+ All Categories
Home > Documents > GoiBerri 42. zenbakia

GoiBerri 42. zenbakia

Date post: 28-Mar-2016
Category:
Upload: goierriko-hitza
View: 255 times
Download: 4 times
Share this document with a friend
Description:
Goiberriren 42. zenbakian, Urtsuaran auzoaren historia eta herriz aldatu zeneko garaia gogoratzen dituen erreportajea dago. Bestetik, Lazkaoko Astotxo Egunaren harira, Giasel astozale elkartekoekin egindako erreportajea ere aurkitu daiteke.
16
Urtsuaran herriz aldatu zenekoa Orain dela 65 urte Segurako auzoa izateari utzi, eta Idiazabalgoa izatera igaro zen Urtsuaran 6-7 Urtsuarandar talde bat jurisdikzio aldaketa irudikatu zuten egunean, 1947ko abenduaren 28an. IDIAZABAL TXURI-BELTZEAN Goierritarraren eta Otamotzen astekaria Itziar Garmendia 3 Iritzia 4-5 Lazkao, astoaren herria 8-9 Txomenane 10 Iftikhar Ahmed 11 Artzain jokoak 13 GOI B ERRI 42. zenbakia. 2013ko urtarrilaren 11
Transcript
Page 1: GoiBerri 42. zenbakia

Urtsuaran herrizaldatu zenekoa Orain dela 65 urte Segurako auzoa izateari utzi, etaIdiazabalgoa izatera igaro zen Urtsuaran 6-7

Urtsuarandar talde bat jurisdikzio aldaketairudikatu zuten egunean, 1947koabenduaren 28an. IDIAZABAL TXURI-BELTZEAN

Goierritarraren eta Otamotzen astekaria

Itziar Garmendia 3 Iritzia 4-5Lazkao, astoaren herria 8-9Txomenane 10 Iftikhar Ahmed 11Artzain jokoak 13

GOIBERRI42. zenbakia. 2013ko urtarrilaren 11

Page 2: GoiBerri 42. zenbakia

02 GOIBERRIPUBLIZITATEA

Page 3: GoiBerri 42. zenbakia

GOIBERRI 03KATE MOTZEAn

GOIBERRI

Argitaratzailea: Goierriko Hedabideak SLZuzendaria: Eskeine LegorburuKudeatzailea: Aloña LandaKoordinatzailea: Loinaz AgirreProdukzio arduraduna: Mikel AlbisuDiseinua eta banaketa:Bidera zerbitzuak. Berria TaldeaLege gordailua: SS-1638/2011

Egoitzak:Beasain:Oriamendi, 32. 20200.Urretxu: Barrenkale 13. 20700.Telefonoak:Beasain: 943-16 00 56Urretxu: 943-72 34 08

Webgunea:goiberri.hitza.infoPosta elektronikoa:[email protected]: 647 319 775 – [email protected] arreta / harpidetzak:902-82 02 01 – [email protected]

Diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Altzaga, Arama, Itsasondo,Olaberria, Urretxu, Zerain, Seguraeta Zumarraga

«Herriko alkatebanintz, goialdeangauza gehiagoegingo nituzke»

ItziarGarmendiaAltzagako bizilaguna

Asier Zaldua AltzagaItziar Garmendiak (Altzaga,1968) Ordiziako Urdaneta ikas-tetxean egin zituen ikasketak,eta familiaren negozioan lanegiten du: Altzagarate jatetxe-an. Bere lana gustuko du.Zaletasun bat.Mendira joatea. Larraitz etaGaintza aldera joaten naiz

gehienetan. Hondartza eta ige-riketa ere atsegin ditut.Oporretarako leku bat.Gipuzkoako toki bat esangodut: Hondarribia. Guk Salouraedo Benidormera joateko ohi-tura dugu, lantokitik urruntze-ko; gertu geldituz gero, laneraitzuli beharra suerta daiteke.Liburu bat.Oso gutxi irakurtzen dut. El có-

digo Da Vinci da hasi nuen az-kena. Ia bukatuta nuenean utzinuen eta dagoeneko istorioaahaztu dut.Musika talde bat.Gatibu eta Ken7.Abesti bat.Benito Lertxundiren edozein.Beyonce ere gustuko dut.Amets bat.Osasuntsu bizitzea.Janari bat.Urdaiazpiko iberikoa.Edari bat.Ura.Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.Bi alabak jaio zirenekoa. Ianireeta Eneritz dute izena.Jaso duzun oparirik bereziena.Haurdun gelditzea.Gorroto duzuna.Ez dut ezer gorroto.Goierriko txoko bat.Altzagarate.Herriko alkate bazina...Herriaren goialdean gauzagehiago egingo nituzke. Gain-tzara doan bidea txukundukonuke, adibidez.

«Mendia atsegindut: Larraitz etaGaintza alderajoaten naizgehienetan»ASIER ZALDUA

Page 4: GoiBerri 42. zenbakia

04 GOIBERRIIRITZIA

Antxiñe Mendizabal Aranburu Idazlea

Aparteko paga

«Zergarrantzidumunduakkitoegiteak,Gabonetankontsumoajaisteaksortzenduenegonezina-rekinkonpara-tuz?»

gutegi maia-ren profeziarikasu eginezgero, munduaa m a i t u t a

egongo da idatzi hau argitara-tuko denerako –abenduaren21erako dago iragarrita, San To-mas egunez hain justu–, eta nioraintxe bertan, artikulu hauosatu nahian hartzen ari naizenlanak alferrikakoak izango dira.Gehienok beti bizi baikara etor-kizunean, iraganean ez bada,orainean baino gehiago. Baina,antza, inork gutxik hartu du ain-tzat apokalipsiaren iragarpena.Bestalde, halako hondamendi-rik ez dela izango dioten txoste-nak ere idatzi dituzte, NASAkberak ezagutzera eman duena,esate baterako. Dena den, egutegi maiaren

