeko beharrezkoa den momentua:
Kruxia lineatik alari aplikatu behar zaion momentua da, ontziaren eskora 1 cm-ko
aldaketa eragiteko.
�� Tonak inmertsio cm-ko:
Ontzia 1 cm urperatzeko beharrezkoa den pisua adierazten du, alaren zingo balio
diferentetan.
GABARRA
117 Orrialdea
0
0.1
0.2
0.3
0.4
0.5
Calado (m)Zingoa (m)
desp
laza
mie
nto
y c
arga
(Ton
elad
as)
0,5
1,0
1,5
2,0
2,5
3,0
3,5
4,0
4,5
5,0
5,5
6,0
6,5
desp
laza
mie
nto
carg
a
desp
laza
men
dua
eta
zam
a(To
na)
7,0
6,0
5,5
5,0
Mom
ento
par
a tr
imar
1cm
(Ton
elad
as x
m)
1cm
trim
atze
ko m
omen
tua
(Ton
a x
m)
9,0
8,5
8,0
7,5
9,5
6,5
Momento para
trimar
1cm
1cm tri
matzek
o momentu
a
1,5
1,0
2,0
4,5
2,5
3,0
3,5
4,0
Mom
ento
par
a es
cora
r 1c
m(T
onel
adas
x m
)1c
m e
skor
atze
ko m
omen
tua
(Ton
a x
m)
1cm eskoratzeko momentua
Momento para escorar 1cm
zam
a
desp
laza
men
dua
100
110
120
130
140
150
160
kg in
mer
tsio
cm
-ko
kg p
or c
m d
e in
mer
sión
kg in
mer
tsio
cm
-ko
kg p
or c
m d
e in
mer
sión
170
180
190
200
Irudi 1 Kurba hidrostatikoak
Kurbak erabiltzeko, zingo balio batekin sartu (kasu honetan zingoa 22 cm da) eta
irakurri balio bakoitza dagokion eskalan.
GABARRA
118 Orrialdea
5.3.2 Curvas pantocarenas:
Kurba pantokarenak permititzen dute, ontziaren pare adrizatzailearekin zuzenki
erlazionatuako KN balioak lortzea, desplazamentu diferenteekin, eskora gradu finko
batzuekiko.
Gabarra-en kasuan, ez gara ari bere ohiko erabiltzean modu esanguratsuan
eskoratuko duen ontzi bati buruz, bere nabigazioa modu exklusiboan ur bareetan
egiten bait da.
Karga deszentratuei zor zaien eskora minimoa izango da forma estabilitate handia
duenez.
Bra
zos
adriz
ante
s (c
m)
Desplazamiento (Toneladas)
Escora 10°
Escora 5°
2,2
10
21,81,61,41,210
20
30
Desplazamendua (Tona)3,63,43 3,22,62,4 2,8 4,44 4,23,8
Escora 15°40
Bes
o ad
rizan
teak
(cm
)
50
Trimado fijo a 0°KG = 0 m
Gila 0° trimatutaKG = 0 m
Figura 2 Curvas pantocarenas
Adibidean aztertzen da Gabarra-ren estabilitatea 2,5 tonako desplazamentu batez:
Irudi 2-tik lortuko ditugu beso adrizatzaileen balioak 5º, 10º eta 15º-tan.
GABARRA
119 Orrialdea
Balio hauekin marraztu dezakegu beso adrizatzaileen kurba (momentu
adrizatzaileak) adibideko desplazamentuarekiko (2,5 Tona)
0,70
Mom
ento
s ad
rizan
tes
( To
n. x
m)
0,20
0,05
0,10
0,15
00
0,65
0,60
0,25
0,30
0,35
0,40
0,45
0,50
0,55
10
20
105Escora (grados)
15Eskora (Graduak)
Mom
ento
adr
izan
teak
(To
na x
m)
Bes
o ad
rizan
teak
(cm
)
0,85
0,80
0,75 Bra
zos
adriz
ante
s (c
m)
30
40
50
����2.500 kg
Gila 0° trimatutaKG = 0 m
Trimado fijo a 0°KG = 0 m
Irudi 3 Beso adrizatzaileen kurba
A ANEXOA
A- 1 Orrialdea
Kroskoaren formak dokumentatzeko metodoa:
Eranskin honetan azalduko dugu, Juan Maria eta Gerrmancho ontzien kroskoko formak
lortzeko jarraitu den metodoa.
OLABEn erabaki genuen, proiektu honen ezaugarriengatik, ez zela nahikoa ontziek
era aproximatu batetan marraztea, eta hauek era fidel eta ahalik eta zehatzenean
marraztu behar zirela. Horregatik, eranskin honetan azaltzen dugun prozedura jarraitu
dugu, Germancho eta Juan Maria ontzietaz informazio zehatza eta xehea ematen bait
du.
Ala1 eta Gabarra-ren kasuetan, prozedura xinpleago bat jarraitu dugu, ertz zorrotz
edo pantoke biziko ontziak bait dira.
