+ All Categories
Home > Documents > Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Date post: 22-Mar-2016
Category:
Upload: euskal-herria-bildu
View: 222 times
Download: 2 times
Share this document with a friend
Description:
 
15
Transcript
Page 1: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

HNHIZKUNTZA

NORMALIZAZIOAHAUTESKUNDE PROGRAMA 2012

Page 2: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Izaite bat ez daike hezur hutsez osa,HERRIA DA GORPUTZA, HIZKUNTZA BIHOTZA.

GUZTIONA GUZTIONTZAT

EHBildu hizkuntza politika berria egitera dator, euskara euskal herritarron hiz-kuntza normalizatua izan dadin. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza poli-tika berria, lehentasunezkoa eta burujabea bideratzea, eta euskarari estatusjuridiko egokia ematea.Euskara euskaldunon nazio hizkuntza da eta Euskal Herriaren nortasun ikurnagusia. Kohesiorako eta integraziorako tresna izateaz gain, gure kulturarenfuntsezko osagarria da, Euskal Herriak kultura unibertsalari egiten dion ekar-pen berezia.Euskararen normalizazioaz honako hau ulertzen dugu: Euskal Herriko herritarguztiontzat eguneroko arlo denetan euskara ohiko eta lehentasunezko hiz-kuntza izatea.Herritarrak, hizkuntzak eta herriak berdinak dira duintasunean eta, beraz,berdintasunezko tratamendua eskatzen dugu. Hau da, hizkuntza komunitateguztiek euren lurralde historikoan eskubide berberak izatea eta beren garapenosoa ziurtatzea. Gure kasuan, euskararentzat lortzea Euskal Herri osoan, espainierak eta frant-sesak, bakoitzak bere estatuan duten berdintasunezko estatusa eta pareko-tasunezko egoera eremu politikoan, juridikoan eta soziolinguistikoan.Euskararen garapen osoarekin guztiok irabazten dugu, euskal hiztunok etagainontzeko hizkuntza komunitateek.

AURRERA EZ EGITEA, ATZERA EGITEA DA

UNESCOk euskararen arriskuaz ohartarazi, egoera hauskorra duela esan eta

97

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hizkuntza Normalizazioa

HN

HizkuntzaNormalizazioa

Page 3: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

%33tik beherako erabilera duten hizkuntzak galtzeko arriskuan daudela adie-razi zuen. Diskurtso ofizialak eraginda, gizarteak ez du sinesten euskara arriskuan da-goela. Asko egin dugu denon artean eta hil-kanpaiak ez ditugu joko, bainaerrealitatea egoskorra da:

Euskararen kale erabileraren VI. neurketa:

Euskal Herriko kasurik onenean, Gipuzkoan, %33aren inguruan dabil eta Do-nostian erabilera %15,9 euskaraz da eta %81,1 espainieraz. Euskal herrita-rren erdia bizi den hiriburuetan, berriz, Bilbo Handian, Gasteizen eta Iruñean,euskararen erabilera %3 ingurukoa da, eta espainierarena % 90ekoa.

Euskararen kale erabilera ez da hazi azken hamabost urtean eta %13 eta%14 artean goia jo du. Hein horretan trabatuta dago eta planto egin du. So-ziolinguistikaren Klusterrak iradoki duen bezala, baldintzak aldatzen ez badira,erabilerak ez du gora egingo: ez bada hiztun kopurua handitzen eta hiztuneieuskara erabiltzeko aukera gehiago ez bazaie ematen. Euska ra ren ezagutzakontuan izanda, erabilera tasa estatistikoki espero daitekeena baino hobeabaita.

V. inkesta soziolinguistikoak:

Euskal Herrian, hogei urtean, 2,4 puntu igo da euskara erdara beste edo ge-hiago erabiltzen dutenen kopurua, eta %16,1ek erabiltzen du orain. Herrita-rren % 84k erdara du hizkuntza nagusi edo bakar; eta hamarretik bederatzidira Lapurdin, Zuberoan eta Nafarroan erdara nagusi dutenak.

Eremuka euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak, %39 dira Gi-puzkoan, %12,8 Bizkaian eta %4,3 Araban, %5,5 Nafarroan eta %9,6 Ipar Eus-kal Herrian. Gipuzkoa kenduta, beraz, UNESCOk finkatutako % 33ko marragorriaren oso azpitiko erabilera.

Euskaldunen kopuruak bost puntu egin du gora azken bi hamarkadetan Eus-kal Herrian, eta azken urteetan hazkunde hori apaldu egin da. Igoera horibatez ere gazteen artean gertatu da. Baina, joera hori ez da islatu erabileran.Gazte elebidun gehiago egon arren, euskara gutxiago erabiltzen dute gaurkogazteek duela hogei urteko gazteek baino (herri euskaldunetan izan ezik). Ezbaitira euskaldun osoak; hobeto moldatzen dira erdaraz eta euskaraz jardu-teko zailtasunak dituzte; gune erdaldunetan bizi dira; euskararenganako at-xikimendu apalagoa dute; eta pisu demografikoa txikia dute, jaiotze tasakbehera egin duenez. Erabileran aldaketa gertatu da. Euskara gehiago erabiltzen da esparru for-maletan (hezkuntza, administrazioa, lan mundua) eta gutxiago esparru in-formaletan (lagun artean, familian); komunikabideen kontsumoan erdara danagusi. Geldotze eta moteltze zantzuak sumatzen dira, euskararen normalizazioagaltze joeraren abiapuntu batean dago, eta ez badugu ezer egiten galduegingo dugu. Aurrera ez egitea atzera egitea da.

