Date post: | 08-Jul-2015 |
Category: |
Documents |
Upload: | errotetxea |
View: | 1,020 times |
Download: | 17 times |
1.- Behin batean baziren hiru hartz. Hirurak etxe berean bizi ziren. Hartz bat handia zen, bestea ertaina eta, azkenengoa, txikia.
2.- Bakoitzak bazuen gosaltzeko katilu bat. Hartz handiaren katilua handia zen. Hartz txikiaren katilua, txikia zen eta hartz ertainarena, ertaina zen.
3.- Bakoitzak bazuen ere aulki bat. Hartz handiaren aulkia handia zen, hartz ertainarena ertaina eta hartz txikiarena, txikia zen.
4.- Egun batean, Begi Urdin izeneko mutiko bat hartzen etxera joan zen. Atea irekita ikusi zuen eta barrura sartu zen.
5.- Hiru hartzen katiluak ikusi zituen, eta goseak zegoenez, katilu bakoitzetik edan zuen; katilu handitik, katilu ertainetik eta txikitik ere bai.
6.- Gero, hiru aulki ikusi zituen eta guztietan eseri zen baina dena hankaz gora utzi zuen.
7.- Azkenean, goiko gelara joan zen eta han hiru ohe ikusi zituen; handia, ertaina eta txikia. Guztietan saltoka ibili zen nekatu arte.
8.- Halako batean, hiru hartzak basotik itzuli ziren.- Baina, nork edan du nire katilu handitik
– oihukatu zuen hartz handiak. - Eta nire katilu ertainetik ere edan dute – erantzun zuen hartz ertainak.- Eta nire katilutik – gehitu zuen hartz txikiak.
9.- Gero, egongelara joan ziren eta han hiru aulkiak lurrean botata ikusi zituzten.- Baina nork bota du nire aulki handia? – protesta egin zuen hartz handiak.
- Ba, begira nirea, norbaitek bota du ere! – Esan zuen ertainak. - Eta nirea! – Bukatu zuen txikiak.
10.- Azkenean, logelara igo ziren eta han egundoko desastrea ikusi zuten.- Kontxo demontre! – harritu zen hartz handia – Begira zer egin duten nire ohean!
- Eta nirean, dena desordenatu dute! - errepikatu zuen ertainak.
11.- - Ba, begira nire ohean, norbait dago lo! Harrituta esan zuen txikiak.
12.- Orduan, Begi Urdin esnatu zen, hiru hartzak ikusi zituen eta korrika etxetik atera zen.