GIPUZKOAKOHITZA
AI L
AKET
Igandean, AI Laket elkarteak drogen testak egiteko eta informazioa emateko gune bat jarriko du Tolosako inauterietan b Azken asteotan, herriko gazte lokaletan ere egin du lanketa b 2-3
Kontsumoa
eta arriskua
bereizi nahian
ErrepideakBi milioi eurorengastua du urtero Zumaia eta
Zarautz arteko N-634 errepideak
7ElkarrizketaMaika Tameron:«Bitartekoak behar ditugu,
ez dugu babeslerik»
4Ostirala
2020ko otsailaren 21aXI. urtea433. zenbakia
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aAstekoa
Miren Garate
Kanpoan, karpa bat, mahai bate-kin. Haren gainean, substantzieiburuzko material informatiboaeta arriskuak murrizteko mate-riala: filtroak, turulo-ak, seruma,lubrifikatzaileak, preserbatiboaketa abar. Alkoholimetro batzukere bai, autoan etorri den jendeakjakin dezan zer arriskurekin gida-tuko duen. Furgonetaren ba-rruan, berriz, substantziak anali-zatzeko aukera. Alde batetik, ka-lamua, haxixa eta bestelakoeratorrien gunea; eta, bestetik, ki-mikoena, hau da, anfetamina,MDMA, kokaina eta bestelakoe-na. Itxura horixe izaten du Ai La-ket Arrisku Murrizketarako Dro-ga Erabiltzaileen Euskal Elkarte-ak jarri ohi duen informazioaemateko eta testak egiteko gune-ak. 2002an hasi zen drogen azter-ketak egiten, eta, urtez urte, herriaskotako jaien parte bihurtu dahaien gunea. Inauteriak izanik,lanez lepo ibiliko dira asteburuanere; larunbatean, Irunen eta Ber-garan egongo dira elkarteko kide-ak. Igandean, berriz, Tolosan.Euskal Herria plazan jarriko dutekarpa, gauerditik 03:00etara.Mikel Hernandez Aiertza elkar-
teko kidearen esanetan, zenbaitmotatako analisiak egiten dituztefurgoneta barruan. Alde batetik,eskuan dutena kontsumitzaileekuste duten substantzia ote denegiaztatzen dute: «Substantziakimiko bakoitzak kolore batekoedo beste bateko erreakzioa izanohi du. Horri esker, substantziahori uste dutena den zehaztu de-zakegu». Beste analisi mota ba-ten bidez, substantzia jakin batekzer faltsugarri dituen begiratzendute. Kokatestari esker, berriz,kokainaren purutasuna %50etikgorakoa edo beherakoa den ikusdezakete. Halaber, unean bertanegiten dituzten analisiez gain, la-ginak laborategira bidaltzeko au-kera ere ematen dute Ai Laket el-kartekoek. «Hala, substantziabakoitzak ehunekotan zer por-tzentaje duen esan dezakegu». Emaitzei erreparatuz gero, nor-
malean kontsumitzaileak usteduenaren eta benetan denarenartean alde handirik ez dela ego-ten azaldu du Hernandezek.
Substantziaren arabera, berriz,purutasunak gorabeherak izatendituela dio. «MDMAren kasuan,kristala bada, normalean %100izan ohi da; oso ezohikoa da fal-tsututa egotea. Pastillen kasuan,
posible da MDMA gisa saldutakohori ez hala izatea, baina hori ereez da oso ohikoa. Anfetaminarenkasuan, normala izaten da kafei-narekin faltsututa egotea...».Hurrenez hurren, marihuana,
haxixa, kokaina, anfetamina etaMDMA dira Ai Laket-eko kideekgehien aztertzen dituzten legezkanpoko substantziak. Hain zu-zen, Eusko Jaurlaritzak adikzioengainean egindako azken inkestak
ere esaten du kalamua dela EAEngehien kontsumitzen den legezkanpoko droga, eta haren atzetik,kokaina. Lehen, bi urtean behinegiten zuen txosten hori Jaurlari-tzak, baina aurrerantzean bosturtean behin egitea da asmoa,«emaitza hobeak eta zehatzago-ak lortzeko». 2017koa da orainarteko azkena, eta, besteak beste,droga bakoitza kontsumitzenhasteko adinari buruzko datuakbiltzen ditu: aurrena, alkoholariekiten diote gazteek, batez beste16,8 urterekin, eta ia adin bereantabakoari (16,9 urterekin); kala-mua erretzen 18,6 urterekin has-ten dira. Kokaina, 22 urte pasa-txorekin, eta gizonek emakume-ek baino gehiago kontsumitzendute.
Informazioaren garrantziaDrogak edozein izanda ere, Ai La-ket-ekoen mezua ez da izaten ezkontsumitzeko. «Kontsumitze-ko aukera hor dago, ez kontsumi-tzekoa dagoen bezala; baina kon-
Drogak aztergai, enpatiazJaietan jartzen duen test gunean, substantzien purutasuna, faltsutzeak eta abar aztertzen ditu Ai Laket elkarteak b Azken asteotan, inauterien atarian, Tolosako gazte lokaletan egin dute lanketa
Drogek eragindako arriskua murriztu nahian, askotariko materiala jartzen du informazio gunean Ai Laket elkarteak. AI LAKET
Zenbait motatako analisien bidez, purutasuna, faltsutzea eta abar aztertzen dituzte. AI LAKET
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Astekoa
tsumitzeko hautua eginez gero,
modu kontziente batean egiteko
aholkatzen diogu jendeari. Eta
iruditzen zaigu informaziorik ez
badago zaila dela modu ardura-
tsuan kontsumitzea».
Dioenez, hain zuzen horregatik
da garrantzitsua jaietan testak
egiteko jartzen duten karpa.
«Merkatu beltzaz ari garenez, ez
dago inolako kalitate kontrolik;
askotan, saltzailearen helburua
irabaziak handitzea izaten da, eta
erabiltzailearen interesak biga-
rren mailan geratzen dira». Adie-
razi du substantziaren faltsutze-
ak, purutasunak eta bestelako
ezaugarri batzuek asko aldatzen
dutela drogaren eragina. «Adibi-
dez, erabiltzaileak ez badaki zer
purutasun duen substantziak,
arrisku handiagoa du gaindosi
bat izateko». Merkatuan zer dro-
ga berri dabiltzan ikusteko ere ba-
lio du egitasmoak. «Kimikariak
zenbait substantzia ari dira sor-
tzen etengabe, fiskalizaziotik ihes
egiteko. Normalean, gainera, ohi-
ko substantzia moduan saltzen
dira horiek, berriak direnez ez
dutelako merkaturik eta erosle-
rik». Aldatzen ari da drogen mer-
katua. «Kontuan izan behar
dugu gaur egungo droga politi-
ken helburua legezkoa ez den
droga oro ezabatzea dela, eta, ho-
rregatik, fiskalizatuz joaten dira.
Alabaina, justizia beti doa kimi-
kariak baino beranduago, eta, fis-
kalizazio hori saihestu nahian, ki-
mikariek gero eta substantzia
gehiago sortzen dituzte, eta horiei
buruzko informaziorik ez dago.
Hori da arriskua».
Lokaletako gazteen kezkakAi Laketek Tolosako inauterietan
egingo duen esku hartzea ez da
mugatuko igandean jarriko duen
testak egiteko gunera. Kalderero-
en aurretik, herriko gazte lokale-
tan izan ziren elkarteko kideak,
gazteekin drogei buruzko lanketa
egiteko eta testak lokalean bertan
egiteko aukera emateko. Elkarte-
ak orain urte batzuk sortu zuen
Lonja Laket proiektua, eta urtean
barrena hainbat herritako berro-
gei lokal ingurutan izaten
dira.«Gure helburua da drogen
kontsumotik etor daitezkeen
arriskuak murriztea. Horregatik,
lokaletara joaten garenean, infor-
mazio orriak ez ezik, turuloba-
tzuk, kapsulak, sudurra garbitze-
ko gatz ura eta abar ere ematen di-
tugu, baita preserbatiboak eta lu-
brifikatzailea ere». Tolosako ka-
suan, harremanetarako kontak-
tuak bazituzten aurrez, eta zuze-
nean finkatu zituzten hitzorduak.
Beste herri batzuetan, ordea, ka-
lez kale ibiltzen dira, eta gazte lo-
kalen bat izan daitekeena ikusten
dutenean, atea jo eta beren burua
aurkezten dute. «Daukagun en-
patia da bereizten gaituen ezau-
garrietako bat. Argi eta
garbi esaten diegu gu
droga erabiltzaileen edo
erabiltzaile ohien elkarte
bat garela, eta horrek
konfiantza ematen die.
Ez goaz hara inor epai-
tzera; guk erabaki guz-
tiak errespetatzen ditu-
gu: kontsumitzea nahiz
ez kontsumitzea».
Gurasoek egin dezake-
ten lanketarekin aldera-
tuta, Ai Laketeko kideen
ekarpena bestelakoa dela
dio. «Lehenik eta behin,
arriskuen murrizketan
eta prebentzioan trebatuta gaude.
Droga bakoitzaren ezaugarri
konkretuez aritzen gara; ez diegu
konnotazio positiborik eta nega-
tiborik ematen; informazio zeha-
tza erabiltzen dugu, ez iritziak».
Hernandezek azaldu du gazte
taldearen arabera asko aldatzen
direla kezkak. «Batzuek substan-
tzia jakin batzuen inguruko za-
lantzak planteatzen dizkigute, ea
zein dosi den egokia, zer arrisku
izan ditzakeen...». Parranda, se-
xua eta droga elkarri lotuta doa-
zela gaineratu du. «Gaur egun,
zoritxarrez, alkoholaren kontsu-
motik eraso asko etortzen dira,
eta kontzientziazio lana egitea ere
badagokigu. Sexologo lanetan ere
askotan ikusten dugu geure bu-
rua, sexu gaixotasunei buruz hitz
egiten eta abar». Alde horretatik,
gazte lokalen fenomenoa gehien-
bat mutilei lotuta dagoela erantsi
du. «Mistoak eta neskenak baka-
rrik ere badaude, baina gehien-
gehienak mutilez bakarrik osatu-
takoak dira».
Alkohola, kezka iturriEta lanketa ez mugatzeko herriko
gazteengana, astelehenean aldi-
rietako trenaren bagoietan ere
sartuko dira Ai Laketeko kideak.
Halaber, jaiaren gune nagusietara
ere joango dira, Botilzarradeitzen
dioten esku hartzea egitera. Egi-
tasmo horretan Tolosako Inma-
kulalada ikastolako ikasleek ere
parte hartuko dute. «Ikusi zen
adin txikiko ugari etortzen zela
trenean. Gazte horien ohitura da
oso denbora gutxian alkohol asko
edatea; graduazio handiko eda-
riak ekartzen dituzte, eta egundo-
ko mozkorrak harrapatzen dituz-
te segituan», azaldu du Amaia
Karrera irakasleak.
Gazteengana joan eta jateko
zerbait, ura, preserbatiboak eta
halakoak banatzea izango da
ikasleen zeregina; era berean,
kale zurrutean aritzekoasmoare-
kin datozen gazteei esplikatuko
diete gaindosiak nola saihestu,
deshidratazioa nola saihestu, ba-
koitzaren pisuaren arabera alko-
holak zer ondorio dituen, eta
abar, baita norbait gaizki senti-
tzen bada nora joan behar duten
ere. «Erabat orientagarria izaten
da gure ikasleek egiten duten
esku hartzea; alkohola kendu eta
halakorik ez dute egiten».
Jaurlaritzak adikzioei buruz
egindako txostenean jartzen
duen arren gazteak batez beste
16,8 urterekin hasten direla alko-
hola edaten, gauetan ikusten du-
tenagatik lehenago hasten direla-
koan dago Ai Laketeko Hernan-
dez. 15 eta 74 urte artekoekin egin
zuen adikzioen gaineko txostena
Jaurlaritzak; beraz, gazteen adin
tarte bat ez du kontuan hartzen.
«Mahaiaren atzean gaudenean,
gaua beste era batera ikusteko au-
kera izaten dugu, eta deigarria
egiten zaizkigun gauzetako bat da
zenbateko alkohol kontsumoa
dagoen gazte-gaztetatik. Jendeak
ez du alkohola drogatzat hartzen:
oso normalizatuta dago kontsu-
moa». Uste du alkohola kontsu-
mitzen dutenek «gainetik beza-
la» begiratzen dietela gainerako
substantzien kontsumitzaileei,
eta are gehiago ezer kontsumi-
tzen ez dutenei. «Esfortzu handia
egin behar da ezer ez hartzeko
erabakiari eusteko. Lokaletan
esaten digute hurrupa batera
gonbidatuz gero asko kostatzen
zaiela ezetz esatea». Era berean,
alkoholaren arriskuen berri ema-
ten hasten direnean askok atzera
egiten dutela kontatu du. «Uste
dute dena dakitela, eta ez dagoela
arriskurik».