98

HNHizkuntza Normalizazioa

Page 4: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

ORAIN ARTEKO HIZKUNTZA POLITIKAREKIN EUSKARA EZ DA NORMALIZATUKO

Bi estatu handien hegemoniapean, euskarak menpeko estatus juridikoa du.Espainiako eta Frantziako Konstituzioek espainierari eta frantsesari balio hie-rarkizagarria ematen diete, estatuen baitan dauden gainerako hizkuntza ko-munitateak menperatu eta hizkuntza horietako herritarrak bigarren mailakobihurtzen dituzte. Frantziako Estatuak ez ditu euskal komunitate linguistikoaren hizkuntza es-kubideak aitortzen eta Espainiakoak, eskubide batzuk aitortu arren, ez du hiz-kuntza komunitateen eskubide berdintasuna aitortzen, espainierarennagusitasuna eta euskararen menpetasuna ezartzen ditu.Asimetriak eta kanpo mugak nabarmenak dira: denok gaude behartuta erdarajakitera, baina ezin dugu inor behartu euskara jakitera. Araba, Bizkaia eta Gi-puzkoako Estatutuak eta Nafarroako Foru Hobekuntzak Espainiako Konstitu-zioak ezarritako menpekotasuna mantentzen dute. Toleratu egiten duteerdaldunen elebakartasuna eta galarazi euskaldunena; UEMAren udal orde-nantzak baliogabetzean, adibidez. Gaur egun, euskara ez da ofiziala Euskal Herriko bere lurralde osoan. Etaeuskararen estatusa, bi estatuetan zatitua, bost eraentza juridiko desberdinekarautzen dute. Ondorioz, euskal hiztunak eskubide desberdinak ditu bizi denedo dagoen tokiaren arabera; eta ofiziala ez den eremuetan ez dauka hiz-kuntza eskubiderik.Orain arteko hizkuntza politikek ez dute balio izan euskaldun eleanitzez osa-tutako Euskal Herri euskalduna berreskuratu eta berrezartzeko. Kasurik one-nean ere intentsitate gutxiko politikak dira. Euskararen garapenak behardituen minimoen azpitikoa. Eta, oro har, euskararen egoera minorizatuak itoegiten ditu ahalegin normalizagarri horiek, oztopoak bultzadak baino handiagoakdirelako. Euskararen botila erritmo batetik gora betetzen ez bada, hustu egingoda. Euskararen gizarte erakundeek, euskaltzaleek eta erakunde publikoek azkenhamarkadetan lan eskerga egin dute, aurrerapausoak egin dira, baina ezin-bestekoa zaigu diagnostiko egoki eta zehatza egitea: osasunetik urrun gaude,eta hiru hamarkadatan garatutako hizkuntza politikekin euskara ez da nor-malizatuko.Behatokiaren urtez urteko txostenek erakusten dute euskaldunen hizkuntzaeskubideek urratuta jarraitzen dutela Euskal Herri osoan, eta administrazioguztiek egunero urratzen dituztela. Kale erabileraren neurketak eta inkestasoziolinguistikoak egoeraren larritasuna islatzen dute.

- Euskal hiztunek ezin dituzte bizitzaren funtzio guztiak euren hizkuntzan bete.- Aldeak alde, euskararen erabilera oso urria da, moteldu egin da eta galtzejoeran sartzear egon liteke. - Herritar gehienek ez dakite euskaraz oraindik.- Erdal elebakartasunaren aldeko diskurtsoa ari da zabaltzen orain gure ar-tean.

Horrenbestez, EHBilduren ustez, hogeita hamar urteko politikaren ondoren,

99

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hizkuntza Normalizazioa

Page 5: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

euskararen garapen osoa azkartu eta lortzeko hizkuntza politika berria, era-ginkorra eta burujabea garatu eta gauzatu behar dugu, eta euskarari estatusegokia ematea ezinbestekoa da, hizkuntza berezkoa eta normalizatu beha-rrekoa, hizkuntza ofiziala, lehentasunezkoa eta jakin beharrekoa izan dadin.