aldarrikapena berrikusi dutenadituek diote munduarenamaiera metafora bat baino ezdela; alegia, bizi dugun aro za-harra atzean utzi eta aro berribaten atarian gaudela. Non-bait, 26.000 urtetan aurrenekoaldiz, ekuatore galaktikoareneguzki-meridianoaren guru-tzea eta lurra galaxiaren erdi-gunearekin lerrokatuko diraegun horretan. Fenomeno ho-rrek zeruan izar eta planeta gu-rutze handi bat sorraraziko du(azalpen hauek guztiak Espa-zio Agentziaren txostenak be-zain ulergaitzak dira niretzat).Kontua da gurutze kosmikohau Zuhaitz Sakratuaren irudi-kapentzat hartzen dela, Bizi-tzaren Zuhaitza esaten zaiona,mundu osoko tradizio espiri-tual guztiek gogoan hartzenduten zuhaitza. Galaxiarenbihotzarekiko lerrokatze honekkanal berri bat irekiko omen duenergia kosmikoa lurrean ba-rrena zabal dadin, lurra bera

energia zikinez garbituz, etabertan bizi garen gizaki guztionenergia mailaren bibrazioa al-txatuz (egutegi maiaren azal-penak ere ez zaizkit oso argiga-rriak egiten). Hauxe da garbisamar ulertu dudana: gizakia-ren gaur egungo joera materia-listaren amaiera omen dator;aro berrian gizatiarragoak izan-go omen gara, non jakintzamaitasunaren, errespetuaren,tolerantziaren, elkartasunaren,esker onaren eta barkamena-ren adierazpen izango den.Hau horrela izanik, orain dela

2.000 urte, egun bertsuetan,Jesusen jaiotzaren berri onairagarri eta Ekialdeko erregemagoak Jaungoikoaren semeajaio zen estalpera eraman zi-tuen Belengo izarraren antzahartu diot nik zeru eta planetenlerrokatzeari. Orduan ere, lurre-an maitasun-erreinu bat zabal-duko zela iragarri zen. Egutegimaiaren antzera, kondaira harkizan zituen bere jarraitzaileaketa baita arerioak ere. Metaforahura, ziur aski, gizakion kon-tzientziak eta bihotzak astin-tzeko baliagarria da oraindik.Baina, beharbada, istorio berribat asmatzeko garaia iritsi da.Gaurkoan, ordea, ez nuen

sinbolo eta metaforez hitz eginnahi. Izan ere, irratiko albisteeierreparatzen ari naizela, kontu-ratu naiz abenduaren 21ak, aur-ten bereziki, gurean baduelaberebiziko garrantzia, maienegutegiaren iragarpenak berakbaino gehiago: egun gutxi ba-tzuk goiti-behiti soldatapekolangileok aparteko paga kobra-tu ohi dugun eguna da. Aurten,alabaina, diru saria jasoko ezduen bat baino gehiago izangoda gure artean, Raxoiren gober-nuaren aginduaren eraginez.Erabakia komunikabideetan

eragiten ari den albiste eta iritzizaparrada ikaragarria izaten arida: euskal eskumenen esku-hartzea dela, kontsumoarenjaitsiera dela, zenbait sektore-ren krisia, ekonomiaren gainbe-hera... itxura baten arabera,munduaren amaiera bera bai-no hondamendi handiagoa ira-gartzen duten albisteak. Zergarrantzi du, ba, munduak kitoegiteak, Gabonetan gutxiagokontsumitu behar dugula pen-tsatzeak sortzen duen egonezi-narekin konparatuz?Aurten, aparteko paga ez da-

goela eta, etxe askotan oparigutxiago jasoko dira, familiar-teko otoruntzak arinagoakizango dira, opor egunak etxe-an igaroko ditugu; alegia, ohi-koa den neurri gabeko kontsu-moa murriztu egingo da. Adi-tuek diotenez, erdira. Badakigu kontsumoa jaiste-

ak berez ez duela gizateria ho-beago bat ekarriko, baina besteera batera kontsumitzeak zen-bait ohitura desegoki aldarazi-ko ditu, beharbada. Akaso, izandaiteke aro berri baten hasiera,orain dela 2.000 urte Belengoizarrak edota egutegi maiak ira-garri bezala.Nik, edozein modutan, Joxe

Miel Barandiaran jakintsuakjaso zuen esaera bati jarraituz –denik ez esan, eta ez denik ez si-netsi–, eta egutegi maiaren ira-garpenak zein ondorio izangoduen garbi ez dakidala, esandezaket aro berri batean sartunaizela; gurean aurten aparte-ko paga faltako da. Eta derrigoraldatu dugu bibrazioz, aurrekourteetako joera materialistaalde batera utzita.Nolanahi ere, datorkigun

aroa, edozein izanda ere, apar-teko pagarekin edo gabe, urteberri honetarako opa dizuetguztioi aurten falta izan eta be-har duzuen guztia: apartekopaga edo hilabeteko soldatalangile guztioi; jakinduria han-diagoa gehienoi. Eta biziberri-tuko gaituzten kondaira etametafora berriak sortzekoahalmena guztioi.

E

Page 5: GoiBerri 42. zenbakia

GOIBERRI 05IRITZIA

«Euskaldunok gure eremuak behar ditugu, baina hau ez dagure eredua». San Tomas egunez entzun nion esaldia Donostiaaldean eguna gurekin pasa zuen lagun bati. Atentzioa eman zida-nez, zer esan nahi zuen galdetu nion, eta azaldu zidan han ikustengenuena ez zela berak euskal eremuetarako nahiko lukeen eredua;alegia, baserritarrez jantzi, sagardo botila eta plastikozko basoahartu eta egun batez superbaskoa sentituz talo eta trikitixa arteansekulako legatza harrapatzea ez dela berak «euskal eremu» bate-rako desioko lukeen eredua.

Luze eta zabal hitz egiteko hizpidea jarri zuen lagunak. Zer nola-ko eremuak behar ote ditugun euskaldunok eta zein ote diren gure

ereduak. Durangoko azoka aipatu zen, baita euskal selekzioarenpartida ere; eta Kilometroak, eta bertsolari txapelketak, eta iraile-ko euskal festak, eta baita beste hamaika festa eta elkargune ere.Guztietan ikusi genituen euskal eremu horiek gure ustez beharkolituzketen alderdi baikorrak, gustukoak, egokiak... Baina baitagehiegi gustatzen ez zitzaizkigun beste hainbat ezaugarri ere.

Bada, egia esan behar badizut, laugarren kanpaikadan erre-paratu genion telebistari! Hamabigarrenean, berriz, ahoan ge-nituen mahats aleak irentsi eta topa egin genuen urte berri on batelkarri opatuz! Eta katearen berri jakin nahi baduzu, ETB1 jarri ge-nuela esango dizut.