15105
105
20
15 20
25 30 35 40
2004
%20
%15
%10
%5
%0
2006 2008 2010 2012 2017 2004
%20
%15
%10
%5
%0
2006 2008 2010 2012 2017
2004
%20
%15
%10
%5
%0
2006 2008 2010 2012 2017
Tartekako kontsumoa
Kontsumitzeko ohitura
Kontsumoa utzia
Gizonak
Emakumeak
*7 zerbeza baino gehiago (1,4 litro) edo 65 gramo alkoholetik gora.
ITURRIA: ADIKZIOEN GAINEKO INKESTA EAE-N
DROGEN KONTROLA ETA KONTZIENTZIAZIOA FESTETAN
Kontsumitzen hasteko adinaZenbat urterekin batez beste
Alkohola
Tabakoa
Kalamua
Substantzia dopatzaileak
Azidoa, LSD
Inhalagarriak
Speeda, anfetaminak
MDMA eta antzekoak, estasia
Perretxiko haluzinogenoak
Kokaina hautsa
Ketamina
Heroina
Kokaina garbia, ‘crack’-a
Beste opiazeo batzuk
Psikofarmakoak errezetarik gabe
Psikofarmakoak errezetarekin
Alkoholaren kontsumoaren bilakaeraKontsumo arriskutsua eta gehiegizkoa
lanegunetan eta astegunetan*
Kalamua ez beste drogen kontsumoaren bilakaeraAdierazle orokorren prebalentzia
Kalamuaren kontsumoaren bilakaeraAdierazle orokorren prebalentzia
15-73 urte arteko biztanleekin egindako inkesta
Substantziarikgabeko adikzioeiaurre egitea xede
RTabakoak, alkoholak
eta legez kanpoko
drogek eragindako adikzio-
ak ez dira desagertu, baina
bestelako batzuen goraka-
dak eragin du batik bat
kezka azken urteotan.
Jokoa, Internet, bideo joko-
ak eta erosketak dira horie-
tako batzuk.
Gizakia Helburuk urteak
daramatza ludopatia lan-
tzen, baina, estreinakoz,
substantziarik gabeko
adikzioak soilik bilduko
dituen programa pilotu bat
jarri du martxan. Aste hone-
tan ekin dio egitasmoari,
eta sei lagunekin osatu du
taldea, talde terapia baita.
Horietako gehienek jokoa-
rekin dituzte arazoak, baina
badago erosketen adikzioa
duen bat ere.
Profilari dagokionez,
gehienbat gazteek izaten
dituzte substantziarik
gabeko adikzioak, eta gizo-
nek emakumeek baino
gehiago.
Fiskalizazioa saihestu nahian,kimikariek substantzia gehiagosortzen dituzte, eta horieiburuzko informaziorik ez dago»Mikel Hernandez Aiertza Ai Laket elkarteko kidea
«Erabat orientagarria izaten dagure ikasleek egiten dutenesku hartzea; alkohola kendueta halakorik ez dute egiten»Amaia KarreraInmakulada ikastolako irakaslea
‘‘
Ikerne Zarate Errenteria
Maika Tameron (Errenteria, 1967)eta arrauna banaezinak dira. Hi-baikako arraunlari ohia, talde ho-rretan lanean segitzen du, eta ETEEmakumeen Traineru Elkartekolehendakaria da. Emakumeekarraunean ikusgarritasuna lortubadute ere, oraindik «oztopo uga-ri» dituztela uste du, besteak bes-te, baliabideak eta babesleak lor-tzeko garaian.
Arraunaren sinonimo zarela
esan daiteke, Hibaikarena bai
behintzat. Nola heldu zinen
arraun mundura?
Ni futboletik nentorren, txikitatik
jokatu dut beti futbolean, eskolan,
mutilekin, neska gutxi ibiltzen gi-
nelako futbolean, ni eta beste bat.
Lanbide Heziketa Don Boscon
egin nuen; futbolean jokatzen ja-
rraitu nuen han, eta, gerora, areto
futboleko lehenengo emakume
taldeak sortu ziren, Agustineta-
koa eta Ipurbeltz. Azken horretan
aritu nintzen, Ane Carrere, Reyes
Carrere eta Ane Jaurrietarekin ba-
tera. Bi urtez aritu ginen jokatzen,
eta nahiko ondo, gainera: Erregi-
naren Kopa eta Gipuzkoako Liga
jokatu genituen, eta emaitza onak
lortu. Hortik aurrera jarraitu nuen
Agustinetako taldean, baina orka-
tilak gaizki nituen, eta edozein
kolperekin lesioa egiten nuen...
Eskalatzen nuen, mendira joaten
nintzen, baina lehian ibili nahi
nuen. Anaia bere garaian Hibai-
kan zebilen patroi, eta emakume-
en batel bat sortu nahi zuten. Dei-
tu zidan probatzeko, eta 1993-
1994an hasi nintzen. Jendea etor-
tzen hasi zen, zuzendaritza berria
osatu, eta hasi ginen ikastaroak
emateko eta harrobia osatzeko
ikastetxeetara jotzen.
Nola oroitzen duzu hasierako
garai hura? Zein izan da emaku-
meen arraunaren garapena?
Oso polita izan zen hasiera, baina
ez genuen ikusgarritasunik. Joa-ten ginen estropada batera, eta,galdetzen zigutenean ea nongoakginen, eta Errenteriakoak ginelaerantzun, berehala esaten zigu-ten, ‘Errenteriakoak? Errenterianez dago itsasorik’. Egun ez dago,baina izan genuen, baita itsasar-gia eta portua Foru plazan ere.Ibaia dugu, portura doana etahandik itsasora. Bitartekorik ezgenuen; batel bat bakarrik ge-nuen, eta arraunlari bat jaitsi eta
«ETE Liga klubek ordaintzen dugu;baina mugarri bat jarri dugu»Maika Tameron b Hibaikako arraunlari ohia eta ETE Emakumeen Traineru Elkarteko presidentea
Emakumeen arraunak urrats ugari egin ditu aurrera, eta hasieran ez zuten ikusgarritasuna lortu du. ETE elkarteko presidenteak, baina, argi dio oraindik ere «bide luzea» dagoela baliabide egokiak lortzeko.
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aElkarrizketa
bestea igotzen zen, txandaka; bo-rroka latza egin genuen lehiake-tak guretzat lortzeko. Gipuzkoa-ko Txapelketan ez ziguten partehartzen uzten, lau ontzi izan be-har zirelako eta ez ginelako hain-beste. Komeriak.Dena erraza.
Hori da, zailtasunak nonahi, etaune oro. Mutilen traineruarekinhasi ginenean, emakume gutxiginen zuzendaritzan, eta ordez-karien bilerak izugarri latzak zi-ren. Garai hartan, Amaia Arzeluseta ni joaten ginen, eta bileretansentiarazten ziguten ez genekielaezer arraunaz, ez genekiela zertanari ginen. Zuzendari gehienaknahikoa helduak eta gizonak zi-ren, eta bat-batean bi gazte azal-tzea eta, gainera, emakumeak,pentsa! Denborarekin erakutsigenuen gure iritziak ere balio zue-la, bagenekiela zertan ari ginen,eta errespetua irabazi dugu.Errespetua garestiago ordain-
tzen da emakumea izateagatik?
Bai, zalantzarik gabe, baina ustedut egun erraztu dugula bide hori.
Hibaika barruan lanean segitzen
duzu, baina ETE Emakumeen
Traineru Elkarteko presidentea
ere bazara. Nola eragiten dizu
ardura horrek?
Emakumeak badira zuzendari-tzetan, baina gutxi dira, eta eskar-mentua dutenak utziz joan diraama izan direlako, lanarengatikedo beste kontuengatik; nik ja-rraitu dut hor, eta hala erabaki zu-ten ni izatea presidentea. Hemen,Jone Olivan aipatu behar dut: Hi-baikan arraunlari izan zen, etaegun Deustun ari da arraunean;idazkaria da ETEn, eta lan izuga-rria egiten du.ETEk eta ligak zein ekarpen egin
diote arraunari?
Ontzi dezente ginela ohartu gi-nen; Euskotren Liga osatzeko lautraineru behar ziren, eta besteguztiak kanpoan geunden. Gi-puzkoako Arraun Federazioakerronka hori hartu zuen, emaku-meei begirako liga bat sortzea,gehienak gipuzkoarrak ginelako,eta lan handia egin zuen. Beste rolbat hartu behar genuela ohartuginen une jakin batean, eta, ema-kumeen traineruak genituen klu-bak elkartuta, elkartea sortzeaerabaki genuen, gure iritziak, zernahi genuen eta nola nahi genuenzehazteko. Nik uste dut mugarribat jarri dugula, hamabost taldegara elkartean, multzo handia ga-ra. Horietatik lauk jokatzen duteEuskotren Liga, eta gainontzeko-ak ETE Ligan aritzen dira. Hirugarren urtea izango du ETE
Ligak aurten; berritasunik au-
rreikusi duzue?
Oraingoz, ez; baina lanean ari ga-
ra. Bitartekoak behar ditugu. Ez
dugu babeslerik, eta ETE Liga an-
tolatzeko klubek ordaintzen dugu.
Emakumeen kasuan zailagoa da
babesleak aurkitzea?
Bai, zalantzarik gabe, oso zaila da.Nahiz eta Hibaikaren kasuan
emakumeen ontziak eman duen
elkartea eta herriaren izena go-
renera...
Bai, oso zaila da, nahiz eta emaku-meen traineruek lorpen handiakizan. Klub batzuek erabaki duguestropadak aparte egitea, izatekobakarrik emakumeenak, ikusga-rritasuna emateko. LekeitiokoIsuntza da bat, Zumaiak ere halaegin du, eta bestea Hibaika da;ikusle ugari izan dira estropadahorietan. Guretzat arrakastatsuaizan da jendea emakumeen estro-padak ikustera joatea. Errente-rian, antolatzen duguna antola-tzen dugula, jendearen babeshandia jasotzen dugu, eta hori Hi-baikak izan duen beste lorpen batda. Urteak eta urteak eman ditugulanean, eta emakumeen traineruaikusgarritasunik handiena lortu
koarrak, ez zuten puntuatzen.Hori ikusirik, Ur Kirolak-eko etaHibaikako neskak elkartu ginen,eta ontzia lotu genuen buiara:esan genuen gu ez baginen atera-tzen, ez zela inor aterako. Ordu-bete eman genuen, eta portua gel-diarazi genuen. Potentea izan zen.Beste ontzien babesa, gizone-
na, jaso zenuten?
Hibaikakoena bai. Beste inork ezgintuen babestu, eta ontzi batekabordatu egin gintuen esanez ezinginela han egon, haurrak itxoitenari zirela ateratzeko. Guk eran-tzun genien berdin-berdin geni-tuela babak eskuetan eta ipurdianentrenatzeaz, eta eskubidea ge-nuela parte hartzeko eta puntua-garria izateko; hala egin ezean, in-darrik egin gabe, emakumeenarraunak ez zuela inoiz aurreraegingo. Gogorra izan zen.Eta politena, inoiz ahaztuko ez
duzun hori?
Lehenengo Kontxako Bandera,2008an. Hibaikak ez zuen ema-kumeen trainerurik orduan. Gi-puzkoako Selekzioko traineruanaritu nintzen patroi eta izan ginenZaragozan. Eusko Jaurlaritzak
nahi zuen emakumeentraineruak ikustea, etaBizkaiaren eta Gipuzko-aren arteko lehiaketa an-tolatu zuen; Gipuzkoakirabazi zuen. Emakume-en traineruak osatzenhasi ziren hainbat klube-tan, eta ikusi genuenabagunea zela indarraegiteko: DonostiakoUdalak lehenengo ema-kumeen Kontxa antolatuzuen. Erabaki hori izuga-rri pozgarria izan zen.Kataluniatik ontzi batetorriko zela abisatu zi-guten. Gure eserleku fin-koaren antzeko ontzia
erabiltzen dute, baina patroiak le-ma eramaten du, ez arrauna. Gal-detu zidaten ea patroi aterakonintzen beraiekin. Opari izuga-rria izan zen niretzat. Hibaikan ezgenuen trainerurik, ez genuenjenderik oraindik.Nola bizi izan zenuen une hori?