HIZKUNTZA POLITIKA BERRIAREN OINARRIAK

Bidegurutzean gaude: euskararen egungo politika eta egitura juridiko haus-korrean jarraitzea ala euskararen politika aldatzea eta marko normalizagarriberria eraikitzea. EHBilduk euskararen esparru horretatik ahal den azkarrenirten eta euskararen marko normalizagarri berria eraiki nahi du. Euskaraz oso-osorik bizitzea ahalbidetuko duten baldintza politikoak, juridi-koak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak lortu behar ditugu, hizkuntza po-litika berria eragiteko. Euskararen erabilera moteltzeko joera saihesteko etairabazpidean jartzeko, euskara beharrezko bihurtzeko eta euskararen nor-malizazioa bideratzeko. Euskara jakitea unibertsalizatzeko, euskararen era-bilera handitu eta euskararen normalizazioan jauzi kualitatiboa emateko. EHBilduren hizkuntza politika berriaren proposamena gaur egungo erreali-tatetik abiatuko da, egingarria, bideragarria eta pragmatikoa izango da, in-teres alderdikoirik gabea eta euskararen normalizazioaren beharretik sortua. Hizkuntza politika berriaren oinarriak Euskararen Gizarte Erakundeen Kont-seiluak proposatutako gutxienekoak izango dira:

• Burujabea, kanpo esku-hartzerik gabekoa: hizkuntza politika burujabea bi-deratzea, gaur egun dauden oztopoak eta debekuak gainditzeko eta politikaeragingarria abian jartzeko.

• Euskararen estatus juridiko egokia duena. Hau da, euskara da Euskal He-rriko berezko hizkuntza eta normalizatu beharrekoa, hizkuntza ofiziala, le-hentasunezkoa eta jakin beharrekoa.

• Euskararen erdigunera jo eta baliabide nahikoak dituena: euskararen nor-malizazioaren zentralitatea aldarrikatu eta praktikara eramango dugu. Eus-kara ardatz bai diskurtso eta praxi politikoan eta baita administraziopublikoaren egituretan ere. Zentralitateak esan nahi du baliabide pertsonaleta baliabide ekonomiko nahikoak bideratu behar direla euskararen norma-lizaziorako, urrats kuantitatibo eta kualitatibo nabarmena emanez.

• Elkarlana, lidergo partekatua eta zeharlerrotasuna: euskararen normali-zazioa norbanako eta eragile guztien bultzadatik eta indarren auzolan estutiketorriko da. Eragile guztien erantzunkidetasun aktiborik ez bada ez da nor-malizaziorik lortuko. Horrek lidergo eta estrategia partekatua eskatzen duesparru guztietan eta bide-orri zehatza adostea, efizientziaz eragin ditzanelkarlana eta zeharlerrotasuna. Era berean, hizkuntza politika bateratua bu-rutzeko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta Nafarroa Garaiarekin eta Iparral-dearekin koordinatzeko; tokian tokiko errealitate bakoitzaren abiaburua,

100

HNHizkuntza Normalizazioa

Page 6: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

baldintzak eta erritmo ezberdinak kontuan hartuz.

• Hizkuntza politika berriaren neurriak burutzerakoan udalerri euskaldunak,hiriburuak eta eskualde buruak hizkuntza politika gauzatzeko gune intentsi-boak izango dira.

HIZKUNTZA POLITIKA BERRIA, LEHENTASUNEZKOA ETA BURUJABEA GAUZATZEKO 19 NEURRI

1. Hizkuntza politika berriak euskaraz bizitzea ahalbidetuko duten baldintzapolitikoak, juridikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak lortzeko, honakooinarriak izango ditu:

- Kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza politika burujabea bideratzea. Gauregun dauden oztopoak eta debekuak gainditzeko eta politika eragingarriaabian jartzeko.- Euskarari estatus juridiko egokia ematea. Euskarak ofizialtasun nahikoa etaegokia izan dezan Euskal Herri osoan. Hau da, euskara da Euskal Herriko be-rezko hizkuntza eta normalizatu beharrekoa, hizkuntza ofiziala, lehentasu-nezkoa eta jakin beharrekoa.

Oinarri hauekin honako jarduera estrategikoak eramango ditugu aurrera:

1. Euskal hiztunon komunitatea normalizatzeko adostasun soziala eta politikoalortzea, betiere, aipatutako oinarriak kontuan hartuz: euskara berezkoa, norma-lizatu beharrekoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta jakin beharrekoa izango da.2. Euskara Normalizaziorako Plan Estrategiko berria diseinatzea eta egikaritzeagainerako erakunde publiko eta euskararen gizarte erakundeekin elkarlanean. 3. Euskararen legedi eta arkitektura juridiko berria garatzea euskararen be-rezkotasuna, ofizialtasuna, lehentasunezko izaera, ezagutzaren unibertsalta-suna eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko.

2. Euskara jakitea bermatu behar du hezkuntza eta irakaskuntza sistemak;horretarako, oraingo ereduen sistema gainditu eta murgiltze-eredu bakarraabiaraziko dugu.

Lege arauak honako hauek jasoko ditu:

• Kalitatezko hezkuntza publikoa, 0 urtetik unibertsitateraino. Euskal curri-culumean oinarritutako berezko hizkuntza sistema garatuko da.

