+ All Categories
Home > Documents > Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Date post: 25-Mar-2016
Category:
Upload: euskal-herria-bildu
View: 225 times
Download: 6 times
Share this document with a friend
Description:
 
38
Transcript
Page 1: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

HKKHEZKUNTZA, KULTURA

ETA KIROLAHAUTESKUNDE PROGRAMA 2012

Page 2: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

MARKO OROKORRA

Hezkuntza euskal herritar ororen eskubide indibidual zein kolektiboada. Horregatik, euskal herritarron garapen integrala eta Euskal Herria-ren garapen kolektiboaren zerbitzuan egongo den Hezkuntza sistemapropioa eraikitzea da gure lehentasuna.Bermatu beharreko eskubidea dugun honek herri eta norbanako gisagaratzeko ezinbesteko tresna dugu edozein herritan, are eta gehiagoEuskal Herrian.

• Herri gisa: Estaturik gabeko herria izaki, behar beharrezkoa dugu gureherriaren biziraupenerako zein garapen eta egituratze sozial, politiko,ekonomiko, kultural eta linguistikorako.

• Norbanako gisa: euren garapen integrala bultzatuz pertsona euskal-dun, aske, autonomo, sortzaile, kritiko eta ekintzaileak hezteko; jendar-tean elkarbizitzeko gai izango direnak.

Era berean, jendarte kohesioaren bidean, eta herri eta norbanakoengarapena uztartuz, hezkuntza interes pertsonal eta kolektiboen artekodikotomia apurtu eta interes kolektiboak norbere interesekin uztartukodituen prozesu gisa ulertzen dugu. Norbere duintasuna galdu gabetalde baten partaide sentitu eta horrentzat zein etorkizuneko belaunal-dientzat lan egiteko prest azalduko diren pertsonak heziz. Alegia, hez-kuntzaren bidez, konpromiso kolektiboa eta auzolanaren garrantzialandu beharra ikusten dugu, norbanakoaren askatasuna eta konpromisokolektiboa uztartuz.Horrez gain, hezkuntza, eskolatik harago doan prozesu gisa ulertzendugu; une eta espazio ezberdinetan bizitza osoan zehar ematen dena

111

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKulturaKirola

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Hezkuntza

Page 3: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

alegia. Zentzu horretan, hezkuntza formala (haur eskolatik, unibertsi-tate eta bizitza osoan zeharreko hezkuntzara) zein ez formala barne-biltzen ditugu. Hezkuntzaren ikuspegi integral horretatik jendarteanematen diren heziketa espazio eta tresna guztiak aintzat harturik, ki-rola eta kultura ere hezkuntzaren baitan ulertzen ditugu; horiek trans-mititzen dituzten baloreak zein ematen duten nortasunaren,sormenaren, ezagutzaren, artearen, gorputzaren, musikaren… eza-gutza edonoren garapenean eta bizitzan duten garrantziaz oharturik. Hezkuntzak duen izaera eta biltzen dituen funtzio guzti hauek aintzatharturik, lehentasunezko eremu gisa kokatzen dugu. Krisi sistemikoapairatzen ari garen garai hauetan (ekonomikoa, kulturala, soziala, po-litiko) are eta gehiago indartu beharreko arloa dugu. Murrizketak al-boratu, eta hezkuntzaren bidez krisiaren aurrean bestelako jendarteeredu baterantz bidea egiteko. Horregatik mentalitatea aldatzea de-rrigorrezkoa deritzogu, bide horretan hezkuntza inbertsio bezala kont-sideratuz eta ez gastu bezala.Egun, ordea, pertsonon eta herriaren behar eta garapenari erantzungodion hezkuntza sistema garatzeko mugak jartzen zaizkio gure herriari.Egoera hau azkeneko murrizketek areagotu besterik ez dute egin.Hala ere, eta zorionez, urte luzez herritar, irakasle, ikasle eta gurasoaskok horri aurre egin eta bestelako eredu baten alde lan itzela egindute.Honen aurrean, eta aspaldi ekindako bideari jarraituz, hezkuntza sis-tema eredu berria, propioa eta publikoa, ezinbestekoa dugu:

• Burujabetza: Gure herriarentzat egokiena den hezkuntza ereduaerabaki eta aurrera eramateko.

• Eraldaketa soziala: hezkuntza eredu berri horren bidez jendarte justueta solidarioago bat eraikitzeko.

Hezkuntza sistema propioaren bidez, orain arte egindako lanaren uztajasoz, hezkuntza eredu publiko berriaren eraikuntzari ekin nahi diogugaurdanik: euskalduna, herritarra, demokratikoa eta parte hartzailea,hezkidetzailea, anitza eta inklusiboa, Euskal Herritik munduari begira-tuko diona.

Horren bidean honako helburu eta lan ildoak garatuko ditugu:

HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA: PUBLIKOA, HERRITARRA ETA PARTEHARTZAILEA

Hezkuntzaren egitekoa publikoa da, beti ere norbanako guztion esku-bidea eta eskubide kolektiboa den heinean eta hiritar guztion aukera

112

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Hezkuntza

Page 4: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

berdintasuna bermatzen duen neurrian.Publikotasuna administrazio publikoen erabaki, kudeaketa eta kon-trolatzearekin lotutako kontzepzioa gaindituko duen eredua eraiki nahidu EH Bilduk.Justizia sozialean oinarritutako finantziazio eredu baten aldeko hautuaegiten dugu. azkeneko xedea doakotasuna izanik.

EH Bilduk hezkuntza-zentro herritar parte hartzaileez osatutako hez-kuntza sistema publikoaren alde lan egingo du, aldi berean, gure ikus-pegia eta helburua hezkuntza zentro herritarrak eta parte hartzaileakbaina haratagoko hezigune integralen eredua eraikitzea da.Eskola zein beste hezkuntza zentroen izaera publikoa instituzio publi-koek soilik eman diezaiekete. Izaera publikoa entitatearen helburu, an-tolaketan, funtzionamendu eran eta eguneroko jardueretan islatuko daeta bertatik garatzen den hezkuntza herritar guztioi zuzenduta eta ire-kia dagoela, aukera berdintasun eta parekotasuna helburua duela etaharen antolaketa-ereduak komunitateko kide guztien partaidetzan,erabakitzeko ahalmenean eta parekidetasun printzipioetan oinarritu-tako ereduak direla bermatuko da.Hezkuntza eragileek eta instituzio publikoek osatzen duten hezkuntzakomunitateak hezkuntza politika orokorrean parte hartze demokratikozuzena eta eragingarria ziurtatuko duten neurriak adostu eta arau bi-lakatzeko ahalbidetuko duen antolaketa eredua garatuko dugu.Hezkuntza-zentroen autonomian oinarritutako hezkuntza sistema erai-kitzeko proposamen zehatzak bultzatuko dira.

IKASTETXEEN ANTOLAKETAHEZKUNTZA ESKAINTZAREN ANTOLAKETA

. Ikasle guztien garapen osoa ziurtatuko duen eskola eredua bultzatukoda, denon garapena ahalbidetuko dituzten errekurtso, laguntza eta ba-liabide anitzak eskaintzeko eta kudeatzeko gai izango den eskola. Anto-laketa malgua, etengabe aldatuko diren baldintzen aurrean molde berriaksortzeko eta garatzeko gaitasuna izango duen eskola, alegia.. Irakaste-ikaste prozesuen etengabeko hobekuntza ardatz izango dueneta elkarrekin ikasiko duen komunitatearen eredua bultzatuko da. Horre-tarako ezinbestekotzat jotzen da irakasleriaren egonkortasuna bermatzeaeta motibazioa eta inplikazioa areagotzeko estrategiak martxan jartzea,hala nola, egindako lana aitortzea eta lan baldintza duinak bermatzea.. Eskola bizikidetza eta sozializazio eta parte hartze demokratikoarenespazioa bilakatu behar da, horretarako, sozializazio testuinguruak sor -tzeko gaitasuna izango duen antolaketa eredua bultzatuko da. Elkarlana

113

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKulturaKirola

Page 5: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

eta erantzukizuna bultzatuko duen eredua.Bestalde, testuinguru sozialekiko loturak eraiki behar ditu eskolak.Horretarako familia eta komunitate lokalaren inplikazioa ahalbidetukoduen eskola antolaketa bultzatuko da. Aipatutako guztia lortzeko, elkar lan inter-instituzionala bultzatuko daeta herri/herrialdetako instituzioekiko proiektu komunak bultzatukodira eta hezkuntza formala eta ez formalaren arteko loturak indartzekoesperientziak eta proposamenak jarriko dira martxan.. Eskola eta hezkuntzaz arduratzen diren beste organismoen artekolankidetza bultzatuko da: zerbitzu sozialak, osasungintza, kultura, lanmundua …. Administrazioaren eskakizunek eskolaren funtzionamendua erraztubeharko lukete eta halaber, berrikuntzak sustatzeko baliogarriak izanbeharko lukete.. Eskolaren gestio organoetan parte hartuko duten irakasleriarenegonkortasuna eta prestakuntza bermatzea ezinbestekoa ikusten da.Prestakuntza zentroaren gestioa zein irakaste-ikaste prozesuen ho-bekuntzari zuzendutako lidergoa sustatzera zuzenduko da.Parte-hartze mekanismoak bultzatuko dira, bai barrura begira, eskolakomunitatea osatzen dutenen parte-hartzea sustatzekoak zein kan-pora begira, inguruko eragileen parte hartzea zuzendutakoak.

IRAKASLERIAREN FORMAZIOA

Irakasleriaren formazioak XXI. mendeko hezkuntza erronkei erantzunbehar die Euskal Herrian:

- Irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak, ikasgeletan sortzen den ikasleenaniztasun sozial, kultural eta etnikoetara egokitzea, baita gela arrun-tean hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusioak sortzendituen behar berrietara egokitzea ere.

- Informazioa eskuratzeko bide anitzak izango dituzten ikasleek eza-gutza garatzeko estrategia berriak behar dituzte, horregatik ikasleakrol aktiboagoa garatu behar du bere ikaste prozesuan eta, honen on-dorioz, irakasleak ere ezagutzen igorle izatetik ikaskuntzaren gidari etakudeatzaile izatera pasatu behar dira eta rol aldaketa honi aurre egi-teko tresnak eskuratu behar dituzte.

Honekin batera, ezagutzaren gizartean partaide gisa aritzeak infor-mazioko eta komunikazioko tresna berriak menperatzeko beharra su-posatzen du.

114

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Hezkuntza

Page 6: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Hezkuntza jardueretan islatzen dira eta garatu daitezke gizarte hobealortzeko beharrezkoak izango diren pertsonak: elkarrekin ikasi, elka-rrekin bizitzen ikasteko bide gisa, iniziatiba izan ekintzaile izaten ikas-teko, erantzukizuna izan pertsona arduratsua izaten ikasteko.