Izugarria izan zen. Itsaso txarraizan genuen oso, olatu handiak,bertan behera uzteko zorian izanziren, baina lehenengoa izaniknahi eta nahi ez egin behar ge-nuen estropada. Nik oso ondo pa-satu nuen, olatu gainean ibiltzeaikaragarri gustatzen zait, eta arra-palara iritsi eta jende pila ikustea...Gogoratuta, hunkitu egiten naiz.Beste une polit bat, Hibaikare-
kin trainerua osatu genuenekoada, 2011n. Kaikuren jaitsiera egi-tera joan ginen, eta irabazi egingenuen. Lehenengo aldiz atera
genuen trainerua, irabazi genuen,eta ni ontzi horretan nengoen.Hori eta Kontxa bizi izanda, erre-tiratzeko moduan nintzen.Errenteriara itzulita, Hibaikaren
eskaera historikoa bete egin
zen joan den ostiralean: Errente-
riak badu ontziralekua.
Sinestezina izan da. Azkenean iri-tsi da, estreinatu dugu, eta zoraga-rria da. Hiru ontzi batera ateratze-ko aukera ematen digu, erraza dahaurrentzat. Haur pila erori zaiz-kigu beste arrapalan: Hernanikomutiko batek aldaka puskatuzuen, gure haur pila zauritu dira,edo uretara erori dira askotan...Izugarri erosoa da ontziralekua,eta traineruak jada hemendik,Ondartxotik, ateratzen hasi gara.Orain arte, Trintxerpetik aterabehar izaten genuen trainerua,hemen ez zelako modurik. Kluba-ri beste seriotasun bat eman dioontziralekuak, orain bai. Herria-rentzat leku zoragarria da ura ger-tu ikusteko… Piragua, surf taula-rekin joan daiteke jendea; herria-rentzat ere aberasgarria da.Oiartzun ibaia ere asko aldatu
da Hibaikak lehen aldiz traine-
rua uretaratu zuenetik, ezta?
Bueno, izugarri... [barrezka] Hasiginenean, uretara erortzen bagi-nen korrika dutxara joan beharizaten genuen. Gaur egun, ikus-ten da ibai bazterra berdea; aurre-tik, grisa zen. Berde horrek bertanbizitza dagoela erakusten du.Arrainak ikusten dira, arrantzale-ak aritzen dira, gu bainatzen gara,eta, urtero, madalenetan kukañaegiten da. Ikaragarri aldatu da.Plaza ez, oraingoz, baina biribil-
gunea badu Hibaikak, Pontika
auzoan.
Pontikako auzo elkarteak eskatuzuen, eta guretzat oso polita izanda. Beti presente dugu, eta bande-ra bat irabazten dugun bakoitze-an, beti pasatzen gara hortik; gureibilbidearen parte da.Arraunarekin lotuko zaituzte
gehienek, baina herrigintzan
ere ari zara. Besteak beste, erre-
presaliatuen aldeko danborra-
dan banderadun ere izan zara.
Urteetan jo nuen danborra, etaabanderatuak ezin zuen batean,nik erreleboa hartu nion. Hiruz-palau urte egin nituen.Korrika ere berezia da zuretzat,
ezta?
Bai, noski [irribarretsu]. Korrikanlaguntzaile ibili naiz, furgonetan,hiru urtez. Izugarria da, oparia.Badut leku berezi bat, Legutio.Arraunarekin lotzen nuen Legu-tio nik, eta egunsentian heldu gi-nen behin batean Korrikarekin.Behe laino handiak urtegia estaliazuen, eta bat-batean haur pilaazaldu zen. Magikoa izan zen.
IKERNE ZARATE
duena da, baina mutilena ere hordago, eta lortu dugu jendeak esa-tea Hibaikakoa dela. Orain urtebatzuk, San Juan edo San Pedro-koak ziren, eta, egun, 6-7 urtekohaurrek esaten dute ‘Ni Hibaika-koa naiz’. Hori duela zortzi urtepentsaezina zen. Oso harro egonbehar dugu egin dugunaz.Erakundeek nahikoa laguntzen
dute, bustitzen dira?
Aitorpena egiten dute, baina bi-tartekoak jartzeko garaian zaila-goa da. Aitortu behar diet esfor-tzua hiru udali, saria jarri dutela-
ko ETE Ligarako. OndarroakoUdalak saria jarri zuen, 5.000euro iaz, baita Zumaiakoak ere,3.000 euro; eta Errenteriako Uda-lak 12.000 euro jarri zituen, muti-len KAErako jartzen duen kopuruberbera. Eskertzekoa da, eta ai-tortu behar zaie. Gustatuko litzai-guke babesle bat izatea ere; arigara lanean, baina ez da erraza.Arraunlari garaian bizi izandako
egoerarik zailena zein izan den
gogoan duzu?
Urtea ez dut ondo oroitzen, baina1998aren bueltan izan zen. Gipuz-koako Batel Txapelketa jokatzenari ginen Pasaiako portuan. Ema-kumeen hiru ontzi bakarrik gi-nen, eta ezin genuen parte hartu;arraun egin bai, baina ez zuelapuntuatuko esan ziguten. IparEuskal Herriko Endekaontzia erebazegoen, baina ez zirenez gipuz-
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a ElkarrizketaMOTZEAN
Bizileku bat? Errenteria.
Arraunerako espazio bat?
San Pedro eta Donibaneko bo-
kalea.
Irakurritako azken liburua?
David LagercrantzenLo que no
te mata te hace más fuerte.
Arrauna ez den beste kirol
bat? Mendiko eskia.
Arraunlari bat? Atsegin
Odriozola zumaiarra.
Hibaika ez den beste arraun
elkarte bat? Ez dut besterik.
Urtaro bat? Udazkena.
Bete gabeko ametsa?Kili-
manjarora igotzea emakume
talde bat sortuta. Duela hogei ur-
teko kontua da, eta ez dut lortu.
Bitartekorik ez genuen. Batelbat genuen, eta arraunlari batjaitsi eta bestea igotzen zen;borroka latza egin genuen»
«Delegatuen bileretansentiarazten ziguten ez genekiela ezer arraunaz, ez genekiela zertan ari ginen»
«Ontzia lotu genuen buiara, eta esan genuen gu ez baginenateratzen ez zela inor aterako.Portua gelditu genuen»
‘‘
RIRITZIALeire Narbaiza
Otsailagatik
Otsailaren 15a da,igande arratsaldea.Bihar artikulua en-tregatzea tokatzen
zait, eta jaieguna aprobetxatu be-har dut idazteko. Eguraldi ederradago, neguminean bagaude ere.Etxeko leiho guztiak itxita dauz-kat, bunker batean sartuta ba-nengo bezala. Etsipena eragitendidate kristaletik sartzen direneguzki-izpi distiratsuek, inoiz ezbezala. Otsailak zezeila du izena Biz-
kaian, eta barantaila Zuberoan.Febrerillo loco (otsailtxo zoroa)ere esaten diote gaztelaniaz urte-ko hilabeterik laburrenari, negubetean egon arren, eguraldi alda-ketak izaten dituelako. Edo iza-ten zituelako, ez dakit dagoenekozein aditz forma erabili, eguraldiaez delako lehengoa. Udaberri be-
tean gaudela dirudi. Eta pertsonaasko pozik daude horregatik, ha-rro puntu batekin eguraldi saio-ak, penintsulako ekialdeko iru-diak erakusten dizkigutenean,jendea hondartzan. Burutik egin-da daude, ala? Urteko bigarrenhilabetean ia euririk egin ezbadu, ez hotzik, ez elurrik, ez dirakonturatzen amildegira goazela,aldaketa klimatikoa gertatu deladagoeneko? Baina pozik gaude,azkenean Euskadi tropikala lortudugu eta.Tira, baina ezin dut eguraldiaz
disfrutatu. Bunker batean bezalanagoela aitatu dut lehenago. Pa-seatzeko egun ederra izanda,etxean nago. Eibarkoa naiz, etahori gomendatu digute. Dioxinazeta furanoz kutsatu digute airea.Bost egunean egon gara bizitzanormala egiten, nahiz eta kalean
ibiliz gero, eztarriaren goiko al-dean gustu kimiko moduko batizan dugun. Eztarrian azkura genuela, hats
ikaragarria zegoela esaten ge-nuen, baina alarmistak ginelaaurpegiratu digute. Erantzukizu-nak eta ardurak eskatutakoan,sarraskijaleak garela. Baina pro-testaka genbiltzanok, zoritxa-rrez, arrazoia genuen. Irainduegin gaituzte euren akatsak, han-ka sartzeak eta zikinkeriak estal-tzeko asmotan, gezurretan zebil-tzala jakinda. Onartezina!«Urkullu non dago?» galde-
tzen genuenean, ez zen gizon ho-rren aurpegia ikusteagatik. Ez.Jakin behar genuen norbait zego-ela guztiaren buru, lema norbai-tek zerabilela. Izan ere, lana egi-
teaz gain, jendeari erakutsi ereegin behar zaio zer egiten den.Herritarrei benetako eta gano-razko informazioa eman beharzaie. Adibidez, leihoak itxita egonbehar dugu, ados, baina kaleanibil gaitezke? Zalantza txikiak,baina bertan bizi garenoi kezkasortzen digutenak.Kaos, gezur eta desinformazio
honek etsipena, amorrua, tristu-ra, nagia, haserrea eta noraezeanibiltzea eragin digu. Ondoezanagusitu zaigu, eta konturatugara agintean daudenei pertso-nak ez zaizkiela inporta. Ikusteabesterik ez dago zelan inoratu
dituzten desagertuen familieta-koak. Guztia desastrea eta katastrofea
izan da. Baina guztiak hausnarke-ta sakona eragin beharko ligukedenoi. Ardurak eta konponbideaeskatzeaz gain, gizarte aldaketabaten alde lan egin behar dugu.Alde batetik, sozietate enpatikoa-goa, humanoagoa, jendea erres-petuz tratatuko duena behar du-gu, agintariak herritarren zerbi-tzura izango dituena, ez botere-gosea asetzeko gogo hutsez. Beste alde batetik, aldaketa ere
behar dugu bizibidean, kontsu-moan, naturaren ustiapenean.Birziklapena ez da irtenbidea.Gutxitzea da gakoa, eta osteanberrerabiltzea. Zabor gutxiagosortzeko, zabortegiak deusezta-tzeko. Erabili eta bota, eraitsi etaeraiki modeloak ez digu balio.Otsailagatik, Eitzagagatik.Eta ahaztu barik, igande gau
honetan oraindik Albertok eta Joakinek zabor artean segitzendute.
Irudiab Orio
«Isuririk gabeko» eskolaontzi hibridoaOrtzearrantzontzia hamabost urtean ibili da itsasoan, eta eskolaontzi gisa baliatzen du Pasaiako Blas de Lezo
Itsas Institutuak. Orain, baina, isuri kutsagarririk igortzen ez duen ontzi hibrido bihurtuko da, «ontzi ekologiko».
Orioko Arostegui ontziolan; izan ere, eraberritu egin dute, eta osoki Euskal Herrian diseinatutako propultsio
sistema elektrikoa jarri diote. Asteartean aurkeztu zuten Ortzeberria komunikabideen aurrean, Orioko portuan,
eta, jakinarazi zutenez, 20 itsas miliatik gorako abiaduran «isuririk gabe» nabigatuko du. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
62.000ABIATU GAILUA ALDATU BEHARKO DUTEN ERABILTZAILEAK
Autobidean Abiatu gailua erabiltzen duten Gipuzkoako 62.000 gidarik
baino gehiagok —guztira 97.000 dira— aldatu egin beharko dute gailu
hori hurrengo hilabeteetan, haren bizitza erabilgarria iraungi delako.
Diputazioa jarriko da erabiltzaileekin harremanetan, posta elektronikoz.
194ZAZPI MILIOI EUROTIK GORAKO ZERGAPEKOAK
7,1 milioi eurotik gora deklaratzen duten hamar zergapeko gutxiago ditu
Gipuzkoak. Iazko deklarazioetan —2018ko jardunari dagozkionak— 194
zergapeko ageri ziren goreneko tartean, eta aurreko urtean 204 ziren.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:[email protected].
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aIritzia
Erabili eta bota,eraitsi eta eraiki
modeloak ez digubalio. Otsailagatik,
Eitzagagatik
Gipuzkoako metalgintzako mahaia eratudute Adegi patronalak eta sindikatuek
DONOSTIA b ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariakAdegirekin bildu ziren asteartean Lan Harremanen Kontseiluan, etaGipuzkoako metalgintzako mahaia eratzea adostu zuten. Martxoaren17rako jarri dute ordua, negoziatzen hasteko. 40.000 langile biltzenditu Gipuzkoako metalgintzak, eta hitzarmena 2011tik dago iraungita.