101

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hizkuntza Normalizazioa

Page 7: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

• Oraingo ereduen eskema gainditu egin behar da eta murgiltze-eredu bakarbaterantz joan behar da. Oraingo ereduen sistematik abiatuta, mailaka etaazkar egin behar da. • Lehen urrats moduan, aurre-hezkuntzan murgiltze-eredua baino ez daeskainiko. Gainerako hezkuntza zikloetan eta epe ertainean ikasle guztiakeuskaldun eleanitzak izatea bermatuko duen eredu bakarra egongo da: AtikBrantz eta Btik Drantz. Eredu horrek malgua izan behar du eta eskolan da-goen gune soziolinguistikoaren ezaugarrietara moldatu beharko du. Markohorretan guztietan atzerriko hizkuntzak nola txertatu egoki diseinatu beharda.• 0-3 euskarazko eskola orokortuko da. • Lanbide hezkuntzan, etengabeko eta enplegurako trebakuntzaren alorrean,urratsak egingo dira euskarazko eskaintza bermatzeko. LHn euskarazko es-kaintza osoa izango da.• Derrigorrezko hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Hezkuntzan irakasleberri guztiak euskaldun eleanitzak izango dira.• Ahozkotasuna eta komunikazio-gaitasuna sakontzeko programak ezarrikodira. • Helduen euskalduntze alfabetatzeak lagunduko du euskara unibertsalizat-zen. Horretarako, doako bidean jarriko da, asistentzia eta aprobetxamen-duaren arabera. • Sektorearen finantziazio iraunkorra bermatu eta sektoreko agente guztienarteko osagarritasuna sendotuko da.

• Euskaltegien eta auto-ikaskuntza zentroen markoa gainditu, eta esparrukoeragileen (HABE, udal euskaltegiak, euskaltegi homologatuak eta pribatuak,Hizkuntza Eskola Ofizialak eta gainerakoak) arteko osagarritasuna sendotukoda.

3. Herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatu, eta euskara lan eta zerbitzu hizkuntza bihurtuko dugu administrazio osoan.

• Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, langile publikoek euskarazeta espainieraz aritzeko gaitasuna izan behar dute. Aurrerantzean, EAEkoadministrazio publikoan lan egiteko gutxienez 2. hizkuntza eskakizuna edobaliokidea izan beharko da ezinbestean. • Zerbitzu publikoa emango duten eta administrazioarekin kontratua lortuduten enpresek administrazioaren maila berean bermatu beharko dituzteherritarren hizkuntza eskubideak, eta administrazio publikoaren kontratuetaneuskaraz aritzeko gaitasuna ezinbesteko baldintza moduan ezarriko da. Iriz-pide nagusia izango da, euskaraz egin daitekeen guztia euskaraz egitea etaeuskaraz ezin daitekeenean bakarrik, ele biz egitea. Bai Euskarari, BikainZiurtagiria edo euskara planak betetzen dituztela bermatzen dituzten enpre-sak hobetsiko dira puntuazioetan. • Beharrezko urratsak eta lege-garapenak egingo dira arduradun politikogorenek ere hizkuntza ofizial biak menpera ditzaten bermatzeko.• Administrazioetan, beren organismo autonomoetan eta sozietate publiko

102

HNHizkuntza Normalizazioa

Page 8: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

orotan, haien hizkuntza irizpideak jarriko dira indarrean, euskara herritarrent-zako zerbitzu hizkuntza eta administrazioen arteko komunikazio hizkuntza etalangileentzako lan-hizkuntza izan dadin; azken urrats honetarako neurri era-ginkorrak, progresiboak eta epedunak ezarriko dira. • Diru-laguntzak lortu dituzten enpresek erakundeak proposatutako hizkuntzairizpideak bete beharko dituzte. • 16 urtetik beherakoentzako eskaintza: administrazioak, beren organismoautonomoak eta sozietate publiko orok eta haien kontzesionarioek 16 urtetikbeherakoei zuzendutako zerbitzu eskaintza – gazteria, kultura, kirola, musikaeskola, jaiak eta antzekoak – eta arlo horiei dagozkien jarduerak eta harre-manak euskaraz egingo dituzte. • Estatuaren administrazioekin eta Justizia administrazioekin harremanetanjarri eta diagnostikoak egingo dira, euskara plan osoak bidera ditzaten. Esta-tuko administrazioak EAEko herritarren hizkuntza eskubideak errespeta ditzanurratsak egingo dira.• Administrazioak, beren organismo autonomoek eta sozietate publiko oroketa haien kontzesionarioek euren publizitatea argitaratzerakoan euskarazkokomunikabideei lehentasuna emango diete, eta komunikabide elebidunen ar-tean, %33tik gora euskaraz argitaratzen dutenei.

4. Udalerri eta espazio sozial euskaldunak bultzatu eta indartuko ditugu

• Lehentasunezkoa izango da euskararen arnasguneak (euskaldunen dent-sitatea %70etik gora dutenak) babestea eta zabaltzea; euskara nagusi izangoden eremua osatzea; euren garapen sozioekonomikoa eta soziokulturala bult-zatzea; bizimodu euskaldunak indartzea; eta erabilera soziala eta publikoasustatzea bizitza sozialean: aisialdian, kulturan, sozio-ekonomian, komunika-bideetan. • Ezinbestekoa da UEMA bultzatzea eta indartzea.• Espazio sozialak eta herri euskaldunak babesteko legea bultzatuko dugu,erakundeen proiektuek nahiz ekimen pribatuek dituzten eragin soziolinguistikokaltegarriak neurtzeko eta balizko neurri zuzentzaileak proposatzeko. • Ikuspegi aldaketa eta aldaketa politikoa bultzatuko ditugu, hizkuntza ekolo-giaren ikuskera eta praktika politikotik, UEMAko udalerrien garapen sozio-ekonomiko iraunkorra bermatzeko.• Hizkuntza ekologiaren teorizazioak ezarri dituen oinarrizko printzipioak apli-kagai izango ditugu: funtzio esklusiboak behar dira jatorrizko edo berezko hiz-kuntzarentzat, eta ekintza sozial guztietan agertzen diren eraginsoziolinguistikoak neurtuko ditugu.