Irakaslearen rola eta ardura ikasgelatatik haratago doa. Curriculumaburutzea eta ikastetxeko antolamenduan aktiboki parte hartzea ere ba-dagokio. Irakaslea, komunitatearekiko, beste ikastetxeekiko, elkarte so-zialekiko lankidetza eta harreman sareen partaide gisa ikusten da.

Euskal Herriko kultura eta hizkuntzaren transmisioa bermatuko duen for-mazioa.

Euskal Herriko hezkuntza sistemak Euskal Herriko historia eta kulturarentransmisioa bermatzeko dituen erronka bereziei erantzun behar die, haienartean hauei:- Hizkuntzaren berreskuratze prozesuarekin erlazionatutako erronkak.Alde batetik, euskal hezkuntza sistemak haurrak euskaraz heziketa jasot-zeko eta euskaraz bizitzeko eskubidea bermatu behar du eta, aldi berean,euskara maila egoki bat eskuratzeko bideak eskaini behar dizkie haurrei.Hori guztia, kultura desberdinetako ikasleen etorrerarekin lotu behar da;hots, eskolak gai izan behar du aniztasun horri erantzungo dioten propo-samen metodologikoak eratzeko eta aurrera eramateko.- Euskal curriculumean txertatu beharreko edukiak. Gaur hezten ari garenirakasleek Euskal Herriaren historia eta kulturarekin erlazionatutako eza-gutzaren transmisioan paper garrantzitsua izango dute; horregatik, etor-kizuneko irakasleek arlo horrekin lotutako ezagutza garatu behar dute.Laburbilduz, ondoko neurriak bultzatuko ditugu:. Berrikuntza metodologikoa bultzatzea hasierako formazioan.. Irakaslearen profil sakona garatzea: profesional gisa, pertsona gisa etagizarteko eragile gisa.. Euskal curriculumaren ezagutza bermatzea eta transmisioan eragin-korrak izango diren estrategia metodologikoak garatzea.. Ikastetxeetako beharrei erantzungo dien eta, aldi berean, bide berriakjorratzen lagungarriak izango diren proposamenak.. Ikastetxeetan egiten diren praktika onak indartzeko eta ezagutaraztekobideak sendotzea. Ikastetxeen arteko sareak indartzea eta elkarrekin ikasteko kultura sus-tatzea

115

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKulturaKirola

Page 7: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

CURRICULUMA

Euskal Herriak euskal curriculuma behar du. Euskal Herritik eraikitaeta Euskal Herriko hezkuntza beharrei erantzungo diena. Gure kultura,identitate eta hizkuntza ardatz izanik, munduari begiratuko diona.Hezkuntzak, proiektu bezala ulerturik, Euskal Herriak bere historianizandako gertakariak, esperientziak eta ezagutzak hartu, baloratu etaetorkizunari aurre egiteko erabili egingo du, prozesu horretan aurki-kuntza eta ezagupen berriak gehituz, etengabeko ezagutza metaketabat sustatuz. Ikuspegi honetatik euskal curriculum propioa ezinbestekotresna dugu, etengabeko prozesu hau sustatu eta elikatzeko, EuskalHerritik, munduko gainontzeko kulturekin elkar ikasiz, gure hizkuntzairakaste-ikaste prozesuaren ardatza izanik, gizartearen aniztasunajasoz eta guztion artean etorkizuna eraikiz.Euskal curriculuma proposamen bizia eta lanerako tresna gisa ulertzendugu, ikastetxeetan hezkuntz komunitate bakoitzak egunez egun eraikieta garatu behar duena, berrikuntza pedagogikoari zabalik eta bertakopartaide guztien ekarpenak bilduz, inguruan gertatzen ari diren alda-ketei aurre eginez. Azken hamarkada hauetan gizartean gertatu diren aldaketak oso sa-konak izan dira hainbat arlotan. Hezkuntzarentzat, esaterako, garrantzinabaria du gizarte molde tradizionaleen hausturak: gizarte egiturak,baloreak, identitatea, harremanak. Aldaketa hauek modu nabarian era-giten dute hezkuntzan. Hezkuntzak gizarteratzean duen garrantziaaintzat harturik ikasle pertsona gisa, gizarteko partaide gisa garatzekotresnak eta estrategiak jarriko ditu martxan euskal curriculumarenbidez. Herri zein herritarron garapenak heziketa sendo eta integralabehar du eta gure helburua, ardura pertsonal eta kolektiboan, elkar-tasunean, parte-hartzean eta justizian oinarritutako heziketa prozesuintegrala sustatzea da. Ez bakarrik hezkuntza mundutik, baina bai he-mendik bultzaturik, irakaste-ikaste prozesua aurrera eramateko ezin-bestekoa baita, gizarte osoan, honen inguruko eztabaida eta akordiozabal bat lortzea.

Bestalde curriculumaren garapenean irakasleriak laguntza sarearenbeharra dauka, bai prestakuntzan, baita baliabideetan ere. Metodolo-giaren aldetik etengabeko hobekuntza bilatu behar dugulakoan gaude,praktika onak babestuz eta ikastetxeen arteko sare lana bultzatuz. Ho-rretarako, curriculumaren garapenari zuzendutako politikak eta balia-bideak jarriko dira martxan.

116

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Hezkuntza

Page 8: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

HIZKUNTZA POLITIKAK HEZKUNTZA SISTEMAN

Hizkuntzak irakatsi eta ikasteko ezarri beharreko marko berria zehaztenhasi aurretik, mentzioa eta aitortza egin nahiko genioke orain arte hez-kuntzako eragileek izan duten papera eta egin duten lana euskalduntzeeta euskararen normalkuntzan. Nahiz eta nahi adineko helburuak ezditugun lortu. Eta bereziki, gure aitortza irakasle gehienek egin dutenahaleginari. EH Bilduk euskaldun eleanitzez osatuko Euskal Herria helburu izanik,Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia markoa erreferentziatzat har-tuta, gizartearen errealitate soziolinguistikoarekin eta soziokulturala-rekin bat egiteko, testuinguru eleanitzari erantzuteko markoa sortunahi du.EH Bilduk euskara ardatz izango duen eredu bakar eta malguaren al-deko hautua egingo du, eragile politiko, sindikal eta sozialekin ahaliketa adostasun zabalena lortuaz, eta babes juridikoaren pean, ikasleeuskaldun eleanitzak sortzea helburua izango duena. Euskal Herri osorako proiektua izan behar da. Gure kasuan, EAEtikabiatuta. Eremu administratiboetara egokituta, baldintza eta erritmodesberdinetan, hezkuntza eta hizkuntz proiektuaren bidez ikastetxearenautonomiatik dagokion gune soziolinguistikora egokituta. Xedea, gurekasuan hiru hizkuntza ofizialetatik bi behintzat (euskara eta gaztelera),derrigorrezko hezkuntza amaitzean ongi menderatzea izan behar da,eta gainera atzerriko hizkuntza bat edo Euskal Herriko hirugarren hiz-kuntza ofiziala menderatzea.Euskara, gure herrian, hizkuntza gutxitua izaki, ezartzen garen xedeabete ahal izateko, euskarari lehentasuna emango diogu, beste hizkunt-zekin berdintasun erreala lortzeko. Beti ere, ikaslearen etxeko hiz-kuntza eta kultura kontutan hartuaz eta baloratuz.Eredu berria egituratzerako orduan ondorengo ardatz nagusietan oi-narrituko gara:

1.-Euskal Herriko hezkuntza planteamentua kultura aniztasunean etaeleaniztasunean ardaztea.

2.-Hezkuntza komunitatean hizkuntza normalkuntza planak sustatzea.Urrats sendoak emanez euskararen erabileran eskolaz kanpoko jardue-retan. Auzo eta herrietan txertatuz.

3.-Haur Hezkuntza etaparen garrantzi berezia kontutan izatea, bereziki0-3 etapa, hizkuntzaz jabetzeko duen garrantziagatik.

4.-Ikastetxearen autonomian, baliabideetan, motibazioan, metodologian

117

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKulturaKirola

Page 9: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

eta irakasleen prestakuntzan berebiziko arreta ezartzea, euskararenerabileran eta funtzionalitatean eragin dezaketenagatik.

5.-Unibertsitatearen inplikazioa. Berorren hausnarketak eta ikerketakprozesuan lagungarri bilakatzeko.

Eredu bakar eta malgua erdiesteko,hezkuntza etapa guztietan, hasiHaur Hezkuntzatik eta bukatuz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzanmurgiltze eta mantentze ereduen alde egingo dugu. Etapa bakoitzeanhaurraren garapen eta beharren ezaugarrietara egokituko den mur-giltze eta mantentze ereduen alde egingo dugu. Ondorioz, etapa ba-koitzean, baliabideak, metodologiak egokituz eta esfortzuak helburudesberdinetara bideratuz, etapari dagokion hizkuntza gaitasuna lortuahal izateko.Gaztelaniari dagokionean, ikasgai gisa jasoaz. Eta ingelesaren edotafrantsesaren irakaskuntzari dagokionean, hizkuntzaren irakaspen goiz-tiarra sustatuz. Ikastetxeak definitutako hizkuntza proiektuak zehaz-tutako estrategia eta ildoak jarraiki. Etxeko hizkuntza kontutan izanez,hizkuntza proiektua garatzerako orduan.

AHOLKULARITZA

Ikastetxeen autonomia indartzeko laguntza sarea berregokituEuskal curriculuma garatzeko, behar beharrezkoak ditugu tresna era-ginkor eta biziak. Baldin eta azken xedea, pertsona eta herri orori beregarapen integrala garatzeko eskubidea bermatu nahi badiogu. Bide ho-rretan, EH Bilduren aburuz, ezinbestekoa da ikastetxeak indartzea etajabetzea; ondorioz, beraien autonomia curriculumaren garapenerako zu-tabe nagusienetakoa bilakatuz.Hezkuntza komunitateen jabekuntza bidean, ikastetxeen autonomia in-dartzeko ondorengo lan ildoak ezarriko ditugu:-Laguntza zerbitzuen sare artikulatua osatu. Bitarteko pertsonal zeinbestelakoak zehaztuz.-Ikastxeei laguntza zerbitzuak eskaintzeko bitartekoak, berritzeguneakbarne, berregokitu. Berritzeguneak hezkuntza politika eraikitzaileak etapartehartzaileak diseinatzeko tresna izango dira eta ikastetxe eta Sailarenarteko zubi lanak egingo dituzte. -Laguntza zerbitzuen sare artikulatuaren baitan funtzioak eta hauen ga-rapenerako lan ildoak zehaztu. Berehalako premia bereziei arreta ema-tetik haratagoko lan esparruan kokatu. Ondorengo bi ardatz nagusietan:-Kolektibotasunetik, baloreetan oinarritutako pertsonen garapen in-

tegrala ahalbidetuko duten pedagogia berritzaileak sustatu eta garatu. -Ikastetxeek kudeatu nahi duten aldaketan oinarrituriko aholkularitza

118

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Hezkuntza

Page 10: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

bultzatuko da, ikastetxeen beharrei lehentasuna emanez eta hezkuntzakomunitateen jabekuntza bultzatuaz.