Gipuzkoan 2.085 etxe turistiko daudeerregistratuta, horietatik %69 hiriburuan
DONOSTIA b Etxe turistikoen dekretua 2018ko ekainean onartu zuenJaurlaritzak, eta, ordutik, 66 etxebizitzak jaso dute 10.000 euro edogehiagoko isuna. Gipuzkoan, erregistroko datuak erkatuta, 2.085 etxeturistiko zenbatu dituztela jakinarazi du Sonia Peres Turismo kontsei-lariak; horietatik 1.438, Donostian, eta 647, hiriburutik kanpo.
Aitziber Arzallus
Itsas denboraleagatik kostaldean
olatu handiak espero direlako,
lur-jausia izan eta bidera harriak
erori direlako edo errepidearen
zatiren bat hondoratu delako,
maiz itxi behar izaten dute Zu-
maia eta Zarautz arteko N-634
errepidea. Zumaiarrek eta za-
rauztarrek A-8 autobidea har de-
zakete horrelakoetan, aukera az-
karra baina garestia. Getariarrak,
ordea, ezker-eskuin kondenatuta
daude kostako bidea erabiltzera,
eta hori itxita dagoenean, Meaga-
ko errepidea dute aukera baka-
rra. Arazoa zein den? «Errepide
estua dela Meagakoa, eta ez dago-
ela prestatuta trafiko handia har-
tzeko», dio Haritz Alberdi Geta-
riako alkateak. «Errepide hori
hobetzea eskatzen dugu getaria-
rrok eta Getariako Udalak».
Beti gertatu izan dira luiziak
Zumaia eta Zarautz arteko N-634
errepidean, eta aurrerantzean ere
hala izango dela ziurtatu du Jesus
Angel Uriarte EHU Euskal Herri-
ko Unibertsitateko Geologia ira-
kasleak, alde batera mendia eta
bestera itsasoa dituelako. Haren
esanetan, ura da arazo guztien
eragilea, izan euri ura, izan itsaso-
koa. «Errepideak flyscha zehar-
katzen du. Funtsean, arroka go-
gor eta bigunen txandaketa bat da
flyscha. Arroka bigunak higatu
egiten dira, eta, ondorioz, arroka
gogorrak euskarririk gabe geratu
eta maldan behera erortzen dira.
Bestalde, itsasoaren eta olatuen
eragina dago. Horiek labarra ja-
ten dute, errepidea oingabetu egi-
ten da, eta horrek ezegonkortasu-
na sortzen du».
Hori guztia klima aldaketaren
testuinguru batean jarriz gero,
gauzek okerrera egingo dutela iri-
tzi dio Uriartek. «Aurreikuspena
da horrelakoak gero eta maizago
gertatuko direla. Pentsa liteke
euri jasak bortitzagoak izango di-
rela, eta, hori horrela bada, arris-
kua legoke luiziak maizago gera-
tzeko». Silvia Perez Gipuzkoako
Foru Aldundiko Errepideetako
zuzendari nagusiaren ustetan,
baina, klima aldaketaren eragina
nabaritzeko «goiz» da oraindik.
«Errepide horretan beti gertatu
izan dira horrelakoak, eta ez dau-
kagu daturik esateko azken urte-
etan larriagoak eta sarriago gerta-
tu direla».
Ordea, Gipuzkoako Foru Al-
dundiak errepide horretan egin
dituen esku hartzeak eta inber-
tsioak bai, horiek ugariagoak eta
handiagoak izan dira azken urte-
etan. Perezek azaldu du esku har-
tze horiek hainbat eratakoak di-
rela. «Batetik, prebentziozko la-
nak egiten ditugu, eta horien
helburua da itsasoak errepideko
horman eragin ditzakeen kalteak
konponduz joatea». Lan lerro
hori 2015ean jarri zuen martxan
aldundiak, eta urtero 700.000
euro inguru bideratzen ditu ho-
rretara. Zerbitzua bost urterako
kontratatu zuten; beraz, aurten
aterako dute berriro lehiaketa
publikora. «Bestetik, eusteko
proiektuak egiten ditugu, men-
diari dagokion aldea konponduz
joateko. Hirugarren lan lerro bat
ere badugu, proiektu espezifikoe-
na, zerbait berezia egin beharra
ikusten dugunerako». Azkenik,
larrialdiko esku hartzeak leude-
ke, zerbait gertatzen denean egi-
ten dituztenak. «Batzuetan eror-
keta txikiak izaten dira eta errepi-
dea garbitzearekin nahikoa iza-
ten da; beste erorketa batzuk, bai-
na, arazo handiagoen ondorio
izaten dira, eta, kasu horietan, la-
rrialdiko lanak egin behar izaten
ditugu».
Inbertitzen jarraitu beharra Kontuak aterata, Perezek zehaztu
du aldundiak urtero bi milioi euro
inguru gastatzen dituela Zumaia
eta Zarautz arteko errepide za-
tian. «Izan dira urteak ia hiru mi-
lioi euro gastatu ditugunak eta
izan dira urteak bi milioira iritsi ez
garenak, baina batez besteko ko-
purua bi milioi euro ingurukoa li-
tzateke».
Eta galdera da: merezi du ho-
rrenbeste diru gastatzea jakinda
berriro ere puskatu egingo dela?
Uriartek garbi du baietz. «Zein da
beste aukera, ezer ez egitea eta
errepiderik gabe gelditzea?». Iri-
tzi berekoa da Perez ere. «Beste
erremediorik ez da errepide ho-
rretan inbertitzen jarraitzea bai-
no». Hala ere, uste du azken urte-
etako jarduteko modua emaitza
onak izaten ari dela. «Erorketen-
gatik errepidea erabat itxita gu-
txitan egoten da. Ahalik eta azka-
rrena garbitzen dugu, eta bereha-
la irekitzen dugu, errei bat
gutxienez».
Irudipen bera du Getariako al-
kateak ere, alegia, azken urteetan
hobetu egin dela egoera, eta eror-
ketak gertatzen direnean azkar
garbitzen eta irekitzen dutela
errepidea. Beste gauza bat da itsa-
so handia aurreikusten dutelako
itxi behar izaten dutenean. Kasu
horietan erabat itxita egoten da
denboraleak irauten duen bitar-
tean. «Badakigu zer lekutan bizi
garen, eta onartzen dugu errepide
horrek dituen alde onak eta txa-
rrak». Nabarmendu du itsaso
txarra espero denerako Eusko
Jaurlaritzaren alerta sistemak
«oso ondo» funtzionatzen duela.
«Abisua pasatzen digute eta guk
appbaten bidez berehala jakina-
razten diegu herritarrei errepidea
itxi edo irekiko dugula».
Baina hobetzekorik badela uste
du Alberdik. Batetik, Lurraldebu-
sen autobus zerbitzua aipatu du.
«Transbordadore zerbitzua jar-
tzen du herritarrak Meaga gaine-
ra eramateko, han beste autobu-
sekin lotura egin dezaten. Lehen
orduak gorabeheratsuak izaten
dira, eta ordutegiak errespetatzea
eskatzen dugu». Bestetik, berriz,
Meagako bidea aipatu du.
«Diputazioak proiektua egin
beharko luke, dirua jarri eta
hobetu». Perezek ziurtatu du
hori dela aldundiaren asmoa.
«Meaga gainean biribilgunea
eginez hasiko gara, hori delako
errepide horretako tokirik oke-
rrena, eta gero aztertuko dugu
beste zein gune hobetu daitezke-
en». Biribilgunea egiteko proiek-
tua idatzita eta tramitazio bidean
dagoela ziurtatu du, baina ez du
eperik aurreratu.
Meaga egokitzea da irtenbideaAldundiak urtero bi milioi euro inguru gastatzen ditu Zumaia eta Zarautz arteko N-634 errepidean
Zarauztik Getariarako N-634 errepidea itxita dagoela dio kartelak. Meagatik joatea izaten da beste aukera. ZARAUZKO HITZA
Meaga gaineanbiribilgune bat eginezhasiko gara, etaaztertuko dugu zein gunehobetu daitezkeen»
Silvia PerezGipuzkoako Errepideetako zuzendaria
«Pentsa liteke euri jasakbortitzagoak izangodirela, eta, horrela bada,arriskua legoke luiziakmaizago gertatzeko»
Jesus Angel UriarteEHUko Geologia irakaslea
‘‘
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Harian
Mikel Orbañanos Iribar Donostia
Kontsumoa modu «arduratsuan,
kontzientean, jasangarrian eta
eraldatzailean» sustatzeko hel-
buruarekin, MapaSaretuz izene-
ko gidaliburua aurkeztu zuen he-
renegun Saretuz Donostiako kon-
tsumo sareak, Tabakalerako Im-
pact Hub zentroan.
Saretuz-ek Donostiako hainbat
eragilerekin batera sortu du
MapaSaretuz gida, eta, Lucia Peña
koordinatzailearen arabera, hiri-
ko komertzioak eta biztanleak
kontsumo jasangarrira gertura-
tzeko tresna da.
Gida horretan, erabiltzaileak
kontsultak egin ditzake, nork be-
re kontsumo beharren arabera.
Izan ere, Peñak azaldu zuenez,
kontsumo kontzienterako trabe-
tako bat da produktuaren ingu-
ruan herritarrek ez dutela «inola-
ko informaziorik». «Prezioaz ha-
rago, erabiltzaileak beste irizpide
batzuk hartu behar ditu kontuan;
ea produktua ingurumenean ja-
sangarria eta berrerabilgarria den
edota saltokiak berak finantza eti-
koa sustatzen duen». Arazo horri
irtenbide bat emateko gida osatu
du Saretuz sareak. Gainera, gida
hori mapa interaktibo batean iru-
dikatu dute euren webgunean,
edozein herritarrek erabil dezan.
Peñak azaldu zuen garrantzi-
tsua dela egungo «hiperkontsu-
mismo» ereduaren inguruan
hausnarketa sakon bat egitea.
Horregatik, ekonomia ekologiko
batera igarotzea beharrezkotzat
jo zuen, eta MapaSaretuz gida
helburu hori betetzeko tresna
«baliagarria» dela esan zuen.
Egun, MapaSaretuz egitasmoa
Donostiako 90 saltoki inguruk
osatzen dute, eta hor eskaintzen
dituzten zerbitzu eta produktuen
arabera daude sailkatuta. Esate
baterako, arropa dendak, kosme-
tika dendak, bizikletak edo oine-
takoak konpontzeko saltokiak,
elikagai dendak, artisautza den-
dak, bigarren eskuko liburuak eta
musika diskoak topa daitezke,
eta, guztira, hamahiru motatako
komertzioek osatzen dute sarea.
Saretuz-eko koordinatzaileak go-
gora ekarri nahi izan zuen gida
horretan dauden saltokiek balio
bikoitza dutela egunerokotasu-
nean: batetik, denda txikiek beze-
roari ematen dion «gertutasuna
eta konfiantzagatik»; eta beste-
tik, ingurumenarekin eta irizpide
sozialarekin konpromiso «irmo»
bat izateko «esfortzu handia»
egiteagatik.
Saretuz-ek Gipuzkoako Foru
Aldundiarekin eta Donostiako
Udalarekin elkarlanean jardun
du MapaSaretuz egitasmoa buru-
tzeko. Mikel Diez diputazioko Na-
zioarteko Kooperazioko zuzen-
dari nagusiak esan zuen gida ho-
rrek kontsumo arduratsu eta
kontzientea sustatzeko bide ema-
ten duela. Eta, horregatik, gida
erabiltzera animatu zituen herri-
tarrak.
Ikusgarritasunaren balioaSaretuz sarearen egitasmoan
parte hartzen duten elkarteetako
zein saltokietako kideak ere egon
ziren aurkezpen egunean: beste-
ak beste, Sheila Padrones Emaus
Gizarte Fundazioko teknikaria,
Jokin Aizpurua Izarbide super-
merkatu ekologikoko saltzailea
eta Juanjo Ucar Gabiltza Gipuz-
koako Artisauen Elkarteko kidea.
Guztiek eman zioten balioa gida-
liburuak euren saltokiei herrita-
rren artean ematen dien ikusga-
rritasunari.
Aizpurua, esaterako, argi min-
tzatu zen saltoki txikiek bizi duten
egoeraz: «Denda txikietako sal-
tzaileek errealitate gordina bizi
dugu; izan ere, urtez urte, enpresa
handiek aurretik komertzio txi-
kietan ibili diren bezeroak erakar-
tzen dituzte. Horren ondorioz,
salduta geratzen gara», zehaztu
zuen. Horregatik, adierazi zue-
nez, MapaSaretuz eta gisako gida-
liburuek denda txikien izena kon-
tsumo arduratsu eta jasangarria
egiten duten herritarrengana hel-
tzeko aukera ematen diete.