5. Euskarazko komunikazio esparruaren iraunkortasuna sustatu eta eraldaketan lagunduko dugu

• Eskualde historikoetan euskarazko komunikabide multimediak sortzea bult-

103

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hizkuntza Normalizazioa

Page 9: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

zatuko eta lehenetsiko dugu.• Euskarazko komunikabideen jasangarritasun ekonomikoa, egonkortasunaeta eraldaketa bermatzeko diru-laguntzazko politikatik hitzarmengintza edokontzertazio-politikara pasatuko gara.• Ikus-entzunezkoen alorrean, emisio-lizentzia guztiek euskarazko eskaintzaduin bati lotuta joan behar dute, gutxienez emisioen % 50, eta barruti ba-koitzean euskara hutsezko hedabideei lizentzia bat gordeko zaie. Alabaina,etorri berrien hizkuntza komunitateei lotutako ikus-entzunezko komunika-bideak arau horretatik salbuetsi daitezke.• Euskal hedabideen behatokia sortu eta garatuko dugu, herri-administra-zioen eta sektorearen arteko lankidetza egonkorra sustatzeko.• Euskararen beste lurraldeetako erakundeekin koordinatu eta haietako he-dabideak indartzen lagunduko dugu. • Euskal hedabideen sektore publiko eta pribatuaren arteko osagarritasunabultzatuko dugu, elkarlana, edukien trukea eta zabalkunde-bide konpartituaklanduz. • Instituzio eta komunikabide publikoek herritarrek euskal hedabideak kont-sumi ditzaten kanpainak bideratuko dituzte, erabiltzaile potentzialak errealbihurtzeko helburuarekin. • Erdal editore eta komunikazio enpresak animatuko ditugu euskarazko pro-duktuak kaleratu ditzaten.• Eskatuko dugu Estatuko komunikabide publikoek euskararen legea betedezaten eta euskarazko emisio duinak izan ditzaten.

6. EITB euskararen normalizazioaren zerbitzura jarriko dugu, euskarazko ka-litatezko edukia sortuko da eta euskararen komunikazio eta ikus-entzunezkosektorearekin elkarlana sakonduko da

EITB taldeko komunikabideek oinarri moduan euskara eta euskararen nor-malizazioa izan behar dute ardatz, euskara bultzatu eta normaltzeko helburuestrategikoa bete behar dute. Horrenbestez, erdarazko irrati-telebistarik ezda izango, alegia, EITBko telebista kate eta irrati guztietan euskararen pre-sentzia bermatu eta erabilera bultzatuko da. Euskarazko eta kalitateko hez-kuntza, informazioa eta entretenimendua izango da taldearen oinarria etaEITB existitzeko arrazoia. Horrek ondorio zuzenak ditu hainbat aspektutan:

• EITBren lan-hizkuntzak euskara behar du izan.• EITBko langile guztiek euskaraz aritzeko gaitasuna izan behar dute, etahizkuntza profil derrigorrezkoak ezarriko zaizkie duten arduraren arabera.• EITBko euskarazko kateek programazio normalizatua eta ikus-entzuleenespektro osoa hartuko duena izan behar dute: seriek, eztabaidak, zinea, ki-rola, entretenimendua, e.a. • Euskal hiztunen hizkuntza-trebezia eta adierazkortasuna areagotzeko, bi-koizketa lehenetsiko da euskarazko kateetan.• Euskarak eta euskal kulturak presentzia normalizatua izango du erdarazko

104

HNHizkuntza Normalizazioa

Page 10: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

hedabideetan. Saihestuko da euskal hiztunek adierazpenak bietan, euskarazeta erdaraz, egin behar izatea.• Hizkuntzaren kalitatea. EITBko emisioen euskarazko eta espainierazko emi-sioek kalitate linguistiko duina izan dezaten bermatzeko baliabide nahikoakjarriko dira.• Euskararen komunikazio esparru sendoa eta iraunkorra lortzeko elkarlana,koordinazioa, eduki-trukea eta zabalkunde-bide konpartituak sortuko diragainerako euskarazko hedabide ez-publikoekin. • Euskararen eta euskal hiztunen garapenerako eraginkorrena izango deneuskarazko irrati eta telebistaren esparru komunikatiboaren egituraketarenazterketa eta diseinua abiatuko da eragile guztien artean.