ESKOLA-MAPA

Garai berrietarara egokitatuko eskola mapa baten beharra daukagu.Gaur eguneko beharrei erantzuna eman behar diegu epe ertain-luzerabegirada zabaltzeko asmoarekin. Ikastetxeen sarea planifikatzeko oina-rrizko tresna hau lurralde bakoitzak dituen beharren arabera modu ko-ordinatuan erabiliko da.

Kontuan hartu behar dugu puntu honetan eskola txikien egoerak he-rriaren nortasuna eta euskalduntze prozesua bermatzeko daukan ga-rrantzia.

Sarreran egindako planteamendu orokorraren barnean landuko dugueskola-mapa. Honek gaur eguneko beharrei erantzun behar die eta ho-nekin batera, ikasle bakoitzak dituen ezaugarrietara moldatzen direnibilbideak sortu ere. Ikastetxea aukeratzeak bere interesak bermatu etaoinarrizko hezkuntza ziurtatu behar ditu: euskalduna, inklusiboa, laikoaeta kalitatezkoa den ikastetxe batean. Hau dena ikasleen matrikulazioaegitearen eta familia bakoitzak nahi duen ikastetxea aukeratzearen ho-bekuntza prozesuaren barnean

Tresna hau oinarrizkoa eta ezinbestekoa da hezkuntza sistemarako,lortu nahi dugun lehentasunezko helburu bat ikasle guztiek hezkuntzaeuskalduna eta kalitatezkoa edukitzea baita, familia horiek nonahi bizibadira ere. Beste aldetik, ekitatearen eta inklusioaren printzipioak ber-matu behar ditu, ikasleari egokia den hezkuntza erantzuna eskaintzekobere garapen pertsonalerako eta aldi berean kohesio soziala lortzeko.

Unibertsitateaz besteko ikastetxeen sarea berrantolatu eta planifikatzekoirizpideak ezarriko dira eta zein izango den irakasmaila eta etapa guz-tietako hezkuntza-eskaintza, eta kasuan-kasuan bilgune, zonalde edoudalerri bakoitzeko ikaspostuen premiak zehaztuko dira, eskola-bilgunehorretan ematen duten ikastetxe publikoak eta itunpeko ikastetxe pri-batuak ordenatuz, beti kontuan hartuta eskola mapako bilguneak etazonaldeak herriaren parte hartzearekin batera erabaki behar direla. Bil-gune, zonalde eta udalerri bakoitzeko ikaspostuen premiak zehaztubehar dira eta ikastetxeen sarea berrantolatu eta planifikatu, irizpideakezarriz.

119

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKulturaKirola

Page 11: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Eskola-mapa hau egiteko lan taldean landuko da eskola komunitate-aren hezkuntza-eragile guztien parte hartuz, plangintza demokratikoaeta herritarren hezkuntza-premiei eta etapa desberdinei begira egokiaizango dena nahi dugun eskola lortzeko, etorkizunari begira gure apus-tua delako.

Eskola-mapa egitekorakoan ezinbestekoa da hasieratik ikustea zeinden ikasleak egin behar duen ibilbidea, hau da, 0-3 urteko etapan es-kolan sartzen denetik derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzen denarte.

Ikasle bakoitzak derrigorrezko hezkuntza-etapa bakoitzean ikastetxebat izatea bermatuko da, honekin lortzen baitugu familia guztiek se-gurtasuna izan dezaten/la, hasieratik ikastetxe eta hezkuntza eskubi-deak ezagutuko baitituzte eta ez baitute pentsatu behar izango noneskolatuko diren beren seme-alabak.

HAUR HEZKUNTZA

Etapa honek, pertsonaren garapenean eta hezkuntzako ibilbidean duenberebiziko garrantzia azpimarratu nahi dugu. Horregatik Euskal HerriaBilduk arreta berezia eskainiko dio etapa honi, adin tarte horretan bi-zitza osorako gaitasunen garapenak baldintzatzen baitira(psikologikoak,afektiboak,kognitiboak, motoreak) eta gizarte baten antolakuntzanduen paperagatik, bereziki emakumeen bizitza proiektuaren garape-nean eta familiaren egituraketan. EH Bilduk Haur Hezkuntzaren etapan, bereziki 0-3 adin tarterako,adin horietako haurrak eta berauen familiak behar dituzten baldintzabereziak garatzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako ondorengoneurriak bideratzea funtsezkoa deritzogu:

-Haur Eskolek hezkuntza sisteman izan behar duten oinarrizko tokieta papera aitortu eta garatu.

-Haur Eskolak Partzuergoaren sarea indartu eta zabaldu. Plaza ko-purua areagotuz.

-Haur Eskolaren doakotasuna helburu izanda, hezkuntza eragileekinbatera, denboran eta faseetan kokatutako plangintza diseinatu.

-Haurraren garapen integrala sustatu eta bermatzeko, haurraren ibil-

120

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Hezkuntza

Page 12: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

bidea behar bezala garatzen lagunduko duten bitarteko pedagogiko etaprofesionalen eskaintza eta ikerketa eta berrikuntzarako espazioaksortu.

-Haurraren garapena ardatz izanda, kontziliazio laborala eta familiarrabermatzeko politikak indartu.

- Euskara izango da etapa honetako hizkuntza, horrela eta hizkuntzakikasteko etapak ematen dituen aukerak aprobetxatuz ikasleen euskal-duntze prozesua hasiera-hasieratik bultzatuko da.

LANBIDE HEZIKETA, BERRIKUNTZA ETA ETEN GABEKO AURRERAPENA

Euskal gizartearen gaitasun-egokitzapena bermatzea produkzio-ingu-ruaren gaur eta geroagoko premiei. Sare produktiboarekin eta lan mun-duarekin harremanak sakondu, lan munduarekin zubiak eriki eta baibatek eta besteak mugak malgutu.

Euskal lanbide heziketako legea burutu eta ezarri.

Euskara sartzea Lanbide Heziketan komunikatzeko eta lanerako hiz-kuntza gisa. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza horretan hezkunt-zako tresna bereziak gauzatzea eta irakasleak prestatzea.

Prestakuntza plan bat elaboratu eta aplikatzea irakasleentzat, eta horrekahalbidetu eta bultzatu beharko du metodologia berriak ezartzea Lan-bide Heziketako irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuetan. Metodologiaaldatzea gaitasun teknikoak eta zeharkakoak (pertsona gisa garapenprozesua indartu) garatze aldera LHko Ikastetxeetan.

Komunikazio plan bat definitu eta aplikatzea gauzatutako ekintzak he-datzeko xedez metodologia berriak ezartzeari dagokionez Lanbide He-ziketako irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuetan.

Lankidetza ezartzea Unibertsitatearen eta Lanbide Heziketaren arteanikerketa, aplikazio eta ebaluaziorako metodologi aldaketaren inguruanLanbide Heziketako irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuetan. Lanean ja-rraitzea sarbidean goi-zikloetatik graduetara, etab…..

Lanbide Heziketan diharduten eragile guztien parte-hartzea bultzatzeaikertzeko eta esperientziak trukatzeko foroetan metodologia berriei da-

121

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKulturaKirola

Page 13: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

gokienez, Lanbide Heziketan aplikaturik. Sare-lana bultzatzea.

Kalitateko ikaskuntza iraunkor baten garapenari laguntzea adin guz-tietako pertsonentzat, berrikuntza sustatuz kudeaketa, teknologia etaheziketan.

Lanerako formakuntza berregituratu eta babestea bizitzan zehar, la-nerako heziketako euskal azpisistemaren nabaritasuna areagotuz etainformazio eta orientazioko zerbitzu integratu eta eraginkor bat arti-kulatuz, heziketari ikuspen handiagoa emanez lan-merkatuan.

Ekimenak sustatzea, ekiteko gogo, sormen, lehiakortasun eta laneanjarduteko aukerarekin zerikusia dutenak.

Arautu gabeko heziketa erregularizatzeko jardueran lan egitea, gaita-sunak eratu, gaurkotu eta egiaztatzeko mekanismo normalizatu batezarriz. Horretarako ezinbestekoa da Enplegu eta Hezkuntza sailen ar-teko koordinazioa.

Software librea erabiltzea ahal den neurrian kostuak optimizatzeko etaegokitzapena sistemaren premiei ziurtatzeko xedez.

UNIBERTSITATEA

EH Bilduk irakaskuntza unibertsitario atalean ere gure unibertsitateberria propioa eta publikoa sendotzeko politika defendituko du.

. Unibertsitateak norbanakoen garapen pertsonala eta profesionalabermatzeaz gain gizartearen garapenean eduki dezakeen funtzioa az-pimarratu nahi da, horregatik, gaur egungo krisi ekonomiko eta kul-turalaren aurrean ezinbestekoa ikusten dugu unibertsitatea indartzea,finean unibertsitatean formatuko baitira etorkizuneko Euskal Herriaeraikiko duten profesionalak eta zientzialariak. Bide horretan egungomurrizketa eta goi mailako ikasketa eta ikerketaren merkatilizazioarenaurrean unibertsitate izaera publikoa defendatuko dugu,aldi berean,Unibertsitate eta beste eragileen arteko sareak indartuko dugu, betiere, gizartearen interes orokorrak defendatuz.

122

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Hezkuntza

Page 14: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Partaidetza eta parekidetasuna bermatuko duen eredua bultzatu nahida, funtzionamendu eredu demokratikorako oinarriak ezarriz.

. Azterketa kritikoan eta ikerketan oinarritutako maila altueneko garapenakademikoan eta irakaste-ikaste prozesuen kalitatean oinarritutakoeredua bultzatuko da, ikasleari aditu gisa aritu eta garatzeko beharrezkodituen ezagutza, konpetentzia eta trebetasunak bermatuz.

. Euskararen erabilera akademikoa bermatuko duten politikak indartukodira eta euskara eta euskal kulturaren garapena sustatuko dituen iker-keta lerroak sustatuko dira.

. Azken hamarkadetan unibertsitatez besteko hainbat erakunde sustatueta garatu dituzte euskara, euskal kultura eta historiaren inguruko etamaila akademiko oso altuko ikerketak. Beraiek egindako lanaren aitor-pena egitea ezinbesteko ikusten dugu eta etorkizunari begira elkarlanabultzatuko da.

. Herriaren eta humanitatearen garapen jasangarriaren zerbitzuraegongo diren eremu eta maila anitzetako pentsalari eta zientzialariakheztea izango dugu helburu. Etikotasuna eta kalitatezko praktika zien-tifiko positiboa ardatz izango duten pertsonak heztea, alegia.