Gonbidatu guztiek nabarmen-
du zuten ohiturak aldatzean
dagoela saltoki txikiek bizirik
irauteko benetako
gakoa, gero eta jende
gehiagok kontsumo
jasangarriaren aldeko
sentsibilizazioa eta kon-
tzientzia duela onartu
arren. Era berean, Peñak
gogorarazi zuen saltoki
txikiak «hiriaren haus-
poak» direla. «Hiriaren
altxorrik preziatuenak
dira. Saltoki txikiaren inguruko
eztabaida denen ahotan dabilen
honetan, MapaSaretuz-en dau-
den dendei dagokien balioa
eman nahi diegu. Txikiak diren
arren, ingurumenarekin eta kon-
tsumo jasangarriarekin guztiz
konprometituak baitaude».
Arduraz kontsumitzeko aukerakMapaSaretuz Donostiako saltoki txikien gida aurkeztu du Saretuz-ek, kontsumo jasangarria eta arduratsuasustatzeko helburuarekin bHiriko komertzioak eta biztanleak gerturatzeko tresna «baliagarria» dela azaldu dute
Herenegun egin zuten MapaSaretuz Donostiako komertzio txikien gidaliburuaren aurkezpena, Tabakalerako Impact Hub zentroan. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aGaiak
Saltoki txikiak diren arren,ingurumenarekin etakontsumo jasangarriarekinguztiz konprometituak daude»Lucia PeñaSaretuz sareko koordinatzailea
‘‘
Asier Zaldua Zumarraga
Gipuzkoako Foru Al-
dundiaren Polizia
izan ziren mikele-
teak, eta haiei bu-
ruzko liburua ida-
tzi du Jorge Cabanellas bizkaita-
rrak: Los últimos miqueletes de
Guipuzcoa. XVIII. mendearen
amaieran erabaki zuten polizia
zerbitzu hori sortzea, delinkuen-
tzia oso handia zen garai batean.
Cabanellasek dio mikeleteena
oso Polizia modernoa zela: «Kon-
trabando kargamentuak harra-
patzen zituzten, hilketak ikertzen
zituzten... Atestatu idatziak egi-
ten zituzten, egungo poliziek egi-
ten dituztenen modukoak».
Gipuzkoatik kanpo ere lan egin
zuten mikeleteek. «Madrilen eta
Bartzelonan erakustaldiak eta
desfileak egin zituzten; izan ere,
uniforme ikusgarria zeukaten.
Eta urtebete eman zuten Sevillan,
1929ko erakusketa unibertsalean
aldundien pabiloia zaintzen».
Mikeleteak «Gipuzkoako ikur
bat» direla dio, eta orain arte izan
duten aitortza baino handiagoa
merezi dutela. «Ez dago mikele-
teak bezain gipuzkoarra den beste
ezer. Ezta Reala ere. Realak ez du
indar bera eskualde guztietan.
Mikeleteak, berriz, oso maiteak
ziren herri guztietan. Aldundiak
mikeleteen postu bat itxi behar
zuela iragartzen zuen bakoitzean,
herria kexu agertzen zen. Izan ere,
mikeleteak zeuden herrietan ez
zen lapurretarik gertatzen».
Guardia Zibila heltzearekin ba-
tera, aldundiak mikelete kopurua
murriztu zuen, gatazkak saihes-
teko. «Guardia Zibilak kuartela
irekitzen zuen herrietan, aldun-
diak mikeleteen postua ixten
zuen, herritarren haserrerako».
ZigortuakMikeleteak Gipuzkoako Polizia
izan ziren, errepublikak herrial-
dearen gaineko kontrola galdu
zuen arte. «Errepublikak Gipuz-
koaren gaineko kontrola galdu
zuenean, mikeleteek Bizkaian,
Gipuzkoan eta Katalunian jarrai-
tu zuten lanean. Azkenak Fran-
tzian erbesteratu ziren. Hemen
gelditu zirenek garesti ordaindu
zuten euskal poliziak izatea: kar-
tzelan sartu zituzten, lanpostuak
galdu zituzten, haien familiek po-
brezian bizi behar izan zuten...
Batzuk Dibisio Urdin delakoan
izena eman behar izan zuten be-
raien iraganagarbitzeko».
Mikelete zerbitzuak 320 agente
inguru izan zituen, eta postu ba-
tzuek zutik diraute oraindik:
Leintz-Gatzaga, Mutriku, Pasaia,
Lizarrusti, Aramaio... «Aldun-
diak enkante bidez saldu zituen.
Eraikin batzuetan aldundiaren
armarria ikus daiteke oraindik».
Mikeleteei buruzko liburua,
hara non, bizkaitar batek idatzi
du. «Emaztearen familia Gipuz-
koakoa da. Ni miñoia naiz Ara-
ban, eta Bizkaiko miñoiei buruz-
ko liburu bat idatzi nuen. Emazte-
ak proposatu zidan mikeleteei
buruzko liburua idazteko».
Gipuzkoako hainbat herritan
aurkeztu du liburua Cabanella-
sek. Azkeneko aurkezpena Zu-
marragan egin zuen. Ekitaldian,
mikeleteen ondorengo asko el-
kartu ziren; haien artean, Floren-
cio Telleriarenak. Zumarragar
hori 1909an jaio zen, eta Pasaiako
postuan lan egin zuen. 1936ko ge-
rran atxilotu egin zuten, eta Ezka-
ba mendiko gotorlekuan preso
eduki zuten. Aske utzi zutenean,
herrira itzuli, eta anaiekin tailer
bat ireki zuen. Bost seme-alaba
eduki zituen, eta 2004an hil zen.
Julian Arrietaren alaba ere, Ma-
ria Milagros Arrieta, Zumarraga-
ko aurkezpenean egon zen. Julian
Arrieta 1890ean jaio zen, eta
1961ean hil. Kaboa izan zen, eta
Ordiziako, Arroako eta Mutriku-
ko postuetan lan egin zuen. Fran-
kistek 1937ko ekainean atxilotu
zuten, Bilboko ebakuazioan.
Etxerik eta lanik gabe utzi zuten,
eta Urretxura itzuli behar izan
zuen, emaztearekin eta 10 urteko
alabarekin, familiaren babesera.
Zeles Goñi zumarragarra ere li-
buruaren aurkezpenera joatekoa
zen, baina istripu batek eragotzi
zion; hala ere, bere aitaren berri
eman du. Juan Jose Goñi Nafarro-
ako Arruazu herrian jaio zen, eta
Zumarragako mikelete postuan
lan egin zuen. Gerra garaian atxi-
lotu, eta preso eduki zuten Larri-
nagako kartzelan eta Ezkabako
gotorlekuan. 1941ean itzuli zen
etxera. Asko kosta zitzaion lana
aurkitzea, kartzelan egona zela-
ko. Busca familiak eman zion la-
na, beren altzari lantegian.
1954an hil zen. «Gipuzkoak ahaz-
tu egin ditu mikeleteak, eta pena-
garria da», dio haren alabak.
Jorge Cabanellasek ‘Los últimos miqueletes de Guipuzcoa’ liburua idatzi du.Mikeleteak aldundiaren Polizia izan ziren, eta 1936ko gerran desagertu ziren.
Mikeleteak, Gipuzkoako ikur
Mikeleteak, Telletxea kapitaina buru dutela, Donostiako Gipuzkoa plazan. KUTXA FUNDAZIOA
Florencio Telleriaren mikelete txartela. GIPUZKOAKO HITZA
«Aldundiak mikeletepostu bat itxi beharzuela iragartzen zuenbakoitzean, herritarrakkexu agertzen ziren»Jorge CabanellasMikeleteei buruzko liburuaren egilea
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aGaiak
Eneritz Maiz Etxarri Asteasu
Lagun kuadrilla bat di-
rela aitortu dute An-
ttine Egunaren anto-
latzaileek, baina guz-
tiek dute proiektu ez-
berdinen bat martxan. Gazte
ekintzaileak dira, eta elkartzera
eta gauzak antolatzera animatu
nahi dituzte gazteak. Beñat Garcia
Mattin Gizarte Abenturakoa,
Beñat Iraola Zatzaizkit proiektu-
koa eta Gorka Rico Ama taberna-
koa dira antolatzaileetako batzuk,
Beertoki eta Patxine jatetxekoe-
kin batera. Guztien osaketarekin,
herriari egun bat eskaini nahi izan
diote, eta, kasu honetan, Asteasu-
ko Kale Nagusiak hartuko du An-
ttine Eguna.
Otsailaren 29a aukeratu dute
festa egiteko, eta egun guztiaren
erdigunean Kikarakada proiek-
tua jarri dute. Antolatzaileek el-
kartasun keinu bat egin nahi izan
diote egitasmo horri, eta Oraitz
Garcia Kikarakadakoa eskertuta
eta pozik agertu da: «Lesbosko
errealitatea kontatzeko eta ahalik
eta jende gehienarengana iristeko
aukera emango digu».
Festa eguna da, baina haurrak
ere txertatu nahi izan dituzte, eta
ez da edozein egun, «antzinako
balioak» berreskuratu nahi baiti-
tuzte. «Patxine jatetxeak egun
bat antolatu nahi zuen, eta nik
esan nion ea zergatik ez genuen
antolatzen balio batzuk erakus-
ten dituen egun bat», kontatu du
Mattin Gizarte Abenturako Beñat
Garciak. «Gure lan eta balioekin,
antzinako balioetara bueltatu
nahi dugu, eta hortik dator Antti-
ne izena: antzinaeta Patxine-ren
baturatik», argitu du.
Balioei tiraka, familiei begira
hasiko dute eguna. 32 familiak
eman dute izena, eta, beraz, haien
aurreikuspen guztiak bete dira.
Mapa bat emango diete, eta he-
rrian zehar puntu jakin batzuk
aurkitu beharko dituzte; puntu
horietan, jolasak izango dituzte
zain. «Familia arteko jolasaldia
berreskuratu nahi izan dut», dio
Beñat Garciak, eta gehitu: «Asko-
tan, galdu egin da gurasoek hau-
rrekin jolastea, eta baita gurasoek
elkarrekin jolastea ere. Hori be-
rreskuratzeko egingo den gin-ka-
na bat da goizekoa».
Jolasek Kuku Art egitasmoari
emango diote lekukoa, eta, ber-
tan, gurasoak eta haurrak serigra-
fiarekin lanean jarriko ditu Za-
tzaizkit proiektuko Beñat Iraolak.
«Umeengan artea eta diseinua
gutxi bultzatzen direla ikusten
dut. Ni 3 urteko ilobarekin aritzen
naiz probak egiten. Beste haur eta
familiekin praktikan jartzeko po-
lita iruditzen zitzaidan, eta hortik
sortu da Kuku Art». Familiako
umeek, era librean, kamiseta ba-
na atondu beharko dute, eta, gu-
rasoek lagundu egin beharko die-
te: «Helburua ondo pasatzea da.
Pintura eta tinta ezberdinak eza-
gutzea, eskuak bustitzea, eta kon-
turatzea beraien eskuekin kami-
seta bat egin dezaketela». Baina
hori ez da Iraolak eskainiko duen
jarduera bakarra. Helduentzat,
arratsaldeko kontzertuekin bate-
ra, xafla edo paper berezi batzue-
tan estanpak egiteko aukera izan-
go da Anttine Egunean.
Egun osoko festa batean, jate-
korik ezin falta, eta ardura hori
Tolosako Ama tabernakoek hartu
dute. Ohituta daude sukaldea
kanpora ateratzen, eta gustukoa
dute festaren parte sentitzea. Kasu
honetan, abantaila dute: «Patxine
jatetxeko Egoitzek bere sukaldea
utziko digu», azpimarratu du
Gorka Ricok. «Festa egin daiteke,
baina, jatekorik eta edaririk gabe,
ez gara ezer». Garbi aitortu du le-
henengo inauteriak pasatu behar
dituztela eta ez direla pentsatzen
jarri zer egingo duten Asteasun,
«baina kroketak eta mokadutxo-
ak ez dira faltako». Nola ez, txoko-
late beroa ere egingo dute.
Lesboserako materiala Iazko urte amaieran aurkeztu zu-
ten Kikarakada proiektua, eta
izan duten «bultzada eta oihar-
tzuna» sinetsi ezinik dabiltzala
aitortu du Oraitz Garciak. «Ho-
rrelako proiektu bat gauzatzean
ez dakizu jendeak zer erantzun
emango duen, eta guk zuhurtziaz
jokatu genuen», argitu du. Euskal
jendartean oso garrantzitsuak di-
ren hiru zutabek bat egiten dutela
dio: kulturak, sukaldaritzak eta
elkartasunak. Euskal gizartea
errefuxiatuen egoerarekin «sen-
tsibilizatua» baitago.