7. Lan mundua, merkataritza eta berrikuntza-sistema euskalduntzea sustatuko dugu

Jarduera arautzailea garatuko dugu, enpresetan euskara planak indarreanjartzeko.• Enpresa publikoek euskara erabiliko dute lehentasunez euren jardueran.• Zerbitzu publikoa emango duten enpresek administrazioaren maila bereanbermatuko dituzte herritarren hizkuntza eskubideak. • Administrazio publikoaren kontratuetan euskaraz aritzeko gaitasuna ezin-bestekotzat ezarriko dugu.• Bikain ziurtagiria eta Bai Euskarari ziurtagiriak bateratu eta indartuko di-tugu, eta administrazio publikoetako kontratazioetan balioa eman.• Kontsumitzailearen eta Erabiltzailearen Estatutua berraztertu eta beha-rrezko den ataletan indartu eta zabalduko dugu.• Jendearentzako arreta duten lau langiletik gorako denda edo enpresetakolangileei euskara jakin dezaten lagunduko diegu, bezeroak nahi duen hizkunt-zan hitz egin dezan.• Alorreko agenteekin, hots, enpresa-elkarteekin, sindikatuekin, gremio-el-karteekin, merkataritza-ganberekin eta enparauekin adostasunak bilatuko di-tugu euskararen normalizazioaren bultzatzaile moduan joka dezaten etahizkuntzen kudeaketa integralaren filosofia barnera dezaten beren kudea-keta-sisteman.• Euskara berrikuntza-sistemetan txertatu eta normalizatuko dugu.• Enpresa pribatuei euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzea etagauzatzea eskatuko diegu. • Gizarte-erantzukizun korporatiboaren kontzeptua landuko dugu boronda-teak eta jarrerak irabazteko.• Alorreko agenteak, hots, enpresa-elkarte, sindikatu, gremio-elkarte, mer-kataritza-ganbera eta enparauak inplikatuko ditugu euskararen normaliza-zioaren bultzatzaile moduan. • Enpresa asko esportatzaile direnez, hizkuntzen kudeaketa integralaren fi-losofia beren kudeaketa-sisteman integratzea bultzatuko dugu. Horretarako,ziurtagiri-sistema bat antola daiteke. Bikain eta Bai Euskarari ziurtagiritik abiadaiteke.• Bezeroen beraien eskubideak bermatzera eta hizkuntza eskakizunak alda-

105

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hizkuntza Normalizazioa

Page 11: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

rrikatzera bideratutako ekimenak sustatuko ditugu. 8. Euskarazko kultur sorkuntza, kontsumoa eta nazioarteratzea sustatuko dugu

• Euskarazko kultur sorkuntza, kontsumoa eta nazioarteratzea sustatukodugu, euskarazko kultur industria indartsua eta jasangarria lortzeko helbu-ruarekin.• Zine proiekzioan euskarazko kuota jarriko dugu; filmen bikoizketa, azpiti-tulazioa, euskarazko sortze literarioa nahiz zientifikoa eta liburugintza, ikus-entzunezko materialak eta bestelako kultur adierazpenak lehenetsiko ditugueta neurri egokiekin sustatu.• Ikus-entzunezkoen alorrean euskarazko eskaintza handitzeko EuskarazkoBikoizketa Agentzia sortuko dugu. • Euskal sorkuntzaren agertoki unibertsal iraunkor bat sortuko dugu, pres-tigio handiko proiektu kultural-arkitektoniko batean.• 2016an, Donostia Europako Kultur Hiriburua dela-eta antolatuko direnekimenak lagunduko ditugu, batez ere, euskara eta euskarazko kulturarensorkuntzan eta munduaren aurrean kokatzera zuzenduta daudenak.

9. Euskara eta euskarazko kultura zabalduko dugu

• Euskara eta euskarazko kultura munduan zabaltzeko gaur egun daudenegiturak berraztertuko ditugu. • Euskararen irakaskuntza, ikasketa eta erabilera mundu osoan sustatukodugu.• Euskarazko kulturaren sorkuntza, espresio, euskarri eta adierazpide he-datzen eta zabaltzen lagunduko dugu.• Euskara eta euskarazko kulturari buruzko ikerketa sustatuko dugu, berezikiunibertsitate eta goi-mailako ikerketarako erakundeetan. • Gure herrialdeko errealitatea euskaraz hitz egiten duten mundu osoko ko-lektibitateetara eta hainbat herritara hurbilduko dugu.• Euskarazko literatura, saiakeragintza eta ikerketa sustatuko ditugu, atze-rriko hizkuntzetarako itzulpenak lagunduz eta elkartrukeak bultzatuz.

10. Aisialdia eta kirola euskalduntzea bultzatuko dugu

• Kirol-jarduna euskalduntzeko kirol-federazioekin elkarlanean arituko garaeta federazioek euskaraz normaltasunez aritzeko gaitasuna izango dutelabermatuko dugu.• Ekitaldi publikoetan euskara lehentasunez erabiliko da. • Diruz lagunduko diren elkarteek (taldeak, klubak…) bermatuko dute eus-

106

HNHizkuntza Normalizazioa

Page 12: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

kararen erabilera euren jardueretan. • Aisialdirako kontsumo-produktuen euskarazko eskaintza zabaltzea bultza-tuko dugu, bereziki gazteentzat eta IKT alorrekoak.• Administrazioak 16 urtez beherakoentzat bideratzen duen aisialdiko es-kaintza euskaraz izango da.