Eremuaren eta ereduaren artean sortu zaizun gatazka horretan,niri zera etorri zait gogora: Joseba Sarrionaindiaren Territorio libreaizeneko poema. “…Euskara da gure territorio libre bakarra…” zioe-na. Eta ongi erreparatuz gero, erabat ados nago esaldi horrekin.

Euskara da, dugun territorio libre bakarra. Euskal Herrian, euska-raren herrian bakoitzak zehazten du bere eremua eta eredua. Nor-berak erabakitzen du egunerokoan norekin egin euskaraz, non jar-dun euskaraz… Egia da bidenabar, euskarak aske sentitzeko bideaeskaintzen digun arren, ez dugula euskara hutsean bizitzeko nahigenukeen adina aukera (horra, eredu ezberdinak ere badiren sei-nale).

Euskarak jolaserako bide ematen digu, komunikatzeko, ikaste-ko, festarako, hezteko, albokoa konkistatzeko, eta baita umorera-ko ere! Nahiz eta zenbaitetan, euskaraz barre egiteko gaztelerasartzea beharrezkoa dela adierazi nahi izaten diguten!

Tira, begiratu beste aldetik: egun batez superbaskoa den horiakaso, egunen batean, euskaldun izan daiteke, ezta?

bateta

bat

Asteko irudia

Ion Muñoa

Eneritz Gorrotxategi

Josu Maroto

Astotxoeguna«Eskertzekoa da behintzaturtean behin gutazgogoratzea, baina, zergatikflotatzen dute barkuek?»

Eztabaida luzatu zen eta zoritxarrez, hitz egin bai, baina irtenbi-de eta ideia argirik ez genuen aurkitu (Gozategiren, Zea Maysen etaRafaela Carraren doinuek ez dut uste gehiegi lagundu zigutenik).Ez dakit gure lagunaren –eta ondoren gure–kezka partikularra oteden euskal eredu eta eremu horiena. Espero dut ezetz. Baina kez-kak kezka, zeintzuk dira gure egunerokoan ditugun eremuak etaereduak? Zein telebista katetan ikusi zenituzten Urte Zaharrekokanpaikadak?

Page 6: GoiBerri 42. zenbakia

06 GOIBERRIERREPORTAJEA

Urtsuaran orain 65 urte igaro zenSeguraren menpetik Idiazabalenera.Errepidea irekitzea zen gako bat.

Aimar Maiz Idiazabal Belaunaldi askotako eskakizu-nak argia ikusiko zuen itxarope-narekin, duela 65 urte lortu zu-ten Urtsuaran auzoko bizilagu-nek Seguraren zati izateari utzieta Idiazabali batzea. 1947koabenduaren 28an irudikatu zu-ten jurisdikzio aldaketa, bi he-rrien mugan. Inuxente egunaizanik, bizikletarekin Etxegara-teko bidean ikusmirara joanda-korik ba omen zen, egia ote zenziurtatzeko. Herriz aldatzeabaino gehiago, auzoraino erre-pidea edukitzea zen urtsuaran-darren nahia. Idiazabalek betezuen hartutako konpromisoa. Jexux Aierbe (86 urte) eta

Agustina Aierbe (89) anai-arrebek segurar herritartasunazuten, jaiotzez. Gaztetan, Idia-

zabalgo bizilagun izatera igaroziren, Urtsuarango Pagoetajaiotetxetik mugitu ez arren.«Urtsuarangoak» sentitzendira nortasunez, oraindik, inorkgaldetutakoan. Auzo-alkate izan zen Aierbe-

tarren aita, eta Jexuxek ondogogoan ditu garai hartako gora-beherak. Baita bi mende lehe-nagokoak direla kalkulatzenduen kontuak ere, auziaren sor-burua izan litekeena: «Segu-ran, itxura denez, XVIII. mende-an kaleak asfaltatzea pentsatuomen zuen udalak. Asfaltoaberri samarra izango zen, bainajende inportante samarra biziizango zen garai hartan —Zur-bano, markesa...—, eta asfalta-tu omen zituzten». Obra ordaintzeko, herritarrak

Bi herrikdesiotakoauzoa

Jexux eta Agustina Aierbe anai-arrebak, Urtsuarango Pagoeta baserrikoak. Atzean, Segurako herri-kaskoaren argazkia. AIMAR MAIZ

Page 7: GoiBerri 42. zenbakia

GOIBERRI 07ERREPORTAJEA

hiru mailatan bereizi zituzten,ahalaren arabera. Urtsuarango11 familia, «auzoko familietatik%40», bigarren multzoan sar-tu zituzten, Aierberen esane-tan. «Hori ordaindu omen zu-ten, baina auzora kaminoa egi-teko eskatu ere bai, Segurarajoateko ordu eta erdi behar zu-telako, mendi-bideetan eta lo-katzetan». Batzorde bat izendatu zuten

auzotarrek. «Segurako udale-txera joan, eta alkateak zerabota zion bozeramaileari: ‘Zoazetxera, han badaukazu nahikolana, eta egin itzazu hangoak’.Bozeramailea bere maizterrazuen alkateak. Han bukatu zendena. Maizterra familiarekinetxetik botako ote zuen ikaratuomen ziren besteak, eta kito»,

dio Jexux Aierbek. Gertaera ho-riek «XVIII. mendekoak» izan-go direla uste du berak. Bi gizaldi geroago, Jexuxek

eta Agustinak, gainontzeko au-zokideek bezala, makina batjoan-etorri egin behar izan zu-ten Segurara, Santa Barbaramendiaren barrenetik. «Gerra-ko boladan eta ondoren, asterikez zen izango familiakoren ba-tek Segurara joan-etorria egingabe, eta hiru ordu ziren bidean.Nazkatuta! Zenbat arto edogari erein zen, zenbat area esa-tera, txekorren bat hiltegira era-mateko gida bila... Gero, arra-zionamenduan, babarruna, ar-toa edo garia entregatzera,deklaratutakoaren proportzio-an». Eskola auzoan zeukaten.