Ontzi bakoitzetik lortutako forma planoak, egindako beste plano guztien oinarri izan
dira.
Germancho eta Juan Maria-ren formak lortzeko prozedura, aurrerako orrialdeetan
deskribatzen da:
�� Ontzi bakoitza egurren gainean oinarritu zen, gila, ontziolaren zoruarekiko
paraleloa zegoela ziurtatuz. Zoruak, inguru honetan, nibelaren aldaketa
txikiak zituen ( � 3mm. Nibel optiko batekin neurtuta)
�� Antzeko era batetan, ontziak transbersalki nibelatu ziren.
�� Ontziak nibelatu ondoren, formak lortzeko orduan, zorua erreferentzi
horizontala bezala erabili zen. Ontzi hauek gila zuzena izaten dute, eta
ezaugarri hau erabili zen, lortutako 1=1 eskalako planoa konprobatzeko, eta
sortu zitezkeen akats txikiak zuzentzeko.
�� Ontziolako zoruan, ontzien krujia planora paraleloa zen lerro bat margotu
zen erreferentzi gisa, eta honen gainean markatu ziren, sekzio transbersal
bat lortu nahi ziren puntuak. Puntu hauetako bakoitzean, kroskoaren
egiazko txantiloi bat atera zen. Horretarako erreferentzi transbersal bat
errespetatu zen (zoruan egindako marra) eta erreferentzi bertikal bat ere
(zorua).
�� Txantiloi bakoitza, kontratxapatuzko tablero handi batetara pasa zen,
aipatutako erreferentziak errespetatuz. Honetan sekzio guztiak marraztu
ziren.
A ANEXOA
A- 2 Orrialdea
Prozedura honekin, itxuraz lan askokoa, hartu beharreko neurriak asko murrizten
dira. Neurketa bakarrak izan ziren, erreferentzi marran markatu ziren puntuena.
Txantiloiaren oinarri den bastidorea, txantiloia bai transbersalki edo longitudinalki
nibelatzeaz arduratzen da. Forma definitzeko eransten diren kontratxapatuzko
besotxoak, puntu arbitrarioetan jartzen dira, neurririk artu gabe.
Ondoren, sekzio bakoitzaren txantiloia egiazko eskalan marraztu ziren lehen
aipatutako tableroaren gainean.
Prozedura hau jarraitu ahal izan genuen, ontzien neurri txikiaren ondorioz. Hauek
handiagoak izan balira ziur aski zehaztasun guutxigoko beste metodo batzuetara jo
beharko genuen.
Prozedura, ondorengo fotografietan, era grafikoan azaltzen dugu:
A ANEXOA
A- 3 Orrialdea
Zoru gainean marra argi eta zabal bat
pintatu genuen kontraste hobea izateko.
Honen gainean, ardatz longitudinal bat
margotu zen, gilatik neurri arbitrario
batetara, baina honi paralelo zela.
Plomaden bidez, krujia planoko puntu
inportanteenak pasa ziren zorura.
Ardatz longitudinalean, sekzio transbersalak lortuko ziren puntuak markatu ziren,
bai eta krujiako puntu inportanteenak ere.
A ANEXOA
A- 4 Orrialdea
Aukeratutako puntu bakoitzean egurrezko bastidore mugikorra jarri zen, egiteko
txantiloiaren oinarri moduan.
Bastidore honetan oinarritzen zen txantiloia ateratzeko erabiltzen zen
kontratxapatuzko pieza (hau sekzio guztietarako erabili zen aldaketa txikiekin)
A ANEXOA
A- 5 Orrialdea
Txantiloiaren detailea (Honen azpian ziri batzuk ikus daitezke, zoruak izan
zitzakeen irregulartasun txikiak kontu izateko (kola tantoak, pintura e.a.)
Grapagailu baten bidez, gutxi gora beherako txantiloi honi kontratxapatuzko beso
batzuk josten genizkion. Hauek forma jarraitzen zuten, eta bere kokapenerako ez zen
neurririk jarraitu; forma isladatzeko leku egokienetan jarri ziren.
A ANEXOA
A- 6 Orrialdea
Urazpiko aldearen forma ateratzen, gilaren detailea.
Prozedura honen bidez lortutako txantiloia kontratzxapatuzko panel handi
baten gainean jarri ondoren, puntu bakoitza transferitzen zen. Hau egin zen,
sekzio guztitarako, erreferentzi horizontal, bertikal eta transbersal bat
errespetatuz.
A ANEXOA
A- 7 Orrialdea
Egurrezko eskuadra baten laguntzaz
puntu bat transferitzen.
Lortutako puntuak, berunezko pisuz heldutako egurrezko listoi malgu batez lotzen
dira, sekzioaren kurba marrazteko.
A ANEXOA
A- 9 Orrialdea
Prozedura hau sekzio guztietan erabili da, branka eta korastan ere bai. Fotografian
korastaren forma ateratzeko prozeduraren detailea.