Lesbosen harrapatuta dauden
haur errefuxiatuen hezkuntza
baliabideak diruz laguntzea dute
helburu, eta, Asteasun, Galder
Izagirre eta Gaizka Izagirre
proiektuko beste bi kideak ere
izango dira, hura ezagutarazten.
«Jendeak eskolarako materiala
eramateko aukera izango du, eta
hori Lesbosera helarazteko ardu-
ra izango dugu guk».
Egun guztian, txokolatezko
irribarre gehiago izateko kikarak
erosteko aukera izango da, eta
baita argitaratu duten liburua es-
kuratzekoa ere.
Zenbait gazte ekintzaile elkartu, eta Anttine Eguna antolatu dute Asteasun, hilaren29rako. Ekitaldiz betetako egun horretan Kikarakada proiektua jarri dute erdigunean.
Elkartasun keinua Asteasutik
Beñat Iraola, Gorka Rico eta Beñat Garcia Anttine Egunaren antolatzaileak, eta Oraitz Garcia Kikarakada proiektuaren sortzaileetako bat. E. MAIZ / TOLOSALDEKO ATARIA
Gure lan eta balioekin,antzinako balioetarabueltatu nahi dugu, eta hortik dator ‘Anttine’ izena»Beñat GarciaMattin Gizarte Abentura
«Umeengan artea eta diseinua gutxibultzatzen direla ikustendut; haur eta familiekinpraktikan jarriko dut»Beñat IraolaZatzaizkit
«Festa egin daiteke,baina, jatekorik eta edaririk gabe, ez gara ezer»Gorka RicoAma taberna
«Jendeak eskolarakomateriala eramatekoaukera izango du, etaLesbosera helaraztekoardura izango dugu guk»Oraitz GarciaKikarakada proiektua
‘‘
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Gaiak
ANTTINE EGUNA
Anttine Eguna ospatuko dute
bihar zortzi Asteasun, eta egun
guztian postu bat izango da Kika-
rakada proiektuari buruzko infor-
mazioa emateko eta eskolako ma-
teriala biltzeko.
Otsailak 29, larunbata
10:00-11:30.Mattin Gizarte
Abentura. Familiarteko ginkana
eta jolasak herriko kaleetan.
11:45-13:00.Kuku Art. Serigrafia
eta bestelako teknikak erabiliz
kamiseta bat atontzea.
13:00-16:00.Triki-bertso poteoa:
Haritz Mujika eta Amaia Agirre,
herriko trikitilariekin.
14:00-16:30.Ama taberna.
Pintxoak eta mokaduak.
16:30-17:45.Elektrotxaranga.
18:00-21:00.Kontzertuak: Perre,
Leire Letu eta Habi. Eguraldi ona
bada, kalean.
18:00-21:00.Zatzaizkit estanpak
zuzenean. Egunerako prestatuta-
ko diseinu bat nola estanpatzen
den ikusi, eta bakoitzak berea egi-
teko aukera.
20:00-22:30.Ama taberna.
Pintxoak eta mokaduak.
22:30-02:00.Zigor DZ, Patxine
tabernan.
MUSIKA
ANDOAINUdal Musika Eskola:Itsasoko festa.
bGaur, 18:00etan, Bastero
kulturgunean.
ANDOAINGazte Jai disko-festa.bBihar, 23:00etan, Nafarroa plazan.
ANDOAINZo-Zongo: Kolpez blai!kontzertu ibiltaria.
b Igandean, 16:45ean, Goikoplazatik
abiatuta.
ARETXABALETADJ Moto.b Igandean, 22:00etan, plazan.
ARRASATEArrasate MusikalekoBanda.
bGaur, 18:30ean, Amaia antzokian.
ARRASATERat-Zinger, Piztupunketa Sr. Agente.
bGaur, 22:00etan, gaztetxean.
ARRASATERevolta Permanent.bOstegunean, 22:00etan,
gaztetxean.
AZKOITIAOihan Vega.bGaur, 17:00etan, plazan.
AZKOITIADJ Xabi Fest.bGaur, 21:30ean, Elkargunean.
AZKOITIA Ilargi Beltza.bBihar, 19:45ean eta 23:00etan,
plazan.
BERGARAUdal Musika Banda eta Orkestra Sinfonikoa:
Aratusteetako kontzertua.
bGaur, 22:30ean, udal pilotalekuan.
BERGARASharon Stoner eta Mocker’s.
bGaur, 22:30ean, Kartzela Zaharra
gaztetxean.
BERGARALaiotz.bBihar, 20:00etan eta 22:30ean,
San Martin Agirre plazan.
BERGARAGauargi DJ Festa.bAsteartean, 17:30ean,
San Martin plazan.
DONOSTIAAitor Etxebarria.bGaur, 20:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAGarilak 26 & Lagunak.bGaur, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIANo Rights, Broken Legacy eta Kaos Animal.
bGaur, 21:00etan, Mogambon.
DONOSTIAVera Fauna.bGaur, 21:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAReeko eta Tuber.bGaur, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAMiramongo Matinéea:H.E.C. Laukotea.
bBihar, 11:00etan, EOSren
egoitzan.
DONOSTIAXabi Bandini.bBihar, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIACoque Malla.bBihar, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIASoto Asa, Txiltxoko,Alvva, La Diabla eta Horrorxvacui.
bBihar, 21:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAAfrika Bibang, Rock Lee eta Charles Cooper.
b Igandean, 13:00etan, Añorgako
Jolas Etxeean.
DONOSTIABazen behin... Don
Giovanni, Mozarten opera laburra.
b Igandean, 17:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAOlatz Zugasti.b Igandean, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIASuo.b Igandean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAEuskadiko OrkestraSinfonikoa, ikasleentzat.
bAsteazkenean eta ostegunean,
10:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAHutsun Txalaparta & J.E.L. Trio.
bAstelehenean, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIALe Petit Mort / LittleDeath, Man Man Man eta Korkut.
bAstelehenean, 20:30ean,
Mogambon.
EIBARDeus Ez eta Kokein.bGaur, 23:00etan, Untzaga plazan.
EIBARRockalean.bBihar, 12:30ean, Untzaga plazan.
EIBARAlaiki.bBihar, 18:30ean eta 23:30ean,
Untzaga plazan.
EIBARArima Cool Tour.bAsteartean, 19:00etan, Untzagan.
ELGOIBARSinuöse.bGaur, 23:00etan, kultur etxean.
ELGOIBARMugi Panderoa.bBihar, 00:00etan, Maala parkean.
ESKORIATZAMusika EskolakoBanda: Inauterietako kontzertua.
bGaur, 20:00etan, Zaldibar
antzokian.
ESKORIATZATakkito.bBihar, 16:00etan, kiroldegian.
ESKORIATZADJ Moto.bBihar, 18:45ean eta 23:00etan,
plazan.
ESKORIATZADJ Tirapu: Zunbalain.bAsteartean, 18:00etan, plazan.
GETARIA Iker Martinez & Zaldi Herrenak eta Depekuliars.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
GETARIARata Negra, Marmol eta Managaitz.
bBihar, 00:00etan, gaztetxean.
HERNANIUdal Musika Banda.bGaur, 19:30ean, Milagrosan.
HERNANI Jeiki Hadi taldea.bBihar, 12:00etan, Ezkiagan.
HERNANI Iñigo Etxenike DJa.bBihar, 18:30ean eta 22:30ean,
Atsegindegin.
HERNANIDemode Quartet.b Igandean, 19:30ean, Ezkiagan.
HONDARRIBIAChe America.bGaur, 20:00etan, Itsas Etxean.
IRUN Irun Hiria musika banda.bAsteartean, 19:00etan, Zabaltza
plazan.
IRUNLukiek eta Fufu.bGaur, 22:00etan, Lakaxitan.
LEGAZPIBidean.bBihar, 23:00etan, plazan.
LEINTZ GATZAGADJ Humberto.bBihar, 17:00etan, San Migel plazan.
OÑATIUnidad Alavesa eta Liv Wallace.
bGaur, 21:00etan, Ikatz tabernan.
ORIOMaider Zabalegi.
bGaur, 22:00etan, kultur etxean.
ORIORockalean.
bBihar, 17:30ean, kalez kale.
SORALUZEObaneuke.bGaur, 16:45ean, Plaza Zaharrean.
SORALUZELisker.bBihar, 18:00etan, Plaza Zaharrean.
SORALUZE Joselu Anayak.bAsteartean, 18:15ean, Plaza
Zaharrean.
TOLOSAEstarlus eta Basati.bGaur, 22:30ean, txosnetan.
TOLOSALeizeak, El Sonido de la Metraia, Streetwise eta Dinamita.
bBihar, 22:30ean, txosnetan.
TOLOSALaket.b Igandean, 19:30ean, txosnetan.
TOLOSABake Faltsua eta DJ Jotatxo.
b Igandean, 22:30ean, txosnetan.
TOLOSAMuxutruk.bAstelehenean, 19:30ean, txosnetan.
TOLOSAMarianitoz Blai & DJ Bull.bAstelehenean, 22:30ean, txosnetan.
URRETXUUZ Talent, haurrentzat.bGaur, 16:30etik 19:30era,
Zelai Arizti pilotalekuan, eta bihar,
18:00etan, Gernikako Arbola plazan.
ANTZERKIA
ARRASATETxalo: Ene ba!.b Igandean, 19:30ean, Amaia
antzokian.
ASTIGARRAGAHerri Eskola: Superheroiak.
bGaur, 14:30ean, kiroldegian.
BEASAINTxalo: Moko zorrotza /
Mandíbula afilada.
bGaur, 20:00etan, euskaraz,
eta 22:15ean, gazteleraz, Usurben.
BERGARAPirritx, Porrotx eta Marimotots: Bizi dantza.
bBihar, 18:00etan, pilotalekuan.
DONOSTIANueve: Urbanitas.bGaur, 20:00etan, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIADon Giovanniopera.
bGaur, 20:00etan, eta bihar,
19:00etan, Kursaalean.
DONOSTIABorobil Teatroa: Hansel eta Gretel.
bBihar, 18:00etan, Larratxo
kultur etxean.
DONOSTIAAldatzen Laguntzen:Birritan bortxatua.
bBihar eta etzi, 20:00etan,
Gazteszenan.
DONOSTIAAgerre Teatroa: Lehen amodioa.
bOstegunean, 19:00etan,
Ernest Lluch kultur etxean.
Donostia b ‘Birritan bortxatua’ antzezlana
Fikziorik errealenaBortxaketa baten ondorengo beldurrak gaindituta, salaketa jartzea era-
bakiko du Nagorek; orduan hasiko da bigarren amesgaiztoa, epaiketa-
rena. Bertan bizi izandakoa eta sufritutakoa, gizartearen epaia... Aldatzen
Laguntzen antzerki taldeak, Nagore Laffageren hilketa eta sanfermineta-
ko taldekako bortxaketa oinarri hartuta, eguneroko gai bat taula gainera
eramango du Birritan bortxatuaantzezlanarekin. Bihar estreinatuko
dute, Donostian, Egiako Gazteszenan, 20:00etan. ALDATZEN LAGUNTZEN
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aAgenda
DONOSTIAZurriola Antzerki
Taldea: Delikatuak.
bOstegunean, 20:00etan,
Gazteszenan.
EIBARPentacion: La fuerza
del cariño.
bOstegunean eta ostiralean,
20:30ean, Koliseo antzokian.
ELGOIBARKantu Kolore: Honolulu.
bAsteartean, 17:00etan, Kalegoen
plazan.
HERNANIEidabe: Gora kasete!.
bGaur, 17:30ean, Plaza Berrian.
HERNANITomaxen Abenturak:Azken balea.
bBihar, 17:30ean, Milagrosa
kaperan.
HONDARRIBIASun magoa,
Maria Urzelai eta Na Gomes:
Liluraren laborategia.
b Igandean, 18:00etan,
Itsas Etxean.
LAZKAOAne Labaka eta Beatriz
Egizabal: Erradikalak ginen.
bGaur, 19:00etan, Areria aretoan.
OÑATITartean Teatroa: Simplicissimus kabaret.
bGaur, 22:30ean, Santa Ana
antzokian.
OÑATITxirri, Mirri eta Txiribiton:Zoro gaitezen.
bAsteartean, 17:00etan, Zubikoa
kiroldegian.
PASAIAPixkolabis: 9+9+7.
b Igandean, 19:00etan,
Trintxerpeko alkateordetzan.