Lehen saiakera, Seguran Etxegarate sakonean dago Ur-tsuaran. Hain justu, Etxegaratebera Urtsuaranena da. Auzorabidea N-1etik adarra aterataegiteko eskatzen zuten. «Segu-ran beste gauza bat ikusten zu-ten, eta normala da: Etxegara-teko bidera irteera eginda ez gi-nela gehiago Segurara joango.Bestela ere irteera guztia Idia-zabalera geneukan: Beasaine-

ra geltokira, Ordiziara feriara...» Diputazioko teknikariak ibili

ziren ikusten bidea Urtsuarain-dik Segurara ireki ote zitekeen,Aierbetarren aita gidari hartu-ta. «Segurara ailegatu zirene-an, Diputaziokoak esan omenzuen gastu handia zegoela han,eta baliorik ez zuela ikusi. Irtee-ra Idiazabalera zeukala auzoak,gero egin zen lekutik», dioAgustina Aierbek. Hala, 1936ko gerran ibilitako

gazteak soldadutzatik lizen-tziatuta itzuli zirenean —«haiekausartxeagoak izan nonbait»—berpiztu zen urtsuarandarrenborroka. Auzoan bozketa eginzuten, familia-buruek soilik. 14-15 baserri ziren: «Batek absten-tzioa eman zuen, eta beste de-nek Idiazabalera aldatzearenaldekoa. Partzoneriako etxeanbizi zen maizetarra zen absteni-tu zena, beldurrez edo. Baina

segituan esan omen zuen gas-tuetan besteak bezala sartuko

zela». Partzoneriako lehenda-karia, orain bezala orduan, Se-gurako alkatea zen. Emaitza ikusirik, Idiazabalek

hartu zuen konpromisoa erre-pidea eraikiko zuela, auzoabere bihurtzen bazen. Baita ad-ministrazio lanen ardura ere.Espainiako Ministroen Kontsei-luak 1947ko urriaren 10eanonartu zuen aldatzea. Eta Inu-xente egunean zinpetu zutenUrtsuaranen bertan. Oztopoak, ordea, ez ziren bu-

katu. «Gobernuaren akordioanbesterik gabe desanexionatze-ko esan zuen, baina auzoa no-raino zen garbi jarri gabe». Ho-rrek luzatu zuen gero auzia, sei-bat urte, errekurtso sortarekin. Geroztik, segurarrekin ondo

konpondu direla diote Aierbe-tarrek. «Ez dugu ezer eduki». Ezarazorik, ez hiru orduko mendi-bidean hara joan beharrik ere.

Bidea irekitzekolehen eskaera XVIII.mendekoa da,Segurak kaleakasfaltatu zituenekoa

Bozketa egin zutenUrtsuaranen herrizaldatzeko:abstentzio bat, etabeste denak alde

1947ko abenduaren 28koekitaldiko lau une: Gobernadorezibilaren idazkaria zinta mozten.Auzoaren mugatik Urtsuaranerasegizioa. Urtsuarandarrakarkuaren azpian. Ekitaldikoagintarien eta herritarrenargazkia. IDIAZABAL

TXURI-BELTZEAN

gandea zen 1947koabenduaren 28a.

Egun seinalatua Urtsuara-nen. Ondasun komunitateenarloan Idiazabali erantsitaegon zen 1612an, eta atzerahari batuko zitzaion.

«Olea errotaren soroanhasten ziren Idiazabalen etaUrtsuaranen lurrak. Herrimugan bertan, arku bat eginzuten, adarrekin. Akordioahan irakurri zuten, eta Ale-jandro Cabezas Dabanek [Go-bernu Zibileko idazkaria]moztu zuen zinta», gogoratudu Jexux Aierbek.

Herritarren txalo arteaneta suziriak lehertuz ospatuzuten keinua. Auzoan segituzuen festak, Idiazabalgo ko-ruarekin eta bazkariarekin.

Idiazabalen etaUrtsuaranenmugan moztuzuten zinta

I

Page 8: GoiBerri 42. zenbakia

08 GOIBERRIASTEKO GAIA

Enkarterrietako astoa babestekoGiasel elkarteak bertan du egoitza, etaigandean Astotxo Eguna egingo dute.

Asier Zaldua LazkaoAstoak burugogor eta ergel os-pea du eta asto hitza iraintzekoere erabiltzen da. Lazkaon, or-dea, asko maite dute animaliahau. Urtero Astotxo Eguna an-tolatzen dute eta Giasel Gipuz-koako Astozaleen Elkartea Gia-sel bertan sortu zuten. Aipatu-tako festa igande honetanizango da: lazkaotarrek lekai-meen jaiotzako astoa gurtukodute eta, ondoren, EgiptokoIhesa antzeztuko dute. Gaine-ra, urtero bezala, Giaselek an-tolatutako asto lehiaketa ereizango da.Elkarte honek bertako arra-

zaren alde lan egiten du: Enkar-terrietako astoaren alde. Eus-kal Herriko astoa txikia eta jeniobizikoa dela adierazi dute elkar-

tetik: hanka meheak eta belarritxikiak ditu. Astozaleak Biz-kaian elkartu ziren lehenengoeta, ondoren, Gipuzkoako el-kartea sortu zen. Ez da harritze-koa lazkaotarrek bultzatu iza-na, bertan antolatzen baia Eus-kal Herri osoan astoarieskaintzen zaion festa bakarra.

Lazkaon 44 astoEnkarterrietako 100 bat astodaude eta horietako 44 Giase-lek ditu, Olaberriko Urkolaza-har baserrian. Jose Inazio In-tsausti da bertako arduradunnagusia. Autoak saltzen lanegin zuen, baina astoen hankakautoen gurpilak baino gustuko-ago ditu. Lagun bati zozketa batean

asto bat tokatu ondoren maite-

Lazkao,astoarenherria

Jose Inazio Intsausti, Olaberriko Urkolazahar baserrian, asto batekin. ASIER ZALDUA

Page 9: GoiBerri 42. zenbakia

GOIBERRI 09ASTEKO GAIA

mindu zen animalia horretaz.«Beste batzuk Reala ikusterajoaten diren bezala, niri astoe-kin ibiltzea gustatzen zait. Due-la urte batzuk zaletasun hauizango nuela esan izan balida-te, ez nieke sinetsiko», aitortudu lazkaotarrak.Astoa modan dagoela dio.