11. Euskarazko Informazio eta Komunikazio Teknologien tresnak eta aplikazioen ekoizpena eta kontsumoa zabalduko dugu

• Bermatuko dugu kontsumo orokorreko softwarea eta enpresa-aplikazioohizkoenak euskaraz egon daitezen.• Bermatuko dugu euskarak izan ditzan hizkuntzen teknologiaren oinarrizkotresnak eta baliabideak, eta kode irekizkoak lehenetsiko dira.• Ingelesa bezalako hizkuntzek dituzten mailako euskarazko baliabideakegongo direla bermatuko dugu.• Aisialdirako euskarazko IKT produktuak lehentasunez bultzatuko ditugu.• .eus domeinua lortzen lagunduko dugu.• Internet euskarazko edukiz hornitzea sustatuko dugu.

12. Unibertsitatea eta ikerketa euskaraz eta euskararen zerbitzuan egoteasustatuko dugu

• Euskara unibertsitate mailan indartuko dugu: EHU erabat euskaldundu etaEuskal Unibertsitatea proiektua bultzatu. • UEUrekiko hitzarmena berreskuratuko dugu.• Goi-mailako ikerketa, publikazioa eta dibulgazioa euskaraz izan dadin urrat-sak emango ditugu. • Zientzia eta Teknologia Planaren barruan txertatuko ditugu euskararen ga-rapenen osoa ahalbidetuko duten ikerketa-ildoak:• Hizkuntza-teknologiak eta euskararenak lehentasunez• Euskararen eta hizkuntza gutxiagotuen normalizazio-prozesuak• Euskararen eta hizkuntzen ikasketa eraginkortzeko metodologia eta tekno-logiak. • Euskararen garapenarekin estuki loturik, hiru ikerketa-zentro edo unitate-ren sorrera bultzatuko dugu:• Euskarazko hizkuntza-teknologien ikerketa eta aplikazioa• Euskararen eta hizkuntza gutxiagotuen normalizatzeko ikerketa eta aplika-zioa• Euskararen ikasketa eraginkortzeko eta azkartzeko metodologiak eta tek-nologiak• Euskarak bere lurralde osoan daukan egoera jakiteko azterketak egin etametodologia bera garatuko dugu euskararen zazpi lurraldeetan erabili ahal

107

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hizkuntza Normalizazioa

Page 13: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

izateko.

13. Gurasoak eta familia papera aktibatuko dugu

• Gurasoak euskaraz aritzera bultzatzeko eta familia euskalduntzeko estra-tegiak eta politikak landuko ditugu. Hainbat aspektu kontuan hartu beharkodituenak: hizkuntzaren transmisioa, euskararekiko jarrera proaktiboak, etxekohizkuntza-giroa, e.a.

14. Migranteen kulturak eta hizkuntzak aintzat hartuz euskarara eta euskalkulturara hurbiltzea sustatuko dugu

• Migranteen jatorrizko kulturak eta hizkuntzak aintzat hartuko ditugu mi-granteak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko.• Harrera protokoloetan euskaraz egin eta euskal kultura txertatu eta lehe-netsiko da.• Aisa bezalako programak indartu eta zabalduko ditugu.

15. Euskararen corpusa hedatu eta hizkuntzaren kalitatea zainduko ditugu

• Euskararen corpusaren normalizazioaren esparruan Euskaltzaindiak duerreferentzialtasuna, eta lana azkartasunez, eraginkortasunez eta txukun-tasunez egiteko dituen baliabide ekonomiko eta pertsonalak eskura jarrikodizkiogu.• Euskararen Erreferentziazko Corpusa proiektua bultzatuko dugu.• Doako hizkuntza-kontsulta eta aholkularitza zerbitzua martxan jartzen la-gunduko dugu. • Euskarazko eduki entziklopediko orokorrak eta espezializatuak sortzeko etahedatzeko proiektuak bultzatuko ditugu, betiere edukien izaera librea lehe-netsiz. • Euskararen kalitatea hobetu, hizkuntza irizpideak landu eta zabalduko di-tugu, euskararen erabilera berezituak eta terminologia euskaraz sortzen la-gunduko dugu, corpusaren alorrean lan egiten duten erakundeekinelkarlanean.• Enpresen, erakundeen eta jakintza-alor espezializatuen terminologia ku-deatzeko proiektuak lagunduko ditugu.

108

HNHizkuntza Normalizazioa

Page 14: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

16. Koordinazioa, elkarlana eta osagarritasuna bilatuko ditugu euskararen gi-zarte erakundeekin eta gainerako instituzio eta erakunde publikoekin.