Horretarako ondorengo politikak bideratuko ditugu:

. Ikerketa eremuen definizio esparrua Euskal Herrian kokatzea. Euskalkomunitate zientifikoa sustatzea eta Euskal Herriak estatu gisa edukibeharko lituzkeen ikerketa eremuak identifikatzea eta indartzea.. Euskal Herriko unibertsitate sistema propioa sustatzea:

. Barruti propioa izatea

. Euskal Herriko Akreditazio Agentziaren autonomia bermatzea

. Irakasleria propioa bermatuko duten arautegiak indartzea. Beste unibertsitateekiko sareak indartzea

. Euskal Herriko beste lurraldetako unibertsitateekiko akordioakbultzatzea

. Euskal Herriko unibertsitateen arteko sareak indartzea

. Euskal Herriaren behar Formatiboen definizio egitea eta horren ara-berako titulazioak bultzatzea.

. Euskarazko On-lineko formazioa indartzea eta modalitate honetakoeskaintza gradu eta graduondoko programetan hedatzen laguntzea.

. Unibertsitatearen finantziazioa bermatzea eta Europako beste lurral-deekiko parekatzea bai BPGekiko egiten den gastuetan baita unibert-sitate mailako ikerketetarako egiten den gastuetan ere.

123

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKulturaKirola

Page 15: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

. Beka sistema indartzea eta ikasleei ematen zaizkien laguntza zuzenakEuropako beste Herrialdeen mailaren parean jartzea.. Lana eta unibertsitateko ikasketak bateragarri egiteko sistemak in-dartzea.

124

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Hezkuntza

Page 16: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

125

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

SARRERA

Kultura gizartea egituratzeko, integratzeko eta identitatea osatzeko balio batda. Identitate hori osatzeko garaian EH Bilduk euskal kulturgintza jartzen duerdigunean eta euskal kulturgintza honek euskarazko sorkuntza izango duardatz nagusietako bat. Horrek bermatuko du euskal kulturaren eta gure jen-dartearen balioen transmisio egokia eta kultura izango da identitate kolekti-boa osatzen lagunduko digun baliabidea. Kultura eta euskara dira euskalherritar guztiok batzen gaituen elementu nagusietariko bat.

Horregatik da hain garrantzitsua hezkuntzan euskal kulturaren curriculumabehar bezala lantzea. Eta hori izango da gure apustuetako bat.

Azken finean, euskal kulturgintzan transmisioa, sustapena eta jakintza bultzatubehar dira.

Kulturaz ari garenean, gure erronka nagusia oinarrizko kulturak, herri eragiledesberdinengandik datozenak bultzatzea eta garatzea izango da. Kultura guz-tion oinarrizko eskubidea da eta horregatik oso kezkatuta gaude BEZarenigoeragatik, kulturaz gozatzeko dugun eskubidea kinka larrian jarri delako.Ezin ahaztu oinarrizko eskubide bat luxuzko izaera duen kontsumo produktugisa aurkezten zaigula igoera horrekin.

Kultura lantzerakoan herrien garrantzia azpirramatu nahi dugu. Gure herrie-tan dagoen euskal kulturgintza azpimarratu nahi dugu, etengabe beste kulturadierazpen batzuekin elkartrukean eta elkarlanean dabilena. Eta oinarrizko

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 17: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

126

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

kultura horren garapenean sorkuntza bultzatzea izango da gure politikarenhelburu nagusia.

Kultura politiketan sormen artistikoaren, ikuskarien, ekoizpenen, kultura in-dustrien, sustapenaren arteko oreka bilatu behar da, baina sormenak izanbehar du ardatza, abiapuntua. Geure artistak, sortzaileak, musikariak, idaz-leak, bertsolariak, dantzariak, margolariak, eskultoreak...

Argi eduki behar dugu, kultura eta ikerketarik gabe ez dela herri garapen ego-kirik izango. Horregatik kulturan formazioa, garapena, sustapena eta proiek-zioa zein nazioartekotzea bermatzeko programa zehatzak garatuko ditugu.

Kultura kudeatzeko eredu berriak landuko ditugu. Oinarrizko kultur adieraz-penak garatzerako orduan oreka bilatu behar da administrazio publikoen etaeragileen arteko harremanean. Administrazioak babesa eskaini behar dio kul-turgintzari, baina bere autonomia bermatuz eta bultzatuz.

Azpiegituren kudeaketan ere eredu berriak sustatuko dira. Kultura azpiegi-tura erraldoien loraldia bizi izan dugu azken urteotan. Hirietako ikono berribihurtu dira. Kultura ikuskari moduan saltzen zaigu eta hau aldatu nahi dugu.Azpiegiturak herritarren zerbitzura jarri behar dira, kultura sortzeko gunebihurtu, herrien dinamizatzaileak, jendartea astintzeko guneak. Eta kulturaespazio itxietan gauzatzen denaz gain, kaleetan, gune irekietan garatutakoaere badela aitortu egin behar da; eta aitortzearekin batera, kultura ereduhori bultzatu.

Hiru lan lerro nagusi landuko ditugu kultura arloan:

1.- Sorkuntza eta adierazpen artistikoa sendotzea eta sustatzea.

2.- Ondare material eta inmateriala zaindu, ikertu eta ezagutzera ematea.

3.- Kultur industriak sustatzea.

Hiru arlo hauetan sektore eta eragile desberdinen arteko harreman eta ko-laborazio sistema berriak bultzatuko ditugu. Sektore desberdinetan eragileenatomizazioa handia da eta antolakuntza maila txikia. Hori aldatzeko lanegingo dugu, sareak bultzatuz eta honekin batera eragileen parte-hartzeabermatzeko bideak jarriko ditugu abian.

Teknologia berriek eta sareak eskaintzen dituzten aukerak bultzatuko ditugu.Sarea denontzat eskuragarri jarriz eta bidezkoa den kultura digitala sustatuz.

Kultur adierazpenetan bereziki sustatuko dugu ondare inmaterialaren eza-gutza eta transmisioa, berau berreskuratuz eta bere balorizazioa landuz.

Page 18: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

1.- SORKUNTZA ETA ADIERAZPEN ARTISTIKOA SENDOTU ETA SUSTATZEKO PROGRAMA

OINARRIZKO LAN LERROA

SUSTAPENA / I+G / SORMENA / EKOIZPENA

HELBURU NAGUSIAK

• Euskal kulturgintza indartu• Euskal kulturgintzaren transmisioa bermatu• Egitasmoen autonomia eta autogestioa sustatu• Kulturgintzan antolaketa bultzatu sareko lana sustatuz• Kudeaketa eredu berria abiatu (aurrelanketak, ostekoak...)• Hobekuntza Plana diseinatu• Proiektu kulturalen bitartez Euskal Herria ezagutarazi• Epe luzean goi mailako eskola propioa sortu

ZEHAR LERROAK

• SORKUNTZA: DIZIPLINA BAKOITZAREN SORMEN LANTEGIAK SORTU

• EUSKARA (Hizkuntza Politika berria) & EUSKAL KULTURGINTZAREN TRANSMISIOA

• AUKERA BERDINTASUNA

EKINTZA ZEHATZAK

1. FASEA: DAGOENA SENDOTU, EGONKORTU ETA BERREGITURATU [EPE LABUR-ERTAINA]

OINARRIZKO KUDEAKETA BIDEA:

• Ibilbide sendoa edota kalitate bermea erakutsi duten egitasmoak zaindu

127

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

Page 19: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

(zaharrak nahiz berriak), haien jarraipena eginez eta bi urterik behin berri-kusiko diren kolaborazio-hitzarmenen bitartez (dela diru-laguntza, dela la-guntza teknikoa, dela azpiegitura arlokoa; kasuan kasu), egitasmook blindatzeeta babeste aldera .• Ibilbide ahulagoa egin dutenen jarraipena egin (zaharrak nahiz berriak)eta kolaborazio era arinagoa sortu (dela diru-laguntza, dela laguntza tekni-koa, dela azpiegitura arlokoa; kasuan kasu), denen lana errazte aldera, baierakundeetako teknikariena bai kultur eragileena.

GAUR EGUNGO LAN LERROEI EUTSI eta horien gainean BERRIAK AKTIBATU:

• IKUS-ENTZUNEZKOAK:Film luzeak eta laburrak, zinema jaialdiak, zinema euskaraz...

• MUSIKAEuskal Herriko Gazte Orkestra Fundazioa; Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoa;Euskal Herriko Ikasleen Orkestra; euskal musika tresnak bultzatzeko pro-grama; bertako musika, soinuak eta kantak sustatzeko programa; Musikareneuskal artxiboa (Eresbil musika ondarea); Abesbatzak: egitasmo pedagogikointegralak bultzatu; euskarazko musika taldeak nahiz bakarlariak sustatzekoprogramak, berrikuntzak lehenetsiz; Musikenen goi musika eskolaren ereduaerrotik aldatu; kontzertu erraldoietan parte-hartze programak antolatu etaEuskal Herria ezagutarazi; euskarazko DJ Ibiltarien programa diseinatu.

• LITERATURAEuskadi sariak; bertsolaritza (Bertsozale Elkartea); irakurzaletasuna sustat-zeko programa berriak abiatu; euskaraz irakurtzeko eta idazteko udako es-kolak; komikigintza sustatu, euskarazkoa lehenetsiz; idazleak nazioarteratzekoprogramak, gure literatura nazioartean zabalduz.

• ARTE PLASTIKO ETA IKUSIZKOAKGure artea sustatu. Bertako artistak bultzatu.

• DANTZADantza tradizionala berreskuratu eta gaurkotzeko programak babestu (do-kumentazioa, irakasleen formakuntza, eskolak...). Dantza egitasmo berritzai-leak sustatu (ikerketa, esperientziak trukatu, nazioarteratzea...).

• ANTZERKIAArte eszenikoen barne eta kanpo sustapena; euskal antzoki sarea; euskarazkoantzezlanak indartu; euskal aktore eskola sortze bidean jarri.

• BESTELAKOAKo Kulturklik bezelako egitasmoak sustatu

128

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 20: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

o Kulturaren Behatokia berritu eta sustatuo Kultura Kontseilua bere horretan mantendu eta aldiro berritzen joan.o Donostia 2016 Euskal Herri osorako izango den kultura-kudeaketa ereduberria (sarea, parte-hartzea...) den neurrian, bultzatu. Ospakizun soil bateangelditu beharrean aurretik eta ondoren bere jarraipena izango duen ereduberria.o Kultura garaikidearen zentroak zaindu.

2. FASEA: HOBEKUNTZA PLANA DISEINATU & EKINTZA BERRIAK ABIATU

• Lehentasunezkoa: Euskal kulturgintzaren transmisiorako batzordea eratu etaarloaren inguruko plan estrategikoa diseinatu. Helburua: euskal kulturgintzarentransmisioa bermatu. Bulego teknikoa antolatu eta epe luzera herrialde guz-tietan delegazio bat izan.