Urtero Urretxuko eta Zumarra-gako Santa Lutzi feriara joatendira animaliekin, baina2012koan, lehenengoz, jendeakeuren animaliak erosteko as-moa azaldu die.Izan ere, lursail aldapatsuak

garbitzeko animalia oso egokiada astoa. «Jende askok eska-tzen dizkigu astoak horretara-ko. Ez diegu ezer kobratzen etaeurek ere ez guri: beraiek terre-noa garbitzea lortzen dute eta

guk astoari jaten ematea. Hala,denok pozik. Makinak sartuezin diren tokietan, astoek lanbikaina egiten dute». Dena den, abere honek ospe

txarra izan du beti: tontoa, bu-rugogorra... «Astoa ez da bate-re tontoa. Mandoa eta zaldiabaino azkarragoa da. Ez da se-kula galtzen eta nagusia domi-natzen du. Zirku gutxitan ikus-ten dira astoak!».Astoa hezteko, berarekin

asko ibili behar dela dio. «Base-rrietan astoak amonekin mol-datzen dira ondo, ogi koxkorraematen baitiete eta eurekinibiltzen baitira. Aitonekin gaizkikonpontzen dira, makilakadakematen baitizkiete eta lotu egi-ten baitituzte. Berarekin ondomoldatuz gero, abere oso lan-gilea da astoa, eta bere pisua-ren bikoitza eramateko gai da».

‘Astoetxea’ eta gaztetxeaLazkaotarrek ondo aukeratuzuten, beraz, euren animaliakuttuna. Intsaustik bederatziasto ditu, baina Giaselen 44bururen ardura du. Lanak egi-teko, ordea, herriko gazte ba-tzuen laguntza du. «Astoen-tzako alokatu genuen baserria

astoetxea eta gaztetxea da.Bertan, ukuiluaz gain, bi egon-gela eta sukaldea ditugu. Seibat gaztek eta bospasei helduklan egiten dute nirekin». Zubie-tako hipodromoan baino ani-malia eta langile gehiago dagoLazkaoko astoetxean.Hala ere, animalia hauek lan

gutxi ematen dutela dio In-saustik. «Txakurrek baino langutxiago ematen dute: jatekoorduan eurak moldatzen dira,eta ez dago paseatzera aterabeharrik».Urtean zehar ferietara era-

maten dituzte euskal arrazakoastoa ezagutzera emateko.Gainera, Olentzerorekin atera-tzen dira, haurrak paseatzen di-tuzte... Intsausti bera, asto gai-nean ibilitakoa da. «Txikitandezente ibili nintzen, baserrian.Azkenekoz iaz ibili nintzen».Zaldia baino askoz ere gustu-

koagoa du. «Amaren jaiotetxe-an astoek ez zuten hamar mi-nutu ere atseden hartzen».Zorionez, Lazkaon behintzat,

mendeetan zehar baserrietanegindako lan onaren ordainajasotzen ari dira. Gainera, Gia-selek egiten duen lanari esker,Enkarterrietako astoa dagoe-neko desagertzeko arriskutikkanpo dago. Arazoa beste batda orain: elkarteko kide gehie-nak adinean aurrera doaz etagazteak behar dituzte. Bizkaian egoera larriagoa

dela dio. «Haiek oso indartsuhasi ziren eta ukuilu bikainakegin zituzten, baina gainbeheradoaz. Azken txapelketan aronenak gureak izan ziren».Eta ez da harritzekoa, Lazka-

oko astoek, Intsaustiren etaGiasel elkarteko gainontzekokideen zainketa ez ezik, lazkao-tar guztien maitasuna jasotzenbaitute. Igandean erakutsikodute maitasun hori.

Astoak lursailaldapatsuakgarbitzeko osoegokiak etaindartsuak dira

Giasel elkartekokideak adineanaurrera doaz etagazteen laguntzabehar dute

Astotxo Eguneko ‘Egiptorakoihesa’ antzezpena. AIMAR MAIZ

oierriko beste herribatzuetan ere maite

dute astoa. Gregorio Zabalozumarragarrak, adibidez, bi-rritan egin du Donejakue Bi-dea bere astoarekin. Txuti duizena, eta ospetsua da dagoe-neko. Erromes askok argaz-kiak egin zizkioten eta komu-nikabideetan behin bainogehiagotan atera da. Zuma-rragako astoaren azken aben-tura iazko urrikoa da: bere ja-bearekin batera Donostiakoudaletxetik Urbasara joanzen. Animalia otzana da, bai-na jatun ona ere bai. Zuma-rragako astozaleak ez du be-rehalakoan ahaztuko Santia-gora zihoazela lastozkokapela jaten hasi zitzaione-koa.

ZumarragatikSantiagoraTxutiastoarekin

G

Page 10: GoiBerri 42. zenbakia

10 GOIBERRIGAZTEAK

Entsegu eta grabaziolokala TxomenanenAne Arrieta IdiazabalEgun zortzi lagun behintzat bizidira Idiazabalgo Txomenaneokupa etxean. Horietako batekazaldutakoaren arabera, hiruurte eta erdi daramatzate be-raiek bertan. Josteko gela, kon-tzertuak emateko lokala etabeste hainbat txoko ere antola-tu dituzte etxearen barruan.Azkena, grabazio estudioa etaentsegu lokala egin dituzte. «Lokal hauen beharra» ikus-

ten zuten Txomenaneko bizila-gunek, «gaztetxeetan zuzene-ko kontzertuak emateko auke-ra bazegoen ere, taldeekazkenean maketak grabatunahi izaten dituztelako». Dena auzolanean egin dute-

la aipatu du kide batek: «Batek

zorua lortu zuen, egurrezko ma-haia Bilore enpresakoa da, Ma-drilen itxi zuten okupa etxe ba-tetik lortu genuen gela insono-rizatzeko material gehiena,soinu makineria asko lagunekemandakoak dira, pladur mor-doa sartu dugu, lehendik geni-tuen beste gauzatxo batzuk...jende askok lagundu du mun-tatzeko garaian».

AutogestionatuaHorrez gain, bi festa antolatudituzte lokalak egiteko dirualortzeko, eta kontzertuetanBartzelonako, Zarautzeko, Idia-zabalgo eta inguruko hainbattaldek parte hartu zuten. Diruhorrekin lortu dute lokala beharbezala insonorizatzea.