URNIETAVaiven: Ni, munduko
txarrena.
b Igandean, 19:00etan, Sarobe
arte eszenikoen gunean.
BERTSOLARITZA
ARRASATEUxue Alberdi, NereaIbarzabal eta Oihana Iguaran:
Kontrako eztarritik liburuari buruz-
ko solasaldia eta bertso saioa.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Kulturaten.
BERGARAXabat Illarregi,
Garikoitz Lopez de Munain
eta Ane Zuazubiskar.
bGaur, 22:30ean, Arrano
elkartean.
MUTILOABertso afaria:
Andoni Egaña, Sebastian Lizaso,
Aitor Mendiluze, Iñaki Murua eta
Anjel Mari Peñagarikano.
bGaur, 20:30ean, Lierni auzoan,
Mujika jatetxean.
DANTZA
ABALTZISKETATxantxoak.
b Igandean, 08:00etatik aurrera,
udaletxetik, baserriz baserri.
AMEZKETATxantxoak.
bBihar eta etzi, 08:00etatik aurrera,
udaletxetik, baserriz baserri.
ANTZUOLAOinarin taldea:
Sorgin dantza.
bBihar, 10:30ean, kalejiran, eta
emanaldia 12:30ean, plazan.
ARETXABALETATxino dantza.
b Igandean, 11:45ean, udaletxetik,
kalez kale.
ASTIGARRAGAAstigar taldea:
plaza dantza.
bBihar, 13:30ean, Joseba
Barandiaran plazan.
BEASAINOstadar taldea:
Luzaideko inauteria.
bBihar, 11:00etan, dantza
taldearen egoitzatik abiatuta,
kalez kale, eta 19:30ean, Loinazko
San Martin plazan.
DONOSTIAZora Snake: Le départ.
bAsteazkenean eta ostegunean,
20:00etan, Viktoria Eugenia
antzokian.
DONOSTIAAltraste Danza:
Mientras llueva.
bOstegunean, 17:00etatik
20:30era, Tabakaleran. Entsegu
irekia, erakustaldia eta solasaldia.
IRUNKemen taldea: Euskal herri
inauteria.
bBihar, 12:00etan, Pio XII.a
plazatik Erromes plazara.
OÑATIOñatz taldea: Luzaidekodantzak.
b Igandean, 18:30ean, kalez kale.
ORDIZIAThe Cellistballetaren
ikus-entzunezko emanaldia,
Londresko Royal Opera Housetik
zuzenean.
bAsteartean, 20:15etik 23:15era,
Herri antzokian.
TOLOSAUdaberri taldea:
dantzari txikien kalejira.
bBihar, 11:30ean, Triangulotik.
USURBILOrbeldi taldea: Luzaideko konpartsaren kalejira
eta bolant dantzak.
bGaur, 19:15ean, kiroldegitik
frontoira.
HITZALDIAK
AZPEITIA Josu Zabala eta Igor
Elortza: Kantuari hitza emateaz.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Dinamoan.
BERGARARaul Diaz: BTT Nepalen.
bAstelehenean, 19:00etan,
Pol-Polen aretoan.
BERGARAVicente Castro:
Groenlandia 60º, eskalada.
bAsteartean, 19:00etan, Pol-Polen
aretoan.
Azpeitia b ‘Kantuari hitza emateaz’ emanaldia
Hitza eta musika elkarrengana bildutaEntzutekoa izango da, baina ez entzutekoa bakarrik, solasaldia ere izango duelako ondoan. Azpeitiko Dina-
moa sormen guneak Josu Zabala musikaria eta Igor Elortza bertsolaria —irudian— elkartuko ditu hurrengo as-
teazkenean, otsailaren 26an, 19:00etan, Hitzaren Eskola dinamikaren bosgarren ekitaldi irekian. Kantuari hitza
emateaz izena jarri diote saioari. Hainbat proiektutan elkarrekin aritu izan dira Zabala eta Elortza. DINAMOA
BERGARAMarina Lertxundi:
Ballet y danza contemporanea.
Cronologia, figuras.
bAsteazkenean, 10:00etan,
Seminarixoan.
BERGARAAna Zamorano:
Remoteana. Cordilleras y cámara
sobre una bicicleta.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Pol-Polen aretoan.
BERGARAAupatuz elkartea:
Adimen gaitasun handiko haurrak
ezagutzen.
bOstegunean, 18:00etan,
Zabalotegi aretoan.
DONOSTIACarlos Briones:
El origen de la vida: las raíces
del árbol.
bGaur, 19:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIAMiquel Bassols:
Lo femenino, más allá de los
géneros.
bGaur, 19:30ean, San Telmo
museoan.
DONOSTIAAlex Grijelmo:
Lenguaje y feminismo: propuestas
para un debate.
bAsteartean, 19:30ean,
Ernest Lluch kultur etxean.
DONOSTIAAndrea Abalia:
Brujas, un mal necesario.
Misoginia histórica y demonismos
contemporáneos.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Okendo kultur etxean.
DONOSTIALurralde-antolamen-
duaren eragina osasunean, hiz-
kuntzan, ingurumeneanhitzaldi-
tailerra.
bOstegunean, 19:00etan,
San Telmo museoan.
EIBARAhoztar Zelaieta: Capos
del narcotráfico y mafias policiales
con impunidad política.
bAstelehenean, 19:00etan, Arrate
kultur elkarteean.
EIBARLolita Flores: Actrices
de raza.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Koliseo antzokian.
EIBARRicardo Aldama: Las mujeres pintoras II.
bOstegunean, 10:00etan,
Armeria Eskolan.
OÑATI Jordi Gomez: Biodiversidad
urbana. Su manejo y conservación
en edificios.
bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
ZUMAIAEsther Gabiola: Gazteak
eta barnetasuna, espiritualtasuna,
bizi-jakituria.
bAsteazkenean, 19:30ean,
Forondan.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
DONOSTIAArnaud des Pallieres:
Orpheline.
bGaur, 19:00etan, Okendo
kultur etxean.
DONOSTIALas señoritas
de Rochefort.
bAstelehenean, 19:15ean,
Ernest Lluch kultur etxean.
DONOSTIAPhilip Kaufman:
La invasión de los ultracuerpos.
bAsteartean, 18:30ean, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIAZinema eta Zientzia:
Kimuak 2019.
bOstegunean, 19:00etan,
Tabakaleran.
BESTELAKOAK
ESKORIATZADorleta Kortazar
ipuin kontalaria.
bOstegunean, 18:00etan,
liburutegian.
HONDARRIBIAMaite Franko
ipuin kontalaria.
bAsteazkenean, 18:00etan,
Zuloaga etxean.
TOLOSAAhoz Aho:
Dorleta Kortazar eta Celine Ripoll
kontalariak.
bAsteazkenean, 22:00etan,
Amarozko auzo etxean.
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Agenda
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21aProposamena
Mikel Orbañanos Iribar
Mendeetan, ne-
kazari eta abel-
tzainek natura-
ren arabera
moldatu behar
izan dute bizimodua, eta are
gehiago urtaro aldaketetan; uda-
ko beroaldietan, esaterako, artal-
dearekin mendira igotzen ziren
artzainak, eta kostaldera jaitsi ne-
guko elurteetan, berotasunaren
bila. Apurka-apurka, eguzkia ja-
rri zuten horren guztiaren eragile,
eta neguko eta udako solstizioak
aintzakotzat hartzen hasi ziren.
Hala, hotzari agur esan eta epelta-
sunari ongietorria emateko, urta-
ro aldaketak jai bereziz ospatzen
zituzten. Zehazki, negutik udabe-
rrirako aldaketatik sortu zen
inauteriizenez ezagutzen den fes-
ta paganoa, usadio bilakatzerai-
no.
Mendez mende, inauteriek
kristautasunetik eta zapalkun-
tzatik bizirik ateratzea lortu dute.
Egun, herriaren izatean garrantzi
berezia izan ohi dute, sormena eta
irudimena ardatz dutela, modu
herrikoian zein urbanoan. Aur-
ten ere, Gipuzkoako herri gehie-
nek egitarau oparoa antolatu
dute jaiaz gozatzeko. Hona he-
men nabarmentzeko moduko
zenbait ekitaldi.
ABALTZISKETA
Urtero, inauterietako igandean,
Abaltzisketako Txantxoak izene-
ko gazte taldeak ohitura izaten du
goizean goizetik baserriz baserri
ibiltzeko, makil dantza dantza-
tuz. Musikariek, maskaradunek
eta nagusi batek osatzen dute tal-
dea. Baserrira heldu baino lehe-
nago, adarra jotzen dute, etxekoei
bisita aldez aurretik jakinarazte-
ko. Iraganean, baserrian bizi zire-
nak kalera ateratzen ziren ada-
rraren soinua entzun orduko,
txantxoekin abesteko eta dantza-
tzeko. Makil dantza amaitzean,
baserritarrek edariren bat eskain-
tzen diete, esker ona adierazteko.
Eguerdi aldera, gazte taldea Abal-
tzisketako erdigunera iristen da
bazkaltzera, eta, arratsaldez, falta
zaizkien baserriak bisitatzeari
ekiten diote. Abaltzisketan beza-
la, Amezketan ere txantxoak
etxez etxe ibiliko dira asteburu
osoan.
ANTZUOLA
XX. mendearen hasieratik, an-
tzuolarrek sorgin dantza antzez-
ten dute inauterietako larunbate-
an, sorginez mozorrotuta. Garai
batean, baserriz baserri ibiltzen
ziren eskean, baina ohitura hori
galduz joan da. Gaur egun, Sorgin
dantza taldea Antzuolako kalee-
tan ibiltzen da kalejiran, txistula-
riek lagunduta, eta, haiekin bate-
ra hartza, tximinoa eta hezitzailea
ere ateratzen dira. Bihar, goiz oso-
an ibiliko dira kalez kale, eta,
eguerdi aldera, dantzari txikiekin
batera emanaldi bat egingo dute
herriko plazan.
ARETXABALETA
Aurpegia eta arropa ikatzez zikin-
duta daramaten gazteen talde bat
Aretxabaletako kaleetan ibiliko
da etzi, 12:00etatik aurrera, txino
dantzan. Itxura zabar horrekin,
garai batean inauteriak ospatzera
joaten ziren ikazkinak imitatzen
dituzte. Santa Ageda eskean ate-
ratako neska-mutilek hartuko
dute parte txino dantzan. 1936ko
gerraren ondoren usadioa luzaro-
an galduta egon zen arren,
1975ean berreskuratu zuten. Ga-
rai batean, gainera, Aretxabale-
tan ez ezik, Debagoieneko beste
herri batzuetan ere egiten zuten
txino dantza, Antzuolan eta Ber-
garan, esaterako.
Bestalde, 1987tik, inauterietako
asteartean txinoaren hileta ize-
neko ekitaldia egin ohi dute.
20:00ak aldera, Mitarte kaletik
herritarrak lutoz jantzita eta es-
kuetan kandela bana dutela ate-
rako dira. Haien aurretik, txino
dantzako neska-mutilek zerral-
doa herriko plazaraino eramango
dute, bertan erretzeko.
BEASAIN
Urtero bezala, mozorro tradizio-
nalek hartuko dituzte Beasaingo
kaleak eta auzoak. Bihar, esatera-
ko, Ostadar dantza taldearen es-
kutik dantza desfile herrikoia
egingo dute, goizetik hasita.
Eguerdira arte, kalez kale ibiliko
dira jai giroan, eta, ondoren, herri
bazkaria egingo dute San Martin
plaza azpian.
DONOSTIA
Datozen asteetarako egitarau
oparoarekin dator Donostiako
inauterien festa. Atzo hasi eta hu-
rrengo egunetan mozorroak, des-
fileak, karrozak eta konpartsak
Gipuzkoako hiriburuan auzoz
auzo ibiliko dira. Antiguan auzo-
ko dantza taldeko kideek, adibi-
dez, garai batean menditik jaisten
ziren artzainen eta herrian zeu-
den inudeen arteko gortea irudi-
katuko dute bihar, 12:00etan.
EIBAR
Festa edo kezka, Eibarko inaute-
rietan zer nagusituko den ez dago
argi. Atzoko ostegun gizena ber-
tan behera utzi zuen udalak, Zal-
dibarko zabortegiko isuriengatik;
eta gaurtik aurrerakoak ospatu
edo ez, atzo argitaratzekoak ziren
airearen kalitatearen txostenaren
mende zegoen. Inauteriak egite-
kotan, gaur iluntzean kalderero-
en konpartsa aterako da, Urkizu
parketik Untzaga plazaraino.