• HOBEKUNTZA PLANA (ETA EKINTZA BERRIAK) [EPE LABUR- ERTAINA]

EPE LABURREAN

• Egitasmoei laguntzeko eredu berriak ezarri, zuzenagoak, autogestioa bultzatuz (laguntza-sistema berria diseinatu). Egitasmo berritzaileak direnak eta aukera berdintasunean oi-narrituko direnak lehenetsi.• Kalitate bermea erakutsi duten egitasmoekin laguntza-hitzarmen egonkor-tuak bideratu, bertako kultur ekoizpena ziurtatuz.• Proiektuen kudeaketa eredu parte-hartzaileak bultzatu eta lagundu.• Diziplina bakoitzerako aholkularitzarako ordezkari taldea eratu

EPE ERTAIN-LUZEAGOAN

• Auzolan-kultur egitasmoak sustatu.• Kaleko ekimenak sustatu (diziplina guztietan).• Estatuekin eta nazioartearekin kulturgintzako diziplina desberdinen ikerketa,topaketa eta trukaketa iraunkorrak (dagoena indartu eta berriak bultzatu, be-tiere giza eskubideak bermatzen dituzten herriak direnean). • Diseinatzaileen topaketa antolatu.• Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko hartu-emana eta kultura trukaketaaktibatu.• Gertuko esperientzietatik ere edan (Madrilgo La Casa Encendida; Katalu-nia-Euskal Herria topaketa kulturalak antolatu; Basurama -kultur ikerketa +kudeaketa-,...).• Kulturaren Komunikazio Plana diseinatu, Euskal Herriko kultur marka in-dartuz.• Ikerketa zentroa: munduko esperientziak aztertu eta gurean txertatzeko.

129

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

Page 21: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

3. FASEA: EUSKAL HERRIKO SORKUNTZA eta ADIERAZPEN ARTISTIKOKOGOI MAILAKO ESKOLA SORTZEA [EPE LUZEA]

Euskal Herriak bere SORKUNTZA ETA ADIERAZPEN ARTISTIKOKO GOI MAI-LAKO ESKOLA ere izatea, bertatik musikariak, idazleak, dantzariak, margo-lariak, eskultoreak, artistak, diseinatzaileak, zinegileak, aktoreak etab. formatueta sortzeko. Eskola, aldi berean, ikerketa laborategia litzateke eta lanakekoiztuko lituzke barne mailan zabaltzeko nahiz estatu eta nazioartean, ha-rrobia prestatuz eta denborarekin profesionalen nazio taldeak ere eratuz.Bertako ikasleei lehentasuna emango litzaieke.

2.- ONDARE MATERAL ETA INMATERIALA ZAINDU, IKERTUETA EZAGUTZERA EMATEA.

Ondare materiala eta inmaterialaOndare materialtzat hartzen dira, nolabait esateko, ukitu edo ikusi daitezkeengauzak: aztarna arkeologikoak, elizak edo artxiboak, adibidez. Inmaterialtzat,jendearen memorian dauden gaiak eta ahoz transmititzen direnak: ipuinak,kantak, dantzak, euskalkiak, antzinako bizimoduaren kontakizunak, gerrakokontuak, “memoria historikoa” deitzen zaion hori eta abar. Audioz edo bideozbatu daitekeena, gutxi gorabehera. Askotan gurutzatu egiten dira bi kontzep-tuak, hizkuntza bidez transmititzen direnak euskarri materialetan ere jasotaegon baitaitezke: hiztegiak, kanta eta dantza bildumak, bilketa etnografikoaketa abar.

ONDARE MATERIALA

1.- ARKEOLOGIA

• Arkeologia da prehistoria ezagutzeko ia bide bakarra. Euskal Herriak abe-rastasun arkeologiko handia du. Arkeologiaren gestioa oso sakabanatutadago. Arkeologia diru-laguntza instituzionalen mende dagoelako-edo, tira-birak eta ikusiezinak handiak dira sektorearen barruan. Ezinbestekoa da sek-torea bere onera ekartzea, eta hori barneko eragile nagusiekin batera eginbeharko da: Gipuzkoan kokatua dagoen Arantzadi Taldea, EHUko ArkeologiaSaila, arloan ari diren enpresa pribatuak, pertsona erreferentzialak eta abar. Aroka sailkatuko dugu arloa.

130

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 22: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

1.1 Paleolitikoa

• Arriskuan dauden aztarnategiak babestuko dira. Esaterako, Debako Praile-atzen beharrezkoak diren babes-neurriak hartuko dira, balio kulturalak ho-betsiz harrobi-jabeen interesen aurrean.• Jendeari zabalduta dauden zentro arkeologikoak egoki ipintzen eta haienberri zabaltzen ahalegin berezia egingo da: Ekain, Santimamiñe, Pozalagua...Aldi berean, Erkidegotik at dauden Euskal Herriko beste leku bisitagarri bat-zuen berri ere emango da: Isturitz, Sara, Mendukilo... Eta, ahal den neurrian,baita gure mugetatik hurbil daudenak ere: Atapuerca, Kantabriako, Asturiasekoedo Perigordeko zentro arkeologikoak, eta abar.• Azken Izozte Handian (20.000-10.000 K.a.), berebiziko garrantzia izan zuenbabesleku euskaldunak (franko-kantabriarra ere deitua). Pil-pilean dago gaiazientziaren munduan, baina badirudi euskaldunok garela interes gutxienagertzen dugunak. Garai horri buruzko ikerketak eta kongresuak bultzatukolirateke.

1.2 Neolitikoa, Brontze Aroa, Burdina-Aroa

• Dolmen, tumulu, menhir, kromletxak ... asko eta asko dago aspalditik loka-lizatuta eta katalogatuta, baina horietako asko egoera penagarrian aurkitzenda gaur egun. Erakunde publikoen ardura izan behar du katalogoak egune-ratzea, aztarnategiak txukuntzea, seinalizatzea eta informazio-panelak ipint-zea. Burdina-aroko aztarnategiak, kastroak batez ere, ugari dira gurelurraldean eta orain arte baino arreta handiagoa eskaini beharko zaie.• Sakabanatua dagoen informazioa zentralizatu egin behar da, Internetekowebgune berezien bidez.

1.3 Erromatar Aroa

• Oiasso eta Iruña-Veleia dira erkidegoko aztarnategi inportanteenak. Badirabigarren mailako beste batzuk ere: Arkaia, Forua, Ereño eta abar. Erkidegotikkanpora, Andelos eta Ledia, esaterako, Nafarroan. Orain arte baino ahaleginhandiagoa egingo da aro horri buruzko ikerketak bultzatzen.• EH Bilduk ahalegin berezia egingo du eta bitartekoak jarriko ditu Iruña-Ve-leiako auzia betiko argitu dadin.• Euskal Herriaz gain, Akitanian, Sorian eta inguruko beste lurralde batzuetanaurkitutako hilarrietan euskarazko hainbat hitz agertu dira, oso garrantzitsuakgure herriaren historia eta hizkuntza ezagutzeko. Hilarri horiek eta beraietanagertzen den informazioa oso sakabanatuta dago, eta erakundeetatik ahaleginberezia egingo da web edo publikazio berezien bidez informazio hori bildu,aztertu eta interesatuta dagoen ororen esku jartzeko.

131

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

Page 23: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

1.4 Erdi Aroa

• Goi erdi aroko oso dokumentazio idatzi gutxi dago. Era berean, garai ho-rretako arkeologia azterketa gutxiegi egin da. Komeni da aro horri bultzadaematea. Hiru interesgune lehenetsi daitezke:• Ezagutzen diren goi erdi aroko kastroak eta gotorlekuak aztertzen jarraitu.• Goi erdi aroko gatazken berri ematen duten zenbait aztarnategiri errepa-ratu: Aldaieta, Malmasin, Buzaga (Nafarroa)...• Nafarroako erresumaren defentsa sistema osatzen zuten gaztelu-sareaaztertu, ezagutzera eman, eta eraikuntza eta gune enblematikoenak kon-pondu.

1.5 Prehistoriako Arkeologia Museo Nazionala

• Oso aberastasun handia du EHak alor honetan, Barandiaranek eta harenjarraitzaile eta ondorengoek egindako lanari esker. Baina objektuak eta in-formazioa oso sakabanatuta dago. Ordua da Prehistoriako Arkeologia MuseoNazional batean pentsatzen hasteko. (Frantziak Perigord-eko Les-Eyzies-enduena eredu ona litzateke).

1.6 Antolaketa-irizpideak

• Azterketa sakona egin behar da gaur eguneko anabasa gainditzeko: Aldun-diak, Jaurlaritza, EHU, Udalak... koordinatuago eta zentralizatuago egon behardu gestioak. • ZAIN erakundearen nondik norakoak argitu. Orain arte emandako pausoakegokiak diren ala ez ikusteko.• Indusketa baimenak eta diru-laguntzak: irizpideak finkatu, kontrolak, kalitateneurgailuak, erantzukizunak, gastuen zuriketa eta emaitzak...• Informazioa eta publikazioa: Jaurlaritzaren, Aldundien eta Udalen webguneetansail bereziak sortu arkeologiari eta ondareari buruzko informazioarekin.• Arkeologiari buruzko datu-base handi bat sortu, bertan arkeologiari buruzkoaldizkari zientifikoak digitalizatu eta barneratuz.

1.6 Arkeologia Industriala

• Industrien edo azpiegituren hondakinak aztertu, atondu eta ikusgai ipini.Zaharrak: olak, gatzagak, zeramika-labeak, kaiak, galtzadak, karobiak, elurzu-loak... Berriagoak: XIX-XX. mendeko industria: labe garaiak, ehun-lantegiak,burdinaren arlokoak... • Geratzen diren saltoki zahar bakanak babestu: botikak, dendak, tabernak...• Hutsik dauden eraikin historikoak (jauregiak, geltoki zaharrak) birgaitu eta era-bili.

132

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 24: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

2.- ARTEA

• Arabako eliza-artea ondo katalogatuta badago ere Micaela Portillaren lanikaragarriari esker, ez da gauza bera gertatzen beste lurraldeetan. Lehenta-sunezkoa jotzen dugu antzeko zerbait egiteak beste lurraldeetan eta artearenbeste arloetan.• Zaharberritzeari garrantzia handiagoa eman, artelan eta eraikin asko egoeratxarrean aurkitzen baita.

3.- MUSEOAK

• Didaktikoagoak bihurtu gure museoak.• Euskal arteak presentzia eta promozio handiagoa izatea museotan.• Euskal museoak berrantolatzerakoan ikuspegi nazionalari garrantzia ema-tea beharrezkoa da.