«Autogestioaren bidea har-tu genuen geuk sortzeko, etahorrek agian ekarri digu gu he-rriarekin hain gertu ez egoteaeta era berean herria guregan-dik hain gertu ez egotea», diobatek. Hala ere, herriko pare batmusika taldek Txomenanekoentsegu lokala erabiltzen dute.«Oraindik gehiegi zehaztugabe badago ere, asteazkene-tan eta ostegunetan egiten di-tuzte talde ezberdinek entse-guak, 17:00etatik 20:00etara.Ordutegi horren barruan egitenahalegintzen gara, etxean bizidiren gainerakoei ez molesta-tzeko», diote. Entseguak ezin ditu edonork

egin: «Gure inguruko jendeariuzten diogu entseguak egiten,

Txomenaneko bizilagun bat grabazio estudioan eta leihotxotik ikusten diren beste bi bizilagun entsegu lokalean. ANE ARRIETA

baina grabatu, nahi duten guz-tiek grabatu dezakete hemen». Idiazabalgo Working Boys

eta Saiak Zai taldeek entsega-tzen dute bertan, eta etxekokide batzuk parte hartzen du-ten Tarantula, Nerviosah etaTodo o Nada taldeek ere bai.Horrez gain, etxekoen lagun di-ren Happy End taldekoek ereentsegatzen dute. Entsegu lo-kalean bateriaren danborrakbertan egoten dira beti, taldeekekartzen eta eramaten lan gu-txiago izan dezaten.Lokaleko irudi gehiago ikus-

teko eta lokala kudeatzen duenjendearekin harremanetan jar-tzeko aukera dago bestebat-grabaketak.blogspot.com blo-gean.

Page 11: GoiBerri 42. zenbakia

GOIBERRI 11MUNDUTARRAK GOIERRIN GOIERRITARRAK MUNDUAN

Babeslea

GOIBERRI 11N GOIERRITARRAK MUNDUAN

Asier Zaldua OlaberriaIftikhar Ahmed (Pakistan,1957) Kaxmirrekoa da. Indiareneta Pakistanen artean zatitutadago Kaxmir. Txinak ere kontro-latzen du Kaxmir zati bat. Bereherrialdea «oso polita» deladio. Duela urte batzuk handikalde egin behar izan zuen, bizi-modu hobe baten bila. Errioxanlan egin zuen eta, krisia gogorjotzen hasi zenean, Euskal He-rrira etortzea erabaki zuen. Ola-berrian bizi da, Izarra etxean,emaztearekin, bost seme-ala-bekin eta Pakistango beste fa-milia batekin batera.Zertan lan egiten zenuen zurejaioterrian?

ez dut lanik. Lan egiteko irrikannago, baina ez dut ezer aurki-tzen. Gurekin beste familia batbizi da eta eurak egoera bere-an daude. Edozer egitekoprest gaude. Curriculum pilabidali dugu, egun osoa lan bilaematen dut... baina egoeraoso-oso txarra da.Noiz iritsi zineten ErrioxatikOlaberriara?2012ko urriaren 1ean. Hemenegoera Errioxan baino hobeadela uste dugu. Han enpresaasko itxi dituzte.Oraindik lanik aurkitu ez du-zuen arren, Olaberrian gusturaal zaudete?Bai. Jendea oso jatorra da etaOlaberria herri oso lasaia. Gurearazo bakarra lan falta da. Lanalortutakoan, gure bizitza bikai-na dela esan ahal izango dugu.Zenbat lagun bizi zarete zuenetxean?Guk bost seme-alaba ditugueta gure lagunek bi. Beraz, ha-maika lagun bizi gara bertan.Zein eskolatara joaten dirazuen seme-alabak?Beasaingo Lizeora joaten dira,eta dagoeneko euskara ikastenari dira. Nik ere euskara ikaste-ko asmoa dut. Ikastaroa otsai-

lean hasi behar dela uste dut.Seme-alabak gustura bizi aldira hemen?Bai. Olaberria asko gustatzenzaie. Aisialdian beste pakistan-dar batzuekin elkartzeko ohitu-ra dugu. 40-50 bat gara.Ez al duzue herriminik? Ez, hemen oso ondo gaude.Guztiok elkarrekin gaude etahori da garrantzitsuena.Zuen herrialdea duela zazpiurte utzi zenuten. Itzultzekoaukerarik izan al duzue? Behin bakarrik itzuli gara. Zazpilagun gara eta bidaia oso ga-restia da. Duela lau urte izan gi-nen azkenekoz Pakistanen.

Iftikhar AhmedOlaberrian bizi den pakistandarra

«Lan egiteko irrikatan nago, baina ez dutezer aurkitzen: egoera oso txarra da»

Nawaz Gul eta Iftikhar Ahmed (eskuinean) euren etxeko balkoian. ASIER ZALDUA

Arropa lantegi batean lan egi-ten nuen. Han egindakoa mun-du osoan saltzen da. Lan osogogorra zen. Zergatik erabaki zenuten Kax-mirretik joatea?Lanaren gogortasunagatik joanginen, bizimodu hobe batenbila.Nora joan zineten?Errioxara joan ginen, duelazazpi urte. Logroñon bizi ginen.Bertan denetik egin nuen: ne-kazaritzan aritu nintzen (ma-hatsa eta patata biltzen),etxegintzan ere bai... Hangoegoera asko okertu da etaEuskal Herrira etortzea eraba-ki genuen. Dena den, oraindik

«Behin bakarrikitzuli gara gureherrira; zazpi lagungara eta bidaia osogarestia da»

Page 12: GoiBerri 42. zenbakia

12 GOIBERRIHEMEROTEKA

Josetxo Zufiaurre beasaindarrak ‘Artzain jokoak gogoratuz’ erreportajean,«ahaztu baino lehen», artzainei entzundako oroitzapenak jaso nahi izan zituen1996ko urtarrilaren 19ko Goierritarra aldizkarian.