Kaldereroen kalejiran herriko
hainbat eragilek hartuko dute
parte: besteak beste, Kezka dan-
tza taldeak, Txolarte Untzagako
zahar etxeko abesbatzak, Kalee-
tan Kantuz eta Jainagaren trikiti
eskolak...
ERRENTERIA
Gipuzkoako herri bakoitzak bere
modura ospatzen ditu inauteriak,
eta Errenterian, esaterako, kutsu
urbanoa duten ekitaldiak antola-
tzen dituzte. Desfilea da horietako
Debekuaren atzaparretatik ihesi, inauterien tradizioakmendez mende iraun du Euskal Herrian, modu herrikoianzein urbanoan. Mozorroek, maskaradek, dantzariek,txantxoek, inude eta artzainek eta abarrek herrietakokaleak koloreztatu eta girotuko dituzte datozen egunetan.
Usadioa eta jaiagal ez daitezen
Tolosako karroza bakoitzak 90
dezibelerainoko muga izango du
musika jartzeko. TOLOSALDEKO ATARIA
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2020ko otsailaren 21a Proposamena
bat. Bihar, 18:30ean hasita, herri-
ko bost konpartsa kalean barrena
ibiliko dira: Alaia, Activance,
Danza-rn, Coco Dance eta Lezoko
Estandak.
IRUN
Puska biltzea ospatuko dute bihar
Irunen. 1984. urteaz geroztik,
dantzariek Bidasoko eta Behobia-
ko baserri gehienak bisitatzen di-
tuzte kalejiran, trikitilariek la-
gunduta. Batetik, Eraiki Dantza
Taldeko kideak 08:30ean elkar-
tuko dira, eta handik San Martzial
gainetik igarota Bentheonea ba-
serrian egingo dute lehen geldial-
dia. Egunaren bigarren, zatia, be-
rriz, Behobiako baserrietan egin-
go dute, han emango baitiote
egunari amaiera. Bestetik, Ibarla
Meaka Dantza Taldeak Meaka au-
zoko baserrietan egingo du ibilbi-
dea. 09:00etan elkartuko dira
haiek. Arin-arina eta fandangoa
dantzatzen dituzte, eta, sarritan,
etxeetatik ez dira esku hutsik joa-
ten.
ORIO
Larunbata biribila izango dute
bihar Orion. Hasteko, urteroko
inauteri festa ospatuko dute.
Eguerdian, esaterako, mozorroen
kalejira ibiliko da herriko kaleak
alaitzen, eta, ondoren, herri baz-
karia egingo dute pilotalekuan.
Horrez gain, arraunak ere izan-
go du bere tartea. Oriako 26. trai-
neru jaitsiera jokatuko da ibaian,
16:00etatik aurrera. Guztira, 91
ontzik hartuko dute parte, bost
kategoriatan banatuta.
SEGURA
Hartzaren Esnaera da Segurako
inauterietako ekitaldi nagusieta-
ko bat. Historiak dio udaberria-
ren etorrerarekin hartza lozorro-
tik esnatu eta menditik jaisten
zela. Baserritarrek, ordea, janari
eskasiagatik, beldur handiagoa
zioten neguari hartzari baino.
Hala, ataka estuan egon ostean,
alaitasunez egiten zioten harrera
udaberriaren etorreraren mezu-
lari zen hartzari.
Pasadizo hori gogoratzeko,
hartzaren ongietorriaren antzez-
pena egingo dute gaur, herriko
kaleetan, 18:30ean. Herritar bat,
ardi larrua erabiliz, hartz mozo-
rrotuko da, eta hartz-zainak
gerritik soka batez loturik era-
mango du, dantzariek eta txistu-
lariek kaleak girotzen dituzten
bitartean. Beste herritar batzuk,
berriz, kantu eskean ibiliko dira.
TOLOSA
Atzo lehertu zen inauterien festa
Tolosan. Mozorro irudimentsuek
eta herriko txarangek hartuko
dituzte kaleak asteartera arte.
Igandean, Zaldunita Eguna ospa-
tuko dute, eta aurrez prestatu eta
atondu dituzten karrozak atera-
ko ditu goizetik herriko zenbait
gazte kuadrillak. Gainera, kon-
partsek ere desfileak egingo
dituzte herritarren eta bisitarien
aurrean.
Bestalde, karrozen, konpartsen
eta txarangen arteko harreman
ona bermatzeko, Tolosako Uda-
lak arau berri bat jarri du aurten-
go jaietarako. Karroza bakoitzak
90 dezibelerainoko muga izango
du musika jartzeko, eta gaueko
ordu batetik aurrera ezingo da
musika jarri. Gazteen artean arau
horrek ez du harrera onik izan,
eta ez dute baztertzen egunean
bertan bi orduko geldialdia egi-
tea, udalak hartu duen erabakia-
ren aurkako jarrera adierazteko.
ATE IREKIAKUNIBERTSITATE GRADUAK
_2020/2021 ikasturtea
INGENIARITZABILBO MARTXOAK 11
ASTEAZKENA 18:00
ARRASATE MARTXOAK 14
LARUNBATA 10:30
GOIERRI MARTXOAK 26
OSTEGUNA 17:30
ORONA IDEO APIRILAK 2
OSTEGUNA 17:30
ENPRESA KUDEAKETABIDASOA OTSAILAK 29
LARUNBATA 11:00
BILBO MARTXOAK 26
OSTEGUNA 18:00
OÑATI MARTXOAK 28
LARUNBATA 11:00
EKINTZAILETZA BIDASOA OTSAILAK 29
LARUNBATA 11:00
BILBO MARTXOAK 28
LARUNBATA 11:00
OÑATI MARTXOAK 28
LARUNBATA 11:00
HEZKUNTZABILBO APIRILAK 23
OSTEGUNA 18:00
ESKORIATZA APIRILAK 25
LARUNBATA 11:00
KOMUNIKAZIOABILBO APIRILAK 23
OSTEGUNA 18:00
ARETXABALETA APIRILAK 25
LARUNBATA 11:00
HUMANITATEAKBILBO APIRILAK 23
OSTEGUNA 18:00
GASTRONOMIA — Basque Culinary Center
DONOSTIA MARTXOAK 28
LARUNBATA 10:30
www.mondragon.edu/prest
Etorriko zarela jakinarazi!
Miren Garate
Japoniarra da Hiromi Yoshida(Yuwaza, 1960), eta erdi azpeitia-rra ere bai dagoeneko. Urtean bialdiz etortzeko ohitura du, eta hi-labete inguruko egonaldia egitendu aldi horietako bakoitzean. Bes-teak beste, rakugo emanaldiakegiteko aprobetxatzen du. Atzo,Lazkaoko Maizpide euskaltegianizan zen saio horietako bat, etahurrengoak Azpeitiko udal libu-rutegian (otsailaren 27an) eta Do-nostiako Bukowski tabernan(martxoaren 1ean) izango dira.Yoshidak japonieratik euskara-tzen ditu rakugoak, baina konta-tzera ez da ausartzen. Horretara-ko «dohainik» ez duela dio, bainaaurkitu du nork kontatua, raku-goaren bueltan taldetxo bat sortubaitzuten Azpeitian orain urte ba-tzuk.Japoniako ahozko tradizioko
genero bat da rakugoa. Zein da
haren historia?
Orain dela hirurehun edo lau-rehun urte inguru sortutakoahozko tradizio mota bat da raku-goa, ipuin kontaketa bat, bainaprintzipioz helduentzat eginda-koa. Haren jatorriari buruz esatenda garai hartan antzerkia ikusteaoso garestia zela. Rakugoak, or-dea, ez du muntaketa handirik es-katzen, eserita kontatzen dira, etakontalariak ez du aparteko ezerbehar izaten. Horregatik, ez zenhain garestia, eta herritar xumeekere izaten zuten rakugoak entzu-tera joateko aukera.Zein ezaugarri ditu?
Iraupenari dagokionez, gehiene-tan nahiko motzak izaten dira,hamabost edo hogei minutu in-gurukoak, ordubetekoak ere ba-dauden arren. Kontalariak inter-pretatzen ditu istorioan agertzendiren pertsonaia guztiak, ahots aldaketen bidez. Rakugoak betieserita kontatzen dira, eta Japo-niako jantzi tradizionalez, kimo-noz, jantzita. Oihal txiki bat etaabaniko bat ere izaten ditu konta-lariak. Abanikoak gauza askotanlaguntzen dio; zerbait jaten ari de-la irudikatu nahi badu, adibidez,zotzarena egin dezake abanikoak.Nolako istorioak kontatzen dira
rakugoetan?
Umorezkoak izaten dira istorio-ak, jendeak barre egitea izatendute helburu. Eta, barre eragite-ko, era askotako komeriak konta-tzen dituzte: jende xumearen etaaberatsen artekoak, lapurren ar-tekoak, mozkorrenak... Maitale-en arteko kontuak eta pertsonaiaaldrebesenak ere askotan ager-tzen dira.
Euskal Herrian egiten dituzuen
emanaldietan, euskaraz izaten
dira rakugoak. Itzuli egin dituzue
japonieratik, edo propio presta-
tutakoak dira?
Itzulpenak izaten dira, rakugoobra fresko batzuk aukeratu etaeuskaratu egin ditugu.
Nolatan hasi zinen Euskal He-
rrian euskarazko rakugo saioak
antolatzen?
2012an egin genuen lehen saioa.Hasiera batean, rakugo obra ba-tzuk euskaratu eta liburu bateanargitaratzea zen nire asmoa; ala-baina, ahozko tradizioa izanik,
ikusi nuen liburu batean argitara-tuta ez zuela graziarik izango. An-tzeztu egin behar dira jendearenaurrean; horrek ematen die xar-ma. Rakugo talde bat ere sortu du-
zue Azpeitian. Nolatan etorri da
egitasmo hori?
Esan bezala, rakugoak antzeztuegin behar dira jende aurrean, etanik ez daukat horretarako dohai-nik. Azpeitian baneukan lagunbat antzerkian ibilitakoa, AsenEscalada, eta hari galdetu nion eaausartuko ote zen rakugoak kon-tatzera. Baietz esan zidan, eta ho-
rrelaxe hasi ginen biok, 2012an.Hurrengo urtean beste bi batu zi-tzaizkigun taldera: ArantzazuMaiz eta Maider Ibarguren. Orain,laurok aritzen gara. Ni ekoizleanaiz, eta aurkezpenak ere egitenditut, baina rakugoak haiek kon-tatzen dituzte.Non eman ohi dituzue saioak?
Gehienbat euskaltegietan eta kul-tur etxeetan. Urtean bi aldiz etor-tzen naiz Euskal Herrira, eta he-men nagoen aste horietan egitenditugu saioak. Lazkaoko Maizpideeuskaltegira urtero joaten gara,eta Azpeitiko liburutegian ere hi-rugarren aldiz egingo dugu. Mar-txoaren 3an Hendaiako ikastolanere izango gara, eta han umeeikontatuko dizkiegu rakugoak.Rakugoak berez helduentzat iza-ten dira, baina umeentzako ego-kiak diren obrak euskaratuko di-tugu. Nolako harrera izaten dute raku-
go emanaldiek Euskal Herrian?
Hasierako nire kezka zen jendeakbarrerik egingo ote zuen. Umoreaherriz herri aldatzen da, eta gurigrazia egiten diguten gauza ba-tzuek euskaldunei agian ez dieteegiten; baina ikusten dut jendeakbarre egiten duela, eta pozik nago. Japonian bertan, gaur egun zein
da rakugoaren egoera?
Tokion bertan lauzpabost rakugotxoko daude, eta horietan, saiobatean, hamarren bat rakugolariagertzen dira bata bestearen atze-tik. Tartean, malabaristek, mago-ek eta beste artista batzuek ereegiten dituzte ikuskizunak, etahiru ordu inguruko saioak osa-tzen dituzte elkarrekin. Egunero-egunero izaten dira saio horiek.
«Hasierako nire kezkazen jendeak barrerikegingo ote zuen»
Hiromi Yoshida b Azpeitiko rakugo taldeko kidea
Umorea dute helburu rakugoek. Yoshidak ez zuen oso argi Japonianarrakastatsuak diren istorio horiek Euskal Herrian ere funtzionatuko ote zuten. Alabaina, pozik dago saioek izaten duten erantzunarekin.
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2020ko otsailaren 21a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]
sELKARRIZKETA
GORKA RUBIO / FOKU
Rakugoak beti eseritakontatzen dira, eta Japoniako jantzi tradizionalez,kimonoz, jantzita»
«Hasiera batean, liburubatean argitaratzea zennire asmoa, bainaahozko tradizioa izanik,ez zuen graziarik izango »Hiromi YoshidaAzpeitiko rakugo taldeko kidea
‘‘