4.- ARTXIBOAK

Orokorrak

• Sakabanatuta dauden materialak artxibatzeko eta katalogatzeko lana in-dartu.• Dauden artxiboak zaindu eta ordenatu.• Mikrofilmatze eta digitalizatze lanak indartu.• Internet kontsultatzeko moduan ipini materialak.• Ikertzaileen eta noizbehinkako erabiltzaileen esku jarri materialak.• Euskal Herritik kanpoko artxiboetan (Simancas, Salamanca...) dagoen ma-teriala berreskuratu.

Bereziak

• Badira musika eta kanta zaharren artxiboak. Baita bertsoenak ere, Xenpelarzentroa, esaterako. Dantzak jasotzen eta hedatzen diharduten taldeak ere bai.Ezin ahaztu, Euskal Herriko azken urteetako historia sozio-politikoa biltzenduen Lazkaoko artxiboa. Abian dauden ahaleginak koordinatzeko eta indart-zeko politikak garatuko dira. Pribatuak• Artxibo pribatuak lagundu, denen eskura jarriz.

5.- LIBURUTEGIAK

Libururtegien egoera gaur egun:

• Herritarrek gehien erabiltzen dituzten zerbitzuen artean daude, kirol zer-

133

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

Page 25: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

bitzuen edo zerbitzu sozialen parean edo gehiago• Kultur zerbitzuen artean herritarrek gehien erabiltzen dutena liburutegia da• Gehien erabiltzen dutenak, gainera, herritar xumeak dira, ikasketetan edo ai-sialdian gastatzeko diru gutxien dutenak• Krisiak gogor jo du liburutegietan eta murrizketa gehien pairatu dituenak dira• Berriztapenerako eta hobekuntzarako egon ziren proiektu guzti-guztiak bertanbehera geratu dira.• Gaur egun liburutegi askok ez dute ezer erosteko dirurik: leku askotan zeroeuroko aurrekontua dute, beste askotan murrizketa latzak pairatu dituztemaila guztietan

Zer egin?

• Utzikeria salatu: herritarrek gehien erabiltzen duten kultur zerbitzua baita,bereziki herritar xeheen seme-alabak.• Liburutegiak lehentasunez landu.• Liburutegi publikoetan euskarri berrietara egokitutako eskaintza sustatu.• Arazo estrukturalak gainditzeko planteamendu bat egin.• Liburutegien egituraketa eta saretzea sustatu.• Sarea martxan jartzeko Aldundien eta Jaurlaritzaren artean egitasmokomun bat landu, epe luzeko egitasmo bat. Gaur egungo Lurralde Histori-koen Legearekin ezinezkoa da eta.• Beraz, Lurralde Historikoen Lege berri batean, kulturari buruzko esku-duntzak (eta liburutegiei buruzkoak bereziki), hobetu, banatu eta mugatubehar dira, eta mekanismo eraginkorrak ezarri behar dira ezinezkoa izandadin Aldundi batek dena blokeatzea.

Euskal Herriko Liburutegi Nazionala osatzea

• Euskal Herriko Liburutegi Nazionala egitea errebindikazio historikoa izanda Euskal Herrian, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatea egitea. Biak, gut-xienez XX. mendeko hasieratik dokumentatzen dira, biak bateratsu, nahiz etagarrantzia berdina ez izan. Liburutegi Nazionala egiteko egon diren asmohistorikoak, erabat alboratu dira azken urteetan eta sektorea impasse latzbatean dago, administrazioak erabat alde batera utzita.• Euskal Herriko Liburutegi Nazionala berriro agendan jarriko dugu.

ONDARE INMATERIALA

1. EUSKARA

• Euskara da gure kultura ondare nagusia. Euskara, Europako hizkuntza za-

134

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 26: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

harrena izaki, eta agian substratu hizkuntza Europako parte batean, bideakirekiko dira UNESCOk Humanitatearen Ondare izenda dezan.• Euskararen prehistoria eta historia ezagutzeko ikerketak bultzatu. Antzinakoeuskararen nolakoa, hedadura, beste hizkuntza batzuekin balizko harremanaketa abar ezagutzeko ikerketak lagundu.• Aztarnak eta agiriak jaso, aztertu eta erabiltzaileen eskura ipini.

2. TOPONIMIA

Toponimia jaso, aztertu eta eskura ipini.

• Lan asko egin da azken urteetan toponimia jasotzen, aztertzen eta argita-ratzen. Euskaltzaindia, udalak edo ikerlari partikularrak izan dira gehienbatekimena hartu dutenak. Bide horretatik jarraitu beharko da, oraindik askobaitago egiteko.• Baina informazioa oso sakabanatuta dago. Beharrezkoa da datu-base erral-doi bat Interneterako prestatzea, non jasotako toponimo guztiak agertukodiren argibidez ondo hornituta: non dagoen, zein elementu geografiko den,izenaren eboluzioa, etimologia (jakin daitekeenean), etab. Beste nazio bat-zuetan badira horrelakoak, Sardinian adibidez.

Toponimia eta Onomastika Batzorde Instituzionala

• Euskal erakundeetan ez da horrelakorik egon orain arte, eta hori dela eta,irizpiderik eza edo irizpide txarra nagusitu da zenbaitetan erabakiak hartzekoorduan. Zorionez, hor daude Euskaltzaindiaren herri eta auzo izendegiak,baina ez dira aski. Kale, urbanizazio edo eraikin berriei izena jartzeko orduan,esaterako, aldrebeskeria handiak egiten dira. Baita erakunde berriei izenaemateko orduan ere. Berriki jakin dugu txirrindularitzako Euskadi Fundazioakizena aldatu duela. Basque Cycling Pro Team izango da aurrerantzean. Ho-rrelako gaiak bideratzeko litzateke Toponimia eta Onomastika Batzorde Ins-tituzionala. Lege-babesa beharko luke asmo honek.

Memoria kolektiboa

• Azken urteetan hainbat talde dabil buru-belarri memoria kolektiboa jasotzenarlo askotan: euskara, toponimia, etnografia (antzinako ohiturak, erritoak,kantuak, langintzak...), gerra zibila, emakumearen historia eta abar. Besteakbeste, EKE Iparraldean, Labayru, Eusko Ikaskuntza Euskal Herri guztian, Ahot-sak Euskadiko Erkidego Autonomoan, eta Euskal Kultur eta Labrit Nafarroan.Bestalde, bada ahozkotasunari zuzendutako erakunde-etxe bat ere: Mintzola.Eta hor daude Bertsolarien Elkartea, Xenpelar dokumentazio zentroa, Dant-zazaleen Elkartea, Trikitilarien Elkartea, eta abar.

135

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

Page 27: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

• Garrantzi handiko arloa da, iragana ondo ezagutzea ezinbestekoa baita ge-roari aurre egiteko. Mundu oso ezberdina bizitako azken belaunaldia hiltzenari dela ezin da ahaztu.• Instituzioen zeregina izango da eragile ezberdinekin harremanetan jartzea,koordina daitezen saiatzea eta baliabidez hornitzea.

3.- KULTUR INDUSTRIAK

Kultur industriak osatzen dituen espresio ezberdinak errealitate eta behar so-zialei erantzuteko sortuak direla ulertzen du EH Bilduk, komunikazio eskubi-dea oinarrizkoa izanda

Argitalpengintza

EH Bilduk, irabazi ekonomikoa helburu duen merkatu editorialean lekurik ezduten beste ekoizpen editorialak sustatzeko programak abian jarriko ditugu,euskaraz zein feminismo eta genero ikuspuntutik sortutako argitalpengintzabultzatuz.Gaur egungo argitalpen industriaren birmoldaketari lehentasuna eta babesaeman behar diogu. Argitalpen etxeak, irakurleak eta erabiltzaileak daudeneuskarrietara jo behar dute (ordenagailuak, mugikorrak, tablet-ak…) eta so-porte hauetara egokitutako edukiak sortu, hauek eskaintzen dituzten baliabidemultimediak aintzat hartuz. Helburu horri begira, Eusko Jaurlaritzak euskalargitaletxeei babesa eta laguntza eskainiko die I+G-an bide honetan lan egi-teko.Euskal egileen eskubideen elkarte publikoa sortzea proposatzen dugu, copy-right, copyleft, creative commons… eredu ezberdinak aztertuz. Gizarte, egileeta arloko enpresentzat modurik orekatuena sustatuz.

Fonografia

Bertako ekoizpenen sustapenak lehentasuna izan behar du eremu honetan.Sortzaileei laguntza eta errepertorio propioari babesa eskaintzeaz gain, ber-tako ekoizpenak hedabide ezberdinen programazioetan edo/eta soporte anit-zetan gutxieneko difusioa erregulatzea ezinbestekoa da. Bertako ekoizpenak sarbide digitala eta multimedia edukiak izateko baliabi-deak eskaini behar zaie.Sektoreko profesional, sortzaile, entsegu-lokal eta aretoen katalogoa abianjartzea beharrezkoa da. Zuzeneko emanaldiei babesa emango genioke, gaur egun sektorearen oina-

136

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 28: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

rria baitira.Informazio-kanpaina iraunkorra abian jarriko dugu. Gizarteak ekoizpenarenamaierako produktua soilik baloratzeaz gain, atzetik dagoen prozesua baloratudezan. Ikusentzunezkoa

Espainiar estatuko ikusentzuneko legedia mugatzaileak gainditzeko helburua-rekin, EAEko ikusentzuneko sektorearen lege arautzailea sortzearen aldekohautua egiten dugu. Parlamentuan aurkeztutako dekretu neoliberalak, baliabide ekonomiko etateknikoak aintzat hartzen ditu batez ere, errealitate soziolinguistikoa, ekoizpenpropioa eta herri ikuspuntua alde batera utziz.Gainera, dekretu bidez sektorea erregulatu nahi izateak, gizarte eta sektorekoeragileei honen inguruko eztabaida ukatzea suposatzen du eta EH Bidun partehartze prozesu zabala proposatzen dugu. Ikusentzunezko materialaren digitalizazioa premiazkoa da “Euskal Filmoteka”-k hasitako ibilbidea kontutan harturik, gure herriaren memoria historikoa etaondare kultural oso baliotsua diren beste artxibo eta materialaren digitalizazioabeharrezkoa deritzogu.

Multimedia

Euskarazko multimedia edukiei babesa eta sustapena sarean. Jada dituguneduki kultural ezberdinak, multimedia formatu ezberdinetara moldatu.Eduki zehatzen sorkuntza gure kultura ezberdintzeko elementu gisa.Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hezkuntza departamentuak, bere difusiorakopolitikekin bat datorren multimedia kultur industria garatzeko ikerkuntza etagarapenari epe erdi eta luzerako babesa emango dio, denboran jasangarriaketa iraunkorrak diren baliabideak sortuz.