Josetxo Zufiaurre GoierriDirela 90 bat urte gure mendie-tako larreetan zebiltzan artal-deak oraingoen aldean oso txi-kiak izaten omen ziren. Ehun ar-dikoak oso gutxi, gehienak60tik 80 artekoak. Eta jakina,ardiak jetzi eta gazta egin beharzen sasaoian ere, artzainakgaur baino atsedenaldi handia-goak izaten zituzten. Askok eta askok, arrantxoa

prestatzeko, oiloak goberna-tzeko eta baratzan zerbait ari-tzeko ere, emaztea umetxoekinmendiko txabolan beraiekinizaten zuten. Hau dela eta, kon-tu kontari aritzeko edo jolassaioren batzuk egiteko, mendi-

ko leku jakinetan artzainak eu-ren artean sarritan bildu ohi zi-ren. Aspaldiko urteetan artzainaskorekin egin ditudan solasal-dietan kontatu dizkidaten jokobatzuk aipatuko ditut gaur. Aralar aldekoak behintzat,

goizeko gaztak egin ondoren,11:00ak edo 11:30ak arte biltzenziren han eta hemen, gero ba-koitza bere txabolara itzuli,bazkaldu eta siesta pixka bategiteko. Aitarekin joaten zirenmutikoak, haiek ere saioa bu-katu, azken hitzak esan etaagurtzen ziren bitarteko tarte-txoaz baliatuz egiten zituztenbere saiotxoak. Asteazkenetanez ziren biltzen artzainak, Ordi-

ziako feriara jaistea nahiagoizaten baitzuten gehienek. Etalarunbatetan ere ez, igandeanherriko mezatara joateko lanakaurreratu behar zituztelako.Zaldibiako artzainak behin me-zatara jaitsiz gero, igandetanbere baserrian bazkaltzen zu-ten. Arratsaldean herriko Arka-ka aldeko eta Saturdi aldekobaserrietatik Aralar alderakobideek bat egiten duten AizeLeku izeneko parajean batera-tsu biltzen ziren mendi alderaelkarrekin abiatuz.

HarrikaArribiden gora zihoazela, Gai-tzola iturrira iristean eta ur tra-

Artzain jokoak

Pilotalekuakordeka-guneetanegiten zituzten,atxurrarekin lurreanarrastoak eginez

‘Salta-harria’-ren alde batean geldiegon, belaunakokertu eta saltoaegin behar da

Page 13: GoiBerri 42. zenbakia

GOIBERRI 13HEMEROTEKA

go on bat egitera gelditzen zire-nean, bat ez bazen bestea hasi-ko zen, baina beti jolastenomen zuten harrika: iturriarengainean dagoen harkaitzarenkoska jakin bateraino nork ha-rria bota. Ahal zutenak gutxiomen ziren.

PilotanEuskal Herrian artzaintza izanden mendi askotako zelaietanartzainek jokatu duten bestejoko bat pilota izan da. Beraienaurrekoei entzunda, gaurko ar-tzainak pelotaleku izeneko ze-lai gune asko ezagutzen dituzteoraindik. Hegoaldean bezalaxe,baita iparraldean ere.Orain dela 40 urte baino

gehiago Aralar mendiari buruz-ko lan baten barruan, JoxemielBarandiaran jaunaren aginduz,

artzainei pilotalekuetaz galde-tu eta Aralarren bakarrik bereizen bereziekin hauetako ha-mabi aurkitu nituen. Iparralde-ko mendietan On Joxemielekberak aurkitu zituen aspaldi.Pilotaleku hauek ordeka-gu-

neetan egiten zituzten. Atxu-rrarekin lurrean arrastoak egi-naz laukizuzen bat egiten zu-ten, eta erdian beste arrastobat eginaz jokalari bakoitzarenlekua bereizten zuten. Bostarrasto nagusienekin bakarrikbaina, gaurko tenis jokoarenantzekoa zen, erdiko sarearenordez arrastoa zuelarik.Gehienetan binaka jokatu

ohi zuten eta alde bateko joka-lariak pilota besteen arrastobarruan bote egiteko moduanbota behar zuten. Orain beza-laxe, hau lortzen ez zuenak gal-tzen zuen tantoa. Partiduak, ia beti, 16 tantora

jokatzen omen zituzten, eta eu-ren arteko apustua arrantxopixkaren bat edo izaten omenzen. Garestia zenez gero, ba-tzuetan ardoa ere bai.Pilotak gaurkoak baino zer-

bait handixeagoak izaten omenziren, eta artzainak eurak egin-dakoak noski. Nonbaitetik lor-

tutako goma pusketa bat laba-narekin zerbait borobildu etaharen gainetik galtzerdi zaha-rren baten artilea bilduz egitenzituzten pilotak. Kanpoko azalatrapu puska batzuk elkar josizegiten zen. Larruzkoak oso gu-txi izaten omen ziren. Pelotahoriek zelaian bote txikia egitenzutenez gehiena airean jokatubehar zen.Gaurko artzain zaharrenek

diotenez, Aralarren behintzat1920. urte inguruan utzi omenzitzaion pilota jokoari. Artzainedadetu mordoxkaren batekmendiko artzaintzari utzi zio-nean.

Harri jasotzaileakHarriak jasotzen ere bere apus-tuak eta saioak egin ohi zituz-ten gure artzainek. Horretarakoerabiltzen zuten harri bat lehenaipatutako salta-harriaren in-

lortu arte honela jarraitzen zu-ten jokoan.

Bola jokoanAizkorri aldeko Urbiako artzai-nen artean, orain artean aipatuditudan jokoetan aritzen zirelagogoratzen zenik ez nuen aurki-tu. Baina larre haietako artzaingehienak Idiazabal, Segura, Ze-gama eta Zeraingoak izanik,bolalekua non zegoen ondoasko zekiten gehienek. Gaur egun bolaleku gañe ize-

narekin ezagutzen zen zelai lu-zea Laskolatza saroiaren goi-kaldean dago, baina nahiz etabere aurrekoek bolatan joka-tzen zutela jakin, gaur 75 urtedituzten artzainak Urbian ezdira bolatan aritu.

Ezkerreko argazkian Alotzako‘salta-harria’ ikus daiteke. 3,25 metro pasatxo ditu.Eskuineko argazkian, Pagabeko korrikalekua.JOSETXO ZUFIAURRE

guruan omen zegoen. Bere pi-sua 4 arroakoa besterik ez zen(ia 50 kilo), baina berarekinegin behar zen lana, bi eskuekinhartu eta harriak gorputza ikutugabe bizkar gainera eraman.Beraz, lan hau ere ez zen erraza.Beste harri handiago bat Go-

roskintxo saroi azpiko txabola-ren ondoan egoten omen zen. Arroa 1 pisatzen omen zuen (ia150 kilo), eta ahal zen moduanbizkar gainean jartzen omenzen jokoa.