• Eusko Jaurlaritza euskararen esparruko eragile sozialekin elkarlanean ari-tuko da euskararen normalizazioan garatzen dituen politiketan. • Eusko Jaurlaritzak bultzatuko du elkarlanerako esparru bat Nafarroako ad-ministrazioarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin Euskal Herria osoarieragingo dioten hizkuntza politikak garatzeko.• Eusko Jaurlaritzak elkarlana, lidergo partekatua eta zeharlerrotasuna sus-tatuko ditu. Euskararen normalizazioa norbanako eta eragile guztien bultza-datik eta indarren auzolan estutik etorriko da. Eragile guztienerantzunkidetasun aktiborik ez bada, ez da normalizaziorik lortuko. Horrek li-dergo eta estrategia partekatua eskatzen du esparru guztietan eta bide-orrizehatza adostea, efizientziaz eragin ditzan elkarlana eta zeharlerrotasuna. Era berean, hizkuntza politika bateratua egingo dugu Araba, Bizkaia eta Gi-puzkoan, Nafarroa Garaiarekin eta Iparraldearekin koordinatuta; tokian tokikoerrealitate bakoitzaren abiaburua, baldintzak eta erritmo ezberdinak kontuanhartuz. Halaber, eredu partehartzailea bultzatu eta adostasun zabalena lortzea sus-tatuko dugu: erakundeartekoa (Udalbiltzaren, aldundien eta gobernuen ar-tean), sektoreartekoa (kultura, hezkuntza, sozioekonomia, hedabideak,aisialdia, kirola, …), lurraldeartekoa (auzoak, herriak, eskualdeak, herrialdeaketa Euskal Herria), eta eragileartekoa (euskalgintzako eragileak, eragile so-zialak eta politikoak). Jarraibide nagusia auzolanean jardutea, behetik gorakoprozesua eragitea eta gidaritza partekatua bideratzea izango da.• Udalerri euskaldunak, hiriburuak eta eskualdeburuak hizkuntz politika be-rriaren neurriak bideratzeko eremu intentsiboak izango dira.

17. Hizkuntza Normalizazioaren Koordinaziorako Jarraipen batzordea sortuko dugu

• Hizkuntza Normalizazioaren Koordinaziorako Jarraipen batzordea sortukodugu, euskararen normalizazioa Eusko Jaurlaritzaren saila, sozietate publikoeta parte hartzea duen erakundeetan modu koordinatuan, eraginkorrean etazeharlerrotasunez gauzatu dadin. • Jarraipen batzorde horrek Jaurlaritzaren lehendakaritzatik hizkuntza politikaberriaren helburuak proiektatuko ditu bere sail guztietan (kultura; herrizain-goa; hezkuntza, unibertsitate eta ikerketa; justizia; ekonomia eta ogasuna; in-dustria eta berrikuntza; merkataritza, turismoa eta abar), sail guztiek urtekoprogramak eta aurrekontuak osatu baino lehen, euskararen irizpideak txer-tatuak izan ditzaten.• Hizkuntz Normalizazioaren Koordinaziorako Jarraipen batzorde horrek hiz-kuntz politikak diseinatzerakoan eta gauzatzerakoan harreman estua izangodu euskalgintzarekin, oro har, eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontsei-luarekin, bereziki.

109

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hizkuntza Normalizazioa

Page 15: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

• Euskalgintza egonkor, iraunkor eta eraginkor baten estrategikotasuna kon-tuan hartu eta euskalgintzaren eta euskaltzaleen konpromisoa, inplikazioaeta borondatezko lana indartuko du, sinergiak bilatuz, elkarlanean arituz, es-trategiak finduz eta aurrera egiteko aukerak baliatuz, euskalgintzaren jardunamuga izan ez dadin eta eragiten jarrai dezan.

18. Euskararen gizarte erakundeen finantzazio iraunkorra bermatuko duguhitzarmengintza eta kontzertazio-sistemen bidez

Urtez urteko diru-laguntzetatik haratago, hitzarmengintza eta kontzertazio-sistemak jarriko ditugu martxan euskararen normalizazioan ari diren eragi-leen iraunkortasuna, eraginkortasuna eta estrategiak gauzatzen laguntzeko;betiere, erakunde sozialen programen kalitatea hartuko da kontuan. • Euskararen erabilera soziala hainbat esparrutan bultzatzen eta berritzenari diren erakundeak• Euskaldunon hizkuntza komunitatea aktibatzen, trinkotzen eta berrosatzendiharduten erakundeak• Euskarazko hedabide ez-publikoen sektorea.• Euskalduntze eta Alfabetatzean ari diren erakundeak • Euskarazko kultur sorkuntzan diharduten elkarteak

19. Euskaldun izateko kontzientzia, euskaraz bizitzeko nahia eta herri-gogoa elikatuko ditugu

• Ekimenak, kanpainak eta enparauak bideratuko ditugu euskal herritarrakeuskaraz bizi daitezen bultzatzeko, euskalduntasuna indartzeko eta euskaleleaniztasun iraunkorraren alde egiteko. • Euskararen aldeko hiritartasun aktiboa eta euskaldun izatearen kontzientziaaktiboa elikatzen duten ekimenak eta elkarteak lagunduko ditugu.• Gure kultura, historia, ohiturak eta usadioak gaurkotzen eta biharkotzendituzten ekimenak hobetsiko ditugu. Euskarazko sormena bultzatu nahi dugu:produkzio molde berriak, tokikoak, eguneratuak, parekideak, ekologikoak…auzolanean eraikitzea.

110

HNHizkuntza Normalizazioa


Recommended