Kultura Digitala

Munduko herrialde gehienetan izaten ari den iraultza digitala bizi dugu gauregun Euskal Herrian ere. Errealitate honek gure kulturan duen eragina etazeintzuk izan daitezkeen honek eskaintzen dizkigun aukerak aztertzea duguerronkarik nagusiena.Interes ekonomiko soilak dituzten kultura espresio eta arlo anitzetako enpre-sari eta egileak, bere negozio ereduak defenditzen dituzte iraultza digital honenaurrean. Eredu horren aurrean, EH Bilduk, lege bidez arautzea eta euskalegile eskubide gestore publiko baten baitan, eskubide digitalen sustatzearenalde egiten du, egile, eragile, instituzio eta euskal gizartearentzat egokia etabidezkoa den kultura digitala eskuratu ahal izateko. Liburutegi publikoetan,euskarri berrietara egokitutako eskaintza sustatzea izan behar dugu helburu:tablets-ak, smartphone-ak, e-book-ak…

137

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

Hezkuntza

KulturaKirola

Page 29: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Gure kultura propioa sustatzeko eta esportatzeko balio izateaz gain, gauregungo industria eta sistemarekin lehiatuko lukeen eredua dela uste dugueta bide batez, egileentzat hain kezkagarriak diren deskarga ilegalek zentzuagalduko lukete.

138

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kultura

Page 30: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

1.- GOGOETA OROKORRAK

• Dokumentu honen helburua Euskal Autonomi Erkidegoko esparruan EH Bil-duren kirol alorreko (1. oharra) jarduera-ildo orokorrak ezartzea da, hurrengoautonomía-hauteskundeen ostean hasiko den legegintzaldiko denbora-epeaaintzat hartuz.

Hala ere, dokumentu hau kokatzen den lurralde eta denbora-mugak ez diraoztopo EH Bilduk Euskal Herri osoko egituraketa sozial eta politikoarekiko duenkonpromiso politikoaren argitan garatua izan dadin.

• Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldee-tako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanei buruzko azaroak25eko 27/1983 Legean (LHL) eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko14/1998 Legean (2. oharra) ezarritako terminología eta eskumen banaketarijarraiki, dokumentua Erakunde Komunetako eskumenetara mugatzen da.

Halaber, Gernikako Estatutuak (2. oharra) EAEk kirol alorrean eskumen es-klusiboa (3. oharra) duela ezartzen duela aintzat hartuta, dokumentu honekeskumen esklusibo honen jarduteak egun dituen mugaketak azpimarratzenditu, bai Estatuak inposaturiko mugak eta bai ondoz ondoko euskal gobernuekestatu-esparruan dagoen kirol ereduarekiko erosotasunaren ondorioz sortu-takoak.

1.oharra.- Dokumentu honetan “kirol” hitza bere esanahirik zabalenean era-biltzen da, edozein helbururekin eta edozein esparru sozial edo kirol-egiturangaratutako edozein jarduera fisiko edota kirol-jarduera izendatzeko, idazpuruzehatzen batean, anbiguotasunak saihestearren, terminologia zehatzagoaerabiltzeko hautua egiteari utzi gabe.

2. oharra.- Aipaturiko Gernikako Estatutuan eta LHLn ezarritako eskumen

139

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKultura

Kirola

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kirola

Page 31: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

banaketaren erabilerak ez dakar berekin EH Bilduk bere edukiak (kirolekoakzein orokorrak) ezta horiek eratortzen diren esparru politikoa ere ontzat jot-zen dituenik.

3. oharra.-Estatutuak kirol alorreko eskumena jasotzen duen testu zehatzahonako hau da: “10. art. Euskal Herriko Komunitate Autonomoak ondokogaiei dagozkienean konpetentzia esklusiboa du: (…) 36.-Turismo eta Kirola.Aisia eta atsedena”.

2.- EAEKO ERAKUNDE KOMUNEN XEDEA KIROL ALORREAN

EH Bilduren helburua da, herritar orori bermatzea kalitatezko kirol prakti-karako sarbidea eta kirola praktikatzeko baldintza duinak. Kirol praktika sus-tatuz, maila, sexu eta adin guztietan, bizi kalitate oneko gizarte kohesionatueta osasuntsua lortzeko. Horretarako, gaur egungo marko legislatiboa gain-dituz eta garatuz, eta bitarteko ekonomiko, humano, zein ezagutzakoak es-kainiz.

Eredu berri bat sortzearen aldeko konpromisoa hartzen dugu egungo ikus-pegi konpetitiboa gaindituz, kirola heziketa prozesuaren parte garrantzitsugisa kokatuz.

EAEko kirol erakunde egitura lideratzea berariazko euskal kirol eredu iden-tifikagarria sortzeko kirol-jardute maila guztietan, herritarrek kalitate bal-dintzetan egindako kirolak eskaintzen dituen onuretarako sarbidea izandezaten, beren ezaugarri pertsonal edo baldintza sozial eta ekonomikoakedozein direlarik ere.

3.- EAEKO ERAKUNDE KOMUNETAKO OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOAK KIROL ALORREAN

I.- EUSKAL KIROL EREDUA DISEINATU ETA EZARRI.

II.- EUSKAL KIROLEAN LIDERGO INSTITUZIONALA GAUZATU.

III.- BERARIAZKO KIROL-POLITIKEN GARAPENA BULTZATU EUSKAL HIRI-

140

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kirola

Page 32: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

TARGOAREN BEHAR ETA NAHIEI ERANTZUNA EMATEKO.

IV.- KIROLAREN EKONOMIAREN ERREGULARIZAZIOA ETA JASANGARRITA-SUNA SUSTATU ETA BERMATU.

V.- XEDEA BURUTZEKO TRESNA ERAGINKORREZ HORNITU

4.- I. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: EUSKAL KIROL EREDUA DISEINATU ETA EZARRI.

Atal honetan, kirol eredu propioa ezartze aldera lerro estrategikoak eta hel-buru estrategikoak bi ardatz giltzarritan antolatzen dira: alde batetik, kirolaridagozkion eskumen-titulartasunak eta, zeintzuen jardutea, Estatuak zalantzanjartzen duen, Gernikako Estatutuan kirol alorreko eskumen esklusiboa jasotaegon arren; eta, beste alde batetik, euskal kirol eredua sortzeko EAEn emanbehar diren oinarrizko egiturazko aldaketak. Kuantitatiboki gutxienen kiroleredu bati buruz ari gara, baina gure herrian oso pisu kualitatibo garrantzitsuaduena.

• 1. lerro estrategikoa: Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekiko lan komu-nerako guneak artikulatu, gaur egungo eskumen esparrua gainditzeko.

Lerro estrategiko hau garatzeko hurrengo helburu hauek ezartzen dira:

- 1. helburua: kirolaren sustapenerako irizpide komunak jartzea ahalbi-detzen duten Euskal Herriko beste herrialdeekiko elkar-harremanerakotresnak ezarri.- 2. helburua: Euskal Herriko lehiaketa esparrua ezartzea ahalbidetzenduten kirol-modalitateen sustapenerako jarraibide komunak ezarri.

• 2. lerro estrategikoa: EAErako kirol alorreko eskumen esklusiboaren jardu-terako gaitasun erreala lortu.

Lerro estrategiko hau hurrengo helburu hauek lortzeari begira garatuko da:

- 1. helburua.- Euskal Selekzioen ofizialtasun osoa lortu, edozein mo-tatako nazioarteko lehiaketatan parte hartzeko aukera izanik.

- 2. helburua.- Euskadik kirol alorrean duen eskumen esklusiboa erre-klamatu eta defendatu estatuaren behin eta berriroko esku-sartzeenaurrean, eskumen hori beste eskumen titulu batzuk (bortizkeria kiroleanedo dopinaren aurkako politikak bezalako alorretan) arrazoirik gabe ar-gudiatuz edukiz hustu nahi dutenak.

141

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKultura

Kirola

Page 33: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

• 3. lerro estrategikoa. Euskal kirol eredua sortzeko giltzarriak diren egituraksakonki aldatu, zehazkiago:

1) Gaur egungo federazio sarea gainditzen duen berezko bigarren mai-lako kirol asoziazionismo eredua garatu (kirol federazioak), hori neurrihandi batean espainiar federazio-ereduaren oinordea, atomizatuegiaeta jasangarritasun bermerik gabekoa baita. Eredu berriaren errefe-rentzia-ardatzak egungo federazio-sistemaren birdimentsionatzea etaegun federazioek jarduten duten funtzio publikoen berrikustea izangodira, eta hurrengo funtsezko printzipio hauetan oinarrituko da:

- Kirol taldeak (lehen mailako kirol elkarteak) kirol-egituraren oi-narrizko zelulak dira egungo kirol-federazioek jarduten dutenkirol alorrean.

- Helburu komunak erdiesteko eta, hala badagokio, zenbait funt-zio publikotan jarduteko aukera izateko, klubak bigarren mailakokirol-elkarteetan artikulatzen dira.

- Eusko Jaurlaritzak (eta foru aldundiek bakoitza bere LurraldeHistorikoan) lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izango dituzteantolakuntza maila nahikoa eta erakundearen planekiko bat da-tozen kirol-estrategiak dituzten klub elkarteekin.

- Kirolaren egituraketaren euskal esparrua sustatzeko eta jasan-garritasun ekonomikoa bermatzeko, EAEko (edo, hala badagokio,Euskal Herriko) esparru osorako euskal federazio bakar bat ego-tea lehenetsiko da, euskal federazio horien ordezkaritzak ezarriahal izateari edota Lurralde Historiko bakoitzeko esparruko mo-dalitateko kluben elkarteak egoteari utzi gabe.

2) Euskal lehiaketa esparrua ezarri euskal errendimenduzko eta goierrendimenduko kirolaren garapenerako erreferentzia esparru gisa,hurrengo printzipio hauen arabera:

- Oro har, Euskal Kirol Federazioek eta, hala badagokio, EuskoJaurlaritzarekin (edo foru aldundiekin) lankidetza-hitzarmenak di-tuzten klub elkarteek EAEra eta, hala badagokio, Euskal Herrikobeste lurraldeetara mugatzen diren lehiaketa ereduak ezarrikodituzte, horretarako aurrekontu eta lege alorretan aldaketak ga-ratuz.

- Bakarrik kasu jakinetan bide emango zaio euskal talde eta ki-rolariek EAE edo Euskal Herria baino zabalera geografiko han-diagoa duten lehiaketetan parte hartzeari, kasu horretan EAEordezkatuko dutelarik.

- Eusko Jaurlaritzak egokitzat joko du talde eta kirolariek EAE edoEuskal Herria baino zabalera geografiko handiagoa duten lehia-

142

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kirola

Page 34: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

ketetan parte hartzea, honako baldintza hauek ematen direnean:

Lehiaketa esparru horietan parte hartzea, parte-hartzen duen ki-rolariarentzat benetan kirol lorpen garrantzitsua eta EAEko espa-rruan (edo, hala badagokio, Euskal Herrikoan) eskuraezina denean.

Talde eta kirolariek antolakuntza eta ekonomia-baliabide nahikoakizatea EAEren kanpo ordezkaritza baldintza egokietan buru dadin.