KorrikalekuaPagabeko saroiaren inguruan,berriz, Arraska izeneko iturria-ren eskubian, korrikaleku izene-ko ordeka zulo bat dago. Bereerdian urubi zuloa du eta hareninguruan biraka egiten omen zi-tuzten berealdiko korrika saio-ak.Igande arratsaldetan gehi-

netan, musean saio batzukegin ondoren ibiltzen omen zi-ren korrika. Eta gogoratzen di-ren azken aldiak, Igaratzakokantinan muturra zerbait bero-tu eta bakoitza bere txabola al-dera zihoazenekoa da. Aurretikerabakitako hainbat bira norkazkarrago eman izaten zenlehiaketa.

Makilak zeharkatzeaBeste joko polit batmakilak ze-harkatzea izenekoa zen. Hauoso aspalditik jokatzen zenaomen zen. Bi artzainen arteanjokatzekoa zen, eta edozein to-kitan aurkitzen zirela ere, betiberaiekin erabiltzen duten ar-tzain-makila luzea besterik ezzuten behar. Jakina denez, eus-kaldunok hain gure dugunapusturako sena azaltzeko ezda askoren beharrik izaten.Joko honetan aritzeko, bi ar-

tzainek elkarren ondoan jarririk,batek bere makila ahal zuenurrutiena botatzen zuen ze-laian. Besteak, berriz, leku ber-dinera botaz, lehenbizikoarengainean zeharkatuta uztensaiatuko zen. Hori lortzen zue-na zen irabazle, eta aldi bakoi-tzean txandaz aldatuz batek

lotzako zelaian, pi-lota lekuaren ingu-

ruan, hain ezaguna den salta-harri izeneko zutarria dagolurrean etzanda, eta bere ize-na artzainen jokoari zor dio.Nahiz bere zabalera eta altue-ra ez izan handia, luzeran3.25 metro pasatxo ditu.

Artzainak harri horrekinegiten zuten jokoa, berarengainetik salto egitea zen. Baina ez edozein moduz: mu-tur batean oinak elkarren on-doan zirela jarri eta abiadura-rik hartu gabe, beste muturraigarotzerainoko saltoa egin.Hori egiteko belaunetan ez danolanahiko indarra behar,geldi egon, belaunak okertueta saltoa egin behar baita.Aspaldian hilda dagoen Zal-dibiko artzain bat omen zenazkenaldiko saltoak egin ziz-kiona.

3,25 metropasatxoko‘salta-harrian’salto eginez

A

Page 14: GoiBerri 42. zenbakia

14 GOIBERRIINTERNET

Diseinulanduagoaeta berritua

iseinu landuago batean bildu ditu GOIERRIKO HITZAk Inter-neten dituen edukiak. Webgune berritua du hilaren 3tik, etahelburua edukiak modu argiagoan eta osatuagoan eskaintzea

da. Ikus-entzunezkoek eta irudiek garrantzia hartuko dute, komuni-kazioaren garai berrietara egokituz, eta erabiltzaileen parte hartzeabultzatuko da. Egunerokorako baliagarri diren zerbitzu berriak eta di-seinu landuagoa eskainiko du goierri.hitza.info guneak. eskaintza osatuagoa eskuratzeko aukera . Komunikazioaren alorrean garai berrietara egokitzeko saiakeran, egune-roko papereko eskaintza osatzeko aukera ematen du webgune berriak,albisteekin lotutako bideoak, dokumentuak, argazki galeriak eta beste-lako gehigarriek leku berezia baitute atari berrituan. Ikus-entzunezko-entzako eta irudientzako atal berriekin aurkeztu da GOERRIKO HITZA-ren webgunea, zuzeneko emanaldiekin eta jarraipen bereziekin.antolaketa argiagoa eta diseinu landuagoa. Albisteen jarioa modu ordenatuagoan aurkezten da orain, webguneakduen diseinu berriari esker; Goierri mendebaldea eta ekialdea banaketakdesagertu egin dira, eta edukia goierri.hitza.info helbidean bateratu da.Beasainek, Ordiziak eta Legazpik eduki propioarekin osatuko dute eu-ren eskaintza, eta helbideak ere mantenduko dituzte: beasain.hitza.info,ordizia.hitza.info eta legazpi.hitza.info; berdin goiberri.hitza.info eta ota-motz.com guneek ere. webguneek 300.000 bisita izan dituzte 2012.urtean. Goierriko Hitzak kudeatzen dituen webguneek (otamotz.com barne) ia300.000 bisita izan dituzte 2012an; argitaratu diren 11.000 albiste bai-na gehiagoren artean Ehunmiliak lasterketa eta Ordiziako azokara era-man zuten zazpi kiloko onddoa izan dira irakurrienak; ikus-entzunezko-en atalean flashmobek eta kirol albisteek izan dute bisita gehien.

D

Page 15: GoiBerri 42. zenbakia

GOIBERRI 15ASTEBURURA BEGIRA

Astotxo eguna igandeanospatuko dute LazkaonEtzi, hilak 13, goizeko 10:00etan asto dianarekin hasiko da Astotxoeguna Lazkaon. Ondoren, 11:00etan, meza nagusia Zistertarrenkomentuan Lazkao abesbatzaren partaidetzarekin eta 12:00etan,Gipuzkoako XIV. Enkarterri asto lehiaketa egingo dituzte. Eguerdi-ko 13:00etan, berriz, Egiptorako Ihesaren kale antzespena egingodute Infantadoko dukearen jauregiaren eta Lazkao Txiki zelai ingu-ruan. Bestalde, Euskal artzainak Amerikan erakusketa ere ikusiahalko da Ansoategi tabernan.Etzi, hilak 13, 10:00etan hasita, Lazkaon.

Antzerkiaren garaiaBeasainen eta Ordizian Urtarriletik apirilera antzerkia izango da protagonista Ordizian etaBeasainen. Elkarlanean antolatu dute aurten ere Beasaingo etaOrdiziako Udalek. Gaur, hilak 11, Beasainen bi saio egingo ditu Txaloprodukzioak taldeak; Esta noche no estoy para nadie lana aurkez-tuko du, Usurbe antzokian, 20:00etan eta 22:30ean.Gaur, hilak 11, 20:00etan eta 22:30ean, Beasaingo Usurben.

AIM

AR

MA

IZ

TXA

LOPR

OD

UK

ZIO

AK

Page 16: GoiBerri 42. zenbakia

Recommended