3) Goi mailako euskal kirolaren berdefinizioa, euskal federazio eredu be-rriaren eta euskal lehiaketa ereduaren garapenaren testuinguruan.

5.- II. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: EUSKAL KIROLEAN LIDERGO INSTITUZIONALA GAUZATU.

Atal honetan kirol alorrean Lurralde Historikoetako Foru Organo eta Toki Era-kundeei dagokienez lidergo instituzional erreal eta eraginkorra burutzeko lerroestrategiko eta helburu estrategikoak ezartzen dira.

• Lerro estrategikoa: Garapena eta jardutea beste administrazio publiko bat-zuei (foru organoak eta tokiko erakundeak) dagozkien alorretako oinarrizkolegeria berbideratu eta berregin.

Lerro estrategiko honek berekin dakarren legeria egiteko funtsezko errefe-rentzia-puntu bezala honako helburu hauek ezartzen dira:

1. helburu estrategikoa.Hezkuntza prozesuaren adin guztietan heziketa fisiko eta kirolerako ordutegiegokia duen adin txikikoen artean kirola sustatzeko programa orokorra ezart-zeko lege oinarriak egin.

- Arau proiektu berria egungo Eskola Kirola ereduaren hobekuntza eta za-balkuntzan oinarrituko da EAEko administrazioek adin txikikoentzako kirol alo-rrean sustatzen duten oinarrizko ardatz bezala etorkizunerantz luzatzeko.

- Erakunde komunek gorputz-garapen harmoniko eta osasungarria eta kiroljardute ohiturak eskuratzea bermatuko dituen EAEko adin txikiko guztietarakokirol eredu komuna egon dadin arau-oinarriak ezarriko dituzte.

143

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKultura

Kirola

Page 35: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

- Ereduak 0 eta 18 urte bitarteko etapa osorako jarraitutasun eta trinkotasunaizango du, hurrengo adin tarte hauetarako berariazko ezaugarriak izango dituenarren: 0-6 urte, 6-12 urte eta 12-18 urte.

� 0-6 urte adin tartean: ereduak adin tarte honetako hiritarrak barnehartuko ditu, euren adinerako egokia den jarduera fisikoa sustatzeko kirol po-litika hartzaile gisa eta, zehazkiago, eskura jarriko dizkie hori egiteko azpiegituraegokiak.

� 6-12 adin tartean: (derrigorrezko lehen hezkuntzarekin bat datorrena):ereduak adin hauetako neska-mutil guztiek, edozein direlarik ere beren ezau-garri pertsonal edo sozialak, ikasten duten hezkuntza zentroko antolaketa tes-tuinguruan eta klase-ordutegiarekin parekatuta dagoen ordutegi batean,eguneroko gorputz-kirol jarduera saio baterako sarbidea izan dezaten bermatubeharko du, derrigorrezko eta bermatua.

� 12-18 adin tartean, ereduak gazteak kirol taldeetan sartzea eta ohikokirol-jarduera sustatu behar ditu.

2. helburu estrategikoa.Oinarrizko Kirol Jardueren (OKJ) kontzeptua garatzea.

- Oinarrizko Kirol Jarduerak (OKJ) dira, administrazio publikoek horietara sar-bidea bermatu behar dituzte jarduerak.

- Oinarrizko Kirol Jarduerak (OKJ) terminoa 2003-2007 Euskal Kirol Planeansartu zen, parte-hartze kirol delakoaren garapenerako erreferentzia osagaigisa. Halaber, kontzeptua Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen Lurralde Plan Sek-torialaren aurrerapenean erabili izan da.

- Alde batetik, biztanlegoaren segmentu bakoitzerako OKJen edukia zehaztubehar izango da; eta beste alde batetik, administrazio publikoek OKJetarakosarbidea bermatzeko irizpideak ezarri behar izango dira (sarbide ekonomikoazein jardutea ahalbidetzen duten kirol-ekipamenduetarako sarbide fisikoa), ki-rola barneratze sozialaren esparruan ulertuta.

3. helburu estrategikoa.

- Etorkizun oparoa izan dezaketen kirolarien hautaketa eta laguntzarako arau-oinarriak ezarri EAE osorako, goi mailako kiroleko definizio berriarekin (ikusi 4.atala) eta EAE edo Euskal Herriaren esparruan lehentasunezko kirol modali-tateen zehaztapenarekin (ikusi 6. atala) era koordinatu eta koherentean burutudaitezen, modalitate kolektibo eta indibidualen arteko aldeak orekatuz.

4. helburu estrategikoa.

- “Hiritargoarentzako kirola” sustatzeko kirol-politikak ezarri, bereziki 18 urte bainogehiago dutenei kirol-jarduera edota jarduera fisikorako sarbidea bermatuz, pre-bentzio, osasun eta bizi-kalitate tresna gisa, zeharkako ikuspegi batetik.

144

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kirola

Page 36: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

6.- III. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: BERARIAZKO KIROL-POLITIKEN GARAPENA BULTZATU, EUSKAL HIRITARGOAREN BEHAR ETA NAHIEI ERANTZUTEKO.

Helburu estrategiko honetan, I. eta II. helburu estrategikoetan barne hartutaegon ez arren, erakunde komunetatik garatu beharreko kirol-politikak pibo-tatu behar duen oinarrizko ardatza osatzen duten berariazko kirol-politikakbiltzen dira.

• Emakumeek kirol alorrean pairatzen dituzten bazterketa egoerak eta ozto-poak deuseztatzea oinarrizko helburu duen kirolean berdintasun programadiseinatu eta ezarri.

• Euskal administrazio publiko guztien kirol-politiken oinarrizko helburu gisa,herritarren osasuna mantentzea eta bizi-kalitatearen hobekuntza sartu.

• Kirola etorkinekiko bizikidetzaren hobekuntzarako tresna gisa era egokianerabiltzeko erreferentzia-esparrua ezarri.

• Arau-esparru egokia ezarri minusbaliotasun edo dependentzia arrazoiak,bitarteko mugaketak edo muga kulturalak direla eta, kirol-jarduterako sarbidezailtasunak dituzten biztanlegoaren segmentuetarako, administrazio publikoekberariazko kirol-politikak ezar ditzaten.

• Kiroletik egoera edo portaera homofobiko, transfobiko edo genero aukeraezberdinen aurkakoetan jatorria duen edozein diskriminazio mota errotikkentzeko oinarriak ezarri.

• Kirolaren esparru guztietan Euskal Herriko beste lurraldeekin kirol-estra-tegia eta ekintzak partekatzeko bide instituzional berriak bilatu.

• EAE edo Euskal Herriko esparruan lehentasunezkotzat jo behar diren kirol-modalitateak zehaztu eta modalitate horietako goi errendimenduko kirolarienberezko formazioa eta laguntza eredua garatu.

• Bertako kirol-modalitateetarako laguntza esparrua optimizatu.

• Elkartze-bizitza, herritarren parte-hartzea eta boluntariotza sustatu.

• Kirolaren lanbideetan jardutea arautu, kirol titulazioak barne, kirolarien osa-sun eta segurtasuna babesteko eta euskal kirolaren kalitatea bermatzeko, etagaur egun Kirolaren Euskal Eskola eta Kirolene Eusko Jaurlaritzaren zentropublikoaren arteko gainezarpena berrikusi.

• Kirol jardueran ingurumenaren babesa eta errespetua sustatu.

• Kirol jardueraren bidez euskararen normalkuntza sustatu, euskarazko hiz-tegi tekniko eta materialen sorrera bultzatuz.

145

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKultura

Kirola

Page 37: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

7.- IV. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: KIROLAREN EKONOMIAREN ERREGULARIZAZIOA ETA JASANGARRITASUNA SUSTATU ETA BERMATU.

Gaur egun kirola errealitate ekonomiko gisa ageri da. Sektore anitz barnehartzen ditu, zeintzuetan ukitutako gaiek espezializazio hazkorra eta aberas-tasun eta enplegu sortzaileak diren eta jarduera periferikoen hazkundea da-kartzate berekin.

Horregatik, badago jardutearen arauketaren esparruan garatu beharrekolerro estrategiko eta garrantzi handiko helburu multzo bat, kirolaren lanbi-deen kasuan adibidez.

• 1. helburua.- Kirol esparruan aurreranzko politika fiskal ekitatiboak bult-zatzea.

• 2. helburua.- Kudeaketa erregularizatu eta jasangarri eredua bultzatzea:

- Instalazio jasangarri eta energetikoki eraginkorrak bultzatzeko politikakdefinituz.

- Kirol lan-esparruaren erreforma bultzatzea eta sindikatuekin esparruberria adostuz.

- Txartel Bakarra definituz eta ezarriz.

- Elkartasunezko merkataritza harremanak sustatuz (bidezko merka-tariza, erosketa berdea).

8.- V. OINARRIZKO HELBURU ESTRATEGIKOA: XEDEA BURUTZEKO TRESNA ERAGINKORREZ HORNITU.

Abiapuntua da, EAEko Erakunde Komunek euskal kirolean hartu beharrekolidergoa garatzeari etengabe muzin egiten ari direla, estatuaren eta estatuespainiarraren kirol-egituren zein gainontzeko euskal administrazioen au-rrean. Eta Eusko Jaurlaritzak, EAEko Erakunde Komunen baitan ezarritakokirol-politiken gauzatzaile bezala, lidergo hori egikaritzeko tresna aproposakizan ditzan, egoki jotzen da hurrengo neurriak aintzat hartzea.

• Eusko Jaurlaritzan kirolaz arduratzen den egitura giza baliabide egoki etanahikoarekin eta antolakuntza eraginkorrarekin hornitzea. Bereziki, malgu-

146

HKK

HezkuntzaKulturaKirola

Kirola

Page 38: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

tasun eta berehalakotasun maila handiagoa behar duten kirol-eskumenenkudeaketa bere baitan jasotzeko Kirolaren Euskal Agentzia sortzearen egoki-tasuna aztertzea.

• Kirol alorrean indarrean dagoen araudia berrikusi (Kirolaren Legearen al-daketa edo erredakzio berria barne), proposatutako kirol-politika berriak bu-rutzeko beharrezko zutabe gisa.

• EAEko kirol jarduteari buruzko datu bilketa eta ustiaketa sistema diseinatueta ezarri. Honek hartuko du erreferentzia gisa, kirol-irizpideen arabera egin-dako biztanleriaren segmentazio jakina, desagregazio maila nahikoarekin eginaizango dena, erakunde publikoei eta euskal kirol erakundeei, bakoitzak berelurraldean erabiltzeko datuak eskaintze aldera.

• Fadurako kirol goi errendimendu zentroaren erreforma, benetako I+G+bzentro bihurtu arte.

• Dopinaren Euskal Agentzia sortzea.

147

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

HezkuntzaKultura

Kirola


Recommended